LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/06/10

Finantzen nagusitasuna ala kapitalismoa?





 Gaur8   aldizkarian Maiatzaren 11an Isidro Esnaola Finantzen erabateko nagusitasuna? 
titulua duen artikulua argitaratu zen. Hartan, aurkezten zaigu ezkerrean oso hedatua den egungo krisiari buruzko ikuspuntu bat. Krisi honen kausa “alde finantzarioak ekonomia erreala” esplotatzea dela.
Ikuspuntu honen arabera, krisiaren ez da kapitalismoaren legeen ondorioa. Kapitalismoaren alde periferiko batena baizik. Finantzen nagusitasuna, alegia. Nagusitasun hau ezabatuz gero, beraz, posible litzateke krisia gainditzea herri langilearen interesak kaltetu barik eta, aldi berean, kapitalismoa suntsitu gabe. Areago, posible litzateke eratzea herri langilearen eta burgesiaren hainbat sektoreen arteko (produkzioan aritzen direnak edo, behintzat, enpresa txiki eta ertainetako ugazabak) aliantza zabal bat halako aterabide bat lortzeko. Bai eta krisirik gabeko kapitalismo bat ere, agian. Hau guztia, nire ustez, guztiz faltsua ez ezik langileriaren kontzientzia iraultzailea pizteko oztopo handia ere bada. Ilusio erreformistak indartzen baititu. Horregatik hain beharrezkoa iruditzen zait haren kritika. Eta aukeratu dut Esnaolaren artikulua krisiari buruzko ikuspuntu erreformista aurkezten digulako oso ondo argudiatua eta euskaraz.


2013/06/07

TXABI ETXEBARRIETA: 45. URTEURRENA




DUELA 45 URTE
OLIGARKIA FRANKISTAREN
MERTZENARIO TERRORISTEK
TXABI ETXEBARRIETA ORTIZ
ERAIL ZUTEN

Xabir Etxebarrieta Ortiz, TXABI, Bilbon jaio zen, 1944ko urriaren 14an, Ibañez kalean. 1957an bere aita hil zenean, familia Bilboko Alde Zaharrera joan zen bizitzera, gaur egun Etxebarrieta anaiak plazara, hain zuzen. Espainolistek, normala denez, plaza horri "Miguel de Unamuno" erraten diote, filosofo eta intelektual basko-euskaradun (Euskaraz bazekien, bainan ez zen euskalduna, Euskara ez baitzen bere identitate-hizkuntza, Espainola baizik) eta espainolista handiaren omenez. Iraultzaile euskaldunok, bistan da, nahiago dugu Etxebarrieta anaien handitasuna (ala ttipitasuna?), Unamunoren espainolismo arranditsu eta etnozida baino. Jakina, Unamuno ere Euskal Herriko historiaren parte bat da, ez dugu inolaz ere ezabatu behar, Euskal Herriaren kontraesan eta zapalkuntzaren adierazle bikaina da. Baina nork bere lehentasunak izaten ditu.

Txabi hirugarren semea zen, eta ondoren alaba bat sortu zen familian. Zaharrena, Joxe Antonio, ondoren, Angel, eta ttikiena, Asunbe. Aita, Antonio Etxebarrieta, eta ama, Asun Ortiz. Antonioren familiak Ispaster eta Lekeition zuen jatorria. Ama, Bilboko Udaleko lehen emakume funtzionarioa izan zen. Bere familia Aiara eta Menako ibarretatik heldu zen, eta bere ideia monarkikoak ziren hasieran. Geroago, seme-alaben bidera hurbildu zen. Aita, aldiz, abertzalea zen, eta negozio-gizona. Oso gazte hil zen, 1957an, Joxe Antoniok, zaharrenak 17 urte bertzerik ez zuela.

Urte batzuk geroago Txabik honako poema hau eskaini zion bere aitari:

PARA MI AITA 

"Mañana. me quedé sin padre.
Tiro la muerte de la cuerda y cayó
como fardo al agua.
Se me llevó sus ojos y su voz. 
Mi padre ya está muerto.
Creerme, que lo es.
Se mefue su vida,
sus ojos grises
su voz de padre, que lo fue.
¡Ah! Recuerdos
¿Por qué jugáis al escondite del olvido?"

Etxebarrieta anaiek Bilboko Eskolapioen ikastetxera joan ziren. Bertan, irakasle falangista eta frankisten erdian, baziren fraile eta apez abertzale eta euskaldunak, Euskal Herriarenganako maitasunaren sua eta Euskadiren ideia politikoak bizirik mantendu zutenak. Haien artean, Joxe Antonio, Angel eta Txabi ohartu ziren beren identitate euskaldunaz, eta Euskal Herriak pairatzen zuen zapalkuntza nazional etnozida. Kontzientzia abertzalea piztu zitzaien. Irakasleen artean, PNVko militante bat: Jabier Eizagirre.

Txabiren biografia idatzi nahiko genuke hemen, baina zorigaitzez, zatika eta ahal bezala egiten ari gara. Ezinean gabiltza, arras lanpeturik, bainan ez genuen data hau utzi nahi Txabi Etxebarrietaren bizitza aipatu gabe, bere heriotzaren 45. urteurrenean.

Beraz, eta garai hobeen esperantzan, Txalaparta argitaletxeak plazaratutako liburuetako bat baliatuko dugu: "EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD". Liburu sorta honetako bigarrenean, "1966-1969. La V. Asamblea", Mertxe Aizpuruak idatzitako biografia kopiatuko dugu hemen. Egunen batez iraultzaile euskaldunok Txabik behar eta merezi duen liburua izkiriatuko dugu, gure hizkuntza nazional bakarrean, bere biografia eta pentsamendua argiro eta xeheki azalduko dituena. Momentuz, eta tamalez, idatzitako gehiena Espainolez dago.


TXABI ETXEBARRIETA ORTIZ 

Mertxe Aizpurua

"Egunaren bezperan hilko naiz -iragarri zuen, garaipena ezagutuko ez zuela jakinda- eta goardia zibilek jota izango da". 1968ko ekainaren 7an, Goardia Zibilak tiroz hil zuen Txabi Etxebarrieta, Tolosako Benta-Haundin. Astra pistola bat aurkitu zioten, Gernikan egina, 36ko Gerrako gudarien ofizial batena izandakoa. Nondik nora jakiterik ez badago ere, pistola hori FLN aljeriarraren sostengu talde baten eskuetara iritsi zen eta, Aljeriako askapen gerran berea utzi eta gero, Parisen barrena, euskal eskuetara itzuli zen. 

Txabi Etxebarrieta, borroka eta eztabaidako urte luzeetan taiututako gizona izan genuen. Hamar urte lehenago, ETA sortu, Kuban Fidel Castro gailendu, eta Che Guevara Iraultzaren ikur bihurtu zen. Aljeriak independentzia erdietsi zuen eta Viet-Cong-ek Ameriketako Estatu Batuak erraldoia umiliatzen zuen. Txabi Etxebarrieta, Zientzia Ekonomikoetako ikasle prestua, planta ahulekoa eta iritzi sendoduna, Euskal Herriaren historiara pasatu zen, borrokan hildako lehenengo ETAko militantea izateagatik.

"Txabi ezagutu izana, baita azaletik bestrik ezagutu ez dutenentzat ere, zorte handia izan da; berarekin kutun bezala aritu garenontzat pribilegioa izan da, eta urteen joanak ezingo digu pribilegio hori eraman. Gutako batzuoi, denbora luzez ere, kostatu egingo zaigu beregan pentsatzen jartzea. Bere ausentziaren hutsuneak lotsarik gabeko negarrerako, besterako ez du tokia uzten. Hain zuzen ere - adin txikiko itxuraz gaindi- Txabi lider bat zen eta, are gehiago, lider atsegina. Ez hala kalkulatu edota atsegina izan nahiagatik. Txabi atsegina zen, sakonean eta bete-betean gizatiarra zelako."

Pasarte horren bidez abiatzen da, Txabi Etxebarrieta hildakoan Iraultza izeneko koadernoak argitaratu zuen haren biografia. Txabiren anaia, Joxe Antonio Etxebarrieta, izan zen, sentiberatasun handiz, Goardia Zibilak hildako buruzagi mitikoaren bizitzaren zertzeladak idatzi zituena. Hurbiletik ezagutu zutenen testigantzak iritzi berekoak dira, besteak beste Jokin Gorostidi, Arantza Arruti edo Goio Lopez Irasuegi.
 

HAURTZAROTIK
 NERABEZARO KRITIKORA 

Txabi Etxebarrieta Bilbo jaio zen 1944ko urriaren 14an. Aitaren familia Ispaster eta Lekeitiokoa eta amarena Arabako Aiara bailarakoa. Lau nebarrebetan hirugarrena zen. Haurra zelarik bronkitis itzel batek gaisotu zuen eta hark sortutako ondorioak, aldizkako asma eta sukarraldiak, bizitza osorako izango ditu.

1957an aita hil arte, familiak ez zuen diru estuasunik ezagutu, bainan hura hil ondoren, ama izango da familiaren zama eramango duena, Bilboko udaletxean funtzionario lan eginez. Etxekoen mantenuak sortutako sufrikarioari aurre eginez, Asun Ortizek seme-alabak ikasketetan etengabe bultzatzen zituen, aldian behineko lanbideekin batera.

Testuinguru honetan, Txabi Etxebarrietak hiriburu bizkaitarreko Eskolapioenean egi zituen oinarrizko ikasketak, eta 1962an Zientzia Ekonomikoetako Fakultatean sartu zen, nerabezaroan krisi luze eta sakonak pairatu eta gero. "Lotsatu, ihes egindako edo onartu gabeko gauzez soilik lotsa gintezke", esango zion askotan anaiari. Krisi horietatik, bere adinari zegokion baino askoz heldutasun handiagoz jalgi zen.

Hamalau urte besterik ez, eta asko idazten zuen. Idazki horiek bere gogo egoeren eta iritzien ispilu garbia dira; krisian dagoen nerabe baten heldutasun bidea pausorik pauso ikus daiteke, larrialdiak eta zalantzak, eta bide horretatik pentsamolde sendoko gizona sortzen da: "duda metodikoa" albo batera utzi gabe, egunetik egunera sakonago ikertzen du errealitatea eta norbere erantzukizunaren sena garatzen du. 1961. urtean, hamazazpi urterekin, lagun bati honela idatzi zion: "Pascal-ek dioenez, "zuzen pentsatzen ikastea moralaren hastapena da"; beharbada zuzen pentsatzeak berarekin dakar egin beharrekoa egitea ere."

  
IKASLE ARGIA UNIBERTSITATEAN

Aipatutako heldutasunak, eta dituen serenitate eta indar bukaezinak, lanerako ahalmen ikaragarria ematen diote. Fakultateko azken ikastaroan (1966-67), ikasle ezagunenetakoa izatera iritsi zen eta "oso ongi" kalifikazioaz lizentziatzeaz gain, Txabik beste hainbat gauza ere egi zituen: Zibernetika ikastaroetan ekolak ematen ditu arduradun bezala, IBMren katalogoko zerebro elektronikorako programak aztertzen ditu, berak ere programak sortzen ditu (besteak beste, Fakultateko Administrazioa mekanizatzea ahalbideratzen duena), etxean eta Izaro akademian eskolak ematen ditu eta horietaz gainera, ETAren baitan ekimen politiko bizia izaten du.

Horiez gain, Txabik bestrik egiteko adorea ere badu: zinema ikusi, poesia idatzi, eta miretsitako Dostoievskirekin batera, Whitman, Neruda, Baudelaire, Otero, Shakespeare edo Ibsen-en lanak ere irakurtzen ditu. Baina bere interesa ez da klasikoekikoa bakarrik eta sarritan, lagunak harritzen ditu, ustez beretzat "arruntegiak" ziren zenbait lanen ezagupenarekin.

Besteren maila berean aritzeko ahalmen horregatik, gizaixoarena egiteko edo "snob"ak aintzat ez hartzeko joerarekin batera -Txabik esaten zuen horrelako pertsonak jasateko "ezintasu konstituzionala" zuela- inork ez du susmatu ere egingo ETAko militantea izan daitekeenik. Fakultateko hurkoek ere hori baino beste ezer pentsatuko zuketen, "iraultzaile hitzontzia" izatetik PCEko kidea izateraino. 

BOSTGARREN BILTZARREAN

1967an, Txabi Etxebarrietak ETAren V. Biltzarra zuzentzen du, partaideen hautaketa ia ahobatekoaz. Biltzarra bukatutakoan, ekitaldi nekagarrien ondoren, oso lo ordu gutxi eta amaigabeko bilerak tarteko, mahaiburuak gainerakoak txundituta uzten ditu, armonika baten doinuan, tango batzuk ezinhobe dantzatzen dakiela agertutakoan. Joxe Antonio Etxebarrieta anaiak azaltzen duenez, Txabik kantzatzeko "belarri gogor etsigarria" dauka, baina dantzan, berriz, "izugarri ondo" egiten du.

Jokin Gorostidik eta Txabi Etxebarrietak, V. Biltzarra baino hilabete batzuk lehenago elkar ezagutu zuten. Bigarren zatiaren ondoren, Gorostidik dioenez, "bere ahalmen intelektualagatik eta dohain iraultzaileengatik", ETAko Komite Zentral eta Exekutiboetako kide aukeratzen dute. ETAren teoria iraultzailerako aurreneko urratsak Biltzar horretan ematen dira, eta ekarpenetako bat, Euskal Herri Langilearena (PTV), Txabi Etxebarrietarena da.

Jokin Gorostidik hilabete luzez gela berean bizi izan zen Txabi Etxebarrietarekin, eta oso oroitzapen goxoak gorde ditu. "Militante eta iraultzaile handia zen, benetako liderra. Abertzalea eta sozialista, uneoro borroka modu desberdinak bultzatzen jakin zuen". Pertsona bezala, "gizon izugarri sentibera eta oso gizatiar" bezala definitzen du. "Jendearekin segituan konektatzen zuen. Kideekin, baita momentu latzenetan ere, moldagaitza eta maitagarria ere bazen. Amorru handiena ematen zion gauzetako bat bizarra egitea zen. "Nahiago dut urtero seme-alaba bat izan, egunero bizarra egitea baino", esan ohi zuen maltzur".

Arantza Arrutiren aburuz, garai hartan ETAko militantea eta zuzendaritzako kidea hau ere, matxista ereduaren erabat kontrakoa zen Txabi Etxebarrieta. "Ulertzeko ahalman itzelekoa zen. Samurtasun osokoa eta gainerakoengandik bereizten zuen karisma berezia zuen". "Lehenago ere ikusia nuen Ekonomikoetako Fakultatean, biltzarretako parte hartzeetan. Inork zer esan handirik ez zuenean, Txabik hitz egin zezan eskatzen zuten. Gero, muturreko egoeretan, bileretan, aparatuaren planifikazioetan, bere pertsona neurri handiaz jabetu nintzen"

   "HIL ZUEN LEHENA,
HIL ZUTEN LEHENA"

Goio Lopez Irasuegik ere pertsona maitagarria bezala gogoratzen du Txabi, erakundeko lagunen artean ikaragarri maitatua. "Pertsona handia zen. Adimen eta atxekitasun harrigarriak zituen eta jendearekin nola aritu zekien". Lopez Irasuegik onartzen du pertsona batek ez duela erakunde osoa biltzen, baina "Txabiren papera V. Biltzarrean hil ala bizikoa izan zen ETAren aurrerabidean. Fisikoki ahula izan arren, hil zuen lehena izan zen, baita hil zuten lehena ere. Bere burua, aitzitik, argitasun ikaragarrikoa zen. Intelektualik gabe -amaitzen du- ezinezkoa da aurrera egitea eta gauza bera ekintza-militanterik gabe. Txabi intelektuala zen, ez zuen balio ekintza gizonerako, baina ez zuen beste erremediorik izan".

Arrazionaltasun iuzgarrikoa bada ere, Txabi funtsean pertsona sentimentala da. Etxea uzten duenetik, bere kezka handienetakoa amaren osasuna da, hura jota gelditu baitzen bere erabakiagatik. Itsasoaren eta ilunabarren maitalea, horiek dira, jaioterria, bakardadea, amodioa eta emakumearekin batera, bere poema ugariren gaiak. Bere bizitza laburrean zehar, amodio kontuetan Txabi Etxebarrietak harreman labur batzuk ditu, erdi maitemintzeren bat eta amodio handi bat izan zuen, azken hau oso laburra, porrot egindakoa, sekula ahantziko ez duena.

ADUNATIK BENTA HAUNDIRA,
TOLOSAN BARRENA

 1968ko ekainaren 7an Txabi Etxebarrieta, Jokin Gorostidirekin egotekoa da Besainen. Gorostidik, Eibarretik etorrita, Gipuzkoan egin beharreko ekontza batzuetarako leherkariak eman behar dizkio. Txabi, Iñaki Sarasketarekin batera, Donostiatik abiatzen da eta, Aduna parean, Goardia Zibil bikote batek gelditzeko keinua egiten die. Ibilgailuaren paperak motoreko zenbakiarekin alderatzean, goardia zibila bat ez datozela konturatzen da. Une horretan, Txabi Etxebarrietak tiro egiten dio agenteari, Jose Pardines-i, eta hil egiten du. Sarasketak eta Etxebarrietak Tolosara jotzea lortzen dute, eta zenbait orduz Eduardo Osaren etxean ezkutatzen dira. Txabik irtetea erabakitzen du, gotorlekua ez du aski ziurtzat jotzen. Iñaki Sarasketak kontatzen du ondotik gertatuko dena:

"Itzuli zenean, Osak ez zekien ezer, autoz atera gintzala eskatu genion. Gertuko herri batera joateko asmoa genuen. Benta Haundira iritsita, kontrol batean gelditu eta jaitsi arazi ziguten. Txabik agiri faltsua erakutsi zien; nik ez nuen inolako paperik eta arakatu gintuzten. Goardia oso urduri zegoen eta gerrian neraman arma ez zidan aurkitu. Txabik jaka kremaileraduna zeraman. Goardiak ireki zion, labankada jotzen duenaren moduan, eta pistola ikusi zuenean, orru gisako zerbait egin zuen eta gerritik oratu zion Etxebarrietari. Gogoratzen naiz bera pistola hartzen saiatzen zela, baina goardia askoz lerdenagoa zen. Pistola hartu nuen eta tiro egiten hasia zitzaidan beste goardiari destatu nion. Bigarren hau autoaren atzean ezkutatu zen. Korrika hasi baino lehen, instant batean Txabi lurrean ikusi nuen, eta goardia bere gainean. Gero esan zidaten buruan kolpatu ziotela eta ondoren bularrean bi tiro jo".

Iñaki Sarasketak bertatik ihes egitea lortzen du, baina biharamunean Errezilgo elizan atxilotuko dute, sakristauak Goardia Zibilari abisua eman eta gero.

Txabi Etxebarrietaren heriotzak, 23 urte zituelarik, zirrara handia sortzen du Herriarengan, Bilboko hiletara joandako jendetza ugaria eta Euskadiko hainbat tokitan egindako makina bat elizkizunak lekuko.Omenaldi guztion buruan, Poliziak eraso egin eta atxiloketa mordoa burutzen ditu. 

 

Hona hemen IRAULTZA aldizkariaren lehen alean, ETAko agerkari bat, 1968ko arazoan-abenduan argitaratutako tesgigantza bat:

TXABI, ETARKIDE BATEK IKUSITA 

Lagun bat nuen eta hil zuten. Euskadin jaso nuen berri trixtea, azken boladako beste berri asko bezelaxe. Amorru bizitan jarri nintzan, hil zidatelako. Ez nuan gehiago ikusiko. Bere larruan egon banintz ez nuen gau negarrik egingo. Ideia pila bat etorri zitzaidan burura, txorabiatzeko adina. Ez nakien zer egin. karraxi egiteak ez zuen balio. Hila zen. Betilun geratu nintzan, zer egin ez nakiela eta oroitzen hasi. Haurtzarotixek nuen adixkide, lehen jolasak elkarrekin egiten genituen. Haurtzaroko gerla-jolas haiek! Beti berdinak. Euskaldunak espainolen kontra. Oraingoa ez zen jolasa. Benetakoa zen. Serioa zen.
Ikasia zen, ondo jantzia buruz. Ez zuen horrela hil behar, gerorako kontserbatu behar genduen. Hau izan zen ene lehengo pentsamena berri tristeaz jabetu ondoren. Ideia ahula, ezinbestean.

"Ez dago odolik gabeko erreboluziorik". Askotan entzun nizkion hitz hauek Xabiri. "Eta beti onenak hiltzen dira". Zuen guztia eskeini zuen Herriaren alde, gure Herriaren alde. Urritasunak demaiete balioa gauzei. Hain urria da bizia! Bakarra da. Behin eman diteke eta Xabik eman zuen. Neke da bizia eskatzen duten arrazoiak arkitzen, bainan badira heriotza aukeratzen duten gizonak oraindik. Xabik aurrez hautatu zuen, zertara zihoaen bazekielako. bere heriotz krudela bihurtu zaigu arrazoi harrezkero. Benta-Handin hil zuten, traidore bat bezala atzetik, aurez aurre hiltzeko lotsa ziralako. Odolez ixkribatu zuen bere testamendua Benta-Handiko hormetan.

Ez zen deskuido bat izan. Are gutxiago, mentura bat, aukera bat baizik. Gizon baten aukera. Gizon baten erantzuna. Aspaldidanik erabakia. Ideal baten prezioa. Eta hain garesti dira idealak gaur egun! hitz hutsen balioa ezeztatu du Xabik, hitz jarioaren eskaskeria. Dagokion mailara jaso du abertzaletasuna. Ez da Aberri antzu batengatik hil, euskaldunok gizonago eta libreago egingo gaituen Aberri batengatik baizik. "Denon etxean geratuko bagina, aldaketaren zai, Herria hilko litzake. Askatasun bidetik doa Herria gu eta gu bezalako aso eskeini gatzaizkiolako. Askatasuna ez dator berez, guk bultzatzen ez badugu. Herriak behar nau eta ni eskeintzen natzaio. Hogei eta bost urtetara helduko naizela uste dut, beharbada hogei eta hamarretara ere bai, bainan ez naiz ohean hilko".

Hitz hauek noiznahi entzutzen niotzan, misteriorik gabe erraten zituen. Gauzarik normalena balitz bezala. Bere barnean zeramakien eguneroko arazoa balitz bezala. Eta hala zen. Ez en harrizko jarrera bat, gutxiago sentimentalkeri bat, barnetik ari zitzaion zerbait baizik. Bere bakardadean hainbeste aldiz egotzitako ideal hunek mugi erazten zuen egunero. Eta asmatu zuen jokatu zuelako.

Bere ideala garestiegia da, odolez merezia delako, nolanahi erabiltzeko eta zikintzeko. Herotzaren aukera, aukera serioa da.


bestea.



 
"En el momento en que se cumplen los 15 años de los primeros brotes de ETA señalamos nuestra decidida voluntad de efectuar la revolución vasca. Nuestra lucha sólo se detendrá cuando hayamos destruido el capitalismo a escala mundial, lo cual significará que Euskadi -Norte y Sur- será socialista."

ETA
Euskadi Ta Askatasuna
1968ko ABERRI EGUNA 

 

HERRIAK EZ DU BARKATUKO,
EZTA AHANTZIKO ERE!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!

GORA
 EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

2013/06/05

EGUNEROKO NORMALTASUN DEMOKRATIKOA ALDEBAKARTASUNAREN LURRALDE MIRESGARRIAN...

Berria.info


'Bateragune auzia'

Giltzapean edukiko dituzte,

 «interes publikoa» babesteko

 

'Bateragune auziko' mamiari buruz erabaki bitartean, bost zigortuak aske ez uztea erabaki bu Auzitegi Konstituzionalak

Ez du eperik muinari buruz erabakitzeko, eta Konstituzionalak ez du presarik


 


EH Bildu: 

«Oker dabil Espainia 

bake egoera zapuztu nahian»


Barrenak salatu du «erabat politikoa» dela Konstituzionalak 'Bateragune auzian' hartu duen erabakia, «PPk eta PSOEk babestua»

Auzitegien erabakiak «errespetatu» beharra nabarmendu dute PSE-EEk, PPk eta UPDk

Arbulu eta Landa, 2002an.


Urriaren 17an

 hasiko da

 'herriko tabernen' auziko epaiketa

 

Ezker abertzaleko 40 lagun epaiketara bidean dira, 'herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea egotzita.
Berria.info   2013-06-05 - 14:46:19

Motzean





LIKIDAZIO ETA ERRENDIZIO BATEN KRONOLOGIA LOTSAGARRIA
(eta hau guztia antolatu zutenak oraindik preso daude,
 atera kontuak nolako bake prozesua!!!)

2009

2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten.

2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Garzon epaileak. Etxeberria eta Oiz aske utzi zituen. Moreno, Esnal eta Serrari hamarna mila euroko bermea ezarri zien libre geratu ahal izateko.

2009-10-17. Operazioaren aurkako manifestazio jendetsua egin zen Donostian, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta.

2009-11-08. Prozesu demokratikoaren alde idatzitako gutunaren berri eman zuten bost zigortuek, kartzelatik. «Fase berrian, estrategia eta tresna berriak behar dira, ezinbestean», adierazi zuten.

2009-11-14. Ezker abertzaleak agerraldia egin zuen Altsasun. Prozesua garatzeko, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde agertu zen.

2010

•2010-02-14. Zutik Euskal Herria agiria kaleratu zuen ezker abertzaleak.

2010-04-26. Auzitegi Nazionalak Rafa Diez aske utzi zuen, 30.000 euroko bermepean.

2010-06-27. EArekin itun estrategikoa sinatu zuen ezker abertzaleak, Euskal Estatuaren bila.

2010-09-27. Gernikako Akordioa sinatu zuten.

2010-11-27. Ezker abertzaleko 300dik gora lagun bildu ziren Iruñean, alderdi politiko berriaren oinarriak ezagutarazteko.

2011

•2011-01-08. ETAk su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu zuen.
2011-02-07. Sortu alderdia aurkeztu zuen ezker abertzaleak. Indarkeria irmo errefusatuta.

2011ko maiatza. Bilduk udal eta foru hauteskundeetan parte hartu zuen lehenengoz. Gipuzkoan ezker abertzaleak, EAk Alternatibak eta Aralarrek osatutako koalizioa izan zen nagusi.

2011-06-27. Bateraguneko epaiketa hasi zen. Euren apustua bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen aldekoa izan dela esan zuten akusatuek.

2011-09-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionak. Esnal, Moreno eta Serra absolbitu zituen.

2011-10-20. ETAk jakinarazi zuen bere jardun armatua betiko amaitutzat ematen zuela.

2012

2012-05-10. Jarritako zigor epaia berretsi zuen Gorenak.

2012-06-23. Gorenaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Konstituzionalean Bateraguneko zigortuek.

2013

2013-05-09. Konstituzionalak ia urtebete geroago onartu zuen helegitea tramiterako.


KAPITALISMOA (eguneroko) TERRORISMOA DA






 

Orangeko langile batek

 bere buruaz beste egin du, 

Frantzia iparraldean

Berria.info

Azken urteotan Frantziako telefono konpainiako 35 langilek bere buruaz beste egin dute. Lanean jasaten duten gehiegizko presioa salatu dute. 
Iker Aranburu   2013-06-05 - 13:12:29

 



Orangeko langile bat urkatuta aurkitu dute gaur goizean bere lankideek, Roubaixeko bulegoan (Nord departamendua). Poliziak uste du bere buruaz beste egin duela. Hala balitz, Orangeko (France Telecomen izen berria) suizidio oldeari buruzko eztabaida piztu dezake. 2008an eta 2009an bereziki telefono konpainiako langile askok bere buruaz  beste egin zuten. Iazko uztailean, epaileek konpainia eta haren presidente ohia Didier Lombard (2005-2010) inkulpatzea erabaki zuen, ustez gehiegizko presio psikologikoa eragin zietelako beren langileei.

Ipar Euskal Herrian ez da suizidiorik izan telefono konpainian, baina iragan martxoan postari bat bere buruaz beste egiten saiatu zen, Baionako banaketa zentroan. Lankide batek aurkitu zuen zintzilika, eta garaiz jaitsi ahal izan zuten. Postako langileek lan karga handia salatu zuten.

 



argia

Istiluak berriz ere Hegoafrikako meategietan

Lander Arretxea

2013-06-05



Enpresaren bozeramaileak ez daki meategietan lanean ari den langile kopurua zenbatekoa den.

Pasa den asteartean greba hasi zuten 1000 meatzari kaleratu ditu Glencore Xstrata multinazionalak. Meatzari batek goi-kargu baten erasoa salatzearekin batera hasi zen lanuztea. Hegoafrika iparraldeko hiru meategitan izan du eragina. Christopher Tsatsawane enpresaren bozeramailearen hitzetan, “legez kanpoko greban” eta “istiluak” sortzen ari ziren langileak.


Glencore Xstrata, lehengai eta elikagaien salerosketaz arduratzen den multinazional suitzarra da. 

Mundu osoko kobrearen %50a, zinkaren %60a eta gariaren %10a kudeatzen du besteak beste. 2010ean 3.800 miloiko irabaziak izan zituen.


SowetanLive hedabide hegoafrikarrak argitaratu duenez, pasa den urtean milaka meatzarik haien lanpostua galdu zuten, soldata baxua zela eta herrialde osoko meategietan hasi zuten grebaren ondoren. Gehienek lanpostua berreskuratu zuten enpresek ezarritako baldintzak onartuz. Abuztuan 45 langile hil zituen poliziak. Estatuaren bortizkeria erakusten zuten irudiak mundu osora zabaldu ziren.

Polizia hori, noski, ANCren kontrolpean dago, hau da, Nelson mandelaren alderdia. Bistan da, hegoafrikan Iraultza Sozialista egin ez denez, jabego pribatua defenditzen du ANCren aginduetara omen dagoen Poliziak, eta jabego pribatuaren artean, jakina, Glencore Xstrata multinazionalarena ere bai. Suitza, lurralde "demokratiko" idilikoa, guztiz neutrala eta pazifikoa, erreferendumak, kale garbi-garbiak, jende goxo eta adeitsua... Bai Suitza, Kapitalismo Inperialistaren banketxe nagusia, Basapiztiaren zuloa, Europa burges arrazista eta genozidaren hipokrisiaren gailurra. Horixe da Suitzako Estatu burgesa... Noizko Nuremberg-eko epaiketa Suitzako Oligarkia genozidaren aurka?

Eta bigarren gogoeta: ANCren Poliziaren buruzagietako bat ez al da Robert Mac Bride? Abuztuan 45 langile sasaskitu zituen Polizia horren buruetako bat ez dea bera? Eta gizon hori, Hegoafrikako Burgesiaren mertzenario hiltzaile eta terrorista hori ez zen etorri Euskal Herrirat aurtengo otsailean, "Basque Peace Process"-i buruz mintzatzeko eta ETAren armak konfiskatzeko? Hona hemen argazki batzuk, Lenisme blogetik hartuak (leninisme.blogspot.com.es) :

 Robert McBride (ANC) txakur ustela, Alex Maskey (Sinn Féin) eta Pernando Barrena (Sortu)

 

Robert McBride, ANC-ko kide, txakurren buruzagi eta Ezker Abertzalearen adiskide

Robert Mac Bride Aieteko Hitzarmena esplikatzen Hegoafrikako Herri Langileari, bakea eta demokraziaren bidean...


 Robert Mac Bride konponbide haizea hauspotzen Euskal Herrian, lasari arraio eta ttentte-pottentte...



ALOKAIRUA

Berehala kaleratzeko aukera

 emango du alokairu lege berriak

Emantzipazio errenta ez da desagerraraziko, Alokairua Sustatzeko Estatuko Planeko laguntza berriak indarrean sartu bitartean behintzat
Miren Garate   2013-06-05 - 15:32:54


Espainiako Gobernuak gaur jarri du indarrean Etxebizitzen Alokairu Merkatuaren Sustapen eta Malgutasun Nuerrien Legea. Euren etxeak errentan dituztenentzat nahiz alokairuan bizi direnentzat aldaketa ugari dakartza erreformak. Hileko errenta ordaintzen ez dutenen kaleratzeak erraztuko ditu legeak. Ordaintzeko abisua jaso eta hamar eguneko epean bidali ahal izango dira etxetik. Gainera, gobernuak erregistro bat sortuko du berankorrak diren errentarien datuak sartzeko. Era horretan, etxe jabeek alokairua ordaindu ez duten herritarren datuak ikusiko dituzten. Gobernuaren esanetan, saihestu egin nahi da "ordaintzaile txarren beldur" etxeak alokairu merkatura ez ateratzea.

Emantzipazio errenta, momentuz, ez da desagertuko: Madrilgo gobernuak mantendu egingo du laguntza, gutxienez Alokairua Sustatzeko Estatuko Planeko laguntza berriak indarrean sartu arte. 2008an jarri zen indarrean laguntza hori, 30 urtez azpikoen emantzipazioa sustatzeko asmoz. Hasiera batean, onuradunei hilean 210 euro ematen zizkien Espainiako Gobernuak etxea errentan hartzeko. Iaz, laguntza gehiago ez ematea erabaki zuen, baina lehendik jasotzen zutenei mantendu egin zien, kopurua 147 eurora murriztuta. 

Etxea uzteko edo errekuperatzeko epeak ere bizkortuko dira. Behin sei hilabete pasa eta gero, maizterrak etxetik alde egiteko aukera izango du hilabete lehenago abisatuta, eta ez du kalte-ordainik pagatu beharko behar baino lehenago uzteagatik. Jabeak ere lehen baino bizkorrago errekuperatu ahal izango du bere etxea. Berak edo lehen graduko senideren batek behar izanez gero, aski izango du maizterrari bi hilabete lehenago abisatuta, hori bai, beharrezkoa izango da kontratuak ordurako urtebete ematea indarrean.

Alokairu kontratuaren iraupenaren epe legala ere murriztu da. Derrigorrezko luzapena izenez ezagutzen dena, lehen kontratuan sinatzen dena, bost urtetik hiru urtera laburtu da. Epe hori pasatakoan, ez jabeak ez maizterrak ezer esaten ez badute, aipatugako luzapen automatikoa aplikatzen da. Lehen hiru urtekoa izaten zen luzapena, aurrerantzean, urtebetekoa.

 

2013/06/03

GLADYS, GOGOAN ZAITUGU!

OMENALDIRIK
 HOBERENA,
 GARAIPENA!

 


EUSKAL HERRI LANGILEAK

EZ DU BARKATUKO,

EZ DU AHAZTUKO!!!

 

Gladys del Estal















Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 - Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen, Guardia Zibilaren mertzenario terrorista batek tiroz erail zuena Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erriprimitzean. 

 sinboloa  da Euskal Herrian.
 

Bizitza

Gladys del Estalen gurasoak —Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño— euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Errepublikaren aurka matxinatutako indar faxistei aurre egin zien, Meabe Batailoiko kidetzat. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. Hasiera batean, Donostiako Egia auzoko Aldakonean bizi izan ziren, baina geroago Atotxako dorreko etxebizitza batera aldatu ziren. Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. Ondoren, Kimika ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen enpresa txiki batean. Donostia hiriko Egiako Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen eta auzoko kultura bizitzan parte hartzen zuen, eskolak ematen eta haur-taldeak dinamizatzen.

Heriotza

1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian.  

Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys.Protesta ekologista, antilimitarista eta antinperialista zen, eta orduko Gobernu neofrankistak, UCDkoa, hain zuzen, agindua eman zion Polizia Nazi-onalari ekitaldiaren aurka oldartzeko. Erasoaren aiztinean, jendea sakabatu zen lasterka, pilotakadak eta ke-poteen artean.

Tuteratik kanpo, beren aldetik Guardia Zibileko terroristek ere gogor jo zuten antilitaristen eta ekologisten aurka, eta horren aitzinean, militante batzuk eserialdi bat egitea erabaki zuten, bakebidez protesta egiteko. Tuterako zubian izan zen.

Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (Euskaraz, neska puxka) esan zion Gladysi.  
 

Gladysek, zapaltzaile armatu baten eraso matxista eta faxista horren aurrean, eta indar okupatzaileak egiten ari ziren txikizioa ikusita, mertzenario terrorista hari merezi zuen bezala erantzun zion: «hijo de puta» (Euskaraz, putakume). Orduan Martínez Salas guardia zibilak bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek hotz-hotzean tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Ondorioak

Euskal Herri Langileak hainbat egunez herri mobilizazio handiak eginez erantzun zuen, horien artean Hego Euskal Herrian deitutako Greba Orokor bat, Ezker Abertzaleko alderdiek, Espainiako Alderdi Komunista eta PSOEk deituta. Donostian egindako manifestazioan, orduko Donostiako alkatea zen Jesus Maria Alkain egon zen manifestazioaren buruan.

Gladys erail zuen guardia zibil hiltzaile eta terrorista, José Martínez Salas, 1981eko abenduaren 14an epaitu zuten Iruñean; epaia izan zen Martínez Salasek «arduragabekeriaz» jokatu zuela, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete, eta zigor arin horrek protesta mobilizazioak eragin zituen berriro. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibil hitzaile eta terroristak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen.

Honek argiro uzten du, bertze behin ere, Burgesiaren mertzenario terroristek inpunitate osoa dutela, Oligarkiaren zakur ustelak direlakotz, Kapitalismoaren torturatzaileak direlakotz eta Inperialismoaren sodatapeko hiltzaileak direlakotz. Gaur egun hori oroitaraztea komeni da, Euskal Herri Langilearen aldeko gudari iraultzaileendako AMNISTIA OSOA eskatzen dugularik, klase bakoitzak bere interesak dituelakotz, eta Euskal Langileriak bere borrokalariak hortzez eta haginezn defenditu behar dituelakotz, Burgesiak bere mertzenario terroristekin egiten duen bezala,

Euskal herritarren alaba eta Euskal Herrian hezi eta hazia zen arren, Gladys «venezuelar» gisa agertu zuten Espainiako hedabideetan. Hedabide horiek «ezin zurituzkoa zuritzen» saiatu ziren, eta venezuelar jatorri hori baliatu nahi izan zuten atzerritik protesta horretan parte hartzera berariaz etorritako aktibista bat zela pentsarazteko. Pedro J. Ramírezek «ETA konglomeratua» delako bati leporatu zizkion Tuterako gertaerak.
 

Oroimena

Gaur egun, Gladys del Estal Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo da.

Egiako hainbat herritar taldek Kristinaenea parkeari Gladysenea izena jartzeko eskakizuna egin zuten urtetan, baina Donostiako Udaletik beti ezezko erantzuna jaso zuten. Ezezko horren aurrean, sektore horien aldetik izena zabaldu zuten euren kabuz eta parkeko sarreran izena aldatu ere egin zen. Horren ondorioz, urtetan zehar herritar askoren artean Gladysenea deitu izan zaio parkeari. Azkenean, Donostiako Udalak Kristinaenean oinezkoentzat eraikitako sarbide garai bati Gladys del Estal pasabidea izena jarri zion 2009. urtean. 
 

Parkeko gainaldean, gainera, Gladysen omenezko hilarri bat dago. Urtero, Gladysen heriotzaren urteurrenean, oroitzapen ekitaldi bat burutzen da hilarriaren aurrean Eguzki elkartearen eskutik. 2009 urtean, ekitaldi horren baitan mugimendu antinuklearrari buruzko erakusketa fotografiko bat ere antolatu zen Egian eta Donostiako Alde Zaharrean Gladysen heriotzaren 30. urteurrenean. Tuteran ere, tiroz zauritu zuten lekuan, monolito bat dago haren omenez.