LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/01

CHE, komunista iraultzaileen eredu (1)


CHE
TRIKONTINENTALARI MEZUA


Hau da Ernesto Guevara De la Sernak, CHE jendaurrean argitaratu zuèn azken mezua, jadanik Boliviako oihan eta mendietan borroka armatuan ari zela. 1967ko apirilaren 16an publikatu zen, eta ordurako ELNk eginak zituen beren lehen ekintzak eta jasanak zituen lehendabiziko bajak. Sei hilabete latz eta gogor zituen aitzinean, urriaren 9an preso eta zauriturik zegoela, hotz-hotzean asasinatua izan zen arte. Inperialismo yankiak hil zuen basaki, Boliviako militar mertzenario eta faxisten eskutik. Krimen hori ez dugu sekulan ahantziko!


Garrantzi historikoa duen dokumentua da hau, jakina, bainan haratago ere, gaurkotasun izugarria duen agiri baten aitzinean gara. Esaldi bakoitza gaur egungo egoeran aplikatzen ahal da, hala Euskal Herrian nola planetako gainontzeko herrialdeetan ere. Orain ez da Vietnam, baina bai Palestina, Afganistan, Siria, Libia, Irak, Libano ... Eta bihar? Iran? Venezuela? Bolivia? Kuba bera? Euskal iraultzaileok arreta handiz irakurri beharreko idazkia da, eta sakonki estudiatu beharrekoa. XX. mendeko militante komunista iraultzailerik miresgarrienetako bat dugu CHE. XXI. mendeko iraultzaile zela erran zioten behin, eta gure eredu dela ozenki eta argiro diogu lau haizetara: CHEren praxi komunista iraultzailea da gure ipar izar gorria, bere praktika eta bere gogoeta teoriko miresgarriak, berriki bere sakon eta zabal osoan ezagutzen ari garenak. 


      
Guk hemen gure ustez esaldirik garrantzitsuenak agertuko ditugu, testua sobera luzea baita. Jatorrizko bertsioa Espainolez dago eta aise eskuratzen ahal da: “Ernesto Guevara, CHE: Textos revolucionarios, Txalaparta argitaletxea, Tafalla, 1997”. Frantsesezko itzulpena ere bada: marxist.org weborrian. Jakina, bertan jatorrizko testua, Espainolez, baduzue, bai eta Ingelesezko bertsioa eta bertze hizkuntza aunitzetan. Azpimarrak, bistan da, gureak dira.


 


MUNDUKO HERRIEI MEZUA TRIKONTINENTALAREN BIDEZ

 
Bi, hiru .. Vietnam asko sortzea, 
hori da kontsigna!

“Labeen ordua da, 
eta argia, besterik ez da ikusiko”
José Martí

"Hogeita bat urte bete dira azken mundu gatazka bukatu zenetik eta argitalpen desberdinetan, hizkuntza pilo batean, Japoniako derrotan sinbolizatzen den gertaera ospatzen dute. Itxurazko optimismo giro bat dago mundua banatzen den sektore askotarikoetan.

Hogeita bat urte Mundu Gerrarik gabe, zifra oso altua dirudi, gatazka maximoen garai hauetan, talka bortitz eta bat-bateko aldaketen denboretan. Baina, denok haren alde borrokatzeko prest agertzen garen bake horren emaitzak aztertu gabe (miseria, degradazioa, munduko sektore izugarrien esplotazio gero eta handiagoa)  badago galdetzerik ea bake hori erreala ote den

Ez dira ohar hauen intentzioa Japonia errenditu zenetik gertatu diren gatazka lokal ezberdinak, ez da gure eginkizuna, ezta ere, ustezko bakearen urte hauetan agitu diren borroka zibilen zenbatze ugari eta hazkorra egitea. Aski bekigu adibidetzat jartzea, gehiegizko optimismoaren aurka, Korea eta Vietnamgo gerrak.” 

(...)


“Bada errealitate triste bat: Vietnam, mundu oso baten garaipen nahi eta esperantzak ordezkatzen dituen nazio hori, tragikoki bakar-bakarrik dago. Herri honek ipar amerikarren tekniken oldarraldiak jasan behar ditu, bara-barra Hegoaldean, defentsa ahalmen zenbaitekin Iparraldean, baina beti bakar-bakarrik.

Mundu progresistaren elkartasuna Vietnamgo Herriarekin, zirko erromatarreko gladiadoreentzat, plebearen adore ematea zèn ironia garratza bezalakoa da. Kontua ez da erasotuari arrakastak opa izatea, baizik eta bere patu berbera hartzea; garaipenera ala heriotzara laguntzea.

Vietnamdarren bakardadea aztertzen dugunean, Humanitatearen une ilogiko honen angustiak harrapatzen gaitu.

Inperialismo ipar amerikarra erasoaren erruduna da; bere krimenak ikaragarriak dira eta mundu osoan barreiatuak.

Hori badakigu, jaun-andreok! Baina errudunak dira baita ere, zirt edo zart egin behar zenean, Vietnam lurralde sozialistaren parte eraso-ezina egiteko zalantzan ibili zirenak, arriskatuz, bai, mundu mailako gerra bat, bainan aldi berean inperialista ipar amerikarrak erabaki bat hartzeko behartuz. Eta errudunak dira zangarte eta mespretxu gerra bat mantentzen dutenak, arlo sozialistako bi potentzia handienen ordezkariek aspaldian hasi dutena.


Galde egin dezagun, erantzun zintzo bat erdiesteko: Vietnam isolaturik dago, lehian diren bi potentzien artean oreka arriskutsuak egiten, bai ala ez?

Eta zein handitasuna, Herri honena! Zer estoizismo eta adorea, Herri honena! Eta zer lezioa munduarentzat, borroka honek dakarrena!”

(...)

“Eta guri, munduko Herri esplotatuok, zein da dagokigun papera? Hiru kontinentetako Herriek ikusten eta ikasten dute beren lezioa Vietnamen. Zeren eta gerraren mehatxuarekin inperialistek xantaia egiten diote Humanitateari. Gerraren beldur ez izatea, hori da erantzun zuzena. Gogor eta etengabe erasotzea gatazka gune bakoitzean, hori da Herrien taktika orokorra izan behar duena.
Baina sufritzen dugun bake miserable hau hautsi ez den lekuetan, zein izanen da gure lana? Geure burua askatzea edozein preziotan.”

(...)

“Ez dago aldaketa gehiagorik egiteko: iraultza sozialista ala iraultzaren karikatura.”


(...)

 

“Garrantzia iraultzailea duten gatazkak, aparatu inperialista osoa kolokan jartzen dutenak dira.”

(...)
“Azken finean, kontuan hartu behar da inperialismoa mundu sistema bat dela, kapitalismoaren azken etapa, eta garaitu behar dela mundu gatazka batean. Borroka honen helburu estrategikoa inperialismoaren suntsitzea izan behar da. Guru dagokigun parte hartzea, munduko atzeratu eta esplotatuok, inperialismoaren sostengu baseak eliminatzea da : gure Herri zapalduak, zeinetatik kapitalak, lehengaiak, tekniko eta langile merkeak erauzten dituzten, eta zeinetara esportatzen dituzten kapital berriak -menderatze tresnak- armak eta denetariko gauzak, gu erabateko menpekotasunean murgilduz.

Helburu estrategiko honen xede oinarrizkoa izanen da, orduan, Herrien benetako askapena; zeina borroka armatuaren bidez erdietsiko baita, kasu gehienetan, eta Ameriketan, ia ezinbertzez, iraultza sozialista bilakatuko dena.
Inperialismoaren suntsitzeari so egitean, bere burua identifikatu behar da, hots, Ameriketako Estatu Batuak.”
(...)


“Baina garaipen eskema ttiki honek bere baitan baditu Herrien sakrifizio izugarriak, gaurdanik bertatik exijitu behar direnak, egunaren argitan, eta agian ez direnak hain mingarriak izanen, etengabe gudua saihetsiko ez bagenu, beste batzuk gaztainak sutatik ateratzeko esperantzan.”

(...)

“Ezin dugu etorkizuna iragarri, bainan inoiz ez diogu tentazio etsigarri honi amore eman behar: bere askatasuna desiratzen duen, baina borroka errefusatzen duen eta garaipena limosna bat bezala espero duen Herri baten gidariak izatea.”

(...)

Gorrotoa borroka faktore bezala, etsaiari gorroto intrantsigentea, zeinak izaki humanoaren mugetatik haratago bultzatzen duen, eta eraginkor, bortitz, selektibo eta hotz den hiltzeko makina bilakatzen duena. Gure gudariak horrelakoak izan behar dira: gorrotorik gabeko Herriak ezin du etsai basatia garaitu.

(...) 


“Ordua da gure arteko diferentziak alboratzeko eta den-dena borrokaren zerbitzuan jartzeko.”

(...)

“Nola begiratuko genioke etorkizunari, hain argi eta hurbil, planetako azalean bi, hiru, Vietnam asko loratuko balira, bere heriotza eta tragedia ikaragarrien kuotarekin, bere eguneroko heroismoarekin, bere inperialismoaren aurkako kolpe etengabeekin, berak bere indarrak sakabanatzera behartuz, munduko Herrien gorroto hazkorraren oldarraldiaren pean. 


Eta denok elkartzeko gai izanen bagina, gure kolpeak gogor eta zehatzagoak izateko, borrokan ari diren Herrien aldeko denetariko laguntza are eraginkorragoa izan zedin, zein handia izanen litzateke etorkizuna, eta zein hurbila!”

(...)

“Zer inporta dira gizon edo Herri baten arrisku eta sakrifizioak, Humanitatearen geroa jokoan dagoenean.”

(...)

“Gure jarduera guztia inperialismoaren aurkako gerra oihu bat da, eta Herrien batasunerako aldarria, Humanitatearen etsai handiaren kontra: Ipar Amerikako Estatu Batuak. Heriok harrapatzen gaituen tokian harrapatzen gaituela, ongi etorria izan bedi, beti ere, hau, gure gerra oihu hau, aditzeko prest dagoen belarri batera iristen bada, eta beste esku bat luzatzen bada gure armak hartzeko, eta beste gizonak prestatzen badira dolu kantuak abesteko, metrailadoreen ta-ta-ta soinuarekin, eta gerra eta garaipen oihu berriekin.”



1967ko apirilaren 16an, Ernesto Guevara De la Serna, CHE.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina