Otsailaren 22an, larunbatean ere, EKONOMIA POLITIKOAREN KRITIKAri buruzko mintegia abiatuko dugu. Hiru lagunok dinamizatuko dugu lan talde hau, urte osoan arituko dena. Hasteko, Karl MARX eta Friedrich ENGELSen MANIFESTU KOMUNISTA irakurriko dugu elkarrekin, eta ondoren denon artean erabakiko dugu zer eta nola ikasi nahi dugu alor luze-zabal honetan: ekonomia politiko burgesaren kritika iraultzailea. geroak erranen...
Dinamika berdina izanen da: ordu bietan lagunen arteko bazkaria KATAKRAK lokalean, eta ondoren, ikastaroa, 3,30etan, 6,30ak arte.
Den-denak gonbidaturik zaudete!!!
Hona hemen LENINen solasaldian nik eramanen dudan materiala, eztabaida pizteko asmoz:
LENIN
FORMAKUNTZA
MINTEGIA
IRUÑEAn,
2014ko otsailaren 1ean,
KATAKRAK
liburudendan
Ordu
bietan, lagunarteko bazkaria
Arratsaldeko
3,30etatik aitzina, solasaldi eta eztabaida irekia,
6,30ak
arte (bederen…)
BERE OBRAREN
ZAZPI ARLO/INTERESGUNE NAGUSI
1.- Lenin eta ekonomia politikoaren
kritika.
2.- Lenin eta Antolakunde
Iraultzailearen eraikuntza: Alderdi Boltxebikearen historia.
3.- Lenin eta Nazio zapalduen
autodeterminazioa.
4.- Lenin eta estrategia
integrala.
5.- Lenin eta Inperialismoa.
6.- Lenin eta
Sozialismoa/Komunismoa: Estatua eta Iraultza.
7.- Lenin eta Filosofia:
Materialismo Dialektikoa.
VLADIMIR
ILITX ULIANOV
LENIN
BERE
BIZITZAREN
ZAZPI
ETAPA
1.- 1870-1887: haurtzaroa
eta gaztaroa. Aitaren heriotza eta anaiaren exekuzioa.
2.-
1888-1896: prestakuntza teorikoaren urteak. Lehen urratsak. Espetxea.
3.- 1897-1900: deserria
Siberian. Sakontze teorikoa eta estudiatze sistematikoa.
4.- 1900-1904: Iskraren sorrera:
mentxebikeak eta boltxebikeak. II Kongresua.
5.- 1905-1914: lehen
Iraultza, I. Mundu Gerra, II. Internazionalaren porrota.
6.- 1915-1916: erresistentzia
eta antolakuntza. Borroka teorikoak.
7.- 1917-1924: Iraultza
Sozialistaren urteak, Proletalgoaren diktadura.
KRONOLOGIA
1870: Vladimir
Illitx Ulianov Simbirsk-en sortu zen, Volga ondoan, apirilaren 22an.
1872: Karl
Marx-en Das Kapital-en lehen liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1879: irailaren
1ean Fédor Kerenskik (Kerenskiren aita) zuzentzen zuen Simbirsk-eko lizeoan
sartu zen, 9 urterekin. Ikasle bikaina.
1883: Marx-en
heriotza Londresen. Plekhanov, Vera Zasulitx eta Axelrod-ek Lanaren
Emantzipazioa” lehendabiziko talde marxista errusiarra sortu zuten.
Plekhanov-ek “Gure desadostasunak” idatzi zuen.
1885: Karl
Marx-en Das Kapital-en bigarren liburukia Errusieraz. Edizio
legala.
1886: urtarrilean,
aitaren heriotza. Lenin-ek hamasei urte zituen orduan.
1887: maiatzaren
8an, Alexander anaiaren exekuzioa. Ana arrebaren atxiloketa.
1888: irailean
Kazan-go unibertsitatean ikasten hasi zen. Lehendabiziko atxiloketa abenduan.
Unibertsitatetik egotzia. Kazan
ondoko herrixka batera deportatzen dute, zaintzapean.
1889: Samara-n
lehendabiziko talde marxistan parte hartu zuen. Das Kapital-en lehen
liburuaren estudiatze sistematikoa. Bigarren atxiloketa.
1890: zuzenbide
ikasketak San Petersburg-en.
1891: Samarako
hertzaleekin harremanetan. Apirilean Unibertsitateko azterketak egin zituen,
ikasle libre gisa. Lenin-ek Plekhanov-en lanak irakurri,
1892: abokatu
titulua lortzen du eta Samaran aritu zen lanean uztailetik aurrera.
Hertzaleekin lehendabiziko eztabaida teorikoak, marxismoaren defentsan.
1893: udan, San
Petersburg-era joan zen abokatu-lanera, Wolkestein abokatuaren bulegoan.. Talde
marxistetan parte hartu zuen, langileria formatu eta antolatzen. Lehendabiziko
idazkia: “Merkatuen arazoa” delakoari buruz”
1894: Moskura joan
zen bizitzera. Otsailean Nadezha Krupskaia ezagutu zuen. “Nor dira
Herriaren “lagunak” eta nola borrokatzen diren sozialdemokraten aurka “
1895: bidaia
Suitzan (Geneva), Frantzia (Paris) eta Alemanian gaindi (Berlin). Plekhanov eta
Axelrod ezagutu zituen. Engels-en heriotza. Berari buruzko artikulu
nekrologikoa idatzi zuen. San Petersburg-en, Langileriaren Askapenerako Borroka
Batasuna taldea sortu zuten Lenin-ek eta bere burkideek, haien artean,
Martov-ek
1896: abenduan,
hirugarren atxiloketa. Espetxea.
1897: Siberiara
deportatua, hiru urteko kondenarekin. “Zein herentziari egiten diogu
uko?”, “Errusiar sozialdemokraten
eginkizunak”. Bund, Errusia, Polonia eta Lituaniako langile juduen
batasuna sortu zuten.
1898: Urtarrilean
bere deportazio-aldia amaitu zen. Errusiako Alderdi Langile
Sozialdemokrata sortu zen, EALS, martxoan, lehendabiziko Kongresuan, Minsk-en, Bund-en
ekimenez. Berehala zuzendaritza atxilotua izan zen. Nadezha Krupskaia-rekin
ezkondu zen, uztailaren 10ean.
1899: “Kapitalismoaren garapena
Errusian” argitaratu zuen. Deportazioan idatzia.
Berstein-en errebisionismoaren aurka, Kautski-ren ortodoxiaren alde.
1900: Deportazioaren
bukaera, urtarrilean. Apirilean, Leninek berak Alderdiaren Konferentzia bat
antolatu zuen Paskov-en. Bertan, atzerrira joateko agindu zitzaion, handik
Alderdi Sozialdemokrata antolatzeko, berak aldez aurretik zehaztutako planaren
arabera. “Iskra” egunkariaren sorrera, abenduan.
1901: Munich-en
bizi zen. Lenin (“Lena ibaiko gizona”) ezizena hartu zuen.
1902: “Zer egin?” eta “Errusiar
sozialdemokraziaren nekazal programa” idatzi zituen. Iskra-ren
erredakzioa Londresen kokatu zen. Trotski ezagutu zuen.
1903: Errusiako
Alderdi Langile Sozialdemokrataren bigarren Kongresua, Bruselan eta Londresen.
Boltxebikeak eta mentxebikeak: zatiketa erreformista eta iraultzaileen artean.
Trotski mentxebikeen alde eta Leninen aurka. Honen guztiaren ondorioz, Lenin-ek
Iskra utzi zuen. “Nazio
arazoa gure alderdian”.
1904: uztailean,
lehendabiziko depresioa. Hilabetez Krupskaiarekin mendian, pausatzeko. “Urrats
bat aurrera, bi atzera”. Bogdanov ezagutu zuen. Gorkiren
laguntzaz, egunkari berri baten proiektua.
1905: urtarrilean
sortu zen egunkaria: “Vperiod” (Aurrera). Igande odoltsua San
Peterburg-en: 1.000 hildako baino gehiago, urtarrilaren 9an. Potemkin
itsasontziaren mutina. Alderdiaren III Biltzarra, Londresen, apirilean. “Sozialdemokraziaren
bi taktika Iraultza demokratikoan”. Iraultza Errusian. Lehen sobieten
sorrera, urrian. Lenin San Petersburg-era joan zen. Porrota eta errepresioa
abenduan. Desmoralizazioa iraultzaileen artean. Stalin ezagutu zuen.
1906: Alderdiaren
IV. Kongresua: boltxebike eta
mentxebikeen batasuna.
1907: Alderdiaren
V. Kongresua. Gehiengo boltxebikea.
1908: Lenin Suitzara
joan zen, Genevara. Polemika Bogdanov-ekin.
1909: Lenin Parisen. “Materialismoa
eta enpiriokritizismoa”, Bogdanov-en aurka. Filosofia
materialista dialektikoaren aldeko liburu giltzarria.
1910: abuztuan
Caprin Gorkirekin: atsedena. Kopenhagen, II Internazionalaren Kongresuan
parte hartu zuen. Estokolmon ikusi zuen bere ama azken aldiz. Alderdiaren
ahulezia Errusian kezkagarria da. Errepresioa. Bigarren depresioa.
1911: Ines Armand ezagutu
zuen, eta bere laguntzaz, militante boltxebikeen formazio eskola bat antolatu
zuen Paris ondoan. “Commune-ren oroimenez”.
1912: Alderdi
Boltxebikearen sorrera, Pragako Konferentzian, urtarrilean. Polemika Trotskirekin.
“Pravda” boltxebikeen egunkaria sortu zen, Stalin-en lan
militanteaz. Udan, Lenin Krakoviara joan zen bizitzera, Errusiatik
hurbilago.
1913: “Nazionalitateen
arazoari buruzko ohar kritikoak”.
1914: abuztuan I.
Mundu Gerra Inperialista lehertu zen. Lenin gerra inperialistaren aurk a agertu
zen. II. Internazionalaren traizioa eta porrota, burgesiaren morroi. Lenin
Polonian atxilotu zuten zenbait egunez. Poloniatik Suitzara jo zuen, Bernara. “Nazioen
autodeterminaziorako eskubidea”.
1915: Leninek betikotz
hautsi zuen II. Internazionalarekin, Plekhanov eta Kautskirekin.
Irailean, internazionalisten Konferentzia Zimmerwald-en. “Proletalgo
iraultzailea eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea”. Hegelen obra
filosofikoaren estudiatze sistematikoa, eta dialektikaren sakontzea: “Kaiera filosofikoak 1914-1915”
1916: “Inperialismoa,
Kapitalismoaren etapa gorena.” “Iraultza proletarioaren programa militarra”. Krupskaia gaixorik
udan.
1917: otsailean,
Iraultza Demokratikoa. Martxoan, Leninek hitzaldi garrantzitsua egin zuen
Parisko Commune-ri buruz. “Urrundik idatzitako gutunak”. Suitzatik
Errusiara joan zen, Alemanian gaindi, II. Reich-eko Gobernuaren konplizitatearekin,
tren itxi batean. “Apirileko tesiak”. Ekainean Lenin mintzatu zen
Sobieten Biltzar Orokorrean. Ekainean eta uztailean, manifestazio jendetsuak,
boltxebikeak nagusitzen dira sobiet gehienetan. Kornilov jeneralaren
estatu-kolpe saioa. “Estatua eta
Iraultza”, Finlandian eta sasian idatzia, ihes eginda. Urria-azaroan,
Iraultza Sozialista: Lenin, Herri komisarioen burua. Bakea eskaintzen
zaio Alemaniari. Negoziazioak hasi ziren.
1918: urtarriletik
martxora: polemika garratza Alderdian Alemaniarekiko bakeari buruz: Trotski
eta Bukharin beren kabuz. Brest-Litovsk. Hiriburua Moskurat. Abuztuan,
atentatu terrorista Leninen aurka, zauri larriak. Gerra zibilaren
hasiera eta Inperialismoaren eraso orokorra:
“Iraultza proletarioa eta Kautski damutua”, “Botere sobietikoaren
berehalako eginkizunak”.
1919: martxoan,
Internazional Komunistaren I. Kongresua. Estatu sobietikoaren definizioari
buruzko eztabaida Alderdiaren VII Kongresuan. Gerra zibilak aurrera segitzen du
Errusian: milioika hildako. Udan, hamalau estatu kapitalista eta inperialisten
tropak sartuak ziren erasoan: Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Estatu
Batuak, Txekoslovakia, Britainia Handia, Serbia, Txina, Finlandia, Grezia,
Polonia, Errumania eta Turkia. “Biltzar Konstituziogilearen hauteskundeak
eta Proletalgoaren Diktadura”.
1920: Denikin jeneral
kontrairaultzailearen aurkako garaipena Siberian eta gerra zibilaren amaiera
azaroan. Alderdiaren IX. Kongresua: polemika zuzendaritza unipertsonal eta
kolektiboaren artean. Internazionalaren II. Kongresua udan. “Ezkerkeria,
komunismoaren haur-gaixotasuna”. Sindikatuei buruzko eztabaida
Alderdian, azaroan: Trotski, Lenin eta Stalinen aurka,
sindikatuak militarizatzearen alde. Langile Oposizioaren plataforma.
1921: matxinada
Kronstadt-en. Alderdiaren IX. Kongresua: sindikatuen polemikaren ondorioz,
frakzioak debekatu ziren. Udan, Internazionalaren III Kongresua: langile fronte
bateratua. Abenduan Lenin gaixotu zen. Politika Ekonomiko Berria (NEP)
1922: martxoan,
Alderdiaren XI. Kongresua, Leninek txosten nagusia idatzi zuen.
Apirilaren 3an Stalin Alderdiko idazkari orokorra. Maiatzaren 26an Leninen
gaixotasuna larritu zen. Urrian lanean hasi zen berriz, Internazional
Komunistaren IV. Kongresuan parte hartu zuen: “Errusiar Iraultzaren bost
urteak eta munduko Iraultzaren perspektibak”. “Materialismo militantearen
esanahiaz”. Azaroaren 20an bere azken diskurtsoa egin zuen. “Kongresuari
gutuna”, abenduan. Hil horren 13an bere osasunak okerrera jo zuen. 5
gutun Trotski-ri, kanpo komertzioaren monopolioaren defentsa elkarrekin
egiteko proposatuz. “Nazionalitateen arazoa edo “autonomizatzearena”,
Georgiako arazo nazionalari buruz eta Sobiet batasunaren eraikuntza
internazionalistaz.
1923: urtarrilaren
4an, “Kongresuari gutuna”-ri eranskina idatzi eta, bertan Stalin
idazkari orokorraren postutik kentzea gomendatu zuen, bere izaera
zakarrarengatik. “Gure Iraultza”, “Nola berreratu behar dugun langile eta
nekazarien ikuskaritza”, “Hobe gutti, bainan hobea”. Martxoaren 5ean Stalini
idatzi zion, haien arteko harremanak hausteaz mehatxatuz, eta egun berean Trotskiri
gutun bat bidali zion, Georgiako arazoaren defentsan bere izenean egiteko
Partiduko Komite Zentralean. Martxoaren 6an Georgiako boltxebikeen aldeko
gutuna, Ordzhonikidze, Stalin eta Dzerzhinski kritikatuz.
Gutun honen kopia bana eman zitzaien Trotski eta Kamenev-i. Martxoaren
10ean larriki gaixotu zen berriz.
1924: Lenin
urtarrilaren 21ean hil zen, Gorkin.
LENIN
Oinarrizko bibliografia
1.- LENIN eta ekonomia
politikoa: lehen urratsak.
* Quiénes son
los “amigos del pueblo” y cómo luchan contra los
socialdemócratas. 1894
* Contribución a la
caracterización del romanticismo económico. 1897
* El
desarrollo del capitalismo en Rusia. 1899
2.- LENIN eta Alderdi
Boltxebikearen eraikuntza.
* Las tareas
de los socialdemócratas rusos. 1897
* ¿Qué hacer?
1902
* Un paso
adelante, dos pasos atrás. 1904
* Dos
tácticas de la socialdemocracia en la revolucióndemocrática. 1905
* La crisis
en el partido. 1921
* Cartas al
Congreso del Partido Bolchevique. 1922
3.- LENIN eta Nazio
zapalduen autodeterminazioa.
* El problema nacional
en nuestro programa. 1903
* La clase
obrera y el problema nacional. 1913
* El derecho
de las naciones a la autodeterminación. 1914
* El
proletariado revolucionario y el derecho de las naciones a la
autodeterminación. 1915
* La
revolución socialista y el derecho de la las naciones a la
autodeterminación. 1916
* El problema
de la nacionalidades o de la “autonomización”. 1922
* Última
carta. A los comunistas georgianos, en solidaridad. 1923
4.- LENIN eta estrategia
integrala.
- Obras
militares escogidas de Lenin. 1897-1922 Haien artean bereziki:
* La guerra de
guerrillas 1906
* Enseñanzas de la Comuna 1908
* El militarismo
belicoso y la táctica antimilitarista 1908
* El socialismo y la guerra
1915
* El programa militar de
la revolución proletaria 1917
* Sobre la milicia
proletaria 1917
* El marxismo y la
insurrección 1917
5.- LENIN eta Iraultza
zein Estatu Sozialista
* Tesis de
abril. Las tareas del proletariado en la actual revolución. 1917
* Estatua eta
iraultza / El Estado y la revolución. 1917
* La
revolución proletaria y el renegado Kautsky. 1918
* Tesis sobre
la democracia burguesa y la dictadura del proletariado. 1919
* El
izquierdismo, enfermedad infantil del comunismo. 1920
* Una vez más
acerca de los sindicatos, la situación actual y los errores de
Trotski y Bujarin. 1921
6.- LENIN eta Inperialismoa
* El
imperialismo, etapa superior del capitalismo.
1916
7.- LENIN eta Filosofia
* El socialismo y la
religión 1905
* Materialismo
y empiriocriticismo. 1908
* Actitud del partido
obrero ante la religión 1909
* Cuadernos filosóficos.
1914-1915
* Sobre el significado
del materialismo militante 1922
8.- STALIN,
LENINen IKASLE, BURKIDE ETA JARRAITZAILEA
* El marxismo y la cuestión
nacional 1913
* Leninismoaren oinarriak.1924
* ¿Trotskismo o
leninismo? 1924
* La
revolución ded octubre y la táctica de los comunistas rusos. 1924
* Cuestiones de
leninismo. 1926
* Sobre la
desviación socialdemócrata en nuestro partido. 1926
* Sobre la desviación
derechista en el PC(b) de la URSS
1929
* Sobre los defectos del
trabajo del partido y sobre las medidas para liquidar a
los trotskistas y demás elementos de doble
cara 1937
* Historia
del Partido Comunista (bolchevique) de la URSS. 1938
* Problemas económicos
del socialismo en la URSS
1952
9.- LENINen
KRITIKOAK : Pannekoek, Korsch, Gorter ...
* Anton Pannekoek : Lenin,
filósofo 1938
* Karl Korsch : La
concepción materialista de la historia 1922
* Hermann Gorter : Carta
abierta al camarada Lenin 1920
LENIN ETA
LENINISMOA
“Zer da
leninismoa, orduan?
Leninismoa,
Inperialismoaren eta Iraultza Proletarioaren garaiko marxismoa da. Edo hobeki
esanda: leninismoa orokorrean, Iraultza Proletarioaren teoria eta taktika da,
eta batez ere, Proletalgoaren Diktaduraren teoria eta taktika da. Marx eta
Engels garai aurre-iraultzailean (iraultza proletarioaz ari gara) aritu ziren,
oraindik Inperialismo garatu bat ez zegoenean, langileak oraindik Iraultzarako
trebatzen ari zirenean, Iraultza Proletario saihestezina epe laburrera
gertatzeke ez zegoenean. Lenin, ordea, Marx eta Engels-en ikaslea berau,
Inperialismo garatuaren aroan aritu zen, Iraultza Proletarioa zabalduz dabilen
aroan, Iraultza Proletarioa, demokrazia burgesa suntsituz eta langile
demokraziari eta sobieten aroari hasiera emanez, herrialde batean garaipena
lortu duen aroan.
Horregatik,
leninismoa marxismoaren osteko garapena da.
Leninismoaren
baitan nabarmentzen dena, bere-berea duen izate iraultzaile eta borrokalari
sutsua da. Hau egia bada ere, leninismoa berezi egiten duten ezaugarriak bi
dira: bata, Iraultza Proletarioaren erroetatik ernaldu zela, honen zigilu-marka
eramanez; eta bigarrena, II. Internazionaleko oportunisten aurkako borroka
ideologikoetan, Kapitalismoaren aurka arrakastaz borrokatzeko ezinbesteko diren
borroketan sendotu zela. Ezin dugu ahantzi Marx eta Engels eta Leninen artean,
II. Internazionalaren oportunismoaren nagusitasunaren aro luze bat zabaltzen
dela, eta oportunismo honen aurkako borroka etengabea leninismoaren zeregin
garrantzitsuenetako bat dela.
Leninismoa
Inperialismoaren garaian sortu eta garatu zen, Kapitalismoaren kontraesanak
muturreraino iritsi zirenean, Langile Iraultza egungo ekintza-gai bihurtu
zenean, langile klasearen Iraultzarako trebakuntza maila gorenean zegoenean,
aro berri bat zabaltzear, hots, Kapitalismoaren aurka azken kolpea emateko aroa
zabaltzear zegoenean.
Josif STALIN, “Leninismoaren oinarriak” 1924