LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

III Mundu Gerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
III Mundu Gerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/07

SIRIA: HIRUGARREN MUNDU GERRAREN ATARIAN

 

Noiz hasi zen I. Mundu Gerra?

 1914ko abuztuaren 4an?

 Ala 1914ko ekainaren 28an, 
Gavrilo Prinzip
 ikasle serbiar abertzaleak
 Inperioaren tronurako
  oinordekoa zèn
 Franz Ferdinand printzea
 eta bere emaztea
 exekutatu zituelarik?

 Ala 1911ko Agadirreko kisiarekin?

 Ala 1908an, Austria-Hungariak Bosnia anexionatu zuenean?
 Ala 1905eko martxoaren 31an,
 Tangerreko krisiarekin?

 Ala 1899ko abenduaren 11an,
 Alemaniak Welpolitik aldarrikatu zuelarik?

 Ala ...? 

Noiz hasi zen kiribila?

Noiz hasi zen II. Mundu Gerra?

 1941eko abenduaren 7an,
 Pearl Harbour-eko erasoarekin?

 Ala 1939ko irailaren 1ean,
 naziak Polonian sartu zirenean?

 Ala 1938ko martxoan,
 Alemaniak Austria anexionatu zuenean?

Ala 1937ko uztailaren 7an,
 Japoniak Txina inbaditu zuelarik?

 Ala 1936ko uztailaren 19an,
 Franco jeneralaren altxamendu faxistaren aurka Estatu Espainoleko Herri Langileek Iraultza Sozialista/Komunista/Libertarioari ekin ziotenean?
Ala 1936ko martxoan,
 Alemaniak Rhinaldea militarizatu zuenean?

Nork erran lezake? 

Euskal Iraultza Sozialistako irakurleek
 aise ulertuko dutenez, 
azken hamar urteetako
 eraso inperialistak ikusirik,
 III. Mundu Gerraren atarian garateke. 
Haratago joanik, 
Gerra Inperialista ikaragarri baten erdian
 gara honezkero,
 ia-ia oharkabean:
Panama,
Somalia, 
Yugoslavia,
Afganistan,
Irak, 
Palestina,
Libano,
Libia,
Siria,
Mali...
  
Nork bere ondorioak atera ditzala!
Berria.info

Iran:

 “Siriari eraso eginez, 

Israel suarekin jolasten ari da”

Martin Vicioso

2013-05-07 


Irango Kanpo Ministro Ali Akbar Salehik Israel suarekin jolasten ari dela ohartarazi du. 

Lehengo astean Siria airez bitan erasotu eta gero, Teheranek salatu du Israelek Siriako erresistentzia ardatza ahuldu nahi duela. Izan ere, ustez, misilen xedea Bassar Al Assaden Gobernua babesten duen Hezbollah taldearen base militarra zen.

Erasoek estremismoa indartzen dutela adierazi du Salehik, Turkiako Kanpo Ministro Rasit Meredowekin batera egindako agerraldian. Haien ustez, eskualde kanpoan eta barnean dauden estatu batzuen jarrerari erreparatuz, desegonkortasuna bilatzen ari dira.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak azaldu duenez, Israelen bigarren erasoak 42 soldadu siriar hil zituen, eta ehun batek desagertuta jarraitzen dute.

Siriak Israeli erantzungo diola jakinarazi dio France Press agentziari armadako ofizial batek. Hala ere, esan duenez, erasoak ez du zertan berehala izan, Netanyahuren Gobernua erne baitago momentu honetan.

Eskualdean tentsioak gora egin badu ere, kanpoaldean ez da mugimendu handirik. Europar Batasunak “egoera ez berotzeko” eskatu die Israeli eta Siriari, eta NATOk garrantzia kendu die Israelen erasoei. AEBak, bestalde, zuhurtziaz jokatuko dutela azaldu dute.

 Berria.info


2013-05-07
Siriako gatazka



Siriak Israeli

 «une egokia ailegatzean»

 erantzungo dio

Damaskoren arabera, herenegungo bonbardaketa Tel Avivek emandako «ultimatum bat» izan da.

Israelen arabera, ez dago «gerra arriskurik», baina iparraldean alerta egoera ezarri du.

Mikel Rodriguez

Israelek Sirian egindako erasoek larritasuna eta zalantza, elkar hartuta, muturrera eraman dituzte. Orain arte atzerriko eragileek Siriako gatazkan garrantzi handia izan duten arren, inoiz baino indar handiagoz sortu da herrialde horren mugak gaindituko dituen gerra bat hasteko arriskua.

Eta Israel izan da metxari su eman diona, defentsarako eskubidea justifikaziotzat hartuta. Siriak erantzun eginen duela ohartarazi du, baina «une egokia ailegatzean». «Ez da berehalakoan izanen, Israel orain alerta gorenean dagoelako. Itxaron eginen dugu, baina erantzungo dugu», adierazi dio Siriako Gobernuko iturri anonimo batek AFP agentziari, Beiruten. Siriako Ministroen Kontseiluak «aukera guztiak zabalik» zeudela erran zuen herenegun. Israelek Libanoko eta Siriako mugetan duen arduradun militarraren ustez, ordea, ez dago «gerra arriskurik».

Iaz Turkiarekin ere tentsio larria izan zuen Siriak iparraldeko mugan. Turkiak Siria bonbardatu zuen, hainbat obus Siriatik Turkiako aldera erori zirelako. Turkiako Parlamentuak baimena eman zion gobernuari nahi izanez gero urtebeteko epean Siriara soldaduak bidaltzeko, eta NATOk Patriot misilak ezarri zituen mugatik hurbil, Siriatik etor litezkeen erasoen defentsa argudiatuta.

Israelek, ordea, erasorako operazio zehatzak antolatu ditu hegazkinak erabilita eta Libanoko aire eremuan sartuta —Beirutek jakinarazi duenez—. Esku hartze zuzen bat izan da. «Bonbardaketa ultimatum bat izan da. Ez zuen balio estrategikorik», adierazi dio Siriako Gobernuko iturri batek Russia Today kateari, herenegun Damasko ondoan izandako erasoaren inguruan. «Arma arrunten biltegi bat» jo zuen Israelek, iturri horrek dioenez, eta kalteak «hutsalak» izan dira, material baliotsuena aitzinetik pairatutako bertze eraso baten ondoren atera zutelako. Siriako telebista publikoak bezperan jakinarazi zuen erasoa Jamraya izeneko ikerketa militarrerako zentroaren inguruan gertatu zela.

Siriako Gobernuak, beraz, erasoaren balio militarra gutxietsi eta balorazio politikoan zentratu du arreta. Israelgo agintariek ez dute deus erran erasoen inguruan; armadako eta gobernuko iturri anonimoen arabera, bai ortziraleko, bai igandeko erasoek ustez Libanoko Hezbollah milizia xiitak jaso behar zituen armak izan dituzte helburu, eta arma horiek Iranek helarazitakoak ziren.


Hezbollahek, ordea, Kuwaiteko Alrai egunkariari egindako adierazpenetan ukatu egin du Israelek arma kargamenduren bat bonbardatu diola. Iranek, berriz, gezurra erratea leporatu dio Israeli, eta adierazi du aire erasoa «propaganda eta gerra psikologiko ekintza bat» izan dela. «Etsaiengandik defendatzeko Siriak ez du behar kanpotik armekin defenda dezaten», adierazi dio Masoud Jazayeri Irango armadako jeneralak Fars agentziari.
«Dozenaka soldadu hilik»

Erasoek utzitako ondorioak ez dira erabat argitu. Mundu osora zabaldu diren irudietan, hainbat leherketa handi ikus daitezke, eta horien ondorioz suak hartutako mendi mazelak. Erresuma Batuko The Times egunkariak Siriako armadako iturriak aipatuz dioenez, «dozenaka soldadu» hil ditu Israelek azken aire erasoan. Horren arabera, Presidentearen jauregitik hurbil zeuden soldadu horiek, Damaskon. Ingalaterratik jarduten duen Siriako Giza Eskubideen behatokiaren arabera, 40 soldadu hil dira. Erakunde horretako arduradunak Siriako ospitale militar bateko iturriak aipatu ditu. Gobernuak ofizialki ez du biktimen berririk eman.

Bertzelako salaketa larri bat ere egon da Israelen aurka. Russia Today katearen arabera, Siriako armadak salatu du Israelek uranio pobretuz kargatutako misilak erabili zituela herenegun. «Leherketa gertatu zenean lurrikara baten gisako astinaldi bat sentitu zen, eta ondoren urre koloreko suzko onddo handi bat sortu zen. Horrek erakusten digu uranio pobretua erabili zutela», erran dio iturri militar horrek Errusiako kateari. Uranio pobretua erreaktore nuklearretan ekoitzitako uranio aberastutik lortzen da. Altzairua baino anitzez trinkoagoa denez, babes gogorrak zeharkatzeko aukera ematen du. Gai toxikoa da, eta gizakiengan ondorio larriak utzi ditzake haren kutsadurak.

Tentsioa Golango gainean

Siriak erasoko ez diola ziur dago Israel. Benjamin Netanyahu lehen ministroak, adibidez, segurtasun kabinetearekin bildu ondotik ez du Txinarako bidaia bertan behera utzi. Libanoko eta Siriako mugetako indarren buruzagi militar Yair Golanen ustez, aire erasoen ondoren Siriaren partetik ez dute gerrarako zantzurik atzeman. Hala ere, mugako eremuak alerta egoeran paratu ditu Tel Avivek. Golango gaina tentsio gunea da aspaldian, baina azken gertakariek areagotu egin dute egoera gaiztoa. Igandean bertan Israelek misilen aurkako bateriak ezarri zituen 1967tik okupatua duen zatian, eta atzo Siriako aldetik bi mortairu erori ziren bertze aldera. «Istripu bat izan dela dirudi, baina armadak ikertzen segituko du», adierazi zuen bozeramaile militar batek. Hori bai, bi mortairuengatik Israelek kexa bat aurkeztu die Golango gainean dauden NBE Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinei.

Siriako Gobernuak Israeli leporatu dio horrelako erasoekin Ekialde Hurbil osoan «gerra handi bat» sor dezakeela. Gainera, Damaskorentzat frogatuta gelditu da Tel Avivek Siriako Gobernuaren aurka borrokan ari diren talde islamisten alde esku hartu duela. Nazioartean, inguruko herrialdeek erreakzionatu dute gogorren Israelekin. Arabiar Ligak, Egiptok eta Libanok eremuko egonkortasuna kolokan paratzea egotzi diote. Mendebaldean lasaitasunerako deiak izan dira nagusi, baina herrialde batzuk, AEBak eta Frantziak kasurako, ulerkor agertu dira Israelekin.

 




AEBetako Estatu idazkaria
 Errusiara iritsiko da gaur

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Moskura iristekoa da gaur. Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkartuko da lehenik. Bileren agendan daukate Siriako gatazka. AEBetako hedabideek iragan astean argitaratu zutenez, bidaia honen ondoren erabakiko du Etxe Zuriak matxinoei armak eman ala ez.





Israel gaitzesteko eskatu dio Libanok NBEri

Israelen aurkako gaitzespen adierazpen bat egiteko eskatu dio Libanok NBE Nazio batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari. Beirutek bere subiranotasuna urratzea egotzi dio Tel Avivi, zehazki aire eremuan sartzeagatik. Israelek 2006ko gerraren ondoren onartutako ebazpena urratu du, Libanoren arabera.





Irango Atzerri ministroa Jordaniara joango da

Ali Akhbar Salehi Irango Atzerri ministroa Jordanian egongo da gaur eta bihar. Irango Irna agentziak jakinarazi duenez, hango gobernuko ordezkariekin elkartuko da, Siriako egoeraren inguruan eztabaidatzeko. Ramin Mehmanparast bozeramailearen arabera, elkarrizketa politikorako aukerez hitz egingo dute.





Siriako errebeldeek 

arma kimikoak erabili dituztela

 uste du Nazio Batuen Erakundeak

NBEk susmo «sendoak» dituela jakinarazi du Carla del Ponte juristak. Israelek erasoari ekin dio berriz ere gaur bi mortero jaurtiz Golanera. Zerbait egiteko eskatu diote Siriak eta Arabiar Ligak NBEri.
Berria.info   2013-05-06 - 19:33:20

Errebeldeak sarin gasa erabiltzen ari direla baieztatzen duten susmo "sendoak eta konkretuak" ditu Nazio Batuen Erakundeak, Carla del Ponte juristak azaldu duenez. 

Sirian gerra krimenak ikertzen ari da Del Ponte NBErentzat. Ez dute froga argirik, baina inguruko herrialdeetan dauden gerrako biktimekin eta euren medikuekin hitz egin ondoren iritsi dira ondorio horretara: biktimak artatu behar izan dituzten moduak agerian uzten du kimikoen erabilera. Errebeldeek ukatu egin dute arma kimikoak erabili izana.

Israelek, Erresuma Batuak eta Frantziak Sirian arma kimikoak erabili direla erakusten duten frogak jarri zituzten AEBen esku, baina orain egoera aldatu da, erabileraren susmoak errebeldeen aldean jarri dituztenean. 

Baxar al-Assaden gobernuak esan zuen, hain zuzen ere, matxinoek erabili zituztela arma kimikoak, martxoaren 19an Alepon egindako erasoaren ondoren. Identifikatu gabeko substantzia bat zeraman misil batek itomena eragin zien biktimei. Gutxienez 25 pertsona hil ziren, eta ehun zauritu. Gertakari horren ondoren erabaki zuten NBEk eta AEBek ikerketa abiatzea, eta Al-Assaden balizko arma kimikoen erabilerak esku hartzea zilegi egingo lukeela esan zuen Barack Obamak.


Israelen erasoak

Arabiar Ligak gaitzetsi egin ditu Israelek azken egunetan Siriaren aurka egin dituen erasoa. Azkena, arratsaldean izan da, bi mortero jaurti ditu-eta Golanera, ustez nahigabe, nahiz eta armadak ikertzen jarraitzen duen gertatutakoa, militarrengandik ateratako iturri anonimo batek jakinarazi duenez. Ez du aparteko kalterik eragin. Lehenengo erasoa ostegun gauean izan zen, eta bigarrengoa, atzo goizaldean. Israelek ez ditu bere gain hartu oraindik erasoak, baina Benjamin Netanyahuk esan du bere ardura dela Israelen etorkizuna eta segurtasuna bermatzea.  

Barack Obama AEBetako presidenteak ere argudiatu ditu erasoak, esanez Israelek bere burua defendatzeko eskubidea duela.

Mendebaldeko informazio iturriek diote arma biltegi batzuk izan direla erasoaren jomuga, eta arma horiek Irandik Libanora zihoazela, Hezbollahentzat zirelako. Argudio hori erabilita egin du eraso Israelek. Arabiar Ligak, ordea, Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio zerbait egiteko erasoak lehenbailehen eten ditzan. Siriako prentsak esan du atzoko erasoak Jamrayaheko militar ikerketa gunea jo zuela. Errebeldeen arabera, armadako berrogei bat kide hil dituzte.

Bi eraso horiek izan dute beste aurrekari bat aurten ere, baina atzokoak batez ere bortitzagoak izan dira. Siriako Gobernuak errebeldeen alde jartzea leporatu dio Netanyahuri, eta, modu horretan, Siriako gerra zibilean esku hartzea.



Israelek 

eraso egin dio Siriari airez, 

Hezbollah-i armarik ez saltzeko

AEBetako NBC telebistak gobernuko iturriak aipatuta zabaldu du informazio hori, eta Israelek hala egin duela baieztatu du. Atzokoa da erasoa.
Berria.info   2013-05-04 - 22:52:58

Amerikako Estatu Batuetako NBC telebista kateak jakinarazi duenez, Israelek eraso egin zion atzo, airetik, Siriari. Informazio horren arabera, misil ugari jaurti zituen Israelek, eta Siriak Hezbollahi armak saltzea galarazi nahi zuen erasoarekin.

NBCk AEBetako Gobernuko iturriak aipatu ditu. Israelek Washingtonen duen enbaxadak, hasieran, ez du baieztatu nahi izan hala egin dutenik. Hala ere, enbaxadak esan duenez, «Israelek ezinezko egin nahi du Siriako erregimenak terroristei arma kimikoak edo beste era batekoak ematea». Gero, erasoa egin izana aitortu du Israelek.

AEBetako presidente Barack Obamak baztertu egin zuen atzo Siriako gatazkara soldaduak bidaltzeko aukera. Urtarrilaren 30ean, Israelek eraso egin zion Siriatik Libanora zihoan konboi bati; Israelek ez zuen eraso hura baieztatu, ezta ukatu ere; beraz, Israelek aitortutako lehen erasoa izan zen atzokoa.











argia



Errusiak eta AEBk

 Siriako gerra gelditzeko

 Bake Konferentzia egitea

 adostu dute

2013-05-08

 
Lavrov eta Kerry asteartean Moskun egin zuten agerraldian (argazkia: Reuters)
 
Errusiak eta AEBek Siriako gerra zibila geldiarazteko Nazioarteko Bake Konferentzia egitea adostu dute. Moskun bildu dira asteartean Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa eta John Kerry AEBetako estatu idazkaria, gaiaz eztabaidatzeko.

Bake Konferentzia hilabete honen amaieran egitea espero da. Bertara Bashar al-Assaden gobernuko ordezkariak eta haren kontrako indarren ordezkariak gonbidatu beharko lituzketela adostu dute bi herrialdeek. Bestalde, lehengo urtean Genevan hartutako erabakia aurrera eraman dadin saiatuko dira: Sirian trantsiziorako gobernu bat eraikitzea, hain zuzen.

Hainbat puntutan ezadostasunak daude bi herrialdeen artean, ordea. Trantsizio gobernu bat osatuz gero, AEBek al-Assad agintetik baztertu beharko litzatekeela esan dute orain arte, baina Kerryren hitzetan, hori siriarren erabakia izan beharko litzateke.

Bestalde, Lavrovek ez du erantzun zehatzik eman al-Assadekin zer gertatuko litzatekeen galdetu diotenean. Izan ere, Errusia betidanik agertu da Siriako gobernuaren alde, gatazkarako armak eskainiz.

Negoziatutako konponbiderik aurkitu ezean, indarkeria areagotuko da. Siria amildegian eror liteke, krisi humanitarioa handitu, baita herrialda zatitu ere” esan du AEBetako estatu idazkariak.

Eginkizuna orain Siriako goboernua eta kontrako talde guztiak mahai batean eserarazi eta negozioa bultzatzea da, baita Genevako komunikatua martxan jar dezaten konbentzitu ere”, gaineratu du Errusiako Atzerri ministroak.

70.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko Siriako gatazkan bi urteotan. Kerryk eta Lavrovek adierazi dutenez, Errusia eta AEBak beldur dira indarkeriak herrialdeko mugak gaindituko ez ote dituen; izan ere, Israelek airetik erasotu zuen Damasko ingurua igandean.


 



2013/05/06

KIMETZ






 ELKARRIZKETA
 "AURRERA LANGILERIA"
 BLOGEAN

 kimetz-logo


Nazioarteko Langileriak lehen uholde iraultzailearen amaiera ikusi du, Urriko Zikloa deritzona. Kapitalismo Inperialistaren jardute  zapaltzailearen aurrean ezindurik aurkitzen da, batez ere ideologikoki, gizarte klasista endekatuarekin amaitzeko eta Sozialismoaren aroari hasiera emateko. Datozen garai latz baina erabakigarri hauetan, etorkizun ilunaren aurrean begirada beste alde batera zuzendu ordez, badira Herri Langilearen indarrean sinesten jarraitzen dutenak, datozen borroketan Langileriari garaile ateratzeko beharrezko armak eskaintzeko lan egiten dutenak, edozein iraultzaile itxaropenez betetzen dutenak.


Hona hemen Aurrera Langileria-k Kimetz Kolektiboari egindako elkarrizketa, egungo auzi garrantzitsuez Euskal Herritik eta Langileriaren marxismo-leninismoaren ikuspegi burujabe eta hilezkorraz egina.




Aurrera Langileria: Egunon Kimetz kolektiboa. Erakunde komunista gisa aurkezten zaretela dakigu, nola definituko zenukete zuen izatearen zioa?


Kimetz Kolektiboa: Kimetz 2000. urtean jaio zen, zehazki 1999ko abenduaren 31ean. Nazio honen ikuskera marxistari atxikitutako  zenbait militantek borroka guztiak norabide berean, iraultza soziala Euskal Herriaren testuinguruan, gidatu, antolatu, bateratu eta bideratuko zuen behargin klasearen erakunde burujabe baten beharra egiaztatzen zuten. Une horretatik aurrera gure egiteko garrantzitsuena euskal behargin klasearen alderdi komunistaren sorkuntzan lan egitea izan da. 


Data hartatik aurrerako gertaerek gure azterketaren egokitasuna berretsi besterik ez dute egin. 2008. urteko krisialditik aurrerako oligarkiaren erasoaren aurkako borroka prozesu osoko bateratze, antolatze eta gidatze gabezia gure azterketa berrestera etorri da, apurrengatiko borroka erreformistaren eraginkortasun eza eta euskal prozesu politiko osoa Iraultza, Sozialismo eta Independentziaruntz aurrera egitea ahalbidetzen duten behargin egiturak sortzeko beharra erakutsiz.


ENAMen krisiak, Ezker Abertzalearen ondorengo etsitzea  ekarri duena, egitura instituzionaletan erabat integratuta eta erreforma frankistak ezarritako marko legaletik ateratzeari bere ukatzeak, euskal behargin klasea umezurtz utzi du.  

Gidaritza ezartzen duen iraultzaileen alderdi edo antolakunde homogeneo bat ez egoteak, koadro politikoz osatua eta abangoardiakoa, hots, aitzindaritza egiten duena, ENAM barneko gaurko printzipioen krisia  eta behargin mugimenduaren ikuspuntu eza orokorra ahalbidetu du. 

Gure nahia leku politiko hori betetzea da, eta mota berriko behargin alderdiaren sorkuntzara bideratutako abangoardiako indarren metatzea


Hala ere, hau ez ezin da egun batetik bestera egin eta prozesu osoa luzea eta zaila izango dela badakigu. Eremu sozialistako gehiengoaren desagertzeak, nazioartean jazotzen den blokeetako osaketarekin batera, behargin klasea egoera guztiz zailean ipini du. Krisi honetatik irteera Euskal Herrian soilik jarrera iraultzaileetatik izan daiteke. Bakezaletasun faltsuak, parlamentarismoak, erreformismoak eta errebisionismoak behargin klasea ezindurik uzten dute, bai maila ideologikoan zein praktikoan.



 A.L.: Zuen azterketetarako eta zuen antolakuntza lana eta langileenganakora gidatzeko marxismo-leninismoaren zientzia politikoa erabiltzen duzuela pentsatzen dugu. Zeintzuk dira zuen erreferente garrantzitsuenak? Eta Sozialismoaren eraikuntzaren kausari min gehien ematen dioten ideologiak?


K.: Gure antolakundea komunista gisa eta zehazkiago marxista-leninista gisa definitzen da. Zer esan nahi du honek? Marx-en doktrina egiazko bakartzat hartzen dugula, ekintzarako gida bat, prozesu historikoen izatetik eta Sozialismo Zientifikoaren ezagutzatik errealitate haren beraren ezagutzari heltzeko, errealitatearen azterketa metodo bat ematen digulako. 

Gure ideologia ezartzen den hiru ardatz nagusiak materialismo historikoa, materialismo dialektikoa eta ekonomia politikoa dira, Sozialismo Zientifiko gisa ezagutzen dena osatzen dutenak, dena behargin klaseak botere politikoa eskuratu eta beretzat Euskal Estatu Sozialista eraiki dezan amaierako helburuarekin.


Uste dugu Marx eta Engels-en gizarte kapitalistaren azterketa  Lenin-ek soilik osatu zuela bere Inperialismoaren garaiaren definizioarekin eta Estatu modernoaren azalpen pedagogikoarekin, Kapitalismoaren azken fase gisa edo Estatuko kapitalismo monopolista gisa; hala nola errebisionismoaren salaketa argi eta oinarrizkoa, non mota berriko behargin alderdi iraultzailearen beharra ere azaltzen den.  

Horregatik marxista eta leninista deitzen diogu geure buruari. 

Honek ez du esan nahi beste komunista handi batzuk kontuan hartzen ez ditugunik, Marx eta Lenin-en doktrina gainditu gabe marxismo-leninismoaren garapenera ere beren ekarpena egin dutenak. 

 

Argala, Txabi edota Pertur dira militanterik aurreratuenak euskal marxismoaren baitan, Herri-frontearen barneko behargin alderdi burujabearen, euskal auzi nazionalaren eta fronte horren beraren definizio eta beharraren inguruko  beren ekarpenekin, gerora Herri Batasuna deituko zena

Stalin edota Ernesto “Che” Guevara, hain garrantzitsuak diren Sozialismoaren garapen edota eraikuntza, auzi nazional edota internazionalismoaren auziak ikasten ditugun egileak dira. Alexandra Kollontai edota Clara Zetkin emakumearen eskubideen eremuan dira erreferentziak. Azken finean, marxismoaren klasikoez elikatzen gara gure formakuntza, azterketa eta ekintzen gidarako.


Gaur egun milaka arazo ditugu euskal behargin klasearen baitan. Euskal behargin klasea elementu homogeneo bat ez dela ulertu behar dugu, eta bere baitan antolatze eta ideologia maila desberdinak aldi berean daudela. Gaur egun, eta duela zenbait hamarkada, beren nahiera dabiltza hainbat joera ideologiko euskal behargin mugimenduaren barnean. Alde batetik, erreformismoa, Estatu burgesaren ustezko ontasunak adieraziz behargin klasea engainatzen saiatzeaz arduratzen dena, eta beste aldetik, errebisionismoa, marxismoa behargin klasearen berezkoak diren interesei arrotza den zerbait bihurtzen duena. Bi joerek gogo biziz egiten dute lan batera marxismoa bere printzipio iraultzaile eta burujabeez eranzteko; behargin klasea bere klase borrokatik aldentzen saiatuz.


Hitzaren eta lumaren profesionalek marxismoaz hitz egiten dute bere corpus ideologikoa ukatuz. Iraultzaz hitz egiten dute boterearen lortzeaz, behargin klasearen antolakuntza burujabeaz edo ekoizpen baliabideen jabetzaz hitz egin gabe, Euskal Herrian Sozialismoaren garapena eta eraikuntza ahalbidetuko dutenak. Euskal proletalgoarentzat askatasuna nahi dutela esaten dute, aldi berean instituzio burgesetara eta burgesia-ttipira lotzen dutelarik. Sozialismoa aipatzen dute Proletalgoaren Diktaduraz gabetuz, klase sozialekin nola amaituko duten azaldu gabe.


Hala Sozialismoa nazional edo identitario nola XXI. mendeko Sozialismoak, beren sortzaile propioek zehazteko eta garatzeko daudela onartu behar izan duten teoria huts eta azalekoak; antolakunde anitzetan erdigune ideologikoa betetzen dute gure nazioan. Teoria hauek ezer berririk gehitu gabe eta mementora arte gutxi zehaztuari eta garatuari buruz ezer zehaztu ezta garatu gabe dira onartuak. Zehaztugabeko zerbait ardurarik gabe onartzen da historiak jadanik frogatutakoa ukatzen den bitartean. Behargin mugimenduak duen ahultasunaren aurrean datozen teoria zaharrak.


Beste antolakunde batzuk, EHK bezala, beren burua komunista izendatzen dutenak, beren izatean zehar euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen sorrera oztopatu dute mintzaira eta hiztegi marxistari uko egiten dioten aldi berean, burgesia-ttipiari lan zikina eginez.


Badira beren burua komunista izendatuz ezer praktikoagatik lan egiten ez dutenak, hauek ere sendi komunista osatzen dute. Beharrezkoa dena ez da kritika soilik, baizik eta aukera baten eraikitzea memento honetan ezinbestekoa bihurtzen da, zeina gabe ezinezkoa izango den garaiko egoeratik ateratzea eta euskal proletalgoa garaile ateratzea lortzea.


Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez. Beraientzat gauza bera da Proletalgoa, Behargin Klasea zein Herri Langilea eta euskal proletalgoaren aitzindari papera edo indar eragilea ukatzen eta/edo nahasten dute.


Denak balio du egungo nahasmen garai batean zeinetan oportunismoak bere nahiera nabarmentzen den behargin klasea nahastuz eta desantolatuz eta burgesiaren azpilana eginez.


Gure antolakundeak ideologia guzti hauek era irmoenean gaitzesten ditu euskal behargin klasearen antolakuntza ekidinezina atzeratzen dutenak egitura propio eta burujabeen inguruan.



A.L.: Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde lan egiten duen kolektiboa izanik, ezker abertzalearen eremu soziologikoaren baitan zaudetela jotzen dugu. Zein da zuen iritzia ENAMen barnean hegemonikoak izan diren antolakundeek azken urteetan izan duten jarrera politikoari buruz?


K.: Ez dira errespetatuak izan bai Argala-ren zein Pertur-en 1976ko azterketa marxista egokiak zeinetan proletalgoaren alderdi burujabe bat zehazte zen, aitzindaria, homogeneoa, taldeena eta erdi-isilpekoa mugimendu askatzailea iraunarazten eta gidatzen jakingo zuena, jarrera iraultzaile batzuetan,  ez militarismoan ezta Estatuaren egituretan integrazioan erori gabe. Biak ala biak etsitze ideologiko bat dira Herri honentzat.



Bistakoa da duela urte batzuetatik hona ENAM eta bere baitako antolakundeak krisian daudela, eta hori dela Ezker Abertzale ofizialari independentzia eta sozialismoa leloaz adierazten ziren jarrera klasikoei uko egitera eraman duena. Gure irakurketa argia da zentzu honetan eta laurogeiko hamarkadan hasten da gaur egun arte. Geure burua HASIren defentdatzaile sutsu izendatu gabe, bai ulertzen dugu alderdi honek Herritar Batasunaren baitan paper bat jokatzen zuela. Euskal proletalgoaren ordezkari ideologikoaren papera, bere huts eta asmatzeekin, baina zinez ezkerretik presioa egiten zuena Herri Batasunaren baitan .


HASI desagertzerakoan, eta eremu sozialistaren erorketarekin, sozialdemokrazia aurkaritzarik gabe garatu da Herritar Batasunaren baitan, alde batetik erakunde armatuaren fronte politikoaren urruntzea ahalbidetu duena,  eta beste aldetik narriatze ideologikoa izan da azkeneko haustura egitura instituzional burgesetan integratzerantz eragin duena. 

Edozein eratara ere ezin zaio erru osoa burgesia-ttipiari egotzi, historikoki mintzatuz bere ohiko egitekoari eustea besterik ez baitu egin. Erruduntasun hori bistan denez beren burua marxista izendatuz amore eman eta burgesia-ttipiari bide zabala irekiz horren menpera jarri zirenena da.


Guzti hau guztiz laburbildua dago noski eta horri buruz xehetasun asko daude prozesua nola izan denaren inguruan, baina gure aburuz ukaezina dena, ENAMren izateak berak Euskal Iraultzaren alde bikoitza egiaztatzen duela da, bata Iraultza sozialarena eta bestea, honen menera baina inoiz ez alboratuta, Askapen Nazionalarena. Azterketa honetatik urruntzea Zutik Euskal Herria! prozesua ezagutzen denaren egoera eragin duena dela ulertzen dugu, Aieteko Adierazpenarekin amaitu dena, non argi eta garbi eta nazioarteko inperialismoaren ordezkarien eskutik Estatuaren aurkako borroka aroaren amaitzea eta bere onespena Ezker Abertzalea sistemaren antolakundeetako klub apartekoan integratzeko eszenaratzen den.



A.L: Nazioarteko proletalgoari aurkezten zaion krisi kapitalista eta inperialisten arteko borroken aurrean, zeintzuk uste dituzue izango direla euskal herri langileak buruz buru izango dituen erronkak hurrengo urteetan, eta zein izango zuen kokapena eta lana haien aurrean?


K.: Alde batetik hurrengo urteetan inperialisten arteko borrokan indarren korrelazioa zein izango den zehazki jakiterik ez dagoela dago, baina badakizkigu zenbait gauza. Badakigu AEB alde batetik eta bere ohiko aliatuekin, Kanada, Japonia eta Britainia Handia, baliabide naturalen hegemonia mantentzen saiatzen ari dela Ekialde Ertainean, bere atzeko patio erdi- eta hego- amerikarra ernegazioz kontrolatzen saiatzen den aldi berean. Ez da ustekabekoa Honduras eta Paraguai-ko estatu kolpeen jauskera, historian lehen aldiz Papa latinoamerikar baten koroatzearen erritu berriarekin batera. Hala nola ez den ustekabekoa azkeneko hamabi urteetan Irak, Afganistan eta Libia inbaditu izana eta Siria inbaditua izaten egotea Iran antzezleku estrategiko lokaletik isolatzeko asmotan. Koreako Errepublika Demokratiko Herrikoi burujabearen aurkako erasoa, Errepublika Txinatarraren alboa hartzea bilatzen duena, AEBren beste oinatz bat da bere hegemonia mantentzeko bidean bere kide Japoniarra indartuz. Inperialismoak beti burujabea eta tutoretzarik gabeko garapena erabakitzen duena erasotzen du. Horretaz gain kontinente afrikarra dugu memento hauetan potentzia inperialisten arteko borroka itzelen tokia dena.


 Beste aldetik Errusia, Txina eta aliatu batzuk daude, Afrikako, Hegoamerikako eta Asiako baliabideengatik borrokatzen saiatzen direnak lurrazpiko diplomatiko eta merkatal guda baten erdian. Herrialde batzuk norgehiagoka inperialistaren jana diren bitartean, kapitalaren Europa bezalako zenbait egitura nabarmenki arriskuan aurkitzen dira. Ez dago leialtasunik aurkako interesetako mundu batean.


Gure ondorioa zentzu honetan da jasaten ari garen krisia baliabide eta merkatuengatik inperialisten arteko harrapaketa gerrate ireki baten ataria dela. 

Egindako galderari erreparatuz osaketan dauden blokeen garapen horren barnean Estatu espainiar eta Estatu frantziarraren kokapena hurrengo urteetan erabakigarriak izango dela ulertzen dugu, Euskal Iraultza era batean edo bestean izatea eragingo duena. Gure jarrera politikoa honen aurrean, marxista ororen antzera, inperialisten arteko harrapaketa gerratea guda zibil iraultzaile bihurtzea beharrezkoa dela da, era horretan kapitalaren jatuntasuna suntsituz. Gerra hasten den unean herrialde guztietako proletarioak elkar zaitezte kontsignak garrantzia handia hartuko du, burgesiak nazioarteko behargin klasea banatzen indarrak bilduko baititu, eta nola ez, behargin mugimenduaren barneko bere eragileek jarraituko dute gerraren benetako izate atzerakoia ezkutatzeko asmoarekin. Bakea nazioarteko behargin klasea nahia da, baina beharrezkoa da argi izatea munduan ez dela bakerik egongo zapalketa dagoen bitartean. Honen aurrean premiaz ikusten dugu euskal behargin klasearen antolakunde burujabe baten sorkuntza, euskal proletalgoarentzat Sozialismorako irteera iraultzailea ekitea ahalbidetuko diona.



A.L.: Zer esango zenieten marxismo-leninismoaz iritzi ezkorra duten  langileei eta soldatapekoei orokorrean? Zein uste duzue izan behar dela komunisten ekitea alienazio kapitalistak behargin klasean sortzen dituen taren aurrean?


 K.: Inperialismoaren taktika oinarrizkoena bat behargin klasearen alienazioa eta nahasmena da, bake soziala mantentzeko helburuarekin. Ez da ustekabekoa bialderditasuna Norvegia edo Euskal Herria bezalako herrialde hain ezberdinetan egotea eta ez da ustekabekoa ere herrialde inperialista guztietan komuna den behargin aristokraziaren fenomenoa, alderdi sozialdemokratak soldata pribilegioen eta laguntza-estatu batean sostengatutako oinarri sozial batez elikatzen dituena.


 Gertatzen dena da krisiak berak behargin aristokraziaren zati handi batekin eta laguntza-estatu horrekin amaitzearen beharra agerian utzi duela, eta ondorio gisa ekarriko duena mugimendu iraultzailearen gorakada izango da. Gainera, bistakoa da duela zenbait denbora hitzaldi iraultzailearen aurrean axolagabeak ziruditen langileak, aste bat igarota ausart eta kontzienteenen artean egon daitezkeela. Horregatik, auzia ez da komunismoaz fidatzen ez den behargin klaseari zer esan behar zaion, baizik eta ildo politiko bat eta bere ezartze praktikoa nola garatu. Langileek ekintza eta hitz bakoitzaren atzeko klaseen interesak ikusten ikasi behar dute.


Garrantzitsua da klase kontzientzia behargin kopuru handi bateri lotua egotea, baina bagara ere kontziente ezin dela eskatu behargin klasearen multzo osoari klase borrokan bere klaseak garatzera deitua dagoen egiteko konplexu guztiaren kontzientzia erabatekoa. Erabateko kontzientzia soilik militantzia aurreratuenera eskatu behar zaio. Kontzientzia goren hori proletalgoaren antolakunde burujabearen bidez  ordezkatua behar du egon; era honetan behargin borrokaren buruan eta ez isatsean aurkitzeko.


 Eta masen buruan joateko, gure garaiko Sozialismo Zientifikoa, marxismo-leninismoa,  bereganatzea ezinbestekoa den iritziari eusten diogu.



Errebisionismoaren aurkako etengabeko borroka eta salatzearen lan praktikotik eta errealitatearen etengabeko ikasketatik Euskal Nazio Askapen Mugimendu Iraultzailearen buruzagitza gauzatuko duen antolakundea aterako dela ulertzen dugu. Behargin klasearen partaidetza indartsuki egongo da eraginda, nahiz eta egun komunismoaz fidatu ala ez fidatu, bere baitan egingo den lan praktikoagatik, esplotazioaren eta auzi nazionalaren inguruko ildo egokiagatik eta militanteen arazo zehatzetan parte-hartzeagatik, soinez soineko borrokaz eta betiere buruan eredutik helarazteaz eta irakasteaz gain. Argiagoak izateko, prozesu iraultzailearen garapena soilik izango da posible bide horretan militante aurreratuenek borrokaren lehen lerroak betetzen badituzte.
 



A.L.: Eta zer esan edo gomendatuko zeniekete teoria eta praktika iraultzaile marxista-leninista  ikasteko grina izanda, eta beraientzat erreferentzia izandako antolakundeen suntsiketaren aurrean, nora joan edo zer egin ez dakiten dabiltza gazteei (ala ez hain gazteei)? Eta erreformisten menera daudenei hortaz jabetu gabe?


 K.: Guk beti adierazi dugu konprometitutako militantziari buruzko gure iritzia. Ez gara fidatzen auzi nazionalaren azterketa bi Estatuen izatetik eta auzi hori antolatze eremuan ere ekiteko beharretik egiten ez duten antolakundeen ildoan, bi estatuetan banandutako nazio batentzako konponbidea federaltasunean edo konfederaltasunean geratu ezin daitekeela ulertzen dugulako, arazoari bere osotasunean heldu gabe. 

Zehazki ez dakigun noiz edo non gauzatu beharreko autodeterminazio eskubide orokor eta abstraktu bat, ala burujabetza klase sozialen izatearen eta esplotazio kapitalistaren egiteari heldu gabe, ez dute ezer konpontzen euskal behargin klasearen burujabetze bidean.


 Hori dela eta, ulertzen dugu Euskal Herrian klase antolakundearen ikasketari eta sorkuntzari heldu nahi dionak, gure antolakundean sartzeko edo antolatu eta gurekin ideologiko eta borrokazko begizta estuak sortzeko posibilitatea serioski pentsatu behar duela, alderdiaren eraikuntzan aurrera egiteko helburuarekin. 

Ezin da gehiago atzeratu euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen eraikitzeko beharra. Galtzen den denbora oro klase etsaiari emandako denbora da, gure aurkakoek beren nagusitasunarekin jarraitzeko eta behargin klasea oraindik gehiago nahasteko erabiltzen duten denbora.  

Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da.

2013/05/01

ASKAPENA: GORA MUNDUKO LANGILERIA!

Gora munduko langileria! 

Herriok sozialismoa eta independentzia!





Maiatzaren Lehena:
 Euskal Herri Langilea Kalera,
 Borrokara!

Aurtengo maiatzaren batean ere, Euskal Herri Langileak baditu hamaika arrazoi kalera ateratzeko eta dagokiguna geureganatzeko.

Herri Langile izatearen kontzientziaz ospatu beharreko eguna da gaurkoa, zalantza gabe.

Kapitalaren erasoaldi bortitzenetarikoan, aurkitzen gara, non, datorrena daukaguna baino askoz kaxkarragoa izango dela dirudien, non demokrazia burgesa bera hankaz gora bota, eta XXI. mendeko diktadura berriak ezarri dituen Kapitalak eta Merkatuek, non Inperialismoak hainbat gerra fronte berri zabaldu dituen.

Baina, Herri Langileon etorkizunak, aldarritik haratago Sistema Kapitalista Inperialista errotik botatzeko adinako indar eta zuhurtzia behar du. 

Honegatik topatuko gara Maiatzaren batean Euskal Herriko kaleetan, gainerako Herrien eskakizun eta borrokekin batera, bidelagun.

Gora maiatzaren lehena!





2013/04/06

XABIER HIL EGIN DUTE ESTATU FRANTESAK ETA ESTATU ESPAINOLAK : OMENALDIRIK ONENA, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN GARAIPENA!!!

                             

                                      Xabier Lopez Peña presoa martxoaren 30ean hil 
                                             egin zuten Parisko Salpetrièreko ospitalean




 ESTATU-KRIMEN TERRORISTA BAT:

XABIER LOPEZ PEÑAren ASASINATZEA,

FRANTSES ERREPUBLIKAK EGINA 

 

 

 

Juan Manuel Lopez Peña:

 

 "Xabier gainetik kendu dute 

hitz egin ez zezan"

ARGIA

2013-04-05 
 
Xabier Lopez Peñaren anaia elkarrizketatu du Mikel Pastor kazetariak Gara egunkarian. Bertan, Juan Manuel Lopez Peñak anaiak jasotako tratu “ez gizatiarra” salatu du. Halaber, autoritate frantsesen kontakizuna ezbaian jarri du. Hona hemen, aukeratutako pasarte batzuk euskaratuta:



“Tratamendua erabat ezkutuan eraman dute. Bisitaren bat bertan behera utzi behar izan genuen, Xabier familiari ezer esan gabe ospitalera eraman zutelako.”

“Martxoaren 14ean by-passa egin zioten. Informazio hori bost egun geroago iritsi zitzaigun.”


“Hari buruzko informaziorik ez edukitzean, bere abokatu Yolanda Molinak kartzelara deitu zuen, baina han inork ez zekien ezer. Medikuei ere hots egin zien, eta haiek ere ezer ez. Hurrengo egunean esan ziguten Xabier Salpetriereko ospitalean zegoela. Familiako batzuk hara joan, eta iristean, ez zegoen inon. Ez zen ospitaleko erregistroetan agertzen. Azkenean, gelaz gela bilatzen aurkitu genuen, bi jendarmek zaintzen zuten gela batean baitzegoen.”


“Fleuryko ospitaletik Salpetreriererakora bidean zerbait gertatu zitzaion, bere oinez atera eta ‘izorratuta’ iritsi baitzen. Eta ez zen operazioan izan, izan ere, medikuak ‘bikain’ atera zela esan zigun.”


“ZIUra eraman zuten ‘lesio neurologikoa’ dela eta. Handik bi egunera hil zen, eta egun horietan ez genuen bere berririk izan. Hiltzean konturatu ginen delako lesioa garun-isuria zela.”


“Frantziako Gobernuak txakurra balitz bezala tratatu du Xabier, gainetik kendu dute hitz egin ez zezan. Hark bere bikotekideari ohartarazi zion sumarioan aitortzera ez zela iritsiko. Mesfidati zen. Niri duela hiru hilabete zera esan zidan: ‘Nik ez dut nire buruaz beste egingo; zerbait gertatuz gero, badakizue zer den’. Ezkutatu dizkigutenak kontuan hartuta, edozer pentsa liteke. Gure ustez, 2005 eta 2007 urteen arteko negoziazio prozesuko informazioa ezkutatu nahi zuten.”

“Ez dakigu oraindik salaketarik jarriko dugun, baina informazio gehiago ez bazaigu ematen, horren arduradunak egozteko arrazoiak badaude.”




XABIER LOPEZ PEÑAren
FAMILIAK 
ARGI ETA GARBI DIO:

"ASASINATZE POLITIKO BAT IZAN DA!"

20130407_lopezpen_a

Xabier Lopez Peña euskal gudari eta militante iraultzailearen familiak prentsaurreko bat egin du gaur, apirilaren 7an, eguerdian Bilbon, ETXERAT elkarteko kideekin batera. Gogor salatu dute gaurko egunean bertan ez dutela inolako txosten medikorik edota autposiaren agiririk, jakin ahal izateko Xabier noiz, non, nola eta zergatiik hil zen/zuten.

Xabierren familial oraindik ez daki bere heriotzaren kausak zein izan ziren, bera hil eta zortzi egunetara. Juanma eta Begoña Lopez Peña, hildako gudariaren anaia eta arreba gaur eguerdian agertu dira prentsaren aitzinean, Xabierren osaba eta ilobekin batera, eta ETXERAT elkarteko ordezkariekin.  Bertan salatu dute beren senidearen heriotzaren inguruan etengabe izan den "okultismoa", haiek gogorki jasan eta sufritu dutenak.

Adierazi dutenez, oraindik ez dakite nola eta zergatik hil den, eta ez dute inolako txosten edota agiri medikurik. Horregatik erran dute Xabier Lopez Peñaren heriotza "BAHIKETA eta ASASINATZE POLITIKO BAT" izan dela. Salatu dute Frantziako Errepublikaren autoritateen aldetik jasan behar izan duten "zakur tratua".


Juanma Lopez Peñak erran du martxoaren 9tik, amak eta arrebak espetxean bisitatu zutenetik, hil zen arte, martxoaren 30ean, ez dakitela zer gertatu ote zen Xabier hil zedin, zeren eta bere anaia "osasunez ezin hobeki" baitzegoen.

Xabierren arrebak bere aldetik, erran du 20 egun pasatu dituztela, "sufrimenduz, galderez, ezintasunaz eta desinformazioz beteak". "Dakigun bakarra -adierazi du- Parisera iritsi zela burmuinean odolbildu ttiki bat zuela, eta medikuek erran zigutela erreabilitazioarekin sendatzen hala zela eta han "by-pass" bat egin ziotela bihotzean".

Juanma Lopez Peñak azpimarratu du: "ez dakigu zer gertatu zen Corbeille-Essone ospitalean". Han kateterismo bat egin zioten bere arterien egoera aztertzeko, eta handik "ikututa" iritsi zen.

Martxoaren 22an bisita egin zioten Parisen, eta "ongi gutxi gora behera, ez hiltzeko maneran" aurkitu zuten. Geroago familiak jakin zuen martxoaren 24an Xabier eraman zutela ospitaleko espetxe-unitatera, "inolako atentzio medikalik gabe, familia abisatu gabe, eta han zegoela, burmuineko odol-isuria izan zuela". Horregatik eraman zuten Neurokirugiako Arreta Berezietarako Unitatera.

Xabierren arreba Begoñak erran du abokatuak eta familiak martxoaren 2an izan zutela burmuineko odol isuriaren berri, eta martxoaren 29an bisitatu zutela azken aldikotz Neurokirugiako Arreta Berezietarako Unitatean.

"Biharamunean hil zen" erantsi du begoñak, eta azpimarratu du bere anaia "bakarrik hil zela, gu ospitaletik bost minutura dagoen hotel batean geundela".


"Bere egoeraren okertzeaz abisatzen ahal gintuzten, zeren eta medikuek erran baitziguten bere egoera okertu zela martxoaren 29an, arratsaldeko 8etan, bainan ez zuten egin nahi izan" salatu du Xabierren arrebak.

Begoña Lopez Peñak zehaztu du Xabierren heriotzaren berri izan zutela gertatu eta 12 ordutara, Neurokirugiako mediku goardiako baten ahotik, Arreta Berezietarako Unitatera joanda, ohartu zirelarik bere logela ez zegoela poliziek zaindua eta bere ohea hutsik zegoela.

Begola Lopez Peñak erantsi du "ospitaleko medikuek ez dute jakin erraten  bere heriotzaren kausa zein izan zen, zeren, antza denez, bere bizi-konstateak egokiak baitziren".

"Oraindik ere, gaur egun, ez dakigu zein izan den bere heriotzaren kausa" eta gehitu du bere gorpua krital baten atzetik bakar-bakarrik ikusi ahal izan dutela, eta hori, bera hil eta lau egunera.

Xabier Lopez Peñaren familiak erran du zenbait salaketa egin dituela kasu honetan inplikatutako estamendu guztien aurka: medikuak, ospitaleak, Jendarmeria, eta Frantziako Errepublikaren espetxe-zerbitzuetako autoritateak.

Adierazi dute espero dutela Xabier Lopez Peñaren gorpua aste honetan Euskal Herrira ekarri ahal izatea.