BORROKA GARAIA DA! BLOGETIK
IÑAKI LARREA:
GURE ZAPALTZAILEEK
EZ DUTE SENTITZEN 
 
  
Felipe Gonzalezen aurpegia  berriro ikusi dut komunikabideetan, azken 
honetan Kolonbian, eta estoldetako biztanle iraunkor hau berriro 
ikusteak hainbat burutazio ekarri dit burura.
Tipo hau GAL eta Estatuaren legezko bortizkeriaren goi mailako 
arduraduna izan zen eta hala ere handik hona daramate, Espainia-ren 
markaren ikur ohoretsua izango balitz bezala. Duela hilabete batzuk 
Euskal Herrira ekarri zuten gure aberkide espainolistek.
Aurreko egunetan Kolonbian egon da Venezuelako eskuinaren burua den Henrique Caprilesekin
 bildu zelarik.  Ez da zaila asmatzea zertara eta zergatik joan den 
orain Caprilesekin biltzera, noiz eta Chavez bere azken borroka latza 
pairatzen ari denean.
 
 
Chavez gabe iraultza bolibartarra eroriko dela ondorioztatu eta  
“demokrazia”rako trantsizioa prestatzen ari dira Gonzalez eta Capriles? 
Agian iraultzaileekin karea bizia nola erabiltzen den irakastera joan da
 Hego Amerikara X Jauna?
Horretaz gain ez dugu ahaztu behar F. Gonzalez Gas Natural Fenosa-ren aholkularia dela “Latinoamerikarekin daukan loturagatik”, eta Espainiako multinazionalek han dauzkaten interesak handiak direla.
 
 
Baina, garrantzitsua izanik, ez da Venezuelarekiko kezkak gehien arduratzen nauena, hemengo egoerak baizik.
Euskal HerrianFelipe Gonzalez “X Jauna”  da edozein, independentista,
 ezkertiarra ala demokrata hutsarentzat. Presoen sakabanaketa, tortura, 
jazarpena basatia, Lasa, Zabala eta GALen ekintza gutiak, eta oro har, 
Espainiaren inposizioaren ikurra higuingarria da F. Gonzalez. Hala ere, 
duela hilabete batzuk, 2012ko urrian, PSOEren sukurtsalak, harro harro, 
Euskal Herrira ekarri zuen hauteskunde ekitaldi batera haien heroiak bere diskurtsoa lau haizetara zabaltzeko: “ez da independentziarik izango Espainia barruan”.
Eta F. Gonzalezen hitz hauek gogorazten didate PSOEren Euskadiren 
sukurtsalak, PSEk, otsailak 10 bere VII. Biltzarra burutu duela eta 
bertan Autodeterminazioaren aurka agertu direla ozen eta argi.

Horrela da, espainiarrek eta euskal espainolismoaren sektore honek 
harro paseatzen dute gure artean X Jauna eta, entzun nahi duen 
edonorentzat, argi eta garbi esan digute jarraituko dutela Espainiaren 
batasuna inposatzen. Zuria eta botilan.
Badirudi espainolistek ez dutela “sentitzen dut” esateko inolako 
beharrik sentitzen. Eta are gutxiago “berradiskidetzea” bilatzeko, 
behintzat haien baldintza eta legeen barruan ez bada.
Bitartean, adi ibili behar dugu eroritako borrokalariei buruz idazten dugunagatik Audientzia Nazionalean ez amaitzeko. Haiek oroitzen dituzten ikur, plaka eta monumentuak sistematikoki erauzita, ezabatuta eta suntsituta izaten dira. Gure presoek, beren senidek eta lagunek sakabanatuta jarraitzen dute, “istripuak” eta Paroten Doktrinaren bahiketa pairatuz. Eta kontuz adierazten diegun elkartasunarekin, Audientzia Nazionalean amaitu gaitezke berriro. Gure gazteak kartzelara sartzen eta atxilotzen jarraitzen dute. Eta abar, eta abar, eta abar.
F. Gonzalezen aurpegia komunikabidetan ikusteak eta gure herrian 
ikusten dudan errealitatea aztertzeak galdera hauek egitera naramate: 
zer zentzua dauka gure borrero eta zapaltzaileei behin eta berriro “sentitzen dut”
 esateak haiek harro baldin badaude egin dutenarekin? Zer esanahi 
politikoa dauka Espainiaren zapalketa bitarteko guztiekin iraunarazteko 
asmo garbia azaldu dutenekin “berradiskidetzea” bilatzeak?
 
  
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina