5.- ETAk konponbide prozesua babesten duten nazioarteko hainbat eragile
eta pertsonalitateri bere gogoeta eta proposamenen berri eman dio.
ETAren urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila
nabarmendu dute guztiek, Espainiako Gobernuaren jarrerak ezinegona eta
ulertezintasuna sortu dituen bitartean.
6.- Hilabete hauetan zehar, ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen arteko harremana eta lankidetza iraunkorra izan da, egiaztatzearen eremuan emaitza onuragarriak utziaz.
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak berretsi berri duenez, ETA bere
konpromiso guztiak betetzen ari da, Espainia eta Frantziako estatuen
jarrera erasokorrak egoera arriskutsuak eta zailtasun erantsiak sortu
dituen arren. Zentzu horretan, ETAk bere kide guztien ardura eta
konpromiso maila nabarmendu nahi du, Estatuen arduragabekeriaren aurrean
istripuak eta enfrentamenduak ekiditeko erabakigarria izaten ari baita.
Espainiako estatuak konponbide aukera oro deuseztatzeko darabilen jokabidearen ondorioz, negoziazio eta elkarrizketa gunea desegin izanak ETA eta Nazioarteko Egiaztatze
Batzordearen arteko harremana zailduko du aurrerantzean. Horrenbestez,
ekarpen eraikitzaileak egiteko aztertzen ari ziren aukerak kolokan
gelditu dira.
7.- Bestalde, ETAk argitu nahi du armagabetzearen gaia Nazioarteko
Egiaztatze Batzordeak bere sorreran jaso zuen mandatutik kanpo dagoela
eta, hortaz, ez dela egon eta ez dagoela ETA eta Nazioarteko Egiaztatze
Batzordearen lan-agendan.
ETAren iritziz, gai hau maltzurkeriaz erabiltzen ari da, Estatuek konponbide prozesuaren blokeoan duten erabateko ardura estali asmoz.
8.- Edonola ere, ETAk armagabetzearen gaiaz hitz egiteko prestutasuna
agertu duela oroitarazi nahi du, gatazkak eragin dituen ondorio guztiak
behin betiko gainditzea helburu izango duen elkarrizketa agenda baten
baitan.
Horretarako, iazko azaroan bake elkarrizketetarako aurkeztu genuen proposamen zehatza indarrean dagoela berretsi nahi dugu.
9.- Negoziazio fronteari dagozkion gaiak beharrezkoa den diskrezioarekin
jorratu ohi ditu ETAk. Alta, prozesua kaltetzea beste helbururik ez
duten toxikazio eta filtrazio interesatuen aurrean, ETAk argipenak
emateko beharra ikusi du, euskal herritarrek gertaera hauen berri zuzena
izan dezaten.
Elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta
ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta
atzeratzen duen neurrian.
Gauzak horrela, gero eta ulergaitzagoa da PNV Espainiako Gobernuari
behin eta berriz eskaintzen ari zaion babesa. Ulergaitza da, halaber,
PNVk Espainiako Gobernuaren itxikeria estaltzeko eta kritika oro
saihesteko diskrezioaren argudioa erabiltzea, benetan kontuzko gaiak
direnen inguruan plaza publikoan arduragabe espekulatzen ari den
bitartean.
ETAk gogoetarako deia egin nahi die eragile guzti-guztiei, Espainia eta
Frantziako estatuen erasoen eta gatazkaren konponbidearen blokeoa
betikotzeko asmoen aurrean norberak egin dezaken ekarpena azter dezaten.
Zentzu horretan, Euskal Herritik eta nazioartetik konponbidea
sustatzeko egin daitekeen zentzuzko ekarpen oro onuragarria dela uste
dugu.
ETAk, bere aldetik, behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean
jarraituko duela eta izendatutako Ordezkaritza aktibo mantenduko dela
jakinarazi nahi du.
ETAren AGIRIAREN KRITIKA
1.- "Euskadi Ta Askatasunak, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileak, agiri honen bidez honokoa jakinarazi nahi dio Euskal
Herriari:
Euskadi Ta Askatasuna-ko I. Biltzarrean, 1962an, ETAk, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzaile gisa definitu zuen bere burua. 1967an egindako V. Biltzarrean, definizo hori osatu eta zehaztu zen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista sortuz. Hortik jaio zen ETAren gaur egungo definizioa, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea. Bien arteko sintesia. Izendapen mamitsu, argigarri eta esaguratsu hau gaur arte mantendu da, ETAren azken agiri honetan ikus dezakegun bezala.
Sozialismoa Iraultzailea, mundu guztiak dakien bezala (nahiz eta batzuei azkenaldi honetan -azken urteetan...- ahantzi bide zaien, edo atzendu, bederen, nonbait...), Marx eta Engels-en ildoan kokatzen da, inolako dudarik gabe. Aski da edozein informazio iturritara jotzea, hori egiaztatzeko:
"The term Revolutionary Socialism refers to socialist tendencies that subscribe to the doctrine that a Social Revolution
is necessary in order to effect structural changes to society. More
specifically, it is the view that Revolution is necessary to achieve a
transition from Capitalism
to Socialism. Revolution is not necessarily defined as a violent
insurrection; it is defined as seizure of political power by mass
movements of the Working Class so that the State is directly controlled by the Working Class as opposed to the Capitalist Class and its interests as a precondition for transitioning toward or establishing Socialism. Revolutionary Socialism includes a diverse range of social movements
that sometimes define "Revolution" differently from one other. It
includes Orthodox Marxist tendencies such as Luxemburgism and Impossibilism, as well as Leninism and Marxism-Leninism - which are based on the theory of Vanguardist-led revolution; as well as Revolutionary Syndicalism; Revolutionary Democratic Socialism and Anarchism. It is used in contrast to the reformism of Social Democracy,
which is not anti-capitalist, and is opposed to movements that seek to
gradually ameliorate the economic and social problems of capitalism
trhough political reforms. Revolutionary Socialism also exists in contrast to the concept of
small revolutionary groups seizing power without first achieving mass
support, termed Blanquism."
Etxebarrieta anaiak, Txabi eta Joxantonio, oker ez banago (eta oker banago irakurleek zuzenduko didate hanka sartzea...) Marxismo-Leninismoan kokatzen ziren, argi eta garbi, eta berdin egin zuten Burgosko auziko preso gehienek, haien artean Jokin Gorostidi. Joxe Migel Beñaran Ordeñari buruz, datu kontraesankorrak badira, iturri batzuk diote marxista-leninista zela, bertze iturri batzuk, aldiz, marxista iraultzailetzat jotzen zuela bere burua, bainan aldi berean Lenin sakonki estudiatua eta aplikatua zuela. Dudarik ez dago, dena den, Argala marxista zela goiti-beheiti. Hona hemen bere autobiografiako pasarte batzuk:
"Se me escapaba el carácter antagónico del enfrentamiento burguesía-proletariado
(...) Comencé a estudiar la teoría marxista (...) Como resultado de ambos factores -estudio del marxismo y resurgir nacional vasco-, tomé conciencia clara de la existencia de Euskadi como nación diferenciada, integrada por siete regiones separadas por las armas de los Estados opresores, español y francés; de la división de la sociedad en clases enfrentadas por intereses irreconciliables; de que Euskadi misma no era una excepción en este sentido, comprendí lo que fue la "evangelización de América" por los españoles y el "glorioso alzamiento nacional"; que no se trata de que los ricos ayuden a los pobres, ni únicamente de que se aumenten los salarios de la clase obrera, sino de socializar los medios de producción; que para lograr la solidaridad social es precisa una profunda revolución cultural, y que para ello, no basta con la buena voluntad, sino que es precisa una transformación del modo de producción capitalista actualmente dominante por otro socialista; que para ello es preciso que la clase obrera obtenga el poder político; que un aparato de estado no es neutral y que esto obliga a la clase obrera a destruir el estado burgués para crear otro propio; que la burguesía recurre a las armas cuando ve en peligro sus privilegios, lo que induce a pensar que si la clase obrera no se plantea el problema en términos semejantes, tendremos ocasión de presenciar muchas matanzas y pocas revoluciones. Iniciado este proceso de compensión, que espero jamás llegue a considerar suficientemente maduro, se me planteó la entrada en ETA, y acepté.
(...) Su esquema, (oharra ETA VI autoizendatutako taldea, geroago LCR-LKI bilakatu zena) copia exacta del aplicado por Lenin en la URSS, lo encontraba erróneo en Euskadi. (...) El Pueblo Vasco ha tenido ocasión de comprobar a lo largo de la historia que una revolución socialista a nivel de estado no es la solución automática de su opresión nacional; que los partidos obreros españoles están demasiado impregnados del nacionalismo burgués español. Por otra parte, el logro de la independencia exigía la derrota del Estado español en Euskadi, es decir, una verdadera revolución política que sólo podría ser llevada a cabo por las capas populares bajo la dirección de la clase obrera, única capaz de asumir hoy en Euskadi con todas sus consecuencias, la dirección de un proceso de tal envergadura. (...) Hoy, frente a la doble solución -pequeño-burguesa vasca o socialista española- que se le presentaba al Pueblo Vasco en el primer tercio de siglo, un sector de la clase trabajadora está en condiciones de ofrecer una tercera vía: LA REVOLUCIÓN SOCIALISTA VASCA.
(...) La opción que hoy ofrece el sector patriótico de la clase obrera vasca no es únicamente una opción para Euskadi, sino indirectamente también para los trabajadores españoles y franceses en cuanto que la REVOLUCIÓN SOCIALISTA VASCA no puede sino potenciar las de sus respectivos países. Ello constituye la mejos aportación que la clase obrera vasca puede hacer a los trabajadores de todo el mundo."
Zertara heldu da kalaka eta matraka hau?
Lehendabizi, irakurle orori azaltzeko blog hau "EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA" deitzen dela, ez txiripaz edota kapritxoz, gogoeta luze baten ondorioz baizik, eta helburu zehatz batekin aukeratu zela iendoen hau. Orain, testu hau argitaratu ondoren, argiro erraten ahal dut blog honen izena, Argalaren gogoeta honetatik zuzen-zuzenean piztu eta sortu zela: Euskal Herria Langileak bi bide oker izan ditu aitzinean azken 100 urtetan: nazionalismo basko burges ttipia ala sozialismo espainolista.
Oraingo Ezker Abertzaleak, ETA eta ENAM osoaren historia, helburu, teorizazio eta esperientzia guzti-guztiak bazterrerat utzirik, aldaketa estrategikoa egin du, eta ezkerreko nazionalismo basko burges ttipian mugildu da erabat. Horren aurrean, sektore batzuk aktibatu dira, eta berriz ere, sozialismo-komunismo espainolista proposatzen digute. Alternatiba faltsu eta oker honen aurka, Euskal Langileriak, Euskal Herri Langile osoak, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bandera jaso eta altxatu behar du berriz ere, 1967-1977 urteetan bezala. Eta ekimen hori, jakina, langile-klase kontzientzia nazional euskaldun iraultzailea duen Langileriaren sektoreak hartu behar du, Euskal Herri Langilearen bihotz teoriko eta praktikoa. Eta hauxe da blog honen funtzio eta helburu nagusia: langile-klase kontzientzia nazional euskaldun iraultzailea duten militanteak bildu eta elkartzea.
Eta bigarrenik, eta inportanteena, ETAren agiria irakurtzean, galdera bat egin nahi dudalakotz. Galdera oso xinplea da: Non dago gaur egungo ETAren Sozialismo Iraultzailea? Non dago bere estratagia sozialista iraultzailea gure lau helburu historikoak -Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea- erdiesteko?
Kapitalismo Inperialistak 1929az geroztik izan den krisi ekonomiko-politiko militar handiena pairatzen duen/dugun honetan, nik ez baititut inon ere ikusten ETAren planteamendu sozialista iraultzaileak... Norbaitek ikusten al ditu? Non? Zertan?
Independentismo erradikala, bai, burgesia nazionalista baskoarekin aliantzak, bai, Inperialismo anglo-saxoi eta sionistarekin itunak eta paktuak, ere bai, baina Kapitalismoa suntsituko duten eta Euskal Iraultza Sozialista aurrera eramanen duten planteamenduak... ez ote dira ahantzi xamarrak? Atzenduak? Geroko gerotan galduak? Etapismo zorrotz, zurrun eta gaizki ulertu batean amilduak? Baldintza ikaragarri gogorretan eutsi beharrak eragindako taktizismo batean hondoratuak? Kapitalismoaren eraso errepresibo eta ideologiko etengabeek lausotuak eta azkenean utziak? Nork bere erantzunak ukanen ditu, eta nik idazki honetan neureak emanen ditut.
Hona hemen, hitzez hitz, ETAk, 1973ko abuztuan Hazparnen egindako VI. Biltzarreko lehen partean, onartu zuèn idazki nagusia. Hau da, agiri ofiziala. Azpimarrak gureak dira, jakina.
POR QUÉ ESTAMOS POR UN
ESTADO SOCIALISTA VASCO
"Nuestro objetivo fundamental es la creación de un Estado Socialista Vasco dirigido por la clase trabajadora de Euskadi como instrumento para alcanzar una sociedad vasca sin clases, una Euskadi auténticamente comunista; como instrumento -en suma- para nuestra total e íntegra liberación como trabajadores vascos.
En el plano social, nuestra lucha liberadora se desarrolla y viene enmarcada desde una pespectiva revolucionaria de clase, desde la perspectiva más consciente y auténticamente revolucionaria: la comunista.
En el plano nacional, luchamos por la liberación de Euskadi desde una perspectiva independentista; lo que ciertamente nos distingue de muchas otras organizaciones socialistas. Pero el abanico de corrientes pro-independentista en nuestro país es amplio, abarcando a diferentes clases. Lo que es determinante, lo que da impronta reaccionaria o revolucionaria a tal reivindicación, es su contenido, lo que en realidad ha condicionado a unos y otros para posicionarse en tal sentido.
Nosotros no somo independentistas porque creamos que españoles y franceses nos roban dinero y lo mejor de nuestra juventud y busquemos edificar una sociedad vasca opulenta, ni porque los vascos seamos superiores y no nos convenga tener contacto alguno con maketos, belarrimotzas o cosas por el estilo, ni condicionados por el odio étnico que España y Francia nos tienen, etc... Todo lo contrario: si éstas fueran las únicas razones que justificasen la independencia de Euskadi, sino existiesen otros motivos, nos opondríamos con todas nuestras fuerzas a tal reivindicación por burguesa, racista y cabalmente reaccionaria.
Nosotros somos independentistas porque creemos que nuestro problema como trabajadores vascos, nuestro problema como clase explotada en un contexto de pueblo nacionalmente oprimido, ni puede solventarse dentro del marco español o francés; ciertamente que nuestra liberación como clase sería viable en el marco de un Estado Socialista Español o Francés. Pero en nuestra opinión, sólo un Poder Político Independiente en nuestras manos, es decir, sólo un Estado Socialista Vasco podrá garantizar la resolución de la otra cara del problema, nuestra liberación como miembros de una comunidad nacional oprimida: Euskadi.
Las razones que nos mueven a posicionarnos en tal sentido son:
- el hecho de que el problema nacional vasco, al englobar tanto a
Euskadi Norte como a Euskadi Sur, desborda los marcos
estatales español o francés.
- el convencimiento de que el problema cultural del Pueblo
Vasco no puede ser resuelto desde una perspectiva no vasca;
aunque pretendidamente internacionalista. (Un proletariado de
nación opresora se comporta -a nuestro juicio- con sentido
auténticamente internacionalista con un Pueblo oprimido
cuando las relaciones entre ellos se establecen en base a la
decisión por parte del primero de no inmiscuirse en absoluto
en la elección del futuro del Pueblo oprimido, considerando
que tal elección le atañe exclusivamente a éste.)
Vayamos pues por partes:
La solución al problema nacional vasco exige la resolución a la opresión cultural, es decir, a la cuestión de la lengua y del conjunto de la cultura del Pueblo Vasco.
Partamos del principio que tal problema exige, desde un punto de vista revolucionario, la consecución de la igualdad real entre todas las lenguas y culturas, o, dicho en otros términos, la desaparición de la menor desigualdad o discriminación entre ellas. Nosotros mantenemos que entonces la paridad lingüística sólo será viable y real mediante la euskerización de nuestro país, es decir, mediante la transmisión de la lengua nacional vasca al conjunto de la población de Euskadi. Esta será la única situación de bilingüismo auténticamente revolucionaria. El resto de las soluciones proyectadas para la resolución del problema lingüístico y cultural vasco, representadas por programas tales como "bilingüismo de opción" y otros -rebosantes de formulaciones tan vagas y abstractas como "libertad para el Euskara"- rehuyen el enfrentamiento con la raíz de tal cuestión. En efecto, tales programas, no apoyando la total y competa euskerización del Pueblo de Euskadi, no logran extraer a la lengua nacional vasca de la situación de inferioridad en que se encuentra, limitándose a mejorar, pero no a acabar con tal estado de cosas.
Quienes preconizan soluciones de tal género parecen olvidar que sus ciertamente modestos objetivos dejarían al Euskara en situación de diglosía respecto al Español (o Francés), colocándose de este modo en franca contradicción con sus proyectos iniciales de paridad e igualdad revolucionaria para nuestra lengua nacional. (Diglosía: situación en la que, a pesar de la libre coexistencia e igualdad formal entre dos o más lenguas, una de ellas conserva un puesto provilegiado en base a su importancia y frecuencia de uso -heredadas de situaciones de desigualdad anteriores-, manteniendo prácticamente en situación de inferioridad y opresión al resto de las lenguas, en franca contradicción con el bilingüismo oficial. La diglosia, que perpetúa las desigualdades y opresiones nacionales, es la situación dominante hoy en Lituania, Moldavia y otras repúblicas no-rusas de la URSS.)
Por otra parte, cada lengua confiere una visión del mundo y de la sociedad particular, distinta. Ciertamente que tal estructuración del pensamiento queda relegada a un segundo plano por la aportación resultante de la pertenencima a una determinada clase; es decir, el entramado mental mediante el cual descomponemos e interpretamos de una forma determinada la realidad tiene un origen principal en nuestra extracción de clase. Pero decimos principal y no único, porque la contribución de la lengua, a pesar de tener un carácter secundario, no puede despreciarse, a riesgo de caer en la liquidación pura y simple de la impronta nacional de cada proletariado. Tal visión nos desmarca así mismo del esencialismo lingüístico, puesto que afirmando que dicho entramado mental no es aséptico a la lucha de clases, superamos el error idealista de sublimar el papel de la lengua en base a la abstracción del rol que juega cada clase.
Afirmamos entonces que nuestra realización total e integral, como trabajadores vascos solamente será posible cuando se nos devuelvan íntegramente los mecanismos de apropiación lógico-simbólicos que se nos han arrebatado, cuando contrarrestemos los efectos de la opresión recuperando totalmente la manera de ver e interpretar la realidad vasca (euskaldun), desde una óptica indudablemente comunista.
Todo ello implicaria un inmenso y gigantesco esfuerzo cultural: construución de ikastolas revoluionarias en todos y cada uno de los rincones de nuestro país, encauzamiento revolucionario al Euskara de toda la clase trabajadora y del resto del Pueblo de Euskadi partiendo de una situación de diglosia respecto a nuestra lengua, unificación literaria del Euskara, implantación de métodos pedagógicos revolucionarios en las ikastolas populares, programación de planes de enseñanza populares vascos, edificación de una Universidad Popular Vasca, alfabetización de los euskara-parlantes, analfabetos, etc... Este programa -que supondría la efectiva re-euskarización de Euskadi- no puede ser llevado a cabo sino desde una perspectiva que asuma íntegramente la verdarera colosal dimensión del problema cultural vasco.
Y para ello es necesario un Estado Socialista Vasco.
Porque en un Estado Socialista Español que englobase a Euskadi Sur l
a solución de este inmenso problema se vería muy posiblemente condicionada a la de problemas de carácter básico, primario como el subdesarrollo de las zonas marginadas, la elevación del nivel de vida del Pueblo español, el desarrollo de las fuerzas productivas, etc... Todo ello podría conllevar la postergación de la solución a la cuestión vasca hasta la resolución de tales problemas. Por otra parte, no existen garantías de que las organizaciones revolucionarias que empuñasen los mandos de tal Estado comprendieran en su verdarera dimensión nuestro problema nacional y obrasen en consecuencia. De hecho, los programas de las actuales vanguardias españolas cara a la cuestión vasca no contienen sino soluciones parciales e incompletas que -si bien a ellas les parecen satisfactorias- nos conducirán inevitablemente a la diglosia.
Todo ello posiblemente acarrearía funestas consecuencias cara a las relaciones entre ambos pueblos: no tardarían en aparecer corrientes de chovinismo vasco anti-español entre el Pueblo de Euskadi, como lógica y legítina reacción a la presumible consternación de la solución de nuestro problema nacional. Tales corrientes no tardarían en generalizarse y consolidarse como consecuencia de la frustración que para todo nuestro Pueblo supondría ver injusta y definitivamente diferida la solución a su problema nacional -problema auténticamente importante para él como ha quedado patentizado en mil ocasiones- mendiante la aplicación de los incorrectos programas que las vanguardias españolas tienen preparados para la resolución de la cuestión vasca.
Para evitar todo ello, es decir, tanto para no demorar un instante la resolución a consecuencia del problema nacional vasco en su faceta cultural, como para por ello mismo poder abortar toda posible erupción de chovinismo de funestas consecuencias y resultados para la Revolución Proletaria Vasca y Española, creemos que nuestro Pueblo debe optar -y el Pueblo Español debe comprenderlo así- por la independencia como única vía que garantice totalmente (es decir: sin lugar a dudas) la resolución correcta y completa a su problemática específica.
Por ello estamos por un
Estado Socialista Vasco.
Existe así mismo otra realidad que -a nuestro entender- apoya la lucha por un Estado Socialista Vasco: el hecho de que el problema nacional vasco desborda los marcos estatales español y francés; en ambos casos, existe una franja de territorio vasco que queda fuera de sus respectivos dominios, englobado en uno y otro caso dentro del entramado estatal vecino. Tal problemática no es asumida por ninguna de las vanguardias revolucionarias de España o Francia: para las primeras, el hecho nacional vasco se circunscribe exclusivamente a Euskadi Sur o, en ciertos casos, a Bizkaia, Araba y Gipuzkoa; para las segundas, a Euskadi Norte, cuando no consideran que tal problema es inexistente.
Euskadi Norte con 200.000 habitantes, vive marginada social y económicamente por la política económica parisina, condenada a desaparecer como comunidad nacional en el marco político-cultural-económico del Estado Francés; la situación de pobreza y abandono en que la parte norte de nuestro país se encuentra es consecuencia de una larga serie de trabas estructurales y no meramente coyunturales. Es decir: los flujos económicos determinantes de tal situación tienen un carácter profundo, estable.
Por otra parte, la incomprensión de la problemática nacional de Euskadi Norte por parte de las vanguardias francesas es total. No se trata pues de concepciones erróneas, de asumir sólo parcialmente la complejidad de nuestro problema específico -como sucede con las vanguardias españolas-, sino de la liquidación pura y simple de tal problema, considerándolo inexistente.
Por ello, el Pueblo Vasco del Norte ha comprendido que no tiene sino una alternativa de liberación y realización: éstas serán posibles únicamente en el marco de un Estado Socialista Vasco que englobe a Euskadi Norte y Sur en un aparato político único; todas sus esperanzas de desarrollo social y nacional están centradas pues en el empuje que les ofrecería el impulso y la potencia de Euskadi Sur.
Ello implicaría la ruptura de la unidad forzada de mercado impuesta por la oligarquía española, con vistas a la estructuración y articul de nuevos flujos y circuitos económicos orientados hacia Euskadi Norte que garantizasen su permanencia y realización como comunidad social; lo que exigiría una autonomía total por nuestra parte, trabajadores de Euskadi Sur, en materia de política económica. Y tal independencia a la hora de las decisiones sobre la orientación de nuestras posibilidades económicas presupone un Poder Político Propio e Independiente, un Estado en manos de los trabajadores de Euskadi, un Estado Socialista Vasco.
(Esto de ningún modo significa -y quien así lo entienda se equivoca- un corte radical con todos los hilos económicos que hoy nos unen al resto del Estado español, movidos por el ánimo de abandonarlo a su suerte, guardando para nosotros solos todo el potencial económico de Euskadi: tal actitud sería indigna de comunistas, por chovinista, burguesa y anti-internacionalista. Nuestra obligación como revolucionarios es volcarnos en colaborar a la edificación del socialismo allí donde necesiten nuestra ayuda. Por ello, los otros Pueblos del Estado, por su situación inferior y problemático desarrollo, junto con lo que habrán supuesto para nuestra propia liberación, deben recibir todo el apoyo del Pueblo Vasco.)
Este es nuestro segundo argumento en pro del Estado Socialista Vasco.
El Estado Socialista Vasco -por fin- no tendrá una existencia perpetua: lo necesitaremos únicamente mientras estemos empeñados en la resolución de nuestro problema nacional y en la reconstruución económica y social de Euskadi Norte. Una vez cumplidas estas tareas, la existencia de un Estado autónomo para el Pueblo Vasco habrá dejado de tener sentido.
A consecuencia de ello, en tal momento nuestro deber internacionalista será unirnos en pie de igualdad con todos los pueblos y proletarios del mundo -comenzando por los más próximos- para proseguir la edificación de la sociedad mundial sin clases.
Como revolucionarios comunistas que somos, luchamos contra toda opresión; luchamos pues contra la opresión nacional. Y, por eso mismo, estamos por la Independencia de Euskadi, por un Estado Socialista Vasco. Lo único que nos mueve a ello es la convicción plena de que de otro modo no obtendremos la respuesta correcta a la cuestión que nos plantea nuestra existencia como Pueblo Vasco oprimido, explotado y dividido. Absolutamente esto y nada más.
¿Quién puede dudar de que obrando así no pretendemos sino ser revolucionarios honrados?"
Testu luze eta biziki garrantzitsu honetan argi eta garbi ageri da 1973ko abuztuan ETA erakundeko militantziaren gehiengoa komunista iraultzailea zela, inolako duda eta zalantza barik.
Geroago, emeki emeki eta polliki polliki, gauzak aldatzen hasi ziren. Definizio komunista desagertu zen 1974ko azaroan miliek hau da, E.T.A. (m)-k, argitaratu zutèn Agiri Gorrian, eta bertan hauxe irakur daiteke: "E.T.A., Euskal Erakunde Abertzale Iraultzailea". Geroago, ETAm eta ETA pm -Bereziak- elkartu zirenean, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea izendapena onartu zen, orain arte mantendu dena.
Ezker Abertzalea ez da azken 40 urteetan (1973-2013) bereziki, zorrozki, sakonki eta osorik marxista izan, eta formazio teorikoa ez zen biziki sakona izaten, baina 1967-1989 urteetan, bederen, ENAMen gehiengoa, argi eta garbi, Marx eta Engels-en Sozialismo Zientifiko eta Iraultzailearen bidean kokatzen zen, bereziki KAS, Koordinadora Abertzale Sozialistako erakunde guzti-guztiak: HASI, JARRAI, ASK, LAB eta EGIZAN. Materialismo historikoa eta dialektikoa estudiatzen ziren, premilitantzia ikastaroak egiten genituen, formazioaren arloak baziren erakunde bakoitzean... eta militantzia guztia sozialista iraultzailetzat jotzen zuen bere burua, eta komunistatzat ere kasu askotan.
Egia erran, ETAko azken teoriko marxista handia Argala izan zen. Geroztik ENAM haren errenta haietatik bizi izan zen, baina errenta hain handiak izanik, ez ginen sobera pobre... Bide zuzenean ginen... Arazoa lehertu zen Bloke Sozialista Sobietikoa kolapsatu zelarik, 1985-1991 urteetan.
Perestroika eta glasnot abiatu ziren Sobiet Batasunean, Mikhail Gorbatxov sozialdemokrata erreformista eta likidazionistaren eskutik, eta geroago Boris Jeltsin ustel, hiltzaile eta kontrairaultzaile kapitalistaren gidaritzapean. Urte nahasi eta kritiko horietan, HASIko krisia eta zatiketa, Aljeriako elkarrizketa politikoen porrota, eta berehala, Bidarteko erorketa eta 1992ko ofentsibaren derrota...
Egoera horretan, ETAk, KASek, HBk eta ENAM osoak gogoeta estrategiko sakon bat egin behar zuten/genuen, Sobiet Batasuneko kolapsoa eta Europa ekialdeko Estatu Sozialisten desagertzea baloratzeko, Kontrairaultza kapitalistaren ofentsiba orokorra (Reagan, Thatcher, Wojtyla...) aztertzeko eta Euskal Iraultza Sozialistaren branka tinko eta zuzen mantentzeko.
1967-1977 urteetan erabakitako ildoak eta egindako aiztinamendu teoriko eta praktikoak berritu behar ziren, Estatu Sozialisten hondoratze lotsamangarri horren aitzinean, eta Nazio Askapen Mugimenduen ahultze estrategikoen aurrean: Nikaragua, El Salvador, Guatemala...
Horretarako, lanabes teoriko eta kognitiboa bagenuen, Materialismo Historiko eta Dialektikoa, Sozialismo eta Komunismo Zientifikoa, Teoria Iraultzailea, edota, gehienetan -gaizki- erraten de bezala, Marxismoa. Kuban, Alderdi Komunistak horrelako eztabaida eta zuzentze prozesua egin zuen, Fidel Castroren gidaritzapean, Ernesto CHE Guevararen gogoeta eta pentsamenduaren iturrietara joz.
Hemen ez zen halakorik izan, zorigaitzez. Eta hau gogoeta erabat autokritikoa da, prefosta, urte horietan ENAMen ardurak izan nituelakotz...
1991-1992 urteetan eztabaida estrategiko ikaragarri sakon bat egin behar zen, oinarri eta printzipio sozialista iraultzaileak indarberritzeko eta Teoria Irautzailea tinkotu, sakondu eta biziberritzeko, bainan zoritxarrez, ez genuen aski formazio politiko-filosofikorik horrelako gogoeta erraldoiak (oraindik mundu mailan erabat bukatu ez direnak...) egin ahal izateko. Hala gertatu zen, eta balorazio arras autokritikoa egiten dut neure buruaz eta jokaeraz urte zail haietan. Kontua da orain, 20 urte geroago, horren bilan eta balantze (auto)kritikoa egitea, Euskal Iraultza Sozialistaren ildoan segitzeko. Orduan egin ez zena, gaur egun, 20 urte ondoren, aiseago egiten ahal dugu, Historiak, hots, klase borokaren garapenak, kontu eta arazo asko argitu dituelakotz.
Kataklismoa politiko-ekonomiko-militar-teoriko-ideologiko horren erdian, eta Kapitalismoaren euforia mugabearen aurrean (1990-1991 urteetan yankiak Iraken saru ziren lehen aldikotz, Nikaraguan FSLNk 1990ean galdu zuen boterea, eta lehenago, FMLNren ofentsiba orokorrak porrot egin zuen 1989ko abenduan...), ENAM krisi estrategiko sakonean murgildu zen, zeren eta Al
jeriako elkarrizketen porrotari, 1992ko ofentsiba orokorraren derrota gehitu behar zitzaion. Krisi horretatik 1993-1995 urteetan irten ginen, eta est
rategia berriaren zutabea, Alternatiba Demokratikoa izan zen. Gogoeta luze eta korapilatsuaren emaitza izan zen, baldintza oso gogorretan egina. Ahal bezala jo genuen aitzina, bainan ez ginen errenditu, ez amore eman, ez atzera jo.
Tamalez, ordurako ETA, KAS, HB eta oro har ENAM osoaren formazio sozialista iraultzailea, marxista, nahiago baduzue, oso pobrea zen.
Eta formazio sozialista/komunista iraultzailea ez baduzu, klase borrokaren sokatira gupidagabe honetan, Teoria Iraultzailea etengabe landu eta garatzen ez baduzu, etengabeko gatazka teoriko-ideologiko errukigabe honetan, laster ala berandu ideologia burgesak eta burges ttipiak sartzen zaizkizu zirrikitu guztietatik, eta zu bizirik irensten zaitu. Erran nahi baita Sistemaren ideologiak asimilatzen zaituela emeki-emeki... Hauxe da Historian zehar izan diren mugimendu iraultzaile guztien esperientzia.
Eta horixe bera gertatu zitzaigun, horixe bera gertatu zen ENAMen baitan, 1995-2005 urteetan, Lizarra-Garazitik Anoetako proposamenera doan ibilbide estrategiko horretan. Zeren eta Alternatiba Demokatikoaren eta Prozesu Demokratikoaren kontzeptuen sustraietan, planteamendu sozialista iraultzaileak zeuden, baita komunista libertarioak ere, Herri Boterearen estrategiaren ingurukoak, Euskal Iraultza Sozialistaren aldekoak.
Hau da, Alternatiba Demokratikoak bazituen bi irakurketa posible: bata iraultzailea eta bertzea erreformista.
Batak Demokrazia Herri Boterearen garapen gisa ulertzen zuen, hots, DEMO-KRAZIA, "HERRIAREN BOTEREA", eta beraz, planteamendu antikapitalistak egiten zituen, haustura demokratikoaren aldekoak, Burgesiaren Diktaduraren aurkakoak, langileen eta herri mugimenduek eraiki beharreko kontrabotereen aldekoak. Euskal Demokrazia erdiestea, Euskal Iraultza Sozialistaren lehen fasetzat jotzen zen, hau da, Euskal Herri Boteeraren lehen urratsa, Errusiako Iraultzen ildotik: 1905, 1917ko otsaila, 1917ko urria-arazoa...
Bertzeak, aldiz, Demokrazia hartzen zuen bere erranahi "normalean", hau da, ideologia burgesaren baitan, Burgesiaren Diktadura alderdi politiko eta parlamentuen bidezko kudeaketa eta gobernatzearen ildotik -"eskuinetik" ala "ezkerretik"- eta ondorioz, Euskal Demokrazia kapitalismoaren mugen barnean ulertzen zuen.
Alternatiba Demokratikoa E.T.A.-ren baitan aurkeztu zenean, ondoan bazuen lan teoriko luze eta konplexu bat, bere kokapen estrategikoa azaltzen zuena:
"Faxismoa, Estatua, Kapitala eta Euskal Iraultza". Bertan Alternatiba Demokratikoaren irakurketa iraultzailea egiten zen, 1993ko muga eta laino guztiekin, jakina, eta garai hartako anbiguitate ororekin, prefosta. Bainan horren berri jakin nahi duenak aski du lan hura berreskuratzea, ZUTABE batean argitaratu zelakotz. Bistan da, gogoeta hauek autokritikoak dira erabat. Orain argiago ikusten dira 1993-1994 urteetan erabat lainotuta agertzen ziren arazo eta perspektibak, denborak eta praxiak ematen duten ikuspegiarekin. Kritika hauek autokritikak ere badira, noski baino noskiago!
2005az geroztik, Teoria Iraultzaile oro abandonaturik, klase ikuspegia eta klase kontzientzia lausoturik, Euskal Herri Langilea, Euskal Iraultza Sozialista, Langileria bexalako erramoldeak bazterturik, ENAM gero eta ataka estuagoan sartu zen/zuten/genuen, eta ondorioak denok ikusi eta pairatu ditugu. 1902an Leninek idatzi zituèn hitzak bete egin ziren bete-betean gure artean:
“Teoria Iraultzailerik gabe ez dago Mugimendu Iraultzailerik. Are gehiago: abangoardiazko Teoria Iraultzaile batek
gidaturiko alderdi batek bakar-bakarrik betetzen ahal du abangoardiazko
gudariaren eginkizuna” (“Zer egin?”, 1902).
Gaur egungo Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen ildoa kritikatzen hasteko, lehen urratsa hauxe da: behialako Euskal Sozialismo Iraultzailea eta gaur egungo independentismo burges ttipia konparatzea, eta honaino nola iritsi diren/garen argitzea. Horregatik ETAren agiriaren kritika luze hau honela hasten da, hasieratik, erakundearen autodefinizo historikotik. Kritika hau Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen historiatik, helburuetatik, praxitik, teorizazioetatik, esperientzietatik eta estrategia iraultzailetik eginen baita, eta ez bertze inondik ere.
ETAk Euskal Herriari jakinarazi nahi dio bere gogoeta. Bainan Euskal Herria kontzeptu interklasista da, Euskal Herria gure Nazioaren izena da, eta bertan, Langileria, gainontzeko sektore beharginak, eta Burgesiaren frakzio ezberdinak sartzen dira. Hori da erakunde sozialista iraultzaile baten hizkera? Non gelditu da V. Biltzarrean agertu zen EUSKAL HERRI LANGILEA kontzeptua? Non ETAren historian beti agertu izan diren EUSKAL ESTATU SOZIALISTA eta EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA helburuak?
Zergatik agertzen dira behin eta berriz Oraingo -eta Lehengo- Ezker Abertzalearen diskurtso eta azterketetan "gizartea" "jendartea", "gehiengo sozial eta politikoa", "normalizazio politiko eta demokratikoa", "arduraz jokatu" (nori eta klase zein nazio etsaiari erran ere!!! Bistan da arduraz jokatzen dutela, gu txikitzeko, prefosta, guk baino hamaika mila aldiz handiagoa den klase kontzientzia burges kapitalista frantses eta espainol zorrotza dutelakotz!!!), "espazio barneratzaileak", "indar politiko
guztien arteko oinarrizko adostasunak", "bake eta demokrazia
marko bat", eta ideologia burgesaren eta burges ttipiaren hiztegi guzti-guztia...
Borroka teoriko-ideologikoa giltzarri da mugimendu iraultzaile batendako, horretan ezin da sekulan amore eman, bertzenaz Burgesiaren ideologiak txikitzen baitzaitu. Historian horrelako hamaika adibide daude, eta euskaldunok, tamalez, ez gara salbuespena izan.
Laburbilduz: bere burua "sozialista iraultzailetzat" jotzen duen edozein erakunderen gogoeten abiapuntua, klase borroka eta
oro har botere harremanen azterketa da. Hori egin gabe ez baitago egoera
ulertzerik, are guttiago iraultzerik. 1974ko azaroan, erakunde PMren zatiketa gertatu ondoren, ETAk argitaratu zuen Agiri luze hartan (Agiri Gorria), egin zuèn lehendabiziko gauza Euskal Herriko/Herriaren klaseen azterketa izan zen. Oraingo Euskadi Ta Askatasunak Euskal Herrian gertatzen den klase borrokaren azterketa zehatza egiten du, ala planteamendu abertzale-nazionalista hutsetatik abiatzen da? Nork bere erantzuna izanen du. Oraingo Euskaldi Ta Askatasunak Teoria Iraultzailea estudiatu, ikasi eta garatzeari erabateko garrantzia ematen dio, ala bigarren kontu bazterrekoa da Sozialismo/Komunismo Zientifikoa eta Materialismo Historiko/Dialektikoa landu eta sakontzea? Nork bere arrapostua ukanen du. Idazki honetan agertuko dira nereak...
Esperientzia historiko guztiek
konfirmatzen dute mugimendu iraultzaileak erreformista, sozialdemokrata edota
likidazionista bilakatzen hasten direnean, desagertzen den lehendabiziko
gauza militanteen formazio teoriko-kritikoa dela. Eta bigarrena, barne
eztabaidaren maila politiko-ideologikoa, eta hirugarrena, erabaki
taktiko-estrategikoei buruzko gardentasuna. Eta ENAM ez da salbuespena izan,
lege honen konformizio distiratsua baizik!
Jakina, mundua aldatzeko, Kapitalismoa suntsitzeko, Iraultza Sozialista egiteko, Komunismoa eraikitzeko,
kristoren gogoeta eta eztabaidak egin behar dira, luzeak, aspergarriak,
mingarriak, astunak (hasi Marx, Engels, Lenin, Stalin, Mao, CHE eta gainontzeko guztiak, Bakunin, Kropotkin eta Malatesta barne,
irakurtzen eta estudiatzen, to!). Sistema Kapitalista eta Inperialista “ezkerretik” kudeatu eta
gobernatzeko, aldiz, ez da hainbertzee espantu behar. Aski da
(Burgesien) Unibertsitateetan tretabutako gestore, intelektual eta kudeatzaile profesional
eta jatorrak.
Baina ENAM zer da, ETA zer da, “ezkerrekoa” ala sozialista iraultzailea?
Hau da, kapitalismoa “ezkerretik” kudeatu nahi dugu (horretan mundu osoko
sozialdemokraziak 150 urte bederen eman du, “nihil novum sub sole”…) ala Euskal Iraultza Sozialista egin, hots, Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea lortu nahi dugu?
Eta gainera, Sozialismoa ez al da Komunismoranzko trantsizioa? Non gelditu dira gogoeta hauek guztiak Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen praxian?
2.- "Azken asteotan, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera ezkor eta
oztopatzailearen ondorioz, gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria
zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da."
Azken urteetako arazo estrategiko guztien muinerat iritsi gara: "elkarrizketa eta negoziazioaren estrategia", alegia. Eta estrategia hori lotura zuzena du aurreko paragrafoan behin eta berriz aipatzen den Teoria Iraultzailearekin. Hots, Teoria Iraultzailean sakondu gabe ez dago azken 40 urteetan ENAMen baitan gertatutakoa ulertzerik.
1979-2009ko etapan, 30 urteetan, urratsez urrats eta pausoz pauso, aldaketa taktiko eta
estrategiko luze eta paulatinoa gertatu zen, ENAMen baitan. Planteamendu sozialista iraultzaileetatik, hots, Langileriak boterea hartu, Estatu Burgesa(k) suntsitu eta Sozialismoa eraikitzea bilatzen duen estrategia iraultzaile global eta integral batetik, negoziazioaren estrategiarat pasatu zen, planeta honetako Nazio Askapen Mugimendu gehienak bezalaxe.
Eta horretaz
bilan eta balantze historiko bat egin behar dugu, ez duzue uste? Nik neurea egin dut, prefosta, eta hortik irten da blog hau, baita kritika hauek ere.
1967an, CHE Bolivian hil zutelarik, ildo estrategiko bat indargabetu zen, borroka armatuaz Iraultza Sozialista egitearena, Inperialismoa dagoen tokian dagoela suntsitzearena, "Vietnam bat, bi hiru sortzea"-rena; estrategia hori, Nazio Askapenerako Iraultza Sozialistarena, aurrera eraman zuten Alderdi Komunistek Txinan eta Vietnamen, Mao eta Ho Txi Minh-en gidaritzapean. Kaxu! Vietnamgo Iraultza Sozialistaren abibideak ezin hobeki frogatzen duen bezalaxe, Nazio Askapen eta Sozialismorako estrategia politiko-militar iraultzaile global eta integral horretan, etsaiarekin taktikoki negoziatzeak bere tokia badu, beti ere ildo, erakunde eta zuzendaritza iraultzailearen mende.
Estrategia iraultzaile honen ordez, bertze bat, Sobiet Batasunetik zetorrena, alegia, nagusitu zen: Negoziazioaren Estrategia,
hain zuzen ere, “elkarbizitza baketsua”ren ildotik (Espainolez, “la coexistencia
pacífica”; Frantsesez “la coexistence pacifique”) abiatu zena.
Badakigu zer
pentsatzen zuen CHE Guevarak honetaz guztiaz, eta nire ustez, denborak, hots,
praxiak, arrazoia eman dio goiti-beheiti. Negoziazioaren estrategia guztiek porrot egin dute leku orotan. Ikaragarrizko tresna estrategiko-ideologikoak izan dira Inperialismoarendako, eta ederki baliatu du Sistema Kapitalistak mugimendu iraultzaileen, eta bereziki mugimendu komunista iraultzaileen ahulezia teoriko eta praktiko hori. Negoziazioaren estrategia aplikatu den prozesu iraultzaile orotan, Iraultza Sozialistak zapuztu dira erabat, eta mugimendu iraultzaileak Sistema Kapitalista eta Inperialistan integratu dira: Hegoafrika, Irlanda, Guatemala, El Salvador, Nikaragua, eta bide beretik abiatu gara Euskal Herrian, Kurdistanen eta Kolonbian...
Jakina, CHE Guevarak 1960 urteetan bultzatu eta sustatu zuèn eztabaida estrategiko hura gure artean ere egin beharreko eztabaida
bat da. Hau da: CHE Guevararen "Vietnam bat, bi hiru, asko sortu!" versus Khrustxev eta Breznev-en "Klase etsaiarekin negoziazio politikoa eta Kapitalismoarekin koexistentzia baketsua".
Eztabaida estrategiko horrek azaldu eta esplikatzen du mugimendu iraultzaileen ibilbidea eta bilakaera azken 40 urteetan. Eztabaida hori, modu gordin, garratz eta tragikoan egin zen FMLNren baitan, eta bereziki FPL erakunde politiko-militar marxista-leninistan, 1979-1983 urteetan. Denborak nori eman dio arrazoia, hots praxi iraultzaileak zer seinalatzen du? Zer gertatu zen garai batean Inperialismoa dardarka jarri zuèn Ertamerikako Iraultzarekin? Nork bere iritzia izanen du. Nirea da Ertamerikako Iraultzak likidatuak izan zirela sistematikoki, Inperialismoaren gidaritzapean, mugimendu iraultzaileetan infiltratuta -edota etsipenez amore emandako- zeudèn erreformista batzuen eskutik. Eta likidazionista horiek badituzte izen eta abizenak: FSLN, FMLN eta URNG-ko zuzendaritzak. Adibide paradigmatikoa nahi duzue? Joaquín Villalobos, garai batean ERP erakunde politiko-militarrreko buruzagia. Saltseatu pixka bat Interneten, ea nor den pertsonaia hau, garai batean FMLNko ildo estrategikoa markatu zuena, behin FMLNren baitan didaritza zeramàn FPLko sektore iraultzailea -Cayetano Carpiok gidatzen zuena, "Marcial komandantea"- maniobra ilun eta zikin batez indargabetu eta likidatu ondoren.
Euskal Herrian Negoziazioaren Estrategiaren bilana egin dugu? Horregatik eta horretarako abiatu nuen iazko uztailean blog hau, eta horregatik erabaki dut ETAren azken agiriaren kritika zehatza eta zorrotza egitea, eztabaida gure artean, euskal iraultzaileon artean, euskal abertzale sozialisten artean
pizteko.
Harira joz, gure etsai mortalak diren Frantzia eta Espainiaren jarrerak ez dira inolaz ere "ezkor eta
oztopatzaileak", guztiz logiko eta koherenteak baizik.
Kalifikatibo hauek erabili izanak frogatzen du, bertze behin ere, ETAren zuzendaritza noraino dagoen "Negoziazioaren estrategia"ren ideologia burges-erreformistaz kutsatua eta toxikatua. Zeren eta Estatu Frantses eta Espainolen helburua ez da "euskal gatazka" elkarrizketaz, bakebidez edota negoziazioez konpontzea, ezta hurrik eman ere. Bi estatu zapaltzaile, etnozida, kapitalista, inperialista eta terrorista hauen helburua, bistan denez, Euskal Herri Langilearen borroka askatzaile eta iraultzaile oro likidatzea da. Eta norbaitek zalantza izpirik balu, Xabier Lopez Peña gudariaren asasinatze hotzaz hausnarketa zintzoa egin dezala, ea zer izan den hori... Egunak aitzina doazen heinean gero eta datu objektibo gehiago ageri dira, estatu-krimen terrorista bat izan dela, hleburu argi batekin: presoen kolektiboa eta ETAko militantziari abisu zehatz bat ematea: "damutu, belaunikatu, barkamena eskatu ala HIL!!!"
Egia latza eta garratza buruz buru ikusteko ausardia eta adorea ukanen dugu? Ez dago inolako Bake Prozesurik, baizik eta Kapitalismo Inperialistak maisuki gidatzen ari den BAKETZE eta NORMALIZATZE (hots, Kapitalismoan eta Sistema Inperialistan integratze eta asimilatze) prozesua. Horretarako, aurreko pazifikazio prozesuetan metatutako esperientziaz baliatzen ari dira, eta jokatu beharreko paperak ederki banatu: batzuk "borondate oneko negoziatzaile zintzoak" diren bitartean, bertze batzuk, Frantzia eta Espainia, "jarrera ezkor eta oztopatzailea" dute. Den-dena kordinatuta dago, bistan da, "espantu demokratikoz" eta "we're sorry but the spanish governement, you know..."
ETAk berak jakinarazten digu "elkarrizketa eta negoziazio gunea" desegina izan dela. Zer erran nahi du honek? Ba Inperialismoak bere helburuak banan-banan eta inolako kosturik gabe erdiesten ari dela: borroka armatua behin betikotz amaiturik, atxiloketek berdin-berdin jarraitzen dute, eta laster ez da norekin negoziatu geldituko. "En el día de hoy, cautiva y desarmada la ETA, han alcanzadolas tropas nacionales sus últimos objetivos políticos y militares. La Guerra del Norte ha terminado".
Gaue egungo Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaile hau nola egoten ahal da hain itsu -edo itsututa- ez ohartzeko Inperialismoak ezarritako tranpa batean jausi dela? Nola ez da konturatzen ez dela inolako negoziaziorik izanen, Frantzia eta Espainia beren helburu politiko eta militar guzti-guztiak erdiesten ari direla, ENAM "aldebakartasuna"-ren izenean sistematikoki amore ematen ari delakotz? Nola da posible EPPK-ren eledunek esperantza eta espektatiba faltsuak zabaltzea egoera eziin larriago honetan?
Xabier Lopez Peñaren asasinatzea aski izanen da batzuk beren lilura eta eldarnio erreformistetatik esnatzeko? Burgesia inperialistaren toxikaxioa noraino iritsiko da? Santoña eta Bergara berriak ikusiko ditugu?
3.- "ETAren Ordezkaritzaren eraketa eta elkarrizketa mahaiaren sorrera,
ETAren erabaki historikoaren aurretik eta nazioarteko eragile jakinen
babesarekin, Espainiako Gobernuak eta ETAk hartutako konpromisoen
emaitza izan zen. Honen helburua gatazkaren ondorioen agendaren gainean
konponbidea elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik abiatzea zen."
Puntu honetan ez naiz sobera luzatuko, jadanik erran beharreko gehiena errana baita "konponbideaz elkarrizketaz eta negoziazioaren bideaz".
Baina bai azpimarratu nahi dudala eufemismo triste hori: "ETAren erabaki historikoa". Bere historia luzean, ETAk erabaki historiko aunitz (funtsean, guztiak, baina tira...) hartu ditu... zein erabaki historikoz ari da Agiria? Bistan da, deok badakigu zein den "erabaki historiko hori" : 2011ko urriaren 20an argitaratu zutena, hots, estrategia iraultzaile politiko-militarra behin betikotz abandonatze zuela ETAk, eta ondorioz, borroka armatua ere. Aski esanguratsua da gaur egungo ETAren zuzendaritzak eufemismo eta zirkunlokio hori erabili izana. Zergatik ote? Egindakoaz lotsatzen ote dira? Eta ahalketen ez badira, zergatik erabiltzen dute horrelako aipamen zeharkakoa, zuzen eta artez erran beharrean?
PSOEko sozialmemokraziarekin, barkatu, tronpatu naiz, sozialdemokraziarekin lotutako akordioak ez direla bete? Baina noiz bete egin du PSOEk bere hitza? Amnistia osoa ez, bainan amnesia osoa bai eskuratu dutela batzuk!
4..- "ETAk bakerako bide-orri hartatik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu.
Espainiako Gobernuak berriz, bere hitza jan zuen eta, prozesua
ezagutzen zuten nazioarteko eragile guztien harridurarako, hartutako
konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen ETAren erabakiaren
iragarpenaren ondotik."
Puntu honetan ez dakit jadanik negar ala irri egin, benetan... ETAk, bere garaian PNVk egin zuen bezal-bezalaxe, Inperialismoarekin hitzartutako "bakerako bide-orri hartatik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu". Jakina! Baina zertarako beteko ditu bere konpromisoak Espainiako Gobernuak, eta batez ere Espainiako Estatua mendez mende burdinazko eskuz kontrolpean ukan duen Oligarkiak? Zertarako beteko dituzte haiek bere konpromisoak EUSKAL HERRI LANGILEAREN BORROKA ARMATU IRAULTZAILEA BEHIN BETIKOTZ AMAITU DELA UNILATERALKI ALDARRIKATU ONDOREN?
Batzuk diote Euskal Iraultza Sozialista "iraganeko eta gaztaroko amets polita" izan zela, eta haren ordez, Txanogorritxuren ipuina kontatzen digute, edota Errauskinerena, non printze xarmant begi urdin batek musu emanen baitio lotan eta zapalduta dagoen Euskal Herriari, biok Euskal Estatuan pozik eta zoriontsu bizitzeko, Kapitalismo Inperialistaren krisi globaletik at... amen!!!
Eta nazioarteko eragileen "harridura"? Hori ez da Txanogorritxu, ez Errauskine, ene herrian horri "tipula malko" erraten diogu... Baina noiz ohartuko dira Oraingo ezker Abertzaleko buruzagi hauek "Nazioarteko Komunitatea" eta "Nazioarteko eragileak" Maroto (eta Espartero...) baino traidoreagoak direla? Jakina, zure asmoa Bergarako n¡besarkada errepikatzea baldin bada, normala da ez ohartzea aurrean duzun gorbatadun "egiguren" hori Espartero eta Maroto baino traidoreagoa dela, Ajuriagerra eta Mussolini baino zital eta gezurtiagoa... Baina norena da arazoa? Betiko "egiguren" horiek beren lana egiten dute beti, horretarako ordaintzen diete-eta. Arazoa, eta larria gainera, deustaz konturatu nahi ez duten ustezko buruzagi politiko "independentista" horiena da.
Begira, gaur bertan, apirilaren 8an, jakin dugu Donostiako zortzi gazteri berretsitako kondena... SEI URTE gazte abertzale iraultzaileak izateagatik... Zer nahi duzue erratea? Hauxe duzue "basque peace process" bete-betean! Euskaldunak errenditu ondoren, unilateralki eta aldebakartasunez, jakina, DENAK ESPETXERAT!!! erran digute harro eta ozenki Estatu Espainoka eta Frantsesak. Eta espetxean damutzen ez denak badaki: Xabier Lopez Peñaren adibidea hortxe duzue. Eta damutzen direnak, bortz axola, Langraizko bidea ere itxita dago. Behin eta berriz orriotan errepikatu izan dugun bezalaxe, neofrankisten helburua, Oligarkia Espainolistarena, eta beren morroi sozialdemokratena, hauxe da "cautiva y desarmada la ETA, han alcanzado las tropas nazi-onales sus últimos objetivos políticos y militares. La Guerra del Norte ha acabado".
Jakina, hau guztia 2007an ikustea aski zaila zen, ez zen bat ere erraza 2009an, eta oraindik ez zen aise ikusten ahal 2011ko urrian, Euskal Herri langilearen sektore askorendako, bederen. Bainan etsaiek emandako kolpe eta zafraldiak jasan ondoren, gero eta militante gehiago ohartzen hasiak direla den-dena engainu handi bat izan dela, eta bide honetatik ez goazela inora, erabateko derrotara ezbada, eta errendizio umiliagarri eta katastrofiko batera. Eta erne, zeren eta lerro hauek apirilaren 8an idazten ari gara, eta hurrengo asteetan Espainiak eta Frantziak karta gehiago jarriko dituzte mahai gainean, eta pieza gehiago mugituko xake-taulan...
5.- "Espainiako Gobernuaren jarrera ezkorra izan arren, ETAk modu serio eta
eraikitzailean jokatu du uneoro, bai Espainiako Gobernuak gogoeta
egiteko denbora eskatu duenean, bai eta harreman bide diskretu eta
egonkor bat eraikitzeko aukera sortu denean ere."
Ai, zer txintxoak garen gu, euskaldunok, eta zer gaiztoa den Franco; zer demokratikoak gu, PNVko kristau-demokratok, eta zer traidoreak Frantziako Gobernua, Charles De Gaulle, Vatikanoa, Pio XII "Aita Santua", Estatu Batuak, Eisenhower... Nolako gizabidez eraman genuen aurrera gerra, faxista guztiak barkatuz eta defendituz, eta Bilboko industri guztia nazi-faxista-frankistei suntsitu gabe entregatuz, Santoñan Euzko Gudarostea salduz eta Errepublika Espainola (eta Euskal Herri Langilea, jakina) traizionatuz, eta abar, eta bar, etabar... Eta zer gaizki portatu diren denak gurekin! Mundu honetan ez dago justiziarik...
Munduko Gobernu burges guztiek haluzinatuta egon behar dute ETAren gaur egungo zuzendaritzarekin, baina zer nahi duzue? Euskaldunok musutruk errenditu dira, ez diegu ezetz erranen, ezta? Dohainik atera zaie Europako Inperialismoari, Estatu Batuei, OTANi, Espainiari eta Frantziari Euskal Herri Langilearen erreistentzia armatua bukatzea: urtebete joan da eta presoek segitzen dute gatibu eta urrun, atxiloketak egiten dituzte egunero, Kapitalismoak ikaragarrizko terrorismoa zabaltzen du Euskal Langileriaren aurka, krisiaren aitzakiaz, eta langileak hasi dira suizidatzen, hipotekak ezin pagatzu eta etxegabetzeen aitzinean desesperaturik...
"C'est un miracle!" erranen dute, ziur aski, gure etsai mortal eta amorratuak diren burges frantsesek... "Es la victoria de la Democracia y del Estado de Derecho! Arriba España!!!" erranen dute gure arerio zitalak diren burges neofrankistek...
Eta guk, bitartean, euskal langileok, zer diogu?
6.- "Espainiako Gobernuak, baina, ez du inolako seriotasunik erakutsi eta
elkarrizketa gunea hiltzen uztera jo du, Inteligentzia Zerbitzuen
bitartez zuzenean erasotu eta saboteatu ez duenean."
Espainiako Gobernuak ez duela seriotasunik? Baina non bizi da gaur egungo ETAren zuzendaritza? Espainiako Gobernua oso serioa da, 50 urtez armak eskutan borrokan aritu den erakunde iraultzaileak borroka armatua musutruk utzi ondoren, "España, una, grande y libre!" ari da segurtatzen. Hau da, Oligarkia Espainolistaren Diktadura "per secula seculorum amen". Hori baino kontu serioagorik!
Halako ergelkeriak erraten dira klase-perpektiba eta Teoria Iraultzailea abandonatzen direnean, eta zure/gure etsaien ideologia iresten eta barneratzen hasten zarenean. Lehenago erran izan zituzten Bandresek eta Onaindiak Euskal Herrian, bainan gaur egungo ETAren ahotan entzun beharra ere!!! Seriotasuna eskatzen diozu zure klase- eta nazio-etsai amorratuari? Erotu zara ala? Ez al dakizu berak nahi duena dela ZU SUNTSITZEA EDOZEIN PREZIOTAN, eta bortz axola zaiola berari zure "seriotasuna"? Espainiak eta Frantziak badute beren seriotasun propioa: ENAM behin betikotz txikitzea eta desagerraraztea. Horretan biziki serioak dira, Xabier Lopez Peñaren heriotzak erakusten digun bezala.
7.- "ETAk bere konpromisoaren berri eman dio Frantziako Gobernuari ere
eta konponbide prozesuaren aukera elikatzeko proposamen eta eskaintza
zehatz eta ausartak egin ditu. Frantziako Gobernuak, ETAren proposamenen sendotasuna aitortu arren, Espainiako Gobernuaren
itxikeriarekin lerrokatzea erabaki du, edozein urrats Espainiako
Gobernuaren erabakien esku utzita."
Zertarako segi? ETAren proposamenen sendotasunari Errepublika Frantesak erantzun sendoa eman dio: Xabier Lopez Peña hotz-hotzean exekutatu dute, zinezko eta benetako estatu-krimen terrorista baten bidez. Eta orain zer? Zer erran behar dute Oraingo Ezker Abertzalekoek? Eta zer egin behar dute? HERRIRA taldearen diskurtso humanista eta despolitizatuaren gibelean babestu, Xabier Lpoez Peña "espetxe politika kriminalak" hil duela errateko? Hori ez da egia! Hori gezurra da! Xabier Lopez Peña ez du inongo "espetxe politikak" hil, FRANTZIAK HIL EGIN DU, ASASINATU EGIN DU, EXEKUTATU EGIN DU HOTZ-HOTZEAN HELBURU POLITIKO GARBI BATEKIN: EUSKAL HERRI LANGILEARI ORO HAR ETA EUSKAL GUDARI PRESOEI BEREZIKI ERRATEA EKINTZA IKARAGARRI ETA TERRORISTA BATEN BIDEZ IRTENBIDE BAKARRA ERRENDIZIOA, DAMUTZEA ETA BELAUNIKATZEA DELA, BIZIRIK SEGITU NAHI BADUTE, BEDEREN.
Frantziak segitu du ETAko militanteak atxilotzen azken urte honetan, sakabanaketa eta deportazioa (Euskal Herritik kanpo preso egotea, deportatuta egotea da!) mantendu ditu, etnozidioa aurrera darama, Euskara ez baita ofiziala Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan; Ipar Euskal Herriak ez du inolako aitortza instituzionalik eta ekonimikoki bazterturik segitzen du, Jon Anza desagerrarazi zuen, Xabier hil... eta bitartean, oraingo ETAren zuzendaritzak, honelako perlak idazten dizkigu agiri batean, erran beharrean behingoz ERREPUBLIKA FRANTSESA EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAI INPERIALISTA dela, ESPAINIAKO ERRESUMA BEZAIN ETSAI ZITALA.
8.- "ETAk konponbide prozesua babesten duten nazioarteko hainbat eragile
eta pertsonalitateri bere gogoeta eta proposamenen berri eman dio.
ETAren urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila
nabarmendu dute guztiek, Espainiako Gobernuaren jarrerak ezinegona eta
ulertezintasuna sortu dituen bitartean."
9.- "Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak berretsi berri duenez, ETA bere
konpromiso guztiak betetzen ari da, Espainia eta Frantziako estatuen
jarrera erasokorrak egoera arriskutsuak eta zailtasun erantsiak sortu
dituen arren. Zentzu horretan, ETAk bere kide guztien ardura eta
konpromiso maila nabarmendu nahi du, Estatuen arduragabekeriaren aurrean
istripuak eta enfrentamenduak ekiditeko erabakigarria izaten ari baita."
OHARRA: testu hau biziki luzea izanen da eta ezin dut den-dena aldi berean idatzi. Geroago segituko dut. Sarri artio!
10.- "Edonola ere, ETAk armagabetzearen gaiaz hitz egiteko prestutasuna
agertu duela oroitarazi nahi du, gatazkak eragin dituen ondorio guztiak
behin betiko gainditzea helburu izango duen elkarrizketa agenda baten
baitan. "
11.- "Elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta
ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta
atzeratzen duen neurrian."
12.- "Gauzak horrela, gero eta ulergaitzagoa da PNV Espainiako Gobernuari
behin eta berriz eskaintzen ari zaion babesa. Ulergaitza da, halaber,
PNVk Espainiako Gobernuaren itxikeria estaltzeko eta kritika oro
saihesteko diskrezioaren argudioa erabiltzea, benetan kontuzko gaiak
direnen inguruan plaza publikoan arduragabe espekulatzen ari den
bitartean."
Ulergaitza? Erabat koherentea beren klase-interesekin! Baina zer da EAJ-PNV? Ez al da burgesia autonomista basko-espainolaren alderdia? Eta zertarako sortu zuen burgesia baskoak, ez bada bere interes politiko, ekonomiko eta ideologikoak defenditzeko?
Iruzkin hau apirilaren 10ean idazten ari naiz. PNVren zipaioak Donostiako Askegunean sartu dira, Oligarkia neofrankista eta espainolistaren lan zikina egitera, beti egin izan duten bezala. gazte bat espetxerat eraman dute, zaurituak, txikizioa... Hori da burgesia baskoaren benetako aurpegia. Non da orain Iker Casanova? Ez al zen bera PNVrekin paktuak egin behar zirela behin eta berriz erran zuena? Zer espero zenuten Euskal Herriko burgesia basko-espainolarengandik? Ez al genizuen behin eta berriz erran? Nola egoten ahal zarete hain itsu, hain alienatuta, hain asimilaturik?
Zer erran behar du orain ETAk? Norvegiatik espultsatuak bere ordezkariak, bere militanteak sistematikoki atxilotuak Frantzian, bere ordezkaria Suitzako bake elkarrizketetan asasinatua, bere presoak sakabanatuta eta deportatutik Estatu Frantses eta Espainoleko lau izkinetan, langileriaren kontrako eraso kapitalista basatia, non jendea suizidatzen hasia baita etxegabetu aitzin, nonahi mixeria, prekaritatea, esplotazioa, burgesiaren zapalkuntza, terrorismo patronala, diru eta merkatuen tiraniaren bortizkerian odoltsua, gazte iraultzaileen aurkako eraso etangabeak...
Eta oraindik ez duzue ulertzen PNVren jarrera? Zuen erakundearen izena ez al da, bada, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde SOZIALISTA IRAULTZAILEA?