LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

Che etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Che etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/12

TAMARA BUNKE : KOMUNISTA IRAULTZAILEA

  

 TAMARA BUNKE :  iraultzaile komunista


Haydée Tamara Bunke Bider (Buenos Aires, Argentina, 1937ko azaroaren 19a - Rio Grande, Bolivia, 1967ko abuztuaren 31a), TANIA ezizenaz ezagutua, iraultzaile komunista eta espioia izan zen. Paper garrantzitsu bat jokatu zuen Kubako gobernuan Kubako Iraultza ondoren, baita beste Latinoamerikako zenbait mugimendu iraultzailetan ere. 


Che Guevararen aginduetara Boliviako komunistekin batera borrokatu zuen emakume bakarra izan zen.

Tamara Bunke Buenos Aires hirian jaio zen 1937ko azaroaren 19an. Aita alemaniarra eta ama poloniarra zituen, biak militante komunistak. 1952an, Tamara Alemaniako Errepublika Demokratikora bidaiatu zen bere gurasoekin eta han, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratuko kide bezala onartu zuten 18 urte bete zituenean.

 
Ondoren Humboldteko Unibertsitateko Letren Fakultatean ikasi zuen, eta gainera Tiro kiroleko irakaslea izan zen. Kubako Iraultzaren garaipenaren berri izateak poztu zuen. 
 

1960an Che Guevara ezagutu zuen, honek Alemaniako Errepublika Demokratikoa bisitatu zuenean Kubako gobernu iraultzailearen delegazio komertzial baten buru zela.
1961eko maiatzaren 12an Kubara joan zen hango Ballet Nazionalak gonbidatuta, Alicia Alonsoren laguntzaz. La Habanako Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. Ondoren, Frantsesez, Ingeleraz, Alemanieraz eta Espainieraz hitz egin zezakeenez, Hezkuntzako Ministerioan, Herriekin Adiskidetasunerako Institutu Kubatarrean eta Kubako Emakumeen Federazioan lan egin zuen. 

1963an entrenatzen hasi zen Inteligentzia Zerbitzuan lan egiteko. Handik aurrera, Tania bezala ezagutzen hasi zen. Cienfuegosen bere plan operatibo-praktikoa prestatu zuen.

Kubako Barne Ministerioaren entrenamenduaren ondoren, Boliviara joan zen Che Guevararen aginduz klase politikoarekin eta armadarekin harremanak hasteko, eta etorkizunean Iraultza bat hasi ahal izateko. Misio horretan Laura Gutiérrez Bauer izena hartu zuen.

La Pazen Juan Ortega Leytón eta Moisés Chire Barrientos margolariekin elkartu zen, azken hau Boliviako presidentearen senidea zen. Horrez gain, Gonzalo López Muñoz, Presidentziako Informazioen Zuzendaritza Nazionaleko burua zenarekin harremanetan jarri zen. Hain infiltraturik zegoen, ezen Alfredo Ovando Candiaren (Defentsako Ministroa) eta René Barrientos Ortuñoren (Boliviako Presidentea) lagun egin zen. Gainera, bertako gizarte-klase altuko pertsonen seme-alabei alemanierazko klase partikularrak eman zien, euren familiekin harremanak izateko asmotan.



1966an, Kubako Gobernuak bere lana arrakastatsutzat ebaluatu zuen eta Kubako Alderdi Komunistaren kide bezala onartu zuten. Mario Martinezekin, ingeniaritza elektrikoko ikaslea, ezkondu zen eta geroztik pasaporte boliviarra lortu zuen.

Gerrillarekin bat egin zuen, borrokalari berriak hartuz eta hauek borroka guneetara eramanez, Juan Vitalio Acuña Nuñez komandantearen taldean sartuz. 1967ko abuztuaren 31n Bunke eta beste zortzi gerrilari hil zituen Boliviako armadak Vado del Yeson (Puerto Mauricio, Rio Grande) egindako segadan.

Bere gorpuzkiak identifikatu eta Kubara eraman zituzten 1998an. Gaur egun, Santa Claran daude.
       

                          IZAR GORRI

2013/01/21

STALIN : 60. urteurrena (1)


 

STALIN :

IRAULTZA KOMUNISTAREN IKARA
ETA INPERIALISMOAREN TERRORISMO MATERIAL ETA INTELEKTUALA  (1)


"Komunistek duingabetzat jotzen dute beren ideia eta asmoak ezkutatzea. Ageriki aldarrikatzen dute beren helburuak, orain arteko ordena sozial osoa biolentziaz irauliz bakarrik lor daitekeela. Ikara bitez klase menderatzaileak Iraultza Komunistaren aurrean. Proletarioek beren kateak baizik ez dituzte galtzeko. Mundu bat dute irabazteko . 

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOAK, 
ELKAR  ZAITEZTE! "

Karl Marx, Friedrich Engels. Alderdi Komunistaren Manifestua.
Londres, 1848ko otsailaren 21ean


Aurten, martxoaren 5ean, hain zuzen ere, Iósif Vissariónovich Dzhugashvili STALINen heriotzaren 60. urteurrena izanen da. Une egokia da Stalini buruzko eztabaida berriz ireki eta zabaltzeko, azken 30 urteetako gertaeren argitan: Sobiet Batasunaren kolapsoa eta kontrairaultza kapitalista, Europa ekialdeko Herri demokrazien amiltzea eta OTANen mendeko estatu sateliteen sortzea, Yugoslaviako gerra zibil nazionalistak eta Serbiaren aurkako eraso inperialista, Txinaren eboluzioa kapitalismorantz,  Inperialismoaren ofentsiba politiko-militar globala (Panama, Granada, Irak, Afganistan, Somalia, Sudan, Libano, Palestina, Libia, Siria, Mali...) Kapitalismo finantzari globalaren krisi larria... Praxi Iraultzailearen Filosofia da ene pentsamoldea, Teoria Iraultzaile Komunista, hain zuzen ere, eta 1983tik honat gertatutako guztiak argi bereziz eta sakonagoaz azaltzen du Stalinek egindako gauza asko eta asko, bere garaian bat ere ulertzen ez nituenak...

ESI taldeko lagun, adiskide eta burkideek eskatu didate haiek antolatzen ari diren Stalini buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeko, ene esperientzia pertsonala, balorazioa eta gogoetak plazaratuz, eta bistan da, gogoz eta pozik onartu dut haien eskaria. Hitzaldi bat izanen da, Euskaraz, jakina, Iruñean. Momentuz, bederen, hori da eskatu didatena

Lehenik eta behin erran behar dut urte luzez antistalinista izan naizela, eta betidanik identifikatu izan naizela Alderdi Boltxebikearen baitan "Langile Oposizioa" deitu zèn taldearekin. Leninek "anarkosindikalistak" bezala salatu zituen gogorki 1921ean. Alexandra Kollontai eta Alexander Shliapnikov izan ziren talde komunista iraultzaile horretako kiderik ezagunenak. Jakina eta ezaguna da nire posizionamendua Askagintzaren Teologiaren baitan, fededun komunista gisa. Stalinen marxismo-leninismotik, beraz, ez naiz sekulan oso hurbil izan, eta beti izan dut begirada arras kritikoa, eta maiz askotan, erabat aurkakoa. Bainan ez naiz inoiz trostkista izan, 1921eko polemika hartan, Alderdi Boltxebikearen X. Kongresuan, sindikatuei buruzko eztabaida hartan, Leon Davidovich Bronstein, Trotski, eskuin muturrean kokatu baitzen (Bukharinekin batera!), sindikatuen militarizazioa eskatu zuelakotz. Lenin eta Stalin, aldiz, jarrera moderatuagoa erakutsi zuten.  Hori bai, Alderdi Boltxebikearen baitako ezkerreko oposizio guztien alde izan naiz urte luzez, eta beraz, Trotski eta iraultza iraunkorraren teoria estimatu izan ditut

Behin baino gehiagotan aipatu izan dut hogeita hamar urte baino gehiago daramadala Marx, Engels, Lenin, Stalin, Trotski, Mao, Che eta gainontzeko marxista eta komunista iraultzaileen idazkiak irakurtzen eta estudiatzen. Eta aitortzen dut oraindik aunitz dudala ikasteko. Eta nola! Blog honetan prozesu honen berri eman nahi dut, zuekin konpartitzeko, kritikatua izateko eta denon arteko eztabaidaz ikasteko.

Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea

Marxismo-leninismoaren ikaskuntzarako eta oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenerako

 Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea marxismo-leninismoaren ikaskuntzan eta zabalkuntzan
 eta benetako oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenean 
jarduten duten hainbat baliabide biltzen dituen talde kulturala da.

 Bere lan iraultzaileaz eztabaidatzeko sei jardunaldi Hego Euskal Herrian zehar (laster programa)

ESI taldeko lagunekin etengabeko eztabaida eta solasaldi zorrotzean, Stalini buruz eta berak 1922-1953 urteetan gidatutako Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista Boltxebikearen ildo politikoari buruz nuèn iritzia aldatzen hasi da azken hilabeteotan. Sakondu, ñabartu eta osatu da. Horretarako, ESI taldeko adiskideekin izandako polemika sutsu eta zorrotzez gain, liburu batzuk ere izan dira mugarri, irakurtzea biziki gomendatzen dizkizuedanak: 

 

- Ludo Martens, "Otra mirada sobre Stalin". Kimetz liburuak, 2008.



 

- Domenico Losurdo, "STALIN. Historia y crítica de una leyenda
  negra. El Viejo Topo. 2011.



 

- Antonio Fernández Ortiz, "VE Y LUCHA. Stalin a través de su
  círculo cercano. El Viejo Topo. 2012.



 

- Ian Grey. Stalin. Biografia. Salvat. 1979.


Hurrengo lerrootan, jardunaldian azalduko dudana aurreratuko dut, eztabaida eragin nahian. Eztabaida sakon eta zorrotza, formetan adeitsua eta funtsean gupidagabea da gaur egun euskal iraultzaileok behar duguna. Eta ez Euskal Herriko egoerari buruz bakarrik, baizik eta teoria iraultzaileari buruzko gai eta alor guztiei buruz ere. Hil ala biziko kontua da hau guretako!

 
    https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhq4uI3WbFUM8ycfKJ2YD8nENllQAVg-3yRhIGyxZHAU6kZTRXDDsFqMAKCwTSUUiAYzMsvxhPcCpmN-9EL6PUzxmhWIcPyd2FaZ0uXGOo_K28BxJzfjZRoUeoukUATc0hIBXojO1uRQT4/s1600/che_guevara_fidel_castro.jpg

Ernestoren lore sorta

Komunista iraultzaile gisa, ene erreferentzia nagusiak, jakina, Marx, Engels eta Lenin dira. Baina bada bertze militante bat ene bizitzan eta pentsamoldean pisu handiagoa duena: Ernesto Guevara De la Serna, CHE. Che Guevara da ene gidari intelektual gorena Iraultza Komunistari dagokionez. Ez bakarrik erreferentzia etiko eta sentimentala, hori ere bai, bistan da! Bainan haratago joanda, CHE izan da, LENINekin batera, ene ustez, XX. mendeko teoriko komunista iraultzailerik handiena.

Urte luzez, ene formazio politikoan sakonki errotutako antistalinismo horrek CHEren benetako jarrera politikoa lausotu dit. Prefosta, lainotze eta inorantzia hori ez da ene kontu pertsonala bakarrik izan, Inperialismoak eta bere morroiek ongi antolatutako toxikazio ideologikoaren operazio baten baitan ulertu behar da.

CHE ez zen antistalinista inondik ere, alderantziz, STALINen defentsa egin izan zuen beti. Batzutan gogor eta sutsuki, bertze batzuetan kritikoago, baina beti ere Inperialismoaren terrorismo intelektualari aurre egiten buruz buru, Sozialismo eta Komunismoaren defentsan, eta ondorioz, Stalinen defentsan ere. CHE marxista-leninista izan zen, nortasun haundiko teoriko eta ekintzaile komunista iraultzailea, dogmarik eta burgesiaren terrorismo intelektuala onartzen ez zuena, eta ondorioz, Marx, Engels eta Leninez gain, Stalin eta  Mao sakonki eta arretaz estudiatu zituen. Jakina, Trotski, Preobazhenski eta bertze teoriko asko ere irakurri zituen. Bainan ez zituen maila berean jartzen, geroago ikusiko dugun bezala.

CHE STALINen alde agertu zen  behin eta berriz, eta horri buruzko datuak badira. Datuak, datak eta dokumentuak. Nik datu horiek banekizkien, ezagutzen nituen, bainan ez nien garrantzirik ematen. Aitortzen dut, bai, toxikazio operazio horrek bete-betean harrapatu ninduela. Zentzu honetan, idazki hau autokritikoa da. Egiari bizia zor!

1960ko azaroan Moskun, CHEk lore sorta bat ezarri nahi zuen STALINen hilobian. Kubako enbaxadore zèn Faure Chamón eskandalizatuta zegoen eta beldurtuta, Khrustxeven garaiak baitziren, eta Stalin omentzea gaizki ikusita baitzegoen Sobiet Batsunean. Hala ere, CHE oso burugogorra zen eta lore sorta ipini zuen Stalinen hilobian. Geroago, praxiak erakutsi zuen nor eta nolakoa zen Nikita Khrustxev, bai Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistan, nola Kubarekiko harremanetan ere.

Datu hau hona liburu honetan agertzen da:  CASTAÑEDA, Jorge. "La Vida en Rojo. Una biografía del Che Guevara". Editorial Alfaguara. México, 1997.  231. orrialdean. Datu garrantsitsu hau ez dut aurkitu bertze bi biografietan: TAIBO, Paco Ignacio II. "Ernesto Guevara conocido cmo el CHE. Planeta. Barcelona, 2007. ANDERSON, Jon Lee. Che Guevara. Una vida revolucionaria. Anagrama. Barcelona. 2006. Esanguratsua eta deigarria ezta?

Baina CHE oso goiz hasi zen Stalin irakurtzen eta estudiatzen. 1950 aldean jadanik, Leninen diskurtsoak eta ere biografia batekin batera, Stalin ere irakurtzen hasia zen, baita  Manifestu Komunista ere, Jack London idazle iraultzailea, Karl Marxen Kapitala... 

Geroago, bere familiari bidalitako gutun bat honela sinatu zuen: Stalin II. Nik hori irakurria nuen aspaldian, baina broma bat zela iruditu zitzaidan. Oker nengoen, CHE, erdi txantxetan, oso seriotan ari zen: Stalinekin identifikatzen zen eta bere defentsa betea egiten zuen.

 1953an, Stalin hil zèn urteko abenduaren 10ean, Costa Ricako San José hiriburutik bere izeba Beatrizi Buenos Airesera bidalitako gutun batean, Guatemalarako bidean zela, honako hau idatzi zuen: 

  “Tuve oportunidad de pasar por los dominios de la United Fruit. convenciéndome una vez más de lo terribels que son estos pulpos capitalistas. He jurado ante una estampa del viejo y querido camarada Stalin, no descansar hasta ver aniquilados etsos pulpos. En Guatemala voy a perfeccionarme a fin de lograr ser un auténtico revolucionario” .

1955eko abenduan, Mexikon zegoela, Fidel, Raul eta gainontzekoekin abiatzeko puntuan, CHE errusiera ikasten hasten da, Marxen Kapitala berriz aztertzen du, ekonomia ikasten du, eta jakina, Lenin eta Stalin estudiatzen ditu. 1956ko ekainaren 21ean polizia mexikarrek atxilotzen dutenean, poliziaren aurrean deklaratzen duen kontu bakarra bera marxista-leninista dela.

Horrelako hamaika mila datu daude, baina seguraski garrantzitsuena, 1965ko abenduaren 4an Tanzaniako hiriburua den Dar as Salaam-etik Armando Hart Dávalos bidali ziòn gutuna da.  Bertan Kuban garatu beharreko ikasketa filosofikoen plangintza bat proposatzen dio. Bere garrantziarengatik, pasarte luzeak aipatuko ditugu, jatorrizko hizkuntzan:

"En este largo período de vacaciones le metí la nariz a la filosofía, cosa que hace tiempo pensaba hacer. Me encontré con la primera dificultad: en Cuba no hay nada publicado, si excluimos los ladrillos soviéticos que tienen el inconveniente de no dejarte pensar; ya que el partido lo hizo por ti y tú debes digerir. Como método, es lo más antimarxista, pero además suelen ser muy malos. La segunda, y no menos importante, fue mi desconocimiento del lenguaje filosófico (he luchado duramente con el maestro Hegel y en el primer round me dio dos caídas). Por eso hice un plan de estudio para mí que, creo, puede ser estudiado y mejorado mucho para constituir la base de una verdadera escuela de pensamiento; ya hemos hecho mucho, pero algún día tendremos también que pensar. El plan mío es de lecturas, naturalmente, pero puede adaptarse a publicaciones serias de la editora política.

Si le das un vistazo a sus publicaciones podrás ver la profusión de autores soviéticos y franceses que tiene.

Esto se debe a comodidad en la obtención de traducciones y a seguidismo ideológico. Así no se dá cultura marxista al pueblo, a lo más, divulgación marxista, lo que es necesario, si la divulgación es buena (no es este el caso), pero insuficiente. "


Jakina, zati hau oso ezaguna da, Inperialismoari eta bere morroiei interesatzen zaielakotz, CHEren antidogmatismo iraultzailea, abilki manipulatua, antistalinismo bezala aukezten ahal baita. Baina CHEk kritikatzen duena ez da STALIN, Sobiet Batasuneko burokrata errebisonistak baizik, geroago ikusiko dugunez.

"Mi plan es este, cada serie tiene independencia con respecto a la otra y se podría desarrollar así: :

I. Clásicos filosóficos:
se toman los clásicos conocidos ya traducidos al español, agregándose un estudio preliminar serio de un filósofo, marxista si es posible, y un amplio vocabulario explicativo. Simultáneamente, se publica un diccionario de términos filosóficos y alguna historia de la filosofía. Tal vez pudiera ser Dennyk [Guevara se refiere a Dinnyk que dirigió una historia de la filosofía en cinco tomos] y la de Hegel. La publicación podría seguir cierto orden cronológico selectivo, vale decir, comenzar por un libro o dos de los más grandes pensadores y desarrollar la serie hasta acabarla en la época moderna, retornando al pasado con otros filósofos menos importantes y aumentando volúmenes de los más representativos, etc. 
 
II. Grandes dialécticos y materialistas:
aquí se puede seguir el mismo método general, haciendo recopilaciones de algunos antiguos (Hace tiempo leí un estudio en que estaban Demócrito, Heráclito y Leucipo, hecho en la Argentina). 

III. Filósofos modernos :
Aquí se publicarían los más representativos filósofos modernos, acompañados de estudios serios y minuciosos de gente entendida (no tiene que ser cubana) con la correspondiente crítica cuando representen los puntos de vista idealistas. 

IV. Clásicos de la Economía y precursores:

 
V. Marx y el pensamiento marxista: 
Se está realizando ya, pero sin orden ninguno y faltan obras fundamentales de Marx. Aquí sería necesario publicar las obras completas de Marx y Engels, Lenin, Stalin [subrayado por el Che en el original] y otros grandes marxistas. Nadie ha leído nada de Rosa Luxemburgo, por ejemplo, quien tiene errores en su crítica de Marx (tomo III) pero murió asesinada, y el instinto del imperialismo es superior al nuestro en estos aspectos. Faltan también pensadores marxistas que luego se salieron del carril, como Kautsky y Hilfering (no se escribe así) [el Che hace referencia al marxista austríaco Rudolf Hilferding] que hicieron aportes y muchos marxistas contemporáneos, no totalmente escolásticos.
 
VI. Construcción socialista :
Libros que traten de problemas concretos, no sólo de los actuales gobernantes, sino del pasado, haciendo averiguaciones serias sobre los aportes de filósofos y, sobre todo, economistas o estadistas.


VII. Heterodoxos y Capitalistas :
Aquí vendrían los grandes revisionistas (si quieren pueden poner a Jruschov), bien analizados, más profundamente que ninguno, y debía estar tu amigo Trotsky, que existió y escribió, según parece. Además, grandes teóricos del capitalismo como Marshal, Keynes, Schumpeter, etc. También analizados a fondo con la explicación de los porqué.

VIII. Polémicas :
Como su nombre lo indica, éste es el más polémico, pero el pensamiento marxista avanzó así. Proudhon escribió Filosofía de la miseria y se sabe que existe por la Miseria de la filosofía. Una edición crítica puede ayudar a comprender la época y el propio desarrollo de Marx, que no estaba completo aún. Están Robertus y Dürhing en esa época y luego los revisionistas y los grandes polémicos del año 20 en la URSS, quizás los más importantes para nosotros."


Uste dut argi gelditu dela: CHE marxista-leninista zen, errebisionismoaren aurka zegoen, erabat eta zeharo, Stalin defenditzen zuen, marxista eta iraultzaile handitzat jotzen zuen, Marx, Engels eta Leninen parean, eta Trostki errebisionistatzat jotzen zuen. Bainan irakurri beharrekoa, berak Boliviako gerrilan egin zuen bezala.

Nik, Inperialismoaren terrorismo intelektualaren aurka borroka egin nahi dut, eta Stalinen aurka burgesiak metatu duen zabor eta kaka meta ahalik eta gehien garbitu. Ez Stalinen adorazioan jausteko, baizik eta XXI. mendean Iraultza Sozialista egiteko, hemen, Euskal Herrian, CHEren ildotik eta bidetik.

Eta CHEren bidean eta ildoan, nik ere lore sorta bat utzi nahi dut Stalinen hilobian...

Polemika zabal-zabalik dago! Animatu eta kritikatu kritikatu beharreko guztia! Laster arte!

