GREBA OROKORREZ HARATAGO ...
EUSKAL
IRAULTZA
SOZIALISTA!!!
Heldu den
asteazkenean azken aldiko bosgarren
Greba Orokorra eginen dugu. 2009ko maiatzaren 21ean egin genuen lehendabizikoa,
krisiaren aurka. 2010eko ekainaren 29an bigarrena egin genuen, PSOEko Gobernuak
inposatutako kontrarreformen kontra. 2011ko urtarrilaren 27an egin genuen
hirugarrena, PSOEko politikero sozialdemokratek pentsioen aurka egindako
kontrarreformen aurka borrokatzeko. Aurtengo martxoaren 29an laugarrena egin
genuen, PPko Gobernu neofrankistak erabakitako neurri basatien kontra. Eta etzi
eginen dugu bosgarrena. Orain arte urtean behin egin izan dugu Greba Orokorra,
aurten bigarrena dugu, momentuz.
Greba Orokor
honetan Hego Euskal Herriko langileok ez gaude bakarrik: Grezian ere langileek
greba orokorra eginen dute, PAME langileen fronteak deiturik, Kapitalismo
Inperialistak aurrera daraman ofentsiba anker eta basatiaren aurka. Katalunian,
Galizian eta Estatu Espainoleko nazio eta eskualdeetan ere, borroka eguna dute
greba orokorraren alde, hango “sindikatu” nagusiak, UGT eta CCOO,
Kapitalaren morroi hutsak baitira, patronalaren egitura parasindikalak.
Langileria Kapitalaren kontrolpean mantentzeko egitura ustelak.
Mundu osoan,
langileok borrokan ari gara Kapitalaren Diktaduraren aurka, Merkatuen
Tiraniaren kontra, nahiz eta gure klase kontzientzia eta praxi iraultzailea oraindik
oso ahula izan. Horregatik estrategia eta aldarrikapen iraultzaileak egin behar
ditugu, langileok jakin eta onar dezagun alternatiba bakarra dagoela
Kapitalismoaren krisi globalaren aitzinean: Herri Langileek Iraultza Sozialistak egitea planeta osoan, Zibilizazio Komunistaren bidean!
Euskal Sute
Iraultzailea -ESI taldeak- , eta Euskal Iraultza Sozialista blogak deiadarra
egin nahi dugu Greba Orokor hau gure indar guztiez bultzatzeko, Europar
Batasuneko Kapitalismo Inperialistak oro har eta Espainiako Oligarkiak bereziki
inposatu nahi dituen kontrarreforma guztien kontra hortzez eta haginez borroka
egiteko eta Kapitalaren ofentsiba orokorraren aurka Euskal Herri Langilearen
alternatiba sozialista iraultzailea eraikitzeko.
Greba orokorrak
ezin dira izan egun bateko kontua. Euskal langileon ofentsiba orokorra behar
dugu, programa antikapitalista eta iraultzaile baten alde, Euskal Iraultza
Sozialistaren bidean. Horregatik argi eta garbi diogu: irailaren 26an Greba Orokorra dugu Hego Euskal
Herrian, eta irailaren 27an Gudari Eguna
Euskal Herri osoan, eta irailaren 28an, 29an, 30ean, urriaren 1ean, 2an, 3an … BORROKA EGUNAK!!!
Greba Orokorra
borroka dinamika iraunkor baten hasiera izan behar da. Ezin gara defentsiban
egon, behialako Ongizate Estatuaren lorpenak berreskuratu nahian. Kapitalismo
Inperialistaren ofentsiba basatiaren aurrean, Iraultza Sozialista da bide bakarra. Kapitalaren logikak, bere
metatze-beharrek agindu eta agintzen dute langileon eskubideen kontrako
ofentsiba basati eta mugagabe hau. Eta Kapitalaren boterea hautsi gabe, ez dago
eraso hauek gelditzerik. Kontrakoa dioena gezurretan ari da, Euskal Langileria
engainatu eta anestesiatu nahian.
Horregatik, dei
berezia egiten diegu euskal langileei sindikatu erreformisten leloak
gainditzeko: “Euskal Herrian murrizketarik ez!”, “Zerbitzu publikoak garatu!”,
“Por
los derechos laborales y sociales”, “Madrildik inposatu nahi
dizkiguten murrizketen kontra” bezalako esloganak, berez, ez dira erabat
kaltegarriak, estrategia iraultzaile eta antikapitalista baten bidean kokatzen
diren heinean. Bainan horretara mugatzen bagara, desegokiak ditugu, ilusio faltsuak sortzen dituztelakotz. Kapitalaren
eraso frontala gelditzeko bide bakarra dugu: Iraultza Sozialista!
Kapitalismoaren
baitan ez dago langileontzako irtenbide onik. Inperialismo kapitalistak emanen
digun bakarra, gerra, miseria eta zapalkuntza dira. Kasu! Inperialismo
kapitalista esan dugu, eta ez PPko
gobernua, PSOEkoa, UPNkoa edota PNVkoa. Alderdi horiek guztiak burgesak dira, eta Kapitalaren
programa politiko eta ekonomikoa aplikatuko dute, Burgesiaren Diktaduraren alde
baitaude. Formetan eta ñabarduretan desberdinak ematen dute, detailetan “diferente”
izaten saiatzen dira, batzuk espainolistak dira, bertzeak baskoak, baina
funtsean den-denek Burgesiaren Diktadura onartu eta defenditzen dute. Diktadura,
langileendako; Demokrazia burgesendako, jakina.
Horregatik, lelo
eta eslogan iraultzaileak ere oihukatu behar ditugu: “Kapitalismoa suntsitu!”, “Iraultza da bide bakarra!”, “Sozialismoa,
irtenbidea!”, “Zuek kapitalistak, zarete terroristak!”, “Euskal Errepublika
Sozialista!”, “Así, así, ni un paso atrás, contra el terrorismo del Gran
Capital!”, eta bertze holako aunitz.
Eta zer esan
orain arte Amaiur, Bildu edota EH Bildu bezala agertu diren indar politiko
horiei buruz? Kapitalaren logika eta diktaduraren aurka jotzen ez duten
heinean, Iraultza Sozialistaren alde borrokatzen ez diren neurrian, Euskal
Herri Langilea ilusio eta lilura erreformista eta instituzionalisten bidez
lokartzen duten proportzioan, haiek ere Kapitalismo Inperialistaren baitan
kokatzen ari dira, gero eta argiago egunetik egunera. Ez dute Kapitalismoa
suntsitu nahi, bainan “ezkerretik” “bestelako” ekonomia
eredua kudeatu; ez dute Euskal
Errepublika Sozialista nahi, baizik eta “Euskal Estatu librea”,
hau da, Estatu basko burgesa, Irlandan 1921ean bezala, “the Irish Free State”,
honek ekarri zuèn guztiarekin; ez dute OTANetik, Eurotik eta Europar Batasun
Inperialistatik irten nahi, bainan Europan “Estatu berri bat” sortu, Katalunia
eta Eskoziako burges txikiekin batera, “Nazioarteko Komunitatearen” onespenarekin,
hots, Inperialismo anglo-saxoi eta sionistaren balizko babesean, nolabaiteko Kosovo
berriak; ez dute Euskal Iraultza
Sozialista nahi, bainan “aldaketa sozial eta politikoa”, eta
horrelako hamaika adibide. Euskal Langileria engainatu nahi dute beren
diskurtso erreformista eta sozialdemokratarekin, gero PNVko burgesia baskoaren
besoetara lasterka joateko, “batasun nazionalaren” izenean.
Horregatik, Euskal
Sute Iraultzailea -ESI taldeak- , eta Euskal Iraultza Sozialista blogak bozka iraultzailea eskatzen dugu
urriaren 21ean Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan eginen diren
hauteskunde autonomiko espainoletan. Bozka iraultzailea, Euskal Errepublika
Sozialistaren alde; bozka iraultzailea, Abiadura Handiko Trenaren aurka; bozka
iraultzailea Kapitalismoaren kontra; bozka iraultzailea Euskal Herri
Langilearen Iraultza Sozialistaren alde; bozka iraultzailea, OTAN eta Inperialismoaren aurka; bozka
iraultzailea, Amnistia Osoaren alde; bozka iraultzailea matxismo eta
patriarkatuaren kontra; bozka iraultzailea Euskal Herri euskaldunaren alde,
bozka iraultzailea gure amets, utopia eta helburu guztien alde!
Sozialismoa ala basakeria!
Iraultza Sozialista ala Esklabutza Kapitalista!
GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!
IRAILAREN 26an, GREBA OROKORRA!
IRAILAREN 27an, GUDARI EGUNA!
IRAILAREN 28an, 29an, 30ean …
BORROKA EGUNAK!
JOTAKE IRABAZI ARTE!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina