LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/09/19

Oraingo Ezker Abertzalearen krisia (1)



ORAINGO
EZKER ABERTZALEAREN KRISIA:

LEHEN ZANTZUAK ... 

(1)


Aurreko artikulu batean (“Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika: (3). Nor da Mitchell senataria?”) errana dugu Oraingo Ezker Abertzalearen sorrera, guk bederen, 2009ko azaroaren 14an kokatzen dugula, data mugarri eta sinboliko gisa. Egun horretan jendaurrean irudikatu baitzen, militante ezagun askoren presentzia aktibo eta sinbolikoaz, garai batean Euskal Nazio Askapen Mugimendua izan zenaren amorematea Kapitalismo Inperialista anglo-saxoi eta sionistaren aitzinean: Mitchell printzipioen onartze publikoa, aldez aurretik militanteen artean inolako eztabaida estrategikorik egin gabe! 

Geroztik gertatu den guztia iturri ustel horretatik heldu da. Orduantxe likidatu ziren jendaurrean ENAMen estrategia iraultzailearen azken hondarrak, nahiz eta prentsaurreko tamalgarri hartako protagonista gehienak horretaz ez jabetu. 

Baina laster hiru urte beteko dira ekintza lotsagarri hartatik, eta denborak argiro erakutsi du orduantxe agertu zela plazan noraino Ezker Abertzale sektore handi bat (gaur egun hegemonikoa, baina seguraski ez maioritarioa ...) erreformismo eta posibilismoaren osinean amildua zen.

Noski baino noskiago, honek ez du erran nahi, inondik inora, Oraingo Ezker Abertzalearen ezaugarri aunitz lehendik ENAMen baitan existitzen ez zirela. Jakina baietz, Euskal Nazio Askapen Mugimendua oso fronte zabal eta askotarikoa zen, denetariko frakzio, sektore eta sentsibilitateak biltzen ziren bere baitan, eta kontraesanen eta pluralismoaren kiribil horietan faktore oso desberdinak txirikordatzen ziren, eta klase-interes aunitzetan kontrajarriak. 

Kontua da ENAMek, bere kontraesan eta argitzal guztiekin, urte luzez zuzendaritza iraultzailea izan zuela, edo antisistema bederen. Euskal Iraultza Sozialistaren atea ez zegoen itxita.



Hasierako sozialismo iraultzaile (are eta marxismo-leninismo!) antikapitalista eta independentista hartatik, bere estrategia politiko-militarrarekin, gaur egungo planteamendu erreformista, filoinperialista eta sozialdemokratetaraino bide luze eta bihurria dugu, eta ikuspegien arabera, hots, klase-kokapen eta klase-kontzientzien arabera edalontzia erdi hutsik ala erdi beteta ikusiko dugu. 

 Kontua da urtez urte eta aldaketaz aldaketa, kanbiamendua aurrera joan dela, progresiboki, urratsez urrats, eta  data horretatik aitzina kualitatiboki ezberdina diren taktikak, estrategiak baita helburuak ere agertzen direla. Haustura historiko bat.

Hori lehenago blog honetan agertu izan da, eta “Borroka garaia da!” web orrian ere: iruzkin anonimo batek hauxe zioen aurtengo uztailaren 24an:  

“Autoreak egiten dituen galdera asko zeharka Ezker Abertzalearen estrategia berriarekin lotzen ditu. Ni ez naiz gai batere sentitzen botatako galdera askori erantzuteko. Ezker Abertzaleak orain dela 2 urte arte eramandako estrategiaren barnean egongo bagina idazleak izango al lituzke bota dituen galderentzako erantzunak? Indefinizio, kezka eta zalantza guztiak Ezker Abertzalearen estrategia berriari zor al zaizkio?” 

Hauxe izan zen orduan ene erantzuna:

“Arrazoi duzu neurri handi batean, indefinizio estrategikoa beti egon da Euskal Nazio Askapen Mugimenduan, lehengo garaietan ENAM (Espainolez MLNV-Frantsesez, MLNB) deitzen genuèn hartan. Nahiago dut izendapen hori, Ezker Abertzalea baino. Eta zuk aski ongi diozun bezala, estrategia berria dagoenez, hots, eten eta haustura estrategiko bat izan denez, nahiago dut “lehengo/oraingo Ezker Abertzalea” erramoldea erabili. Dena eztabaidagarria da, bainan hauek dira ene izendapenak.

(...)

1979-2009 urteetan aldaketa taktiko eta estrategiko luze eta paulatinoa gertatu zen, negoziazioaren bidean sartu ginelakotz, planetako Nazio Askapen Mugimendu gehienak bezalaxe. Eta horretaz bilan historiko bat egin behar dugu, ez duzu uste? (...) 1967an, CHE Bolivian hil zutelarik, ildo estrategiko bat indargabetu zen, eta bertze bat, Sobiet Batasunetik zetorrena, alegia, negoziazioaren estrategia, “elkarbizitza baketsua”ren ildotik (Espainolez, “la coexistencia pacífica”;Frantsesez “la coexistence pacifique”) abiatu zen. Badakigu zer pentsatzen zuen CHE Guevarak honetaz guztiaz, eta nire ustez, denborak, hots, praxiak, arrazoia eman dio goiti-beheiti. Jakina, hori egin beharreko eztabaida bat da. Egin dugu?”

Iker Casanovak berak inplizituki horixe onartzen du, “Un nuevo ciclo político (y II)” izeneko artikuluan, GARAn 2012ko martxoaren 25ean argitaratua: 

“Esta renovada izquierda abertzale  ha de convertirse en el núcleo de una gran alianza independentista-progresista con vocación de convertirse en la fuerza política mayoritaria de Euskal Herria y alcanzar la gestión del mayor espacio institucional posible, siempre desde la conexión y la complementariedad con los movimientos sociales.” 

Gauza bera egiten du Arnaldo Otegik berak, GARAn irailaren 16an bere liburuko pasarte batzuk argitaratuak izan baitira:

«Nos hicimos cargo de la dirección de la nave y viramos (no sin oposición) el timón 180º. No fue una tarea fácil, hubo grandes tensiones y un enorme desgaste humano y personal. Lo importante hoy es comprobar que todos navegamos en el mismo barco y con la misma dirección».


Eta GARAko erredakzioak ere gauza bertsua dio, Arnaldo Otegiren liburuaren aurkezpenan, irailaren 16an:

“«Fue extremadamente difícil ponernos frente al espejo, aceptar nuestros errores políticos, y lo hemos hecho de manera responsable, razonable y razonada. Si hemos hecho esto, no hay tarea que no podamos emprender y culminar», dice en un momento de la conversación Otegi, que mantiene a lo largo del libro un espíritu autocrítico, un estilo claro en su exposición y un esmerado carácter didáctico, que hacen de la obra un trabajo de referencia para comprender de primera mano y sin tabúes el conjunto del proceso de transformación de la izquierda abertzale y, por extensión, del nuevo tiempo político que vive Euskal Herria. En ese contexto, el libro está llamado a remover algunos cimientos del pasado.”

Ezker Abertzale berritu hau ez da bat-batean ezerezetik sortu, bere sorrera oso prozesu luze, dialektiko eta korapilatsua izan da, eta ez da erraza “lehengo” eta “oraingo” Ezker Abertzalearen artean etena noiz gertatu zen zehaztea. Bertzeak bertze, gaur egun bere baitan hegemonikoa den sektoreak bereak eta bi egin baititu haustura teoriko-politiko-estrategiko larri hau ezkutatzeko. Jakina, 70 urteetako borrokaren ondare politikoaren jaraunsle eta kudeatzaile sentitzen baitira. Legitimitate historikoaren jabeak. 

Arnaldo Otegik maisuki zuzentzen duen korronte honek gidatzen du gaur egun Ezker Abertzalea. Jakina, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren baitan betidanik existitu den korronte abertzale-erreformista eta sozialdemokrataz ari gara, zeinak klase baten frakzioa ordezkatzen duen: Euskal Herriko burgesia txikia, independentista edota subiranista, Kapitalismoa “ezkerretik” kudeatzearen aldekoa (beraz, sozialdemokrata), identitatez baskoa edota euskalduna (bietarik baitago, hala linguistikoki nola kulturalki ere). 

 

Korronte hau Herri Batasunaren sorreratik izan da ENAMen, eta ez zen inolaz ere desagertu Aralarren zatiketarekin. Aitzitik, erran daiteke Aralarrekin elementurik likidazionistenak, sozialdemokratenak, burgesia txikiaren sektorerik agerikoenak joan egin zirela, baina barnean gelditu zirela, isilean eta gorderik lanean, Arnaldo Otegik modu paradigmatikoan ordezkatzen dituen sektore sozialak.

Sektore sozial horiek badute beren klase-proiektua, burgesia txikiarena, independentismo burges utopiko eta anakronikoa: “Euskal Estatua” edota, guk nahiago dugun bezala, Estatu Baskoa, zeren aspaldian Joxe Manuel Odriozolak maisuki frogatu zuen bezala, Ezker Abertzalearen nazio-paradigmatik atera daitekeen bakarra Irlandako etnozidio zipaioa da. 

Adibide xume bat: Arnaldo Otegik laster argitaratuko duen liburua ESPAINOLEZ idatzi dute, eta Euskararat itzultzen ari omen dira. Azaroan-edo eskura ukanen dugu euskaldunok. 

 

Imajinatzen duzue gauza bera Catalunyan gertatzea? Buruzagi independentista katalan batek espetxetik liburu bat ESPAINOLEZ  izkiriatzea? Arnaldo Otegik gaitasun linguistiko berbera du Euskaraz eta Espainolez? Eta ez badu, nola liteke bera lider independentista izatea? Erantzunak, Irlandako historia triste eta trajikoan daude. Galdetu Gaelikoaren paraderoaz! 

Sektore sozial hori, independentismo burges txiki baskoa, izugarri indartu zen Lizarra-Garazi garaian Alternatiba Demokratikoaren irakurketa erreformista eta nazionalista bat eginez (bazegoen bertze irakurketa bat, iraultzailea, tamalez nagusitu ez zena...). Korronte hau emeki emeki eta urtez urte nagusitasuna erdietsiz joan zen, eta Loiolako prozesuan erabateko hegemonia estrategikoa eskuratu zuen. ENAMen baitan noraeza estrategikoa zegoelarik, Euskal Iraultza Sozialistaren oinarri eta printzipio guztiak herdoilduta eta lausoturik, korronte honek bazuen taktika eta estrategia garbia, eta zorrozki abiatu zuen. Prozesu erreformista eta likidazionista honen gailurra, 2009ko azaroaren 14ko prentsaurreko tamalgarri eta lotsagarri hura izan zen. 


Egun horretan, eta barne eztabaida oraindik zabalik zegoela, modu unilateral batean, ordura arteko ENAMeko militante talde zabal eta handi batek prentsaurreko bat egin zuen Altsasun. Bertan, historikoki urte luzez mantendutako estrategia zein printzipio politikoak baztertu eta aldatu zituzten, guk dakigula inorekin kontatu eta kontsultatu gabe, eta Mitchell printzipioak onartu zituzten. Erabateko lurrikara estrategikoa, eztabaida amaitzeko oraindik hiru hilabete falta zirela. Hurrengo gertakariak burdinazko logika horren baitan kokatzen dira eta denondako jakinak dira. Gehienak, bederen. 

Zinezko eta benetako “Estatu kolpeaz” mintza gaitezke, ENAMeko erakunde eta antolakunde guztien gainetik pasata, “lobby intergeneracional” batek egin zuena. Madrilen egin zèn epaiketa gogoangarri hartan agertu ziren xehetasun gehienak, nor ziren delako “lobby” horretan ari zirenak (batzuk, gutxienez), zertan aritu ziren eta nola erdietsi zuten Ezker Abertzalearen “trasatlantikoa” (sic!!!) biratzea. Noren alde eta norantz? Nork bere iritzia ukanen du. Hona hemen Arnaldoren hitzak:

“Cuando adoptamos el compromiso de hacer virar el trasatlántico de la izquierda abertzale, mi diagnóstico era que le quedaba muy poca andadura para estrellarse contra la costa. Hoy el independentismo está en disposición de luchar por ser hegemónico en el país”.


Garai haietan ENAMek krisi gogorra bizi izan zuen, ixilka eta erdi gordezka, norabide estrategikoari buruz iritzi ezberdinak zeudelakotz. Berriz ere Arnaldo Otegiren hitzak:

“En la medida en que había dos visiones contrapuestas, es evidente que existió una crisis en la izquierda abertzale. En cuanto a la posible ruptura interna, sencillamente no la contemplamos porque estábamos convencidos de que no había estrategia política posible alternativa a la que nosotros planteábamos”.

Arnaldo Otegik aipatzen duen krisi hori gainditu zen, sektore erreformista eta likidiazionista nagusitu zelakotz, eta gainontzeko sektoreek estrategia iraultzaile global eta integralik ez zutelakotz. Krisia “gainditu” zen nolabait, baina kontraesanek hortxe segitu dute, barne-barnean, beren sator lana egiten. Garaipen elektoralek eta legalizazioek euforia artifiziala sortu dute, eta Mendebaldeko hauteskundeetan EHBilduren eskutik nagusitzearen lilurak isildu ditu marmar aunitz. Bainan ez denak. Azken asteetan behin eta berriz agertu izan dira iritzi oso kritikoak Oraingo Ezker Abertzalearen baitan. Ez garai batean ENAMeko partaide izan ginèn eta gaur egungo Ezker Abertzaletik kanpo kokatzen garenon aldetik, baizik eta Lehengo eta Oraingo Ezker Abertzalearen baitan ardurak (izan) dituzten militanteen partez. 

Krisia lehertzen hasia da Oraingo Ezker Abertzalean, eta hurrengo hilabeteotan areagotuko da. Zeren eta Oraingo Ezker Abertzalean oraindik militante iraultzaile eta independentista zintzo eta koherente aunitz baitaude, estrategia erreformista eta likidazionista garatzen den neurrian gero eta haserreago, kezkatuago, eskandalizatuago daudenak. 

Hona hemen Antton Morcillok errandako kontu batzuk:

“Lo realmente trágico no es que una parte minoritaria quiera seguir acumulando más y más riqueza, sino que la mayoría asista anestesiada a la rapiña con la increíble concepción de que no se puede hacer otra cosa, o como mucho, con la aspiración de maquillar el despojo a base de retener migajas, sin pararse a pensar en las consecuencias de tal actitud.”

Euskal Herri Langilearen gehiengoa ideologia burgesak anestesiaturik dagoela kontu jakina da. Bainan Oraingo Ezker Abertzalearen ideologia burges txikia, pazifista, erreformistak ere ez al du horretan lagundu? Halako zerbait iradokitzen du Antton Morcillok? Nik bederen ahal uste du, eta egileak berak kritikatuko nau tronpatzen banaiz:

“En momentos como éste, lo realmente importante es marcar las posiciones ideológicas con pronunciamientos de «trazo grueso» y no perderse en afinar la lógica capitalista, hoy representada por las políticas del FMI, del BCE, Merkel o Rajoy”. 

 

“La confrontación ideológica, bien sea mediante palabra o acción, es lo realmente eficaz para los intereses populares porque es lo único que puede poner límite a la rapacidad. (...) En ese sentido ha sido paradigmática la acción del Sindicato Andaluz de Trabajadores: si el PP quita el dinero a los pobres para dárselo a los ricos, los pobres tienen derecho a coger lo que es suyo. Planteado así, puede parecer un argumento burdo, pero, insisto, no es el momento de los mensajes dulces, sino de plantear que otra lógica es posible.”

Gogoeta honek talka egiten du, buruz buru, EHBilduk orohar eta Laura Mintegik bereziki garatzen duten diskurtsoarekin. Eta sentimendu hori gero eta zabalagoa da Oraingo Ezker Abertzalearen oinarri sozialetan, bereziki langileen artean:

“En Euskal Herria, por historia, trayectoria y cultura política, tenemos un entramado socio-ideológico con un potencial que debe ser modélico para toda Europa. Cuando el liberalismo impulsa la creencia de que la salida a la crisis no es cosa de izquierdas ni de derechas, sino de todos en abstracto, y para ello nos propone el modelo de gobiernos tecnócratas de bajo perfil político, lo que se espera de la izquierda vasca es precisamente todo lo contrario: revalorizar la acción política, prestigiar la solidaridad, la justicia y el compromiso social, impulsar la audacia y actuar sin complejos. Sería lamentable que, por mor de una pretendida «modernidad», contribuyamos a minar la importancia de las ideas. Todo está inventado, también lo de seguir la corriente, renunciar a la ideología e inmiscuirse en el laberinto de la gestión hasta llegar a creer que lo bueno es lo puro, que lo puro es lo que no está contaminado por la coherencia, que lo coherente y lo pragmático están reñidos, que el pragmatismo y el posibilismo son lo mismo, que lograr lo posible es la virtud, cuando la virtud consiste en tratar de lograr lo imposible.”

Artikulu honek, ene ustez, argiro frogatzen du Oraingo Ezker Abertzalearen baitan krisi gogor bat egosten ari dela, momentuz Mendebaldeko hauteskundeek estaliko dutena, bainan aurtengo neguan, SORTUren inguruko eztabaidarekin dudarik gabe lehertuko dena. Begira, bertzenaz, Antton Morcilloren esaldi hauek:

“Los vascos y las vascas del siglo XXI, en el actual entramado legal, no tenemos instrumentos políticos ni económicos para construir la Euskal Herria que soñamos, y esa ha sido, y es, la esencia del conflicto vasco. En definitiva, todavía no podemos hacer lo que queremos, pero sí tenemos capacidad para no hacer lo que no queremos. De eso ya sabemos algo. Con organización e iniciativa, como ocurrió con la energía nuclear o la mili obligatoria, también se puede plantar cara al FMI y a los gobiernos del dinero; hay maneras de romper la lógica financiera, denunciar y atacar al fraude fiscal, ejercer la desobediencia civil ante los abusos del poder. En conclusión, se trata de impulsar fórmulas participativas de confrontación democrática

Lo demás, las tendencias cada vez más manifiestas en nuestro entorno hacia la autocomplacencia, las visiones contemplativas, la atonía, el complejo del neófito, la corrección política, la sonrisa perfecta... son actitudes cuyo potencial electoral a corto plazo no pongo en cuestión, pero conocemos bien sus límites e hipotecas. Lo meramente institucional puede ser pan para hoy y hambre para mañana si detrás no hay tejido social que sustente el proyecto político, y ese tejido social sólo se puede activar mediante la confrontación democrática y la desobediencia ciudadana ante la injusticia. Esos, y no otros, son los instrumentos imprescindibles para avanzar. En conclusión, no se trata de despeñarse, como nos abocaba la estrategia anterior, pero sí de despeinarse, como nos exige la coherencia con nuestra trayectoria política.”

Artikulu honi gehitu zaio Kepa Gordejuelak eta Rakel Peñak berriki Interneten bidez zabaldutako bertze bat, kezka, haserrea, sumina eta egoneza Oraingo Ezker Abertzalearen sektore gero eta zabalagoetara hedatu direla frogatuz. Honat ekarriko ditugu paragraforik interesgarri eta esanguratsuenak, gure aburuz:

 “A nuestro entender, el último giro estratégico de la izquierda abertzale, y la consiguiente revisión de las formas de lucha, no tenía como único objetivo superar el accionar armado, sino que también se trataba de un punto de partida para implementar nuevas formas de hacer política, más acordes con los tiempos, más democráticas, más pegadas al suelo, abiertas y eficaces. La evolución desde el modelo político-militar de la transición al nuevo modelo definido en “Zutik Euskal Herria” a primeros de 2010 debía suponer un punto de inflexión en la refundación de la izquierda abertzale, tanto en sus planteamientos político-ideológicos, como en su modelo de dirección y en la política de alianzas para conseguir sus objetivos estratégicos, que es, al fin y al cabo, en lo que consiste la política.”


Gogoeta hauek erakusten dute, argi eta garbi, Oraingo Ezker Abertzalearen zati haundi bat (gehiengoa ote?) ez zela ohartu (edo ez zuen ohartu nahi) bihurgune estrategiko hura ez zela, inolaz ere, Euskal Iraultza Sozialista “bertze manera batez” egiteko aldaketa. Gauza bera gertatu zen ETA pm, EIA eta Euskadiko Ezkerran. Militanteak egindako okerrez jabetu orduko, beranduegi zen, eta likidazionistek Bloke Politiko-Militarra hondoratu zuten, geroago PSOEra joateko. “Nihil novum sub sole”!

Oraingo honetan, paralelismoak harrigarriak dira, baita protagonistetan ere. Oraingo Ezker Abertzalearen estrategia ez da ezkerreko sektore kritikoek uste dutena: dena lotuta dago Sistema Kapitalistan eta Inperialistan integratzeko, beren garaian Sinn Féinek eta ANCk -adibidez- egin zuten bezala. Kontua da jendea esnatzen hasia dela, eta Oraingo Ezker Abertzaletik kanpo, eta lehengo ENAMen bandera guztiak jasorik, estrategia eta alternatiba iraultzaileak prestatzen ari direla. Bere garaian ere gertatu zèn bezal-bezalaxe.

“Buscar la máxima adhesión social se convirtió pues en una prioridad a la que había que hacer frente con nuevos instrumentos, planteamientos y esquemas mentales. Sin embargo, en estos casi tres años se ha ido dando un deterioro en el que, cada día más, prima la verticalidad, la improvisación, y la falta de participación de las bases, que son las que pueden y deben sustentar un proceso de este calibre; falta de participación en las decisiones de más envergadura, y en las de menos también. Paradójicamente, el “factor sorpresa”, que a corto plazo y en el plano mediático puede tener su efecto, se ha presentado como un valor en positivo, cuando lo único que evidencia es que son sólo unas cuantas manos, muy pocas, las que entran en la cocina y deciden el plato del día. Al resto del cuerpo social de la izquierda abertzale sólo le queda comer lo que toque y, si no le gusta, dejarlo, como las lentejas.”
Oraingo Ezker Abertzaleko sektore hauek, “Ezker Abertzaleko ezkerra”, nonbait, ez dira ohartzen ibilbidea hasieratik markatuta zegoela, oharkabean ala konszienteki Mitchell printzipioak onartzean, “Zutik Euskal Herria” irenstean, Euskal Iraultza likidatzen ari zirela. Orain beranduegi da, Arnaldo Otegik zuzentzen duen sektore erreformista eta sozialdemokratak dena lotuta du, ez dago atzera bueltarik:

“Pero quizá peor que lo que se está haciendo es lo que no se está dejando hacer: debates donde todas las posibilidades estén abiertas para que toda la fuerza social acaudalada por la izquierda abertzale a través de su historia quede expresada, contrastada y democráticamente plasmada en cada decisión. 

La izquierda abertzale no puede renunciar al debate interno, a la confrontación y disparidad de ideas, porque precisamente esa riqueza y esa pluralidad han hecho de ella una referencia social y política de primera magnitud en su entorno. 

La pereza intelectual se ha apoderado de la izquierda abertzale. La saludable batalla de las ideas que siempre le ha caracterizado ha ido dejando paso a una especie de apatía en la que casi nada se discute y nada se cuestiona. Decisiones políticas, ideológicas y organizativas de primera magnitud quedan en manos de un reducido grupo, mientras la mayoría se ve resignada al papel de agente pasivo y acrítico. Si aciertan, bien y, si no, también. Otra forma de hacer política es posible pero, para ello, muchos nos tenemos que despojar de nuestra pereza intelectual, y otros, aunque también les de pereza, tendrán que acostumbrarse a pensar que nadie está facultado -excepto delegación expresa- para tomar decisiones por todos y todas; porque, precisamente, decidir en nombre de los demás fue uno de los grandes males de la etapa anterior que el espíritu de Zutik Euskal Herria trataba de superar.”


Asmo eta borondate onez egindako gogoeta, segur aski, bainan aldi beran patetikoa. Gauza bera gertatu zen Espainiako Alderdi Komunistan, PCEn, non militanteek eskatzen baitzuten erabakitako ildoen “benetako izpiritua” aplikatzea, konturatu gabe Carrillok eta bere mafia errebisionistak den-dena paktatua zutela aldez aurretik Oligarkia Frankistarekin, Inperialismo anglo-saxoi eta sionistarekin eta jakina, Borboiarekin. Orain badakigu “Espainiako Iraultza Sozialista”  non gelditu zen, Euskal Herri Langilearen zoritxarrerako. Eta gainonteko Herri Langileendako ere bai! Orain gauza bera gertatzen ari da. 

