LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/01/21

STALIN : 60. urteurrena (1)


 

STALIN :

IRAULTZA KOMUNISTAREN IKARA
ETA INPERIALISMOAREN TERRORISMO MATERIAL ETA INTELEKTUALA  (1)


"Komunistek duingabetzat jotzen dute beren ideia eta asmoak ezkutatzea. Ageriki aldarrikatzen dute beren helburuak, orain arteko ordena sozial osoa biolentziaz irauliz bakarrik lor daitekeela. Ikara bitez klase menderatzaileak Iraultza Komunistaren aurrean. Proletarioek beren kateak baizik ez dituzte galtzeko. Mundu bat dute irabazteko . 

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOAK, 
ELKAR  ZAITEZTE! "

Karl Marx, Friedrich Engels. Alderdi Komunistaren Manifestua.
Londres, 1848ko otsailaren 21ean


Aurten, martxoaren 5ean, hain zuzen ere, Iósif Vissariónovich Dzhugashvili STALINen heriotzaren 60. urteurrena izanen da. Une egokia da Stalini buruzko eztabaida berriz ireki eta zabaltzeko, azken 30 urteetako gertaeren argitan: Sobiet Batasunaren kolapsoa eta kontrairaultza kapitalista, Europa ekialdeko Herri demokrazien amiltzea eta OTANen mendeko estatu sateliteen sortzea, Yugoslaviako gerra zibil nazionalistak eta Serbiaren aurkako eraso inperialista, Txinaren eboluzioa kapitalismorantz,  Inperialismoaren ofentsiba politiko-militar globala (Panama, Granada, Irak, Afganistan, Somalia, Sudan, Libano, Palestina, Libia, Siria, Mali...) Kapitalismo finantzari globalaren krisi larria... Praxi Iraultzailearen Filosofia da ene pentsamoldea, Teoria Iraultzaile Komunista, hain zuzen ere, eta 1983tik honat gertatutako guztiak argi bereziz eta sakonagoaz azaltzen du Stalinek egindako gauza asko eta asko, bere garaian bat ere ulertzen ez nituenak...

ESI taldeko lagun, adiskide eta burkideek eskatu didate haiek antolatzen ari diren Stalini buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeko, ene esperientzia pertsonala, balorazioa eta gogoetak plazaratuz, eta bistan da, gogoz eta pozik onartu dut haien eskaria. Hitzaldi bat izanen da, Euskaraz, jakina, Iruñean. Momentuz, bederen, hori da eskatu didatena

Lehenik eta behin erran behar dut urte luzez antistalinista izan naizela, eta betidanik identifikatu izan naizela Alderdi Boltxebikearen baitan "Langile Oposizioa" deitu zèn taldearekin. Leninek "anarkosindikalistak" bezala salatu zituen gogorki 1921ean. Alexandra Kollontai eta Alexander Shliapnikov izan ziren talde komunista iraultzaile horretako kiderik ezagunenak. Jakina eta ezaguna da nire posizionamendua Askagintzaren Teologiaren baitan, fededun komunista gisa. Stalinen marxismo-leninismotik, beraz, ez naiz sekulan oso hurbil izan, eta beti izan dut begirada arras kritikoa, eta maiz askotan, erabat aurkakoa. Bainan ez naiz inoiz trostkista izan, 1921eko polemika hartan, Alderdi Boltxebikearen X. Kongresuan, sindikatuei buruzko eztabaida hartan, Leon Davidovich Bronstein, Trotski, eskuin muturrean kokatu baitzen (Bukharinekin batera!), sindikatuen militarizazioa eskatu zuelakotz. Lenin eta Stalin, aldiz, jarrera moderatuagoa erakutsi zuten.  Hori bai, Alderdi Boltxebikearen baitako ezkerreko oposizio guztien alde izan naiz urte luzez, eta beraz, Trotski eta iraultza iraunkorraren teoria estimatu izan ditut

Behin baino gehiagotan aipatu izan dut hogeita hamar urte baino gehiago daramadala Marx, Engels, Lenin, Stalin, Trotski, Mao, Che eta gainontzeko marxista eta komunista iraultzaileen idazkiak irakurtzen eta estudiatzen. Eta aitortzen dut oraindik aunitz dudala ikasteko. Eta nola! Blog honetan prozesu honen berri eman nahi dut, zuekin konpartitzeko, kritikatua izateko eta denon arteko eztabaidaz ikasteko.

Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea

Marxismo-leninismoaren ikaskuntzarako eta oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenerako

 Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea marxismo-leninismoaren ikaskuntzan eta zabalkuntzan
 eta benetako oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenean 
jarduten duten hainbat baliabide biltzen dituen talde kulturala da.

 Bere lan iraultzaileaz eztabaidatzeko sei jardunaldi Hego Euskal Herrian zehar (laster programa)

ESI taldeko lagunekin etengabeko eztabaida eta solasaldi zorrotzean, Stalini buruz eta berak 1922-1953 urteetan gidatutako Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista Boltxebikearen ildo politikoari buruz nuèn iritzia aldatzen hasi da azken hilabeteotan. Sakondu, ñabartu eta osatu da. Horretarako, ESI taldeko adiskideekin izandako polemika sutsu eta zorrotzez gain, liburu batzuk ere izan dira mugarri, irakurtzea biziki gomendatzen dizkizuedanak: 

 

- Ludo Martens, "Otra mirada sobre Stalin". Kimetz liburuak, 2008.



 

- Domenico Losurdo, "STALIN. Historia y crítica de una leyenda
  negra. El Viejo Topo. 2011.



 

- Antonio Fernández Ortiz, "VE Y LUCHA. Stalin a través de su
  círculo cercano. El Viejo Topo. 2012.



 

- Ian Grey. Stalin. Biografia. Salvat. 1979.


Hurrengo lerrootan, jardunaldian azalduko dudana aurreratuko dut, eztabaida eragin nahian. Eztabaida sakon eta zorrotza, formetan adeitsua eta funtsean gupidagabea da gaur egun euskal iraultzaileok behar duguna. Eta ez Euskal Herriko egoerari buruz bakarrik, baizik eta teoria iraultzaileari buruzko gai eta alor guztiei buruz ere. Hil ala biziko kontua da hau guretako!

 
    https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhq4uI3WbFUM8ycfKJ2YD8nENllQAVg-3yRhIGyxZHAU6kZTRXDDsFqMAKCwTSUUiAYzMsvxhPcCpmN-9EL6PUzxmhWIcPyd2FaZ0uXGOo_K28BxJzfjZRoUeoukUATc0hIBXojO1uRQT4/s1600/che_guevara_fidel_castro.jpg

Ernestoren lore sorta

Komunista iraultzaile gisa, ene erreferentzia nagusiak, jakina, Marx, Engels eta Lenin dira. Baina bada bertze militante bat ene bizitzan eta pentsamoldean pisu handiagoa duena: Ernesto Guevara De la Serna, CHE. Che Guevara da ene gidari intelektual gorena Iraultza Komunistari dagokionez. Ez bakarrik erreferentzia etiko eta sentimentala, hori ere bai, bistan da! Bainan haratago joanda, CHE izan da, LENINekin batera, ene ustez, XX. mendeko teoriko komunista iraultzailerik handiena.

Urte luzez, ene formazio politikoan sakonki errotutako antistalinismo horrek CHEren benetako jarrera politikoa lausotu dit. Prefosta, lainotze eta inorantzia hori ez da ene kontu pertsonala bakarrik izan, Inperialismoak eta bere morroiek ongi antolatutako toxikazio ideologikoaren operazio baten baitan ulertu behar da.

CHE ez zen antistalinista inondik ere, alderantziz, STALINen defentsa egin izan zuen beti. Batzutan gogor eta sutsuki, bertze batzuetan kritikoago, baina beti ere Inperialismoaren terrorismo intelektualari aurre egiten buruz buru, Sozialismo eta Komunismoaren defentsan, eta ondorioz, Stalinen defentsan ere. CHE marxista-leninista izan zen, nortasun haundiko teoriko eta ekintzaile komunista iraultzailea, dogmarik eta burgesiaren terrorismo intelektuala onartzen ez zuena, eta ondorioz, Marx, Engels eta Leninez gain, Stalin eta  Mao sakonki eta arretaz estudiatu zituen. Jakina, Trotski, Preobazhenski eta bertze teoriko asko ere irakurri zituen. Bainan ez zituen maila berean jartzen, geroago ikusiko dugun bezala.

CHE STALINen alde agertu zen  behin eta berriz, eta horri buruzko datuak badira. Datuak, datak eta dokumentuak. Nik datu horiek banekizkien, ezagutzen nituen, bainan ez nien garrantzirik ematen. Aitortzen dut, bai, toxikazio operazio horrek bete-betean harrapatu ninduela. Zentzu honetan, idazki hau autokritikoa da. Egiari bizia zor!

1960ko azaroan Moskun, CHEk lore sorta bat ezarri nahi zuen STALINen hilobian. Kubako enbaxadore zèn Faure Chamón eskandalizatuta zegoen eta beldurtuta, Khrustxeven garaiak baitziren, eta Stalin omentzea gaizki ikusita baitzegoen Sobiet Batsunean. Hala ere, CHE oso burugogorra zen eta lore sorta ipini zuen Stalinen hilobian. Geroago, praxiak erakutsi zuen nor eta nolakoa zen Nikita Khrustxev, bai Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistan, nola Kubarekiko harremanetan ere.

Datu hau hona liburu honetan agertzen da:  CASTAÑEDA, Jorge. "La Vida en Rojo. Una biografía del Che Guevara". Editorial Alfaguara. México, 1997.  231. orrialdean. Datu garrantsitsu hau ez dut aurkitu bertze bi biografietan: TAIBO, Paco Ignacio II. "Ernesto Guevara conocido cmo el CHE. Planeta. Barcelona, 2007. ANDERSON, Jon Lee. Che Guevara. Una vida revolucionaria. Anagrama. Barcelona. 2006. Esanguratsua eta deigarria ezta?

Baina CHE oso goiz hasi zen Stalin irakurtzen eta estudiatzen. 1950 aldean jadanik, Leninen diskurtsoak eta ere biografia batekin batera, Stalin ere irakurtzen hasia zen, baita  Manifestu Komunista ere, Jack London idazle iraultzailea, Karl Marxen Kapitala... 

Geroago, bere familiari bidalitako gutun bat honela sinatu zuen: Stalin II. Nik hori irakurria nuen aspaldian, baina broma bat zela iruditu zitzaidan. Oker nengoen, CHE, erdi txantxetan, oso seriotan ari zen: Stalinekin identifikatzen zen eta bere defentsa betea egiten zuen.

 1953an, Stalin hil zèn urteko abenduaren 10ean, Costa Ricako San José hiriburutik bere izeba Beatrizi Buenos Airesera bidalitako gutun batean, Guatemalarako bidean zela, honako hau idatzi zuen: 

  “Tuve oportunidad de pasar por los dominios de la United Fruit. convenciéndome una vez más de lo terribels que son estos pulpos capitalistas. He jurado ante una estampa del viejo y querido camarada Stalin, no descansar hasta ver aniquilados etsos pulpos. En Guatemala voy a perfeccionarme a fin de lograr ser un auténtico revolucionario” .

1955eko abenduan, Mexikon zegoela, Fidel, Raul eta gainontzekoekin abiatzeko puntuan, CHE errusiera ikasten hasten da, Marxen Kapitala berriz aztertzen du, ekonomia ikasten du, eta jakina, Lenin eta Stalin estudiatzen ditu. 1956ko ekainaren 21ean polizia mexikarrek atxilotzen dutenean, poliziaren aurrean deklaratzen duen kontu bakarra bera marxista-leninista dela.

Horrelako hamaika mila datu daude, baina seguraski garrantzitsuena, 1965ko abenduaren 4an Tanzaniako hiriburua den Dar as Salaam-etik Armando Hart Dávalos bidali ziòn gutuna da.  Bertan Kuban garatu beharreko ikasketa filosofikoen plangintza bat proposatzen dio. Bere garrantziarengatik, pasarte luzeak aipatuko ditugu, jatorrizko hizkuntzan:

"En este largo período de vacaciones le metí la nariz a la filosofía, cosa que hace tiempo pensaba hacer. Me encontré con la primera dificultad: en Cuba no hay nada publicado, si excluimos los ladrillos soviéticos que tienen el inconveniente de no dejarte pensar; ya que el partido lo hizo por ti y tú debes digerir. Como método, es lo más antimarxista, pero además suelen ser muy malos. La segunda, y no menos importante, fue mi desconocimiento del lenguaje filosófico (he luchado duramente con el maestro Hegel y en el primer round me dio dos caídas). Por eso hice un plan de estudio para mí que, creo, puede ser estudiado y mejorado mucho para constituir la base de una verdadera escuela de pensamiento; ya hemos hecho mucho, pero algún día tendremos también que pensar. El plan mío es de lecturas, naturalmente, pero puede adaptarse a publicaciones serias de la editora política.

Si le das un vistazo a sus publicaciones podrás ver la profusión de autores soviéticos y franceses que tiene.

Esto se debe a comodidad en la obtención de traducciones y a seguidismo ideológico. Así no se dá cultura marxista al pueblo, a lo más, divulgación marxista, lo que es necesario, si la divulgación es buena (no es este el caso), pero insuficiente. "


Jakina, zati hau oso ezaguna da, Inperialismoari eta bere morroiei interesatzen zaielakotz, CHEren antidogmatismo iraultzailea, abilki manipulatua, antistalinismo bezala aukezten ahal baita. Baina CHEk kritikatzen duena ez da STALIN, Sobiet Batasuneko burokrata errebisonistak baizik, geroago ikusiko dugunez.

"Mi plan es este, cada serie tiene independencia con respecto a la otra y se podría desarrollar así: :

I. Clásicos filosóficos:
se toman los clásicos conocidos ya traducidos al español, agregándose un estudio preliminar serio de un filósofo, marxista si es posible, y un amplio vocabulario explicativo. Simultáneamente, se publica un diccionario de términos filosóficos y alguna historia de la filosofía. Tal vez pudiera ser Dennyk [Guevara se refiere a Dinnyk que dirigió una historia de la filosofía en cinco tomos] y la de Hegel. La publicación podría seguir cierto orden cronológico selectivo, vale decir, comenzar por un libro o dos de los más grandes pensadores y desarrollar la serie hasta acabarla en la época moderna, retornando al pasado con otros filósofos menos importantes y aumentando volúmenes de los más representativos, etc. 
 
II. Grandes dialécticos y materialistas:
aquí se puede seguir el mismo método general, haciendo recopilaciones de algunos antiguos (Hace tiempo leí un estudio en que estaban Demócrito, Heráclito y Leucipo, hecho en la Argentina). 

III. Filósofos modernos :
Aquí se publicarían los más representativos filósofos modernos, acompañados de estudios serios y minuciosos de gente entendida (no tiene que ser cubana) con la correspondiente crítica cuando representen los puntos de vista idealistas. 

IV. Clásicos de la Economía y precursores:

 
V. Marx y el pensamiento marxista: 
Se está realizando ya, pero sin orden ninguno y faltan obras fundamentales de Marx. Aquí sería necesario publicar las obras completas de Marx y Engels, Lenin, Stalin [subrayado por el Che en el original] y otros grandes marxistas. Nadie ha leído nada de Rosa Luxemburgo, por ejemplo, quien tiene errores en su crítica de Marx (tomo III) pero murió asesinada, y el instinto del imperialismo es superior al nuestro en estos aspectos. Faltan también pensadores marxistas que luego se salieron del carril, como Kautsky y Hilfering (no se escribe así) [el Che hace referencia al marxista austríaco Rudolf Hilferding] que hicieron aportes y muchos marxistas contemporáneos, no totalmente escolásticos.
 
VI. Construcción socialista :
Libros que traten de problemas concretos, no sólo de los actuales gobernantes, sino del pasado, haciendo averiguaciones serias sobre los aportes de filósofos y, sobre todo, economistas o estadistas.


VII. Heterodoxos y Capitalistas :
Aquí vendrían los grandes revisionistas (si quieren pueden poner a Jruschov), bien analizados, más profundamente que ninguno, y debía estar tu amigo Trotsky, que existió y escribió, según parece. Además, grandes teóricos del capitalismo como Marshal, Keynes, Schumpeter, etc. También analizados a fondo con la explicación de los porqué.

VIII. Polémicas :
Como su nombre lo indica, éste es el más polémico, pero el pensamiento marxista avanzó así. Proudhon escribió Filosofía de la miseria y se sabe que existe por la Miseria de la filosofía. Una edición crítica puede ayudar a comprender la época y el propio desarrollo de Marx, que no estaba completo aún. Están Robertus y Dürhing en esa época y luego los revisionistas y los grandes polémicos del año 20 en la URSS, quizás los más importantes para nosotros."


Uste dut argi gelditu dela: CHE marxista-leninista zen, errebisionismoaren aurka zegoen, erabat eta zeharo, Stalin defenditzen zuen, marxista eta iraultzaile handitzat jotzen zuen, Marx, Engels eta Leninen parean, eta Trostki errebisionistatzat jotzen zuen. Bainan irakurri beharrekoa, berak Boliviako gerrilan egin zuen bezala.

Nik, Inperialismoaren terrorismo intelektualaren aurka borroka egin nahi dut, eta Stalinen aurka burgesiak metatu duen zabor eta kaka meta ahalik eta gehien garbitu. Ez Stalinen adorazioan jausteko, baizik eta XXI. mendean Iraultza Sozialista egiteko, hemen, Euskal Herrian, CHEren ildotik eta bidetik.

Eta CHEren bidean eta ildoan, nik ere lore sorta bat utzi nahi dut Stalinen hilobian...

Polemika zabal-zabalik dago! Animatu eta kritikatu kritikatu beharreko guztia! Laster arte!

    



 

BILANA: sei hilabete, ehun idazki...





SEI HILABETEKO BALANTZEA :
 BLOG HONEK 
EHUN IDAZKI ARGITARATU DITU

   



Euskal Iraultza Sozialista izeneko bloga iazko uztailean abiatu nuen, 2012ko uztailaren 19an, hain zuzen ere. Orduan 1936ko iraultza eta gerra antifaxista aipatzen nituen, Estatu Espainoleko Herri Langile guztiek egin zutena, heroikoki, eta denonk tamalez galdu genuena. Horrekin batera, 1934ko Urriko Iraultza ere aipatzen nuen, gehien bat Asturiesko Herri Langile miresgarriak aitzina eraman zuena. Blog honetan, hasiera-hasieratik, euskalduntasuna eta internazionalismoa elkarrekin joan dira, eskuz esku. Geroago, bertze idazki batean aipatu nuen 1512ko uztailaren 19an sartu zirela tropa espainol nagusiak orduko Nafarroan, Sakanan barrena, euskaldunon independentzia bizirik mantentzen zuen Erresumaren konkistari hasieraemanez. Data sinbolikoa zen, beraz.
Sei hilabete joan dira dagoeneko, eta ehun idazki argitaratu dugu blog honetan. Bilana egiteko tenorea iritsi da, beraz.
Has gaitezen zenbakien dantzarekin: 21.000 bisita pasatxo izan dugu sei hilabetetan, 3.000 hilean, gutti goitu beheiti. Euskara hutsezko blog baterako ez dago bat ere gaizki, eta biziki kontent naiz horregatik. Zinez eskertzen dizuet denei, bihotz-bihotzez!
Zein dira gehien irakurri dituzuen idazkiak? Argi eta garbi, Euskal Herriko aktualitateari lotuta daudenak, eta bereziki kritika politiko zorrotza egiten duten artikuluak. Hona hemen sailkapena:



 
1.- Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika (5) : 
646 bisita, 11 iruzkin
     IKER CASANOVA:   ARGALAren marxismo-leninismotik ,
PNVren besoetaraino; Euskal Iraultza Sozialistatik 
 Estatu Burges Baskoraino...
  
Esaldirik esaguratsuenak: "Gauza eta kontu bera: klase borroka, klase ikuspegia ez da inon agertzen, den-dena ikuspegi “nazionala” da, “abertzalea”. Baina zein da ikuspegi nazionalista horren klase-izaera? Nire ustez, burgesia txiki independentistarena, hau da, gaur egungo Ezker Abertzalearena, hain zuzen."
 
Abuztuan oporretan nintzen eta hagitzez denbora gehiago eskeintzen nion blogari, horri esker idatzi hal izan nuen artikulu luze hau. Gau bakar batean izkiriatua, Oraingo Ezker Abertzaleko batzuen saldukeriak eragindako amoruz eta haserrez egina. 


Aipamen bat: oraindik ez dut idatzi Iñaki Larreari agindutako artikulua, ENAMen estrategiari buruzko gogoeta kritikoa. Lan handia da eta momentuz ez naiz hain indartsu sentitzen, horrelako hats handiko lan batean sartzeko.  Bainan Iñaki, ez dut ahantzi! Hori bai, faltan sumatzen ditut zure iruzkin sakon eta zorrotzak.



Euskal Herria Sozialista











2.- EHS bloga: espainolismoaren ahotsa:
514 bisita, 17 iruzkin
 "EUSKAL HERRIA SOZIALISTA"BLOGA: ESPAINOLISMO INPERIALISTA, CHAUVINISTA ETA ETNOZIDA,"MARXISMO-LENINISMO"Z MOZORRATURIK

Esaldirik esanguratsuenak:  "1966-1967 urteetan, ETAren V. Bltzarrean askapen nazional eta sozialaren arteko sintesia erdietsi zen, Euskal Herri Langilea, abertzaletasun iraultzailea eta Euskal Iraultza Sozialista bezalako kontzeptuekin. Espainolistak, Euskara eta Euskal Herriaren likidazionistak, garaituak izan ziren teorian, eta hurrengo urteetan praktikan ere: Euskal Herri Langilearen gehiengoak ENAMen estrategiarekin bat egin zuen."

EHS blogak bere garaian laguntza eman zidan LABeko Biltzarrean aurkeztu nuèn ponentzia alternatiboa argitaratzen. Borroka Garaia da! blogak ere gauza bera egin zuen. Nik iraultzaileen arteko elkarrizketan eta lakidentzan sinesten dut: nahiz eta askok erran EHS bloga ez zela ur garbia, eta hasteko, espainolista amorratua zela, haiekin batera lan egiten saiatu nintzen, helburu argi batekin: Euskal Herriko iraultzaile guztien oinarrizko batasuna erdiestea.

Ez zen posible izan. EHS blogak ez du helburu gisa Euskal Iraultza Sozialista egitea, are gutxiago horren aldeko alternatiba iraultzailea antolatzea. Egia erran, ez dakit oso ongi beren helburua zein den, "marxismo-leninismoz " mozorratutako espainolismo antieuskalduna zabaltzeaz aparte. Oraingo Ezker Abertzaleari ahalik eta egur gehien ematea da beren lana, baina bide horretan denak balio duela uste dute. Nik ez dut hori uste.






3.- SORTU (2) Bartzelonako hitzaldia: 
337 bisita, 9 iruzkin 
  
SORTUren IZENEAN BARTZELONAN ERRANDAKOA :  EZTABAIDATU NAHI DUZUEN GUZTIA, 
ILDO POLITIKOA ALDEZ AURRETIK 
ZEHAZTUTA DUGU-ETA...

Esaldirik esanguratsuenak: "Gaur egungo egoera geopolitikoan, eta Inperialismoaren baitako klase-egituraren baitan, zeinaren barnean Frantziak eta Espainiak bigarren eta hirugarren maila batean baitaude, Euskal Estatu independente bat ezin da lortu Iraultza egin gabe, eta behin Iraultza abiaturik, Iraultza hori ezinbertzez bilakatuko da Sozialista. Edo bertzenaz, Iraultza eta planteamendu iraultzaile guztiak abandonatu eta likidatzen badira, gertatzen ari den bezala, alternatiba bakarra da Sisteman integratzea, hau da Espainiako Sistema autonomiko gero eta zentralistagoan eta Frantziako zentralismo gero eta etnozidagoan." 

Andoni Olariagak iruzkin bat bidali zuen idazki honen harira, Lenin liburu famatu bat irakurtzeko gomendatuz: "Ezkerkeria, haur-eritasuna komunismoan". Nire esperientzia, hau da erreformista eta sozialdemokrata guztiek beti gomendatu ohi duten liburua, posizio komunista iraultzaileak kritikatzeko. Bainan Andoni Olariagaren helburu benetakoa eztabaida desbideratzea zen, Leninen inguruan kokatzeko, eta ez Oraingo Ezker Abertzalearen praxiari buruzko eztabaida. 

Nik, neure inozoan, amua irentsi nuen, eta EKI lagunak ederki kritikatu ninduen, eta gauzak argi eta garbi azaldu: lehentasuna, gaur egun, euskal iraultzaileak elkartzea  da, batzen gaituenari lehentasuna emanez eta banantzen gaituena bigarren mailan utziz. Dena den, nik ez dut inor engainatu nahi eta argiro azaldu nuen neure identitatea: Askagintzaren Teologiako fededuna eta komunista iraultzailea.




4.- Presoak borrokan, gu ere bai (1) : 
220 bisita, 3 iruzkin

 BURDINA, GORI DELARIK LANTZEN DA! 

Esaldi esanguratsuenak: "Urte luzez guztiok egin dugu esperientzia, borrokaz borroka eta gatazkaz gatazka, oligarkia espainolistarekin, burgesia frantses etnozidarekin, Euskal Herriko burgesiatxo basko eta nabarreroarekin, eta nahi dituzuen talde kapitalista ororekin: fabrikan eta lantegian, espetxean eta kalean, zapaltzaileek konprenitzen duten lengoaia bakarra beren interesen aurka doan indar harremana da. Borroka da bide bakarra, eta bereziki klase-etsaiak asimila ezin dituen borrokak, hain zuzen ere. Min gehien eta handien eragiten dioten borrokak. Kalte gehien egiten diotenak. Berak kontrolpean mantendu ezin dituenak." 

Idazki hau abuztuan ere izkiriatu nuen, Josu Uribeetxeberriaren aldeko borrokaren zurrunbiloan. Zorigaitzez, ene aurreikuspenik pesimistenak ere egiaztatu dira: Aministiaren aldeko lana abandonatua da zeharo, eta presoen aldeko zinezko eta benetako  borroka oro. Manifestazio erraldoia egin da, bai, iaz egin genuen bezalakoxea, ala handixeagoa, bai, eta zer? Ez al da "Eguberrietako tradizione" bilakatzen ari? Non dago tentsioa presoen alde? Non gaude gu, Bilboko manifa ondoren? Zer gertatzen ari da espetxeetan? Zergatik ez gara gose grebak, itxialdiak, okupazioak egiten ari? Zergatik indargabetu da de facto presoen aldeko borroka? Non dago "Zutik Euskal Herria" txostenean hainbertzetan aipatzen zèn "konfrontazio demokratiko" hura? Zertarako behar dira hainbertze hautetsi instituzioetan, gero indar hori presoen alde, langileen alde, gazte iraultzaileen alde ekintzetan (eta ez prentsaurreetan bakarrik!) erabiltzen ez bada? 

Eta galdera mingarriena: zein da presoei eskatuko zaien aldebakartasunaren aldeko urrats berria? Oraingo Ezker Abertzaleko buruzagi batzuk jendaurrean eta zenbait biltzarretan zeharka iradoki dute, bainan argi eta garbi agertu arte, hobe da isilik eta zain egotea. Hori bai, honek Euskadiko Ezkerraren bidearekin gero eta antza handiagoa du, beraz... erne eta kaxu!




5.- Oraingo Ezker Abertzalearen krisia (1) :
212 bisita, 2 iruzkin   

ORAINGO EZKER ABERTZALEAREN KRISIA: 
LEHEN ZANTZUAK ... 
Esaldi esanguratsuenak: "Krisia lehertzen hasia da Oraingo Ezker Abertzalean, eta hurrengo hilabeteotan areagotuko da. Zeren eta Oraingo Ezker Abertzalean oraindik militante iraultzaile eta independentista zintzo eta koherente aunitz baitaude, estrategia erreformista eta likidazionista garatzen den neurrian gero eta haserreago, kezkatuago, eskandalizatuago daudenak. "
Orduan erran nuena orain ere sinatzen dut:  "Den-dena ez dago ustelduta Oraingo Ezker Abertzalean. Milaka militante zintzo badira lanean. Nik oraindik esperantza dut Oraingo Ezker Abertzaleko militante konszienteenek buelta emanen diotela deriba erreformista eta sozialdemokratari, eta gainontzeko euskaldun iraultzaile eta iraultzaile euskaldunokin batera abiatuko direla Euskal Iraultzaren Sozialistaren bideetan barrena. Agian bai!" 
 Artikulu hau irailaren 19an idatzi nuen, duela lau hilabete, eta errandakoa betetzen ari da: SORTUren eztabaidan polemika eta eztabaida biziak gertatzen ari dira, eta erresistentzia handiak sektore iraultzaileen aldetik. Bertzalde, Estatu zapaltzaileen kontrako konfrontazioaren alde apostu egiten duten korronte guztiak koordinatzen hasiak dira. Bertan ENAMeko sektore iraultzaileak edota kritikoak biltzen dira, batzuk Oraingo Ezker Abertzalearen baitan lanean ari direnak, eta bertze batzuk kanpoan antolatzen ari direnak. Geroak du erranen, koordinazio honek zer fruitu emanen duen...

 

6.- Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika (1)
203 bisita, 10 iruzkin


ANDONI   OLARIAGA  AZKARATEREN
PENTSAMENDUAREN KRITIKA (1)
(GAUR EGUNGO EZKER ABERTZALEAREN IDEOLOGIAREN AZTERKETA KRITIKOA)
Esaldi esanguratsuenak: "Andoniren pentsamendua, ene ustez, ideologia bat da, ideologia basko-euskaldun nazionalista, erreformista eta burges txikia. Ideologia hori, oro har oraingo Ezker Abertzalearena ere badena, bere izaera hobeki agertu - ezkutatzeko, "ezkerreko" (kakotxak kendu, nahiago baduzue, nik ere halaxe eginen dut idazlanean zehar) jantzi filosofikoez mozorrotzen da eta postmodernismo zipriztin batzuez beztitu."
Idazki honetan berriro ere ene identitate fededuna agerian uzten dut, ez baitut inor engainatu nahi. Duela hogeita hamar urte baino gehiago hasi nintzen Marx, Engels, Lenin, Stalin, Trotski, Mao, Che eta gainontzeko guztiak irakurtzen eta estudiatzen. Bakunin, Kropotkin, Malatesta, Berneri eta Durruti ahantzi gabe! Fededun komunista iraultzailetzat jotzen dut neure burua, eta beraz, marxismoa eta marxismo-leninismoa ateoak diren heinean eta neurrian, ezon naiz marxista-leninista izan, ezta marxista ere.
Bainan erne eta kaxu! Komunismo iraultzailearen zutabe teoriko eta praktikoak XIX. eta XX. praxian finkatu ziren, eta aurreko militanteen idazkiak ESTUDIATZEA eta IKASTEA ezinbestekoa da. Bidenabar, erran dezadan aurten Stalinen heriotzaren 60. urteurrena izanen dela, eta blog honetan bere liburu bat "Leninismoaren oinarriak" atalka argitaratuko dudala. Honek eztabaida eta gogoeta politak eragin litzazke blog honetan, Stalin eta Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista Boltxebiukeari buruz.



7.- Gaur mila bisitara iritsi gara!
166 bisita, 2 iruzkin

PINDAR TTIPI BAT ... 

  Esaldi esanguratsuenak: "Pindar ttipi bat piztu dugu, Euskal Herri Langilearen askatasunaren alde, Euskal Iraultzaren bidean, planeta honetan zibilizazio berri bat, lehendabiziko zibilizazio zinez humanoa, eraikitzeko lan eta borrokan: Komunismoa. 

 Testu biziki laburra da, ene helburuak aski ongi laburbiltzen dituena: "Klaserik eta zapalkuntzarik gabeko mundua, estaturik gabe, hierarkia zapaltzaile barik, Herri libreez eta langile askeez osatutako Konfederazio planetarioa, amets humano guztien helmuga, gizon-emazteen borroka gogor eta taigabeek sortu eta zainduko duten proiektu historikoa." 

Zuberoatik bi iruzkin iritsi ziren, eta faltan sumatzen ditut irakurle xiberotarraren ekarpenak. Agian laster, idazki honetan bertan, bere kritikak, gogoetak, proposamenak, iradokizunak... agertuko ahal ditu!




8.- Azaroaren 14an, Greba Orokorra: 

125 bisita, 2 iruzkin

 AZAROAren 14an,

GREBA OROKORRA 
EUSKAL HERRIAN
 ETA EUROPA OSOAN!!!
URRIAREN 31tik AITZINA:
 BORROKA EGUNAK!!!
Esaldi esangurasuenak: "Bistan da, borroka-urte luzeak ditugu aitzinean helburu hori erdiesteko, bainan iparra garbi badugu, jo dezagun aurrera! Eta gure iparra, gure izarra, argi dugu: klaserik gabeko Euskal Herri euskalduna, hau da, Lur planetako Herri Langileen Konfederazio Komunista! Anartean, Estatuari eta Kapitalismoari gerra, gerra beti! Klaseen arteko gerra Herrien arteko bakea eskuratzeko! Zapalkuntza Inperialistari, gerra! Zapaldu guztiondako, elkartasuna eta bakea! Zapaltzaile guztiendako,  gerra, herra eta egurra lehertu artio!"
Hiru hilabete joan dira azken Grena Orokorretik, eta emeki-emeki idazkian agertutako hitzak betetzen ari dira, polliki-polliki eta mantso mantso:  "Antola zaitezte! Elkar zaitezte! Organiza zaitezte! Bete dezagun Euskal Herria iraultzaileon sareez! Herriz herri eta auzoz auzo, eraiki dezagun euskal iraultzaileon antolakunde nazionala! Eraiki dezagun Euskal Herri Langilearen batasuna! Jo dezagun zuzen eta gogor Euskal Iraultza Sozialistaren bidetik!"
Euskal iraultzaileon antolakunde nazionala abiatua da jadanik, zorionez, nahiz eta oraindik jendaurrean ez den agertu. Bainan iraultzaileon sareak josten eta josten ari dira etengabe lagun eta adiskide miresgarri batzuk, eta hemendik besarkadarik beroena brkide maitagarri horiendako. Borroka da bidea! Atxik eta jo aitzina! Gora Euskal Errepublika Sozialista!



 
9.- Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika (4)
107 bisita
FIDELITATEA, DIZIPLINA, ANTOLAKUNTZA:

2007ko IDAZKI KRITIKO BAT

Esaldi esanguratsuenak: "Ez da harrigarria bi oligarkiek eskura izan duten guztia erabili izana Euskal Herriaren prozesu demokratikoa gelditzeko nork bere eran eta taktikan. Guztiz logiko eta ulergarria da. Ulergaitza dena da Ezker Abertzaleko zuzendaritzaren jarrera. Militantziari ez zaio argi eta garbi azaldu prozesuaren tamaina estrategikoa. Eta hori, gure ustez, ildo politiko erreformista (edota sozialdemokrata, nahiago bada) baten ondorio zuzena da. Perspektiba falta ikaragarria, eta aldi berean, kezkagarria. (...) Iraultzaren aukera baztertzen den heinean, sistema kapitalista eta inperialistan integratzea bertze biderik ez zaigu gelditzen. Hori bai, ahalik eta baldintza hoberenetan. Bainan hori ameskeria da gure egoera geopolitikoan!"
Aurreko esaldi hauek duela sei urte, 2007ko urtarrilaren 25ean idatzi nituen. Irakurleek beraiek epaituko dute ea tronpatu nintzen eta zertan. Iruzkinik ez du izan idazki honek, tamalez.
Testuan agertzen dira azken sei urteetako ene ildoa, geroago blog honetan zehaztu dena. Zuek ikusiko duzue ea koherentziaz garatu ote ditudan honako hamar ideia hauek: 
1.- "Gure abiapuntua, klase borroka eta oro har botere harremanen azterketa da. Hori egin gabe ez baitago egoera ulertzerik." 
2.- "Prozesu honek, gure ustez, haustura demokratikoa eragin behar du bi estatu zapaltzaileetan. Berez eta beraz, prozesuak demo-kratikoa izan behar du, hitzaren zentzu  sakon eta etimologikoan, hau da Herri Boterean oinarritutako prozesua, non EHL autodeterminatuko den, bukaeran Independentzia eta Sozialismoa erdietsiz eta zapalkuntzarik gabeko Herria osatzeari ekinez. Hots, prozesu iraultzaile iraunkorra, etenik gabea, fase desderdinak ukanen dituena: demokratikoa, sozialista, utopista (komunista, nahiago bada.)"
3.- "PSOEko Gobernuak ez du bete hitzartutako hiru baldintzak: errepresioaren etena, ezker abertzalearen iharduera politiko normalizatua eta Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen gaineko adierazpen instituzionala. Erabat koherenteki jokatuta, denbora galtzen aritu da etengabe, eta aldi berean errepresioa gogortu eta areagotu du arlo guztietan, balizko amoremate, umiliazio eta errendizioa bilatuz. Helburua, ENAM sistemaren baitan integratzea, jakina."
 
4.- "Kontuan hartu behar dugu mugimendu iraultzaile askoren jokaera Sobiet Batasunaren sistema hondoratu zenetik. Adibide xumeak jartzeko: Ertamekikako Iraultzak (Nikaragua, El Salvador, Guatemala) Hegoafrika, Irlanda... Inperialismoak negoziazio prozesuak abiatu zituen orduan mugimendu iraultzaileak indargabetu eta neutralizatzeko, sisteman integratuz eta herri borrokak suntsituz. Emaitzak denen bistan dira, zorigaitzez."
 5.- "Ildo erreformista honen alde Irlandako adibidea aipatzen da behin eta berriz, eta hori paradigmatikoa da, zeren adibide argiena baita nola borroka iraultzaile-independentista bat indargabetzen ahal den sistema inperialistan integratzeko"
6.- "Gure hipotesia da ezker abertzalearen zati handi bat logika erreformista eta sozialdemokratan barnatu dela, eta gertaera honek azaltzen dituela azken hilabete hauetako joera kontraesankorra. Zeren Madrilgo ekintza ondoren, eta honek sortu zuèn krisia aztertuz argiro dakusagu ezker abertzalearen baitan bi joera politiko diferente nabarmendu dela. Noraino eta etsaiek berek ozenki aldarrikatzeraino."
7.- "Arlo teorikoan, hil ala biziko afera da teoria iraultzaile guztien indartzea. Dela marxismoa, dela komunismo libertarioa, feminismoa, ekologismoa... “Teoria iraultzailerik gabe ez dago mugimendu iraultzailerik” zioen Leninek. Gaur egun hori da, gure ustez, euskal borrokalarien hutsunerik gorriena."
 
8.- "Euskal iraultzaileen koordinakunde iraunkorra antolatzea proposatzen dugu, emeki-emeki nagusitzen ari den ildo erreformistari aurre eginen diona. 
9.- "Borroka arloan, herri borroka guztiak areagotzea da gure eginkizuna, nork bere tokitik eta militantzia esparrutik. Helburu nagusia, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua berreraikitzea da, Euskal Herri Langilearen kontzientzia iraultzailea indartuz eta zorroztuz." 
10.- " Gora Euskal Herri Langilea!!! Gora Euskara Ta Askatasuna!!!   Gora Euskal Iraultza!!!"





10.- Abertzaleak eta Euskara (1) :
100 bisita, 5 iruzkin
ABERTZALEAK ETA EUSKARA
EDO 
NAZIO EUSKALDUNAREN GAINBEHERA
Esaldi esangutatsuenak: "Gure tesia da euskal abertzaletasunean erabat nagusi den paradigma baskoak ez digula ikusten uzten etnozidioaren zinezko tamaina. Irlandan gertatu zen bezal-bezalaxe, alegia. Beraz, euskaldun iraultzaileondako eta iraultzaile euskaldunondako hil ala biziko kontua da abertzaletasun baskoaren paradigma arrazoiz eta argudioz kritikatzea, eta abertzaletasun/amertzaletasun euskaldunaren paradigma osatu eta eraikitzea. (Aberria: “patria / patrie”; Amerria: “matria / matrie”. Abertzaletasuna: patriotismo / patriotisme; Amertzaletasuna: matriotismo / matriotisme)." 
Blog honen ezaugarria izan da, hasiera-hasieratik, euskalduntasunaren aldeko apostu argi eta garbia. Abertsaletasun euskaldunaren defentsa sutsua, alegia, hots, amertzaletasun iraultzailea. Jakina, "jende gehiagorengana" iritsiko ginateke Espainolez, Frantsesez edota Ingelesez. Baina gu ez gara espainolak, ezta frantsesak ere! Eta ez gara baskoak! Euskaldunak gara!
Hurrengo urteetan euskaldun iraultzaileok badugu aitzinean erronka polita: Kontzientzia Euskaldunaren Mugimendua sortzea, abertzaletasunaren paradigma euskaldunaren alde lan eta borroka egiteko, Euskararen Nazioaren defentsa egiteko. Hemen bertan egiten dut proposamena, ea baten bat animatzen den: Kontzientzia Euskaldunaren Mugimendua - Euskararen Nazioa : KEMEN. Mugimendu horretan, ezberdintasun taktiko eta estrategikoen gainetik, Euskal Herri euskalduna nahi dugun guztiok elkartuko ginateke, Euskal Herria erabat berreuskalduntzearen alde lan egiteko prest gauden guztiok, Euskal Herriaren aurkako etnozidioa salatu eta bere aurkako kritika zein  borroka gupidagabea areagotzeko gogoz garen guztiok. Zuen iruzkinen zain gelditzen naiz...
Honaino gehien irakurri dituzuen idazkiak. Eta bertzeak? Oso gutti irakurriak izan direnak? Hona hemen horien "kontrazerrenda":

1.- Eireko Albisteak: blokeo informatiboa hausten (1) 
     IRA berriaren sortze agiria. 16 bisita.
2.- AHTrik EZ! (1)  Urriaren 27an, Baionan, 
     AHTren aurkako manifestazioa. 16 bisita.

3.- ESK sindikatua: elkarrizketa. 17 bisita.

4.- Siria, bertzelako iritzi eta arrazoiak (2) 
     Thierry Meyssan : Siriako Armada Askea, 
     iraultzailea ala kontrairaultzailea? 18 bisita.
5.- Lenin. Estatua eta Iraultza (7). 20 bisita.

6.- Borroka Garaia da! Eztabaidak. (2)
     Nik neuk izeneko lagun baten iruzkina. 21 bisita.
7.- Abertzaleak eta Euskara (3). 21 bisita.
8.- Euskara, gure Amerri bakarra! 21 bisita.

9.- Bobby Sanden biografia (3)
     Rath Cuil auzoko garaiak. 23 bisita.
10.- Komite Internazionalistak grebaren alde. 23 bisita

11.- LABeko Ponentzia Alternatiboa.
       Euskal Herri Langilea 
       Kapitalismoaren krisi globalean. 24 bisita.

12.- Bobby Sandsen biografia (1) 
       Gure eguna etorririk poema. 24 bisita.
13.- Siria: bertzelako iritsi eta arrazoiak (1): 
       Thierry Meyssan. Biografia. 24 bisita

14.- Poesia gorria. (5) Eustakio Mendizabal, "Txikia".
       Euskara Ta Askatasunaren poeta (3). 24 bisita.

15.- Poesia gorria (2) Gabriel Aresti. 24 bisita.

16.- III Mundu Gerraren ataria (1). 25 bisita.
17.- Borroka Garaia da! Eztabaidak. (23). 26 bisita.
18.- Aieteko hitzarmena eta etnozidioa. 27 bisita. 
19.- CHE, komunista iraultzaileen eredu (1).
       Trikontinentalari mezua. 28 bisita.
20.-  Poesia gorria (4) Eustakio Mnedizabal, "Txikia".
        Euskara Ta Askatasunaren poeta (2). 29 bisita.


Zuek baloratuko duzue zergatik izan diren hain gutti irakurriak sarrera hauek... Niretako mingarria da jendeak ez izatea interesa Bobby Sands, Eustakio Mendizabal "Txikia" eta Ernesto CHE Guevararengan...Zer eginen diogu? Niretako militante eta iraultzaile kuttinak dira, nire bizitzaren ereduak...

Eta aski gaurkoz!

Zuen iruzkinen zain gelditzen naiz!