LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

Stalin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Stalin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/05/08

Nazi-faxismoa garaitu genuen, Kapitalismoa suntsituko dugu!

1945eko maiatzaren 8an eta 9an

ALEMANIAKO KAPITALISMO NAZIA
GARAITU ETA SUNTSITU ZUTEN
SOBIET BATASUNEKO
HERRI LANGILEEK 

 


GAUR EGUN,

INPERIALISMOA,
KAPITALISMOAren FASE GORENA
GARAITU ETA SUNTSITU BEHAR DUGU,
BERAK PLANETA OSOA 
TXIKITU AITZIN !!!



   


 IRAULTZA ALA HIL!!!

SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!!! 

NO PASARÁN!!!

GORA MUNDUKO IRAULTZA SOZIALISTA!


Duela 68 urte, 1945eko maiatzaren 8an, Berlinen, Alemania naziak, 1929ko Kapitalismoaren krisiak sortu zuen munstro arrazista eta inperialistak, baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen, Langile eta Nekazarien Armada Gorriaren ordezkarien aitzinean. 

Bezperan, Gobernu Kapitalistek, Inperio Britanikoak, Estatu Batuek eta bere morroiek (Errepublika Frantsesa barne, jakina!) fartsa bat antolatu zuten Reims-en, nazien oniritziarekin, bistan denez,  III. Reich-aren errendizioa  Dwight Eisenhower jenera inperialistaren aurrean antzeztuz. Garbi zegoen kapitalisten arteko gerra inperialista bigarren mailako kontu bat zela burgesien artean, "lagunen arteko trajedia bat", eta zinezko gerra Sozialismoaren aurkakoa zela, boltxebikeen kontrakoa. Milaka eta milaka genozida nazi berehala integratu ziren Estatu Kapitalisten armada eta zerbitzu sekretuetan. Eta Inperialismoak (Estatu Batuek, Britainia Handiak, Frantziak...) berehala babestu zituzten diktadore faxista eta antikomunista guztiak, Francisco Francorengandik hasita, prefosta! 

        

Berlinen genozida naziek errendizioa sinatu zutelarik, gauerdian, maiatzaren 9ko goizaldea zen Sobiet Batasunean, eta Moskun bereziki, eta horregatik, garaipena ospatzeko data maiatzaren 8a izan ohi da estatu kapitalistetan,  eta maiatzaren 9a Sobiet Batasunean. Maiatzaren 8a jai eguna da Ipar Euskal Herrian, Baxe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Egunen batez, Euskal Errepublika Sozialista eraikiko dugularik, maiatzaren 9an besta izanen da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan. Eta gaurdanik hasi behar dugu data sakratu hau, maiatzaren 9an, gure egutegi gorrian markatzen.
 
Egun hauek gogoan ditugu munduko iraultzaile guztiok, sozialista eta komunista iraultzaileok, basapiztia nazia betikotz suntsitu baitzuen Armada Gorriak. Bai, ongi irakurri duzu, Armada Gorria, ala uste al duzu Hitler eta III Reich-a, "Ryan soldaduak" garaitu zituela? Hori mitologia burges yankia da, film eta pelikulen bidez Inperialismoak buruan saru izan digun gezurra. Alemaniaren aurkako gerran 110.000 soldadu yanki hil ziren, 55.000 britaniko eta 200.000 soldadu nazi. Ekialdeko frontean, aldiz, Armada Gorriaren kontra, lau milioi aleman hil ziren eta hamar milioi soldadu sobietar . Atera kontuak! Inperialismoaren gezur, iruzur eta ideologia alienatzailearen aurkako borroka etengabe izan behar da euskal iraultzaileon artean, bertzenaz Burgesiaren ziriak leku guztietatik sartuko dizkigute hedabide kapitalistek eta beren sasintelektualek. 

Zeren eta argi eta garbi adierazi behar dugu, eta ozenki aldarrikatu, Armada Gorriak eta Sobiet Batasuneko Herri Langileek garaitu zutela Hitler, kosto humano izugarriarekin: 27 milioi hildako gutxienez, kalkulu batzuen arabera, 37 milioi, eta horietariko 9 milioi bakar-bakarrik ziren militarrak!
 

II. Mundu Gerran izan ziren hildakoak ezin dira zehazki jakin: kalkulurik "baikorrenak", 40-45 milioi artean kokatzen dira, eta "ezkorrenak", 70 milioi. Normalean kontsideratzen da 55-60 milioi jende hil zirela Kapitalismo inperialistaren krisi ikaragarriak piztu zuen gerra genozida horretan. Dena den, kalkulu guztietan kontu bat argi dago: hildakoen erdiak Sobiet Batasuneko herritarrak ziren, erasorik basatiena jasan zuen Herrialdea, hain zuzen. Txinak, 1937tik Japoniak erasoturik, 14 milioi pertsona galdu zituen. Alemaniak 7 milioi inguru, Poloniak 6 milioi (barnean Herrialde hartako herritar judu gehienak), Japoniak 2.250.000 inguru Yugoslaviak ia 2 milioi... Honen aurren, Britainia Handiak 400.000 hildako izan zituen, eta Estatu Batuek, 220.000 inguru. Honek ematen digu II: Mundu Gerraren zinezko dimentsioa, eta ez propaganda yankiak.

 

Stalingrad-eko batailan jokatu zen Humanitatearen geroa, eta Sozialismoak irabazi zuen. Leningrad-eko setioan erakutsi zuen Sobiet Batasuneko Langileriak bere erabakitasun absolutua. Bi hiri horiek, 1989-1991 Kontrairaultzaren ondorioz, beren izenak galdu zituzten. Agian egunen batez berreskuratuko dituzte, eta Bandera Gorriarekin batera!

Euskal Herriko iraultzaileok ez dugu ahantzi behar II. Mundu Gerran Faxismoak, Nazismoak eta Frankismoak bere lehendabiziko esperimentu genozidak Durangon eta Gernikan egin zituztela. Eta ez dugu ahaztu behar naziak Euskal Herrian gaindi ibili zirela jaun eta jabe, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan! Euskal Herria naziek bonbardatu zuten lehenik, eta ondoren zati bat okupatu! Frantximant eta espainolistekin aski ez bagenu bezala!

 

Eta ez dugu inolaz ere atzendu behar gaur egun Estatu Espainoleko Monarkia ustelaren gibelean, Oligarkia Neofrankista ari dela, Sobiet Batsunerat Dibiso Urdina bidali zuen berbera.


       
       


Zeren eta Inperialismoaren propaganda gezurti-alienatzaile eta terrorismo intelektual guztien gainetik, euskal iraultzaileok argi izan behar dugu nork eta nola garaitu zuten III. Reich-aren nazismo genozida. Eta garaileak, dudarik gabe, Sobiet Batasuneko Herri Langileak izan ziren, hango Alderdi Komunista Boltxebikea eta bere gidaritza-taldea, Stalin buru zutela, eta Armada Gorria. Haien heroismo mugagabeari esker, Humanitate Langilea Nazismo eta Faxismorik gabe bizi da.  




Humanitate Langilea Alemaniako Nazismoaz eta Italiako Faxismoaz askatu bazen ere, nazismo eta faxismo guztein iturri ustela ez zen suntsitua izan: KAPITALISMOA. Alfer-alferrik da antifaxismoa, antikapitalismo militantea ez bada. Kapitalismoa bizi deno, Herri Langileok zapalduta biziko gara. Eta 1945az geroztik gauzak okerrera joan dira. Bereziki 1953-1956az geroztik, Sobiet Batasunean Errebisionismoa nagusitu zenetik, 1978az geroztik, gauza bera Txinan gertatu zenean eta 1986-1991 urteetatik, Kontrairaultzak Sobiet Batsunean boterea eskuratu zuenean ...

Kapitalismoa eta bere faserik goren eta ustelena, Inperialismoa, krisi global batean amildu da 2008az geroztik. Berriz ere Mundu Gerra Inperialista baten ohiartzunak aditzen ditugu munduko lau bazterretan, Koreatik Siriarat. Eta berriz ere, langileok Iraultza Sozialistaren bandera jaso eta astindu behar dugu. 1917an bezala... Aurrera!!!

Gaur egun, Euskal Herrian, formazioa, antolakuntza eta borrokaren garaia da, nork bere tokian eta aukerako antolakundean. Talde eta erakundeak ez dira falta, eta aurrean dugu maiatzaren 30eko Greba Orokorra. Hortzez eta haginez defenditu behar dugu langile guztien artean Euskal Iraultza Sozialistaren beharra, eta Euskal Errepublika Sozialistaren programa, blog honetan bertan argitaratu dena. Armada Gorriak 1941-1945 urteetan erakutsi zuen ausardia, heroismoa eta erabakitasuna barneratu behar dugu euskal iraultzaileok, esperantza ez galtzeko, derrotismoan ez jausteko. Oligarkia neofrankista harro dabil azken egunetan, Euskal Nazio Askapen Mugimendua betikotz suntsitu duelakoan. Ederki tronpatzen da! Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea eraikitzen hasi gara jadanik, egindako akatsetatik ikasiz. 

 

Inperialismoaren terrorismo intelektualaren aurka, gu ez gara Sozialismoaz lotsatzen, eta ez ditugu onartzen STALINen aurka errandako gezur eta kalumnia guztiak. Militante  boltxebike honek, komunista iraultzaile honek gidatu zuen Alderdi Komunista Boltxebikea eta Sobiet Batasuna hogeita hamar urtez, eta berak zuzendutako Armada Gorriak suntsitu zuen III. Reich betikotz. Eta hori iraultzaileok ez dugu ahantzi behar. Stalin kritikatu? Bistan da, ez baita Jainkoa! Baina kritikatzen hasi aitzin, Burgesiaren eta Inperialismoaren gezur, infundio, iruzur, kalumnia eta leienda beltz guztiak errotik xehetu behar ditugu. Stalin kritikatu, bai, Iraultzan aurrera jotzeko, Sozialismoa hobetzeko, Komunismoranzko bidean urratsak egiteko. Bainan Iraultza Proletarioaren bidean beti, eta Kapitalismoaren kontra.


Ez dugu sekulan ahantzi behar milioika sobietarrren sakrifizio heroikoa, gu bizi gintezen. Inperialismoaren manipulazio guztien kontra, argi eta agrbi erran behar dugu, eta ozenki aldarrikatu, Sobiet Batasunak garaitu zuela Hitler, eta ez bertze inork. Stalinek behin erran omen zuen bezala: "Ingalaterrak denbora eman zuen, Estatu Batuek dirua, eta Sobiet Batasunak odola."


 Presta gaitezen hurrengo batailetarako, eta bereziki maiatzaren 30eko Greba Orokorrerako! Egun hori izan dadin borroka eguna, Euskal Iraultza Sozialistaren alde, Euskal Errepublika Sozialistaren bidean!






JO TA KE 
IRABAZI ARTE!!!

KAPITALISMOA SUNTSITU!!!

GORA
 MUNDUKO
 IRAULTZA
 SOZIALISTA!
 

2013/05/06

KIMETZ






 ELKARRIZKETA
 "AURRERA LANGILERIA"
 BLOGEAN

 kimetz-logo


Nazioarteko Langileriak lehen uholde iraultzailearen amaiera ikusi du, Urriko Zikloa deritzona. Kapitalismo Inperialistaren jardute  zapaltzailearen aurrean ezindurik aurkitzen da, batez ere ideologikoki, gizarte klasista endekatuarekin amaitzeko eta Sozialismoaren aroari hasiera emateko. Datozen garai latz baina erabakigarri hauetan, etorkizun ilunaren aurrean begirada beste alde batera zuzendu ordez, badira Herri Langilearen indarrean sinesten jarraitzen dutenak, datozen borroketan Langileriari garaile ateratzeko beharrezko armak eskaintzeko lan egiten dutenak, edozein iraultzaile itxaropenez betetzen dutenak.


Hona hemen Aurrera Langileria-k Kimetz Kolektiboari egindako elkarrizketa, egungo auzi garrantzitsuez Euskal Herritik eta Langileriaren marxismo-leninismoaren ikuspegi burujabe eta hilezkorraz egina.




Aurrera Langileria: Egunon Kimetz kolektiboa. Erakunde komunista gisa aurkezten zaretela dakigu, nola definituko zenukete zuen izatearen zioa?


Kimetz Kolektiboa: Kimetz 2000. urtean jaio zen, zehazki 1999ko abenduaren 31ean. Nazio honen ikuskera marxistari atxikitutako  zenbait militantek borroka guztiak norabide berean, iraultza soziala Euskal Herriaren testuinguruan, gidatu, antolatu, bateratu eta bideratuko zuen behargin klasearen erakunde burujabe baten beharra egiaztatzen zuten. Une horretatik aurrera gure egiteko garrantzitsuena euskal behargin klasearen alderdi komunistaren sorkuntzan lan egitea izan da. 


Data hartatik aurrerako gertaerek gure azterketaren egokitasuna berretsi besterik ez dute egin. 2008. urteko krisialditik aurrerako oligarkiaren erasoaren aurkako borroka prozesu osoko bateratze, antolatze eta gidatze gabezia gure azterketa berrestera etorri da, apurrengatiko borroka erreformistaren eraginkortasun eza eta euskal prozesu politiko osoa Iraultza, Sozialismo eta Independentziaruntz aurrera egitea ahalbidetzen duten behargin egiturak sortzeko beharra erakutsiz.


ENAMen krisiak, Ezker Abertzalearen ondorengo etsitzea  ekarri duena, egitura instituzionaletan erabat integratuta eta erreforma frankistak ezarritako marko legaletik ateratzeari bere ukatzeak, euskal behargin klasea umezurtz utzi du.  

Gidaritza ezartzen duen iraultzaileen alderdi edo antolakunde homogeneo bat ez egoteak, koadro politikoz osatua eta abangoardiakoa, hots, aitzindaritza egiten duena, ENAM barneko gaurko printzipioen krisia  eta behargin mugimenduaren ikuspuntu eza orokorra ahalbidetu du. 

Gure nahia leku politiko hori betetzea da, eta mota berriko behargin alderdiaren sorkuntzara bideratutako abangoardiako indarren metatzea. 


Hala ere, hau ez ezin da egun batetik bestera egin eta prozesu osoa luzea eta zaila izango dela badakigu. Eremu sozialistako gehiengoaren desagertzeak, nazioartean jazotzen den blokeetako osaketarekin batera, behargin klasea egoera guztiz zailean ipini du. Krisi honetatik irteera Euskal Herrian soilik jarrera iraultzaileetatik izan daiteke. Bakezaletasun faltsuak, parlamentarismoak, erreformismoak eta errebisionismoak behargin klasea ezindurik uzten dute, bai maila ideologikoan zein praktikoan.



 A.L.: Zuen azterketetarako eta zuen antolakuntza lana eta langileenganakora gidatzeko marxismo-leninismoaren zientzia politikoa erabiltzen duzuela pentsatzen dugu. Zeintzuk dira zuen erreferente garrantzitsuenak? Eta Sozialismoaren eraikuntzaren kausari min gehien ematen dioten ideologiak?


