KOMUNISTAK GARA?
Irauli Ta Irabazi
Aitor Martinez Ibarrola
SOZIALISTA BADA, KOMUNISTA DA, EDO EZ DA SOZIALISTA
Euskal Errepublika Sozialistaren alde borrokatzen garen iraultzaile guztion iritzi-bilgunea Atzo, gaur eta beti, borroka da bide bakarra!
SOZIALISTA BADA, KOMUNISTA DA, EDO EZ DA SOZIALISTA
SOZIALISTA BADA, KOMUNISTA DA, EDO EZ DA SOZIALISTA
(...)
KOMUNISTA BADA, MATERIALISTA-DIALEKTIKOA DA, EDO EZ DA KOMUNISTA
Aupa, lagun anonimoa!
Ziur zaude horretaz? Materialista dialektikoak izan ez diren komunistak ez dira existitu? Marxista izatea da komunista izateko bide bakarra? Zer da zure ustez Materialismo Dialektikoa? Zehazten ahal duzu, mesedez?
Milesker aldez aurretik! Borondate onez erran baduzu aurreko iruzkina, eztabaida interesgarria sortzen ahal da marxismoaren arlo filosofikoari buruz...
Oker ez banago Materialismo Dialektikoa filosofia ateoa da, eta behin baino gehiagotan hemen azaldu dudanez, ni Askagintzako Teologiako fededuna naiz. Zer erran eta iradoki nahi duzu? Ez naizela komunista? Gezurretan ari naizela? Berriki "Euskal Herria Sozialista" blogekoek "nazional-trotskista" eta "kamaleoia" erran didate... Zuk ere hala uste duzu? Espero dut erantzunen duzula, lagun anonimoa!
Izan ongi eta sarri artio!
Fermintxo
Eztabaida mamitsua gorpuztu daiteke kontzeptuen inguruan.Ikuspegi marxista batetik argi dago sozialismoa komunismorantzko fase gisa ulertzen dela,baina badaude marxistak ez diren korronte komunistak ere noski.Eztabaidagarria den puntu bat da adibidez analisi marxista suposatzen den bezain zientifikoa den edo hein haindian izaera utopikoaren aldera bat den...eta jakina,izaera utopikoa bera ez al den edozein iraultzaren eta beraz komunismoaren osagai ezinbestekoa.Eztabaida mamitsua egin daiteke.Bestetik izendapenaren ikuspuntutik ere egin daiteke azterketa.Alderdi komunistei horrela,komunista izendapena ematearen erabakia leninista da eta izendapenaren aldetik sozialista eta komunista izendapenek II. eta III.Internazionalen arteko bereizketa islatzen dute.Zentzu horretan hartuta komunista marxista-leninista litzateke,baina zentzu horretan bakarrik.
Nere ustez interesgarriena ez dago testuan,testuinguruan baizik.Ezker Abertzalearen gidaritza dutenek Aralarren ildo erreformista orokor berdina dute eta sektore iraultzaileen noraezaren aurrean nazio askapeneko mugimendutik kanporatutako zelula gorri historikoen gisakoak arrantzan eta sarri eztabaidak gidatzen dabiltza arazoaren muina marxismo-lenismoa ez jarraitzea bailitzan! (Argalak berak VI asanbldari leporatu egin zionean leninen planteamenduak Euskal Herriko borrokara zehazki-mehazki ekartzeko saioa...).
Fermintxo ajenda espainolista duten horiei ez hainbeste garrantzia emateko esanen nizuke,baina kritika bezala Stalinen artikuluarekin eta zu zeu ere jardin horretan pixkat murgildu zarela ere uste dut.Besarkada bat!
EKI, zure kritika politikoak ongi etorriak dira blog honetan, eta eskertuko nizuke pixka bat gehixeago garatuko bazenitu, eztabaidetan sakontzeko.
Hasteko, ni ezberdinduko nituzke ideologia txobinista espainolista duten marxista-leninistak (Euskal Herria Sozialista bloga, adibidez...) eta marxista-leninista euskaldunak (ESI taldea, edota KIMETZ kolektiboa, esate baterako...). Marxismo-leninismoaren baitan korronte eta sentsibilitate aunitz badira, eta nik uste dut marxista-leninista euskaldunek izugarrizko garrantzia izanen dutela Euskal Iraultza Sozialistan, haiek seguraski gidatuko baitute hain handi batean (praxiak erranen du hori, jakina, eta ez norberaren autoizendapen teorikoek...) Ni pertsonalki, eta behin baino gehiegotan erran izan dudan bezala, komunista iraultzaile sentitzen naiz (ez dakit izatera iristen ote naizen...) baina ez naiz marxista edota leninista bezala definitzen. Bistan da, Marx, Engels, Lenin, Stalin, Mao, CHE, Rosa Luxemburg, Trotski, Kollontai, Lukacs, Gramsci, Pannekoek... horiek guztiak irakurri eta estudiatzen ditut, bainan uste dut izendapen petrsonalistek ("marxista", "leninista", "trotskista", "stalinista", "maoista", "guevarista", "hoxhista"....) Teoria Iraultzaile Komunistaren sakontasuna eta zabaltasuna lausotu eta nahastu egiten dutela. Bainan ni marxista-leninista gisa ez definitzeak ez du inolas ere erran nahi marxismo-leninismoaren aurka nagoenik, eta are guttiago Marx, Engels eta Leninen pentsamenduaren kontra! Alderantziz, iraultzaile horien ekarpen teoriko eta praktikoak dira, inolako zalantzarik gabe, Teoria Iraultzaile Komunistaren zutabeak. Eta jakina, honek Euskal Herrian ere balio du, ENAMek bizi duen krisi estrategikoatik ez gara aterako Teoria Iraultzailean sakondu gabe, eta luze-zabal eztabaidatu gabe. Hori da ene iritzia, bederen.
Hori bai, ni euskalduna naiz, eta independentista. Beraz, marxismo-leninismoa onartzen dut Euskal Langileria askatzeko balio duen neurrian (eta biziki balio duela uste dut!), bainan marxismo-leninismoaren izenean espainolismoa edota jakobinismo frantximanta inposau nahi badizkidate, orduan polemika eta borroka teoriko gordina dator. Historikoki marxismo-leninismoaren izenean espainolismoa edota erreformismoa saldu nahi izan dizkigute, MCE-EMK, LCR-LKI eta EE-EIAk. Bainan honek ez du erran nahi marxismo-leninismo guztia, automatikoki eta halabeharrez holakoa denik. Ezta hurrik eman ere!
Blog honen helburuetako bat da, hain zuzen ere, marxismo-leninismo euskalduna garatzea, Euskaraz pentsatua eta idatzia, Euskaratik eta Euskaraz. Hori ahalegin ikaragarria da, eta nire ahalak sobera ttipiak dira horretarako. Baina denon artean egiten ahal dugula uste dut.
EKI, zuk bertze iritzirik bazenu, biziki eskertuko nizuke artikulu batean garatuko bazenu sakonkiago.
Izan ongi!
Ta euskeraz holako artikuluak topatzea eskertu egiten da.
Orduan gure aldarria ez litzateke INDEPENDENTZIA ETA KOMUNISMOA izango?
Irrikitan itxoiten dut zure eratzuna! Ondo segi!
Komunismoak klaseen eta estatuen desagerpena dakar( azken fase horretan estrategikoki anarkismoarekin fusionatuz). Mundu mailako prosezu bat da. Beraz bai, benetako sozialistek,epe luzera komunismoaren helburua daukate(ezin da estatu komunista bat eraiki).
Sozialdemokratek teorian estatu sozialistaren aldekoak ziren baina kapitalismoan geratu dira “ongizateko estatuan”.
ENAMk gai hau oso gutxi lan egin du. (epe motzera egon gara lanean jo ta ke, gehi zapalkunta nazionala). Gainera estrategikoki sozialismotik komunismoaren zubia likidatu da (Ekin, Segi, eta badakizue).
Beraz ideologikoki arazo larri bat daukagu eta gaur egun dauzkagun bitarteko ia guztiak “anitzak eta pluralak” izaten akatsa larriagoa da ezker abertzalearen sozialdemokraziaren aldeko sektoreak nagusitzen. Baita gazte mugimenduan ere.
Ezker abertzalearen egoera kontuan hartuz, egoera partehartzaila, bai gazte mailan (zukgua prozesua) eta Sorturen eraketan mota honetako kontzeptu formakuntza txki bat jaso beharko litzatekeela pentsatzen dut. Aldarrikatuko duguna zer den jakite bidean, gauza hauek jakintat ematen diren arren…
Zure azalpena oinarritzen den Marxen “Manifestu Komunista”an badauede zenbait atal “oportunista” bezala deitzen dituzun hoiek, ezker abertzalea sozialista bai baina komunista ez dela esatera eraman ahal izan dituztenak.
Asteko aipatzea Marxek obraren bukaeran milaka sozialismo era izendatzen dituela (sozialdemokrazia, sozialismo iraultzailea, sozialismo reformista…)
Zure hitzekin era bat nator, sozialismoa komunismora bideko fase bat da, ez da helburua bera. Marxek komunismoa utopia modura margozten duela eta sozialista deklaretzen ere badago ordea, baina ez du honek esan nahi helburu bera sozialismoa denik, honek sentzua galtzen bai du guztiz.
Esan nahi dudana da egungo ezker abertzelearen posturak, nolabait, kutsu marxista galdu duela onartu behar dudala. Prozesua erreformista bezala kalifikatzen dutenei, hauek ere “oportunistak” akaso, arrazoiaren zatitzo bat behintzat eman behar izan diedala maiz. Baina konklusioarekin era bat ados ez dakit ezker abertzalea sozialita izango da edo ez, baina ez daitezela nahastu, irakur dezatela pare bat liburu ahoa zabaldu aurretik, sozialista bada komunista da.
Lan bikaina Aitor!
Dena den zuk analisi luzea egin duzu, liburuaren agerpena aprobetxatuaz eztabaida hau sortzeko, eztabaida ideologikoa, eta oso ondo egin duzu hori sustatzen, txukun gainera. Baina bi diskurtso behintzat dabiltza hor nonbait nahasturik zure testuan; bata analisi marxista da (eskemak, kontzeptuak eta diagnostikoak), eta bestea, material horren diamat-aren (engels, lenin) trataera espezifikoa, edo hobeto esanda, interpretazio zehatza.
Inkluso esango nuke hirugarren bat ere aipatzen duzula, proletargoaren diktadura demokrazia partehartzaile bezala definitzen duzunean. (Alegia, gauza bat bere kontrakoarekin; izan ere, diktadura ez da demokrazia; gehienez gaur demokrazia deitzen duguna eraikitzeko bitartekoa izan liteke, nahiz eta nik ez dudan horrela ikusten)Horrela esan duzu: “(…)eta berri bat eraiki, proletalgoaren diktaduran, demokrazia parte hartzailean, oinarrituko dena, besteak beste”.
Eta horrek guztiak pozten nau, izan ere, argi baitago zure ahalegina garbia dela eta gainera, gaitasuna handia duzula informazioa antolatzeko eta azaltzeko, eta are gehiago esango nuke, gogoak lan ideologikorako. Badakizu zertaz ari zaren, baina potentzia handiko elementuak erabili dituzu potentziarik ez dutela historikoki frogatu duten elementuekin batera nahasturik alde batetik, eta bestetik kontzeptu garaikide batzuk (demokrazia partehartzailea, gauzen gaineko kontrola ez pertsonen gainekoa, etab) biolentziaz sartu dituzu XX mende hasierako perspektiba leninista horretan.
Eta nik galdetzen dizkizut hiru gauza, nahiko zailak erantzuten (niretzat behintzat), gure diskurtsoa potentziatu dezagun batera; 1-zeintzuk dira komunismoaren teoria historiko (marxista)ren elementuak zurean)? 2-zein da marxismoaren interpretazio leninista hor? 3-zein da gaur egun egin dezakegun/ditzakegun fase historiko berriaren diskurtso politiko marxistak, komunistak? (eta plurala azpimarratuko nuke letra larria jartzea balego,jeje).
Bueno, hori da nire ekarpen txikia gaurkoz. Zure tallerrean bisitari izango nauzu, Aitor, gonbidatzen nauzun bitartean, jeje.
Txundi-ri:
Azalpena jaso duzun arren, argipen txiki bat. Analisi marxistak, klase sozialen agerpena lanaren banaketa hierarkikoa hasten den momentuan kokatzen ditu. Hala, klase bat ekoizpen bitartekoez jabetzen denean, bestea ekonomikoki menderatzeko gai da. Baina, honetan guztian, botere ekonomiko hori legitimizatzeko botere politiko hegemonikoa lortu behar du: estatuak eskaintzen diona. Beraz, estatua, klase bati mesede egiten dion tresna izanik, klaseen desagerpenarekin funtzioa galdu eta desagertuko litzateke. Horregatik ere, zuzenean estatuaren desagerpena bilatzen ez dela deritzot, proletalgoaren eginkizuna klase zapalkuntza deuseztea den heinean, bakarrik desagertuko dela adierazi zuen marxismoak.
Beraz, testua desitxuratzea argitze aldera idatzi nuen. Berez, niretzat, sozialismo/komunismo binomioa bat eta bakarra dira, nahiz eta faseetan banatu.
Kolitzaaaaa! (jeje)
Egia da, aitortzen dut, testua ez dut inongo eskema jarraitzen idatzi eta ez nuke jakingo ere bertako kontzeptu guztiak liburuan bertan azaltzen diren esaten. Ea, puntuz puntu:
“1-Kapitalismoa behera botatzeko langileriak daukan artikulazio mota bakarra biolentizaren monopolizazioa da” diozunean hala azpimarratzen da gehienetan. Hala ere, Engels-ek berak, oso konbentzimendu gutxiz egin bazuen ere, sozialismorako trantsizio “baketsua” eman zitekeela adierazi zuen, herri hortako baldintzek baimentzen bazuten. Gaur egun XXI. mendeko sozialismoaren teoriak Amerika okupatu du; egia da, berez, estatuaren konkista demokratikoak ez lukeela teoria ofizialarekin kontraesanik sortuko, heldu eta beherala eraitsiz estatu berri bat sortuko balu. Arazoa da askotan erreformek ez dutela kapitalismoaren esentzia suntsitzen eta berau “perfekzionatzera” bideratuta daudela.
Parlamentarismoari dagokion analisia, sinpleki, eta liburuan konkretuki, oilotegi moduan adierazten dela uste dut. Bertan, publikoari begirako erabaki txikiak hartzen dira, benetan, atzetik, merkatuek eta kapitalak agintzen dutenean. Botere legegilea da, betearazlea bestelako indar publikoei egozten zaien bitartean. Parlamentarismo horren desagerpenak, botere legegile eta betearazlearen funtzioa fusionatzen ditu, gu geu, funtzionario lanetan ibiliko garen guztiok, bere ardura hartuz, eta, hor, benetan, erabaki garrantzitsuenak bermatuz. Zentzu horretan, erabat ados planteatzen duzunarekin.
Bestalde, egia da Engels eta Leninek zehatzago landu zutela estatuaren auzia. Hala ere, Marx, komunaren esperientziaz baliatuta, estatu burgesaren eraispena, langile estatuaren ezarkuntza (proletalgoaren diktadura) eta funtzionarioen zein herri armadaren gaia ikutu zituen. Baita estatuaren desagerpena ere. Finean, testuan azaldutakoa Estatua eta Iraultza liburuak garatzen badu ere, obra honen oinarri sendoena Marx eta Engelsen adierazpenak dira. Formei buruz ezer gutxi gehi zezakeen Leninek, urriko iraultza gertatu gabe zegoenean.
Bestalde, demokrazia sozialistaren atzean dagoen forma proletalgoaren diktadura da, gaur egungo demokrazia kapitalistaren atzean burgesiaren diktadura dagoen bezala. Estatua dagoen heinean, klase sozial baten zapalkuntzarako tresna izango da. Are gehiago, estatuaren desagerpenarekin, demokrazia bera desagertzen da.
Hortaz, planteatu dituzun galderak, aipatu duzun bezala, erantzuteko zailak dira. Leninek bereziki antolakuntzari egin zizkion ekarpenik handienak (testuan ez ditut ikutu ere egin, Marxen oinarriak baino ez dira jorratzen). Hemen eztabaidagai handia legoke, feudalismo eta zentralismo demokratikoaren artean, esate baterako. Are gehiago euskal herritarron interesei begira.
Bukatzeko, fase historiko berria dela eta ez dela. Esan bezala, badira sozialismoa instituzionalki jorratu daitekeela uste duten teoriak. Uste dut egin dezakegun ekarpenik handiena berauetatik ikasi eta hala ez dela ondorioztatzea dela. Masa borrokak atzoko eginkizun berdina du, eta instituzioak honen jasotzaile hutsak izan behar dira. Hala ere, gure diskurtsoa estatu independente baten eraikuntzarekin batera artikulatu behar dugu, eta, zentzu honetan, kontraesanak nonhai agertuko dira. Horregatik ere, ezinbestekoa da horren aurrean ideologikoki prestatuta egotea.
Zuk zeuk esan duzu. Ezker Abertzalea sozialista bada, Komunista izan behar da. Ta komunista izateak zer esan nahi du? Ba Leninek nahiko argi utzi zuen duela 100 urte. Langileria gidatua izan behar da, ta horretarako alderdi komunistaren beharra dauka. Alderdi honen antolamenduaren gakoa, zentralismo demokratikoa izango litzateke, kritikak eta autokritikak egoteko eta informazioa goitik behera eta behetik gora joan dadin. Beste funtzionamendu motak ez dute balio, eraiki nahi dugun estatua lortzeko. Asanblearismoa ondo dago… baina agian fronteetan lantzeko soilik edo ezta ere…
Argi dagona zea da, Europar Batasunean jarraituz ez dagoela estatu sozialista bat sortzeko aukerarik. Ta gainera oso garrantzitsua iruditzen zait, EBren kontrako kanpainak egiten hastea, izan ere ez dut uste Euskal estatu sozialista bat sortuko dugunik ez bada Europako beste herriekin batera. EBren armadak ( NATOk ) ez du utziko. Horregatik, oso inportantea da borrokak batzen hastea ta hor ere estatu espainolean antolatzen diren komunistak sartzen dira. Izan ere, Espainako gobernuak aplikatzen dituen erreformak eta, Euskal Langileriari zein Espainako langileriari modu berean kalte eiten digu.
Hori dela eta, nere aburuz, ezker abertzalea ez da sozialista ( edo gutxienez ez du nahi dogun estatu sozialista eraikitzeko asmorik ), Bildu barnean egotearen taktika ( polo soberanista bat sortzeko asmoz ), non eskandinabiako estatuak adibide moduan jartzen diren, Finlandia adibidez? Ze kasualitatea! ez du sentzu askorik. ¿Nork pentsatzen du, Espainako eta Euskal Herriko burguesiak, hauteskunde burgués batzuengatik independentzia emango digula? Ta independentzia zertarako… EBen jarraitzeko? Ba, zenolako independentzia…
Euskal langileria librea izango da, zapalkuntza nazionala eta klasekoa amaitzerakoan. Hori lortzeko, oso garrantzitsua Lenin eta Stalinen pausuak jarraitzea. Euskal Herri kasuan, bereziki ” La cuestión nacional” de Stalin, gogoratu bera Georgianoa zela.
Agur irautzaile bat
Apunte txiki bat Aitor: biolentziaren erabileraren beharrezkotasuna eta proletargoaren diktaduraren beharrezkotasuna aipatu ditudanean liburuaren ideia nagusiak azpimarratzen nituen, nik ez ditut defendatzen bi tesi horiek (hori Leninek egiten du, Marxek sorturiko ontzeptu batzuen beharrezkotasun absolutua defendatu, eta beste batzuk (zailenak eta garrantzitsuenak) izkutuan utzi, erabilera politikorik gabe). Zer pentsatzen du leninek objetibotasunaren inbertsio dialektikoaz, makinaren teoriaz, balioaren eta alienazioaren teoriaz? etab…
Markel, nik uste Leninek bertsio bat baino ez zuela sortu komunismoaren definizioen artean. Gerora hirugarren internazionalaren bitartez ideologiko inposatua izan zen zuk defendatzen duzun hori, langile mugimendu nazional ia gehienetan, langile borroka pikutara bidaltzeko zorian egon dena ez duela asko, eta laurogeitahamargarren hamarkada hasieran langile mugimendu okzidentala XIX mende hasieratik ezagutzen ez zituen antolaketa mailarik eta txikienetan utzi zuena, indarrik gabe. oro har, gaurko ofewntsiba neoliberalaean Leninek ardura handiak ditu, izan ere, bere teoriak eraman gaituzte ia desagertzera klase kontzientzia eta klase antolatu gisa. Liga komunista 1847an sortu zuten Marxek eta beste lagun batzuek, eta Lenin 1870ean jaio zen, beraz, nekez esan daiteke komunismo leninek definitu zuela.
Performatiboki, komunismoa manifestu komunistan definitu zen, eta zientifikoki, kapital ean zegoen asmoa, baina zazpi tomotatik bakarra baino ez zuen argitara eman Marxek. Eta hain zuzen ere, komunismoa azkenengo tomoan definitzeko asmoa zuen, jo jo.
Beraz komunismoa oso termino anbiguoa da; gazte komunisten kolektiboek zer ulertzen duten komunismo hitzaz, hori beste kontu bat da. Interesgarria duda izpirik gabe.
Ni ez naiz leninista, ezta stalinista, baina agian bai komunista: nire ustez burgesiaren klase estrategia sendotzen duten teoria politikoak dira errusiarrak, autoritarismo ekonomikoan, produkzioaren garapen etengabean, eta errepresio basatian oinarrituriko dispositiboak (alegia, kapitalaren teoria politikoaren oinarri guztiak birproduzitzen dituzte, izan ere, zer da jabetza pribatua? bada, lanak sortzen dituen baliabideak gestionatzeko erabakiaren monopolioa; hori da nomenklatura: klase burgesaren bertsiorik basatiena). Fase sozialistak, horrela, langile klasearen mundua sortu beharrean geroz eta ezinezko egin zuen, kapitala indartuz neurrigabe (bai internazionala, EEUU zein burokrazia eta nomenklatura berriena, ikus errusiar federazioa edo ukrania gaur).
Nik ez dut hori nahi euskal herriarentzat, eta alderdi sozialista iraultzaile bat egongo balitz (eta ea noiz daukagun) ezker abertzalean, nahiago nuke oinarri marxista batez latinoamerikan egiten dabiltzaten prozesuen antzeko oinarriak izango dituena, boterearen geometria berrian, eredu deszentralizatuekin, nekazariak fabrika langileen atzean kokatuko ez dituena, eta biolentzia ofentsibarako erabiliko ez duena, bakarrik defentsarako (eta gainera, oro har, geure eredu propioa sortzea ondo legokeela uste dut).
Nik horrela ikusten dut iraultza komunista posible bat Euskal Herrian, zuek?
Sekulako lana egiten zaude topatun…ja ja dirua eskatu beharko zenuke (barcenasek sobreren bat izango du zure izenarekin?). Auskalo.
Segi horrela!
Ea, ene aburuz; euskaldunok, Marxismo-Leninismoa formulatu baina hainbat mende lehenago praktikara eraman genuen eredu kolektibista berezi bat, Pirinioko eskubidea oinarri duena. Beronen adierazgarri dira auzolana, baserriko autogestioa edota kontzejua, egun Nafarroan horren bizirik dirauen udalen arteko elkarketa.
Ni ez naiz komunista eta ez naiz izango. Marxismo-Leninismoari iturri oso beharrezkoa deritzot. Baina hemen P:C:ren abanguardiarik ez dugu inoiz behar izan,herriak jakin izan duelako momentua momentu bere bidea era kontziente eta erduratsuan egiten… Nafar independentista anarkista legitimista monarkikoa naiz, Napar erreinu militarki okupatuaren azken monarkia legitimatzen dut eta okupatzaileen instituzioak ez onartzen. Ene proiektu politikoa Euskal-Nafar Errepublika Bolivariarra litzateke.
Beti iristen gara ziklikoki fase honetara ENAMen, izan daiteke gaztetasunak baduela halako faszinaziorako joera bat eta Errusiar iraultzaileak apartak izan ziren jokaleku honetan..- Baina ez gara Errusiarrak, Euskaldunak baizik, Nafarrak,Lingua Navarrorum eta Amalurren arteko polbo mistiko batetik sortutako herria eta kontzientzia. Inork landu al ditu Felix Likiniano, Kaxilda Hernaez, Federiko Krutwig edota Mark Legassen moduko euskal autore anarkistak? 2013an gazte adierazpena oinarri duen web batean honelakoak topatzeak ez dakit barregura edota negargura eragiten didan…
Komunista?? GIZON ASKE MODUAN MARIKOIA NAIZ, EMAKUME ASKE MODUAN PUTA, EUSKALDUN BEZELA TERRORISTA; Horixe da ene ustez jorratu beharko genukeen bidea, hots ortodoxiak alde batera utzi eta berezko dugun Euskal Anarkismoa landu konplexurik gabe. Gipuzkoan NAPARKISMOA deitzen diogu.
Animatzen??
Marxismo edo komunismo hitza agertzen direnean sarri halako eztabaidak ematen dira, teoriaren inguruko solasaldi luzeak bezain antzuak. Argi utzi behar da sozialismoa ulertzeko era ezberdinak daudela: marxismoa, leninismoa, trotskismoa, hoxhaismoa, maoismoa, sozialismo autogestionatu koperatibista (yugoslavia), juche pentsamendua (korea), komunismo libertarioa, sozialismo panarabea, XXI. mendeko sozialismoa…
Kontua da sozialismoa herriz herri adaptatu egin dela, uneko eta tokiko testuingurura. “Markel GKK”-k proposatzen duen sozialimoa Europa ekialdean XX. mendean garatutako sozialismoa da, haren aburuz marximo-leninismoa jarraitzen ez duenak ez da sozialista. Jarrera hertsi eta sektario hori betidanik sahiestu da ezker abertzalean, 60. eta 70. hamarkadetan trotskistak eta maoistak kaporatuz eta ostean Herri Batasuna-n herritar batasuna anitza sortuz.
Historiari erreparatuta argi euki behar dugu marxismo-leninismoa soilik errusiar iraultzan garaitu zuela, munduko beste sozialismo guztiak beste bide batetik joan dira. Kuba, Vietnam, korea, Txina… askapen nazionaleko prozesuak dira, non independentzia ostean marxismoa tokiko baldintzetara adaptatu den. Gaur egungo XXI. sozialismoak ere badu bere izaera propioa, uneko eta tokiko egoeraren araberakoa.
Nik ere marxismoaren irakurketa eta ikasketaren aldekoa naiz, baina gerora gure textuingurura moldatuz, hau da, marxismoan oinarrituta dagoen sozialismo identitarioa garatuz, Batasuna prozesutik EAn bultzatu dena hain zuzen.
Barkatu baina ezker aberzalearen zutabe ideologikoak V. asanbladan eraiki ziren. Zuzendaritzaren teoriko garrantzitsuenak marxista-leninistak ziren(Adibidez Argala, Etxebarrieta anaiak..).
ENAMen aurka publikoki lanean diharduten sasi-komunistak egon dira. Espainolistak. (VI.asanblada eta abar),baina baita ENAMen barruan anti-marxistak, kulturalistak eta sozialdemokratak. Orain “Abangoardia” sozialdemokrata da, eta siglarik gabeko talde edo lobby bat da, nahiz ta haiek ia beti abangoardia klasikoaren aurka egon.
Proposatzen duzun abangoardiarik gabeko bidea CAA eta mugimendu autonomoak egin zuten. Emaitzak ez ziren oso onak. (duela denbora asko desagertuta daudela)
Denboraz pixkat larri nabil, baina proposatzen ari zareten eztabaida, ezbairik gabe, interesgarria da oso. Argi dago sozialismoa eraikitzeko bide bat eta bakarra dagoela adieraztea ez dela batere erreala. Kolitzak esan bezala, beharrezkotasuna azpimarratzea, gaur egun, bide okerretik eraman gaitzake. Hala ere, proletalgoaren diktadura, nik, horizontaltasun gisa irudikatzen dut, alegia, bere demokrazia ulertzeko modua ezartzea, eta, noski, produkzio bitartekoen sozializazioa oinarri izanda. Egia da zenbaitetan hau ere desitxuratu dela eta burokratizazioaren indartzea lortu duela. Honen aurrean ez dut ondo identifikatzen zer den proposatzen duzuna, Kolitza, baina deszentralizazioa-eta aipatzen duzunean, ez al da pekatu idealista bat aurkezten? Hau da, deszentralizazioa estatu aparatuaren desagerpenarekin naturalki ematea posible da, baina, era berean, zuk aipatutako gaitz bat besterik ez da agertzen: sobietar batasunaren desagerpenarekin gora egin duen erreakzioa. Prozesu iraultzaileetan agerkari hau emateko aukera asko daudela bistakoa da, zentralizazioa eman ezean fokismoa (eta hein handi batetan indarren desgastea eta aprobetxamendu kaxkarra) estatu sozialistaren bizitzan zehar luzatuko litzatekeelarik, edo, besterik gabe, estatu gisa funtzionatzeari utziko liokeelarik. Hau anarkismoaren gaitz handienetako bat izan da historia labur honetan.
Horregatik ere, zentzu batetan, nahiz eta modu azkarrean izan, KIDE1-ri doakio erantzuna, idealismoa eta utopismoa planeta urrunetaraino eraman duela iruditzen zaidalarik. Hala ere ondo deritzot agerkari historikoak analizatzeari, eta, egia da, hala esaten da, auzolanaren kulturak garrantzia handia izan zuela gurean. Horrek badu puntu erreal bat, eta, ziur aski, Kolitzak egindako planteamenduarekin zerikusi handia ere bai. Hala ere, gaur egun, kapitalismoaren garapenaren puntu honetan, zaila zaigu halako Euskal Herri bat irudikatzea, aurretiko iraultza sozialistarik gabe, eta, berarekin, langile estatuaren tresnarik gabe.
Ados ere Sozialismo identitarioa kidearekin. Zalantzak ditut, ordea, Kuba, Vietnam, Korea… beste bide batetatik joan direla diozunean. Eta askapen nazional prozesu gisa irudikatu dituzunean. Ez dut zalantzan jartzen hala izatea, baina ez dut alderaketa ezinbestekorik ikusten Errusiako esperientziarekin. Kuba askapen nazionala, zeinekiko? eta Errusia? Azkenean, nazioa, nik, arazo sozialaren parte ikusten dut, ez soilik beste estatu baten menpe dagoena, burokrazia jakin baten menpe ere.
Berez hori ber-egin beharreko bidea dela uste dut, alegia, analisi marxistak kontuan hartuko dituen euskal sozialismo iraultzailea, langile borroka aurrera eramateko marko berria eraikitzea.
Zein izango da gure herriaren kontzeptu sozialista? Hori dago jokoan hurrengo urteetan. Batzuek esaten dute oso zabala izan behar duela; ederto, baina oso zabala izateak ez du esan nahi sozialdemokrata eta inperialista izan behar duenik (eta nork ditu zalantzak egun ezker abertzalean posizio hoiek defendatzen direla, eta ez bakarrik defendatu, baizik eta gailendu kasu batzuetan?). Orain arte oinarri marxistak izan dira (V asanbladan, HBren fundazioaren alderdi iraultzaileen batasunan finkatu zirenak, eta baita LAB en kongresuetan), eta oinarri marxistek (ez leninistek) euren moldagarritasuna eta izaera zabalaren zalantzarik ez dute uzten; anarkistek eurek ere ikusi izan dute lankidetzarako espazioa printzipio iraultzaileetan. Beraz, nire kezka hurrengoa da; zer eraikiko dugu, euskal sozialismo sozildemokrata zabala? edo euskal sozialismo iraultzaile zabala? (Sozialismo identitariok bigarrena defendatzen duela iruditu zait, ezker abertzalearen oinarri luze batek ere, baina Zutik Euskal Herriak-ek (Zukguaren eta Sorturen oinarria) ez.)
Hor ikusten dut nonbait bidegurutzean ezker abertzalea, eta herrietako eztabaidetan ikusi da bidegurutze ideologiko hori, sozilismoaren (ekonomia merkatua eta politika sozialak) eta sozialismo iraultzailearen (komunismoa edo kolektibismoa jomuga, metodo ezberdinak izaki) arteko bidegurutzea.
“Sozialismo identiarioa” -perogrullada- bat da. Noski, sozialismo guztiak identitarioak dira. Sozialismoa herri bakoitzean eraikitzen da, ezberdina. Komunismoa ez. Komunismoa mundu mailako prozesu bat da.
Sozialismo identitarioaren izena eta kontzeptua asmatu zutenek (talde txiki bat zen), argi utzi zuten hori ez dela euskal estatu sozialista eraikitzeko bitartekoa. Minimoen programa bat da, ez programa iraultzaile orokorra, besterik ez. Sozialista eta sozialdemokrateen artean puntu amankomunatuak.
Euskal sozialismoaren bidea oraindik ez da oso ondo teorizatu. Soilik bi bitarteko mahi gainean jarri dira: iraultza sozialista (V.asanblada) eta kapitalismoa pixkanaka pixkanaka aldatu (sozialdemokrazia).Bi bide horiek kontrajarriak dira puntu batean, eta biak ez dauzkagu teorizatuak.
Vietnam-en kasuan, Indotxina osoa (vietnan barne) frantsesen kolonialismopean zegoen, han landu zutena deskolonizazio guda izan zen batik-bat. Paradoxikoki, askapen nazionalaren ostean sozialismoa ulertzeko era ezberdinak elkarren borrokatu ziren, azkenean Vietnameko estatu sozialista Kanputxeako estatu inbaditu eta hango “iraultzaile komunistak” boteretik kendu zituen.
Bestik Koreak Japoniarren kontrako askapen nazionaleko gudua eramaten zuen bitartean, marxismo-leninismoa adaptatuz joan ziren Jutxe pentsamendua lortu arte. Adibide gisa, pasa den urtean Koreako gobernuak ministerio konkretu batean eskegita zeunden marx eta lenin-en erretratuak kendu zituen. Beraien erreferente ideologikoak beste batzuk baitira.
Txinako iraultzaren garaian maoista asko zeuden europan, haientzako marxismoaren ideologia garatuena zen eta beraien kabuz antolatu ziren. Gaur adibidez XXI. mendeko sozialismoa modan dago eta maoisten antolakunderik ez dago. Galdera hurrengoa da, zergatik mugatu behar gara duela 100 urte idatzita dagoen liburu batera? zergatik ez garatu liburu horiek? zergatik ez sartu liburuari gure eredu propioak? auzolan eta batzarrak, amalurraren aldeko izaera paganoa.
Herri bakoitzak bere eran garatu izan badu marxismoa, zergatik izan behar gara euskaldunok lehenak besteen sozialismoa kopiatzen? han funtzionatu zuelako? agian funtzionatu zuen bide propioa garatu izan zutelako.
Sozialismoa herri bakoitzean eraikitzen da, eta nola eraikitzeko eredua badugu. Koreak adibidez Marxen eta Leninen eredua jarraitu zuen, baina Koreako cultura ez du zer ikusirik Errusiarenarekin, horregatik Juche pentsamendua ( Pentsamendu honek ez du Marx edota Lenin ziotenari kontraesaten) marxismo leninismoaren moldaera bat da Koreako culturara.
Cubako kasuan berdin gerta daiteke Teoria Martirianoekin. Cubako iraultza, zegoen egoera sozialagatik gertatu zen. Analfabetismoa, gosea, hezkuntza, osasuna…
Beste aldetik, XXI. mendeko sozialismoari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Planteamendu honek, latinoamerikan du bere jaioera eta nahiko beltz ikusten dut bere etorkizuna. “La vía democrática hacía el Socialismo”, Posiblea? ez dakigu, baina badakigu zein den Burguesiaren erantzuna. Chile Allenderekin edota Venezuelan gaur egun. Gogoratu Venezuela ez dela estatu sozialista bat eta ekoizpen baliabide gehienak pribatuak izaten jarraitzen direla. Parlamentua kontrolatzea ez du esan nahi, botere judiziala, komunikabideak edota ejertzito osoa kontrolatzen duzunik, hori bakarrik Botere osoa hartzen lortzen da (la toma de poder). Hortik aurrera, estatu sozialistaren funtzioa Burguesíaren kontrako errepresioa izango da, gogoratu Sozialismoan Klase sozialak daudela eta Estatuaren izaerak errepresioa dakarrela.
Beraz, Sozialismora ailegatzeko bide askorik ez ditut ikusten… Bakarra dago eta iraultza da. Venezuelan PSUV-ekoak ez dute hain garbi, PCV-ek bai ordea. http://www.ultimahora.com/notas/451751-Comunistas-venezolanos-mantendran-su-apoyo-a-Chavez,-pero-no-incondicionalmente
Ta amaitzeko, Sozialismo identitarioari.
5 urte barru jun zaitez Azpeitira ta esaiezu orain ERE-n dauden familiei, ea zein den haien kezka nagusiena, herriaren askapena edo janaria ahora sartzea…
Korean egon zea ala? Bai, ministerio horretan kendu zituzten, baina Korean edozein lekutan ikus daitezke Marx edo Leninen erretratoak. Zelako txorakeria…
Hala ere, aipatzen dituzun adibideetan, denetan edo gehienetan, estatuaren konkista eta eraispen biolentoa eman dela argi ikusten da. Egia da, sozialismo zientifikoak, praktika ardatz duen heinean, osatu gabeko teoria dela, baina bere jakintza guztiak bereganatzeak historiaren puntu konkretu honetan jartzen gaitu, eta ez orain dela 150 urteko puntu hartan. Estatuari buruzko ikuspegia garai hartakoa dela? bai, zehazki Parisko Komunatik ondorioztatua da; erakutsi da, ordea, prozesu desberdinetan osoki suntsitu ez izanak eragin duen burokratizazioa. Eta, beste modu batera, erreforma baketsu denek, emaitza berdina izan dute: sistema kapitalistaren hobekuntza.
Ez dut uste, beraz, sozialismo identitarioa delakoak teorizazioa zerotik hastea dakarrenik, ez eta per se aurreko esperientzien ukazioa ere.
Lehenik eta behin eskerrik asko Aitorri gai hau zabaltzeagatik. Hala ere, nik kritika bat dut, izan ere, Leninek bere lanean ez zuen aipatzen Estatau “Lrtu” egin behar genuenik, baizik eta Estatu burgesa desegin eta langile estatua eraiki, zeinek langile-burges ekoizpen harremanak (eta beste denak) langileen alde aurautuko zituen. Estatu honek ondo esan bezala, desagertzerako joera du; betiere klaseak desagertzen diren bitartean (kntraesanak desaegrtzen diren bitartean). Bai proletalgoaren diktadura “Estatuaren forma politikoa) zein sozialismoa (gizartearen forma sozio-ekonomikoa; non ekkoizpen harremanak langileriaren esku dauden) tarte honen (kapitalismotik klase gabeko gizartera, hots, komuinismora doan tartearen) barneko kategoriak dira. Estatu batek botere proletarioa eraiki eta klase kontraesanak desegiten doan bitartean da szialista (noski, hori prozesu luze-luzea da, izanere kontraesanak kasu batzuetan desagertu ordez larritu egiten dira).
Beraz, marxismoaren arabera, sozialismoa klase borrokatik eratortzen da eta honen produktua da (historian zehar forma ezberdinetan ematen den gertakaria, gaur egun, gizarte garaikide kapitalistan; burgesia-proletalgoa da); klase borroka kontutan hartu gabe, ezin liteke sozialismorik ulertu. Hori izan behar da gure paradigma zentrala; eta ematen du askotan ez dugula guztiz argi. Eta ez klase-borroka bakarrik, baizk eta baita ere klase-borrokaz eratortzen den langile botere politikoa (horergatik esaten nuen beste eztabaida batean botere politikoa behar dugula, eta btere hau betearazlea izan behar zela).
Gauzak horrela jarrita, Aitor, ez nago bat “demokrazia parte-hartzailea” diozun hrrekin. Izan ere, boterea (politikoa eta harreman ekonmiko-ekozileak) langileariaren esku egon behar dela da garrantzitsuena; hori da estatuaren eta bterearen izaera markatzen duen ezaugarri nagusia. Gero erabakiko da parte-hartzailea den ala ez (histriako segun zein fasetan again so parte-hartzaiela izatea ez da komeni). Kolitza kideak esan duen bezala; demokrazia parte-hartzailea azken finean azken hamarkadetako konteptu bat da, berez marxismoak urteak eta urteak zeramanean.
Bestalde Marxxek eta Engelsek onartu zuten trantsizio baketsuarena; baina soilik Estatu-tramankulua erabat garatu ez zen herraildeetan, hau da, Estatu-kapitalismo monopolistak dakarren kontzentrazioa ekonomiko eta politikoa (burokratizazio erraldoia, militarizazioa, judizializazioa) eman ez den herrietan, Hori 1871ean esan zuten; eta adibide bi jarri zituzten: Ingalaterra eta AEB. Hogei urte beranduago Engelsek esan zuen salbuespen hri ere ez zela posible, gauzak aldatu egin direlako.
Bestalde, Leninek bai garatu zituelka “formak”; izan ere, Otsaileko iraultzaren berri zian zuenetik Estatu burgesa nola suntsitu (hau da, Behin.behineko Gobernuarena) eta Boterea langile klasearen botere organuen menpe nola jarri pentsatzen bait zegoen. Hor asmatu zuen boterea hartzeko estrategia bat, Apirileko Tesietan laburtuta geratuko zena (baina aurretik ere perfilatzen zegoena; “urrutiko gutunetan”). izan ere, Leninen ekarpen nagusiak bi izan dira: inperialismoa zertan zetzat ezagutzea eta horrek zein aldaketa ekarriko zituen antizipatzea, eta honekin bat eginda, inperialismoaren kasuan iraultzarako estrategia berria (II Internazionalak praktikan ahaztua zuena) berriro lehen planoan jartzea (noski, fase berriari egokituta). Hortik dator “katebegi ahularen teoria”: hau da, iraultza ez da marxista “dogmatikoek” pentsatu ebzalaxe, herririk industrializatuenean egingo, ezta ere, herririk demokratikoenean, baizik eta inpeiralismoarentzat ahulena zen tokian. Hori Errusia zian zen 1917an. Eta horrekin batera argitara eman zuen kolonietako herrialdeak iraultzan klabeak etorriko zirela, hor egongo bait zen “katebegi ahula”. Hori dela eta III Internazionalak bere estatutuetan sartu zuen “kolonien herrien askapena” (diot, hortik batzuek leninismoa eta kolonien askapena desbinkulatu nahi izan dutelako).
Agurrak, bihar jarraituko dut Kolitzarekin eta besteekin.
Arrazoia eman behar dizut aipatu duzunean. Dena den, zalantza bat ireki nahiko nuke: demokrazia parte hartzailea, kontzeptu gisa, nahiko berria den arren, nire ikuspegitik, edo aditzera eman nahi nuenetik, badu oinarria Leninen esaldian: Botere guztia sobietei!
Gauzak horrela, arrazoia duzu, demokrazia parte hartzailea ez da termino deskafeinatu gisa aurkeztu behar, langile boterearen horizontaltasun gisa baizik.
Bai, izan daiteke zuk diozuna, baina azken finean oinarrian dagoena da langileen boterea, ez botere horrek hierarkikoki arautzeko dituen formak, zeintzuek inguruabarrekin batera aldatu ahal diren. Leninek berak aipatu zeun 1919an “aldi baterako, proletalgoaren diktaduraren forma politikoa” “pertsona baten diktadura” ere izan zitekeela.
Bestalde, ni ez naiz “demokrazia parte-hartzailea” terminoaren zaleegia, izan ere, askotan paradigma aldaketak justifikatzeko balio izan ohi du: hau da klse borrokatik “parte-hartzera”, jada ez zen langile boterea edota ekonomi harremanetan aldaketa bat lortu behar (a, Marxen testu zahar aspergarriok!): “parte-hartu” egin behar zen, “horizontaltasuna” landu (nahiz eta horizontaltasun horrekin bertso eskola batetik haratago joateko asmorik/gaitasunik ez izan), “sormena” erakutsi, gauza berriak “asmatu” eta abar. Eta honekin ez dut esan nahi “Parte-hartzea” ez denik beharrrezkoa, baina berez ez zait helburua iruditzen.
Kolitza: Berriz aipatu dituzu “Engels, LEnin” potentzialtasunik gabeko elementu gisa. Lehengoan ere aipatu zenizkidan beste eztabaida batetan, baina orain eztabaidak itxita daudenez, ezin jarraitu han. Beraz hemen galdetzen dizut: zertan datza potentzialtasun falta hori?
Barkatuko didazu, baina nik ez dut ikusten Marxen eta Engelsen arteko zatiketa hori. Izna ere Kohan zen hori planteatzen duenetako bat (eta Toni Negri baita ere, baina kasu honetan ez nago hain ziur). Izan ere Engelsek (askotan gutxietsia izan denak) bikainki aplikatu zuen maeterialismoa historian, batez ere “Familiaren, jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria” lanean edota “Dühringen aurka” lanean (non beste haibat gauza laburbiltzen eta ber-azaltzen dituen). Halako “Marx gaztearen” (hau da, batez ere 40 hamarkadako lanetan pinarritzen dena, geroagokoak gutxietsiz) aldarrikapen horri zentzu handirik ez diot ikusten, egia esan, “Marx dogmatikoaren” aurrean, “Marx idealista” edota “marx libertarioa” aurkezteko asmoak ezezik (anarkista edo autonomo batzeuntazat baliagarriak izan daitezkeenak, baina horitk at, ezer gutxitarakoa).
Eta arae gutxiago ulertzen dut MArxen eta Leninan artean egiten duzun disoziazioa. Lenin agertu zenean, mugimendu maarxista-sozialista zegoen egoeran zegoen, II Internazioanlak kolonialismoa ontzat ematen zuen edo ez zen honen kontra behar-bezala borrokatzen izan ere erreformismoak (hau da, Estatuen markoak ontzat hartzeak, hau da botere propio eta alternatibo bat sortzeari uko egiteak eta zegoen botere existentearen barruan borrokatzeak, “beste aukera” bat balitz moduan) janda zegoen. Leninek egin izan zuena da Marxen filosofia ber-hartu eta goera berrira, inperialismoaren egoerara (Nnon Estatuak inoiz baino militaristagoak ziren, ekonomia ezberdinak inoiz baino elkrlotuagoak zeuden herri “aurreratu” eta “ez-garatuen” arteko zanga janez) moldatu; honela garai hartako “marxismo ortodoxoa” puskatuz (zeintzuek uset zuten iraultza edo Frantzian edo Alemanian hasi behar zen; eta iraultza baino “demokraziaz sozialismora iritis behar zen”), botere politikoaren teoria marxista mamitu zuen eta Errusian, inork uste ez zeun lekuan aplikatu zuen han sozialismoa eraikiz (pprezeski “marxista ortodoxoa” ustez defendatzen zuten mentxebikeen aurka, zeintzuek “Errusia herri feudala, nekazaria eta atezratua denez, lehink eta behin iraultza burgesa dagokio” esanaz Iraultza Sozialistaren kontra egin zuten). Lenien teoriak eman zituen argitara munduko iraultzarik gehienak, zizna ere Errusiar iraultzak eman zion hasiera aro historiko berri bati (edo azpi-arao, nahiago baduzu): kapitalismoaren defendatzaileen eta honen aurkakoen artean zatitzen den aroari.
Hori dela eta ez dut ulertzen nola esan zenezakeen Leninen erruz dagoela langile mugimendua dagoen bezala, defentsarik gabe eraso neoliberalaren aurrean, batez ere “neoliberalismoa” 70ko hamarkadan hasi bait zen gailentzen Lenin hil baino 50 urte beranduago, eta soilik AEBtan eta Europa mendebaldean (izan ere Lenin teoria jarraitzen zuten Estatuak izurrite horretaik bakunatuta egongo ziren 1991 arte). Presezki, langile borrokak eta baita bestelako borroka sozialak (baita ere Euskal Herrian) 90 hamarkadaz geroztik joango ziren indarra galtzen., hain zuzen ere kapitalismoaren aurka zegoen erreferentzia enpirikoa eta existentea galdu egin zelako, eta kapitalismoaren “Inbatibilidadearen” kontzeintzia herrian txertatu zelako.
Beno, momentuz, agur. Gero jarraituko dut Sorturen ildo politikoarekin eta bestelakoekin
Neu ere pozten naiz horrelako gai bat atera izanaz. Komunismoa, marxismoa… Kontzeptu hauen inguruan, gure artean ere, nahaste handia dago. Batzuek pentsatzen dute komunista izatea etengabe Marx aipatzea baino ez dela, klase-borroka eta alderdi iraultzaile baten beharra aldarrikatzea… eta listo. Ez da aipatzen zein den komunismoaren benetako iparra: gizarte aske bat eraikitzea, pertsona askez. Komunismoak askatasunarekin du lotura, orduan.
Zelan eraiki gizarte aske (komunista) hori?. Estatua eraiki behar dugu derrigorrez? Espaina eta Frantziar Estatuetako instituzioak erabili beharko ditugu horri begira? Azken bi urtetan gazteok, Sortu prozesuan, LABen… erakunde hauetan guztietan, baietza eman zaie azken bi galdereei. Estatuaren beharra azpimarratu da eta bide honetan instituzioen papera ere aipatu da (eztabaida batzuetan beste batzuetan baino gehiago, jakina).
Eztabaida hauetan, batzuek Estatu baino, Errepublika aldarrikatu nahiago dute, beste batzuek Nafarroako erreinuarekin ari dira bueltaka. Kontzeptuak kontzeptu, funtsa antzekoa da, nire ustez. Geuk geure egitura eraiki eta gobernatzeko aukera izan behar dugu. Handik aurrera, ikusiko da.Hori bai, edozein modutan? Hemen hasten dira desadostasunak.
Duela aste batzuk, Sorturen ponentziak zirela eta, Europar Batasunaren afera atera zen. Ea barruan gure Estatua sortzeko aukera gehiago genuen, ea non sartu behar ginen…Niretzat larriena ez zen une zehatz batean, handik “sartu” behar izatea baizik eta, gaurdanik gure bidea horri begira egitea. Horrela bada, zama bikoitza ikusten dut. Gure harremanak (ekonomikoak, sozialak…) horren menpe izango ditugu. Bestetik, gai honen inguruko eztabaida, kontzienziazio prozesua salduta izango dugu, hasieratik. Ez dakit zer nolako borroka plantea daiteke horrela etorkizunezko Estatu horretan.
Bidea berak baldintzatuko du ez soilik Estatuaren izaera, baizik eta bere indar-korrelazioa, gizarte askea eraikitzeko aukerak… eta abar.
Gai honekin ezin dugu amore eman Ezin dugu onartu gure aukerarik onena Estatu sozioaldemokrata, edozein modutan ere, eraikitzea izango dela. Bakarrik gure inguruko herrialdeen borrokak eta erakunde iraultzaileak ikusi behar. Ea zer gertatu den horrelako prozesuak eman direnean eta nola dagoen orain indar-korrelazioa
“Estatua eta Iraultza” bezalako liburuak irakurri eta eztabaidatzea garrantzitsua da, sistemari errotik egiten baitiote kritika. Pultso iraultzailea mantendu behar dugu, etorkizuneko Estatuaren izaera baldintzatzeaz gain, ofentsiba egiteko gaitasun nahiko izan behar dugu eta.
CAAekin denok jakin beharko genuke zer gertatu zen, batez ere Enrique Casasenaren ostean izan ziren greba orokorrak apoiatu zituztenen inguruan bagabiltza, beraz seriotasun pixka bat, besterik ez eh…
barkatu zergatik? Agerikoa da ene kritika prezeski zu bezelako Son Goku Errusiarrei egina dela, hots E.H.ko HERRIKO eta HERRIAREN nahia eta subkonsziente kolektiboa ninguneatzen duen jende multzo horri. Beti abanguardia baten zai, abanguardia bakarra nork bere baitan duelako ondoriora heldu gabe… beti partidu komunistaren esanei men eginez, enpiñ…
Ez zait batere efektiboa iruditzen labirinto dialektikoetan jardutea egungo egoeraren aseptikotasuna kontuan izanda; ez ote da berrasmatzea eta autokritika iraultzaile ororen abiapuntua? Kontraesana? Ze esango didazu orain EHko iraultza emateko teorizazio lanetan maila honetan jardun behar badugu nora helduko garen… berriro diot, uste dut etsaiari bide emateko modu bat dela.
Denok errusiarrez hizketan etxeko pentsalariak obbiatuz eta V. asanblada eta sozialdemokrazia eta ez dakit ze pitokeri gehiago boteaz… Likik burua altxatuko balu…
Herriak bakarrik salba dezake herria, izabanako aske eta kritikoz osatutako herriak. Hemen badira hainbat; baina gehienak dogmatiko hutsak iruditzen zatzaizkidate. Teoria asko baina bat bera ere ez EHra ekarria. Ipar Corea?? falta zitzaiguna…
Ala, animo
PD- Panarabismoa aipatu duenarentzat puntu positiboa, gehienetan eta aurretik aipatutako dogma berberengatik bazterrean geratu ohi den korronte sozialista ezinbestekoa egungo egoera global geo-politikoa ulertzeko.
NAFAR AMERRIA ETA ASKEZALETASUNA
28.- Joseba Bizarondegi Zugastiri "Altzairu" | 2013 Otsailak 15 | 4:56 pm
Aurrekoarekin jarraituz
Sozialismoa ezda “aukera” bat; sozialismoa langile klasearen klase-askpaena da, beharrizan bat da. Marxismoa bestalde ez da “ideoloiga” bat ez eta “Pentsamendu” soil bat; marxismoa (eta honen garapen leninismoa). Hortaz, klase borroka EHn ere egon den heinean, marxismoaren oinarriak ere EHn aplika daitezke (eta ea nork esaten didan Euskal Herrian ez dagoenik ez klase borrokari, ez langilegorik, ez plusbaliarik ez eta beste hainbat abar).
Askotan “sozialismo identitarioa” justifikatzerakoan “Euskal Herriko soizalismoa, bertakoa, bertako ezaugarrietara moldatua” aipatezn da. Baina hori tautologia bat da, izan ere, bistakoa da sozialismoa edota beste edozein sistema tokian tokiko baldintzetan oinarritzen da. Izan ere hori da pentsamendu materialista izatea, errealitatetik abiatzea eta ez errealitatea “sortzen” edota “birsortzea” ibiltzen jardutea. “Sozialismo identitarioa” hori bada, orduan munduan eman diren Estatu sozialista denak eta alderdi iraultzaile denak “identitarioak” liratekeen. Hori ez da marxismotik batere bereiztea; munduan egon diren hamarnaka Estatu sozialistek bakoitza bere herrialdeko baldintzak jarraitu izan bait ditu (eta ez denek “Errusiakoak” askotan esaten den bezala). Kuban eta Polonian marxismo-lenienismoan oinarritu ziren, biana bata ez zen bestearen kopia izan, ezin zelako izan. Horrek ez du ez bata ez bestea marxismotik urruntzen. “Bertakoa” izatea ez da marxismta ez izatea, “demokrazia” hitza edo “askatasuna” hitza aitortzeak, ez-euskaldun egiten ez duen moduan. Euskal Herria ez da irla bat.
“Sozialismo identitarioa” idazleak dio marxismo-leninismoa soilik Errusian eman zela eta Hirugarren Munduko herrien askapejn prozesuak “askapen nazional” prozesuak izan zirela. Egia esan, askapen prozesu horiek, totalki hala aprtzialki, marxismo-leninismoa izan dute iturri gisa. Ez dut ezagutzen iraultza sozialik hala izan ez denik (Chavezek berak ere aipatzen du Marxen pentsamenduak izan duen eraginak XXI Sozialismoan). Beraz “argi izan behar dugu marxismo-leninismoa soilik Errusian garatu dela” dioen hori ez da zuzena. Berriz lotezn da marxismoa edo leninismoa errusiar fenomeno nazional baetkin; inortxok ere horrela ikusten ez duen bitartean. Leninismoa ez da Lenin Errusiako zuzendari gisa, hori baino askoz gehiago ere bada. Hori hala ikustea, leninismoa errealitate esklerotizatu bat balitz gisa(eboluzionatzeko ezgaia) murriztea eta pailaradatzea da. Gu ez gara errusiarrak, baina errusiarra ez izateak ez du esan nahi Errusiako iraultza (aurreko post batetan esan dudan ebzala, munduko esperientzia askatzailerik traszendentalena) erreferente bezala ikusi behar ez dugula. Ze palestinarrak eta irlandarrak ere ez gara, eta azken urtetan Palestinarekin eta Irlandarekin (eta gutxiago Latin Amerikarekin) sekulako sinpatia egon da. Hori ez da “Kopiatzea” baina Errusia erreferentetzat hartzea bai? Zer daka txarra Errusiak? “KIDE1″ idazleak dio “panarabismoa” ondo dagoela, baina orduan “paneslavismoa” (adibidez, gaur egunngo Errusiako Alderdi KOmunistak darabilena,gaur egungoak, eta ez SESB garaikoak) ez, “errusiarra” delako? Errusieraz “hitz egitea” txarto dago, baina “arabieraz hitz egitea” ondo?
Bi idazleen artean (eta baita “sozialismo identitarioa” defendatzaileen artean), Euskal herriaren ezaugarri bereizitzaileen gain-estimazio bat ikusten dut, EH zeharo ezberdina izango balitz bezala eta kapitalismoaren gaitzak (gizarte industriala, kapitalismoa) “kanpotik eratorrikoak” izango balira bezala; beraz, gaitz horri aurre egiten dioten ideiak “kanpotik etorritako pentsamoldea” dira. Finean, kutsu neo-aranbista hartzen diot horri, euskal komunitate armonikoaren mitoarena (forma berrien pean). Bestalde, beste akats bat halako ideiak Euskal Herrian errealitate kolektibo pre-kapitalistak (“sozialismo identitarioaren” teorizazioak behin ta berriz aipatzen ditu “auzolana eta matxinada tradizioa”, kontuan hartu gabe errealitate kolektiboak eta erreboltazkoak ia Europako herri guztietan ematen zirela) emango izan balira bezala. Txobinismo euskalduna (edo nafarra) iruditzen zait niri hori (hemen inon baino jatorragoak gara, inon baino matxinatuagoak, inon baino kolektibistagoak eta abar).
Adibidez, “KIDE1″ idazleak dio, Ipar Korearen borroka antikoloniala eta eraikitzailea (sozialismoa eraikitzekoa) ez dela baliagarria, baina bai orain dela mendeak eta mendeak beste egoera sozio-ekoizle batetan eman zen Nafarroako Erresuma (antza “etxekoa” delako, bese kontsiderazioarik gabe, errealitatearen izaera aldakorra kontutan hartu gabe; ea “euskalduna” zenez, berez zen “kolektibista” edota “berdinkidea”). Zer pitokeriak badira ETAren V Asanbladan sozialdemokrazia gaitzestea, ez dakit “nafar legitimista monarkiko” deitzea edota orain dela mendeetako harreman ekonomiko-ekoizleak idealizatzea zer izanen den.
Tango eta Kash kidearekin ados ia denean. Hala ere, gauza bat gehituko nioke zuk esan duzun horri. Izan ere, askotan Ezker Abertzaleko komunistok ez dugu jakin izan gure ideoo,gia behar bezain beste zabaltzen. horrek ekarri du ezker baertzlaeak klase-borroka ez diren beste paradigma batzuk nagusitzea 8adibidez, alaiki, askotan kapitalismoa “garapenarekin” eta “hiriarekin” lotzen da, eta ondorioztatzen da heuk direla etsai nagusia; edota “sistema”-”antisistema” dialektikan sartzen gara; eta hori goi-mailako zuzendaritzara ez begitratzearren; non gauzak okerrago dauden).
“Markel GKK” kideari: oro har ados nago zuk esandakoarekin, bain ez ezker abertzalea “ez-sozialista” identifikatzeko egin duzun apreziazioarekin. zaineere egia da gaur egun ezker baertzalea ez dela marxista, baina, enfin, ez da ezta ere EB-zalea. Ezker Abertzalean asko nagusitzen ari da orain Latin Amerikako eredua; izna ere, 90ko hamarkadan Ezk Abtz-en nagusitu ziren dogma askorekin (“nazio eraikuntza”, “ekologismoa” eta abar) bat etor daitekeela ikusten da.
Bukatzeko, Sorturen prozesuari buruz (batez erae “kolitza” eta “Markel GKK”): Sorturen estatutuetan badaude zenbait akats, batez ere aurreko fasetik eratorriak izan direnak. Baina ponentzia eta emendakinene artean ikusten zen zanga handia izan da. Hor badago ildoen arteko borroka bat, batere mespretxagarria ez dena. Ematen du oinarri sozialean eta militantzian badagoela uste genuena baino askoz ere “ezkerreragoko” edota sozialismo iraultzaileranzko joera. Eta ez da gutxi kontutan izanik aurreko fasean erantzute faesean geratu zen gabezia ideologikoa kontutan izanda.
Ni oso kritikoa izan naiz Zutik EH-Bildu-Sortu operazioarekiko, gauza negatiboak izan ditu baina gauza positiboak baita ere. Azken hauek aipatuko ditut: alde batetik jende berria politizatzeko aukera eman digu, jende beriarengana hurbildu gara (aurretik ematen genuen irudia izan zen, bakarrik arazo nazionalaz eta gure “komunitatearen” arazoez soilik ekzkatzen ginela). Eta bestetik borroka ideologikorako tresnak oso ahulduta geratu ziren: “marko demokratikoa”, “eragileen arteko adostasuna” eta “eraikuntza nazionala” (aurerko eztabaida batean Auitorri esan nion hitz honek zer esaten zuen ondo ez genekiela, edozertarako erabiltzen bait genuen) behin eta berriz errepikatzetik ez ginen ateratzen. Orain lerroen borroka askatu da. beraz, iraganarekiko kritikoak ere izan behar gara, eta Zutik EH kritikatu behar badugu (eta oso krtikagarria da) ez daiela izan “iraganera itzultzearen” posizioetatik; izna ere, Zutik EHk ez du ekarri inolako apurketa ideologikorik: (EHSozialista blogekoek duten akats nagusia euren plantemenduetan hori da: Zutik EHko aurreko lerroaidealizatuta dutela(2009 aurretik ez zegoen kritikarik Ezk Abtz-kiko blog horretan), konuratu gabe, ziur asko zuzendarien nahiaren kontra sozialdemokratizazioa puskatzeko aukerak handitu egin dira.
Baina sozialismo marxistak ezker abertzalean gailentzeko daukan oztoporik handiena agian bestelako paradigma horiek dira; 68-osteko ideologia hori (lehen aipatu dudan “parte-hartezarena” adibide bat da). klase borrookaren eta sozialismo eraikitzailearen paradigm (ez soilik “sistema-suntsitzailea”, antikapitalismo soilan gelditzen dena) gureganatu behar ditugu.
Azkenik, eta guztiz bukatzeko: askotan komuniston gainean erortzen dira “espainolismo” edota “sektarismo” bezalako kalifkatiboak, honen aurrean “aniztasuna” kontrajartzen da. Nahiko kalifikatiboi injustoak dira. Ezker Abewrtzalea anitza dela argi dago, baina horrek ez du esan nahi tendentzien artean borroka ideologikorik ez dagoela edo ezin denik egon. “Sozialismo identitarioaren” aldekoak ere baztertzaileak eta sektarioak al dira? Eta azken urteetako sozialdemokratak? (Niri adibidez ez didate galdetu “eskandinaviar sozialimodkrazia” gustoko nuen). Espainolismoari dagokionez, EHn egon dira Espainian zehar antolatutako erakunde komunista asko: horietako batzuk espainolistak ziren, BAINA EZ DENAK. Estatuan zehar antolatzea ez da espainolismoa edota naizonalismo espainola. Pertsona batek uste dezake Espainiar Estatu burgesa suntsitzeko modurik onena Estatu oso mailan antolatzea dela eta egitura organizatibo bakarra izatea (estrategia kontua). Bestalde, Espainiar Estatuan zehan inork Euskal Herriarekikiko eta Ezker Abertzalearekiko elkartasuna adierazi badu, horiek komunistak izan dira.
Agurrak eta barkatu txapa
zure iruzkina irakurtzean, barre egin dut eta hori oso ondo dago.
baina pare bat gauza!:
- Mugimendu autonomoaren aurka egindako sobradak?. ETAk ez zuen oso ondo jokatu, ezta HBk ere. Dena den berbera esaten dut: emaitzak ez ziren oso onak. (nahiko autonomozalea naiz sinestu ala ez, ezberdintasuna da abangoardiaren alde nagoela eta sozialismo iraultzailearen aportazioak (V.asanblada, kas, jarrai, segi….. etabar) eraginkorragoak direlakoan nago , beraz ez naiz libertarioa).
-Ez naiz marxista-leninista. Marx eta Lenin egindako aportazioak itzelak izan ziren eta iraultzaile guztiontzako erreferenteak (beste pertsona eta mugimenduekin batera).Kitto.
-Ez naiz oso errusiazale. Kritika asko dauzkat. Amerika latina hobeto moldatu zen eta horrexegatik hor iraultzaren sua, Cuba eta ezkerra orokorrean kaña gehiago sartzen dute.
Beraz nor da dogmatikoa?. ez dakit, baina uste dut anti-Dogmatismoaren dogma jarraitzen dutenak oso dogmatikoak direla
Jajajaj,anti-Dogmatismoaren dogma jarraitzen dutenak oso dogmatikoak direla asko gustau zait,aztiHtz bat haiz, hi etxeako!
Ea, bi gauza. Batetik asko poztutzen nauela jendea eragiten aritzeak, bizirik gauden seinale.
Bestalde hitzez azaldu behar honek uste dut gaudena baino urrutiago irudikatzen gaituela, bat egingo genuke minimo ezinbesteko horietan aurrez aurre bagiña. Ni neu enaiz habilena barruan dabilkidan sua besteei bero goxotan adierazten, parka endreduak benetan.
Gozatzen dihardut jendearen burubueltak ikusten jarrita, aupa. Hemen ageri da ene ustez garaipenera eramango gaituen eragin modua, hots behingoz hizketan hastea. Gau ederra izan ezazue denok. Arrazoiketa politikoa bihar.