    



 

2012/10/09

CHE: 45. urteurrena



CHE
ERNESTO GUEVARA
MILITANTE KOMUNISTA IRAULTZAILEA

Bere heriotzaren 45. urteurrenaren oroimenez



Gaur betetzen dira 45 urte Inperialismo yankiak eta bere txotxongilo boliviarrek Ernesto CHE Guevara asasinatu zutela. Nola pasatu eguna beraz oroitu gabe? Gure ustez, CHE izan zen XX. mendeko iraultzailerik handiena, teoria eta praxi komunista era koherenteenean gailurrerat eraman zuena, eta marxismo-leninismoaren alderik hoberenak, iraultzaileenak bururaino eraman zituenak. CHE gure izar gorria da, Iraultza Sozialistaren bidea erakusten diguna. Horregatik, omenaldi xume gisa, bere esaldi batzuk ekarriko ditugu orri hauetara. 1965eko martxoaren 12an argitaratu zèn artikulu bat da, “El socialismo y el hombre en Cuba” izenekoa, guk honela euskaratua: “Sozialismoa eta gizon-emazteak Kuban”.


Eta aldi berean, gaur da pertsona berezi eta miresgarri baten urtebetetzea: Eustakio Mendizabal, “Txikia”. Gaur 68 urte beteko zituzkeen gure CHE Guevara euskaldunak. Eta bera izan da, gure ustez, Euskal Iraultza Sozialistaren hleburuak hobekien gozpuztu dituen militante iraultzailea. Noa ez oroitu gaur gure Eustakioaz?

CHE eta Eustakio hari sinboliko eta material aunitzez loturik daude: Txikiak CHEren obra guztiak zituen bere etxeko liburutegian, den-denak irakurriak. Eustakio sortu zèn egunean hil zuten CHE, Txikiak 23 urte bete zituelarik. Biak borroka armatu iraultzailean murgildu ziren, eta biak guduan hil zituzten. Eta biak bihotz-bihotzez maite eta miresten ditugu.


Aurreko sarrera batean hau erran nuen: “1967an, CHE Bolivian hil zutelarik, ildo estrategiko bat indargabetu zen, eta bertze bat, Sobiet Batasunetik zetorrena, alegia, negoziazioaren estrategia, “elkarbizitza baketsua”ren ildotik (espainolez, “la coexistencia pacífica”;Frantsesez “la coexistence pacifique”) abiatu zen. Badakigu zer pentsatzen zuen CHE Guevarak honetaz guztiaz, eta nire ustez, denborak, hots, praxiak, arrazoia eman dio goiti-beheiti. Jakina, hori egin beharreko eztabaida bat da. Egin dugu?” Bistan da Euskal Herrian ez dugula egin, bainan egun batean egin beharko dugula, eta heldu den ortziraleko hitzaldiak horretarako parada emanen dit, hain zuzen ere.  

Bainan aski kalaka nirea! Hona hemen CHEren hitzak, gaurkotasun handikoak. Inperialismo yankiak hil zuen basaki, Boliviako militar mertzenario eta faxisten eskutik, duela 45 urte. Krimen hori ez dugu sekulan ahantziko! Hasta la victoria siempre, compañero! Txikia, gudari eta gidari, anaia, hire borroka bururaino eramanen dugu! Euskal Herri independente, berbatu, sozialista eta euskalduna eraikiko diagu, Eustakio! Iraultza ala hil! Askatasuna ala hil!

CHE
SOZIALISMOA
ETA GIZON-EMAZTEAK KUBAN


“Herria, masa oraindik lotan zegoena eta mobilizatu behar zena, eta bere abangoardia, gerrilla, mugimenduaren motor eragilea, kontzientzia iraultzailearen eta borrokarako kuraiaren sortzailea. Abangoardia hau izan zen agente katalizadorea, garaipenerako beharrezkoak zirèn baldintza subjektiboak sortu zituena.”

“Kapitalismoaren legeak, jende arruntarendako ikusiezinak eta itsuak, indibiduoarengan eragiten dute bera ohartu gabe.”

“Herrialde inperialistetan langileek beren klase izpiritu internazionala galtzen dute, menpeko herrialdeen esplotazioan nolabaiteko konplizitatearen eraginez, eta egitate horrek, aldi berean, herrialdean bertan masen borrokarako izpiritua makaltzen du.”

“Merkantzia da sozietate kapitalistaren zelula ekonomikoa; existitzen den bitartean, bere eraginak nabarituko dira ekoizpenaren antolakuntzan, eta jakina, kontzientzian ere.”
“Kapitalismoak utzitako arma kamutsekin (merkantzia zelula ekonomiko gisa, errentagarritasuna, interes material indibiduala palanka gisa, eta abar…) Sozialismoa egitearen kimeraren atzetik, kale itsu batean sartzen ahal gara.”

“Komunismoa eraikitzeko, oinarri materialarekin aldi berean, gizon-emazte berriak egin behar dira.”

“Gizon-emazteek beren kondizio humano betea erdiesten dute merkantzia bezala beren burua saltzeko behar fisikoaren konpultsiorik gabe ekoizten dutenean.”

“Ekarpen baliosa eginen dugu marxismo-leninismoari, Humanitatearen kausari”.

“Oraina borroka da; geroa, gurea!”

“Gure helburua da Alderdia masena izatea, baina masek abangoardiaren garapen maila eskuratzen dutelarik, komunismorako heziak daudenean.”

“Benetako iraultzailea, maitasunezko sentimendu handiek gidatua da.”






2012/08/10

Poesia gorria (5)


EUSTAKIO MENDIZABAL
“TXIKIA”
EUSKARA TA ASKATASUNAREN POETA

  (3)

 


Buruzagi eta ekintzaile gisa lan handia egin zuen erakunde armatuaren baitan, beti ere lehen lerroan: Burgosko auzia eta Beihl kontsul alemanaren bahiketa, atrakuak, enpresari batzuen lehen bahiketak: Huarte eta Zabala, gose grebak, ihesaldi espektakularrak, Carreroren aurkako ekintzaren prestaketak, bonben leherketak...

 

Joxe Manuel Pagoagak kontatzen digu:  "Ni ihes egin berria izaki, eta uste nuen bizia arriskatu behar banuen nola irabaziko genuen ere ikusi nahi nuela. Egun batean bere etxera joan eta galdetu nion ea zer egin behar genuen. `Orain, kanpaina hau eta gero beste hura'. Eta nik: `Eta gero?'. Gero halako eta bestelako. `Eta gero' eta segi; eta halako batean: `Eta gero?' `Borrokan hil', horrela, ahotsik mudatu gabe. Eustakio konturatzen zen garai hartan hil egin behar zela. Herri bat ginela, askatu egin behar genuela eta... borrokan hil".


Luzaz iraunen du zinezko euskaldun ororen oroimenean 1973ko Ostegun Santu hark. Euskal erresistentzia armatuan ordurako mito bihurtua zèn Txikia hil zigutèn eguna. Eustakio Polizia Espainolak tiroz asasinatu zuen jadanik lurrean, larri zauriturik eta hilzorian.

.Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko militanterik ezagunena, garai hartako karismatikoena agian, apirilaren 19 hartan, Getxoko kaleetan. Hogeita zortzi urte bertzerik ez zuen. 

“Gizonen pausoak itsasora
dijoazen urak dira…
heriotzaren gurpilak garamaz
ilunpetako hobira,
argia gautzen eta bizia
finitzen dan ur haundira.

Egun xintak gaua dakar,
biziaren gau gordina!
Bainan heriotz guziak
ez dute erranahi berdina.

Goiz ihintzak sortutako lorea
arratsean hiltzear dago…
Hala, gu ere herio segak
denok gaitu eramango…
Bainan heriotz batzuk ditugu
besteak baino pisuago.


Herri interesengatik hiltzeak
mendien pisua dauka,
bainan faszisten morroi bizi ta
zapaltzaileentzat hiltzea
xoriñoen luma grisa baino
pisu gutiagokoa da.

Ideal gabe morroi hiltzeak
ez du deus ere balio…
Herriagatik hil danak aldiz
bizitzari argi dagio…
Ur guziak ez dira gaziak
herio denak ez herio.”

Bere lagun eta burkide Peixotok honela kontatu zuen bere heriotza: 

"Gauza da Eustakiok deitzen didala Bilbora, ez dakit zertarako. Jartzen dit zita Errekaldeko taberna batean eta han elkartzen gara hamar-dozenaren bat ilegal. Eta esaten dit nik berekin joan behar dudala. Ateratzen gara taberna hartatik, kristoren multzoa, klaro, eta hor datoz bi kotxe beltz, milkinientosak biak, bete-beteak. Ikusi genituen, dudarik ez txakurrak zirela, baina ez ziren ausartu ezer egitera. Aurrera segi zuten eta... bakoitza bere aldetik.

 Eustakio eta biok Matikora. Orduan ezagutu nuen Matiko. Etxe batean sartu eta han bazkaldu genuen. Madrilgo komandoaren ordezkari bat zegoen han, Carrerorena prestatzen ari zirenetako bat. Carreroren ekintzaz eztabaidatu zen, eta baita karnetena ere. Eta seietan Algortako tren geltokian egoteko. Seietarako Algortako estazioan nengoen, trenaren zain. Irteten da Eustakio trenetik, heldu da niregana, betiko bere tabardo berdearekin, eta hiru bat metrora seinale bat egiten dit ahoarekin, hortzak hola jarrita. Eta atzetik gizon multzo bat ikusten dut, baina bi aurpegi ditut buruan, kristoren gizon tzarrak, hamarren bat. 


Parean jarri naiz eta Eustakiok: `Atzetik zetozek'. `Ziur hago-'. `Bai, ziur nauk'. `Bueno, goazen haruntza, ea segitzen gaituzten'. Eta haiek beti atzetik. Jarraitu genuen, bueltan-bueltan, eta etxe baten portal ondoan geratu ginen. Begiratu atzera eta ordurako denak linean zetozen, zabalean, bidea oso-osoan hartuz, eskuak hola txaketan sartuta (bizkar zainen ohizko keinuan). 

Eta Eustakioren aurpegian heriotza zen, klabao, aho ingurua zuri-zuri. Bat-batean, arnasa hartu zuen eta `korri egin behar diagu!'. Lasterka hasi eta besteak atzetik tiroka. Lehenengo kolpetik distantzia hartu nion Eustakiori; baina orduan ez du funtzionatzen buruak, nik uste, instintoak funtzionatzen duela, eta frenatu egin nuen, berari itxoiteko. Aurrera gindoazela korrika, berrogeita hamarren bat metro egingo genituen, eta nik eskailera batzuk ikusi nituen eskumatik, eta bidea mendi-ebaki baten ondotik zihoala. Nik eskailerak hartu nituen, igo abiada batean eta goian, kaxko batetik, behera begiratu eta ikusi nuen azken aldiz Eustakio, oso hurbil besteengandik, eta tiroka.
 
Behetik gora nire atzetik ikusi nituen, eta aurrera egin nuen eskaileretatik gora, lehengo kale berera irten berriz, eskaratz batean sartu eta txaketa bota, Garratzek emandako txaketa marroi bat, eta irten egin nintzen. Txaketa... goizean errietan aritua nintzaion Eustakiori: `Hi ere ba haiz bada, Ostegun Santu eta erropa kabroi horiekin, txamardo alu horrekin'. Bera ere ez zegoen bromatarako eta: `Hauek ere Ostegun Santuan ibiltzeko arropak dituk'. Kotxe bat hartu eta etxe batera sartu nintzen. Eta kotxe hura semaforo batean zegoela, orduantxe pasa zen anbulantzia bat Bilbo aldera. `Izorratu haute, Eustakio' pentsatu nuen nere artean. Tiroteoa hasi eta anbulantzia semaforotik pasatzen ikusi artean ez ziren bost minutu baino asko gehiago pasako".

Txikia errepidera iritsi omen zen, Makaleta etorbidearen ingurua. Auto batera jo, sartu eta arazoak eduki omen zituen autoarekin. Bitartean polizia bat inguratu eta tiro bat egin zion bertatik bertara. Hilzorian egonda, eskuburdinak jarri eta Basurtoko ospitalera eraman zuten. Hogei minutu egin zituen bizirik.

Hiletak hil eta bi egunetara egin zizkioten Itsasondon, Aberri Egunez, poliziez ondo inguraturik. Berehala ehorztea agindu zuen Espainiako Gobernu Zibilak, inolako omenaldirik antolatzen utzi gabe. Zokoan (Ziburu) elizkizuna egin zuen Aita Larzabalek Txikiaren oroimenez, iheslari eta militante abertzalez betetako elizan. 

 

Txikiaren etxean, honako liburuok aurkitu zituen Peixotok: Che Gevararen obra konpletoak, Clausewitz-en "La Guerra", Orixek idatzitako "Santa Kruz Apaiza" eta Auspoa saileko bertso eta kanta guztiak.

Itsasondoko kanposantuko bere hilobiko harlauzak bere poema du idatzita:

“Ikastol’ eta eliz askotan
Atea didate itxi;
Atzerritarrak eta seme askok
Lapur bat antzo ezetsi
Nere izena apaldu arte
Inoiz ezin dute etsi...
Zer egin diet etsai bezala
Hainbat nazaten gaitzetsi?”

Eustakio Mendizabal, “Txikia”, gure CHE Guevara euskalduna.

 


EZ ETSI

“Ene Herria
Ez etsi
Ez da oraindik iritsi
Baina
Ez etsi ...
Eta eutsi!
Noizbait beharko baita iritsi
Kantuari ez utzi
Eta
Borrokaren dantzara jautsi
Oinaze minez hil zirèn semeak goretsi
Bizia baitzuten utzi
Baina kantuari ez utzi
Eta
Ez etsi
Ez etsi
Ez etsi.”



GORA TXIKIA,
EUSKAL IRAULTZAREN EREDUA!!!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!
AGUR, EUSTAKIO, IRABAZI ARTE!