K.: Gure antolakundea komunista gisa eta zehazkiago marxista-leninista gisa definitzen da. Zer esan nahi du honek? Marx-en doktrina egiazko bakartzat hartzen dugula, ekintzarako gida bat, prozesu historikoen izatetik eta Sozialismo Zientifikoaren ezagutzatik errealitate haren beraren ezagutzari heltzeko, errealitatearen azterketa metodo bat ematen digulako. 

Gure ideologia ezartzen den hiru ardatz nagusiak materialismo historikoa, materialismo dialektikoa eta ekonomia politikoa dira, Sozialismo Zientifiko gisa ezagutzen dena osatzen dutenak, dena behargin klaseak botere politikoa eskuratu eta beretzat Euskal Estatu Sozialista eraiki dezan amaierako helburuarekin.


Uste dugu Marx eta Engels-en gizarte kapitalistaren azterketa  Lenin-ek soilik osatu zuela bere Inperialismoaren garaiaren definizioarekin eta Estatu modernoaren azalpen pedagogikoarekin, Kapitalismoaren azken fase gisa edo Estatuko kapitalismo monopolista gisa; hala nola errebisionismoaren salaketa argi eta oinarrizkoa, non mota berriko behargin alderdi iraultzailearen beharra ere azaltzen den.  

Horregatik marxista eta leninista deitzen diogu geure buruari. 

Honek ez du esan nahi beste komunista handi batzuk kontuan hartzen ez ditugunik, Marx eta Lenin-en doktrina gainditu gabe marxismo-leninismoaren garapenera ere beren ekarpena egin dutenak. 

 

Argala, Txabi edota Pertur dira militanterik aurreratuenak euskal marxismoaren baitan, Herri-frontearen barneko behargin alderdi burujabearen, euskal auzi nazionalaren eta fronte horren beraren definizio eta beharraren inguruko  beren ekarpenekin, gerora Herri Batasuna deituko zena. 

Stalin edota Ernesto “Che” Guevara, hain garrantzitsuak diren Sozialismoaren garapen edota eraikuntza, auzi nazional edota internazionalismoaren auziak ikasten ditugun egileak dira. Alexandra Kollontai edota Clara Zetkin emakumearen eskubideen eremuan dira erreferentziak. Azken finean, marxismoaren klasikoez elikatzen gara gure formakuntza, azterketa eta ekintzen gidarako.


Gaur egun milaka arazo ditugu euskal behargin klasearen baitan. Euskal behargin klasea elementu homogeneo bat ez dela ulertu behar dugu, eta bere baitan antolatze eta ideologia maila desberdinak aldi berean daudela. Gaur egun, eta duela zenbait hamarkada, beren nahiera dabiltza hainbat joera ideologiko euskal behargin mugimenduaren barnean. Alde batetik, erreformismoa, Estatu burgesaren ustezko ontasunak adieraziz behargin klasea engainatzen saiatzeaz arduratzen dena, eta beste aldetik, errebisionismoa, marxismoa behargin klasearen berezkoak diren interesei arrotza den zerbait bihurtzen duena. Bi joerek gogo biziz egiten dute lan batera marxismoa bere printzipio iraultzaile eta burujabeez eranzteko; behargin klasea bere klase borrokatik aldentzen saiatuz.


Hitzaren eta lumaren profesionalek marxismoaz hitz egiten dute bere corpus ideologikoa ukatuz. Iraultzaz hitz egiten dute boterearen lortzeaz, behargin klasearen antolakuntza burujabeaz edo ekoizpen baliabideen jabetzaz hitz egin gabe, Euskal Herrian Sozialismoaren garapena eta eraikuntza ahalbidetuko dutenak. Euskal proletalgoarentzat askatasuna nahi dutela esaten dute, aldi berean instituzio burgesetara eta burgesia-ttipira lotzen dutelarik. Sozialismoa aipatzen dute Proletalgoaren Diktaduraz gabetuz, klase sozialekin nola amaituko duten azaldu gabe.


Hala Sozialismoa nazional edo identitario nola XXI. mendeko Sozialismoak, beren sortzaile propioek zehazteko eta garatzeko daudela onartu behar izan duten teoria huts eta azalekoak; antolakunde anitzetan erdigune ideologikoa betetzen dute gure nazioan. Teoria hauek ezer berririk gehitu gabe eta mementora arte gutxi zehaztuari eta garatuari buruz ezer zehaztu ezta garatu gabe dira onartuak. Zehaztugabeko zerbait ardurarik gabe onartzen da historiak jadanik frogatutakoa ukatzen den bitartean. Behargin mugimenduak duen ahultasunaren aurrean datozen teoria zaharrak.


Beste antolakunde batzuk, EHK bezala, beren burua komunista izendatzen dutenak, beren izatean zehar euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen sorrera oztopatu dute mintzaira eta hiztegi marxistari uko egiten dioten aldi berean, burgesia-ttipiari lan zikina eginez.


Badira beren burua komunista izendatuz ezer praktikoagatik lan egiten ez dutenak, hauek ere sendi komunista osatzen dute. Beharrezkoa dena ez da kritika soilik, baizik eta aukera baten eraikitzea memento honetan ezinbestekoa bihurtzen da, zeina gabe ezinezkoa izango den garaiko egoeratik ateratzea eta euskal proletalgoa garaile ateratzea lortzea.


Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez. Beraientzat gauza bera da Proletalgoa, Behargin Klasea zein Herri Langilea eta euskal proletalgoaren aitzindari papera edo indar eragilea ukatzen eta/edo nahasten dute.


Denak balio du egungo nahasmen garai batean zeinetan oportunismoak bere nahiera nabarmentzen den behargin klasea nahastuz eta desantolatuz eta burgesiaren azpilana eginez.


Gure antolakundeak ideologia guzti hauek era irmoenean gaitzesten ditu euskal behargin klasearen antolakuntza ekidinezina atzeratzen dutenak egitura propio eta burujabeen inguruan.



A.L.: Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde lan egiten duen kolektiboa izanik, ezker abertzalearen eremu soziologikoaren baitan zaudetela jotzen dugu. Zein da zuen iritzia ENAMen barnean hegemonikoak izan diren antolakundeek azken urteetan izan duten jarrera politikoari buruz?


K.: Ez dira errespetatuak izan bai Argala-ren zein Pertur-en 1976ko azterketa marxista egokiak zeinetan proletalgoaren alderdi burujabe bat zehazte zen, aitzindaria, homogeneoa, taldeena eta erdi-isilpekoa mugimendu askatzailea iraunarazten eta gidatzen jakingo zuena, jarrera iraultzaile batzuetan,  ez militarismoan ezta Estatuaren egituretan integrazioan erori gabe. Biak ala biak etsitze ideologiko bat dira Herri honentzat.



Bistakoa da duela urte batzuetatik hona ENAM eta bere baitako antolakundeak krisian daudela, eta hori dela Ezker Abertzale ofizialari independentzia eta sozialismoa leloaz adierazten ziren jarrera klasikoei uko egitera eraman duena. Gure irakurketa argia da zentzu honetan eta laurogeiko hamarkadan hasten da gaur egun arte. Geure burua HASIren defentdatzaile sutsu izendatu gabe, bai ulertzen dugu alderdi honek Herritar Batasunaren baitan paper bat jokatzen zuela. Euskal proletalgoaren ordezkari ideologikoaren papera, bere huts eta asmatzeekin, baina zinez ezkerretik presioa egiten zuena Herri Batasunaren baitan .


