Filipe Bidart:
"Atzeman behar da aterabide bat presoentzat
ahantzi gabe funtsezko arazoa,
Euskal Herriaren egoera
eta aterabide politikoa"
Filipe Bidart militante abertzalea izan da Ahoan Bilorik Gabe
emankizuneko maiatzeko gomita.
Euskal hedabideek hilabetero elkarrekin
egiten dugun emankizunean Bidartekin mintzatu gara: "Baigorriko semea,
euskalduna, irakaslea izana. Orain pixkat zahartua eta itzuli luze bat
egin ondoan berriz etxera itzulia". Kanaldude, Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko Hitza,
Herria eta KAZETA.INFO-ko kazetarien galderei erantzunez Bidartek
Euskal Herriko egoeraren inguruko azterketa egiten du historiari eta
etorkizunari ere so eginez.
Lehen atal honetan lekukotasun pertsonala egiten du aldi berean presoen egoera eta erronkak ere aztertuz. Bake prozezuari buruzko analisia
egiten du, borroka armatuaren estrategiaren uztearen arrazoiak aztertuz
eta desobedientzia zibilaren bide berriaren aldeko arrazoiak eskeiniz.
Gai horien guztien inguruan Bidartek egin dituen adierazpen nabarmenen bilduma eta elkarrizketa osorik irakurtzen ahal da heldu den lerroetan.
Bidartek elkarrizketaren lehen bi ataletan Euskal Herriko egoeraren azterketa sakona egiten du, iraganari eta etorkizunari ere begiratuz.
Lekukotasun pertsonala egiten du Bidartek: "31 urtez aldaketa frango bizi eta jasan ditugu eta berriz itzultzean bada lan bat egiteko, Euskal Herria berriz ezagutzeko, ikusteko nola aldatua izan den, izan diren aldaketak eta harremanak berriz lotzeko".
Presoez hainbat adierazpen egin ditu: "Gaur egun oino segitzen dute militanteak arrestatzen, kondenatzen eta kondena dorpeak emaiten. Hori kezkagarria da, zeren eta horrek urruntzen du gero eta gehiago aterabidea eta zailtzen du bake bidea". Gaineratzen du: "Segitzen dute errepresionearen politikarekin, eta hori biziki kezkagarria da, jakinik biziko kondena zer den".
"Euskal presoek badute zantza hori, indar ikaragarria ahaide eta lagunen aldetik. Duten elkartasun hori, sentitzen den elkartasun horrek ematen die sekulako indarra, bainan kanpokoentzat biziki zaila da".
"Pentsatzen dut Frantses eta Espainol estatuak blokatzeko arrazoina eta bidea presoetan dutela". Hobeki azaltzen du estrategia horren muina: "Entsaiatzen dira mugatzea euskal arazoa euskal presoen arazora, eta euskal presoen arazoa deno ez dituzte funtsezko arazoak aipatzen aipatzen eta hori da manera bat sahiesteko egiazko eta funtsezko arazoa".
"Alde batetik atzeman behar da aterabide bat presoentzat ahantzi gabe funtsezko arazoa, Euskal Herriaren egoera eta aterabide politikoa".
Borroka armatuaren estrategiari eta estrategia aldaketari buruzko hainbat iritzi ere plazaratu ditu: "Borroka armatua abiatzea eta garatzea, baita Iparraldean ere, beharrezkoa zen Euskal Herriaren biziraupenerako"
"Bagenekien ondorio latzak izanen zirela, bai militantearentzat, bai mugimenduarentzat, bai Euskal Herriarentzat". "Nahiz eta jakin zein ondorio izanen zen beharrezkoa iruditzen zitzaigun, eta hortan sinisten dut beti".
"Garai batez beharrezkoa zen estrategia hori eramatea Iparraldean eta ene irudiko emaitza onak ekarri ditu eta orokorki egoera aintzinarazi du Iparraldean".
"Errepresioarengatik borroka armatua garatu da, beraz ez da errepresionearengatik borroka armatua gelditu baldin bada. Borroka armatua gelditu baldin bada izan da egoera aldaketagatik eta militanteen artean eta mugimendu barnean eztabaida hori geroz eta gehiago pausatu delakotz. Hausnarketa baten ondorioa izan da".
"Azken hamar urteetan zaku berean emanak izan dira borroka armatua eta terrorismoa. Horrek ondorioak izan ditu Euskal Herrian ere, baita mugimenduan ere. Horrek elementu bat gehiago ekarri du estrategia aldatzeko".
Bake prozeazuaren irakurketa egiten du Bidartek: "Gaur egun ez gara joaten gehiago enfrentatzerat, borrokarat, hausturararen egiterat, baizik eta entsaiatzen gara indarrak biltzea eta inahala geroz eta mobilizazio handiagoak egitea".
"Presoek nahi ez dutena da, eta hori argi da, bake hori izatea presoen askatzearen truk. Ez dira horretarako borrokatu, helburua ez da presondegitik ateratzea, helburua da Euskal Herria".
"Presoek bat egiten dute prozezuarekin, Orduan presoei zer gehiago galdetzen ahal zaie? Kanpoan egin behar da indarra, ez da galde egin behar presoei, eguneroko borroka eramaten dute horiek"
"Behar dira helburu politiko horiek beti atxiki eta horiei buruz behar dugu segitu borrokan, borroka armaturik gabe".
"Estrategia aldatzen dugu, baina helburuak beti hor dira. Gaur egun entsaiatuz inahala indar metaketa hori, herritarrak parte har araziz. Baita gurekin ados ez direnekin mintzatuz eta inhala elkartasun zabalena eginez".
"Ene ustez ETAk egin ditu aski urrats orain arte eta orain gizarteak eta Estatuek urrats batzuk egin behar dituzte. Beste urrats batzuk eginak izanen direlarik orduan negoziatzen ahalko da ETAren partetik beste urrats batzuk".
Bake prozezuaren estrategien baitan desobedientzia zibilaren inguruko iritzia ematen du Bidartek: "Borroka armatua baztertua izan dela eta ez da gibelerat egiterik. Baina borrokak segitu behar du, eta desobedientzia zibila bide egokia iruditzen zait, eta justuki orain bide berriak asmatu behar ditugu".
"Atxeman bide berri batzuk elkartasuna handitzen dutenak, bortizkeria baztertuz".
ELKARRIZKETA OSORIK (1. PARTEA)
1. atala lekukotasun pertsonala eta presoak Kanaldudek grabaturiko bideoa

Nola izan da itzultzea presondegian 19 urte pasa ondoren?
Itzultzea ez da bakarrik presondegiarekin mugatu. Zazpi urtez izan naiz
sasian. Gero 19 urtez izan naiz preso eta gero beste bost urte
atzerrian. Itzuli horrek iraun du 31 urte, ondoren berriz itzuli naiz
etxerat eta Euskal Herrirat agerian eta ofizialki.
Itzultzeak lehenik sekulako atsegina ekartzen du, eta bertzaldetik aldaketa frango izan dira Euskal Herrian, baita ene baitan ere. 31 urtez aldaketa frango bizi eta jasan ditugu eta berriz itzultzean bada lan bat egiteko, Euskal Herria berriz ezagutzeko, izan diren aldaketak eta harremanak berriz lotzeko. 31 urtez bada belaunaldi bat baino gehiago sortu dena eta beraz ezagutza guzti horiek egin behar dira eta ene herrian ene tokia atzeman. Ez da zaila, bainan egin behar den lan bat da eta denbora galde egiten du.
Gero eta gehiago dira zuk izan dituzun bezalako kondena luzeak dituzten pertsonak, hor dira Ion Kepa Parot, Txistor Haranburu eta Jakes Esnalen kasuak esaterako. Badira ere berrikitan auzitegian bizi osorako eman dituzten zigorrak. Nola ikusten duzu errealitate hori? Kezkatzen zaitu? Zer suposatzen du horrek?

Bistan da kezkatzen nauela. Hori da ene arrangura handiena gaur egun,
euskal presoen egoera eta ene nahikeri eta amets handiena hori da,
euskal preso guztiak kanpoan izatea. Gaur egun oino segitzen dute
militanteak arrestatzen, kondenatzen eta kondena dorpeak emaiten. Hori
kezkagarria da, zeren eta horrek urruntzen du gero eta gehiago
aterabidea eta zailtzen du bake bidea.
Zaila ikusten dut, ez dut nik gakorik egoera horren desblokeatzeko, ikusten da frantses estatuak dena blokeatua duela, ez duela deus ikusi nahi, ez duela deus negoziatu nahi, ez duela neurririk hartzen presoen alde, kontrakoa. Segitzen dute errepresionearen politikarekin, eta hori biziki kezkagarria da, jakinik biziko kondena zer den.
Familiei inposatzen zaien zigorra ere bada, presoak urrunduak dira Euskal Herritik. Ekonomikoki eta emozionalki bada karga bat.

Bistan da hori. Sekulako pisua da mugimenduarentzat. Lehenik
presoentzat, zaila da bizitzeko. Presoak militanteak dira, badakite
zertarako engaiatu diren eta beraz jasaiten dute militante bezala
errezki, baina eguneroko bizitzan zaila da bizitzea hori. Ez da ahantzi
behar gizon emazteak direla, haien indar eta ahultasunekin.
Gero hurbilekoentzat, zeren eta badute beti kezka hori. Diren gastuak, sufrikarioak, bideetan arriskuak eta harremanetan zailtasun hori. Euskal presoek badute xantza hori, indar ikaragarria ahaide eta lagunen aldetik. Sentitzen den elkartasun horrek ematen die sekulako indarra, bainan kanpokoentzat biziki zaila da.
Mugimenduarentzat ere kezka hori bada. Pentsatzen dut Frantses eta Espainol estatuak blokatzeko arrazoina eta bidea presoetan dutela. Erran nahi dut, segitzen duteno errepresioarekin, eta presoak atxikitziz eta kondenak gero eta luzeago emanez, sahiesten dute funtsezko arazoa. Entsaiatzen dira mugatzea euskal arazoa euskal presoen arazora, eta euskal presoen arazoa deno ez dituzte funtsezko arazoak aipatzen eta hori da manera bat sahiesteko egiazko eta funtsezko arazoa.
Gaur egun aipatzen ditugu borrokaren ondorioak eta presoen egoera, presoak ematen dira aitzinean, egia da gure arrangura dela, eta izan behar da presoen egoerak eta presoen askatzeak, baina hori badakite eta horri emanen diogula lehentasuna eta hori aintzinean deno funtsezko arazoa baztertzen dute. Alde batetik atzeman behar da aterabide bat presoentzat ahantzi gabe funtsezko arazoa, Euskal Herriaren egoera eta aterabide politikoa.
Zure ustez balio zuen mementu batean borroka armatuaren alderen hautua egitea, jakinez zer sufrikario, zein ondorio pairatzen den, zuk erran duzun bezala, bai familiek, bai presoek. Zertarako balio zuen?

Balio zuen, hortan ez da dudarik. Ez dut sekulan dudarik hortan
beharrezkoa zela engaiatzea. Borroka armatua abiatzea eta garatzea,
baita Iparraldean ere, beharrezkoa zen Euskal Herriaren biziraupenerako.
Eta jakinez horrelako ondorioak izanen zirela, nahiz eta Iparraldean maila apaleko borroka eraman. Bagenekien ondorio latzak izanen zirela, bai militantearentzat, bai mugimenduarentzat, bai Euskal Herriarentzat.
Beharrezkoa zen borroka armatu hori abiatzea eta garatzea Iparraldean.
Guk bereziki borroka eraman dugu Frantses estatuari buruz, beharrezkoa iruditzen zitzaigun borroka hori eramatea kontzientziak iratzartzeko Euskal Herriko arazo politikoa mahain gainean emateko eta aterabide batzuk proposatzeko, denbora berean Iparraldeko mugimendu abertzalea indartzeko. Nahiz eta jakin zein ondorio izanen zen beharrezkoa iruditzen zitzaigun, eta hortan sinisten dut beti. Iruditzen zait gaur egun hautu hori egin beharra zela, egin dugu eta ondorioak izan dira, emaitzak ere izan dira, Iparraldean euskal kontzientzia indartu da, abertzaletasuna indartu da, egitura batzuk azpiegitura batzuk ere gauzatu ahal izan dira.
Mugimendu horren, borrokaren inguruan, dinamika bat piztu da, eta dinamika horri esker garatu da mugimendua Iparraldean.
Garai batez beharrezkoa zen estrategia hori eramatea Iparraldean eta ene irudiko emaitza onak ekarri ditu eta orokorki egoera aintzinarazi du Iparraldean. Orain 30 urteren buruan, 40 urteren buruan, iruditzen zaigu ingurua aldatu dela, borrokari esker ere aldatu da, baldintzak aldatu dira, mugimenduak baditu beste tresna batzuk.
2000z geroztik borroka armatuaren estrategia baztertu dugu eta beste estrategia batean sartu gara.
40 urtez beharrezkoa zen Euskal Herriko arazoa aipatzea eta aldarrikapenak mahain gainean ematea. Gaur egun aldarrikapen horien inguruan bada kontzientzia bat indartu dena, geroz eta jende gehiagok aldarrikapen horiek sustengatzen ditu Iparraldean eta gaur egun behar dugu beste etapa batera pasatu, eta eraiki behar ditugu gure eskakizun horiek.
2. partea Bake prozezua eta konponbidearen gaiari lotua. Ikusi Kanaldudek egin duen bideoa

Estrategia aldaketa aipatu duzu, zer da aldatu dena hori emateko?
Aldatu dena izan da euskal kontzientziaren garatzea, hedatzea. Euskal
kontzientziak hartu du sekulako indarra lehengo egoeraren aldean.
Konkretuki parte hartu dut abertzaleen bilkuretan baita abertzale
mugimendutik haratagoko biltzarretan eta Iparraldeko arduradun politiko
guztiak biltzen dituen bilkuretan, eta harritu naiz, entzutearekilan
edozein alderdikoak izanik ere, nola mintzatzen diren Euskal Herriaren
alde, Euskal Herriko instituzioaren alde, salatuz Pariseko jakobinismoa,
eta galde eginez herri kontsulta bat, eta galde eginez Herria bere gain
jar dadin, galde eginez ere mobilizazioak, galde eginez manifestazioa
Pariseri galde egiteko erakunde berezi bat, eta horrek erakusten du
funtsezko aldaketa bat izan dela azken hamarkada honetan.
Kontzientzia hartze bat izan da eta horrek erakusten du aldaketa hori, eta aldaketa horregatik beharrezkoa izan da abertzaleen aldetik ere bere jokamoldean aldaketa, horrek ekarri du estrategia aldaketa. Gaur egun ez gara joaten gehiago enfrentatzerat, borrokarat, hausturararen egiterat, baizik eta entsaiatzen gara indarrak biltzea eta inahala geroz eta mobilizazio handiagoak egitea, eta herritar gero eta gehiago mobilizatuz eta parte har araziz mugimenduan, gure eskakizun horiek erdiesteko.
Prozezua nolabait abiatzen da alde bateko deliberoarekin, presondegietan ere gogeta sakona da. Bi elemendu dira hor, batetik nola eman den eztabaida hori preso kolektiboaren baitan bake prozezu horri buruz abiatzeko? Bigarrena bake prozezuaren baitan zein izan behar den presoen ekarpena?

Orain arte uste dut presoek ekarpen handia egin dutela, eta bereziki
presoek sostengatu dutelarik estrategia aldaketa eta bake bide hau.
Ez da gauza berria, ni oroitzen naiz preso nintzelarik bagenituela horrelako eztabaidak gure artean.
Oroitu behar da Iparraldean, Iparretarrak borroka armatuaren estrategia utzi zuen duela 10 urte baino gehiago, 2000. urteko inguruan.
Baina beti gelditzen zen, Hegoaldeko estrategia edo borroka armatua eta eztabaida horren inguruan zen.
Presondegian izan Iparraldekoak edo Hegoaldekoak denak euskaldunak gara eta elgarrekin gara, eta elgarrekin mintzatzen gara Euskal Herriaz. Parte hartu dut eztabaida horietan beste euskal presoekilan. Eztabaida horiek aspaldikoak dira, badu 10 urte baino gehiago hortaz hitz egiten dugula mugimenduan, militanteen artean eta presoen artean.
Presoek nahi ez dutena da, eta hori argi da, bake hori izatea presoen askatzearen truk. Ez dira horretarako borrokatu, helburua ez da presondegitik ateratzea, helburua da Euskal Herria. Eztabaida guztia horren inguruan dira, presoek nahi dutena da funtsezko arazo politikoa mahai gainean pausatua izan dadin.
Militanteek, nahiago dut aipatzea militanteak, zeren ez da mugatu behar, ez gara preso eta preso ohiak, militanteak gara.
Haien kezka gure kezka da, helburu politiko horiek ez direla utzi behar erortzea. Behar dira helburu politiko horiek beti atxiki eta horiei buruz behar dugu segitu borrokan. Borroka armaturik gabe, baina beti borrokatuz, behar da mobilizatu, behar da segitu barnean borroka politikoa eramanez.
Ez da uste behar Madrilek eta Parisek horrela egiten utziko dutela. Nahiko lukete beti helburu politikoak ahantzi eta bakarrik ondorioetara joan eta presoak askatu, banazka banazka eta hortan luzatu eta ahantzi aterabide politikoa. Beraz presoen kezka da aterabide politikoak ez direla ahantzi behar eta borroka segitu behar dela, beste gisan uste dut denak ados direla.
Estrategia aldatzen dugu, baina helburuak beti hor dira.
Gaur egun entsaiatuz inahala indar metaketa hori, indarrak bilduz, gero eta gehiago herritarrak parte har araziz. Baita gurekin ados ez direnekin mintzatuz eta inhala elkartasun zabalena eginez. Orain arte presoen ekarpena hori izan da, eta ez dakit hori baino gehiago egiten ahal duten, erratea: "ados gara abiatu den bide horrekilan, nahiz eta gu preso izan eta ados gara aldaketa horrekin eta ez ditzagun ahantz helburu politikoak eta segi dezagun helburu politikoei buruz beste bidekilan".
Presoek nahiz eta ikusi preso gehiago badela, arrestatzeek segitzen dutela, kondenek segitzen dutela, ez dutela deus egiten presoak hurbiltzeko, ezta eri diren presoak askatzeko, ezta kondena bete duten presoak askatzeko, hala ere presoek segitzen dute estrategia berria sostengatzen.
Bistan da, badira beti eztabaidak, kritikak eta hori, baina orokorki sostengatzen dute. Orduan presoeri zer gehiago galdetzen ahal zaie? Kanpoan egin behar da indarra, ez da galde egin behar presoei, eguneroko borroka eramaten dute horiek. Ez zaie gehiago galde egin behar, aski da galde egitea gose grebak egitea! Lana hemen Euskal Herrian egin behar da eta entsaiatu behar da hedatzea, Euskal Herritik kanpo ere gure borroka eta gaurko gure bake bide hori, ezagutarazi internazional mailan eta Europan, Parise eta Madrile pixka bat bortxarazteko neurri batzuen hartzera.
Borroka armatuaren estrategia gaur baztertua dela diozu, badira desobedientzia zibileko mugimendu batzuk, hala nola Donostian eta Ondarroan izan diren herri harresiak eta Aske Guneak. Zer diozu ekin molde berri horretaz?

Hori arrunt baikorki ikusten dut, hori da bidea. Borroka armatua
baztertua izan dela eta ez da gibelerat egiterik.
Baina borrokak segitu behar du, mobilizazioek segitu behar dute, manifestazioek segitu behar dute. Lanean segitu behar dugu eta desobedientzia zibila bide egokia iruditzen zait, eta justuki orain bide berriak asmatu behar ditugu. Eginmoldeak asmatu, gero eta jende gehiago mobilizatzeko. Nola jokatu hemengo egoera ezagutarazteko, aiparazteko komunikabideetan, eta ez bakarrik Euskal Herrian, baina kanpoan ere Frantses estatuan, Espainiar estatuan baita Europan ere.
