LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/07/31

Eireko albisteak: blokeo informatiboa hausten (1)


THIOCFAIDH ÁR LÁ! (1)


“Hara, hogeita zazpi urte betetzera iritsia naiz, bada zerbait.
Ni hilen naiz, beharbada, baina 1916ko Errepublika ez da inoiz hilen.
 Aurrera, bada, Errepublika eta gure Herriaren askatasunerantz!”
Bobby Sands, 1981eko martxoaren 9an.

Azken egunetan, berri garrantzitsu aunitz iristen ari dira Irlandatik. Idazki honen helburua egoeraren azterketa kritikoa egitea da. Inkomunikabide inperialistek eta intoxikabide kapitalistek, hedabide erreformista, sozialdemokrata eta postmodernoen laguntza paregabeaz, Irlandako iraultzaile eta independentisten borrokari ezarri dioten blokeoa haustea da gaur egun Euskal Herriko iraultzaileok dugun betebehar internazionalistarik gorenetariko bat.

Hasteko, hemen duzue IRA Berriaren lehen agiria, jatorrizko bertsio ingelesean (ez dakigu Gaelikozko agiririk ote dagoen, eskuratzen badugu, bistan da, argitaratuko dugu ...). Ondoren Euskarazko itzulpena, jakina!



ÓGLAIGH NA H’ÉIREANN
IRA - ARMY COUNCIL

"Following extensive consultations, Irish republicans and a number of organisations involved in armed actions against the armed forces of the British crown have come together within a unified structure, under a single leadership, subservient to the constitution of the Irish Republican Army.

"The leadership of the Irish Republican Army remains committed to the full realisation of the ideals and principles enshrined in the Proclamation of 1916.



"In recent years the establishment of a free and independent Ireland has suffered setbacks due to the failure among the leadership of Irish nationalism and fractures within republicanism. The root cause of conflict in our country is the subversion of the nation's inalienable right to self-determination and this has yet to be addressed. Instead the Irish people have been sold a phoney peace, rubber-stamped by a token legislature in Stormont.

"Non-conformist republicans are being subjected to harassment, arrest and violence by the forces of the British crown; others have been interned on the direction of an English overlord. It is Britain, not the IRA, which has chosen provocation and conflict.



"The IRA's mandate for armed struggle derives from Britain's denial of the fundamental right of the Irish people to national self-determination and sovereignty – so long as Britain persists in its denial of national and democratic rights in Ireland the IRA will have to continue to assert those rights.

"The necessity of armed struggle in pursuit of Irish freedom can be avoided through the removal of the British military presence in our country, the dismantling of their armed militias and the declaration of an internationally observed timescale that details the dismantling of British political interference in our country.
"Signed Army Council … IRA."







AGIRIAREN EUSKARAZKO ITZULPENA

 “Kontsulta zabalak egin ondoren, errepublikano irlandar eta Koroa Britainiarraren indar armatuaren aurkako ekintza armatuetan parte hartzen duten zenbait erakunde egitura bateratu batean elkartu dira, zuzendaritza bakar baten menpe, Irlandako Armada Errepublikarraren Konstituzioari subordinatua.

Irlandako Armada Errepublikarraren buruzagitzak 1916ko Aldarrikapenean kontsakratu zirèn ideal eta printzipioen erabateko betetzearekin engaiatua segitzen du. 

Azken urteetan Irlanda aske eta independentearen eraikuntzak atzerapausoak jasan ditu, abertzaletasun irlandarraren lidergo faltarengatik, eta mugimendu errepublikarraren hausturengatik. Gure herrialdean dagoen gatazkaren erroa, Nazioaren autodeterminaziorako eskubide besterenezinaren subertsioa da, eta hau ez da oraindik konpondu. Aitzitik, irlandarrak bake faltsu baten truke  salduak izan dira, Stormont-en kokatzen den Legebiltzar sinboliko batek berretsia.

Egoera honekin ados ez dauden errepublikarrak jazarriak izaten ari dira, atxilotuak eta Koroa Britainiarraren bortizkeria jasaten dute, eta beste batzuk presondegiratuak izan dira jauntxo feudal ingeles baten aginduz. Britainia Handia da, eta ez IRA, probokazio eta gatazkaren aldeko apustua egin duena.

IRAk borroka armatua egiteko duen betebeharra, Britainia Handiak egiten duen ukaziotik eratortzen da,  Irlandako Herriak duen autodeterminazio nazional eta burujabetzarako oinarrizko eskubidearen ukaziotik hain zuzen ere. Britainia Handia Irlandaren eskubide nazional eta demokratikoen ukazioan tematzen den bitartean, IRAk borrokan segituko du eskubide horien defentsan.

Irlandaren askatasunaren aldeko borroka armatuaren beharra saihesten ahal da gure herrialdean dagoen presentzia militar britainiarra eliminatuz, bere milizia armatuak eraitsiz eta gure herrialdean, interferentzia politiko britainiarra amaitzeko, nazioarteko begiraleek egin beharreko ikuskaritzako egutegiaren adierazpena eginez.

Sinadura  :  IRAko Kontseilu Militarra.


Antza denez, antolakunde batzuk elkartu dira IRA berria osatzeko: RIRA (Real IRA), Republican Action Againts Drugs, (RAAD), eta bertze talde independente ttikiago batzuk. Momentuz, eta guk dakigula, bi erakunde armatu gelditu dira batasun honetatik kanpo: CIRA (Continuity IRA) eta ONH (Óglaigh Na H’Éireann). Bainan hau guztia kontuz hartu behar da, Irlandan  egoera nahasia delakotz, bereziki Sei konderri okupatuetan.. 

IRA Berriak indarra omen du Belfast eta Derryn, Lurgan eta Tyronen, eta Down konderriko hegoaldean. Baina bere indar armatu eta militarra eta bere babes zein sostengu politiko eta herritarra ikuskizun daude oraindik.


Northern Ireland News 

Newly-merged dissident republican groups in terrorism vow 

By David McKittrick Friday, 27 July 2012


File picture of dissident republicans

Belfast Telegraph egunkarian, uztailaren 30ean, Suzanne Breen kazetariak IRA Berriko arduradun baten adierazpenak argitaratu ditu: “Gu elkartzean, mugimendu errepublikarrari alternatiba sinesgarriagoa eskaintzen ahal diogu”. ”Oinarri honen gainean eraikiko dugu erakunde berria, menderakuntza britainiarrari eta Irlandan egiten duen zapalkuntzari indartsuago aurre egiteko. Iraganean hainbeste erakunde errepublikarren existentziak gure aurkarien mesedetan jokatu du, zeinak gure zatiketez profitatzen ahal ziren, eta taldexka gisa kontsideratzen ahal gintuzten. Bainan hori fini da. Gure batasuna gure indarra da.”


Northern Ireland News 

'New IRA' ... publicity stunt or real cause for concern? 

Politicians slam plan to merge dissident groups

By Suzanne Breen
Monday, 30 July 2012

File pictures of republican  dissident group, the Real IRA  at a 'training camp' in the border counties of Northern Ireland taken in January 2008 

Bozeramale honen arabera, IRA Berriaren helburu militarrak PSNIko poliziak (Irlandako zipaioak) eta soldadu britainiarrak izanen bide dira, eta onartu omen du  oraingo erakunde armatuak ezin izanen duela kanpaina iraunkor bat mantendu, lehen IRA probisonalak (PIRA) egiten zuen bezala. “Garai horiek amaitu dira. Bere existentzia beraren bidez, borroka armatua gezurtatu egiten ditu gatazka bukatu eta dena bide onean dela esaten dutenen pretentsioak. Honek frogatzen du hemen badela jendea menderakuntza britainiarrari aurre egiteko prest dagoena.

Talde bakoitzak bere indarrak jarri ditu batasuna egiteko: RIRAk (Benetako IRA) kide eta militante franko ditu 26 konderrietan, gazteak batez ere, eta hobekien armaturik dagoen erakundea da. Errepublikar independenteen taldekoak PIRAko militante zaharrak dira, esperientzia handikoak, behin baino gehiagotan frogatu duten bezala.

Irlandan, eta bereziki Estatu britainiarrak okupatutako Sei Konderrietan, gauzak mugitzen hasi dira sakonki. Preso politiko errepublikarrak ere borrokan dira espetxeetan, zikinkeria greba egiten 80. hamarkadan bezala, Honetaz hurrengo artikuluan mintzatuko gara.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina