LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/08/23

DUBLIN HIRIAN 1913an


Orain dela 100 urte (1913ko Abuztuaren 26an) Dublingo langileriaren sektorerik pobre eta zapalduenek borroka historiko bati ekin zioten.

Larkin eta Connolyren Balada herri kantak dioenez:
Dublin hirian 1913an
Ugazabak aberats
Eta pobreak esklabo
Emakumeak lanean
Eta umeak gose
Izan ere, garai hartan Dublingo 20000 familien etxebizitzak gela bakar batekoak eta osasungaitzak ziren. Ondorioz, tifus eta tuberkulosi bezalako gaitzak ohikoak ziren Dublingo langile auzoetan. Honi guztiari gehitu behar zaio langile pobre horiek euren lan baldintzak era kolektiboa negoziatzeko era kolektiborik ez izatea. Sindikatuak, Britainia Handiko sindikatuen federazioa kideak zirenak, langile kualifikatuak antolatzera eta ordezkatzera mugatu baitziren. Azken hau aldatu zen Jim Larkinek Irlandako sindikatuen federazio subirano bat (Irish Transport and General Workers Union, ITGWU) eratu zuenean eta langile ez kualifikatuak antolatzen hasi zenean.
Orduan etorri zitzaigun Larkin
Olatu indartsu bat bezala
Eta zenbait enpresatan hobekuntzak lortu zituen. Zeinak ugazabak biziki ikaratu zuen. Ondorioz, William Murphy kapitalista handiaren ekimena jarraituz, euren langileei planteatu zieten honako dilema hau: ITGWU kidetasunari uko egitea, idatziz, edo kaleratzea. Langile gehienek kapitalisten xantaia lotsagabe hau ez zuten onartu. Eta borroka epiko bat, Dublingo lock out delakoa, hasi zen.
Larkinekin zutik mantendu ginen
Estatuaren eta enpresaburuen errepresioari aurre egin behar zioten. Eta modu ausarta eutsi zioten borrokari. Hemen beste gizon bat aipatu behar da: JamesConnolly. Dublingo borroka hartan langileen lider nagusia Larkin bazen ere, Connolly ere, Christi Mooreren kantak dioen legez, han egon zen eta bera izan zen errepresioaren aurkako erantzuna antolatu zuena. Irish Citizens Army (ICA) langileen autodefentsarako milizia sortuz, hain zuzen ere.
Langileek galdu zuten borroka hura. Errepresioa gogorra izan bazen ere, ez zen derrotaren arrazoi nagusia. Langileen pobrezia bera eta Irlanda eta Britainia Handiko langile aristokraziaren traizioa baizik. Azken honek ez zuen izan kaleratutako langileekin elkartasun ñimiñorik ere eta hauek ezin izan zioten eutsi lan eta soldatarik gabeko denbora luzeari.
Zortzi hilabetez borrokatu genuen
Eta zortzi hilabetez goseak egon ginen
Larkinekin amaiera arte
Baina jatekorik ez izateak eta gure umeen negarrek
Apurtzen zigun bihotza
Eta ezin izan genuen irabazi
Borroka honen emaitza langileen derrota izateak ez dio borroka epiko honi haren balioa. Honen emaitza garrantzitsu bat ICAren sorrera izan zen. Nolabaiteko jarraipena, beraz, izan zuen 1916ko altxamenduan.
Larkinek utzi gintuenean guztiz garaituta ematen genuen eta
Langileentzat dena beltza zirudien
Baina Connollyk itxaropen berria eman zigun
Berriz altxatuko gara! zen bere leloa

5 iruzkin:

  1. Idatzi polita eta sakona, baina non dago emakumeen aipamenak.
    ez dago garaipenik, emakumeen askatasunik gabe!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Bai, "mea culpa" esan behar dut. Okerra zuzentzeko bi aipamen, gutxienez, egin behar dira.
    Lehena, garrantzitsuena, kaleratutako langileen emazteei buruzkoa. Larkin eta Connollyren baladak dioenez, ume gosetien negarrek bihotzak apurtzen zizkieten euren aitei. Eta beraien amei? Zeren eta haiek umeei janaririk ez zegoela esan behar baitzieten.
    Eta, bigarrena, Constance Markieviczi buruzkoa. Izan ere, Mugimendu Errepublikano Irlandar historikoaren, IRB erakundeak gidatzen zuen mugimenduaren, kide gehienek ez ikusiarena egin zioten Dublingo Lock Out delako borrokari. Irlandarren arteko borroka baitzen. Areago, kapitalisten buruzagia, William Martin Murphy, nazionalista irlandar ospetsu bat zen eta garai hartako Sinn Fein alderdiak esan zuen langileen buruzagiak (Larkin eta Connolly!) ingelesen agenteak zirela, industria irlandar hasi berria suntsitu nahi zutenak. Giro nahasi honetan, Markievicz, Mugimendu Errepublikanoaren aspaldiko militantea zena, argi ikusi zuen non zegoen bere tokia: langileen aldean. Eta ez edozein modutan: Irish Citizens' Army erakunde armatuan sartzea erabaki zuen eta.

    ErantzunEzabatu
  3. Aipatu beharko genituzke ere Irlandako kausaren alde lan eta borrokan aritu ziren haimbeste emakume, nahiz eta militanteak ez izan, haien artean Helena Molony, Rosie Hatckett, Windfred Carny, Kat Thleenlym eta Tha Camean....

    Izar gorri

    ErantzunEzabatu
  4. Mezu honek esplotatuen eta zapalduen oroimenerako ekarpen izatea zuen helburu. Eta zuen iruzkinek aberastu dute. Eskerrik asko bioi, eta jarrai dezagun herri langileen oroimen historikoa lantzen.

    ErantzunEzabatu