Dena den, Oraingo Ezker Abertzalearen aparatua urduri dago, eta hala ageri zen Joxean Agirre pasa den igandeko GARAn:

“En las últimas semanas, distintos artículos de opinión han incidido en lo que califican como el retraso en la confección de una hoja de ruta soberanista. Su sustitución, añaden otros, por una estrategia autocomplaciente que otorga centralidad completa al institucionalismo. La pereza intelectual, el posibilismo, el complejo del neófito, el abandono de la ideología son parte del bagaje conceptual sobre el que se constituyen algunas dudas y desmarques, legítimas en su base, pero erróneas en su planteamiento.”

“En Euskal Herria, pululan en la órbita intelectual de algunos movimientos que nada mueven, se parapetan en su blog con un seudónimo, o circulan como torcaces en otoño, sobrevolando las distintas expresiones del movimiento popular, poniendo los huevos aquí o allá, siempre huyendo del frío.”

“No está de más decir que casi todas las críticas escuchadas estos días tienen un punto de partida honesto y que son bienvenidas. El reciente artículo de Antton Morcillo en GARA (“Tiempo de rebeldía”) es ilustrativo de ello. Sin embargo, cuando comparten espacio con la autoexclusión, se condimentan con insinuaciones acerca de que determinados modelos de gobierno y gestión son deudores del posibilismo, y de que se mina de forma consciente la tensión democrática y la importancia de las ideas, esas críticas me parecen fuera de lugar. Más aún en boca de quienes conocen mejor que nadie los límites e hipotecas de lo institucional, pero también los niveles de asamblearismo que concurrieron en su presencia previa en las listas, o el grado de debate que precedía a muchas de sus decisiones.”

“La confrontación democrática, la necesidad de romper con una lógica asentada sobre lo que significa la política y la gestión pública, la desobediencia o la insumisión, no son juguetes para la dialéctica. Son la piedra angular de una estrategia aún en construcción, que necesita de todas las personas, de todas las ideas, de todos los compromisos que conforman cualquier debate ajeno a la soberbia intelectual. Quienes afirman que nada se discute y que nada se cuestiona, además de dejar patente que están alejados de cualquier marco de debate, desprecian a todos los que sí lo hacemos, desde la lealtad militante, y que, sin dejar de cabrearnos o preocuparnos en ocasiones, dejamos el vinagre para las ensaladas.”

 Jendea ez dago pozik eta badakite. Hauteskundeetako garaipenek eta lan instituzionalek egoneza eta kritikak estali dituzte orain arte, baina kontraesanak metatzen ari dira. “Tsunamiaren ondorengo bestondoa”, batzuendako, “Barearen ostean dator ekaitza” bertzeondako. Geroak erranen.



Azken gogoeta: ekarpen eta eztabaida hauek guztiak ESPAINOLEZ egiten dira, “naturaltasun” osoz. Bainan abertzaletasun baskoaren izaeraz eta etnozidioaren egoeraz “Abertzaleak eta Euskara” artikulu sailean idatziko dut. Han erranen ditut erran beharrekoak, Oraingo Ezker Abertzalearen praxi linguistikoa arras kezkagarria baita. Gero eta erdaldunagoa ... Jakina, Sisteman integratzeko hautua egiten baduzu, Sistemak erdaraz funtziotzatzen du, beraz ... erne, euskaldunok! Baita Oraingo Ezker Abertzaleko euskaldun eta euskaltzaleak ere, eta bereziki! Euskararen indartzea eta sustatzea izan zen Ezker Abertzalearen lorpenik ederrenetarikoa azken urteetan, eta Herri Euskaldunarendako arnasa eta sustengua. Bide horretan segitu behar da!


naiz:


LIBURUA EUSKARAZ

Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa liburuaren jatorrizko bertsioa Gazteleraz da. Hortaz, ahalegina egiten ari gara ahalik eta lasterren Euskaraz argitaratzeko.

Euskarazko edizioa azarorako salgai egotea espero dugu. Erreserbatu zeurea eskuratzen lehenengoetakoa izan nahi baduzu:


Zer gertatuko da Oraingo Ezker Abertzalearen krisiarekin? Mihi gaiztoek erranen dute nik dena lehertzea nahi dudala. Bejondeiela! Bai to! Oraingo Ezker Abertzalearen krisian Euskal Herri Langilearen interesak zein diren bilatu behar da, zerk eginen dio mesede Euskal Iraultza Sozialistari.

Den-dena ez dago ustelduta Oraingo Ezker Abertzalean. Milaka militante zintzo badira lanean. Nik oraindik esperantza dut Oraingo Ezker Abertzaleko militante konszienteenek buelta emanen diotela deriba erreformista eta sozialdemokratari, eta gainontzeko euskaldun iraultzaile eta iraultzaile euskaldunokin batera abiatuko direla Euskal Iraultzaren Sozialistaren bideetan barrena. Agian bai! 



2 iruzkin:

  1. aupa fermin!
    zure blogaren jarraitzaile naizela esan behar dut lehenik eta eskerrak eman nahi dizkizut egiten ari zaren lanagatik. Pertsonalki zure sarrera bakoitza ezinhobeto landua dagoela irauditzen baitzait.

    hau alde batera utziz galdera bat egin nahi dizut:
    ez dut dudarik egiten ezker abertzalearen barruan independentzia eta sozialismorantz borrokatzeko prest jende asko dagoela, baina ez al duzu uste huts egiten duena hori lortzeko bidea euskal estatu burges baten bultzaketa dela(klase diferentzietaz "ohartu" nahi gabe), honek ekarriko dituen kontsekuentziak baztertuz?

    Eta hau bultzatu duen akatsa marxismo leninismotik urrentzea izan dela, bai arnaldo eta berre kuadrilak eta baita gazte fronte iraultzaile baten dekadentziak bultzatuta?

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa laguna!

    Nik uste dut Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren baitan betidanik izan dela korronte oso etapista bat, euskal prozesu iraultzailea urratsez urrats planteatu duena modu oso mekanizista batez: "lehenik KAS alternatiba, ondoren helburu estrategikoak",lehendabizi botere politikoa eskuratu, gero euskaldunduko dugu Euskal Herria", "lehenik eta behin negoziazioa erdietsi, eta gero...", "lehen fasean Euskal Estatua erdietsi eta ondoren, behin Euskal Estatu (burges)a eraikita, Euska Iraultza Sozialista abiatuko dugu..."

    Gero, gero, gero... "sopas en caldero!" Antzeko zerbait gertatu zitzaien, 1917an, mentxebikei, sozialiraultzaileei eta hasieran, Leninen "Apirileko tesiak" onartu aitzin, boltxebikeen sektore zabal bati...

    Honelako ikuspegia ere oso errotuta dago marxismo-leninismoaren korronte aunitzetan, nahiz eta Marx eta Leninen plateamenduak dialektikoak, iraunkorrak eta ez-etapistak izan. Eta hor sartzen gara polemika teoriko zail eta korapiltasu batean, Stalin eta Tortskiren artekoa. Kaxu! Stalin eta Trostki erran dut, eta ez stalinistak eta trotskistak, zeren uste baitut bi joera hauek ez dituztela osorik biltzen Stalin eta Troskiren pentsamenduak oso-osorik.

    Beraz, faktore asko izan dira: formazio teoriko falta, eztabaida estrategikoak egin ez izana (Sozialismoari buruzko, adibidez, 1989-1993 urteetan, Sobiet Batsuna hondoratu ondoren eta Txinako metamorfosi kapitalista ageroan gelditu eta gero...), errepresio basatia, testuinguru internazionala, nazioarteko indar iraultzaile gehienen noraeza estrategikoa, Kapitalismo Inperialistaren kontraofentsiba garailea (1979-1999), Euskal herri Langilearen aldaketa ekonomiko, soziologiko eta kultural sakona, Inperialismoaren esku hartze zuzena negoziazioaren estrategia zapuzteko eta bere interesen arabera bideratzeko, Euskal Herriko burgesia txikiaren klase interes erreformistak, Euskal Langileariaren klase kontzintziaren desagertze ia erabatekoa, eta abar, eta abar ...

    Nik Teoria Iraultzaile Komunistari lehentasuna ematen diot egoera honetan, eta horregatik abiatu dut blog hau.

    Ea zer iduritzen zaizun hau, eztabaida zabaik dago!

    Besarkada bat!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu