LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/02/13

Felipe Gonzalezen aurpegia

 BORROKA GARAIA DA! BLOGETIK

IÑAKI LARREA:

GURE ZAPALTZAILEEK
EZ DUTE SENTITZEN
 



Felipe Gonzalezen aurpegia  berriro ikusi dut komunikabideetan, azken honetan Kolonbian, eta estoldetako biztanle iraunkor hau berriro ikusteak hainbat burutazio ekarri dit burura.

Tipo hau GAL eta Estatuaren legezko bortizkeriaren goi mailako arduraduna izan zen eta hala ere handik hona daramate, Espainia-ren markaren ikur ohoretsua izango balitz bezala. Duela hilabete batzuk Euskal Herrira ekarri zuten gure aberkide espainolistek.

Aurreko egunetan Kolonbian egon da Venezuelako eskuinaren burua den Henrique Caprilesekin bildu zelarik.  Ez da zaila asmatzea zertara eta zergatik joan den orain Caprilesekin biltzera, noiz eta Chavez bere azken borroka latza pairatzen ari denean.


Chavez gabe iraultza bolibartarra eroriko dela ondorioztatu eta  “demokrazia”rako trantsizioa prestatzen ari dira Gonzalez eta Capriles? Agian iraultzaileekin karea bizia nola erabiltzen den irakastera joan da Hego Amerikara X Jauna?

Horretaz gain ez dugu ahaztu behar F. Gonzalez Gas Natural Fenosa-ren aholkularia dela “Latinoamerikarekin daukan loturagatik”, eta Espainiako multinazionalek han dauzkaten interesak handiak direla.

Baina, garrantzitsua izanik, ez da Venezuelarekiko kezkak gehien arduratzen nauena, hemengo egoerak baizik.

Euskal HerrianFelipe Gonzalez “X Jauna”  da edozein, independentista, ezkertiarra ala demokrata hutsarentzat. Presoen sakabanaketa, tortura, jazarpena basatia, Lasa, Zabala eta GALen ekintza gutiak, eta oro har, Espainiaren inposizioaren ikurra higuingarria da F. Gonzalez. Hala ere, duela hilabete batzuk, 2012ko urrian, PSOEren sukurtsalak, harro harro, Euskal Herrira ekarri zuen hauteskunde ekitaldi batera haien heroiak bere diskurtsoa lau haizetara zabaltzeko: “ez da independentziarik izango Espainia barruan”.

Eta F. Gonzalezen hitz hauek gogorazten didate PSOEren Euskadiren sukurtsalak, PSEk, otsailak 10 bere VII. Biltzarra burutu duela eta bertan Autodeterminazioaren aurka agertu direla ozen eta argi.

 

Horrela da, espainiarrek eta euskal espainolismoaren sektore honek harro paseatzen dute gure artean X Jauna eta, entzun nahi duen edonorentzat, argi eta garbi esan digute jarraituko dutela Espainiaren batasuna inposatzen. Zuria eta botilan.

Badirudi espainolistek ez dutela “sentitzen dut” esateko inolako beharrik sentitzen. Eta are gutxiago “berradiskidetzea” bilatzeko, behintzat haien baldintza eta legeen barruan ez bada.

Bitartean, adi ibili behar dugu eroritako borrokalariei buruz idazten dugunagatik Audientzia Nazionalean ez amaitzeko. Haiek oroitzen dituzten ikur, plaka eta monumentuak sistematikoki erauzita, ezabatuta eta suntsituta izaten dira. Gure presoek, beren senidek eta lagunek sakabanatuta jarraitzen dute, “istripuak” eta Paroten Doktrinaren bahiketa pairatuz. Eta kontuz adierazten diegun elkartasunarekin, Audientzia Nazionalean amaitu gaitezke berriro. Gure gazteak kartzelara sartzen eta atxilotzen jarraitzen dute. Eta abar, eta abar, eta abar.

F. Gonzalezen aurpegia komunikabidetan ikusteak eta gure herrian ikusten dudan errealitatea aztertzeak galdera hauek egitera naramate: zer zentzua dauka gure borrero eta zapaltzaileei behin eta berriro “sentitzen dut” esateak haiek harro baldin badaude egin dutenarekin? Zer esanahi politikoa dauka Espainiaren zapalketa bitarteko guztiekin iraunarazteko asmo garbia azaldu dutenekin “berradiskidetzea” bilatzeak?

2013/02/11

Mendi magaletik (2)


                                    

Josu Iraeta
(Idazlea)
 
                 



    
                 ZALDITIK  JAITSI  ETA  OINEZ  EKIN

                                                               
Richard Feynman fisikari ipar amerikarrak esan bezala, “Zientzia da, gauzak ezagutzeko modua irakasten duen bideetako bat". Baita ere, ezagutzen ez ditugun gauzak ikasteko edota ezagutza horien norainokoa zein den jakiteko bidea ere bada, ezer ere ezin baitaiteke era absolutuan ezagutu. Zalantza eta duda-muda erabiltzeko bidea. Gauzen inguruan iritzi jakin bat edukitzearren pentsatzeko bidea. Egia eta iruzurra, egia eta ikuskizuna etab. elkarrengandik desberdintzeko bidea.



Feynmanek esandakoa Espainiar Estatuan egun bizi dugun egoerari aplikatuz, eta horri  adimen ttantta bat gehituz gero, ikusiko dugu, Moncloako maizterra etengabe aldatzea saihestu ezinezko zerbait dela, baita gaur bertan Moncloa hutsik geratuko balitz ere.



Are gehiago, “normaltzat" jotzen dugu; izan ere, sisteman bizi dugun krisi-prozesuaren baitan aldaketarako aukera hori erabat bateragarria litzateke kapitalismoaren kontraesan sozialekin.



Hori horrela, eta datorkigun errealitatea kontuan, beste behin esan beharra dago guztiz jasan ezinezkoa eta faltsua dela “ongizate soziala kontsumo masiboarekin” parekatzen dutenek defendatzen duten teoria.



Tamalez, langabezia da ekuazio horretan zalantzan jartzen den lehendabiziko erreferentzia. Eta hori ez da “soilik” hemen gertatzen; gauza bera gertatzen da Europan eta baita mundu zabalean ere, non langabetuen erroldak inoiz ezagutu izan ez ditugun mailak gainditu dituen.



Espainiako eskuin populista baino inor egokiagorik ez, beraien ustelkeria mortero gisa erabili eta Babel dorreak eraikitzeko. Baina gauzak horren nabariak izan arren, ez dute jauregi hori utziko; are gehiago, iluntasuna argitzen duen argia bailiran erakusten dute beraien burua, konturatu ere egiten ez direlako argiak eta iluntasunak betidanik mantendu izan dutela lehia estua zuriaren eta beltzaren artean.



Joko hori berezkoa da demokrazia formaletan; gobernuak etorri eta joan egiten diren bitartean, errutina, diruzalekeria, ergelkeria eta ustezkotasuna bertan geratzen dira, ezagutzaren muturreko aurrerapausoak izango balira bezala.



Nire baieztapen hau berria ez bada ere, erabat indarrean dago zera diodanean, eskuin espainolak demokraziari buruz egiten duen interpretazioa guztiz faltsua dela, arrazoirik gabea alegia.



“Beraien" demokrazia horretan, diruaren txintxinak eta urrearen koloreak ordeztu dituzte morala, kontzientzia eta lotsa. Demokrazia horren bilakaerak zibilizazioaren modu kolonialaren zabalkundearen biktima bilakatzen gaitu. Balioen suntsiketa garaira garamatza, eta balio horien ordez objektuak baino ez ditugu aurkitzen. Bide hori ez da etorkizunera jotzeko egokiena.



Biluzik, odol artean eta negar eginez jaio zirela ahaztuta daukatenen kodizia kriminalak eragindako gabetze, gose eta nahaspilak norbere buruaren nahiz gure seme-alaben buruaren gainean zeru urdin eta argia ikusi eta bizitza baloratzeko desira izugarria pizten dute.



Baina guztiok ez gara halakoak, eta gauzak ez dira betidanik horrela izan. Gure herriak auzolanen bidez administratzen ziren sasoi haietatik, euskal gizartearen eta euskal herritarren bizimodua elkarri lotuta egon dira. Indartsuak izan gara betidanik, eta hala izango gara etorkizunean ere, lankidetza eta erkidetasuna defendatzen dugun neurrian.




Ezker Abertzaleak beti aintzatetsi ditu norbanakoaren berezko balioak, eta hala ulertzen du kolektibismoa, hau da, helburu berbera izanik, pertsona desberdinez osaturiko unitate edo multzoa.



Garena gara, Herri subiranoa amesten duen proiektu bateko kideak. Pertsonaren baikortasun eta tragedia, biak onartzen ditugu, txanpon beraren aurpegi desberdinak direlako, batak bestea baztertzen ez duen bateratasun dialektikoa. Beti izan gara horrelakoak, eta hala jarraituko dugu aurrerantzean ere.



Jakina denez, ezin dugu ahaztu kaltearen oinarria soziala dela, baina ez naturak hala ezarri digulako. Kalte horrek, izan ere, boterearen egiturazko indarkeria errealitate bilakatu du. Horregatik, bada inongo zalantzarik gabe esaten duenik, Estatu Espainiarrean gobernuak epaitegiak “aktibatzen” dituenean askatasunak isilarazten dituela. Ni ere iritzi berekoa naiz; are gehiago, asko eta asko, dira gaur “idazten” ari garenarekin bat ez datozen epaiak. Gertatzen ari denaren aurrean ez ikusiarena egiten dute.



Idazketa aipatu dudanez, honakoa baieztatu nahi nuke; bizi dugun egoera konprometituaren aurrean, unibertsoaren eta pertsonen arteko bitartekoa izan beharko lukeela idazleak. Horregatik, epaitegiak “aktibatu” eta isiltasuna espetxeetako soinu bilakatzen denean, guk geuk onartzen dugu espetxe hori, gure isiltasunaren bidez. Hortaz ez dago zalantzarik.



Oso larria den egoera horren aurrean, azpimarra nahi nuke, bizi garen egoera larrian ez dagoela tokirik “aseptikoarentzat”. Pertsona “aseptikoak” badaki bide zuzena eta okerra desberdintzen, baina ez da arrazoiaren eta egiaren bidean urrats bat bera ere emateko gai .  Norberaren buruari iruzur egin beharra, zertarako eta barruan daraman utzikeria estaltzeko, pena.



Barne begirada bat eginez gero, ohartu arazi nahi dut, sarritan ahaztu egiten dugula zeinen gaztea den -gure Herriaren historia kontuan hartuta- gure seme-alabei Euskal Herri aske bat eskaintzeko helburuarekin gauzatzen ari garen borroka. Egia da lan ugari egin dugula, eta egindako bidea luzea dela. Duela hogeita hamar urte baino gertuago gaude, bai, baina oraindik ez gara helmugara iritsi. Daukaguna eta etorkizunean lortuko duguna defendatuta baino ez gara iritsiko helmuga horretara, ez baita posible izanen beti aurrera egitea.

 



Aldaketa ugariko bidea hartu dugu, eta aldaketa horietara egokitu beharrean gaude. Iritsi da unea, ezin dugu gehiago itxaron. Zalditik jaitsi beharra dugu. Zalditik jaitsi eta bideari ekin, -ez baita okerra- baina bideari oinez ekin. Hala ere –nire ustez- dagoeneko definituta dagoena berriz definitzea sustatzen dituzten tentazioak saihestu beharko genituzke. Berriro diot, bidea ez da okerra, baina orain arteko arauak aldatzeko balio behar du. Aurrerago aldatuko dugu indarren korrelazioa.

 


2013/01/21

STALIN : 60. urteurrena (1)


 

STALIN :

IRAULTZA KOMUNISTAREN IKARA
ETA INPERIALISMOAREN TERRORISMO MATERIAL ETA INTELEKTUALA  (1)


"Komunistek duingabetzat jotzen dute beren ideia eta asmoak ezkutatzea. Ageriki aldarrikatzen dute beren helburuak, orain arteko ordena sozial osoa biolentziaz irauliz bakarrik lor daitekeela. Ikara bitez klase menderatzaileak Iraultza Komunistaren aurrean. Proletarioek beren kateak baizik ez dituzte galtzeko. Mundu bat dute irabazteko . 

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOAK, 
ELKAR  ZAITEZTE! "

Karl Marx, Friedrich Engels. Alderdi Komunistaren Manifestua.
Londres, 1848ko otsailaren 21ean


Aurten, martxoaren 5ean, hain zuzen ere, Iósif Vissariónovich Dzhugashvili STALINen heriotzaren 60. urteurrena izanen da. Une egokia da Stalini buruzko eztabaida berriz ireki eta zabaltzeko, azken 30 urteetako gertaeren argitan: Sobiet Batasunaren kolapsoa eta kontrairaultza kapitalista, Europa ekialdeko Herri demokrazien amiltzea eta OTANen mendeko estatu sateliteen sortzea, Yugoslaviako gerra zibil nazionalistak eta Serbiaren aurkako eraso inperialista, Txinaren eboluzioa kapitalismorantz,  Inperialismoaren ofentsiba politiko-militar globala (Panama, Granada, Irak, Afganistan, Somalia, Sudan, Libano, Palestina, Libia, Siria, Mali...) Kapitalismo finantzari globalaren krisi larria... Praxi Iraultzailearen Filosofia da ene pentsamoldea, Teoria Iraultzaile Komunista, hain zuzen ere, eta 1983tik honat gertatutako guztiak argi bereziz eta sakonagoaz azaltzen du Stalinek egindako gauza asko eta asko, bere garaian bat ere ulertzen ez nituenak...

ESI taldeko lagun, adiskide eta burkideek eskatu didate haiek antolatzen ari diren Stalini buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeko, ene esperientzia pertsonala, balorazioa eta gogoetak plazaratuz, eta bistan da, gogoz eta pozik onartu dut haien eskaria. Hitzaldi bat izanen da, Euskaraz, jakina, Iruñean. Momentuz, bederen, hori da eskatu didatena

Lehenik eta behin erran behar dut urte luzez antistalinista izan naizela, eta betidanik identifikatu izan naizela Alderdi Boltxebikearen baitan "Langile Oposizioa" deitu zèn taldearekin. Leninek "anarkosindikalistak" bezala salatu zituen gogorki 1921ean. Alexandra Kollontai eta Alexander Shliapnikov izan ziren talde komunista iraultzaile horretako kiderik ezagunenak. Jakina eta ezaguna da nire posizionamendua Askagintzaren Teologiaren baitan, fededun komunista gisa. Stalinen marxismo-leninismotik, beraz, ez naiz sekulan oso hurbil izan, eta beti izan dut begirada arras kritikoa, eta maiz askotan, erabat aurkakoa. Bainan ez naiz inoiz trostkista izan, 1921eko polemika hartan, Alderdi Boltxebikearen X. Kongresuan, sindikatuei buruzko eztabaida hartan, Leon Davidovich Bronstein, Trotski, eskuin muturrean kokatu baitzen (Bukharinekin batera!), sindikatuen militarizazioa eskatu zuelakotz. Lenin eta Stalin, aldiz, jarrera moderatuagoa erakutsi zuten.  Hori bai, Alderdi Boltxebikearen baitako ezkerreko oposizio guztien alde izan naiz urte luzez, eta beraz, Trotski eta iraultza iraunkorraren teoria estimatu izan ditut

Behin baino gehiagotan aipatu izan dut hogeita hamar urte baino gehiago daramadala Marx, Engels, Lenin, Stalin, Trotski, Mao, Che eta gainontzeko marxista eta komunista iraultzaileen idazkiak irakurtzen eta estudiatzen. Eta aitortzen dut oraindik aunitz dudala ikasteko. Eta nola! Blog honetan prozesu honen berri eman nahi dut, zuekin konpartitzeko, kritikatua izateko eta denon arteko eztabaidaz ikasteko.

Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea

Marxismo-leninismoaren ikaskuntzarako eta oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenerako

 Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldea marxismo-leninismoaren ikaskuntzan eta zabalkuntzan
 eta benetako oroimen-historiko iraultzailearen aldarrikapenean 
jarduten duten hainbat baliabide biltzen dituen talde kulturala da.

 Bere lan iraultzaileaz eztabaidatzeko sei jardunaldi Hego Euskal Herrian zehar (laster programa)

ESI taldeko lagunekin etengabeko eztabaida eta solasaldi zorrotzean, Stalini buruz eta berak 1922-1953 urteetan gidatutako Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista Boltxebikearen ildo politikoari buruz nuèn iritzia aldatzen hasi da azken hilabeteotan. Sakondu, ñabartu eta osatu da. Horretarako, ESI taldeko adiskideekin izandako polemika sutsu eta zorrotzez gain, liburu batzuk ere izan dira mugarri, irakurtzea biziki gomendatzen dizkizuedanak: 

 

- Ludo Martens, "Otra mirada sobre Stalin". Kimetz liburuak, 2008.



 

- Domenico Losurdo, "STALIN. Historia y crítica de una leyenda
  negra. El Viejo Topo. 2011.



 

- Antonio Fernández Ortiz, "VE Y LUCHA. Stalin a través de su
  círculo cercano. El Viejo Topo. 2012.



 

- Ian Grey. Stalin. Biografia. Salvat. 1979.


Hurrengo lerrootan, jardunaldian azalduko dudana aurreratuko dut, eztabaida eragin nahian. Eztabaida sakon eta zorrotza, formetan adeitsua eta funtsean gupidagabea da gaur egun euskal iraultzaileok behar duguna. Eta ez Euskal Herriko egoerari buruz bakarrik, baizik eta teoria iraultzaileari buruzko gai eta alor guztiei buruz ere. Hil ala biziko kontua da hau guretako!

 
    https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhq4uI3WbFUM8ycfKJ2YD8nENllQAVg-3yRhIGyxZHAU6kZTRXDDsFqMAKCwTSUUiAYzMsvxhPcCpmN-9EL6PUzxmhWIcPyd2FaZ0uXGOo_K28BxJzfjZRoUeoukUATc0hIBXojO1uRQT4/s1600/che_guevara_fidel_castro.jpg

Ernestoren lore sorta

Komunista iraultzaile gisa, ene erreferentzia nagusiak, jakina, Marx, Engels eta Lenin dira. Baina bada bertze militante bat ene bizitzan eta pentsamoldean pisu handiagoa duena: Ernesto Guevara De la Serna, CHE. Che Guevara da ene gidari intelektual gorena Iraultza Komunistari dagokionez. Ez bakarrik erreferentzia etiko eta sentimentala, hori ere bai, bistan da! Bainan haratago joanda, CHE izan da, LENINekin batera, ene ustez, XX. mendeko teoriko komunista iraultzailerik handiena.

Urte luzez, ene formazio politikoan sakonki errotutako antistalinismo horrek CHEren benetako jarrera politikoa lausotu dit. Prefosta, lainotze eta inorantzia hori ez da ene kontu pertsonala bakarrik izan, Inperialismoak eta bere morroiek ongi antolatutako toxikazio ideologikoaren operazio baten baitan ulertu behar da.

CHE ez zen antistalinista inondik ere, alderantziz, STALINen defentsa egin izan zuen beti. Batzutan gogor eta sutsuki, bertze batzuetan kritikoago, baina beti ere Inperialismoaren terrorismo intelektualari aurre egiten buruz buru, Sozialismo eta Komunismoaren defentsan, eta ondorioz, Stalinen defentsan ere. CHE marxista-leninista izan zen, nortasun haundiko teoriko eta ekintzaile komunista iraultzailea, dogmarik eta burgesiaren terrorismo intelektuala onartzen ez zuena, eta ondorioz, Marx, Engels eta Leninez gain, Stalin eta  Mao sakonki eta arretaz estudiatu zituen. Jakina, Trotski, Preobazhenski eta bertze teoriko asko ere irakurri zituen. Bainan ez zituen maila berean jartzen, geroago ikusiko dugun bezala.

CHE STALINen alde agertu zen  behin eta berriz, eta horri buruzko datuak badira. Datuak, datak eta dokumentuak. Nik datu horiek banekizkien, ezagutzen nituen, bainan ez nien garrantzirik ematen. Aitortzen dut, bai, toxikazio operazio horrek bete-betean harrapatu ninduela. Zentzu honetan, idazki hau autokritikoa da. Egiari bizia zor!

1960ko azaroan Moskun, CHEk lore sorta bat ezarri nahi zuen STALINen hilobian. Kubako enbaxadore zèn Faure Chamón eskandalizatuta zegoen eta beldurtuta, Khrustxeven garaiak baitziren, eta Stalin omentzea gaizki ikusita baitzegoen Sobiet Batsunean. Hala ere, CHE oso burugogorra zen eta lore sorta ipini zuen Stalinen hilobian. Geroago, praxiak erakutsi zuen nor eta nolakoa zen Nikita Khrustxev, bai Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistan, nola Kubarekiko harremanetan ere.

Datu hau hona liburu honetan agertzen da:  CASTAÑEDA, Jorge. "La Vida en Rojo. Una biografía del Che Guevara". Editorial Alfaguara. México, 1997.  231. orrialdean. Datu garrantsitsu hau ez dut aurkitu bertze bi biografietan: TAIBO, Paco Ignacio II. "Ernesto Guevara conocido cmo el CHE. Planeta. Barcelona, 2007. ANDERSON, Jon Lee. Che Guevara. Una vida revolucionaria. Anagrama. Barcelona. 2006. Esanguratsua eta deigarria ezta?

Baina CHE oso goiz hasi zen Stalin irakurtzen eta estudiatzen. 1950 aldean jadanik, Leninen diskurtsoak eta ere biografia batekin batera, Stalin ere irakurtzen hasia zen, baita  Manifestu Komunista ere, Jack London idazle iraultzailea, Karl Marxen Kapitala... 

Geroago, bere familiari bidalitako gutun bat honela sinatu zuen: Stalin II. Nik hori irakurria nuen aspaldian, baina broma bat zela iruditu zitzaidan. Oker nengoen, CHE, erdi txantxetan, oso seriotan ari zen: Stalinekin identifikatzen zen eta bere defentsa betea egiten zuen.

 1953an, Stalin hil zèn urteko abenduaren 10ean, Costa Ricako San José hiriburutik bere izeba Beatrizi Buenos Airesera bidalitako gutun batean, Guatemalarako bidean zela, honako hau idatzi zuen: 

  “Tuve oportunidad de pasar por los dominios de la United Fruit. convenciéndome una vez más de lo terribels que son estos pulpos capitalistas. He jurado ante una estampa del viejo y querido camarada Stalin, no descansar hasta ver aniquilados etsos pulpos. En Guatemala voy a perfeccionarme a fin de lograr ser un auténtico revolucionario” .

1955eko abenduan, Mexikon zegoela, Fidel, Raul eta gainontzekoekin abiatzeko puntuan, CHE errusiera ikasten hasten da, Marxen Kapitala berriz aztertzen du, ekonomia ikasten du, eta jakina, Lenin eta Stalin estudiatzen ditu. 1956ko ekainaren 21ean polizia mexikarrek atxilotzen dutenean, poliziaren aurrean deklaratzen duen kontu bakarra bera marxista-leninista dela.

Horrelako hamaika mila datu daude, baina seguraski garrantzitsuena, 1965ko abenduaren 4an Tanzaniako hiriburua den Dar as Salaam-etik Armando Hart Dávalos bidali ziòn gutuna da.  Bertan Kuban garatu beharreko ikasketa filosofikoen plangintza bat proposatzen dio. Bere garrantziarengatik, pasarte luzeak aipatuko ditugu, jatorrizko hizkuntzan:

"En este largo período de vacaciones le metí la nariz a la filosofía, cosa que hace tiempo pensaba hacer. Me encontré con la primera dificultad: en Cuba no hay nada publicado, si excluimos los ladrillos soviéticos que tienen el inconveniente de no dejarte pensar; ya que el partido lo hizo por ti y tú debes digerir. Como método, es lo más antimarxista, pero además suelen ser muy malos. La segunda, y no menos importante, fue mi desconocimiento del lenguaje filosófico (he luchado duramente con el maestro Hegel y en el primer round me dio dos caídas). Por eso hice un plan de estudio para mí que, creo, puede ser estudiado y mejorado mucho para constituir la base de una verdadera escuela de pensamiento; ya hemos hecho mucho, pero algún día tendremos también que pensar. El plan mío es de lecturas, naturalmente, pero puede adaptarse a publicaciones serias de la editora política.

Si le das un vistazo a sus publicaciones podrás ver la profusión de autores soviéticos y franceses que tiene.

Esto se debe a comodidad en la obtención de traducciones y a seguidismo ideológico. Así no se dá cultura marxista al pueblo, a lo más, divulgación marxista, lo que es necesario, si la divulgación es buena (no es este el caso), pero insuficiente. "


Jakina, zati hau oso ezaguna da, Inperialismoari eta bere morroiei interesatzen zaielakotz, CHEren antidogmatismo iraultzailea, abilki manipulatua, antistalinismo bezala aukezten ahal baita. Baina CHEk kritikatzen duena ez da STALIN, Sobiet Batasuneko burokrata errebisonistak baizik, geroago ikusiko dugunez.

"Mi plan es este, cada serie tiene independencia con respecto a la otra y se podría desarrollar así: :

I. Clásicos filosóficos:
se toman los clásicos conocidos ya traducidos al español, agregándose un estudio preliminar serio de un filósofo, marxista si es posible, y un amplio vocabulario explicativo. Simultáneamente, se publica un diccionario de términos filosóficos y alguna historia de la filosofía. Tal vez pudiera ser Dennyk [Guevara se refiere a Dinnyk que dirigió una historia de la filosofía en cinco tomos] y la de Hegel. La publicación podría seguir cierto orden cronológico selectivo, vale decir, comenzar por un libro o dos de los más grandes pensadores y desarrollar la serie hasta acabarla en la época moderna, retornando al pasado con otros filósofos menos importantes y aumentando volúmenes de los más representativos, etc. 
 
II. Grandes dialécticos y materialistas:
aquí se puede seguir el mismo método general, haciendo recopilaciones de algunos antiguos (Hace tiempo leí un estudio en que estaban Demócrito, Heráclito y Leucipo, hecho en la Argentina). 

III. Filósofos modernos :
Aquí se publicarían los más representativos filósofos modernos, acompañados de estudios serios y minuciosos de gente entendida (no tiene que ser cubana) con la correspondiente crítica cuando representen los puntos de vista idealistas. 

IV. Clásicos de la Economía y precursores:

 
V. Marx y el pensamiento marxista: 
Se está realizando ya, pero sin orden ninguno y faltan obras fundamentales de Marx. Aquí sería necesario publicar las obras completas de Marx y Engels, Lenin, Stalin [subrayado por el Che en el original] y otros grandes marxistas. Nadie ha leído nada de Rosa Luxemburgo, por ejemplo, quien tiene errores en su crítica de Marx (tomo III) pero murió asesinada, y el instinto del imperialismo es superior al nuestro en estos aspectos. Faltan también pensadores marxistas que luego se salieron del carril, como Kautsky y Hilfering (no se escribe así) [el Che hace referencia al marxista austríaco Rudolf Hilferding] que hicieron aportes y muchos marxistas contemporáneos, no totalmente escolásticos.
 
VI. Construcción socialista :
Libros que traten de problemas concretos, no sólo de los actuales gobernantes, sino del pasado, haciendo averiguaciones serias sobre los aportes de filósofos y, sobre todo, economistas o estadistas.


VII. Heterodoxos y Capitalistas :
Aquí vendrían los grandes revisionistas (si quieren pueden poner a Jruschov), bien analizados, más profundamente que ninguno, y debía estar tu amigo Trotsky, que existió y escribió, según parece. Además, grandes teóricos del capitalismo como Marshal, Keynes, Schumpeter, etc. También analizados a fondo con la explicación de los porqué.

VIII. Polémicas :
Como su nombre lo indica, éste es el más polémico, pero el pensamiento marxista avanzó así. Proudhon escribió Filosofía de la miseria y se sabe que existe por la Miseria de la filosofía. Una edición crítica puede ayudar a comprender la época y el propio desarrollo de Marx, que no estaba completo aún. Están Robertus y Dürhing en esa época y luego los revisionistas y los grandes polémicos del año 20 en la URSS, quizás los más importantes para nosotros."


Uste dut argi gelditu dela: CHE marxista-leninista zen, errebisionismoaren aurka zegoen, erabat eta zeharo, Stalin defenditzen zuen, marxista eta iraultzaile handitzat jotzen zuen, Marx, Engels eta Leninen parean, eta Trostki errebisionistatzat jotzen zuen. Bainan irakurri beharrekoa, berak Boliviako gerrilan egin zuen bezala.

Nik, Inperialismoaren terrorismo intelektualaren aurka borroka egin nahi dut, eta Stalinen aurka burgesiak metatu duen zabor eta kaka meta ahalik eta gehien garbitu. Ez Stalinen adorazioan jausteko, baizik eta XXI. mendean Iraultza Sozialista egiteko, hemen, Euskal Herrian, CHEren ildotik eta bidetik.

Eta CHEren bidean eta ildoan, nik ere lore sorta bat utzi nahi dut Stalinen hilobian...

Polemika zabal-zabalik dago! Animatu eta kritikatu kritikatu beharreko guztia! Laster arte!