Noiz hasi zen I. Mundu Gerra?
1914ko abuztuaren 4an?
Ala 1914ko ekainaren
28an,
Gavrilo Prinzip
ikasle serbiar abertzaleak
Inperioaren tronurako
oinordekoa zèn
eta bere emaztea
exekutatu
zituelarik?
Ala 1911ko Agadirreko kisiarekin?
Ala 1908an, Austria-Hungariak
Bosnia anexionatu zuenean?
Ala 1905eko martxoaren 31an,
Tangerreko krisiarekin?
Ala 1899ko abenduaren 11an,
Alemaniak Welpolitik
aldarrikatu zuelarik?
Ala ...?
Noiz hasi zen kiribila?
Noiz hasi zen II. Mundu Gerra?
1941eko abenduaren 7an,
Pearl Harbour-eko
erasoarekin?
Ala 1939ko irailaren 1ean,
naziak Polonian sartu zirenean?
Ala
1938ko martxoan,
Alemaniak Austria anexionatu zuenean?
Ala 1937ko uztailaren
7an,
Japoniak Txina inbaditu zuelarik?
Ala 1936ko uztailaren 19an,
Franco
jeneralaren altxamendu faxistaren aurka Estatu Espainoleko Herri Langileek Iraultza
Sozialista/Komunista/Libertarioari ekin ziotenean?
Ala 1936ko martxoan,
Alemaniak Rhinaldea militarizatu zuenean?
Nork erran lezake?
Euskal
Iraultza Sozialistako irakurleek
aise ulertuko dutenez,
azken hamar urteetako
eraso inperialistak ikusirik,
III. Mundu Gerraren atarian garateke.
Haratago
joanik,
Gerra Inperialista ikaragarri baten erdian
gara honezkero,
ia-ia
oharkabean:
Panama,
Somalia,
Yugoslavia,
Afganistan,
Irak,
Palestina,
Libano,
Libia,
Siria,
Mali...
Nork bere
ondorioak atera ditzala!
Iran:
“Siriari eraso eginez,
Israel suarekin jolasten ari da”
Irango Kanpo Ministro Ali Akbar Salehik Israel “suarekin jolasten” ari
dela ohartarazi du.
Lehengo astean Siria airez bitan erasotu eta gero,
Teheranek salatu du Israelek Siriako erresistentzia ardatza ahuldu nahi
duela. Izan ere, ustez, misilen xedea Bassar Al Assaden Gobernua
babesten duen Hezbollah taldearen base militarra zen.
Erasoek estremismoa indartzen dutela adierazi du Salehik, Turkiako
Kanpo Ministro Rasit Meredowekin batera egindako agerraldian. Haien
ustez, eskualde kanpoan eta barnean dauden estatu batzuen jarrerari
erreparatuz, desegonkortasuna bilatzen ari dira.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak azaldu duenez, Israelen bigarren
erasoak 42 soldadu siriar hil zituen, eta ehun batek desagertuta
jarraitzen dute.
Siriak Israeli erantzungo diola jakinarazi dio France Press agentziari
armadako ofizial batek. Hala ere, esan duenez, erasoak ez du zertan
berehala izan, Netanyahuren Gobernua erne baitago momentu honetan.
Eskualdean tentsioak gora egin badu ere, kanpoaldean ez da mugimendu
handirik. Europar Batasunak “egoera ez berotzeko” eskatu die Israeli eta
Siriari, eta NATOk garrantzia kendu die Israelen erasoei. AEBak,
bestalde, zuhurtziaz jokatuko dutela azaldu dute.
2013-05-07
Siriako gatazka
Siriak Israeli
«une egokia ailegatzean»
erantzungo dio
Damaskoren arabera, herenegungo bonbardaketa Tel Avivek emandako «ultimatum bat» izan da.
Israelen arabera, ez dago «gerra arriskurik», baina iparraldean alerta egoera ezarri du.
Mikel Rodriguez
Israelek Sirian egindako erasoek larritasuna eta
zalantza, elkar hartuta, muturrera eraman dituzte. Orain arte atzerriko
eragileek Siriako gatazkan garrantzi handia izan duten arren, inoiz
baino indar handiagoz sortu da herrialde horren mugak gaindituko dituen
gerra bat hasteko arriskua.
Eta Israel izan da metxari su eman diona,
defentsarako eskubidea justifikaziotzat hartuta. Siriak erantzun eginen
duela ohartarazi du, baina «une egokia ailegatzean». «Ez da berehalakoan
izanen, Israel orain alerta gorenean dagoelako. Itxaron eginen dugu,
baina erantzungo dugu», adierazi dio Siriako Gobernuko iturri anonimo
batek AFP agentziari, Beiruten. Siriako Ministroen Kontseiluak «aukera
guztiak zabalik» zeudela erran zuen herenegun. Israelek Libanoko eta
Siriako mugetan duen arduradun militarraren ustez, ordea, ez dago «gerra
arriskurik».
Iaz Turkiarekin ere tentsio larria izan zuen Siriak
iparraldeko mugan. Turkiak Siria bonbardatu zuen, hainbat obus Siriatik
Turkiako aldera erori zirelako. Turkiako Parlamentuak baimena eman zion
gobernuari nahi izanez gero urtebeteko epean Siriara soldaduak
bidaltzeko, eta NATOk Patriot misilak ezarri zituen mugatik hurbil,
Siriatik etor litezkeen erasoen defentsa argudiatuta.
Israelek, ordea,
erasorako operazio zehatzak antolatu ditu hegazkinak erabilita eta
Libanoko aire eremuan sartuta —Beirutek jakinarazi duenez—. Esku hartze
zuzen bat izan da. «Bonbardaketa ultimatum bat izan da. Ez zuen balio
estrategikorik», adierazi dio Siriako Gobernuko iturri batek Russia
Today kateari, herenegun Damasko ondoan izandako erasoaren inguruan.
«Arma arrunten biltegi bat» jo zuen Israelek, iturri horrek dioenez, eta
kalteak «hutsalak» izan dira, material baliotsuena aitzinetik
pairatutako bertze eraso baten ondoren atera zutelako. Siriako
telebista publikoak bezperan jakinarazi zuen erasoa Jamraya izeneko
ikerketa militarrerako zentroaren inguruan gertatu zela.
Siriako
Gobernuak, beraz, erasoaren balio militarra gutxietsi eta balorazio
politikoan zentratu du arreta. Israelgo agintariek ez dute deus erran
erasoen inguruan; armadako eta gobernuko iturri anonimoen arabera, bai
ortziraleko, bai igandeko erasoek ustez Libanoko Hezbollah milizia
xiitak jaso behar zituen armak izan dituzte helburu, eta arma horiek
Iranek helarazitakoak ziren.

Hezbollahek, ordea, Kuwaiteko Alrai
egunkariari egindako adierazpenetan ukatu egin du Israelek arma
kargamenduren bat bonbardatu diola. Iranek, berriz, gezurra erratea
leporatu dio Israeli, eta adierazi du aire erasoa «propaganda eta gerra
psikologiko ekintza bat» izan dela. «Etsaiengandik defendatzeko Siriak
ez du behar kanpotik armekin defenda dezaten», adierazi dio Masoud
Jazayeri Irango armadako jeneralak Fars agentziari.«Dozenaka soldadu hilik»
Erasoek
utzitako ondorioak ez dira erabat argitu. Mundu osora zabaldu diren
irudietan, hainbat leherketa handi ikus daitezke, eta horien ondorioz
suak hartutako mendi mazelak. Erresuma Batuko The Times
egunkariak Siriako armadako iturriak aipatuz dioenez, «dozenaka soldadu»
hil ditu Israelek azken aire erasoan. Horren arabera, Presidentearen
jauregitik hurbil zeuden soldadu horiek, Damaskon. Ingalaterratik
jarduten duen Siriako Giza Eskubideen behatokiaren arabera, 40 soldadu
hil dira. Erakunde horretako arduradunak Siriako ospitale militar bateko
iturriak aipatu ditu. Gobernuak ofizialki ez du biktimen berririk eman.
Bertzelako
salaketa larri bat ere egon da Israelen aurka. Russia Today katearen
arabera, Siriako armadak salatu du Israelek uranio pobretuz kargatutako
misilak erabili zituela herenegun. «Leherketa gertatu zenean lurrikara
baten gisako astinaldi bat sentitu zen, eta ondoren urre koloreko suzko
onddo handi bat sortu zen. Horrek erakusten digu uranio pobretua erabili
zutela», erran dio iturri militar horrek Errusiako kateari. Uranio
pobretua erreaktore nuklearretan ekoitzitako uranio aberastutik lortzen
da. Altzairua baino anitzez trinkoagoa denez, babes gogorrak
zeharkatzeko aukera ematen du. Gai toxikoa da, eta gizakiengan ondorio
larriak utzi ditzake haren kutsadurak.
Tentsioa Golango gainean
Siriak
erasoko ez diola ziur dago Israel. Benjamin Netanyahu lehen ministroak,
adibidez, segurtasun kabinetearekin bildu ondotik ez du Txinarako
bidaia bertan behera utzi. Libanoko eta Siriako mugetako indarren
buruzagi militar Yair Golanen ustez, aire erasoen ondoren Siriaren
partetik ez dute gerrarako zantzurik atzeman. Hala ere, mugako eremuak
alerta egoeran paratu ditu Tel Avivek. Golango gaina tentsio gunea da
aspaldian, baina azken gertakariek areagotu egin dute egoera gaiztoa.
Igandean bertan Israelek misilen aurkako bateriak ezarri zituen 1967tik
okupatua duen zatian, eta atzo Siriako aldetik bi mortairu erori ziren
bertze aldera. «Istripu bat izan dela dirudi, baina armadak ikertzen
segituko du», adierazi zuen bozeramaile militar batek. Hori bai, bi
mortairuengatik Israelek kexa bat aurkeztu die Golango gainean dauden
NBE Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinei.
Siriako Gobernuak
Israeli leporatu dio horrelako erasoekin Ekialde Hurbil osoan «gerra
handi bat» sor dezakeela. Gainera, Damaskorentzat frogatuta gelditu da
Tel Avivek Siriako Gobernuaren aurka borrokan ari diren talde islamisten
alde esku hartu duela. Nazioartean, inguruko herrialdeek erreakzionatu
dute gogorren Israelekin. Arabiar Ligak, Egiptok eta Libanok eremuko
egonkortasuna kolokan paratzea egotzi diote. Mendebaldean
lasaitasunerako deiak izan dira nagusi, baina herrialde batzuk, AEBak
eta Frantziak kasurako, ulerkor agertu dira Israelekin.

AEBetako Estatu idazkaria
Errusiara iritsiko da gaur
John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Moskura iristekoa
da gaur. Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkartuko da
lehenik. Bileren agendan daukate Siriako gatazka. AEBetako hedabideek
iragan astean argitaratu zutenez, bidaia honen ondoren erabakiko du Etxe
Zuriak matxinoei armak eman ala ez.
Israel gaitzesteko eskatu dio Libanok NBEri
Israelen aurkako gaitzespen adierazpen bat egiteko
eskatu dio Libanok NBE Nazio batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari.
Beirutek bere subiranotasuna urratzea egotzi dio Tel Avivi, zehazki aire
eremuan sartzeagatik. Israelek 2006ko gerraren ondoren onartutako
ebazpena urratu du, Libanoren arabera.
Irango Atzerri ministroa Jordaniara joango da
Ali Akhbar Salehi Irango Atzerri ministroa Jordanian
egongo da gaur eta bihar. Irango Irna agentziak jakinarazi duenez, hango
gobernuko ordezkariekin elkartuko da, Siriako egoeraren inguruan
eztabaidatzeko. Ramin Mehmanparast bozeramailearen arabera, elkarrizketa
politikorako aukerez hitz egingo dute.
Siriako errebeldeek
arma kimikoak erabili dituztela
uste du Nazio Batuen Erakundeak
NBEk susmo «sendoak» dituela jakinarazi du
Carla del Ponte juristak. Israelek erasoari ekin dio berriz ere gaur bi
mortero jaurtiz Golanera. Zerbait egiteko eskatu diote Siriak eta
Arabiar Ligak NBEri.
Berria.info 2013-05-06 - 19:33:20
Errebeldeak sarin gasa
erabiltzen ari direla baieztatzen duten susmo "sendoak eta konkretuak"
ditu Nazio Batuen Erakundeak, Carla del Ponte juristak azaldu duenez.
Sirian gerra krimenak ikertzen ari da Del Ponte NBErentzat. Ez dute
froga argirik, baina inguruko herrialdeetan dauden gerrako biktimekin
eta euren medikuekin hitz egin ondoren iritsi dira ondorio horretara:
biktimak artatu behar izan dituzten moduak agerian uzten du kimikoen
erabilera. Errebeldeek ukatu egin dute arma kimikoak erabili izana.
Israelek, Erresuma Batuak eta Frantziak Sirian arma kimikoak erabili
direla erakusten duten frogak jarri zituzten AEBen esku, baina orain
egoera aldatu da, erabileraren susmoak errebeldeen aldean jarri
dituztenean.
Baxar al-Assaden gobernuak esan zuen, hain zuzen ere,
matxinoek erabili zituztela arma kimikoak, martxoaren 19an Alepon
egindako erasoaren ondoren. Identifikatu gabeko substantzia bat zeraman
misil batek itomena eragin zien biktimei. Gutxienez 25 pertsona hil
ziren, eta ehun zauritu. Gertakari horren ondoren erabaki zuten NBEk eta
AEBek ikerketa abiatzea, eta Al-Assaden balizko arma kimikoen
erabilerak esku hartzea zilegi egingo lukeela esan zuen Barack Obamak.
Israelen erasoak
Arabiar Ligak gaitzetsi egin ditu Israelek azken egunetan Siriaren
aurka egin dituen erasoa. Azkena, arratsaldean izan da, bi mortero
jaurti ditu-eta Golanera, ustez nahigabe, nahiz eta armadak ikertzen
jarraitzen duen gertatutakoa, militarrengandik ateratako iturri anonimo
batek jakinarazi duenez. Ez du aparteko kalterik eragin. Lehenengo erasoa ostegun
gauean izan zen, eta bigarrengoa, atzo goizaldean. Israelek ez ditu
bere gain hartu oraindik erasoak, baina Benjamin Netanyahuk esan du bere
ardura dela Israelen etorkizuna eta segurtasuna bermatzea.
Barack Obama
AEBetako presidenteak ere argudiatu ditu erasoak, esanez Israelek bere
burua defendatzeko eskubidea duela.
Mendebaldeko informazio iturriek diote arma biltegi batzuk izan
direla erasoaren jomuga, eta arma horiek Irandik Libanora zihoazela,
Hezbollahentzat zirelako. Argudio hori erabilita egin du eraso Israelek.
Arabiar Ligak, ordea, Nazio Batuen Erakundeari eskatu dio zerbait
egiteko erasoak lehenbailehen eten ditzan. Siriako prentsak esan du
atzoko erasoak Jamrayaheko militar ikerketa gunea jo zuela. Errebeldeen
arabera, armadako berrogei bat kide hil dituzte.
Bi eraso horiek izan dute beste aurrekari bat aurten ere, baina
atzokoak batez ere bortitzagoak izan dira. Siriako Gobernuak errebeldeen
alde jartzea leporatu dio Netanyahuri, eta, modu horretan, Siriako
gerra zibilean esku hartzea.
Israelek
eraso egin dio Siriari airez,
Hezbollah-i armarik ez saltzeko
AEBetako NBC telebistak gobernuko iturriak
aipatuta zabaldu du informazio hori, eta Israelek hala egin duela
baieztatu du. Atzokoa da erasoa.
Berria.info 2013-05-04 - 22:52:58
Amerikako Estatu Batuetako
NBC telebista kateak jakinarazi duenez, Israelek eraso egin zion atzo,
airetik, Siriari. Informazio horren arabera, misil ugari jaurti zituen
Israelek, eta Siriak Hezbollahi armak saltzea galarazi nahi zuen
erasoarekin.
NBCk AEBetako Gobernuko iturriak aipatu ditu. Israelek Washingtonen
duen enbaxadak, hasieran, ez du baieztatu nahi izan hala egin dutenik.
Hala ere, enbaxadak esan duenez, «Israelek ezinezko egin nahi du Siriako
erregimenak terroristei arma kimikoak edo beste era batekoak ematea».
Gero, erasoa egin izana aitortu du Israelek.
AEBetako presidente Barack Obamak baztertu egin zuen atzo Siriako
gatazkara soldaduak bidaltzeko aukera. Urtarrilaren 30ean, Israelek
eraso egin zion Siriatik Libanora zihoan konboi bati; Israelek ez zuen
eraso hura baieztatu, ezta ukatu ere; beraz, Israelek aitortutako lehen
erasoa izan zen atzokoa.

Errusiak eta AEBk
Siriako gerra gelditzeko
Bake Konferentzia egitea
adostu dute
Lavrov eta Kerry asteartean Moskun egin zuten agerraldian (argazkia: Reuters)
Errusiak eta AEBek Siriako gerra zibila geldiarazteko Nazioarteko Bake Konferentzia egitea adostu dute. Moskun bildu dira asteartean Sergei
Lavrov Errusiako Atzerri ministroa eta John Kerry AEBetako estatu
idazkaria, gaiaz eztabaidatzeko.
Bake Konferentzia hilabete honen amaieran egitea espero da. Bertara
Bashar al-Assaden gobernuko ordezkariak eta haren kontrako indarren
ordezkariak gonbidatu beharko lituzketela adostu dute bi herrialdeek.
Bestalde, lehengo urtean Genevan hartutako erabakia aurrera eraman dadin
saiatuko dira: Sirian trantsiziorako gobernu bat eraikitzea, hain
zuzen.
Hainbat puntutan ezadostasunak daude bi herrialdeen artean, ordea.
Trantsizio gobernu bat osatuz gero, AEBek al-Assad agintetik baztertu
beharko litzatekeela esan dute orain arte, baina Kerryren hitzetan, hori
siriarren erabakia izan beharko litzateke.
Bestalde, Lavrovek ez du erantzun zehatzik eman al-Assadekin zer
gertatuko litzatekeen galdetu diotenean. Izan ere, Errusia betidanik
agertu da Siriako gobernuaren alde, gatazkarako armak eskainiz.
“Negoziatutako konponbiderik aurkitu ezean, indarkeria areagotuko da.
Siria amildegian eror liteke, krisi humanitarioa handitu, baita
herrialda zatitu ere” esan du AEBetako estatu idazkariak.
“Eginkizuna orain Siriako goboernua eta kontrako talde guztiak mahai
batean eserarazi eta negozioa bultzatzea da, baita Genevako komunikatua
martxan jar dezaten konbentzitu ere”, gaineratu du Errusiako Atzerri
ministroak.
70.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko Siriako gatazkan bi
urteotan. Kerryk eta Lavrovek adierazi dutenez, Errusia eta AEBak beldur
dira indarkeriak herrialdeko mugak gaindituko ez ote dituen; izan ere,
Israelek airetik erasotu zuen Damasko ingurua igandean.