Europan ere ezagutarazi behar dugu egoera hau eta nire ustez ez dugu aski indar egiten, behar gara pixka bat ireki eta erakutsi ere nor garen eta besteak bezalako gizakiak garela. Euskal Herria ezagutua bada, errespetatua bada, egoera anitz hobea izanen da.
Zuk aipatzen dituzun gertakari horiek baikorrak dira, izan zen Baionan ere Aurore Martinen sostenguz eta defendatzeko horrelako mobilizazio sendo bat izan zen ere. Horrelako egitateak biderkatzea bide egokia da. Hor uste dut mugimenduak, militanteek eta euskaldunek behar dugula irudimena landu pixkat, bide berriak urratu. Atxeman bide berri batzuk elkartasuna handitzen dutenak, bortizkeria baztertuz. Baina kasu, desobedientzia zibila bide zaila da. Egin duten bezala, hor karrikan jartzea eta kaskak hartzea arraposturik eman gabe, horretarako indartsua izan behar da. Prest izan behar da, eta jakin behar da ondorioak nolakoak izanen diren, hor ere.
Estrategia aldaketa aipatzen duzu behin eta berriro, aldaketa hori ez ote da jin ahuldade baten ondorioz. Eta ez ote da berant etorri aldaketa hor?

Hori da erraten dena, ene ustez ez. Gure herria gai izan da borroka
armatuaren eramateko, bi borroka armatu eramateko ere gai izan da.
Mementu batez pausatu da bai Iparraldean, bai Hegoaldean, ea bide hori
segitu behar zen edo ez. Beno, hastapenetik pausatzen da galdera hori,
betiko galdera da hori mugimenduan, militanteen artean. Berrogei urteko
mugimenduaren ondoan argi dago baldintzak aldatu direla. Egoera aldatu
baita egia da, galdera horiek gero eta zorrotzagoak direla, gero eta
gehiago pausatu dela, eta eztabaida hori gero eta azkarragoa izan
delarik mementu batez deliberatu da hobe zela borroka armatua uztea,
ados ematea.
Ez al da egin indarraren ondorioz izan? Ez al da Estatuen garaipen bat?

Ez, ez da errepresioarengatik. Ni konbentzitua naiz ez dela horretagik
izan, borroka armatua hasi dugularik, eta hasi dutelairik Hegoaldean,
zeintzun ziren baldintzak? Hamar pelatu ginen armarik gabe eta bi
estaturen kontra. Eta bagenekien zein ondorio izanen zen, eta bazen
tortura eta tiroketak. Zenbat hil izan dira militanteen artean?
Errepresioarengatik borroka armatua garatu da, beraz ez da
errepresionearengatik borroka armatua gelditu baldin bada.
Borroka armatua gelditu baldin bada izan da egoera aldaketagatik eta militanteen artean eta mugimendu barnean eztabaida hori geroz eta gehiago pausatu delakotz. Horrek ekarri du militanteen biltzeko zailtasunak ere. Baina borroka armatuaren gelditzea ez da jin ahultasun batengatik, izan da gogoeta eta ausnarketa baten ondorioa. Gaur egun Euskal Herrian baldintzak aldatu dira, gero eta gehiago borroka armatuaren beharra zalantzan da, eta mementu batez gehiengo batek erran du hobe zela uztea.
Bada beste elementu importanta bat ere kontuan hartu behar dena. 2000. urtearen inguruan mundu mailan izan diren gertakariak eta komunikabideetan aipatzen duten terrorismoaren fenomeno hori, bereziki islamistekin, egiazko terrorismoa egiten dutenak. Bonba bat ematen delarik nonahi hiri batean eta zibilak nolanahika erahiltzen direlarik eta ehunka eta milaka. Bonbak pausatzen direlarik horrela, nonahi hori egiazko terrorismoa da, ez du deus ikustekorik borroka armatuarekin. Bainan komunikabideetan bada nahasketa bat terrorismoa eta borroka armatuaren artean.
Guk askatzeko erabiltzen dugun borroka armatua arrunt ziblatua da, jomuga bereziekin eta kasu eginez ez dadila bazterreko inor hunkia izan, horrek ez du deus ikustekorik terrorismoarekin. Bada nahasketa bat hor, eta hastapenetik gu zikindu nahi izan gaituzte. Hori estatuen jokoa da, ukatu nahi baitute hor badela arazo politiko bat, borroka bat eramaten dela hor funtsezko arazoekin, eta hori sahiezteko erraten dute "horiek terroristak dira kasu egizue". Jendeari sinestarazten diote borroka armatua egiten dutenak terroristak direla eta gizartearen kontra direla eta nornahi hiltzeko kapazak direla.
Azken hamar urteetan zaku berean emanak izan dira borroka armatua eta terrorismoa. Horrek ondorioak izan ditu Euskal Herrian ere, baita mugimenduan ere. Mementu batez horrek elementu bat gehiago ekarri du dudan emateko borroka armatua. Ea zein ondorio ekartzen zituen. Azkenean erabakia hartua izan da, estrategia aldatzea.
Aieteko adierazpenaren ondoren jin dira Baionako eta Hegoaldeko Bake Foroa. Laster Baionan Bake Foroaren beste parte bat egin behar da. Zure ustez zein da bake foro horiek ekarpena eta garrantzia?

Bake Foroaren helburua da bake prozezua ezagutaraztea Euskal Herrian
berean eta kanpoan ere. Manera bat da ere ezagutarazteko euskaldunei
beste tokietan izan diren bake bideak eta nolako desmartxak izan diren,
ze baldintzetan eramanak izan diren eta nola hortik atera ondorioak
ikusteko Euskal Herrian nola eraman daiteken. Manera bat da ere
sostengua bilatzeko Euskal Herritik kanpo, internazional mailan ere
ezagunak diren pertsona batzuen sustengua biltzeko, ezagutzeko eta
erakusteko.
Politikariek behin eta berriro galdetzen dute ETA desagertzea, baina IK ez da ofizialki desagertua. Zure ustez ETAk desagertu beharko luke? Eta estatuek zer eginen dute jakinik ate guztiak etxiak direla gai horretan?

Uste dut ETAk gauza anitz egin dituela bake bide hori abiarazteko eta
aintzinatzeko. ETAk orain, ETA bezala, ez du desagertzerik, erabaki du
borroka armaturik ez egitea, eta ez du egiten.
Frogatua da erabaki hori atxikia dela eta erabaki hori itzulezina dela, eta iraunkorra dela.
Hortik harat zer eskatzen ahal zaio? ETAri geroz eta gauza gehiago eskatzen zaizkio, armak itzultzea, desagertzea… Baina ene ustez ETAk egin ditu aski urrats orain arte eta orain gizarteak eta Estatuek urrats batzuk egin behar dituzte.
Beste urrats batzuk eginak izanen direlarik, edo egiteko prest agertzen badira, orduan negoziatzen ahalko da ETAren partetik beste urrats batzuk. Baina ez zait bidezkoa iruditzen ETAri galdetzea gero eta gauza gehiago estatuek bere aldetik deus egiten ez dutelarik, eta kontrakoa, errepresioan segitzen duteno. Hori ez zait, ez egokia, ez zuzena iruditzen.
Estatuak goxoan dira egoera honetan, ala ez?

Estatuak goxoan agertzen dira, nahi dute sinestarazi ETA horretara
ailegatu baldin bada errepresioarengatik izan dela, eta hori ene irudiko
ez da batere horrela.
Sinitsarazi nahi dute errepresioarekin segitu behar dela, baina hori sinistaraztea interesatzen zaie, justu funtsezko arazo politikoa ez aipatzeko
Goxoan dira mementuan, baina estrategia berri hau garatzen badugu Frantses eta Espainol estatuak ez dira gehiago goxoan izanen. Zeren eta Euskal Herriko arazoa, eta Frantses eta Espainol estatuek Euskal Herrian pausatzen duten arazoa gero eta ezagutuagoa izanen da. Europa maila ezagutarazi behar dugu eta horrela estatuak ez dira gehiago goxoan izanen, eta beharko dute aterabide bat atzeman eta beharko dituzte beraien aldetik ere urrats batzuk eman, eta bide batzuk hartu.