LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

Gazteria iraultzailea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gazteria iraultzailea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/15

PNV EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAIA




BURGESIA BASKOA

EUSKAL LANGILERIAREN ETSAIA DA,

OLIGARKIA

 ESPAINOLISTA ETA NEOFRANKISTAREN

MORROIA,

KAPITALISMOAREN ZERBITZARIA,

INPERIALISMOAREN ZAKURRA!!! 
 



EZ DUZU SINESTEN? BEGIRA!

ertzaintza_zubian
 Berria.info

ASKE GUNEA





Urtza Alkorta atxilotu dute ertzainek

ertzaintza_aske_gunean

Gutxienez 30 furgoneta eraman dituzte Ondarroara. 06:30 aldera iritsi dira poliziak Aske Gunera, eta 08:00 inguruan hasi dira jendea ateratzen. 10:00 aldera hartu dute atxilo Alkorta, polizia operazioa hasi eta hiru ordu baino gehiagora.
ertzaintza_zubian
Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko seirak inguruan entzun da turruna, eta zazpiak aldera ailegatu dira 30 furgonetatik gora, eta Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Ertzaintzaren itsasontzi bat ere bertan da.
zubia_jendez_gainezka
Ehunka lagun elkartu dira Alkorta babesteko, eta poliziek inguratuta dute zubia. "Ez gaituzue geldituko", "Zuek hil zenuten Iñigo Cabacas" eta beste lelo batzuk oihukatzen ari dira zubian batutakoek. EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburu, Laura Mintegi eta Unai Urruzuno Aske Gunean dira. "Euskal jendartearen eskariari kasurik egin ez, eta Espainiari men eginez polizia bidali du EAJk", esan du Ugarteburuk Info7 irratian eginiko elkarrizketa batean.
 urtza_alkorta_zubian_harresiak_inguratuta
Hain justu, atxilo hartzearekin mehatxu egin dio ertzain batek Ugartebururi, hura aforatu txartela erakusten ari zitzaion bitartean. "Berdin dit zer zaren, hurrengoan atxilotuta zatoz", esan dio.

Bost ohartarazpen

Bost aldiz ohartarazi die Ertzaintzak protestan ari direnei Alkorta atxilotzera doazela, "Auzitegi Nazionalak igorritako aginduak betez". Elkarretaratzean jarraitzen dutenek erantzukizun penalak eta administratiboak izan ditzaketela adierazi die Ertzaintzak.
 ertzaintza_zubian
Minutu batzuk geroago hutsarazi dute Alamedan ezarri duten karpa, eta zortziak aldera hasi dira jendea ateratzen. Ordu erdi igaro ostean hasi dira eskaileratik jendea ateratzen. Ondarroako alkatea izan da aterarazi duten lehenetako bat, eta besoetatik eta hanketatik tiraka ari dira poliziak. Zauriak artatzeko materiala kendu egin diete erizaintza lanetan ari direnei.

Banan-banan atera behar izan dituzte Alkorta babesten ari zirenak. Besoetatik, hanketatik eta iletik tiraka eraman ditu Ertzaintzak hainbat pertsona, eta kolpe ugari eman dizkie. Zubia hutsarazten hasi eta bi ordura iritsi dira Alkortarengana, eta atxilo hartu dute.

Tentsio uneak izan dira hurrena, Alkorta eramaterakoan. Furgonetei bidea eragotzi diete hainbat herritarrek, eta furgonetetatik irten eta oldartu egin zaizkie ertzainak. Egoera baretu, eta joan egin dira poliziak, Alkorta atxilo hartuta.

argia

Urtza Alkorta azken minutuetan zutik egon da Ertzantzari erabiltzen ari den indarkeriagatik kargu hartuz. 

10etarako arrastaka eraman dute. Bideo garrantzitsuenak Lander Arbelaitzen blogean. Maite Bidartek Info 7n azaldu duenez, Beñat Apalategi Donostian AskeGuneko bozeramaile aritu zena belarrietatik tiraka eraman dute, furgoian atxilo. 

Streaming bidez zuzenean ematen ari da Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta irratiz Info7 irratia.  8:34ean ertzain batek Maribi Ugarteburu parlamentaria mehatxatu du: "Berdin zait zer zaren, hurrena atxilotuta joango zara". Laura Mintegik horren gainean Info7n adierazi du: "Goizeko 6etan deitu dit Beltran de Herediak esanez euren kontsigna biolentziarik eza zela. Ezin dituzte kontrolatu bere ertzain guztiak, batzuk saiatzen ari dira gauzak behar bezala egiten baina beste batzuk ez". 

Urkulluri zuzendu zaio: "Hausnarketa sakona egin behar duela eta behingoz erabaki noren polizia den, euskal polizia edo espainiar poliziaren adar bat. Euskal herritarrak Madrilera eramango dituena. Erabaki dezala nori zor dioten leialtasuna". AskeGuneaz esan du "Inflexio puntua markatu duela. Herri hau esaten ari da ez duela onartuko eskubide urraketarik". 

 herritarrak_zubitik_ateratzen_hasi_da_ertzaintza

DONOSTIAKO ASKE GUNEko
HANKA SARTZE BERA ERREPIKATZEN:
ORAINGO EZKER ABERTZALEA
BURGESIAREN
  TXOTXONGILO BAT
 BERTZERIK EZ DA,
ALDERDI BURGES ERREFORMISTA BAT,
EUSKAL GAZTE MIRESGARRIEN
 INDAR ETA KEMENA
BALIATZEN ETA ERABILTZEN,  
PNVrekiko LEHIA ELEKTORALEAN NAGUSITZEKO... 
 
 
GAZTEOK, ESNA ZAITEZTE
 BERANDUEGI IZAN BAINO LEHEN!!!
ZUEN BORROKA,
ZUEN KURAIA,
ZUEN AUSARDIA
EZ UTZI
POLITIKERO PROFESIONAL ERREFORMISTA BATZUEN ESKUETAN,
HAIEK GERO PNVrekin GOXO ETA DEMOKRATIKOKI  
"BATASUN NAZIONALA"
NEGOZIATZEKO
ZUEN MALKO, ODOL ETA IZERDIAREN GAINEAN!!! 
 
PNV KAPITALAREN MORROIA DA
ESPAINOLISMOAREN ZERBITZARIA,
INPERIALISMOAREN ZAKURRA,
 
EUSKAL HERRI LANGILEAren
E T S A I A
Momento en que la Ertzaintza ha arrestado a Urtza Alkorta. (Aritz LOIOLA)

Berria.info



 Erreakzioak. 

Alkorta atxilotzeko

 "baliabideak xahutu" behar izatea

 egotzi dio Urkulluk 

EH Bilduri

J. Olano   2013-05-15 - 14:17:55


Iñigo Urkullu
 (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria)

Ertzaintzaren polizia operazioa "eredugarria" izan dela nabarmendu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta gizartean "beharrik gabe tentsioa sortzea" aurpegiratu dio EH Bilduri. Ezker abertzaleari "arduraz" jokatzeko eskatu dio, eta ohartarazi du polizia "integrala" dela Ertzaintza eta beraz agindu judizialak betearazi behar dituela.

Halaber, ohartarazi du Alkorta atxilotzeko operazioaren eraginez "baliabideak xahutu" dituztela, eta horren erantzule egin du EH Bildu.

Estefania Beltran de Heredia 
(Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila)

Radio Euskadin mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Heredia Urtza Alkorta atxilotzeko polizia operazioaren inguruan. Polizia zoriondu eta eskerrak eman dizkio, eta gaineratu du "harro" dagoela "gure Ertzaintza bezalako Polizia baten" buru izateaz: "Ertzaintzak pertsona guztien segurtasuna bermatu du".

Alkortaren atxiloketa oztopatu nahi izan dutenen erresistentzia "kasu batzuetan aktiboa" izan dela eta "hedabideen grabazioek" hala erakusten dutela uste du Beltran de Herediak: "Pertsona askok, euren erresistentziarekin, Ertzaintzak agindu judizial bat betetzea galarazi nahi izan dute".

Gainera, Ezker Abertzaleko buruzagiei leporatu die "gizartea Ertzaintzaren aurka" jarri nahi izatea: "Ekintza hauen arduradunei dei egiten diet hausnarketa bat egin dezaten, pentsa dezaten zein punturaino saiatzen ari diren Ertzaintzari eta gizarteari egoztea ez dagokien ardura".
 

Argia Ituarte 
(Ondarroako alkatea)

Hunkituta hitz egin du Argia Ituarte Ondarroako alkateak Info7 irratian egin dioten elkarrizketan. Gaur bizitakoa "oso gogorra" izan dela esan du, eta erantsi du herrian ez dituztela ahaztuko ez gaurko eguna eta ezta Alkorta babesteko Alamedan igarotako egunak ere.
 

Laura Mintegi
(EH BILDU)
"Hausnarketa bat" egiteko eskatu dio Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Ertzaintzari, iritzita poliziek "ikuskizun tristea eta penagarria" eman dutela. "Euskal polizia den edo Espainiako Poliziaren adar bat den" erabaki beharko du Ertzaintzak, Mintegiren esanetan.

"Euskal Poliziak Espainiako agintariei eta boterei egiten die men eta hori ez da ulertzen", kritikatu du. "Herriak esan du nahikoa dela, atxiloketen zikloa amaitu dela eta horregatik Ertzaintzak hausnarketa egin behar du. Zeinen menpe dagoen ikusi behar du".
 

Asier Vega 
(Alternatiba)

Alternatibaren Bilboko bozeramaile Asier Vegak txalotu egin du Ondarroako Zumardian erakutsitako "Herri duintasun eredua, zeinetan ehunka lagunek delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat babesten eguneko 24 orduak eman dituzten".

Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibak nabarmendu du Donostiako Boulevardean gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.

Vegak gogorarazi du Alkortaren aitortza torturapean lortu zutela, berak salatu zuenez, eta Nazioarteko Amnistia bezalako erakunde batek Espainian “tortura Estatuaren egiturazko arazoa” dela esan berri duela.
 
Jose Antonio Pastor
 (PSE)

Alkortaren atxiloketa ez dela Ertzaintzaren "nahikeria" izan nabarmendu du Jose Antonio Pastor PSEko legebiltzarkideak, eta azaldu du Ertzaintzak "agindu judizial bat betearazteko" jardun duela. ETBn eginiko elkarrizketa batean, Pastorrek esan du "eboluzio baikorra" antzeman duela Ezker Abertzalean, erresistentzia era baketsuan egitera deitu dutela-eta. Hala ere, Alkorta ez atxilotzeko eskaria kritikatu du.

Bestalde, EITBk Ondarroako Aske Guneari eginiko jarraipen informatiboa kritikatu du PSEk. "Nabarmena izan da atxilotuaren aurkezpena herritar bat gehiago izango balitz bezala, baztertuta bost urteko espetxe zigorrera kondenatu dutela ETAko talde bati laguntzeagatik", esan du.

Borja Semper
 (PP)

"Lotsagarritzat" jo du Borja Semper legebiltzarkideak Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen taldearen bozeramailea Ondarroako Aske Gunean egotea, eta ertzainen "profesionaltasuna" goraipatu du: "Era lotsagarrian jardun dutenak Mintegi eta abar izan dira".

Gorka Maneiro
 (UPD)

Ondarroako "zirkuarekin" lehenago amaitu ez izana kritikatu dio Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. "Hobe berandu, inoiz ez baino", esan du, baina erantsi du "denbora gehiegi" igarotzen utzi dela.

Gainera, "tamalgarria" iritzi dio EH Bilduko legebiltzarkide ugari Aske Gunean egoteari —han ziren Laura Mintegi, Unai Urruzuno eta Maribi Ugarteburu—, eta zalantzan jarri du Alkorta babestu dutenen jarrera baketsua izan dela: "Gaizkile baten atxiloketa saihesten saiatu dira"
 

2013/05/14

Politika VS biolentziA?


POLITIKA VS BIOLENTZIA?



Itxaso Urtiaga

Taupadek bizi gaituzte. Taupada bakoitzaz zuri-beltza kolorezta daitekeela ikusia dugu; taupaka, ametsak errealitate bihur daitezkeela. Taupadaz taupada herri oso bat batu eta aske-gune ederrak eraiki daitezkeela frogatu dugu, lar-arte arantzatsuenetan ere, udaberri indartsuak lora daitezkeela. AskeGunea beste gauza askoren artean horixe izan baita, askatasun beharraz kateaturiko herri baten taupada, etsipen grisean ito nahi gaituztenei desafiatzeko harresia; taupadaz-taupada, eskuz-esku eraikiriko herri-harresi itzela. Lagun batek esaten zidan zinez zaila zela hainbeste emozio kontrajarri kudeatzea, hainbeste sentsazio, pentsamendu eta bizipen prozesatzea. Eta hala da. Baina AskeGunea mugarri bat izatea nahi badugu ezinbestekoa da haren gainean pentsatzea, hausnartzea, halako esperientzia batek eman dakizuken irakaspenik txikiena ere jasotzeko. Ondorengo zirriborroak, bada, ezin bestelako pretentsiorik izan: AskeGunearen itzalean, politika kontzeptuaren gaineko eztabaida zabaltzea da nire asmoa.

Agnès Cugno-k “Violence et Politique. Biolentzia eta politika” idazkian ezin hobeki azaltzen duen moduan, sistema demokratikoetan biolentzia eta politika zuzenean elkar kontra jarriak direnaren sinesmena izaten da nagusi. Nola eratzen da sinesmen hau?
Laburki esateko, Estatu modernoak egituratzean, elkarbizitza kolektiboaren baitan sor zitezkeen kontrajartzeak modu baketsu eta justuan kudeatu eta bideratzeko eginkizuna beregain hartu zuten, teorian. Horretarako, batetik, guztientzat berdinak izango ziren joko-arau propioak ezarri ziren lekuan leku (eskubideak, betebeharrak, legeak, arauak…) eta bestetik, joko-arau horiek guztiengandik errespetatuak izateko bermeak finkatu ziren. Eginkizunok bete ahal izateko, Estatuak indarkeria fisiko legitimoaren monopolioa bereganatu zuen, Max Weberren esaldi famatuak dioen moduan. Legitimoa zaio, ustez, biolentzia hau estatu-kide guztien ongizatea bermatzeko soilik erabiliko duelakoan. Honela ezkutatzen da, bada, Estatu baten biolentzia legitimitatearen itzalean, jardun politikoaren izenenean kamuflatuz.

Biolentziaren ezkutatze eta aurpegi-aldatze honetatik eratortzen da politikaVSbiolentzia-ren sinismena. Dikotomia honetan bi ideia nagusi biltzen dira:
Batetik politika biolentzia ez denaren ideia. Era berean, baiezpen honetatik ia zuzenean atera daitekeen suposizioa da biolentzia ez dela politika.
Eta bestetik, politikak biolentziari kontra egiteko betebeharra duenaren ideia. Eginkizun hau bete ahal izateko, Estatuak(politikak) biolentzia zer den eta zer ez definitu beharko du, eta beraz, politikoa zer den eta zer ez finkatzeko ahalmena dauka… eta hau, lagunok, sekulako boterea izatea da.

Honarte esandako apurretik nahiko erraz ikusi daiteke batetikpolitikaVSbiolentzia dikotomia guztiz faltsua dela, erakutsi denez politika bera biolentzia baita (inork legitimoa kontsideratzeagatik ez baitio biolentzia izateari uzten eta gainera, legitimoa den horri sekulako kiratsa darion honetan, legitimotzat jotzekotan lehenik legitimitatearen inguruko eztabaida bat inposatzen dela esango nuke); eta bestetik, dikotomia horrek estatu bateko ordenua eta botere-banaketa babestu eta betikotzeko baliabideak ematen dizkiola, hain justu ere, botere politikoa duen horri. Izan ere, ‘biolentzia’ edota ‘politika’ zer den eta zer ez definitzeko ahalmena berak duen neurrian, ‘zer den legala eta zer ez’ edota ‘zer den zilegi eta zer ez’ erabakitzeko ahalmena baitauka. Esan gabe doa, ahalmen honek botere-postuetan betiko irauteko posibilitateak ematen dizkiola bati, edota baita gogoko ez duen edonori aukera hori ebazteko baliabideak ere. EHan badugu horren adibiderik: erreparatu besterik ez dago, esaterako, ‘partiduen lege’ santu horrekin errealitatea -demokratak (politikoak) VS biolentoen- artean sailkatuz ze proiektu politiko botere-gune ofizialetatik urrun mantentzea lortu duten.

Bada hasiera batean itxuraz definizio ariketa huts bat irudi zitekeena (zer den politikoa, zer biolentzia etabar zehaztea), egiaz, errealitatea ulertu, antolatu, aldatu edota mantentzeko modua dela ikus dezakegu, errealitatea eraikitzeko bidea, alegia. Horregatik, arreta berezia eskaini beharko genioke geure praktika politikoan alderdi diskurtsiboari, borroka dimentsio horretan zer hobetu asko dugulakoan bainago. Horren erakusle da, esaterako, urrutira joan gabe AskeGunearen atzeko auziaren harira behin baino gehiagotan entzun dudan esaldi batean sumatzen dudan akatsa. Zehazki,  “8 gazte lan politikoagatik espetxeratuak izango direla” dioen salaketaz ari naiz. Salaketaren formulazioaz, alegia.

Halako adierazpen irmoen bidez jendartean inpaktu gogor bat eragin asmo dela esango nuke, onartezintasunean sustraituriko erreakzio bat sortzea, hain zuzen. Komunikatiboki esaldi borobila izan daiteke. Argia. Sinplea. Laburra. Ulerterraza. Halaber, ez dakit jabetzen garen politika terminoaren erabilpen horrekin ‘politika’ kontzeptuaren zein kontsiderazio defendatzen edota sustatzen aurki gintezkeen nahi gabean.



Lan politikoa egin izanagatik espetxeratuak izatea onartezina dela esatean
…esaten ari garena da inor politika egiteagatik espetxeratzea ez dela justua, politika egitea ez delako delitu edota ez lukeela izan beharko bederen. Hau da, politika egitea legala dela edota izan beharko lukeela diogu. Honekin, indirektoki esaten ari garena da politika egitea ez dela biolentzia praktikatzea, jakin baitakigu biolentzia praktikatzea delitua dela eta gainera oso kontziente baikara herri honetan biolentziaren elementua bereziki erabilia (izan) dela ilegalizazio, kriminalizazio eta errepresio estrategiaren argudio bezala. Horregatik geure herriko testuinguruan jardun politikoa burutzea ilegala ez dela aldarrikatzea, politika egitea biolentzia praktikatzea ez dela iradokitzea da, eta honekin, biolentzia ez dela politika onartzen ari gara, zeharka bada ere (horrek suposatzen duen guztiarekin..: benetan uste dugu ekintza biolento batek ezin duela ekintza politikoa izan?).


Azken buruan, lan politikoa egin izanagatik espetxeratuak izatearen salaketa, orain eta hemen, politika eta biolentzia elkar antagonikoak direnaren suposizioan sostengatzen delakoan nago. Ondorioz, esaldi argi, sinple, labur eta ulerterraz horrekin nahi gabean politikaVSbiolentzia dikotomia (faltsua eta arriskutsua) erreproduzitzen gabiltza, bai eta dikotomia horrek inplikatzen duen entramado guztia zeharka ametitu eta elikatzen ere, denboran iraunaraziz.

Egungo gizarte-eredua legitimatu, blindatu eta iraunarazteko balio duten dikotomia eta kontzeptuak elikatu eta erreproduzitzera ez jauzteko beharrezkoa da kontzeptu gakoak identifikatu, auzitan jarri, aztertu, eztabaidatu eta definizio ariketa kritiko eta propio bat egin eta sustatzea. Horretarako, gaurkoan galdera zuzenak: zeri deritzogu politika? Zer kontsideratzen dugu, zehazki, jardun politikoa? Nola apurtu PolitikaVSbiolentzia dikotomia? Zerbait salbatu beharko al genuke dikotomia horretatik?

BIBLIOGRAFIA:

Ez da ba Ezker Abertzale Berriarentzat koherentea dikotomia (faltsu) hori onartzea? Ez du zentzu honetan bere kontzientziazio lana egin azkeneko hiru urte (gutxienez) hauen buruan? ''La 'm' sobra y estorba'', ''soilik bide baketsu eta politikoetatik'' eramaten d(ut)en estrategia berri honetan. Hala esan zen hasieratik. Erabat ados Itxasoren ideiarekin, baina ez gaitu harritu behar. Berez, esaldi horren (benetazko) mezua aski neurtuta dago eta.

2013/05/12

HERRI HARRESIA ONDARRUN: BERRIZ ERE PNVri ESKUA LUZATZEN? ORAINDIK EZ DUZUE IKASI?

 
DONOSTIAKO ASKE GUNEko
HANKA SARTZE BERA ERREPIKATZEN:

ORAINGO EZKER ABERTZALEA
BURGESIAREN
  TXOTXONGILO BAT
 BERTZERIK EZ DA,

ALDERDI BURGES ERREFORMISTA BAT,
EUSKAL GAZTE MIRESGARRIEN
 INDAR ETA KEMENA
BALIATZEN ETA ERABILTZEN,  
PNVrekiko LEHIA ELEKTORALEAN NAGUSITZEKO... 

GAZTEOK, ESNA ZAITEZTE
 BERANDUEGI IZAN BAINO LEHEN!!!

ZUEN BORROKA,
ZUEN KURAIA,
ZUEN AUSARDIA
EZ UTZI

POLITIKERO PROFESIONAL ERREFORMISTA BATZUEN ESKUETAN,

HAIEK GERO PNVrekin GOXO ETA DEMOKRATIKOKI  

"BATASUN NAZIONALA"

NEGOZIATZEKO

ZUEN MALKO, ODOL ETA IZERDIAREN GAINEAN!!!   

PNV KAPITALAREN MORROIA DA
ESPAINOLISMOAREN ZERBITZARIA,
INPERIALISMOAREN ZAKURRA,
 
EUSKAL HERRI LANGILEAren

E T S A I A  
 
 

Egia erran behar badizuet, honezkero ez dut ulertu ere egiten zertan ari den Oraingo Ezker Abertzalea, zinez txundituta utzi naute. Estrategia suizida aukeratu dute, eta erridikulu mugagabea. Donostiako ASKE GUNEko lagun presoen espetxetik bidalitako gutuna irakurri ondoren, nire harritze-mugak eta auzo-lotsaren marka guztiak hautsita gelditu ziren, baina gaurkoa, Ondarruko ASKE GUNEAk PNVri berriz ere eskua luzatzea, oraindik txundigarriagoa da: “Nahi badute bidal dezatela Guardia Zibila edo Polizia Nazionala, eta gehitu zaitezte herri harresira, baduzue lekua”. 

Nik ez dut iruzkin gehiagorik eginen. Euskal Herri Langilearen indarrak eta bereziki euskal gazteria iraultzailearen kemena honela erabili eta manipulatzen dutenek egunen batez azalpenak eman beharko dituzte, haien joko/jolas politikillo eta elektoralistei buruz. Jokoa haiendako, beharbada bototxo eta eserlekutxo batzuk irabaziko baitituzte PNVri aurpegia hain lotsagabeki garbituz, eta jolasa burgesia baskoarendako, irriz lehertzen ari baita, nola izan daitezke Oraingo Ezker Abertzalekoak hain inozo eta zozoak. Ala ez? ... zein da haien benetako helburua? ...

Eta trajedia zipaioek, ELAkoek barne, jakina, espexerat eramanen diztuzten gazteendako... Trajedia haien familiandako, haien lagunendako... Erresistentzia zibil miresgarria antolatu, gero PNVri eskua luzatzeko? Baina zertan ari gara? Erotuta gaude, ala?

Ezker Abertzaleko militante iraultzaileak: noiz esnatuko zarete? Noiz ohartuko zarete zuen zuzendaritzak gezurrez eta iruzurrez inposatutako estrategia suizidio politiko bat dela? Noiz konturatuko zarete haien zinezko helburua ez zela borroka politiko-militarra likidatzea, baizik eta BORROKA ETA ANTOLAKUNDE IRAULTZAILE GUZTI-GUZTIAK desegitea, eta Kapitalismoa Inperialistaren instituzio guzti-guztietan integratzea? 


 argia

Ondarroako AskeGunetik zuzenean
EAJri deia herri harresira gehi dadin

Urtza Alkortaren atxiloketa eragozteko hirugarren eguna da gaurkoa. Eguerdian Aske Guneak emandako prentsaurrekoan bi mezu nabarmendu ditu: Ertzaintza atxiloketa agindua betetzera gaur gauean joan daitekeela eta "Zubi harresia"ra batzeko eskatu du. 

Bestetik, EAJri dei egin dio ez dezan Ertzaintzarik bidali. “Nahi badute bidal dezatela Guardia Zibila edo Polizia Nazionala, eta gehitu zaitezte herri harresira, baduzue lekua”. 

Alkortari ETArekin kolaboratzea egozten diote. Alkortak salatu zuen torturatu egin zutela eta autoinkulpazioa sinatzera behartu. Bi urte eta erdi egin ditu kartzelan eta beste bi urte eta erdiko zigorra bete behar du. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.

 Berria.info

2013-05-12




Ondarroan ehunka lagun

 'zubi harresia' osatzeko prest

Manifestazio jendetsua egin dute eguerdian Gernikako Akordioko sinatzaileek deituta, atxiloketen kontra eta konponbidearen alde

Espetxera «herri babesaren argazkiarekin» joango dela esan du Urtza Alkortak

Asier Alkorta Ondarroa

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza


Urtza Alkortza, atzo eguerdian Ondarroan egin zuten elkarretaratzean. / ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Ehunka. Horixe izan zen atzo Ondarroako Askegunean ahoz aho zebilen hitza. Ehunka izan ziren ekinbidearekin bat egin zutenak. Ehunka aldarri entzun ziren. Eta ehunka lagunek parte hartu zuten manifestazio isilean. Erne eta adi, Ertzaintza noiz agertuko zain, herritarrek Askeguneari eusten jarraitzen dute. Urtza Alkortaren atxiloketa saihesteko herri harresia osatzeko Ondarroan antolatutako Askeguneak bigarren eguna bete zuen atzo. ETAri laguntzea egotzita, bost urteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak Alkortari, eta hura atxilotzeko agindua du Ertzaintzak.

Gaua «lasai eta patxadaz» igaro zutela esan zuten goizean komunikazio guneko arduradunek. Baina eguna argitzeaz batera, Askeguneak herenegun eduki zuen bizitasun bera berreskuratu zuen. Hitzaldiekin eta antolakuntzarako deialdiekin esnatu ziren gaua bertan pasatu zuten 80 herritarrak.

Goizeko lasaitasuna, aldiz, une batetik bestera galdu zen. 12:30ean, zehatz esateko, lehenengo alarma piztu zen: Ondarroako ertzain etxean mugimendua nabari zen. Albisteak Aske Guneko egoera aldaraziko zuela zirudien. Hotzean pentsatu eta hurrengo minutuetan edozer pasatzen zela ere, modu baketsuan eta hasiera-hasieratik planteatutako filosofiari eusteko mezua jaso zuten bozgorailuetatik.

Esan eta egin. Lasai, aztoratu gabe, Urtza Alkortaren inguruan batu ziren herritarrak. Alkorta, atxilotu aurreko azken minutuak bizitzen ari zela pentsatuz, lagunen eta senideen azken mezuak jaso eta indarrez kokatu zen herri harresiaren erdian.

Ertzainak han eta hemen ageri ziren. Airetik zein lurretik, dena kontrolpean zutela zirudien. Egoera horretan, herritarrek, Alkortak zuen tinkotasun berarekin, bozgorailuetatik azken azalpenak eta oharrak entzun zituzten. «Planteamendua zein den badakigu: Ertzaintza agertzen denean, denok hondartzako zubira joango gara, Urtza Alkorta erdian jarriko da eta zubi harresia eraikiko dugu denon artean».

13:00etan, iragarrita zegoen orduan, manifestazio isila hasi zen, Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek deituta. Ertzaintza une batetik bestera agertuko zela bazirudien ere, egitarauak bere horretan jarraitu zuen.

«Isila, jendetsua eta, denaren gainetik, baketsua». Horrelaxe definitu zuten manifestazioan parte hartu zuten herritarrek ekintza. Alamedatik abiatuta, Konponbiderako garaia da, atxiloketa gehiagorik ez lelopean, ehunka herritarrek ia alde zaharrerainoko bidea egin zuten.

Gero, Alkortak hartu zuen hitza. «Gau bat pasatu dugu, eta Askeguneak aurrera jarraitzen du. Gaur kartzelatzen banaute ere, argazki hau buruan dudala joango naiz barrura, herri babesaren argazkiarekin, alegia».

Ertzaintzak bete egingo du Urtza Alkorta atxilotzeko agindua, eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuak atzo esan zuenez, «operatiboki une egokia» zein den pentsatzen ari dira Ondarroako Askegunera joan, zubi harresia gainditu eta Alkorta atxilotzeko.
 


Ertzaintza polizia judiziala ere badenez, haren egitekoa da Alkorta atxilotzea, Beltran de Herediaren esanetan.




«Operatiboki egokia»
 den unearen zain dago Ertzaintza

Ertzaintzak bete egingo du Urtza Alkorta atxilotzeko agindua, eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburuak atzo esan zuenez, «operatiboki une egokia» zein den pentsatzen ari dira Ondarroako Askegunera joan, zubi harresia gainditu eta Alkorta atxilotzeko.

Ertzaintza polizia judiziala ere badenez, haren egitekoa da Alkorta atxilotzea, Beltran de Herediaren esanetan.

 


Urtza Alkortaren gutuna

 Estefania Beltran de Herediari


Berria.info   2013-05-13 - 12:39:46



Ni, Urtza Alkorta, 2010ko urtarrilaren 18an atxilotu ninduten.

Orain zuk zuzentzen duzun sailaren aginduetara zeuden ertzainek eman zizkidaten tratu txarren ondorioz sinatutako deklarazioa da nire auzipetze eta kartzelaratzearen oinarri bakarra.


Pasa dira 3 urte eta erdi harrez gero. Horietatik 2 eta erdi kartzelan eman ditut. Eta orain ni atxilotzeko agindua eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari.

Ondarroan sortu den Herri Harresiaren harira egin dituzun adierazpenak entzunda, galdera batzuk ditut zuri zuzentzeko:

-Madriletik ni atxilotzeko agindua jaso duzuela esan eta “cuando considere oportuno operativamente” atxilotu eta kartzelaratuko omen nauzue. Noiz da zuretzat ni atxilotzeko une egokia?

Guretzat ez dago atxiloketak emateko une egokirik. Bizi dugun garai berri honetan PNVk erabaki egin beharko du, Espainiaren eskutik helduta jarraitu edo EHren aldeko hautua egin behingoz.
 
 

EHan behin betiko gatazka konpontzeko aukera dagoen honetan, denon konpromisoa behar da horretarako. Baita PNVrena eta Ertzaintzarena ere.
 

Zentzu horretan, Madrildik agindutako atxiloketa politikoekin jarraituta, zein da PNVk egiten duen ekarpena EHan abian den konponbide prozesuaren alde?

 
Zein da Ertzaintzak aro politiko berri honetan jokatu beharreko papera? 
 
Ez dut uste Urkullu lehendakariak esan bezala polizia integrala izatea Espainiatik bidalitako aginduak betetzea denik.

Hausnar ezazue, eta jakin Euskal Herriaren aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegula. Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira.

Ez dakit gutun hau zure eskuetara ailegatuko denerako atxilotuta egongo ote naizen. 

Bitarte honetan, gonbidapen zintzo eta zuzena egiten dizut Ondarroara etor zaitezen, eta honetaz guztiaz hitz egin dezakegu.