LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

Thierry Meyssan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Thierry Meyssan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/08/02

Siria: bertzelako iritzi eta arrazoiak (2)




SIRIA :
AHOTS ANTIINPERIALISTAK (2)
THIERRY MEYSSAN

 

SIRIAKO ARMADA ASKEA:
IRAULTZAILEA ALA KONTRAIRAULTZAILEA?  

 (2)
Damaskon (Sirian) idatzia, 2012ko uztailaren 23an



MENDEBALDEKOEK ALDEZ AURRETIK PRESTATU DUTE SIRIAKO GATAZKA


Ezaguna da Siriarekin amaitzeko Mendebaldekoen borondatea, eta honek gaur egun gertakariak esplikatzeko aski eta sobera da.Gogora ditzagun hemen zenbait egitate, zeinek ez dute inolako zalantzarik uzten gertakarien aldez auttetiko pentsatzeari dagokionez.



Siriari gerra egiteko erabakia, George W. Bush presidenteak hartu zuen Camp David-en egindako bilera batean, 2001eko irailaren 15ean, New York eta Washingtongo atentatu ikusgarriak izan ondoren. Aldi berean Libian esku hartzea aurreikusia zen, erakusteko operazio-eszenatoki bikoitz batean ekintza-ahalmena erakusteko. Erabaki hau Wesley Clark, OTAN/NATOko buruzago goren ohiaren lekukotasunak frogatzen du, zeina aurka agertu baitzen.


2003an, Bagdadeko erortzearen nahas-mahasean, Kongresuak bi lege onartu ditu  (Syria Accountability Act), presidenteari agindua emanez bi gerra prestatzeko, bata Libiaren kontra, bertzea Siriaren aurkakoa.

2004an, Washingtonen Siria akusatu du, bere lurretan suntsimen handiko armak ezkutatzen zituela, Iraken aurkitzen ez zituztèn berberak. Akusazio hori bertan behera gelditu da onartu zenean arma horiek ez zirela sekula santan existitu, eta Irak inbaditzeko aitzakia hutsa izanak zirela. 

 

2005ean, Rafik Haririren asasinatzearen ondoren, Washington Siriaren aurkako gerran sartzen saiatu da, bainan ez du erdietsi, Siriak bere armada Libanotik erretiratu duelakotz. Orduan, Estatu Batuek testigantza faltsuak sustatu izan ditu el-Assad presidentea akusatzeko, berak atentatua manatua zuela, eta salbuespenezko epaitegi nazioarteko bat sortu dute bera epaitzeko. Baina beren akusazio faltsuak erretiratu behar izan dituzte, beren manipulazioak agerian gelditu direnean.


2006an, Estatu Batuak “Siriako Iraultza” prestatzen hasi dira, “Syria Democracy Program” sortuz. Afera zen Mendebaldearen aldeko oposizio taldeak sortzea eta finantzatzea (“Justizia eta Garapenaren aldeko Mugimendua”, adibidez). Estatu departamenduaren finantzatze ofizialari, CIAko finantzatze sekretua gehitu zaio, Kaliforniako elkarte baten bidez, “Democracy Council”.

2006an, beti ere, Estatu Batuek Israeli Libanoren aurkako gerra baten azpikontrata egin diote, Siria tartean sartzeko esperantzan eta bertan esku hartzeko itxaropenarekin, bainan Hezbollah-ren garaipen lasterrak plan hau zapuztu du. 


2007an, Israelek Siria erasotu du, instalazio militar bat bonbardatuz, “Orchard operazioa”. Bainan orduan ere, Siriak bere odol hotza atxiki du, eta ez da gerrara erakarria izan. Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren egiaztatze ondorengoek frogatu dute ez zela gune nuklear bat, israeldarrek errana zuten bezala.

2008an, OTAN/NATOk urtero “Bildeberg Group” gisa antolatzen duen bilkuran, “Arab Reform Initiative”-ko zuzendariak, Bassma Kodmani, eta “Stiftung Wissenschaft und Politik”-eko zuzendariak, Volker Perthes, laburki azaldu zuten Gotha europar-amerikarraren aitzinean Sirian Aliantzaren esku hartze posible baten abantaila ekonomiko, politiko eta militarrak.


2009an, CIAk martxan jarri ditu Siriari begirako propagandarako tresnak, “BaradaTV” bezala, Londresen kokatua, eta “OrientTV” Dubain kokatua.

Elementu historiko hauei gehi diezaiogun bilkura bat izan dela Alkairon, 2011ko otsaileko bigarren astean, eta bertan, John McCain, Joe Lieberman, Bernard Henry-Lévy, Libiako pertsonalitateak, Mahmud Jibril, adibidez, (orduan Jamahiriyako bigarrena) eta Siriako pertsonalitateak: Malik al-Abdeh eta Ammar Quarabi. Bilkura honek eman zuen seinalea operazio sekretuak abiatzeko, zeinak batera hasi baitziren Libian eta Sirian (otsailaren 15ean Benghazin eta 17an Damaskon).

 

2012ko urtarrilean, Estatu Batuetako Estatu eta Defentsa Departamenduak lan talde bat osatu zuten “The Day After. Supporting a democratic transition in Syria”, zeinak elaboratu zuen, aldi berean, Siriarentzako Konstituzio berria eta gobernu programa bat.


2012ko maiatzean, OTAN/NATOk eta CCGk (Golkoko Kooperazio Kontseilua, GKK, Emirerri arabiarrak biltzen dituen egitura politiko-ekonomikoa), martxa ezarri zuten “Working Group on Economic Recovery and Development of the Friends of the Syrian People” taldea, zeina presidentzia alemaniar eta emirerriena baita. Bertan, siriar-britaniarra den Ossam el-Kadi ekonomistak Siriako ondasunen partekatze bat egin zuen, Koalizioko partaideen artean banatzeko, “biharamunean” (hau da, Siriako erregimena OTAN/NATOk eta CCG/GKKk uzkaili ondoren).   


 Honaino Thierry Meyssan-en artikulua. Hurrengo zatiaren izenburua hauxe da: "Iraultzaileak ala kontrairaultzaileak?", eta bihar-etzi argitaratuko dugu orriotan.

 
   

2012/07/29

SIRIA : bertzelako iritzi eta arrazoiak (1)


SIRIA :
AHOTS ANTIINPERIALISTAK (1)

THIERRY MEYSSAN


Itsuenak ere ikusten du Siria, lehenago Libia bezala, eraso inperialista basatia jasaten ari dela. Eskema errepikatzen ari da: sistema/estatu/gobernu antiinperialista zurrun eta autoritario bat, urte luzez bere burua behar bezala eraberritu eta Herri Langilearengan errotu ez dena, okerrak eta hanka-sartzeak, tentsioak eta kontraesanak metatu dituena, eta ondorioz, populazioaren zati baten oposizioa indartu duena. 

Egoera zail eta lehergai / lehergarri / leherbera horretan Inperialismoaren esku hartzeak eragiten du, gobernu antiinperialista bat uzkaili eta irauli nahian. Oposizio nazional eta antiinperialista guztiak baztertuz eta isilduz, erreforma eta elkarrizketa oro errefusatuz eta talde armatuak lagunduz eta hornituz, sasi gerra zibil bat piztu eta irabaztea da Inperialismoaren helburua, Libian bezala, kapitalismoaren aldeko gobernu txotxongilo bat ezarriz. 

Sasi gerra zibila diogu, zeren gero eta ageriagoa da “Siriako Armada Askea” delako talde armatua, mertzenario edota fundamentalista fanatiko kanpotarrez osatuta dagoela gehien bat, eta beraz, gerraz zibilaz baino eraso inperialistaz mintzatu behar dugula. III. Mundu Gerrako hasiera-garaietako bertze atal bat, aurretik Afganistan, Irak, Pakistan, Libano, Palestina, Libia ... izan diren bezala.

Bainan hau guztia gure iritzia da, bertzerik ez. Zuen iritzia osatzen laguntzeko, militante antiinperialista batzuen ahotsak ekarriko ditugu honat. Ahots horiek dira, hain zuzen ere, inkomunikabide kapitalistek egunero ezkutatzen dizkigutenak, eta intoxikabide inperialistek etengabe zikindu, desprestigiatu eta deabrutzen dituztenak. Zuek irakurri eta iritzi kritikoa osatu! Zuen ekarpen, iruzkin eta kritiken zain gaituzue!


THIERRY MEYSSAN

Thierry Meyssan kazetari frantses bat da, 1957ko maiatzaren 18an Talencen sortua (Gironda, Bordele ondoan),  Frantziako mundu politiko eta militarrean oso ezaguna den familia biziki katoliko batean. 2001eko irailaren 11ko atentatuak Inperialismoaren jukutria eta konspirazioa direla salatu zuen hasieratik, konplot bat zirela argudiatuz bere liburuan: “Iruzur ikaragarria” (L’Effroyable imposture, Paris, 2002). Geroztik inkomunikabide inperialisten eta sionisten betoa jasan du, eta disidente bezala Europatik ihes egin behar izan zuen. Gaur egun Libanon bizi da. 


Militante antiinperialista, Venezuelako Iraultza Bolivariarra eta Libanoko Hezbollah sustengatzen ditu; Irango Iraultza Islamikoaren alde ere agertu da. “Voltaire sarea” eratu du, eta oso aditu entzuna eta estimatua da komunikabide latinoamerikar, arabiar-musulman eta errusiarretan. Ekintzaile homosexuala izan da. Librepentsalaria, erlijioan biziki interesaturik, Teologia ikasketak egin ditu.

Hemen agertzen dugun artikulua, bere web orritik hartu dugu eta zuzen Frantsesetik Euskararat itzuli. Gehiago sakondu nahi baduzue, jo Voltairenet.org web orrirat (blog honetan bertan esteka duzue!). Han, informazio hau guztia eskuratuko duzue Frantsesez, Ingelesez, Espainolez, Italieraz, Portugesez, Alemanez, Errusieraz, Arabieraz ... Guk Voltaire sarearen Euskarazko ahots euskalduna izanen gara blog honetan, gure ahal ttipien arabera.


SIRIAKO ARMADA ASKEA:
IRAULTZAILEA ALA KONTRAIRAULTZAILEA?

Damaskon (Sirian) idatzia, 2012ko uztailaren 23an



Duela 18 hilabetetatik honat, Siriak gero eta handiago bilakatzen ari diren liskarrak bizi ditu, azkenik gatazka armatu handi bihurtu dena, zeinak 20.000 pertsona ingururen heriotza eragin duena.

Mendebaldeko Estatu eta beren prentsaren ustez, siriarrek nahiko lukete mendebaleko maneran bizi, merkatu-demokrazietan. “Udaberri arabiarreko” eredu tunisiar, egiptoar eta libiarrari jarraiki, Bashar Al-Assad, beren diktadorea uzkailtzeko matxinatuko ziratekeen. Honek manifestazioak odolez jazarriko zituzkeen. Orduan, Mendebaldekoek sarraskia gelditzeko esku hartze bat egin nahi izanen zuketen, bainan Errusiarrak eta Txinatarrak, interesengatik edota bizi humanoaren mespretxuarengatik, horren kontra agertuko ziratekeen.


Guztiz alderantziz, Estatu Batuen eta beren prentsaren mende ez dauden Estatu guztien ustez, USAk  aspaldian planifikaturiko operazioa burutuko zuketen. Lehendabizi, beren aliatu eskualdekoen bidez, eta ondoren zuzenki, Siria desestabilizatuko zituzkeen talde armatuak infiltratuko zituzketen, Nikaraguako Kontraren ereduari jarraiki. Hala ere, talde hauek oso sostengu ttipia aurkituko zuketen herrialde barnean, eta garaituak izanen ziratekeen; bitartean,  Errusiak eta Txinak,  OTANek Siriako Armada suntsitzea eta Ekialde Hurbileko ekuazioa iraultzea eragotziko zuketen.
Nork erraten du egia? Nor tronpatzen da?


SIRIAN TALDE ARMATUEK EZ DUTE DEMOKRAZIA DEFENDITZEN, BERE KONTRA JOTZEN DUTE

Lehen-lehenik, Sirian gertatzen ari dena “Udaberri arabiarraren” episodioa bailitzan interpretatzeak ilusio bat da, zeren “Udaberri” hori ez baita izan. Publizitate-slogan  bat da, gertaera heteroklitoak alde baikor batez agertzeko. Herri-matxinadak Tunisian, Yemenen eta Bahreinen, izan badira ere, ez da halorik izan, ez Egipton, ezta Libian ere. Egipton kale-manifestazioak hiriburura eta burgesiaren sektore zehatz batera mugatu dira, eta Herri egiptoarra ez da sekulan, absolutuki sekulan identifikatu Tahrir plazako ikuskizun telegeniko horrekin. Libian ez da matxinatze politikorik izan, baizik eta Zirenaika eskualdeko mugimendu separatista bat Tripoliko boterearen aurka, eta ondoren OTANen esku hartzea, zeinak 160.000 hildako eragin dituen.


Libanoko “NurTV” telebistak (Nur hitzak Arabieraz Argia erran nahi du) arrakasta handia erdietsi du Hassan Hamadek eta Georges Rahmek egindako emanaldi sail bat hedatzean: “Udaberri arabiarra, Arabiako Lawrence-rengandik Bernard Henry-Lévy-renganaino”. Autoreek bertan garatzen duten ideia da “Udaberri arabiarra” dela 1916-1918 urteetan Britanikoek Otomanen aurka antolatutako operazio sekretuaren “remake” bat.


 Oraingo honetan, Mendebaldekoek egoerak manipulatu dituzte lider-belaunaldi bat uzkailtzeko eta “Anaia musulmanak” inposatzeko. De facto, “Udaberri arabiarra” gezur publizitario bat bertzerik ez da. Hemendik aitzina, Maroko, Tunisia, Libia, Egipto eta Gaza anaitasun batek gobernatzen ditu, zeinak alde batetik orden moral bat inposatzen duen, eta bertzaldetik sionismoa eta kapitalismo sasi-liberala sostengatzen dituen. Ilusioa urtu da. Autore batzuk, Siriako Said Hilal Alcharifi bezala, “Udaberri OTANiarraz”  trufatzen dira.


Bigarrenik, hala Siriako Kontseilu Nazionala (SKN Euskaraz, CNS erdarez) erakundeko kideak nola Siriako Armada Askea (SAA Euskaraz, ASL erdarez) talde armatuko kideak ere ez dira bat ere demokratak, Abraham Lincoln-en formularen ildotik “Herriaren gobernamendua, Herriak egina eta Herriarendako”, zeina Frantziako Konstituzioan ere agertzen baita. Adibidez, SKNko lehen presidentea, Burhan Ghalioun izan zen. Bera ez zen inolaz ere “Siriako opositore bat erregimenak jazarria” zeren eta bere herrialdera joaten eta bertan  ibilki zen libreki. Bera ez zen “intelektual laiko bat”, gizon honek pretenditzen duen bezala, zeren eta Aljeriako Front Islamique du Salut FIS alderdiko Abbassi Madani-ren kontseilari politikoa baitzen, gaur egun Qatarren errefuxiatua.

Bere ondorengoa, Abdel Basset Syda politikan sartu da azken hilabeteotan, eta berehala ageri izan da bera dela estatu batuarren nahien exekutatzaile fidela. SKNko buru hautatu zutenez geroztik, ez da engaiatu bere Herriaren nahia defenditzera, baizik eta Washington-ek Siriarako izkiriatu duen “bide-orria” aplikatzera: “The Day after”.

 



Siriako Armada Askea taldeko gudulariak ere ez dira demokraziaren militanteak. Adnan al-Arur xeikh (buruzagi izpiritual)aren autoritatea onartzen dute, predikatzaile  takfirista bat, zeinak Bassar al-Assad uzkaili eta hiltzera deitzen du, ez motibo politikoengatik, baizik eta alauita delakotz bakar-bakarrik, hau da heretikoa bere ustez. (Alauitak dira xiismoaren adar berezi bat, eta takfiristak sunismo fundamentalistaren adar extremista bat). SAAko ofizial identifikatu guztiak sunitak dira, eta SAAko brigada guztiek figura historiko suniten izen dituzte. SAAko “epaitegi irauktzaileek” heriotzera kondenatzen dituzte beren opositore politikoak (eta ez bakarrik Bassar al-Assad-en aldekoak) eta fedegabeak, zeinei jendaurrean zintzurra ebakitzen diete. SAAren programa da erregimen laikoa suntsitzea, zeina eraiki duten Baas alderdiak (Sozialismo arabiarraren partidua) , PSNSk (Siriako Alderdi Sozial Nazionala) eta komunistek, eta bere ordez erregimen konfesional sunita hutsa ezartzea Sirian.


Honaino Thierry Meyssane-en artikuluko lehen zatia. Bigarrena, “Mendebaldekoek aldez aurretik prestatu dute Siriako gatazka”, bihar-etzi argitaratuko dugu.