HASI desagertzerakoan, eta eremu sozialistaren erorketarekin, sozialdemokrazia aurkaritzarik gabe garatu da Herritar Batasunaren baitan, alde batetik erakunde armatuaren fronte politikoaren urruntzea ahalbidetu duena,  eta beste aldetik narriatze ideologikoa izan da azkeneko haustura egitura instituzional burgesetan integratzerantz eragin duena. 

Edozein eratara ere ezin zaio erru osoa burgesia-ttipiari egotzi, historikoki mintzatuz bere ohiko egitekoari eustea besterik ez baitu egin. Erruduntasun hori bistan denez beren burua marxista izendatuz amore eman eta burgesia-ttipiari bide zabala irekiz horren menpera jarri zirenena da.


Guzti hau guztiz laburbildua dago noski eta horri buruz xehetasun asko daude prozesua nola izan denaren inguruan, baina gure aburuz ukaezina dena, ENAMren izateak berak Euskal Iraultzaren alde bikoitza egiaztatzen duela da, bata Iraultza sozialarena eta bestea, honen menera baina inoiz ez alboratuta, Askapen Nazionalarena. Azterketa honetatik urruntzea Zutik Euskal Herria! prozesua ezagutzen denaren egoera eragin duena dela ulertzen dugu, Aieteko Adierazpenarekin amaitu dena, non argi eta garbi eta nazioarteko inperialismoaren ordezkarien eskutik Estatuaren aurkako borroka aroaren amaitzea eta bere onespena Ezker Abertzalea sistemaren antolakundeetako klub apartekoan integratzeko eszenaratzen den.



A.L: Nazioarteko proletalgoari aurkezten zaion krisi kapitalista eta inperialisten arteko borroken aurrean, zeintzuk uste dituzue izango direla euskal herri langileak buruz buru izango dituen erronkak hurrengo urteetan, eta zein izango zuen kokapena eta lana haien aurrean?


K.: Alde batetik hurrengo urteetan inperialisten arteko borrokan indarren korrelazioa zein izango den zehazki jakiterik ez dagoela dago, baina badakizkigu zenbait gauza. Badakigu AEB alde batetik eta bere ohiko aliatuekin, Kanada, Japonia eta Britainia Handia, baliabide naturalen hegemonia mantentzen saiatzen ari dela Ekialde Ertainean, bere atzeko patio erdi- eta hego- amerikarra ernegazioz kontrolatzen saiatzen den aldi berean. Ez da ustekabekoa Honduras eta Paraguai-ko estatu kolpeen jauskera, historian lehen aldiz Papa latinoamerikar baten koroatzearen erritu berriarekin batera. Hala nola ez den ustekabekoa azkeneko hamabi urteetan Irak, Afganistan eta Libia inbaditu izana eta Siria inbaditua izaten egotea Iran antzezleku estrategiko lokaletik isolatzeko asmotan. Koreako Errepublika Demokratiko Herrikoi burujabearen aurkako erasoa, Errepublika Txinatarraren alboa hartzea bilatzen duena, AEBren beste oinatz bat da bere hegemonia mantentzeko bidean bere kide Japoniarra indartuz. Inperialismoak beti burujabea eta tutoretzarik gabeko garapena erabakitzen duena erasotzen du. Horretaz gain kontinente afrikarra dugu memento hauetan potentzia inperialisten arteko borroka itzelen tokia dena.


 Beste aldetik Errusia, Txina eta aliatu batzuk daude, Afrikako, Hegoamerikako eta Asiako baliabideengatik borrokatzen saiatzen direnak lurrazpiko diplomatiko eta merkatal guda baten erdian. Herrialde batzuk norgehiagoka inperialistaren jana diren bitartean, kapitalaren Europa bezalako zenbait egitura nabarmenki arriskuan aurkitzen dira. Ez dago leialtasunik aurkako interesetako mundu batean.


Gure ondorioa zentzu honetan da jasaten ari garen krisia baliabide eta merkatuengatik inperialisten arteko harrapaketa gerrate ireki baten ataria dela. 

Egindako galderari erreparatuz osaketan dauden blokeen garapen horren barnean Estatu espainiar eta Estatu frantziarraren kokapena hurrengo urteetan erabakigarriak izango dela ulertzen dugu, Euskal Iraultza era batean edo bestean izatea eragingo duena. Gure jarrera politikoa honen aurrean, marxista ororen antzera, inperialisten arteko harrapaketa gerratea guda zibil iraultzaile bihurtzea beharrezkoa dela da, era horretan kapitalaren jatuntasuna suntsituz. Gerra hasten den unean herrialde guztietako proletarioak elkar zaitezte kontsignak garrantzia handia hartuko du, burgesiak nazioarteko behargin klasea banatzen indarrak bilduko baititu, eta nola ez, behargin mugimenduaren barneko bere eragileek jarraituko dute gerraren benetako izate atzerakoia ezkutatzeko asmoarekin. Bakea nazioarteko behargin klasea nahia da, baina beharrezkoa da argi izatea munduan ez dela bakerik egongo zapalketa dagoen bitartean. Honen aurrean premiaz ikusten dugu euskal behargin klasearen antolakunde burujabe baten sorkuntza, euskal proletalgoarentzat Sozialismorako irteera iraultzailea ekitea ahalbidetuko diona.



A.L.: Zer esango zenieten marxismo-leninismoaz iritzi ezkorra duten  langileei eta soldatapekoei orokorrean? Zein uste duzue izan behar dela komunisten ekitea alienazio kapitalistak behargin klasean sortzen dituen taren aurrean?


 K.: Inperialismoaren taktika oinarrizkoena bat behargin klasearen alienazioa eta nahasmena da, bake soziala mantentzeko helburuarekin. Ez da ustekabekoa bialderditasuna Norvegia edo Euskal Herria bezalako herrialde hain ezberdinetan egotea eta ez da ustekabekoa ere herrialde inperialista guztietan komuna den behargin aristokraziaren fenomenoa, alderdi sozialdemokratak soldata pribilegioen eta laguntza-estatu batean sostengatutako oinarri sozial batez elikatzen dituena.


 Gertatzen dena da krisiak berak behargin aristokraziaren zati handi batekin eta laguntza-estatu horrekin amaitzearen beharra agerian utzi duela, eta ondorio gisa ekarriko duena mugimendu iraultzailearen gorakada izango da. Gainera, bistakoa da duela zenbait denbora hitzaldi iraultzailearen aurrean axolagabeak ziruditen langileak, aste bat igarota ausart eta kontzienteenen artean egon daitezkeela. Horregatik, auzia ez da komunismoaz fidatzen ez den behargin klaseari zer esan behar zaion, baizik eta ildo politiko bat eta bere ezartze praktikoa nola garatu. Langileek ekintza eta hitz bakoitzaren atzeko klaseen interesak ikusten ikasi behar dute.


Garrantzitsua da klase kontzientzia behargin kopuru handi bateri lotua egotea, baina bagara ere kontziente ezin dela eskatu behargin klasearen multzo osoari klase borrokan bere klaseak garatzera deitua dagoen egiteko konplexu guztiaren kontzientzia erabatekoa. Erabateko kontzientzia soilik militantzia aurreratuenera eskatu behar zaio. Kontzientzia goren hori proletalgoaren antolakunde burujabearen bidez  ordezkatua behar du egon; era honetan behargin borrokaren buruan eta ez isatsean aurkitzeko.


 Eta masen buruan joateko, gure garaiko Sozialismo Zientifikoa, marxismo-leninismoa,  bereganatzea ezinbestekoa den iritziari eusten diogu.



Errebisionismoaren aurkako etengabeko borroka eta salatzearen lan praktikotik eta errealitatearen etengabeko ikasketatik Euskal Nazio Askapen Mugimendu Iraultzailearen buruzagitza gauzatuko duen antolakundea aterako dela ulertzen dugu. Behargin klasearen partaidetza indartsuki egongo da eraginda, nahiz eta egun komunismoaz fidatu ala ez fidatu, bere baitan egingo den lan praktikoagatik, esplotazioaren eta auzi nazionalaren inguruko ildo egokiagatik eta militanteen arazo zehatzetan parte-hartzeagatik, soinez soineko borrokaz eta betiere buruan eredutik helarazteaz eta irakasteaz gain. Argiagoak izateko, prozesu iraultzailearen garapena soilik izango da posible bide horretan militante aurreratuenek borrokaren lehen lerroak betetzen badituzte.
 



A.L.: Eta zer esan edo gomendatuko zeniekete teoria eta praktika iraultzaile marxista-leninista  ikasteko grina izanda, eta beraientzat erreferentzia izandako antolakundeen suntsiketaren aurrean, nora joan edo zer egin ez dakiten dabiltza gazteei (ala ez hain gazteei)? Eta erreformisten menera daudenei hortaz jabetu gabe?


 K.: Guk beti adierazi dugu konprometitutako militantziari buruzko gure iritzia. Ez gara fidatzen auzi nazionalaren azterketa bi Estatuen izatetik eta auzi hori antolatze eremuan ere ekiteko beharretik egiten ez duten antolakundeen ildoan, bi estatuetan banandutako nazio batentzako konponbidea federaltasunean edo konfederaltasunean geratu ezin daitekeela ulertzen dugulako, arazoari bere osotasunean heldu gabe. 

Zehazki ez dakigun noiz edo non gauzatu beharreko autodeterminazio eskubide orokor eta abstraktu bat, ala burujabetza klase sozialen izatearen eta esplotazio kapitalistaren egiteari heldu gabe, ez dute ezer konpontzen euskal behargin klasearen burujabetze bidean.


 Hori dela eta, ulertzen dugu Euskal Herrian klase antolakundearen ikasketari eta sorkuntzari heldu nahi dionak, gure antolakundean sartzeko edo antolatu eta gurekin ideologiko eta borrokazko begizta estuak sortzeko posibilitatea serioski pentsatu behar duela, alderdiaren eraikuntzan aurrera egiteko helburuarekin. 

Ezin da gehiago atzeratu euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen eraikitzeko beharra. Galtzen den denbora oro klase etsaiari emandako denbora da, gure aurkakoek beren nagusitasunarekin jarraitzeko eta behargin klasea oraindik gehiago nahasteko erabiltzen duten denbora.  

Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da.

2013/03/25

STALIN. LENINISMOAREN OINARRIAK (5)




LENINISMOAREN OINARRIAK (5)




J.V. Stalinek, 
Sverdlov Unibertsitatean 1924an
 belaunaldi leninistari emandako hitzaldiak






LAU: PROLETALGOAREN DIKTADURA

  
Oinarrizko hiru gauza aztertuko ditut gai honetan:

a) Proletalgoaren  Diktadura Iraultza Proletarioaren tresna
    gisa.

b) Proletalgoaren Diktadura Burgesiaren gaineko 
     Proletalgoaren nagusitasunaren adierazle.


d) Botere Sobietarra Proletalgoaren Diktaduraren Estatu
    forma bezala.



1) Proletalgoaren Diktadura Iraultza Proletarioren tresna gisa. Proletalgoaren Diktaduraren afera, Iraultza Proletarioaren edukiaren oinarrizko afera bat da. Iraultza Proletarioa, bere osotasunean, bere garaipenekin batera, Proletalgoaren Diktaduran gorpuzten da. Proletalgoaren Diktadura Iraultza Proletarioaren antolakuntza mota bat da, bere euskarririk garrantzitsuena da; alde batetik, garaitutako zapaltzaileen erresistentzia suntsitzeko eta lortutakoa bermatzeko, eta bestetik, sozialismoa bere garaipen osora eramateko balio duena. Iraultzak, Proletalgoaren Diktaduraren beharrik gabe, burgesia garaitu eta berau boteretik bota dezake. Baina Iraultzak ezin dezake Burgesiaren erresistentzia garaitu, garaipena sendotu eta garaipen osorantz jarraitu bere garapenaren puntu batera iritsitakoan bere antolakuntza moldea, aldi berean bere euskarria izango dena, hots, proletalgoaren diktadura, sortzen ez badu.



“Botereari buruzko afera oinarrizkoa da Iraultza orotan” (Lenin). Honek zer esan nahi du, dena boterea hartzera, boterea konkistatzera mugatzen dela akaso? Ez, noski gauzak horrela ez direla. Boterea hartzea hasiera besterik ez da. Langileriak Burgesia garaitu duen Herri batean, azken honek, nahiz eta boteretik kanporatua izan, urteetan eta urteetan boterea hartu duen Proletalgoa baino indartsuagoa izaten jarraituko du, arrazoi askorengatik. Horregatik eutsi behar diogu botereari, hau sendotu eta garaiezin egin. Zer egin behar dugu hau lortzeko? Hona garaipenaren “biharamunean” derrigor burutu behar diren hiru betebehar:



a) Garaituak eta desjabetuak izan diren lurjabe eta kapitalisten erresistentzia txikitzea, Kapitalaren boterea berrezartzeko egingo duten edozein saiakera zapaltzea.



b) Behargin guztiak Proletalgoarengana inguratzen direlarik Sozialismoaren eraikuntza antolatu, eta lan hau klaseen suntsiketa, abolizioa lortzeko helbururantz bideratu.



d) Iraultza armatu, Iraultzaren armada atzerriko etsaien aurka, Inperialismoaren aurka borrokatzeko antolatu.



Betebehar hauek burutzeko, Proletalgoaren Diktadura beharrezkoa da.

“Kapitalismotik komunismora iragateak –dio Leninek-, garai historiko oso bat darama. Garai hau gertatzen ari den bitartean, zapaltzaileek euren boterea berrezartzeko esperantza mantentzen dute, itxaropen hori euren boterea berrezartzeko saiakeretan gorpuzten delarik. Lehen porrota pairatu eta gero, uzkailitako zapaltzaileek, euren uzkailtze hau espero ez zutenek, uzkailtze hau gertatuko zatekeen ideia bera ere onartzen ez zutenek, hamar aldiz indar gehiagorekin, sekulako grinarekin, ehun aldiz biderkatutako gorrotoarekin borrokara joko dute euren “paradisu galdua” berreskuratzeko, euren familiek, orain “jendaila madarikatu” horrengandik miseriara (edo lanbide “madarikatu” batetara) kondenatuak izan direnek lehen zuten bizi gozoa berreskura dezaten. Eta kapitalisten atzetik Burgesia ttipiaz osatutako masa handi oso bat abiatzen da; herri guztietako hamarkadetako eta hamarkadetako esperientzia historikoak erakusten duenez, zalantzatia dena, lehen momentuan Langileriaren alde jar daitekeena baina langileen lehen porrot edota atzerapausoarekin batera zalantza egiten duena, urduri jartzen dena, intziri egiten duena, alde batetik bestera erraztasun handiz igarotzen dena”.

Burgesiak, bere berrezarkuntzarako saiakerak egiteko bere arrazoiak ditu; beste gauza batzuen artean, luzaroan, boteretik bota duen langileria baina indartsuagoa izango delako.


“Zapaltzaileak herri bakar baten garaituak badira ere -dio Leninek-, eta ohikoena hala izatea da, une berean herri askotan garaitzen duen iraultza salbuespen arraro bat baita, boteretik uzkaili dituen langileria baino indartsuagoak izaten jarraituko dute.”
 

            Zertan datza garaitutako burgesiaren indarra? 


Lehenik eta behin, “nazioarteko Kapitalaren indarrean, Burgesiaren nazioarteko loturen sendotasunean”.
           
Bigarrenik, “iraultzaren garaipena jazo eta urte askotara, esplotatzaileek euren alde abantaila handi pila izango dute: dirua dute (hau ezin da kolpe batez desagerrarazi) eta askotan baliagarriak diren zenbait ondasun higigarri, antolakunde eta administrazio ohitura baita, administrazioaren “sekretu” batzuk ezagutzen dituzte (ohiturak, prozedurak, baliabideak, aukerak), heziketa maila altuago bat dute, burges erara bizi eta pentsatzen duen goi mailako pertsonal teknikoarekin harremanak dituzte eta gainera (eta hau oso garrantzitsua da), jarduera militarraren ezagutza askoz ere handiagoa dute”. (Leninek esana.)

Eta hirugarrenik "ohituraren indarra, produkzio txikiaren indarra dute. Zoritxarrez, munduan produkzio ttipi asko, larregi geratzen da eta ekoizpen ttipi horrek, etengabe, gelditu gabe, espontaneoki, kopuru handietan burgesia sortzen eta sortzen darrai, Kapitalismoa sortzen eta sortzen darrai”. Izan ere “klaseak desagerrarazteak ez baitu kapitalistak eta lurjabeak kanporatzea esan nahi -hau nolabaiteko erraztasunarekin egin dugu-, baizik eta ekoizle ttipi horiek desagerraraztea; baina hauek ezin dira kanporatu, hauekin bizi behar dugu, eta beraz, hauek prozesu luze eta patxadatsu baten bidez eraldatzea eta heztea ez den beste irtenbiderik ez dugu (eta hori da egin behar duguna)” (Leninek esana hau ere).


            
 Horregatik honela mintzo da Lenin:

“Proletalgoaren Diktadura gerra mota berri bat da, sekulan izan dena baino gordinagoa, bortitzagoa; inoizko aurkari boteretsuenaren aurka: Burgesiaren aurka, zeinek boteretik kanporatua izan eta gero bere erresistentzia hamar aldiz biderkatzen duen”.

            Eta honela ere bai:


“Proletalgoaren Diktadura gizarte zaharraren indar eta tradizioen aurkako borroka latza da; odoltsua eta odolik gabekoa, indarkeriaz eta indarkeriarik gabe egina, militarra eta ekonomikoa, pedagogikoa eta administratiboa”. 

Ez dut uste lan hauek epe motzean, urte gutxi batzuetan osorik betetzea ezinezkoa dela frogatu beharra dagoenik. Horregatik, Langileriaren Diktadura, Kapitalismotik Komunismora doan arokoa, ezin da dekretu “hiper-iraultzailez” betetako garai labur bat bezala ikusi; gerra zibilez eta kanpo-borrokez, antolakuntza lan administratiboaz eta eraikitze ekonomikoaz, erasoz eta atzera-egiteez, garaipenez eta porrotez jositako garai historiko oso bat bezala baizik. Garai historiko hau ez da Sozialismoaren garaipen osoaren baldintza ekonomiko eta kulturalak ezartzeko bakarrik; baizik eta lehenik, Herri bat gobernatzeko gai izatera iritsi dadin, Langileriari hezteko eta trebatzeko aukera emateko eta bigarrenik, masa burges-ttipiak berrezteko eta eraldatzeko, ekoizpen sozialistaren antolakuntza bermatzeko ere bada beharrezkoa.

“Hamabost, hogei edo berrogeita hamar urtetan zehar, gerra zibilak eta nazioarteko gerrak pairatu beharko dituzue, ez bakarrik gaur egungo ekoizpen harremanak aldatzeko, baizik eta nagusitasun politikoa izateko gai izan zaitezten zuen burua aldatzeko”; honela hitz egiten zien Marxek langileei. ( Friedrich Engels )

Marxen ideia garatuz, honako hau idazten du Leninek:
  
“Proletalgoaren Diktaduraren azpian milioika eta milioika nekazari eta burges-ttipi, ehundaka eta ehundaka mila funtzionario, enplegatu eta burges intelektual berriz hezi beharko dira, guzti horiek Estatu Proletarioari azpiratuz, eurengan dirauten ohitura eta tradizio burges guztiak garaituz” eta gainera “proletarioak eurak ere, borroka luze batean (...), berriz hezi beharko ditugu (...), Proletalgoaren Diktadura aintzat hartuz hezi beharko ditugu; ez direlako euren aurreiritzi burges-ttipiez Izpiritu Santuaren graziaz edota kontsigna magiko baten bidez, erresoluzio baten edota dekretu baten ondorioz kolpe batez askatuko. Aurreiritzi burges-ttipi hauen aurkako masa borroka luze eta gogor batez soilik askatuko dira.”

2) Proletalgoaren diktadura burgesiaren gaineko nagusitasunaren adierazle gisa.Lehen esandakoaren arabera, erraz ondoriozta daiteke Proletalgoaren Diktadura ez dela ordena ekonomiko eta politikoak bere horretan jarraitu bitartean, gobernuko pertsona batzuk aldatzea edo gobernu osoa aldatzea bakarrik. Mentxebikeek eta Herri guztietako oportunistek, diktadurari sekulako beldurra diotelarik, kontzeptu hau “boterearen konkista” kontzeptuarekin ordezten dute; hau da, “boterea konkistatzea” gobernu aldaketa bat egin eta gobernuaren burutzan, Scheidemann eta Noske, MacDonald eta Henderson bezalako pertsonak jartzera mugatzen dute. Argi dago gobernu aldaketa hauek ez dutela proletalgoaren diktadurarekin zerikusirik, ezta ere benetako proletalgoak benetako boterea konkistatzearekin ere. MacDonald eta Scheidemann bezalakoak boterean daudelarik, burgesiaren ordena bere horretan utziko dute, eta euren agintea (dei diezaiogun horrela) burgesiaren tresna bat izango da, masa zapaldu eta esplotatuen aurkako tresna bat, inperialismoaren miseriak estaltzeko zapi bat bakarrik. Gobernu horiek burgesiak behar duen pantaila bat dira, masak pantaila gabe zapaltzea ezinezko edo kaltegarri egiten zaionean erabiliko duena. Noski, gobernu hauen agerpena “euren artean” (hau da, kapitalisten artean) “Txipkan lasaitasunik ez dagoenaren” seinale dira, baina praktikan, gobernu hauek, kapitalaren mozorroturiko gobernuak besterik ez dira. MacDonaldek edo Scheidemannek gidatutako gobernu batetik proletalgoaren diktadurara eta lurretik zerura, tarte berdina dago. Proletalgoaren diktadura ez da gobernu aldaketa bat, Estatu berri bat baizik, bere botere zentral eta lokal berriekin, proletalgoaren Estatua da, Estatu zaharraren, hots, Estatu burgesaren hondakinen gainean zutitzen dena.

                                                                                   
Proletalgoaren Diktadura ez da ordena burgesaren oinarrian sortzen, bere suntsipen prozesutik baizik; Burgesia kanporatu eta gero, kapitalistak eta lurjabeak desjabetzen diren bitartean, oinarrizko ekoizpen baliabide eta tresnak sozializatzen diren bitartean, Langileriaren Iraultza oldarkorrarekin bat sortzen da. Proletalgoaren Diktadura, Burgesiaren aurkako indarkerian oinarritzen den Botere Iraultzailea da.

Estatua boteredun klasearen eskuetan dagoen tramankulu bat da, bere klase-etsaiak zanpatzeko balio duena. Zentzu honetan, ez dago alderik Proletalgoaren Diktaduraren eta beste edozein klaseren diktaduraren artean; Estatu Proletarioa Burgesia zanpatzeko tramankulu bat baita. Baina badago funtsezko alde bat: orain arteko Estatu denak, gehiengo esplotatua zapaltzeko gutxiengo esplotatzaile baten tresna izan dira, baina proletalgoaren diktadura gutxiengo esplotatzailea zapaltzeko gehiengo esplotatuaren tresna da.

Laburbilduz: proletalgoaren diktadura burgesiaren gaineko proletalgoaren nagusitasuna da; legez mugatua ez den nagusitasuna, indarkerian oinarritutakoa eta masa proletario eta esplotatuen begikotasuna duena. (Lenin, Estatua eta Iraultza)
           
Hemendik oinarrizko ondorio bi atera ditzakegu:

Lehen ondorioa: Proletalgoaren Diktadura ezin liteke “guztiontzako”, aberats eta pobreentzako demokrazia bat izan; “proletalgoaren diktadura, modu berriko Estatu demokratiko bat da (proletarioentzat eta orokorrean txiroentzat), eta modu berriko diktadura bat da (burgesiaren aurka)” (Leninek esana.). Kautsky eta abarren esaldiak; berdintasun unibertsalaz, demokrazia “garbiaz”, demokrazia “perfektuaz” eta abarrez mintzo direnak, esplotatzaileen eta esplotatuen arteko berdintasunaren ezinezkotasuna estaltzeko burgesiak erabiltzen duen zapia besterik ez dira. Demokrazia “garbiaren” teoria, lapur inperialistek erosi eta asetako langile aristokraziaren teoria besterik ez da. Teoria hau Kapitalismoaren maltzurkeriak disimulatzeko, inperialismoa mozorrotzeko eta honi zanpatutako masen aurkako borrokan aritzeko indar morala emateko ezarri zen. Kapitalismoaren azpian ezinezkoa da esplotatuek benetako “eskubideak” izatea, hain zuzen “eskubide” hauek erabiltzeko beharrezkoak diren lokalak, inprentak, paper biltegiak eta abarrak esplotatzaileen jabetzakoak direlako. Kapitalismoaren azpian ez da gertatzen eta ezinezkoa da esplotatuek Herriaren gobernuan pixka bat ere parte hartzea; Kapitalismoan, erregimenik demokratikoenean ere, gobernuak ez daudelako Herriaren esku, Rothschild, Stinnes, Rockefeller eta Morgan bezalakoen eskuetan baizik. Kapitalismoaren pean, Demokrazia, Demokrazia kapitalista da, gutxiengo esplotatzailearen demokrazia, gehiengo esplotatuaren askatasuna mugatzen duena eta gehiengo honen aurka doana. Proletalgoaren Diktaduraren azpian bakarrik egon liteke esplotatuentzako demokrazia, eta parte har dezakete langile eta nekazariek Herriaren gobernuan. Proletalgoaren Diktadura langile demokrazia da, gehiengo esplotatuaren demokrazia da, gutxiengo esplotatzailearen eskubideak mugatuko dituena eta gutxiengo honen aurka doana.



Bigarren ondorioa. Proletalgoaren Diktadura ezin liteke gizarte burgesaren garapen baketsuaren emaitza bezala sortu; armada burgesaren, aparailu burokratiko burgesaren, polizia burgesaren, Estatu burgesaren tresneriaren apurketa gisa soilik sor daiteke.

“Klase proletarioa ezin daiteke mugatu Estatu burgesaren botere tresneria bere eskuetan hartu eta bere helburuen arabera erabiltzera” diote Marxek eta Engelsek Manifestu Komunistaren hitzaurrean. Iraultza Proletarioak “ezin du orain arte gertatu den bezala aparatu burokratiko-militarra eskuz aldatzera mugatu (...), baizik eta txikitu egin behar du, hau kontinentean gertatuko den edozein Iraultza Herrikoiaren aurrebaldintza da” zioen Marxek 1871an Kugelmanni bidaliko gutun batean.




Mentxebikeek eta mota guztietako oportunistek, Marxek kontinentez kanpoko Herriengan (Ingalaterra, Estatu Batuak) egindako salbuespen hau, Marxek Iraultza ez diren beste bide batzuk, Demokrazia Burgesa Demokrazia Proletarioan era baketsuan bihurtzea esaterako, onartzen zituela esateko aitzakiatzat hartu dute. Marxek, egia da, XIX. mendeko 70. hamarkadan, Ingalaterra eta Estatu Batuen kasuan aukera horri ateak zabalik uzten zizkion; baina garai horietan ez zegoen kapitalismo monopolistarik, ez zegoen inperialismorik, eta bi Herri horietan, euren baldintza bereziak zirela medio, ez zegoen ez burokrazia ez militarismo garaturik. Honelaxe izan zen Inperialismo garatua azaldu arte. Baina hogeita hamar edo berrogei urte geroago, Herri hauen baldintzak errotik aldatu zirenean, Inperialismoa Herri kapitalista guztietan salbuespenik gabe garatu zenean, militarismoa eta burokratismoa Ingalaterran eta Estatu Batuetan ere agertu zirenean, Ingalaterra eta Estatu Batuetan garapen “baketsua” ahalbideratzen zituzten baldintzak desagertu zirenean; Herri hauekiko salbuespen hau besterik gabe desagertu behar zen.


“Gaur egun, 1917an -esaten du Leninek-, munduan gerra inperialista gertatzen ari denean, Marxek Ingalaterra eta Estatu Batuekiko egin zuen salbuespenak zentzua izateari utzi dio. Ingalaterra eta Estatu Batuak, burokrazia eta militarismo falta kontuan hartuz gero mundu guztian “askatasun” anglosaxoniarraren ordezkari garrantzitsuenak eta bakarrak zirenak, Europa osoari amankomuna zaion lokatzetan sartu dira, dena azpiratu eta zapaltzen duten erakunde burokratiko militarren lokatzetan. Orain, Ingalaterran eta Estatu Batuetan ere, “Iraultza Herrikoia gerta dadin ezinbesteko baldintza da” Estatu-tramankulua puskatzea (1914 eta 1917 urteen artean, han ere “europar” perfekzioaz, Herri inperialista guztien “perfekzioaz” garatu dena)”.



Beste hitz batzuetan: indarkeriaz egindako Iraultza Proletarioaren legea eta  Iraultza honen ezinbesteko aurrebaldintza bezala tramankulu burgesaren suntsipenaren legea, mundu osoko Herri orotako mugimendu iraultzaile guztientzat erabateko legea da.



Jakina, epe luze batean, Iraultza Proletarioa Herri kapitalista garrantzitsuenetan gailentzen bada, harresi kapitalista harresi sozialistaz trukatzen bada, gainontzeko Herri kapitalistetan Sozialismoranzko bide baketsua oso posible izango da; Burgesiak, nazioarteko egoera “okerra” ikusiz, “borondatez” Langileriari emakida garrantzitsuak egitea komenigarri ikusiko duelako. Baina hipotesi hau, etorkizun urrun eta alegiazko bati bakarrik dagokio. Hemen eta orain ez du batere oinarririk. Horregatik Leninek arrazoi du honela mintzatzen denean:

  
“Iraultza Proletarioa ezinezkoa da Estatu-aparailu burgesa indarrez suntsitu gabe, eta tramankulu berri batez ordeztu gabe”.



3) Botere Sobietarra Proletalgoaren Diktaduraren Estatu forma bezala. Diktadura Proletarioaren garaipenak Burgesiaren zanpaketa esan nahi du, Burgesiaren Estatu-aparailua suntsitzea esan nahi du, Demokrazia Burgesa Demokrazia Proletarioaz ordeztea esan nahi du. Hori argi dago. Baina zein erakunderen bidez egin liteke hori? Zalantza gutxi dago, Langileriaren ohiko antolakuntza moldeak, parlamentarismo burgesaren pean sortutakoak, nahikoa ez direla ondorioztatzeko. Zeintzuk dira bada, Langileriaren antolakuntza molde berri horiek, Burgesiaren tramankulua suntsitzeko baliagarriak direnak, baina ez horretarako bakarrik, baizik eta Proletalgoaren Estatu boterea altxatzeko ere gai izango direnak?



Proletalgoaren antolakuntza molde berri horiek, Sobietak dira.



Zertan datza Sobieten indarra antolakunde molde zaharrekin konparatuz gero?



Sobietak proletalgoaren erakunderik zabalenak izatean datza; eurek bakarrik bateratzen baitituzte langile denak, salbuespenik gabe.

Sobietak, zapaldu guztiak, langileak eta nekazariak, soldaduak eta marinelak orobatzen dituzten erakunde bakarrak izatean datza; beraz, masa zapalduen aitzindari den proletalgoari masen zuzendaritza politikoaren lana erraztasunez eta osotasunez betetzea ahalbideratzen diote.



Sobietak masen borroka iraultzailea, masen ekintza politikoak, masen matxinadak ahalbideratzeko organismo boteretsuenak, finantza-kapitalaren eta bere morroi politikoen erabateko boterea txikitzeko gai diren organismoak izatean datza.


Sobietak masen boterearen ordezkari zuzenak, hots, masen erakunderik demokratikoenak eta masen artean izenik onena dutenak izatean datza. Sobietek Estatu berria antolatzerakoan eta gobernatzerakoan masen parte-hartzerik handiena ahalbideratzen dute, eta ordena zaharra suntsitzeko eta ordena berria, ordena proletarioa sortzeko borrokan masen kemen iraultzaileari, ekimenari eta sormen gaitasunari ahalik eta tokirik handiena uzten diote.


Botere Sobietarra, tokian tokiko Sobietak Estatu mailako antolakuntza batean orobatzea eta egituratzean; masa zapalduen aitzindari gisa eta klase nagusi bezala, proletalgoaren Estatu-antolakuntza Sobieten Errepublikaren bategitean datza.



Botere Sobietarraren funtsezko ezaugarria honetan datza: kapitalistek eta lurjabeek zanpatutako eta esplotatutako klaseek osatzen dituzten masen erakunderik iraultzaileenak eta masazkoenak, orain “Estatu-aparailu osoaren, Estatu-botere bakarraren oinarri iraunkorra osatzen dutela”; masa hauek “Errepublika Burgesik demokratikoenean ere”, legez eskubide berdinak izanik “mila prozedura eta azpijokoen bitartez politikan parte-hartzea eragozten zitzaienean eta eskubide eta askatasun demokratikoak kentzen zitzaizkienean, orain Estatuaren zuzendaritza demokratikoan, parte-hartze iraunkor eragoztezin eta gainera erabakigarria izatean” (Lenin, XXIV lib., 13 orr.)



Horregatik, Botere Sobietarra, Demokrazia Burges parlamentario zaharrarekiko ezberdina den Estatua antolatzeko modu berri bat da, langile masen zapalkuntza eta esplotaziora bideratua ez dagoena, baizik eta Proletalgoaren Diktaduraren betebeharretara moldaturik, masak zapalkuntza eta esplotaziotik guztiz askatzera bideratuta dagoen Estatu mota berri bat da.



Leninek arrazoi du Botere Sobietarrarekin “parlamentarismo demokratiko burgesaren aroa bukatu da eta beste aro unibertsal bati hasiera eman zaio: demokrazia proletarioaren aroari” esaten duenean.


Zeintzuk dira Botere Sobietarraren ezaugarririk nagusienak?


 Alde batetik, Botere Sobietarra, klaseek dirauten bitartean, Estatu forma guztietan masazkoena eta demokratikoena da, esplotatzaileen aurkako langile eta nekazarien arteko aliantza eta elkarkidetza gauzatzearen zimentarria delako; eta adiskidetasun honetan oinarriturik, gutxiengoaren gaineko gehiengoaren Boterea, gehiengo horren Estatua eta bere Diktaduraren adierazpena ordezkatzen dituelako.



 Klase gizartearen barnean, Botere Sobietarra Estatu forma mota guztietan internazionalistena da, zanpaketa nazionala suntsituz eta Herri guztietako langileen adiskidetasunean oinarriturik, munduko langile guztien elkarketa errazten duelako.



Botere Sobietarrak, egitura aldetik, masen aitzindariaren, hots, Sobieten barnean nukleorik gogorrena eta bateratuena den Proletalgoaren zuzendari lanak errazten ditu.



“Iraultza guztien eta klase zanpatuen mugimendu guztien esperientziak –dio Leninek-, mundu mailako mugimendu sozialistaren esperientziak, behargin eta esplotatu masa sakabanatu eta atzeratu guztiak orobatzeko, Proletalgoa bakarrik dela gai erakusten digu”.

  
Eta egia esan, Botere Sobietarraren egiturak irakasgai hau gauzatzea errazten du.



Botere Sobietarrak, Botere Legegilea eta Botere Betearazlea Estatu-erakunde bakar batean batzean eta lurraldean oinarrituriko hautes-barrutiak ekoizpen unitateez, hots lantokiengan oinarritutako hautes-barrutiez ordeztean; langile masak eta orokorrean behargin masa guztiak Estatuarekin harreman zuzenean jartzen ditu eta gobernatzen irakasten die.



Botere Sobietarra soilik da gudarostea agintaritza burgesetik askatzeko eta erregimen burgesean Herria zapaltzeko tresna zena, barneko zein kanpoko burgesiaren zapalkuntzaren aurka herriaren aldeko tresna bihurtzeko gai.



Leninek dioen bezala “antolakuntza sobietarrak soilik lor dezake aparailu burokratiko eta legegile burgesa kolpe batez suntsitzea eta behin-betiko txikitzea”.

 



Estatu molde sobietarra, langile eta esplotatuek osatutako masen erakundeak Estatuaren zuzendaritza betebeharretara modu leial eta baldintzagabean batzen dituena da soilik gai epe luzera Estatuaren ezabapena prestatzeko, azken ekintza hau etorkizuneko Estaturik gabeko gizarte komunistaren oinarria delarik.



 Beraz, Sobietar Errepublika da bilatzen genuen eta aurkitu dugun forma politikoa, zeinaren pean, Proletalgoaren askapen ekonomikoa, sozialismoaren behin-betiko garaipena emango den.



Parisko Commune forma honen hazia izan zen. Botere Sobietarra bere garapena eta bere osotasuna da.


Horregatik honela mintzatzen da Lenin:



“Langile, Soldadu eta Nekazarien Ordezkariez osaturiko Sobieten Errepublika, ez da soilik maila handiko Demokraziaz jantzitako erakundeetako bat, Sozialismoranzko bidea oinaze txikienaren truke berma dezakeen forma bakarra ere bada.”