LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/10

Iraultza da bide bakarra!



PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!!!

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!



2012ko abuztuaren 8a

Euskal Herriko gizarteari Iosu Uribetxebarria Bolinaga Euskal Preso Politikoaren partetik. Ohar honen bidez atzo gertatu zena eta ondorioz nik hartutako erabakiaren berri eman nahi dizuet.


Atzoko eguna berezi xamarra izan zen proba bat egin behar zidatelako. Niretzat garrantzia handikoa zen ondo gainditzea aurrera egin eta hurrengoko proban murgilduta egoteko. Esan behar da hasieran poliziaren tratua orokorrean etzela okerra izan, hori bai, batzuekin hobeto beste batzuekin baino. Nik senideekin egotea nahi nuen eta arazoak ekiditzeko, ez nien garrantzirik eman batzuen itxikeriei. Baina gauzak okertzen joan dira poliki-poliki.

 

Ordurarte senide eta lagunek binaka sartzea zuten nirekin egoteko. Atzo banan-banan sartu behar zirela esan ziguten.”Nosotros somos los que dictamos las normas”. Lagun batzuek zalantzak zituzten zerrenda zein izango ote zen. Poliziari zerrenda erakusteko eskatu eta polizia ukatu egin zen. Nire asmoa, gaur TAC-a eta puntzoia egitea zen eta egoera hori konpontzen saiatzea zen nola edo hala.


Denborarik ez. Gauean ohera sartzerakoan indarrak berreskuratzeko, betiko bezala leihoa zabaldu nuen gela aireatzeko ta freskatzeko.(Barroteak ditut leihoan) Ordura arte arazorik gabe egindakoa arazo bihurtu zen, Polizia batek leihoa itxita egon behar zuela agindu zuen. Saiatu nintzen azaltzen barroteak zeudela eta abar, baina alperrik .”usted no me va a decir a mi lo que tengo que hacer, la seguridad la llevo yo”-ren moduko zerbait esan zidan.




Horrela izanda ere, berriz saiatu nintzen gauzak bideratzen, baina alperrik. Argumentu falta-ta,  “que no le amenace y que no le levante la mano” esan zidan inongo mehatxurik egon ez denean eta eskuarekin leihoa seinalatzeko keinua egin nuenean soilik.

Horrelako jarrera itxiaren aurrean, gelan daukadan txirrinara erabiliz erizaina deitu nuen, bertara etorri eta gertatutakoa azaltzeko. Berak ezin bazuen konpondu ere, arduradunari edo sendagileari esateko ea biderik bazegoen hau konpontzeko. 


Ikuskatzailea etorri zen, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen. Berak ulertzen nauela, baina bere konpetentzia ez dela. Azken gertaera honen ondoren eta nire egoera orokorra ikusita, esan nion ez nuela proba egingo (TAC eta puntzoia) eta gose greban hasten nintzela, nahiz eta jakin nire egoeran egonda ez dudala egun asko iraungo.


Ez dut ezer berezirik eskatzen, tratu justu bat soilik nire egoera kontutan hartuta. Egoera honetan nagoela, nola onartuko ditut tratu izugarriak nire senideekiko, ez da posible!

Beraz gaur, abuztuaren 8ª, 00:00 orduetatik, gose greban jartzen naiz, alde batetik hemen azaltzen dudanagatik eta garrantzitsuena nire ustez, gobernu espainolak luzatzen dabilelako egoera onartezin hau krudelkeria eta gorrotoa muturreraino eramanez. Hamalau gaixo larri kartzelan mantentzea hiltzeko korredore kartzelarioan onartezina da. Gaixo larriak etxera!

Concentración a las puertas del Hospital Donostia para pedir la liberación de Iosu Uribetxeberria. JUAN HERRERO | EFE

Azpimarratzea nahi dut ospitaleko sendagileen aldetik, erizainen aldetik, erizaintzako laguntzaileen aldetik eta oro har langileen aldetik, laguntza eta animoak jaso ditudala une oro. Alde horretatik primeran. Agian ospitaleko zuzendaritzatik inplikazio gehiago espero nezakeen, sortutako arazoen aurrean.


Bukatzeko jaun-andreak, neska-mutilak, eutsi bide honi, eguneroko minimoak betetzen (bakoitzak bere ale hondarra jarriz) gatazka hau behingoz konpontzeko. Errespetuz eta tolerantziaz gero eta lagun gehiago izanez, konponbidea gelditu ezina bilakatuko da berdintasuna eta elkartasuna.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL LANGILERIA!
AURRERA BOLIE!!!


IZUGARRI MAITE ZAITUZTET, “A RABIAR”!


Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik.
Ikusi arte lagunak!!!


Hau irakurri ondoren, lagun eta adiskideok, zer erran? Bihotz-zolaraino hunkiturik, militante iraultzaile honen duintasun miresgarriaren aitzinean, zer egin? Duintasunez xutik beti borrokan bizi izan dena prest dago duintasunez xutik hiltzeko.

Estatu kapitalista, terrorista, torturatzaile, etnozida eta neofrankista honen aurkako borroka bururaino eraman behar dugu, erabakimenez, hortzez eta haginez, gaixorik dauden presoak askatzeko, jakina, bainan haratago, militante iraultzaile euskaldun guztien amnistia osoa eta baldintzarik gabea erdiesteko, Estatu Espainol eta Frantseseko preso politiko eta iraultzaile guztiak kaleratzeko. Eta horretarako, iraultza da bide bakarra!

  

Duela sei egun Irlandako militante miresgarri baten egoeraren berri eman genuen: Marian Price errepublikar irlandarra Belfasteko ospitale batean larri dago, neumoniak jota. Berari ere ospitaleko lehioa itxi egin zioten. Inperialismo britainiarraren krudelkeria mugagabearen bertze adibide bat. Inperialismoa bat eta bera baita planeta osoa, Kapitalismoa sistema berbera da hemen eta Irlandan, Grezian eta Argentinan. Etsai berberak ditugu. Herenegun txakurrada ingelesak Kemen Uranga Artola iraultzaile euskalduna atxilotu zuen Londresen, lehenago Antton Troitiño eta Iñaki Lerin bezala. Eta Eskozian, Beñat Atorrasagasti. 



Andaluzian neofrankistek José Caballero, SAT, (Sindicato Andaluz de Trabajadores)-eko antolakuntza idazkaria atxilotu dute, eta lehenago, Andrés Amaro de Hornachuelos eta Francisco Molero de San Marcos sindikalistak ere, Supermermatu batzuetan janaria Andaluziako Herri Langilearendako hartzeagatik. Eta adibideak hamaika dira: Cataluniako CGT (Confederación General del Trabajo)-ko idazkari orokorrari 26 urteko kondena eskatzen diote Bartzelonako Burtsan martxoaren 29ko greba orokorrean egunkari batzuk protesta gisa erretzeagatik. 

       

Adibide gehiago behar dugu Kapitalismo Inperialistaren aurpegi terrorista ikusteko? Mendebaldeko Sahararen aurka Marokoko monarkia ustela eta bere aliatu neofrankistak operazio bat prestatzen ari dira, horregatik atera nahi dituzte handik, nola edo hala, eta kosta ahala kosta, laguntzaile internazionalista guztiak. Bitartean, Siria odolusten ari da eraso mertzenario batengatik. Eta Gazan, Sionismoak bertze sarraski bat egin nahi du, eta horretarako Egipton bere agente eta konplizeak erasoka ari dira, Estatu Sionisaren interesen mesedetan, jakina. Eta zer erran Libiaz, Irakez, Afganistanez?

Eta bai, hamaika mila aldiz baietz, Iraultza da bide bakarra, Kapitalismo Inperialistaren aurkako Iraultza Sozialista mundu mailan, eta bistan da, nork bere lekutik hasi behar du, beraz, Euskal Iraultza Sozialista. Sistema terrorista hau uzkaili eta irauli behar dugu lehenbailehen, gu guztiok III. Mundu Gerran amildu baino lehenago, Kapitalaren Diktadurak eta Merkatuen Tiraniak egunetik egunerat eta ordutik ordurat gogortzen ari baitira.

 

Rosa Luxemburg-ekin batera, "Sozialismoa ala Basakeria!" aldarrikatu behar dugu, indar guztiak irailaren 26ko Greba Orokorrari begira dugula, ez bakarrik arazo ekonomikoengatik, baizik eta Euskararengatik, presoengatik, internazionalismo proletarioarengatik, AHTren kontrako borrokarengatik, ekologiarengatik eta bertze mila arrazoirengatik. Eta irailaren 27an, Gudari Eguna! Eta biharamunean ere, borroka eguna! Eta hurrengo greba orokarrak, hurrengo guduak eta borrokak prestatzera, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean. Jo ta ke!

Denok kalera gaur bertan, Iosu Uribetxebarria militante iraultzaile eredugarri eta miresgarriaren alde! Eta Marian Price-eren alde ere, eta gure preso guztien alde, Palestinatik Kolonbiarat, Kurdistandik Indiarat!


Haratago ere jo behar dugu: argi dago Kapitalismoa mutazio-fase bortitz batean sartu dela, krisi global eta orokor larri batean, alegia. Kapitalismoa ez da berez jausiko. Guk geuk amildu beharko dugu, zeren bertzenaz, aurreko krisi orokorretan bezala, mutazio hilgarri eta zapaltzaileagoa jasanen du, Herri Langile guztien kalterako. Eta munstroak dimentsio planetarioa hartu du: honezkero Humanitate osoaren biziraupena mehatxatzen du. Horregatik ozenki erran behar dugu: "Komunismoa ala desagertzea!", Kapitalismoa suntsitzen ez badugu, eta bere ordez  Zibilizazio Komunista bat eraikitzen ez badugu, Humanitatea desagertuko da, gizon-emazteak planeta honetatik desagertuko gara, bere garaian dinosauroak desagertu ziren bezal-bezalaxe.


"Gora Euskal Langileria!" oihukatu digu Iosuk, hilzorian eta torturapean gatibu dutela. Biba hi, Iosu! Ez dizugu huts eginen! Denok kalera, denok borrokara! Atxik eta jo aitzina!



IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina