Maiatzaren 1a kari
sindikatuekin batera
gazte mugimenduak
eta altermundialistak ere
mobilizatu dira
Langileen Nazioarteko eguna dela eta hainbat aldarrikapen atera dira gaur karriketara. Maiatzaren lehena ospatzearekin batera Baionan goizean egin den manifestazioan sindikatuek beraien aldarrikapenak plazaratu dituzte.
LAB sindikatuak ANI Akordio Intersindikalaren kontra borrokatzeko beste ekimen batzuk ere antolatu ditu, manifestazioa Ziburun eta autokarabanak Hendaia, Urruña, Senpere eta Azkainen. Gazte Dinamika berriak "langileen eskubideen murrizketen kontra" Baigorritik abiatuta eta Donapaleutik pasatuz Mauleko manifestaziora ailegatu den auto-karabana antolatu du.
Aldi berean Mauleko, Ziburuko eta Baionako martxetan ere izan dira gazteak, hemen azken honetan grabatu duten bideoa. Bestalde Bizi! talde altermundialistak ere Baionako martxan parte hartu du, baina beste mezu batekin: gehiegizko soldata baimenduaren alde. ANI Akordio Nazional Interprofesionalaren kontrako protesta izanen da protagonistetako bat, zalantzarik gabe.
ANIaren kontra janeko apirilaren 9an greba eguna egitera deitu zuten
LAB, Solidaires, FO, FSU eta CGTk. Estatuak CFDT, CFTC eta
CGC sindikatuekin sinatu duen akordioak beste sindikatuen haserrea
piztu du eremu ezberdinetan prekarietatea eta eskubideen galera
ekarriko dituelakoan. Sindikatu abertzaleak dei berezia zabaldu zuen
joan den astean gaurko manifestazioan parte hartzera ANIaren kontra.
Sindikatu abertzaleak urtarrilaren 11ean CFDT, CFTC eta CGCk
patronalarekin sinatu zuten ANI akordioak enpleguaren flexibilitatea
helburu duela salatu du. "Langileriaren eskubideen kontrako eraso
berri eta onartu ezinezkoa da" adierazi du LABek.
Gobernamendu frantsesak akordioa lege bilakatzeko bidean baita,
horri kontrakotasuna erakusteko mementua dela erran du sindikatuak,
hori dela eta Baionako manifestazioaz gain beste ekintza batzuk ere
antolatu ditu. Manifestazioa izan da Ziburu eta Donibane Lohizune
artean. Autokarabanak ere izanen dira Hendaian, Urruñan, Senperen
eta Azkainen. Hitzordu horien bitartez ANIa "ozenki salatzera"
deitzen du sindikatuak
gizartea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina