LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/07/19

Ponentzia alternatiboa (1)


ERAIKI DEZAGUN
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!! (1)


 

0.- SARRERA

1.- Zergatik ponentzia hau?Aurkezten dugun ponentzia hau ildo eta estrategia sozio-politiko-sindikal zehatz batean kokatzen denez, uste dugu komeni dela azalpen orokor bat egitea, proposamen bakoitza nondik eta zergatik egiten den adierazteko.
2.- Kapitalismo inperialistaren krisi globala. Oraingoa ez da uhin laburreko krisi bat, baizik eta kapitalismoak bere 500 urtetan zehar bizi izan dituen ateka handi horietarikoa, kapitalaren metaketa eta hazkundearen ziklo oso bat markatuko duena, ala sistema hiltzaile eta terrorista honen gainbehera eta iraultzea zabalduko duena. Krisiaren irtenbidea, klase borrokak markatuko du, langileon indar sozial eta boterea.




  

3.- Alternatiba integral baten behar gorria. Kapitalismoa ezin da irauli aldez aurretik alternatiba bat (edota batzuk) eraikitzen hasi gabe. Praktika eta teoria uztartu behar dira, kiribil dialektiko batean, praxia sortzeko: teoria praktikatua eta praktika teorizatua. Alternatiba horiek globalak eta integralak izan behar dira, eta sistemaren krisi orokorreko atal guztiei erantzun behar diete. Horrela bakarrik erdietsiko dugu langileriak kapitalismoa suntsitzea eta zibilizazio berri bat eraikitzen hastea.



 

4.- Ortzadarraren Iraultza Sozialista. XXI. mendeko Iraultza sozialistek XIX. eta XX. mendeko esperientzietatik batez ere edan eta ikasi behar dute. Horregatik iraultza sozialistari ekarpenak eta ñabardurak ezartzen dizkiogu: ekologista, feminista, indigenista, internazionalista, antiarrazista, deshazkundearen aldekoa... langileon praktika egunerokoak ezaugarrituko du gure proiektu historikoa.
5.- Izarra eta lauburua. Euskal Herri Langilearen Iraultza Sozialista bi sinbolotan laburbiltzen ditugu. Izar gorriak bortz erpin ditu: euskalduntasuna, feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa eta komunismoa. Lauburuak  lau adar: erroa eta gogoa, jakintza eta ekintza. Hau da, errotu eta gogotu, jakin eta ekin. Bertze manera batez: oina, bihotza, burua eta eskua.

Gora Euskal Herri Langilea!
 Gora Euskal Iraultza!
 Gora Euskal Errepublika Sozialista!


ORAIN DA GARAIA, 
ERAIKI DEZAGUN LANGILEON
 EUSKAL HERRIA!!!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina