ERAIKI DEZAGUN
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!!
(4)
(4)
1.4.- Euskal Herri Langilea Kapitalismoaren krisi
globalean
23.-
Euskal Herri Langileak gaur egun pairatzen duen zapalkuntza ulertu ahal
izateko, gure marko geopolitikoa aztertu behar dugu lehenik, hau da, Eurasiako
mendebaldea eta bereziki “Europar Batasuna” autoizendatu den estatu
kapitalisten egitura inperialista eta bere bihotz politiko-ekonomiko-militarra,
Eurogunea, alegia.
24.-
Laburbilduz, “Europa” autoizendatzen den koalizio inperialistak XX. mnedean
galdutako hegemonia berreskuratu nahi du sistema inperialistan, eta horretarako
aliantza hirukoitza egin dute hiru estatuk: Britainia Handiak, Estatu
Frantsesak eta Alemaniak. Beren helburua, ekonomia kapitalista lehiakorrena
sortu XXI. mendean, Estatu Batuei eta Japoniari aurrea hartuz eta gorantz heldu
diren estatu kapitalista “berriak” (Brasil, Errusia, India, Txina eta
Hegoafrika) menpean mantenduz.
25.-
Horretarako proiektu inperialista global bat ezarri dute martxan, eta oraingo
krisia baliatu nahi dute Eurasia mendebaldeko Herri Langileei beren egitasmo
kapitalista inposatzeko, intoxikazio nazionalista eta arrazista baliatuz eta
errepresioa erabiliz, egoeraren arabera. Indar hegemoniko kapitalistaren
eraikuntza-prozesu honen buruan, hiperestatu inperialista bat ukanen dugu,
neofaxismo parlamentario batez jantzirik. Krisiak kontraesan eta arazo guztiak
areagotu ditu, epeak azkartuz.
26.- Luze joko liguke proiektu neofaxista honen azaltzeak (“IV Reich”, oligarkia alemanaren geopolitikan) bainan erran dezagun aurreko urteetan bezala, Herri Langileen konplizitatea erosi nahi izanen dutela balizko “itun eta elkarrizketa” sozialen bidez. Bainan XXI. mendeko kapitalismoak ezin du gauza handirik eskaini, planeta beraren muga ekologikoak agerian direlakotz honezkero. Lehiakortasuna behar da hegemonia lortzeko, eta hori, langileen esplotazioa areagotuz eta irabazien tasa handituz erdiesten da, Txinako estatu kapitalismoak egunero oroitarazten digun bezala.
27.-“Europa”
deitzen den proiektua oligarkia inperialista europarrek sortu dute, eta
arrazismoa du oinarri eta helburu. Euskal Herri Langilearendako ez dago
etorkizunik hor, etnozidioa bururatzea eta esplotazioa zein miseria soziala
areagotzea ez bada, nahiz eta inperialismoaren “polizia onak” kontrakoa
sinestarazi nahi behin eta berriz.
28.-
Euskal Herri Langilea bi estatuk zapaltzen dute, hierarkia inperialistan toki
eta funtzio desberdinak betetzen dituztenak: estatu espainola eta estatu
frantsesa.
Krisia
gogor du kate-begirik ahulena den estatu espainola, beren baitako kontraesan
guztiak areagotuz eta neofrankismoaren zein berrezarkuntza borboitarraren
miseriak agerian utziz. Estatu espainola amiltzen ari da egunetik egunerat, eta
honek luze gabe krisi orokor bat ekarriko du.
29.-
Euskal Herri Langileak eta LABek bereziki aukera hau baliatu behar dute Euskal
Errepublika Sozialistaren aldeko aldarria indartzeko eta monarkia neofrankista,
kapitalista eta etnozidaren aurka jotzeko.
Halaber,
estatu espainoleko Herri Langileekiko elkartasuna eta elkarlana bultzatu behar
dira, gu guztiok zapaltzen gaituen “estaca” denon artean hausteko. Beti
ere, jakina, hala Euskal Herriaren euskalduntasuna, naziotasuna eta
independentzia aldarrikatuz eta zainduz, nola sozialismoaren aldeko borroka
indartuz.
30.-
Estatu frantsesari dagokionez, garbi dago hierarkia inperialistan gorago
dagoela eta egonkorragoa dela. Hala ere, Hollandek gorpuztu duen lilura
sozialdemokrata faltsua itzaltzen denean, borroka sozial gogorrak agertuko
dira, VI Errepublika ekarriz. Krisi horretan Euskal Herri Langileak eta LABek
bereziki Euskal Errepublika Sozialistaren aukeraren aldeko lana egin behar du
etengabe, langileei erakutsiz ez dagoela irtenbiderik Errepublika jakobino,
etnozida eta kapitalistaren baitan.
31.-
Katea beti hausten da begirik ahulenean, eta gaur egun hori Eurasiako
hegoaldean kokatzen da: Grezia, Italia, Portugal eta Estatu espainola, Zentzu
horretan LABek etengabeko elkartasuna bultzatu behar du Greziako Iraultza
Sozialistarekin, eta bereziki PAME langileen frontearekin, internazionalismorik
onena nork bere Nazioan Iraultza egitea dela jakinda.
32.-
Behin eta berriz errepikatu behar dugu gure analisi eta azterketen
bizkarrezurra: “Ongizate Estatuaren” lilura amaitu da, garai berriak eta latzak
heldu dira, Historiaren bertze fase batean sartzen ari gara, eta honek jauzi
kualitatiboak eskatzen ditu kontzientzian eta praktikan.
Gure
praxi osoa irauli behar dugu, Iraultza Sozialistaren zerbitzuan jartzeko, gure
VIII Biltzarraren leloak hain ongi adierazten duen bezala: “Orain da garaia!
Eraiki dezagun langileon Euskal Herria.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina