LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

Euskalgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskalgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/17

ABERTZALEAK ETA EUSKARA (5)


ABERTZALEAK ETA EUSKARA 
(5)



JOXE MANUEL ODRIOZOLA
 
 
BIGARREN BIDEGURUTZEA:
LURRALDE-NAZIONALISMOAREN
ERRAZKERIAK (II)

Galderen joan-etorri honetan hurrengo iltze gorria hementxe sartu nahiko nuke: nork du, zinez eta benetan, hizkuntza-nortasun espainiarrean eta frantsesean oinarrituriko herritarren artean Euskarazko Nazioaren egiazko eta ezinbesteko premiarik? Euskarazko Nazioaren benetako premiarik? Kultura euskaldunaren esparruan bizitzeko ziorik? Inork gutxik. Hori da egia. Egia latza bezain garratza.

Euskalduna izan gabe, nekez, oso nekez, onartzen da euskal herritarraren identitatea euskal hizkuntzari darion kulturaren araberakoa izatea. Gorago aipatu dugun ikerketa-inkesta horretan -Euskal Herri osoan barrena egina- ageri zaizkigun zantzu adierazgarri batzuk berez mintzo dira. Euskalduntasunaren eta abertzaletasun erdaldunaren arteko etena, eten nabarmena bezain etsigarria, egiaztatua geratu dela dirudi herritarren iritzi-jarreretan. Hona hitzez-hitz adierazia:

"Espero zitekeen moduan, euskaldunentzat pertsona bat euskal herritartzat hartzeko baldintza nagusienetako bat da Euskaraz hitz egitea, gainerako herritarrentzat bigarren mailako baldintza den bitartean" (Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran, 2006).

Hala eta guztiz ere, euskalduntasuna dugu tasun eta eskakizun beharrezkoena inongo erainkuntza nazionalik mamituko badugu. Izan, ez baita izan ia inon dimentsio linguistiko edo kulturalik edo etnikorik gabeko nazio-batasunik eta leialtasun-lokarririk, ez mundu modernoan, eta ez aurre-modernoan. Humus egoki baten inguruan ernaldu dira munduko nazio proiektu guztiak: bai nazio dinastikoak, bai nazio moderno liberalak, bai nazio marxistak eta bai nolanahiko nazio-ereduak.

Nazio bat hizkuntzaz ez bada bereizgarri, darabilen hitza beste Herri batzuena ere badelako, orduan bere naziotasunaren humusak beste osagarri batzuk izango ditu elikagai. Hitzaurrean esandakoa gogoan, berritu dezagun nazio-identitatearen egitura ez dela elementu bakoitzaren araberakoa, elementu horiek dena delako nazio-egituran daukaten lekunearen areberakoa baizik. Osotasunak ematen dio elementu bakoitzari daukan garrantziaren tamaina eta itzala. Esate baterako, erlijioak monopolizatzen baldin badu identitate horren izaera, munduko Herri askotan gertatu bezala, horrek ez du esan nahi gainerako gizarte-osagarriak hutsaren hurrengoak direnik. Erlijioaren nagusitasun hori osotasunaren testuinguruan baitatza. nazio-egituraren barruko osagarrien elkareraginaren emaitza da Herri baten identitatea, horietako batzuk gailenduz eta beste batzuk mendeko bihurtuz.

Euskal Herri osoaren kohesio bila abiatuta, barne-lokarrien xerka hasita osagarri nazional bat azpimarratu nahi digu Arnaldo Otegik honako honetan:

"Horretarako Herri osoaren lurralde eta geografia kontzeptua berreskuratuko duen agertoki demokratikoa bilatu behar da lehendabizi".

Alde batetik, agerikoa denez, lurraldearen erakarpen-indarrean sinetsita bizi da Ezker Abertzaleko buruzagia. Beste alde batetik, berriz, lurraldearen nazio-erakarmen hori egia bihurtzeko, egoera politikoaren aldarri demokratikoa egiten du; bi baldintza horiek batera betetzen direnean batez besteko herritarra Euskal Nazioaren dinamikan murgilduko delakoan-edo. Euskal Nazioaren eraikuntza, baldintza demokratikoetan mamitzen ez bada, noski, nekez mamituko da gaur eta hemen. Nolanahi ere, bi baldintza horien erakarpen-indarrean Otegik sinesten duen bezala sinesteko, fede handia behar da demokrazian eta lurralde-izarian.

Goazen naziotasunaren egitura behatzera eta ikus dezagun gaingiroki balizko egoera demokratikoak zertan aldatuko lukeen lurralde-faktoreen jokoa. Sistema nazionalaren barruko elementu bati buruzko jarrera-atxikimenduak alderdi politikoen arabera aldatzen ote dira batez ere? Alegia, horretarako aski ote da espainiar nazionalismo totalitarioak -estatu bat totaliarioa da nazio anitzeko estatua izan eta nazio-estatu gisa funtzionatzen duenean- Hegoaldeko eremuan indar abertzale guztiak legeztatzea eta joko-arau demokratikoak ezartzea? Alderdi politikoen joko-arauak aldatze hutsak ekar lezakeen demokratizazioak ez dakit nola iraul ditzakeen nazio-egiturako osagarri nagusiak, berauek higaturik dituen Herri batean. Baikorkeriari darion arinkeriazko halakoxe usain bat hartzen diot diskurtso horri.

Izan ere, herritarren lurralde-kontzientzia higatuta baldin  badago, higadura horren arrazoiak ez dira alderdi politikoen aukera-berdintasun hutsean konpontzen. Nazio-egituraren elementu guztiak daude jokoan gure egoeran, eta horrek esan nahi du, besteak beste, botere-sistemaren geruza eta gizarte-izari guztiak direla aldatu beharrekoak. Elementu batean eragingo bada, egitura osoa baita eraldatu beharrekoa. Euskararen kontua ez al dute bada horrelaxe ulertzen militante abertzale gehienek? Ez al digute ba hitzetik hortzera zerea gogorarazten: "Marko politiko orokorra aldatu gabe, ez dago zer eginik Euskararekin". Horixe da leloa, eta horixe bera da, atzekoz aurrera jarrita, lurralde-auzian gogorarazi nahi niekeena nik hemen: "Euskal nazio-identitatearen egitura osatzen duten elementu nagusien egoera aldatu gabe, lurraldearen auziak jai dauka".

Aldian aldiko lokarriak garatu behar ditu Herri batek Nazio bihurtu nahi badu. Horretarako, aldi historiko bakoitzari erreparatu behar, egitura horretan herritarrak nazio-kide bihurtuko badira. Geure buruari galdetu beharko genioke ea zein elementu edo nazio-ezaugarri den orain eta hemen eragin-indar handiena duena. Alegia, dimentsio politikoari dagozkionak diren, ala dimentsio linguistikoari eta kulturalari darizkienak. Ekonomikoak eta sozialak diren ala ondare etnohistorikoaren errotik datozenak diren (hizkuntza, kultura, historia, eta abar). Izan ere, oso oker ez banago, faktore horien eraginkortasunean datza erantzunaren egokitasuna.

Lurraldearen lilura ezin dugu gainetik kendu. Errealitate fisiko eta geografiko hori hor geratu zaigu, Euskal Herriaren ondare eta oihartzun historiko gisa. Haatik, abertzalearen lurralde-anetsak mamitzeko estrategi politikoak, izan bortitzak ala demokratikoak, indarge ageri zaizkigu alde guztietatik. Euskal Nazio historikoak  jasan duen higadurak testuinguru ezin beltzago honetara ekarri baikatu:

"Horrez gainera, EAEn nahikoa zabaldua dago Euskal Herria hobekien definitzen duten lurraldeak Bizkaia eta Gizpuzkoa direla pentsatzeko joera, eta Iparraldean Euskal Herria hobekien definitzen duen lurraldetzat Iparraldeko barnealdea hartzekoa" (Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran, 2006).

Demokraziaz mintzo zitzaigun Otegi Herri honen lurralde-batasuna pizteko asmoz. Demokrazia ondo dago, baina Nazio baten identitate-egitura ez da eraikitzen demokraziari esker bakarrik. Nazioa era askotara eratu dira, eta gehienak ez dira oso era demokratikoan eraiki. Nolanahi ere, demokraziak gutxi dezake etnos-ik ez baldin badago. Horixe baita Nazio proiektuaren eranamuinean dagoen nazio-kemena. Humus horretan erein behar dira naziotasuna taxutzen duten osagarri-haziak.

"Etnos gabeko demos gutxi dago historian".

Hori Emilio Lopez Adanek dio. Mario Zubiaga, berriz, oraindik ere urrutirago doakigu bere burtapenean:

"Ez dago demosik etnos edo nortasun kolektibo berezirik gabe".  

Hortik abiatuta, ondorio honetara iritsiko zaigu Zubiaga:

"Azken finean, "eraikuntza nazionala" esamolde pisutsuarekin adierazi nahi dena, euskal ethnos-aren ezaugarriak aintzakotzat hartuko dituen euskal demos-aren bidezko zer baten eraikuntza da."

Ezagun denez, jatorrizko Herriaren erro zaharren eta Nazio modernoaren arteko hartu-emanak ditzute hizpide hirurek, eta ez dute berezko kontraesanik antzeman hartu-eman osagarri horretan. Euskalduntasunaren erro zaharra ez dago zertan gutxietsi naziotasun modernoaren iturri beretik edateko. Ez baitago erabateko etenik Nazio etnokulturalaren eta zibikoa edo demokratikoa deiturikoaren artean, alde guztietatik horixe sinestarazi nahi badigute ere kosta ahala kosta. 

Joxe Azurmendi ere langintza berean jarriko dugu: Herri etnikoaren eta Nazio modernoaren arteko hartu-emanek nolako tratamendua izan duten ikuste aldera. Ondoko hauxe aurkitu du hartu-eman horien alde banatan zegamarrak:

"Nazio zaharra, mespretxuz Nazio etnikoa deitzen dena, ez da ezer, antropologoen entretenigarri ez bada. Herri/etnos horrek ez ei du berak bere burua hiritar deklaratu eta bere buruari Konstituzio bat emateko eskubiderik, beste hartan urtua ez bada. Hiritarra da, bai, baina zein-nolako hiritarra izatea daukan eta ez, bestek erabakitzen dio".    

Azurmendiren begiradak errotik atzeman du arestian aipatu dugun ustezko hausturaren trikimailua. Sokatiraren alde batean Herri etnikoa dago, subjektu politikoa ez omen den Herria -gurera egokituta, Herri euskalduna-, eta bestean hiritartasunaren logikan eratua omen dagoen Nazio-Estatu modernoa. Euskaldun garen aldetik ez omen dugu izan geure historian behar adinako kontzientziarik eta gaitasunik sokatira historikoan alderdi nazional modernoan kokatzeko. Ez genuen nonbait nazionalismo modernoaren trenik hartu, iturri zaharreko ura edaten lo hart genuelako-edo. Labur bezain zeharz adierazita: "Euskal Herri etnikoa ez da existitu ere egiten politikoki". Espainiarrak eta frantsesak bat datoz horretan, aho batez berresten dute Hegel-en harako hura: "Historiarik gabeko Herriak dira". zegokien une historikoan estaturik sortu ez zutenak.

Jatorrizko Herrien eta nazionalismo modernoaren artean dagoen ustezko kontraesan hori gezur ofizial baten dogma bihurtu da.  Eta gezurraren gainean eraikitako dogma hori oraindik bizi-bizirik dago gure artean bertan ere: Nazio modernoak sistema feudalarekiko zituen onurak nabarmendu eta jatorrizko Herrietan eragi duen genozidioa eta/edo etnozidioa ezkutuan gorde duen diskurtsoa nazionalismo handi-mandiaren mirabe ideologikoa besterik ez da. Alde onak goraipatu, alde makurrak isiltzeko. Horra oraindik ere filosofia politiko modernoaren teoriko ofizialek zer egiten duten historiaren interpretazioarekin. Zoritxarrez, abertzale ez gutxiren artean ere egia ofizial hori ez da auzipean jartzen, gezurra badirudi ere. jakinaren gainean gertatzen da batzuetan -ideologia espainlistaren esanera-, ezjakinean ez gutxitan -abertzaletasun demokratikoaren bedeinkaziopean-, eta azkenik, pragmatismo eta erralismo zurrun eta zekenak eraginda ere ez gutxitan. 
 
 


 

2013/05/13

Unai Apaolaza: Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (II)









Abertzaletasun esentzialistatik

 dialektikora (II): Vasconia

 

Egilea: Unai Apaolaza


VASCONIA



1963. urtean Sarrail de Ihartza ezizenpean Federico Krutwigek argitaraturiko Vasconia liburua mugarria da abertzaletasun ezkertiarraren ideologian. Nahiz eta lan kontraesankorra izan, sortzen ari zen eta nagusiki ETA garatzen ari zen espazio ideologiko berriari oinarriak eman zizkion. Etnia kontzeptua plazaratu eta zehaztasuna eman zion, ordura arte tabu moduan hartzen zen komunismoa ere, era ireki batean onartu zuen, nazionalismoaren dinamikotasuna ere plazaratu zuen… Lan hau, Euskal Herriko garaiko eztabaidetan uztartu zituen ideia eta kontzeptuengatik, zein momentuko jendartean borborka zebiltzan joeren sintesi zorrotza egiteagatik da beraz erreferentziala.


Abertzaletasun berriak euskal nazionalismo barruan zituen idatzizko erreferentzia bakarrak abertzaletasun klasikokoak ziren, Sabino Arana, Aitzol… Hutsune hau bete eta helduleku bat luzatzera etorri zen  Vasconia, ezinbesteko urratsa ikuskera esentzialistatik dialektikorako igarobidea  eraikitzeko.




Naziotasun dinamikoa,
 abertzaletasun dialektikoa



Lehenik eta behin Krutwigek nazioa eta etniaren arteko bereizketa egin zuen. Bere ustez, etnia, faktore konkretu batzuk partekatzen dituen pertsona multzoa litzateke. Faktore hauetan garrantzitsuena hizkuntza litzateke eta ondoren leudeke, mentalitatea eta kultura, erlijioa, konposizio raziala eta azkenik faktore ekonomiko sozial eta materialak. Nazioa berriz, etnia batek bere izatearen, pertsonalitatearen, kontzientzia hartu eta aurrerantzean bizirauteko hautua egiten duenean sortzen da.

"El nacionalismo que quiera ser algo efectivo tiene que representar una tarea, ser un ideal con futuro, en torno al que se agrupen mental y materialmente hombres que se crean unidos, por uno u otro factor, a tal tarea nacional."


"Estos factores, que separan un pueblo de otro, dan a las personas que participan de ellos la conciencia de corresponder a un grupo humano diferente al de los vecinos. Cuando estos factores étnicos o nacionales existen pero los individuos que los poseen no tienen conciencia de su personalidad se habla de una etnia. Si la etnia adquiere conciencia de su personalidad se habla de una nación. Ahora bien, la nación sólo existirá verdaderamente cuando esta conciencia nacional lleva a los hombres a realizar un destino común."



Bereizketa hau egiteak diferentzia nabarmentzen du nazionalismo esentzialista deitu diogunarekin. Krutwigek dio, nazioak oinarrian faktore objektiboak izan badituela, baina ez direla nahikoak nazioa izateko. Sabinorentzat aldiz, faktore hauekin nahikoa litzateke. Krutwigek gaineratzen du, faktore horiek izaten jarraitzeko borondatea beharrezkoa dela nazioa izateko. Nazioa beraz, faktore objektibo eta subjektiboen arteko emaitza litzateke. 


Gainera Krutwig, faktore objektibo horiei dagokienez, haratago doa; ez ditu modu esentzial batean ulertzen, ez ditu denboran zehar aldaketarik jasaten ez duten faktore bezala ulertzen; modu dinamiko batean baizik. Ez hori bakarrik, faktore objektibo hauek dinamikoak izateak eta mutatzeak ahalbidetzen du, bere ustez, nazio baten biziraupena. Nazio baten erreferentziak dinamikoak ez badira, historiako momentu konkretu bateko faktoreei begiratzen bazaie soilik, nazio horrek ez du aurrera begirako proiekziorik, ez du biziraungo.



La nacionalidad es dinámica, algo que vive, y querer definirla como algo estático es matarla o tratarla como una momia.

Hau Krutwigen liburuko punturik garrantzizkoena da eta ezinbestean barneratu behar da liburuaren nondik norakoak ulertzeko. Horregatik harritzekoa da autore batzuk Krutwig aztertzerakoan,  berak behin eta berriz azpimarratzen duen faktore objektibo hauen dinamikotasunari buruz kontrakoa esatea; hau da, Krutwigek faktore hauek estatikotzat dituela argudiatzea. Hau berresteak, Vasconia ez ulertzea eta egin zuen ekarpenik garrantzitsuenetakoa ez onartzea dakar. Kasu honen adibide garbia dugu Gurutz Jauregui.



"No obstante, la consideración de la etnia como algo ahistórico, permanente, sin posibilidad de evolución y no sujeto a las leyes de la transformación social, origina, en definitiva, los mismos problemas que los planteados al nacionalismo histórico" [Sabino eta EAJ-PNV].

"Teóricamente, este ahistoricismo y este carácter estático de la etnia parecen quedar contrarrestados en cierto modo con la inclusión entre sus componentes de los factores económicos, sociales y materiales, pero ya la propia inclusión de estos factores supone una contradicción con la estaticidad de la etnia."

Nazio izate horrek, denboran zehar eraldatzen doan nazio horrek, ematen dio Euskal Herriari independentziarako eskubidea eta ez, ordura arte nazionalista askok eta foruzaleek egin zuten bezala, eskubidea arrazoi historikoetan oinarritzeak. Krutwigen ustez, euskal arazoa arrazoi historikoetan oinarritzeak,  Espainia edo Frantziako arazotzat hartzea lekarke, eta hau akatsa da. Euskal Herriak independentziarako eskubidea Frantziak eta Espainiak nahi izan edo ez dauka, euskal nazioaren oinarrian etnia bat baitago; eta hau da eskubidea izatearen arrazoia, beste estatuei inolako baimenik eskatu gabe euskal nazioari dagokion eskubidea baita.


Vasconiak abertzaletasunaren barruan borborka zebiltzan ikuskera berriak laburbiltzen dituela baiezta genezake. Nazionalismo estatiko batetik dialektikorako saltoa jada burutu da. Atera dezagun jauzi honen argazkia.


Nazionalismo Sabindarra,  naziotasuna baiesteko faktore estatikoetan oinarritzen da. Faktore hauek ahistorikoak dira, ez dira denboran zehar eraldatzen, horregatik deitu diogu nazionalismo esentzialista. Faktore garrantzitsuena arraza (apellidismoa) da, ondorioz euskal nazioko kide jaio egiten da eta kito, ez dago hautu pertsonal baten edo pertsona batek bere bizitzan hartu ditzakeen erabaki konkretu batzuen esku (Euskara ikasi, euskaldun sentitu…).


Krutwigek faktore objektiboak ez ditu ukatzen, egon hor daudela dio, baina modu esentzial batean ezin daitezkeela hartu esango du. Zergatik? Faktore hauek denboran zehar eraldatu egiten direlako. Gainera arrazaren faktoreari garrantzia kendu eta beranduago ikusiko dugun moduan hizkuntzaren faktorea jartzen du garrantzitsuentzat Krutwigek. Zentraltasuna hizkuntza ezagutzearen  faktoreari emateak eta arrazarenari kentzeak, neurri batean, faktore estatikoa faktore dinamiko bategatik ordezkatzea dakar; arraza-abizena baino faktore ez aldakorragorik gutxi baitaude eta denboran zeharko hizkuntzaren eraldaketa gutxik jartzen baitute ezbaian, gainera pertsonok gure hautu pertsonal baten ondorioz hizkuntzak ikasi ditzakegu gure bizitzan zehar.



"De esta forma se establecieron una serie de características nacionales que algunos han dado en llamar “esencias vascas” que no son otra cosa que las características étnicas en el momento de la perdida de la independencia. Pero las características esenciales de todo pueblo, al ser factores dinámicos que representan la vida de la etnia, han de estar en constante mutación. Sin ella, tales esencias nacionales estarían momificadas y, por lo tanto, muertas. La vida consiste en ir adaptándose a las realidades del momento, en continuar una trayectoria, no quedándose estancado considerando que lo único real fue lo que se dio en un momento."

Horrela, Krutwigek azaleratzen duena da, naziotasunaren faktoreak (objektiboak) dinamikoak direnez  euskal naziotasuna ere dinamikoa dela, gaur egun euskalduna izatea eta sentitzea, ez dela orain dela 150 urte izatea eta sentitzea ziren bezalakoak. Behar bada orduan foruzale izatearekin identifikatzen zen euskalduna, gero arrazarekin eta orain agian independentista izatearekin edo hizkuntzarekin. Baina errealitate dinamiko hau azaltzeko nola egin? Analisi dialektikoarekin. Analisi dialektikoak ez du etenik, etengabe ari da “errealitatearen” argazkiak erakusten, “errealitatea” dinamiko eta aldakortzat  hartzen baitu. Analisi honen eskema; tesia+antitesia=sintesia litzateke, sintesia tesi bihurtzen da eta zikloa berriz hasiko litzateke. Dialektikak ez du errealitate estatikorik onartzen; baina horrek ez du esan nahi ontologiatik alde egiten duenik, ezta gutxiago ere, bokazio ontologikoa baitu eta errealitatea dinamikoa dela esango baitu behin eta berriz, horrela ulertu behar dela alegia. Hegelek sortu eta Marxismoak bereganatu zuen metodologia hau erabiltzen du Krutwigek, eta hau, iraultzailea da euskal nazionalismoan.

"Llevando la idea que le ha cabido al pueblo vasco personalizar en la historia, por su situación especial, una inmensa fuerza sociológica, hemos tratado de investigarla por un análisis dialéctico, examinando las diferentes partes constitutivas."



"El lector habrá descubierto sin duda las contradicciones que en si encierra la realidad vasca; y es que todo ente vivo, en sus contradicciones, vive y progresa. Por ello es el vasquismo algo dinámico. Hemos descubierto las contradicciones que encierra la realidad vasca, sus, elementos opuestos, pero no hemos querido nunca olvidar el lazo de unión que los acerca y funde en una síntesis superior. Se trata de una realidad sociológica que encuentra su razón de ser en una unidad superior que es el movimiento, la unidad de la vida vasca."





Beraz, Krutwigek, naziotasuna, faktore objektibo-dinamikoen (dinamikoak dira borondatearen menpe daudelako) eta faktore subjektiboaren (borondatearen) elkar eragiteak, dialektikak ematen duela esango digu. Horrela abertzaletasun mota hau jada ezin da esentzialistatzat hartu, bere funtzionamenduari begiratuz gero,  abertzaletasunaren ikuskera berri hau dialektikoa dela baiezta baidezakegu. Hau Joxe Azurmendik azaltzen digu oso modu argian.

"Gure ustez, bada, nazio ezaugarri objektiboak (naziorik egoteko aurretiazko bat) ez dago bere hortan, estatiko, isolaturik, kontsideratzerik, dauden artean oso-osorik eta beti identiko daudenak eta noizbait ezaugarri bat bakarra suntsitzen bada nazioa ere suntsiarazten dutela; baizik eta erreferentzia sistema dinamiko, aldakor batetan ikusi behar dira, zirkunstantzia historikoei erreferentziaz, komunitate nazionalaren une historiko bakoitzeko kontzientziari erreferentziaz batez ere, kontzientzia historikoari berari erreferentziaz ez azkenik. Komunitate batek dauzkan naziotasun ezaugarri objektiboak eta haren kontzientzia nazional historikoa (nazioa biok osatzen bait dute), elkarrekiko dialektika etengabean ari dira historian."

Jada ez gaude abertzaletasun esentzialistan eta hau ezinbesteko baldintza izango da nazionalismo iraultzaile eta ezkertiarrari bide egiteko.


Vasconia eta Euskara

 
"El idioma crea el alma del individuo y el alma de los pueblos. El estado psíquico nace del cerebral."


"Por ello es tan tremendo el crimen contra la patria que cometen los padres que no enseñan el idioma nacional a los hijos. Este crimen no tiene palabras con que clasificarse, si es cometido por un individuo que además se dice nacionalista. El jelkide que desnacionalizo su familia, bien sea en América o en otra parte del exilio, y con muchísima más razón si lo hizo en su propia patria, deberá ser llevado ante un tribunal militar, para que lo juzgue con el máximo rigor. Es merecedor de la pena de muerte y que su cadáver sea entregado a los buitres, para que su repugnante materia somática no mancille la tierra euskaldun. Así pues no hay palabras para condenar, ni tormentos suficientes que se les puedan aplicar a los jerifaltes nacionalistas que traicionaron tan horriblemente a la patria, convirtiendo en maquetos a sus hijos, y sentando el abominable precedente de que haya quien pueda decirse nacionalista vasco y traicione tan repugnantemente a la patria."

Hona hemen Krutwigek Euskarari ematen dion garrantziaren adibide argia. Elementu zentrala da hizkuntza euskal nazionalismoan, abertzaletasunean.


Lehenago aipatu dugun bezala, badaude etnia bakoitzak bereak dituen faktore objektibo batzuk. Faktore hauek zedarrituko dituzte Krutwigen ustez etnia baten mugak. Etnia batek faktore objektibo hauen kontzientzia hartu eta hauek etorkizunean biziraunarazteko hautua egiten duenean, etnia hau nazio bilakatzen da. Beraz, nazio batek beharrezko ditu faktore objektibo dinamikoak eta hauek etorkizunean proiektatzea. Krutwigen ustez, hizkuntza da faktore objektibo dinamiko hauen artean garrantzitsuena, eta ia esan daiteke hizkuntza ezberdin bat dagoen tokian nazionalitate ezberdin  bat dagoela. Baieztapen hau indartzeko hizkuntzari balio psikologista kolektiboa ematen dio, ondorioz, hizkuntza konkretu bat egiten duen komunitateak egitura mental bereziak izango lituzke.

"El idioma encierra en sus estructuras la forma de concebir el mundo del pueblo que lo habla. A su vez, va influyendo la concepción del mundo sobre el idioma de suerte que este retransmitirá, de generación en generación, los cambios que cada uno produce en el acervo cultural de la etnia. Por ello, la ruptura brusca que se opera cambiando de idioma rompe con la tradición de un pueblo. Y el cambio suele ser tan profundo que se puede decir que el pueblo que deja de hablar su lengua ha perdido su nacionalidad. (…)"



"Quien no emplea la lengua nacional esta desnacionalizándose y sustituyendo su forma de pensar por una extranjera."

Horrela hizkuntza, etnia eta nazio baten kosmobisioaren ispilu izango da eta honen bidez herri baten nortasuna transmitituko da. Ez modu kontziente batean, kontzeptuen bidez, modu inkontzientean baizik; hau da, hizkuntzaren sakoneko estrukturak direla medio. Krutwigek euskal naziotasunaren pisu guztia hizkuntzarengan, Euskararengan uzten du, bere ustez Euskara ez erabiltzeak edo ez ikasteak naziotasunaren galera baitakar.


Abertzaletasuna eta esentzialismotik justifikatutako ezkertiartasuna



Vasconia liburua Abertzaletasuna eta Komunismoa batzen saiatzen delako ere bada mugarri. Ordura arte abertzaletasuna eta ezkertiartasuna bi helburu ezberdin bezala hartzen ziren ; ez hori bakarrik, antagonikoak ere baziren. Hau neurri handi batean Sabinoren eragina da, Sozialismoa immigrazio espainiarrarekin identifikatzen baitzuen, beraz euskal nortasunaren etsaiekin; ondorioz Abertzaletasunak ezin zuen sozialista izan, ezkertiartasuna espainiarren, atzerritarren gauza baitzen.



"El pueblo vasco se encontraba con que no existe en realidad ninguna ideología política que al mismo tiempo sea nacionalista vasca y progresista. Quien sentía profundamente el problema vasco tenia que irse al PNV que, con su lema de Jaungoikoa eta Lege-Zarra era un partido conservador, clerical y confesional. A quien le repugnaban estas ideas reaccionarias no tenia en el campo vasco ninguna fuerza organizada."

Lehenagotik Abertzaletasuna eta Ezkertiartasuna batzeko nahia egon bazegoen arren Krutwig izan zen liburu batetan (Vasconian) saiakera serio bat egiten lehena, Komunismoarekin batzerainoko saiakera. Honetaz gain,  ezkertiar zenak abertzale izan behar zuela esaten eta abertzale zenak derrigorrean ezkertiar izan behar zuela esaten lehenetakoa ere bera izan zen.

"En Vasconia y especialmente en Vizcaya quien es verdadero partidario de la liberación social, tiene que ser nacionalista vasco, nacionalista libertario, mientras que todos los reaccionarios hablan en castellano o francés."



"(…)Esto es mas que de saludar, pues un movimiento nacionalista para que triunfe tiene que ser revolucionario y, por lo tanto, izquierdista."

Krutwig, berriro ere Marxismoan oinarritzen da, analisi marxistan konkretuki, Euskal Herriak bere Sozialismoa sortu behar duela baieztatzeko. Analisi marxistaren bidez errealitate dinamikoa agertzen zaigu. Krutwigen ustetan errealitate hau komunista izan da historian zehar  Euskal Herrian;  berau izan baita gizartea antolatzeko era, nahiz eta  kapitalismoarekin aldatzen hasi.



"Marx establece claramente que el examen sociológico ha de centrarse en cada caso a este o aquel país. Como es en nuestro caso el restringir la investigación a Vasconia. Por eso el mismo Marx, tratando de la interpretación de El Capital, le decía a Vera Zasulich que él había restringido las consecuencias que del mismo se derivaban a la Europa occidental."



"Este mismo examen marxista de la realidad nos obliga en cada caso a considerar la realidad concreta. El principio marxista del examen de la sociología, en cuanto lo apliquemos a nuestro país, tiene que contar a la fuerza con las realidades históricas del Pueblo Vascón, tales como son la repartición de la población en ciudades villas, ante-iglesias, universidades y otro tipo de comunas, la producción y el consumo, la estructuración de las importaciones y exportaciones."


Horrela Krutwigen ustez, analisi marxistak Euskal Herria berez  komunista dela azalduko digu, baina ez Sobiet Batasuneko komunismoaren tankerakoa; han eta hemen jendartea diferentea baita. Hau baiestean Espainiako komunista eta sozialistei egiten die kontra, hauek Euskal Herriarekiko klase borrokaren faktorea soilik onartzen baitute, gainontzeko faktoreei garrantzia kenduz (hizkuntza, ohiturak kultura, komunitate bateko kide izatearen sentimendua…). Horrela , komunista eta sozialista hauei buruz dio, ez dutela beraien doktrina betetzen, errealitatearen azterketa egiterakoan garrantzizko faktore hauek, batez ere nazio bateko kide izatearen sentimendua, ez baitute kontutan hartzen.


Krutwigen aburuz, Euskal Herriko bereizgarriak aintzat hartuz gero, Espainian, Frantzian edo Errusian bertan baino errazagoa litzateke hemen komunismoa ezartzea, bere ustez funtsean (esentzian) Euskal Herriko jendartea komunista baita.

"El marxismo apareció en el siglo XIX, con la gran industria, pero el comunismo vasco es muy anterior y esta entrañablemente unido a la mentalidad euskariana. Quien dice vasco, dice comunista, pero nunca estaliniano. Esto es un tipo ruso. Nada tiene que ver con la verdadera esencia del poder comunitario."

Ondorioz:

"A Vasconia le corresponde un tipo propio de socialismo que nada tiene que ver con el español o francés y seria flagrante injusticia quererle imponer un tipo de sociedad que no corresponde a sus premisas históricas, económicas y sociales."

Behin puntu honetara iritsita, kuriosoa da kritikatzen duena, esentzialismoa, onartu eta ezkertiartasuna justifikatzeko erabiltzea.


Krutwigi ez zaio zaila egingo Euskal Nazioak bere ustez berezko duen ezkertiartasuna, hizkuntzaren ondorioa dela argudiatzea. Euskaldunak historian zehar jokaera komunitarioa izan du, komunista. Hau bere izatearen parte litzateke, beraz Euskaraz egiteak (gogoratu hizkuntza, mentalitatearen ispilu eta igorle dela Krutwigentzat) zentzu komunitario hori indartuko luke. Erdaraz egiteak mentalitate aldaketa lekarkioke euskaldunari eta komunitarismotik urrunduko luke.

"El vascuence no era aparentemente practico, pero se olvidaba que era la mas firme defensa de la libertad; con ella y por medio de ella se transmitía el sentido libertario de nuestro pueblo. Desaparecido el Euskara, moría el espíritu indomable que animaba toda nuestra libertad, toda nuestra organización comunitaria y libre del país."



"Allí donde desaparecía el Euskera entraba a sustituirlo una mentalidad extraña, y la opresión y expoliación del hombre por el hombre se convertían en ley de la sociedad."



Baina ez da hemen gelditzen, Krutwigek etorkizuneko Euskal Herri independente eta sozialista marrazten digu. Bere ustez, tradizioari jarraiki Euskal Herria biltzarrek gobernatuko duten estatua izango da. Are gehiago, Vasconia historikora kolonizatzaileak bidali beharko dira, Armagnak eta Landetara kasu, propietate pribaturik ez da izango, haurrak komunitateak zainduko ditu… Etorkizuneko Vasconia komunista hori deskribatzerakoan zaila egiten da txantxetan edo serio dabilen jakitea.
 


Ondorioak


Vasconia-k egiten dituen bi ekarpen garrantzitsuenak, orden honetan, naziotasunaren dinamikotasuna azaltzea eta abertzaletasuna eta ezkertiartasuna batzeko saiakera egitea dira.


Nazionalismo bat esentzialista dela diogunean naziotasuna nola gauzatzen denari egiten zaio erreferentzia. Bereizgarri konkretu batzuk dituena da nazioko kide eta kito. Borondateari ez zaio erreferentziarik egiten. Baina naziotasuna dinamikoa dela baieztatzen duen nazionalismoak borondatea jartzen du faktore objektiboen gainetik, faktore hauek dinamiko bilakatuz. Ondorioz, jada ez ginateke nazionalismo esentzialista bati buruz ariko, beste mota batetako nazionalismoaz baizik. Hau da Vasconia-k plazaratzen duen ideia garrantzizkoena. Eta hau iraultzailea da abertzaletasunaren baitan.


Nazionalismo esentzialistari buruzko erreferentziak eta nola gauzatzen denaren inguruko gogoetak ugariak dira. Baina onartzen badugu, eta nik nahikoa arrazoi badagoela uste dut, 60. hamarkadan Euskal Herrian beste abertzaletasun mota bat sortu zela, berau nolakoa den azaldu beharko da. Ez dut inon aurkitu abertzaletasun berri hori izendaturik, eta nazionalismo berria zertan datzan (Vasconia-tik aparte) ere, han-hemenka eta oso modu lausoan baino ez dut aurkitu. Nik Nazionalismo Dialektikoa deitu diot, bere funtzionamenduari erreparatuz gero izendatze honek egokiro deskribatzen duela deritzodalako. Dena dela izendapena da gutxienekoa, garrantzitsuena Krutwigek Vasconia-n azaleratu zuen Abertzaletasunaren ikuskera horretaz kontziente izatea da;  nahiz eta Vasconia idatzi eta bost hamarkada beranduago batzuk (nazionalismo imperialista esentzialista espainolak) saiatu abertzaletasun guztia esentzialistatzat hartzen. Hala ere 60. hamarkadan egin zen bilakaera ideologikoari esker,  gaur egungo abertzaletasunaren ikuskera nagusia, eta batez ere ezkerreko abertzaletasunarena, dialektikoa da.


Abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren bategiteari dagokionez, aipatu dugun bezala, kuriosoa egiten da naziotasunaz aritzean dinamikotasuna oso modu koherentean defendatzea, eta ezkertiartasuna abertzaletasunarekin batzeko argudio esentzialistei heltzea. Hau da, Euskal Herria (Vasconia) komunista baten alde egiten du, historian eta euskaldunaren “berezko” zentzu komunitarioan oinarrituz, eta ez momentuko borondatean. Hala ere, garrantzitsuena, abertzaletasuna eta ezkertiartasuna lotzeko saiakera da, eta hor kokatu behar da modu fantastiko xamarrean marrazten duen etorkizuneko Euskal Herria.


Ekite hau izango da Vasconiarekin hasi eta 60. hamarkada honetako kezka ideologiko nagusia, Abertzaletasun eta Ezkertiartasunaren bateratasuna. Ikusiko dugun bezala eztabaida hau ETA-k eraman zuen aurrera nagusiki eta hamarkada bukaerarako bateratzea modu koherentean  gertatu zela esan genezake.