TXIKIA ZUEN GUDA IZENA...
Heldu den asteko ortziralean, 2013ko apirilaren 19an, Eustakio Mendizabal Benitoren asasinatzearen 40. urteurrena izanen da. Algortan hil zuten, Ortzegun Saindu batean, 1973an.
Idazlea, poeta, gudaria, iraultzailea... "Txikia"ren nortasunak markatu zuen ETAren norabidea zenbait urtez, bertze militante batzuekin batera, jakina.
Abertzaletasun iraultzailearen eredu, euskalduntasunarena ere bai, blog honetan hiru idazki eskaini dizkiogu, iazko udan izkiriatuak, "Poesia Gorria" sailean, abuztuaren 10ean argitaratuak hirurak, EUSKARA TA ASKATASUNAREN POETA" izenburuaz.
28 urte zituen hil zutelarik, eta ni zorretan sentitzen naiz berarekin, eta gainontzeko gudari guztiekin ere. 28 urte zituen, eta nik 48 urte baditut... 20 urteko propinak eman dit Biziaren Andereak... Eta bai, zorretan sentitzen naiz Eustakiorekin, eta horregatik ekarri nahi dut honat nik maiteen dudan bere poema:
“Gizonen
pausoak itsasora
dijoazen
urak dira…
heriotzaren
gurpilak garamaz
ilunpetako
hobira,
argia
gautzen eta bizia
finitzen
dan ur haundira.
Egun
xintak gaua dakar,
biziaren
gau gordina!
Bainan
heriotz guziak
ez
dute erranahi berdina.
Goiz
ihintzak sortutako lorea
arratsean
hiltzear dago…
Hala,
gu ere herio segak
denok
gaitu eramango…
Bainan
heriotz batzuk ditugu
besteak
baino pisuago.
Herri
interesengatik hiltzeak
mendien
pisua dauka,
bainan
faszisten morroi bizi ta
zapaltzaileentzat
hiltzea
xoriñoen
luma grisa baino
pisu
gutiagokoa da.
Ideal
gabe morroi hiltzeak
ez
du deus ere balio…
Herriagatik
hil danak aldiz
bizitzari
argi dagio…
Ur
guziak ez dira gaziak
herio
denak ez herio.”
1969an idatzia
Eta nola ez aipatu bertze poema hau, Euskal Iraulzaren ikurra, Herri Langile Euskaldunaren irrintzia, irakurtzen dudan bakoitzean begiak malkotan jartzen dizkidana?
EZ ETSI
“Ene
Herria
Ez
etsi
Ez
da oraindik iritsi
Baina
Ez
etsi ...
Eta
eutsi!
Noizbait
beharko baita iritsi
Kantuari
ez utzi
Eta
Borrokaren
dantzara jautsi
Oinaze
minez hil zirèn semeak goretsi
Bizia
baitzuten utzi
Baina
kantuari ez utzi
Eta
Ez
etsi
Ez
etsi
Ez
etsi.”
Data sinboliko eta esanguratsu horretan, blog honek, "EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA", bere lehenadabiziko bilera eginen du. Kontua da 2012ko uztailean abiatu nuela bloga, hasieran ekimen pertsonal gisa. Bederatzi hilabete joan dira geroztik, haurdunaldi bat, nonbait, eta bada garaia bertze militante abertzale eta sozialista iraultzaileek modu kolektibo eta antolatu batean blogeko martxan parte hartzeko. Horretarako egine dugu bilera bat, heldu den asteko ortziralean, apirilaren 19an, arratsaldeko 7etan, Berriozarko Udaletxeko KULTURGUNEan. Berriozar Iruñerriko iparraldean dago, Iruñetik borts kilometrorat-edo...
Blog honek egiten duen lanarekin ados bazaude, zure kritikak, proposamen eta iradokizunak egin nahi badituzu, orri ahauetan zerbait idatzi nahi baduzu, edo bertzerik gabe, Euskal Iraultza Sozialistaz eztabaidatu nahi baduzu, zatoz, beraz, apirilaren 19an Berriozarrera. Hantze izanen nauzue, zain.
«Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal Sasetaren hurrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
baina biok daukate herri osoa
atzo ta gaur euren atzetik
Euskadirentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.
Harro hadi Kantauri itsasoa
ta heien betiko loa betiko kanta zak
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten
arantzetan biak hil baitziren. »
Telesforo
Monzón






