ETNOZIDIOAREN AZKEN FASEAN GARA?
EGIN BEHARREKO EZTABAIDA LATZA ETA GARRATZA
Euskal Iraultza Sozialista EUSKARAZ pentsatu eta eginen dugu, bertzenaz ez da euskalduna izanen, bistan da! Bainan haratago joan gaitezen, EUSKARA hegemonikoa ez den prozesu iraultzaile sozialista bat ez da guretako, euskaldunondako, Herri Euskaldunarendako, alegia, ez onargarri, ez onuragarri, ez ezer. Ez da, ez iraultzarik, ezta sozialismorik ere! Etnozidioaren bururatzea da, bertzerik ez! Gure heriotza kolektiboa, Euskal Herriaren hiltzea!
EUSKARA hegemonikoa izateak erran nahi du, nahiz eta gaur egun euskaldunok minoria ttipi bat izan Euskal Herrian, (hots, euskal lurraldeetan), Euskal Iraultza Sozialistaren aldeko mugimenduetan gure hizkuntzak gune erabakigarriak okupatzen dituela, kualitatiboki leku garrantzitsuenetan EUSKARAZ pentsatu, ekin, eta bizi egiten dela. Hau da, euskaldunok nagusi garela horretan, eta EUSKARA ezinbertzekoa dela euskal iraultzailea izateko.
Blog honen helburua da euskaldun iraultzaile eta iraultzaile euskaldun guztion bilgune eta eztabaida leku bilakatzea. Horregatik ekarri dugu orriotara Joxe Manuel Odriozolaren artikulu bikain hau, Euskara eta Euskaldungoaren egoerari buruzko azken datu soziolinguistikoak jorratzen dituena.
Uste dugu Joxe Manuel Odriozolaren pentsamenduak garrantzia erabatekoa duela Euskal Iraultza Sozialistaren alde aritzen garen guztiondako, paradigma aldaketa bat ekarri duelakotz. Bere pentsamendua irakurri, estudiatu, kritikatu eta eztabaidatu beharrekoa da euskal iraultzaileondako.
Eztabaida zail eta korapiltasua dugu aitzinean: azken datu soziolinguistikoak ikusirik, EUSKARAREN ERABILERA aztertuta, gure sozietate kapitalista honetan erabat hegemonikoak diren hirietako egoera begi aurrean dugula, zein da bilana? Etnozidioaren azken fasean sartu gara?
Hurrengo egunetan gai honetan sakonduko dugu. Zuen iruzkinen zain gaude!
BERRIA EGUNKARIA 2012-07-17
Kanpotik dator notizia
Joxe Manuel
Odriozola
Euskara
irakaslea
Demagun
hizkuntza hiztun-herri minorizatuez kezkaturik gaudela eta munduan hizkuntza
murriztu horien egoera zertan den jakin nahirik gabiltzala. Hasi gara
kontinentez kontinente hizkuntza horiei buruzko informazio bila, gainbegiratu
ditugu batzuk, begiz jo ditugu beste batzuk, eta halako batean honako
errealitate soziolinguistiko honekin egin dugu topo. Hau da, beren hizkuntza
dagoen ataka minorizatutik ateratzeko ahaleginean ari dira aspalditik herrialde
horretan, ia mende erdi bat, baina bertako hiriburu nagusienetan jatorrizko
mintzairak duen erabilera-datuetan iltzatu zaizkigu gure begiak. Hartara,
hurrenez hurren datuok ageri dira eskura dugun informazio-iturrian: hiriburu
nagusi bateko kale-elkarrizketetan % 3,1 darabilte, bigarren batean % 3,2,
hirugarren batean 2,7. Ba omen da hiriburu bat aurreko portzentaje horien
gainetik dabilena. Beste hiriburu batzuetako daturik ez da azaltzen, baina
iradokitzen zaigunagatik ez dirudi emaitzak hobeak direnik
Galdera, hau izan daiteke orduan: guk zer pentsatu behar dugu hemendik datu horiek ikusita, soziolinguistika-gaietan dakiguntxoa jakinda? Zer ondorio atera behar dugu? Bai, badakigu, esan bezala, ahaleginean ari direla aspalditxotik bertako mintzaira murriztua normalizatu nahian. Badakigu, orobat, informazio-iturriak gezurrik ez badio behintzat, hezkuntza-sisteman izugarrizko lanak egin dituztela, aurrerapenak sekulakoak izan direla. Are gehiago, informazio-iturri beraren arabera, delako hiztun-herri minorizatu horretan egindako lana eta aurrerapena eredutzat hartua omen daukate egoera bertsuan dauden munduko gutxiengo linguistiko batzuek. Kanpotik jendea omen doakie informazio bila, hau eta bestea jakin nahirik, hezkuntza-sisteman eta hedabideetan eta administrazioan eta… egindako urratsak nola egin dituzten jakiteko. Eredu bila doaz, eredua delakoan.
Kontua zera izan daiteke orduan: edo herri horretan aurrez zegoen egoera soziolinguistikoan bertako hizkuntza nazionala garai bateko hebreera baino okerrago zegoen, hizkuntza «hilaren» pareko edo, eta orain kale-erabileran lortu duten agerpen sinbolikoa, % 3 inguruko hori, itxaropen-iturri bihurtu zaie; edota, bestela, herri horretan zeharo ilusionatuta bizi dira, baina ilusio hitzaren zentzu txarrean: lilurakeriak eta ameskeriak itsututa alegia. Zehazki ez dakigu zer gertatzen zaien.
Soziolinguistikaren irakaspenetan inolako arrazoiketa-modu, zentzu komun eta logika-arrastorik baldin badago, guk kanpotik begiratuta, ezin dugu sinetsi nola izan daitezkeen hain baikorrak. Ezin dugu sinetsi nola izan daitezkeen inoren eredu eta jarraibide bertako hizkuntza daukaten egoeran edukita. Izan ere, oraindik orain Mikel Peruarenak Xabier Isasiren esanak Unescoren ahotan jarrita gogorarazi digun bezala, hizkuntza batek ez bide du etorkizunik % 33 baino gutxiago erabilita. Beraz, ez dakigu zer arraio dabiltzan beren eginak eredu mailara aupatzen. Edo ez dago oinarrizko kultura soziolinguistikorik bertan, eta mundu guztiak uste du bertako hizkuntza aurrera doala hizkuntza kontuetan mundu guztia delako ustez jakitun, edota arestian esandakoa: funtsik gabeko ilusio batek itsutu ditu.
Gaur egun zorionez hizkuntza minorizatuen inguruan inoiz baino informazio gehiago daukagu eskueran. Informazio-iturriak gero eta hobeak dira, besteak beste, sareen sareari esker. Sare horietako batean informazio gehigarri bat ere jaso dugu hizpide dugun nazio linguistiko horri buruz. Orain arte aipatu ditugun datuak hizkuntzaren erabilerari zegozkion, % 3ko horiek alegia, baina ezagutzari buruzkoak ere eskuratu ahal izan ditugu. Ez dugu hemen portzentaje zehatzik emango, ez baita hori kontua, baina badakigu eskolari esker ezagutzaren eremuan sekulako aurrerapena egin dutela lurraldearen zati batean behintzat —ohikoa da nazio linguistikoak estatu etnoziden aldetik puskaka zatikatzea, euskaldunok ere badakigu zerbait horri buruz—. Ezagutzari buruz eskuratu dugun informazio-txosten batean esaten zaigu «ezagutzak erabat baldintzatzen duela erabilera» eta, horrenbestez, ezagutza garatu ahala erabilera ere haziko dela.
Guk ez genuke beste herrialde bateko kontu soziolinguistikoetan muturrik sartu nahi, baina barkakizun bekigu ohar bat egitea aurreko premisa horri buruz. Guk uste dugu premisa hori zuzena dela, ezagutzak erabilera gehitzea alegia, eta herri horretako aditu soziolinguistikoen iritziak ez daukala akats larririk alde horretatik, baina azalpenari ñabardura bat zor zaiolakoan gaude. Izan ere, oker ez bagaude, premisaren ondorioa ia osoki betetzen da hizkuntzaren bizitasun etnolinguistikoa —zilegi bekigu kontzeptu zatar hau hemen erabiltzea— erauzia ez dagoenean, baina ez da halakorik gertatzen minorizazioak erraietaraino erasan duen kasuetan. Modu argiago batean esanda: ezagutzak ez du zertan hizkuntza jakinaren erabilera besterik gabe normalizazio bidean jarri, erabileraren mekanismo sozialak eta psikologikoak erabat bestelakoak izan ohi direlako. Beraz, batak —ezagutzak— ez du bestea —erabilera— ondorio gisa ekartzen baldintza soziolinguistiko horietan. Minorizazioaren kontzeptua ez baita balizko hiztunen kopurura mugatzen den gaia, kontzeptuak egoera soziolinguistikoaren alde kuantitatibo eta kualitatibo guztien izaera eta funtzioei eragiten die. Zentzu makurrean eragin ere, ito eta blokeatu egiten dituelako normalizatu nahi den hizkuntzaren ustezko indar-eraginak.
Bide batez jakin ahal izan dugu delako herri horretan gauzak alor politikoan aldatzen ari direla. Itxura batean, onerako aldatzen. Bertako indar politiko nazionalisten indarra eta eragina lurralde-zati batean bederen gero eta nabarmenagoa omen da. Hurrengo hauteskundeetan itxaropen handiak jarrita bizi dira nonbait. Horiek horrela, badirudi jatorrizko nazio politikoaren aldeko indarrak izango direla nagusi laster batean. Ez dakigu nazio linguistikoaren egoera tamalgarrian zer-nolako ondorioak izango dituen aldaketa politiko horrek. Guk ez diegu Irlandako esperientzia etsigarria gogorarazi nahi, baina nolanahi ere hobe dute erne ibiltzea: nazio politikoak ez baitu nazio linguistikoaren hondamendia bideratzeko indarrik inon erakutsi hizkuntzaren erabilera hutsaren hurrengotik hurbil dabilenean. Hobe dute hebreeraren adibideko mirarietan ez sinestea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina