LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/02

Gaur mila bisitara iritsi gara!

PINDAR TTIPI BAT ... 

 

Blog hau uztailaren 19an abiatu zelarik, ez genuen inondik inora uste bi astetan mila bisitara iritsiko ginela, ezta hurrik eman ere! Bainan halaxe da, eta poz-pozik gaude horregatik. 

Milesker aunitz hurbildu zareten guztiei, irakurri diguzuen guztiei, eta, (zergatik ez?), orain arteko iruzkin bakarra bidali digun lagun zorrotz eta zirikatzaile horri ere! Adimen kolektiboa eztabaidatuz sortzen baita, eta dialektikak (Hegel eta Marx!) ederki asko eta biziki ongi erakusten digunez, etengabeko kontraesanen bidez egiten dugu aurrera. Beraz, zuen kritika eta ekarpenen zain gara, zain gaituzue! Eta animatzen bazarete, parte hartu blog honen kudeagintzan, idatziz, itzuliz, kritikak eginez, proposamenak heleraziz ...


Pindar ttipi bat piztu dugu, Euskal Herri Langilearen askatasunaren alde, Euskal Iraultzaren bidean, planeta honetan zibilizazio berri bat, lehendabiziko zibilizazio zinez humanoa, eraikitzeko lan eta borrokan: Komunismoa. 

 

Klaserik eta zapalkuntzarik gabeko mundua, estaturik gabe, hierarkia zapaltzaile barik, Herri libreez eta langile askeez osatutako Konfederazio planetarioa, amets humano guztien helmuga, gizon-emazteen borroka gogor eta taigabeek sortu eta zainduko duten proiektu historikoa.

 

Aizue! Badakizue nola erraten den "pindar" hitza bertze euskaldun askoren ahotan? "Txinparta" ... Eta Errusieraz? Mmmmm, ez dakit ba... Eta bai, asmatu duzue : "Iskra"...

 

 

 

Pindar ttipi bat, izar gorria eta lauburu beltza ... atxik eta jo aitzina!

 

 

 

GORA EUSKAL HERRI LANGILEA! 

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

HERRIAK BIZI BEHAR DU!

GURE HELBURUA: EUSKARA TA ASKATASUNA!

JO AITZINA KOMUNISMORUNTZ! 

 

 


 

2 iruzkin:

  1. Egün hun, lagün xiberotar anonimo hori! Biba hi eta biba Xiberua!

    Egia erraiten badeiat, harritürik nük arras, eta zinez irus, lorian, zeren eta ene xedea züan üskaldun güzienganat heltzea, zazpi herrialdeetakoenganat, eta bide hori abiatürik dela ikusten deiat. Laster Xaho üskaldun sozialista iraultzaileari buruzko sarrera eginen deiat, eta hire kritikaren haidürü egonen nük.

    Lagün xiberotar hori, pena handiz joan nindian LABetik, eta ez zioat nihori ere erran sindikatutik joaiteko. Uste diat üskaldun iraultzaileek oraino bataila handiak üken behar izanen ditütziela sindikatuaren baitan, zinezko ildo iraultzailea har dezan. Nirea protesta gogorra izan züan, LABeko militante eta afiliatüen kontzientziak atzartzeko egina, eta mozione alternatiboa Herriarengana helerazteko bide bakarra. Helbürüa erdietsi dütala uste deiat, lagün. Edo erdiesten hasia naizela, bederen. Úskal Herri Langilea atzartzea eta bere klase-kontzientzia atzartzea dük ene xedea.

    Bide eijer eta gogor hortan elgar eküsiren dügün esperantxan, bihotz-bihotzez agürtzen haut!

    Hire bürkide:

    Fermintxo

    P.D.: ene Úskara ez dük sobera huna, bena manexa izaiteko aski dük, ezta? Kar,kar,kar.

    ErantzunEzabatu
  2. Eüskara txar bakarra mintzatzen ez dena dük (dena den ageri dük xiberoan gaindi ibilirik hizala).
    LABeko mozine alternatiboalat arra jinez, guri ere (xiberoko militante zonbaitentako pürü),plazer egin zeigün gure artean aipatü gogozketak ere beste herrialdetan eramaiten zela. Eta gogozketa horiek idatzi ezartzeaz eskertzen hait.

    Mentüraz,egün batez ezagützeko parada izanen dügülakoan, Izan hadi!

    Xiberotar irakurlea.

    ErantzunEzabatu