LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/31

Presoak borrokan, gu ere bai! (3)


ZORIONAK, JOSU!


BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Uribetxebarriaren gertukoak, erabakia ospatzen.

Herenegun Berriozarko bestak hasi ziren, eta atzoko ekitaldi gehienak Alde Zaharrean egin dira, Ezkaba mendiko magalean. Iluntzean hilerrirako bidean goiti hasi naiz, gure semea Jon, zazpi urtekoa, eta bere lagun taldea, bertze zortzi neska-mutiko, beren “txabola sekretuan” jostatzen ari zirelakotz. Berriozarko Alde Zaharreko plazarat jaisteko erran behar nien, guraso guztiak ginen lekurat, eta halaxe egin dut. Aldapan beheiti nindoala, Ixabelek, emazteak, berri xoragarria erran dit: “Josu askatu dute!”

Une batez xorabiatu naiz pozaren pozez, eta zorionak gainezka egin du ene bihotzean: “Josu libre zegok! To albistea!”. Berriozarko Alde Zaharreko plazan musika zegoen, eta “Behin batian Loiolan” jotzen ari ziren ... Jendea pozez zoratzen, zoriontsu, gau pasa ederra egin behar zutela erran eta erran: “Hau ospatu beharra zegok, hi!”, “Mekauen! Behingoz garaipen ttiki bat Herriarendako!”. Besarkadak, irriak, musuak ... Zoriona Berriozarren eta Euskal Herriko hiri, auzo eta herri guzti-guztietan ...

Etxera joan naiz seme-alaben bokatak prestatzera, eta Ixabel gelditu da parrandan, gaur bere egun berezi eta seinalatua baita, ni sortzez iruñxemea bainaiz, Iruñekoa, alegia, baina bera berriozartar peto-petoa. Geroago haurrak hartu, lotaratu, eta hementxe naiz, ordenagailuaren aitzinean, zoriontsu, zirriborro hau idazten. Zorionak, Josu, eta biba hi! Zorionak, gose grebalariak! Zorionak, borrokalari guztiak! Lortu eta erdietsi dugu garaipen ttiki bat, eta ospatu behar dugu! Horixe baietz!

Orain goizaldeko ordu biak dira, Interneten sartu naiz, eta kontuak hobeki eta zehazkiago jakin ditut, BERRIA egunkariari esker:  

“Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxebarria preso gaixoari. Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, herenegun Donostiako Ospitaleko onkologoekin bildu ostean, iturri juridikoen arabera. Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi du epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Aurretik preso gaixoa aske uztearen aurka agertu zen fiskala, presoak duen minbizia Zaballako espetxean artatu daitekeela argudiatuta. Fiskalak bost eguneko epea du epailearen erabakiari helegitea jartzeko.”
 
“Albistearen berri izatean, Donostiako Ospitalean gose greban eta elkarturik zeuden hamarnaka lagunek txaloka hasi dira, hunkiturik. Batzuek elkar besarkatu dute eta pozak eragindako negar malkorik ez da falta izan. Gose grebalariek amaitutzat eman dute gose greba.”

"Albiste on handi bat da euskal gizartearen gehiengoarentzat", adierazi du Jon Garaik Herrira mugimenduaren izenean, albistearen berri izatean presazko balorazio bat eginez. "Zoritxarrez, berandu iritsi da, Josu Uribetxebarriak aske egon beharko zuen duela zazpi urte, lehen minbizia izan zuenean. Zazpi urte beranduago, Josuren egoera bueltarik gabekoa da. Horregatik, hemendik eskatu nahi diogu erantzukizuna Espainiako Gobernuari. Hau ez da berriro gertatu behar, inoiz ez. Gaitz larriak eta sendaezinak dituzten gainerako hamahiru presoak askatu behar dituzte", adierazi du Jon Garaik. Azkenik, Herrira-ko bozeramaileak zorionak eman dizkio euskal gizarteari azken hilabetean Josu Uritxebarriaren askatasunaren alde egindako lanagatik.”


Aizue, gudu eta borroka gogor honek eztanda egin zuen abuztuaren 8an, Josuk gose grebari ekin ziolarik. Orduantxe hauxe idatzi nuen: 

“Hau irakurri ondoren, lagun eta adiskideok, zer erran? Bihotz-zolaraino hunkiturik, militante iraultzaile honen duintasun miresgarriaren aitzinean, zer egin? Duintasunez xutik beti borrokan bizi izan dena prest dago duintasunez xutik hiltzeko.
Estatu kapitalista, terrorista, torturatzaile, etnozida eta neofrankista honen aurkako borroka bururaino eraman behar dugu, erabakimenez, hortzez eta haginez, gaixorik dauden presoak askatzeko, jakina, bainan haratago, militante iraultzaile euskaldun guztien amnistia osoa eta baldintzarik gabea erdiesteko, Estatu Espainol eta Frantseseko preso politiko eta iraultzaile guztiak kaleratzeko. Eta horretarako, iraultza da bide bakarra!”

Gaur, abuztuaren 31ko goizalde honetan, izkiriatutakoa berresten dut hitzez hitz. Borrokatu gara, eta irabazi dugu. Garaipentxo ttipi bat da, berandu, beranduegi iristsi dena, bainan hala ere, pozik nago, poz-pozik gaude! 

Aupa! Gora gu eta gutarrak! Aurrera bolie! Gora Josu, preso gaixo larri eta gainontzeko preso guztien alde borroka egin duten guzti-guztiak! Gauza aunitzetan ez gaude bat ere ados, bainan elkarrekin borrokatu gara eta helburu ttikia erdietsi dugu, denok batera! Horixe bera da bidea!

Abuztuaren 8an hauxe idatzi nuen: "Gora Euskal Langileria!" oihukatu digu Iosuk, hilzorian eta torturapean gatibu dutela. Biba hi, Iosu! Ez dizugu huts eginen! Denok kalera, denok borrokara! Atxik eta jo aitzina!”

Uste dut, Josu (ez dakit noizbait lerro hauek irakurriko ote dituzun, agian bai ...) ez dizugula huts egin, eta ez diegu huts eginen gainontzeko preso guztiei.


Abuztuaren 22an hauxe izkiriatu nuen: “Josuren zintzotasuna, duintasuna eta heroikotasuna agerian gelditu da, eta ni zorretan sentitzen naiz berarekin, erakutsitako adore eta indarrarengatik. Niretako lezio ederra izan da, eta biziki eskertzen diot. Nik ahal dudana egin dut bere alde, eta egiten segituko dut, bistan da. Horretan zalantza izpirik ez. Maite zaitugu, Josu, eta ez dizugu huts eginen! Maite zaituztegu, militante preso miresgarriak, eta ez dizuegu huts eginen! Zuek etxean libre izan arteko onik ez dugu izanen! Presoen alde beti, eta baldintzarik gabe, jakina. Bainan honek ez du erran nahi beren alde egiten (ez) den guztiarekin ados egon behar dugunik, ezta beraiek erraten duten guztiari “amen” erran behar diogunik ere.”

Uste dut borroka eder eta miresgarri honen bilana egin behar dugula, denon artean, eta eztabaida zabaldu behar dela. Blog honetan, adibidez, eta nahi baduzue


Eztabaida hau irekitzeko, hona hemen Ernesto CHE Guevararen aipamen luze eta mamitsu bat, Iñaki Larreari esker berriki ezagutu dudana:

“... munta gutxiko borroka elektoralak, hauteskundeetan aitzinamenduren bat, hemendik; bi diputatu, senatore bat, lau alkatetza; tiroka disolbatzen den manifestazio herritar handi bat; hauteskunde bat, aurreko aldian baino boza guttiagorengatik galtzen dena; irabazten den greba bat, galtzen diren hamar; pauso bat aurrera, hamar atzera; garaipen sektorial bat hemendik, hamar derrota handik. Eta behar den unean, joko-arauak aldatzen dira, eta berriz hasi behar da.

Eta zergatik planteamendu hauek? Zergatik Herriaren indarren xahutze hau? Arrazoi bakar batengatik. Ameriketako zenbait herrialdeetako indar progresistetan nahasmendu ikaragarria dago helburu taktiko eta estrategikoen artean; posizio taktiko ttiki batzuetan ikusi nahi izan da helburu estrategiko handiak. Erreakzioaren inteligentziari aitortu behar zaio honen meritua: jakin izan du posizio defentsibo minimo horiek bere klase etsaiaren helburu fundamental bilakatzea.

Oker hain larriak gertatzen diren tokietan, Herriak bere legioak prestatzen ditu, urtez urte, sakrifizio ikaragarriak kostatzen zaizkion eta bat ere baliorik ez duten konkisten alde. Muino ttikiak dira, etsaiaren artilleriaren suaren mende daudenak. Parlamentuaren muinoa, legalitatearen muinoa, greba ekonomiko legalaren muinoa, soldaten handitzearen muinoa, Konstituzio burgesaren muinoa, HERRIAREN HEROI BATEN ASKATZEAREN MUINOA ... Eta okerrena da posizio hauek irabazteko Estatu Burgesaren joko politikoan parte hartu behar dela, eta joko arriskutsu honetan parte hartzeko baimena eskuratzeko, frogatu behar dela legalitate burgesaren baitan egoten ahal dela. Onak garela frogatu behar da, ez garela arriskutsuak, ez zaiola inori bururatuko kasernak asaltatzea, ezta trenak ere, ez zubiak suntsitzea,  ezta zapaltzaileak exekutatzea ere, torturatzaileak ere ez, ez zaiola inori bururatuko mendietan armetan altxatzea ...”

Testu profetiko hau, CHEk izkiriatu zuen 1962ko urrian eta azaroan, eta bere asasinatzea gertatu ondoren argitaratu zuten Kuban, “Verde Olivo” Armada Iraultzailearen aldizkarian, 1968ko urriaren 6an. Bere heriotzaren lehendabiziko urteurrenaren bezperan. Idazkiaren izenburua hauxe da: “Táctica y estrategia de la Revolución Latinoamericana”, “Iraultza Latinoamerikarraren taktika eta estrategia.” Txalaparta argitaletxearen liburu honetan aurkitzen ahal duzue jatorrizko testua Espainolez: “Textos revolucionarios”, Tafalla, 1997. 201. orrialdetik, 214. orrialderat.


 


Agian CHEren hitz zorrotz eta ezinago argiek lagunduko digute lozorrotik esnatzen eta borrokari lotzen. Zeren eta hurrengo hilabeteetan bataila aunitz baititugu aitzinean. Zeren eta irailaren 26an GREBA OROKORRA baitugu. Zeren eta irailaren 27an GUDARI EGUNA baitugu. Zeren egoera ekonomikoa eta burgesiaren esplotazioa gero eta larriagoak baitira. Zeren eta PPren gobernu neofrankista eta neofaxistaren erasoak gero eta gogorragoak baitira. Zeren eta etnozidioa bere azken fasean sartu baita, bereziki Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian.    

Zeren  bertze hamahiru lagun eta adiskide, gaixo larriak, preso baitituzte oraindik. Beno, Josu bera ere preso dute, eta ez dakigu lege burgesen labirintotik zer irtengo ote den ... baina badirudi baietz, etxerat joanen dela. Eta hamahiruez gain, gainontzeko guztiak etxerat itzuli behar dira. Etxean nahi ditugu gure gudari eta militante iraultzaile miresgarri eta maitagarriak!

Eta bai, lehenago ere erran bezala: “Zorionez, Herriak aitzina jo du, eta ekimenak, ekintzak, denetariko jarduerak eta protestak  ugaritzen ari dira. Hori da bidea!  Burdina gori delarik lantzen da!  Frantses Iraultzan Danton izeneko iraultzaile batek erran zuen bezala: “Il nous faut de l’audace, encore de l’audace, toujours de l’audace” ! Ausardia behar dugu, ausardia berriz ere,  eta ausardia beti!” Horregatik, preso gaixoekiko elkartasun keinuek ez dute amaierarik. 


Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte 13 preso daude oraindik Frantziako eta Espainiako estatuetan barreiatuta. Horregatik, hainbat pertsona ezagunek manifestazioa deitu dute larunbaterako, Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde lelopean. Donostiako Antigua auzoko tuneletik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean. "Hamalauak etxeratu eta espetxe politika hau eta debekuak amaitu beharra dago" adierazi du Andoni Egaña bertsolariak; deitzaileen izenean.

Bistan da, hemendik deiadarra egin nahi dut, denok manifestaziorat joan gaitezen, gure garaipentxo ttikia ospatzera eta hamahiru gaixo larrien aldeko borroka areagotzera, eta jakina, AMNISTIA OSOA eta BALDINTZARIK GABEAren aldeko aldarria indartzera. Zeren eta “burdina gori delarik lantzen baita!” 

 


Zorionak, Josu, bihotz-bihotzez! Zorionak, borrokalari guztiak!

LARUNBATEAN DENOK DONOSTIARA!!! 



IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!

AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!




2012/08/28

Gaur egungo Ezker Abertzalearen kritika (5)


IKER CASANOVA:


ARGALAren marxismo-leninismotik 
PNVren besoetaraino,
   Euskal Iraultza Sozialistatik             
 Estatu Burges Baskoraino...


Egia erran, nik GARA noizbehinka bakarrik irakurtzen dut, ene erreferentziazko egunkaria BERRIA baita, euskalduna naizelakotz. Batzutan erosten dut, gaiaren eta egunaren arabera, bertzerik ez, gainontzeko prentsa baskoa erosten dudan bezala, edota prentsa espainola, frantsesa, eta abar.

Horregatik txundituta gelditu nintzen pasa den igandean, Iker Casanova Alonso idazlearen artikulua GARAn irakurri nuelarik. Nik bere bi liburuak goitik behera irakurriak, azpimarratuak eta estudiatuak nituen: “Argala”, Paul Asensiorekin elkarlanean 1999an idatzia, eta “ETA 1958-2008 Medio siglo de Historia”, 2007an izkiriatua. Biak Txalaparta argitaletxean. Ezin nuen sinetsi pertsona berak izkiriatuak zituela bi liburu horiek eta irakurtzen ari nintzèn artikulua.

 

Bistan da, inopian bizi naiz aunitzetan, inopia euskaldunean, GARAko iritzi sailaren segimendua ez baitut egiten. Gauzak horrela, sarean sartu eta Iker Casanovaren artikulu batzuk aurkitu ditut. Horietan oinarriturik bere pentsamenduaren kritika eginen dut. Hauexek dira lan horretarako erabiliko ditudan testuok, den-denak GARA egunkariko iritzi sailean argitaratuak:

1.- “Un nuevo ciclo político” (I) , 2012ko otsailak 26.
2.- “Un nuevo ciclo político” (II), 2012ko martxoak 25.
3.- “El final de la violencia”, 2012ko apirilak 29.
4.- “Próxima estación: Ajuria Enea”, 2012ko maiatzak 27.
5.- “Basura, elecciones y mociones de censura”, 2012ko ekainak 24.
6.- “Podemos ser otra cosa”, 2012ko uztailak 22.
7.- “Después de las elecciones ... acuerdo nacional”,  2012ko abuztuak 26

Baliteke Iker Casanovak hagitzez artikulu gehiago idatzi izana, segur aski hala da, baina nik ez ditut sarean aurkitu eta iduritzen zait zazpi artikulu hauek, aurten idatziak,  bere pentsamendua biziki ongi laburbiltzen dutela. Hala ez bada, espero dut idazleak berak kritikatuko nauela, edota ondoko eztabaidan norbaitek seinalatuko didala. 

Azpimarratu nahiko nuke Iker Casanovak, nik dakidanez, Espainolez idazten duela beti. Espainol hutsez. Hori aski sintomatikoa eta paradigmatikoa dela uste dut, abertzaletasun baskoaren ondorio logiko eta koherentea. Nik bere aipamenak jatorrizko hizkuntzan emanen ditut, eta espero dut Ipar Euskal Herriko irakurleek Espainola hala edo nola konprenituko dutela, erdizka bada ere. Hala ez bada, barka ezazue, otoi, itzulpen lanak sobera nekagarriak baitira, eta azterketa honen argitaratzea zenbait astez atzeratuko bailukete!

Hasteko, bukaeratik has gaitezen, bere azken artikuluko azkenaurreko esaldia:  “Lancemos nuestra propuesta de gobierno abertzale y que los demás den su opinión.” Horixe bera eginen dut hurrengo lerrootan, ene iritzia eman, hain zuzen ere. Ene iritzia kritikoa, komunista iraultzailea.


Hemen aztertuko dugun lehendabiziko artikulua, “Un nuevo ciclo político (I)”, GARAn argitaratu zuen 2012ko otsailaren 26an. Bertan hipotesi bat azaltzen du: Euskal Iraultza Sozialistaren fase berri batean sartzen ari garela. Bainan aipamenak badu bere ñabarduratxoa:

“En los últimos meses la situación política vasca está viviendo cambios de enorme calado: (...) Analizando esta conjunción de acontecimientos desde una perspectiva histórica podemos hablar de un cambio de tiempo político que daría inicio a un tercer ciclo en la moderna lucha de Euskal Herria por su emancipación nacional.

Ikusten denez, eta azken urteotako Ezker Abertzalearen ideologiarekin erabat koherente, klase ikuspegia ez da inon agertzen, eta beraz, emantzipazio soziala ere ez. Oraingo Ezker Abertzalea erabat etapista da: lehenik “Euskal Estatua” lortuko dugu (Estatu Basko Burgesa,alegia), abertzale guztiok bat eginda, eta gerokoak gero, hau da Sozialismoa ... “ad calendas graecas” ...

  Hurrengo paragrafoak ildo beretik doaz, normala denez: ETA, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen historia “berridazten” da, “1984” nobelan bezala, gaur egungo Ezker Abertzalearen ikuspegi independentista burges txikiaren prismatik:

“El primer ciclo comienza a finales de los años 50 del siglo pasado. En ese momento Euskal Herria estaba padeciendo los efectos de la política franquista que tenía como objetivo la eliminación de la identidad vasca a través de un genocidio cultural. Ante la incapacidad de otras fuerzas políticas para hacer frente a esta situación y la separación del nacionalismo tradicional de las ideas progresistas, surge ETA y con ella la izquierda abertzale moderna, como un nuevo espacio ideológico y organizativo.”

Eta zapalkuntza kapitalista? Frankismoak Euskal Herrian etnozidioa bakarrik bilatzen zuen? Eta Euskal Langileriaren esplotazio errukigabea? Eta kapitalista basko eta euskaldunen negozioak, Euskal Herri Langilearen odolez, malkoez eta izerdiz bustiak? ETAren ideiak “progresistas” ziren? Ez al ziren, bada, sozialista iraultzaileak, marxistak eta marxista-leninistak? Huarte eta Zabalaren bahiketak izan ziren, ala amestu ditugu? Eta klase borroka Euskal Herrian? Eta Euskal Iraultzaren aipamenak? Eta Frente Obreroko militanteen lana? 

“En un proceso no exento de dificultades, ETA definirá sus objetivos estratégicos (independencia y socialismo)


Logikoa, normala eta koherentea denez, Iker Casanovari bi helburu estrategiko “ahantzi” zaizkio: euskal/nafar lurraldeen birbatasuna eta berreuskalduntzea. Birbatasuna aise ulertzen ahal da Independentziaren baitan sartzen dela, baina Berreuskalduntzea? Iker Casanovaren praxi linguistiko-kulturalarekin erabateko koherentziaz, Euskarak, Herri Euskaldunak eta euskaldunok ez dugu toki handirik bere gogoetetan. Ala bai?

“ ... el verdadero logro de esta etapa es neutralizar y revertir la política de destrucción desarrollada por el Estado español, logrando la supervivencia y revitalización de la cultura y de la identidad nacional vasca que años antes parecían condenadas a su desaparición.”

Ados nago, lorpen historikoa izan zen hura, bainan ez gara oroitzen garai haietako langileen mugimenduaz? ETAko Frente Obreroak ez zuen fitsik egiten? Ez zuen deus ere erdietsi? Langileen greba heroikoek eta klase borrokek ez zuten ezertan eragin horretan? Nondik idazten du Iker Casanovak, hau da, zein da bere klase kokapena gogoeta hauek izkiriatzen dituelarik? Euskal Langileria? Euskal Herri Langilea? Iker 1972an sortu zen, non eta Barakaldon, han ez zen langileen mugimendu iraultzailerik Frankismo eta Kapitalismoaren aurka? Hau ere “ahantzi” zaio? Eta zinez ahantzi bazaio, benetan atzendu badu zergatik ote da? 

“La reforma política efectuada en el Estado español tras la muerte de Franco, si bien no trae un escenario plenamente democrático, sí cambia lo suficiente el contexto como para hablar de un segundo ciclo de lucha en Euskal Herria. (...)La amenaza es ahora más sutil ya que la estrategia del Estado no pasa por una represión directa de la cultura vasca sino por la marginación de sus elementos más poderosamente identitarios, buscando su muerte por inanición, y el acomodo del resto dentro de la estructura nacional española para intentar la regionalización de Euskal Herria.”

 Gauza eta kontu bera: klase borroka, klase ikuspegia ez da inon agertzen, den-dena ikuspegi “nazionala” da, “abertzalea”. Baina zein da ikuspegi nazionalista horren klase-izaera? Nire ustez, burgesia txiki independentistarena, hau da, gaur egungo Ezker Abertzalearena, hain zuzen.

“La izquierda abertzale renunciará a aceptar la legitimidad del nuevo entramado constitucional y pondrá todo su empeño en conseguir forzar al Estado a un cambio del marco jurídico-político que contemple la existencia de la nación vasca y reconozca su derecho a la autodeterminación. La concreción de este cambio queda definida en diferentes alternativas tácticas (Alternativa KAS, Alternativa Democrática) a cuya consecución supedita ETA el final de su actividad armada.”


Iker Casanovak  arrazoi du: ENAMen eboluzioa, euskal sozialismo iraultzailetik abertzaletasun independentista burges txikirat oso prozesu luzea izan da, eta ez da atzo goizeko kontua. Afera da ibilbide luze, korapilatsu eta dialektiko horretan jauzi kualitatiboak izan direla, etenak, eta gaur egungo Ezker Abertzaleak, formalki eta sinbolikoki lehengo ENAMeko erretorika mantzentzen badu ere, “de facto” eta praxiaren arabera, mugimendu abertzale burgesa da, “ezkerrekoa”, hots, erreformista, sozialdemokrata, burges txikia.

“¿Supone esto que esta etapa se cierra con una derrota política? No lo creo. Aunque el hecho de que ETA haya puesto fin a su campaña armada sin lograr unas contraprestaciones expresamente reconocidas por el Estado puede suponer un escenario formalmente distinto a lo reivindicado durante este período, la resistencia de la izquierda abertzale ha conseguido dos objetivos de importancia crucial: el fracaso de la estrategia de regionalización de Euskal Herria a través de la vía estatutaria y la ubicación del independentismo en la situación de máxima fortaleza de su historia.”

Behin eta berriz ENAMen historia berridazten da planteamendu independentista burgesen arabera, gure 60 urteetako borroka (1952-2012) abertzale hutsa izan bailitzan. Begi aitzinean dut KASek 1979ko martxoan argitaratutako aldizkaritxo monografikoa, Argalari buruzkoa: “IRAULTZA ALA HIL!” agertzen da azalean, Joxe Migel Beñaran Ordeñanaren argazki batekin. 1979ko abenduaren 20tik 27ra argitaratu zèn PUNTO Y HORA DE EUSKAL HERRIAn ere, gauza bera. Aldizkari horretako 156. zenbakia begi aurrean dut oraintxe: “Especial aniversario”  “ARGALA: IRAULTZA ALA HIL”. Euskal Iraultza Sozialistaz mintzatzen garenok amestu egin dugu azken 30 urteetan bizi izandakoa? KASen militantzia egin dugunok den-dena ahantzi dugu?


Artikulu honen aipamenak behin eta berriz errepikatzen dira, eta ez dut irakurlea aspertu nahi. Erramolde batzuk bakarrik aipatuko ditut, esanguratsuak direlakoan: la posibilidad de una nueva política de alianzas entre las fuerzas vascas”, (ez da beren klase izaera aipatzen, alderdi burgesak (PNV) eta burges txikiak (EA), eta Euskal Herri Langilearen abangoardia izan nahi zuèn ENAM maila berean baileuden)  “un trabajo común de las fuerzas políticas vascas”, “modelo neoliberal(Zergatik era da “kapitalista” erraten? Bista da, kapitalismoa kudeatzeko bertze eredu “humanoagoa eta sozialagoa” baitago: erreformismo sozialdemokrata, alegia) , “desarrollismo salvaje” (ba al dago desarrollismo bat basatia ez denik?), “movimiento independentista (ENAM ez zen mugimendu independentista hutsa! ENAM mugimendu independentista eta sozialista iraultzailea zen! Horregatik ENAM izendapena abandonatu zen Lizarra-Garazi garaietan, eta “Ezker Abertzalea” deitura berpiztu), “Ahora, tras haber frenado en un primer ciclo el intento de destrucción por parte del franquismo y en un segundo ciclo el de asimilación por parte de la pseudodemocracia española, el objetivo de este tercer tiempo debe ser la construcción de la independencia de Euskal Herria.” (hau da, Estatu burges kapitalista baskoa, “Europan” integratua, OTANen ere bai, jakina -horregatik OTANen aurkako borroka abandonatu zen aspaldian-, eta bistan da, “ezkerrekoa”, Hego Afrikako ANC eta Irlandako Sinn Feinen ildotik, edota El Salvadorreko FMLN eta Nikaraguako FSLNren bidetik ...) “independentismo de izquierdas(Jakina! Bainan ez da erraten “independentismo socialista-revolucionario”, termino hori ahantzi zaigu teorian eta praktikan, praxian, alegia),  “no debemos olvidar que nuestro objetivo es Euskal Herria(Prefosta, zuen helburua ez da Euskal Errepublika Sozialista! Zuen helburua "Euskal" Estatu burges bat da), “lo realmente importante es que nuestro pueblo sea libre y también lo sean sus gentes(Eufemismo zinez pollita! Zergatik ez da aipatzen Euskal Langileria? Zergatik ez da aipatzen Euskal Herri Langilea? Zergatik ez dira aipatzen ENAMen helburu antikapitalistak? Zergatik ez da aipatzen Iraultza Sozialista? Zergatik ez da aipatzen Sozialismoaren eraikuntza Euskal Herrian? Bistan da zergatik!).

Bigarren artikuluan, “Un nuevo ciclo político (y II)”, GARAn 2012ko martxoaren 25ean argitaratua, hasierako tonua zertxobait aldatzen da: “la moderna lucha de liberación nacional de Euskal Herria”, “la construcción de una alternativa independentista y socialista”, “una nueva estrategia en los ámbitos de la construcción nacional y social”. 

Bainan hori da, tonu aldaketa bat, mamia bera baita beti: “definir una estrategia independentista viable(Hau da, Kapitalismo Inperialista anglo-saxoi eta sionistak onar lezakeena, ezta?), “¿cómo se consigue la independencia de una nación perteneciente a un estado europeo internacionalmente legitimado en pleno siglo XXI? (ENAMeko garai haietan, Euskal Iraultza Sozialista eginez! Argalaren testuak eta gogoetak irakurtzea aski da hori jakiteko, eta Iker Casanova Argalaren biografoa da! Tori Bittori!), “se requiere la existencia de sólidas bases para la sostenibilidad económica del nuevo estado y la aceptación por parte de la comunidad internacional del cambio de estatus” (Gure garai marxista iraultzaile haietan -eta hauetan- ez zen existitzen “comunidad internacional” delakoa, guk beti erabili izan dugu Kapitalismo Inperialista, edota Inperialismoa “tout court”.


Artikulu guztiak ildo bere mantentzen du, behin eta berriz, koherentea da oso eta biziki ongi laburbiltzen du oraingo Ezker Abertzalearen ideologia: “El reto consiste en fortalecer las bases culturales, sociales y simbólicas de la identidad vasca para atraer al independentismo a sectores que hasta ahora están indecisos y socializar en clave vasca a las nuevas generaciones.”

Hurrengo paragrafoetan Iker Casanovak bere alternatiba soziala azaltzen du, eta argiro ageri da Sozialdemokraziaren ikuspegia, terminologia eta estrategia erabiltzen dituela, hori bai, Kapitalaren diktadura sakonki kuestionatu gabe, Iraultza Sozialista sekula santan aipatzeke, Estatu Burgesaren suntsitzea eta Euskal Herri Langilearen Boterea, Langileen Demokrazia aitatu barik, eta jakina, enpresa kapitalista guztien sozializazioa eta Langileen Biltzarren bidez gestionatzea iradoki gabe:

“En el ámbito social nos encontramos en un momento histórico complicado, con la confluencia de dos realidades contradictorias: por un lado aparece una profunda crisis del sistema capitalista, que en lo que nos toca más cerca se ve ya incapaz de sostener los niveles de consumo y asistencialidad que hasta ahora ha utilizado como elemento de control ideológico de las clases populares, y por otro, nos encontramos con la falta de una alternativa sistémica sólida desde la izquierda, lastrada aún por la caída del socialismo real y minada por décadas de influencia social del pensamiento único.

Esta realidad dual nos obliga a generar propuestas a un doble nivel, tanto en la defensa de las conquistas y derechos de la clase trabajadora como en la formulación de un paradigma socioeconómico alternativo. En este último terreno, la izquierda abertzale ha de reclamar un modelo que denominamos socialismo, lo suficientemente definido como para evidenciar que hablamos de un sistema político-económico diferente al capitalismo (justicia social, democracia participativa, respeto al planeta, desaparición del patriarcado, peso determinante de lo público en la economía...), pero igualmente abierto a matizaciones e incluso indeterminaciones para evitar que diferencias ideológicas estratégicas interfieran en la imprescindible confluencia táctica de todos los sectores de la izquierda. Igualmente es necesario trabajar en la creación de espacios que anticipen ese modelo socialista, como experiencias de democracia directa, creación de redes de producción-distribución alternativas, puesta en marcha de proyectos de ecourbanismo, etc.”

Puntu batean ados nago Iker Casanovarekin, berak ere onartzen du oraingo Ezker Abertzalea nolabait desberdina dela, berria, nonbait:

“Esta renovada izquierda abertzale ha de convertirse en el núcleo de una gran alianza independentista-progresista con vocación de convertirse en la fuerza política mayoritaria de Euskal Herria y alcanzar la gestión del mayor espacio institucional posible, siempre desde la conexión y la complementariedad con los movimientos sociales.”


Paragrafo antologiko honetan Iker casanovak maisuki azaltzen du oraingo Ezker Abertzalearen paradigma sozialdemokrata:

“Esta alianza política debería tratar de convertirse en la fuerza de gobierno más progresista de Europa y en ella tendrían cabida desde que el aspire a una reforma en profundidad del actual sistema político-económico hasta los defensores de la más radical de las revoluciones, siempre que entiendan que a corto plazo el mejor escenario para el avance de sus ideas es una sociedad más progresista.”

Iker Casanovaren hurrengo artikulua GARAn argitaratu zuen 2012ko martxoaren 29an, eta bere izenburua hauxe da: “El final de la violencia”. Behin eta berriz agertzen da paradigma ideologiko erreformista, sozialdemokrata eta baskoa, eta esaldi batzuk bakarrik agertuko ditut hemen:

Dejaremos aquí al margen el análisis de la violencia socioeconómica que provoca el sistema capitalista, que es el mayor generador de violencia en Euskal Herria y en todo el mundo, y nos centraremos en las circunstancias específicas del llamado conflicto vasco.” (Iker, zure azterketan Kapitalismoaren biolentzia sartzen ez baduzu, Kapitalaren Diktadura legitimatzen ari zara, “normaltzat” jotzen duzu, eta zure analisia okerra da errotik eta hasieratik!)

“En los sectores de la comunidad internacional conocedores de los entresijos de la política vasca, la actitud del Estado español está provocando sensaciones que van desde el asombro hasta una a duras penas disimulada indignación.” (Harrigarria da nola oraingo Ezker Abertzalea ez duen sekula santan erabiltzen “Inperialismo” hitza, eta horren ordez, eta sistematikoki, “nazioarteko komunitatea” usatzen duen. Beno, beharbada ez da hain harrigarria, baizik eta guztiz koherentea, ezta?)


2012ko maiatzaren 27an, GARAn beti ere, Iker Casanovak artikulu mamitsu eta sakona argitaratu zuen: “Próxima estación: Ajuria Enea”.

Bertan Iker Casanovak erramolde esanguratsua erabiltzen du, ene ustez: “la renovada izquierda abertzale”. Ez gara hain oker, bada, “oraingo” edota “gaur egungo Ezker Abertzalea” esamoldeak erabiltzen ditugularik.

Bainan esaguratsuena geroxeago dator: 

“Para muchos puede resultar contradictorio dar tanta importancia a una convocatoria electoral para un parlamento que hasta ahora hemos considerado antidemocrático al estar basado en la Constitución española y el Estatuto de autonomía, y más chocante aun plantearse la posibilidad de participar en el Gobierno vascongado, una institución que genera un rechazo instintivo en la base social abertzale.”


Eta orduan? Zer egin? Lasai lagunok! Bere garaian Espainiako Fronte Popularrak egin zuen bezala, edota Txilen Salvador Allenderen Unidad Popular koalizioaren ildotik joko dugu, nahiz eta aski ongi jakin esperientzia historiko horiek nola bukatu ziren/zituzten: 

“ ... utilizar las estructuras estatutarias para promover su liquidación ordenada y democrática y su sustitución por un marco emanado de la libre voluntad de la ciudadanía. Cualquier escenario de participación de la izquierda abertzale en un Gobierno vascongado ha de partir de la concepción de ese Gobierno como un agente activo en un proceso de transición democrática en Euskal Herria. Eso supone un claro posicionamiento de ese hipotético ejecutivo a favor del cierre integral y justo del ciclo de confrontación armada y una apuesta decidida por la instauración de un nuevo marco jurídico político. Además la izquierda abertzale no puede renunciar al núcleo de su ideología social, debiendo garantizar la extensión de los derechos socioeconómicos y el fin de la política desarrollista y neoliberal.”

Euskal Herri Langileak oraindik ez duela bere klase-kontzientzia erabat galdu, bere izpiritu kritiko-iraultzailea kamustu eta ez dagoela arras lobotomizatuta GARAk egunero saltzen/sartzen dion ideologia basko-sozialdemokrata-erreformistaren bidez? Hemen dago lasaigarri anestesiko bikaina, langileen kontzientziak ontsa lokartzeko:

Aspiramos a todo, pero no vamos a hipotecar nuestra alma por unas poltronas. Tampoco podemos renunciar a usar instrumentos válidos en la liberación nacional y social por planteamientos obsoletos ni por prejuicios propios de otra época.

Eta hauxe da, lagun eta adiskideok, Argalaren biografoa eta ETA, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen historia idatzi zuena! Kafkaren “Metamorfosia” irakurria duzue? Ba hori, hau handiagoa delakoan nago, zinez eta benetan, Gregorio Casanova edota Iker Samsa! Teoria komunista, Txabi Etxebarrietaren marxismo-leninismoa, Argalaren marxismo iraultzailea, hori guztia “planteamientos obsoletos” eta  “prejuicios propios de otra época”. Amen. Zu hor eta ni hemen.

Eta aldaketa ikaragarri hau guztia zertarako? Sisteman integratzeko, Espainiako PCEk, Frantziako PCFk, Italiako PCIk, Galizako BNGk, Kataluniako ERCk ... egin zuten bezala? Bai to! Ez duk fitsik konprenitu, astakiloa! “Todo ello no con el objetivo de hacer del poder un fin en sí mismo, sino para tener un mejor instrumento organizativo a favor de la independencia y el socialismo.”

 Udaren atarian, 2012ko ekainaren 24an, hain zuzen, Iker Casanovak, hilero-hilero egiten duen bezala, bertze artikulu bat argitaratu zuen GARAn: “Basura, elecciones y mociones de censura”. Horretaz ez dut deus errateko, atez ateko zabor bilketaren alde nagoelakotz, erabat. Baina, mesedez eta faborez, Kapitalaren diktadura ezertan ukitzen ez duen gai bat ez guri saldu kristoren iraultza ekologikoa bailitzan, ez baita. Urrats ttiki, eder eta miresgarria da, dudarik ez, babestu, indartu eta defenditu behar dena, hortzez eta haginez, baina Kapitalismoa suntsitzeko eta Euskal Errepublika Sozialista eraikitzeko, bertze hamaika mila holako beharko ditugu, eta batez ere haustura iraultzaile batEspainia” eta “Frantzia” izeneko Estatu burges, etnozida, patrialkal, kapitalista eta inperialistekin. Otoi, ez erabili zaborrren bilketa selektiboa iraultzaileon kritikak neutralizatzeko, aski erridikulua baita!

Hurrengo artikulua, 2012ko uztailaren 22an izkiriatu zuen Iker Casanovak, GARAn, beti bezala:  “Podemos ser otra cosa”.

Betiko hizkera erreformista eta sozialdemokrata, “ezkerrekoa”, nonbait, Kapitalaren Diktadura, Merkantzien ekoizpena, Burgesiaren Tirania, Inperialismoa eta horrelako terminologia “demodée” erabiltzen ez duena: “una profundización fanática en la ortodoxia neoliberal” (Zergatik ez aipatu kapitalismoaren funtzionamendua? Bistan da! “Ortodoxia neoliberala” aipaturik, bidea libre eta zabalik gelditzen da “Ortodoxia keynestarra” proposatzeko!)

“La independencia es una necesidad vital para nuestra economía.” (Ai ama. Iker! Argala nonbait ibiliko da aztoraturik zurekin! GURE EKONOMIA? NORENA? Euskal langileok badugu “geure ekonomia”? Noren izenean mintzatzen zara? Zein klase sozialen zerbitzuan? Nola deitu eta kalifikatu ikuspegi hau? Ez al dira horrela solasten munduko alderdi burges guztiak?)


 “Que nadie venga con la memez de que en el mundo actual no existe la independencia. Hay estados con el máximo nivel de soberanía y hay pueblos sujetos a dominaciones añadidas a la lógica interdependencia de un mundo global.(Nola erran duzu? “Mundu global bateko interdependentzia logikoa? Bainan hori ez zen Inperialismoa, Kapitalismoa, JARRAI, HASI, ASK, EGIZAN eta LABen premilitantzia ikastaroetan? Barkatu, horiek “iraganeko kontuak” dira oraingo Ezker Abertzalearendako ...)

“¿Por qué no tenemos voz ni voto en los foros internacionales donde se decide nuestro futuro? Porque no somos un estado independiente.”  Aizu! Estatu burgesa ala Estatu proletarioa? Ala Errepublika Sozialista? Eta bidenabar, zer ahots eta zer bozka dute Greziak, Irlandak, Portugalek, Txiprek eta “tutti quanti”k? Nor engainatu nahi duzue? Euskal Langileria? Estatu burges basko batek zer eginen luke Kapitalismo Inperialistaren erdian? “Lehiakorra” izan? Noren bizkar? Noren lanaz, izerdiz eta odolez? Eta norendako?

Aupa, neska mutilak! Hor konpon Espainia! (eta Frantzia?), gu “bertze zerbait izanen gara: “Nosotras sí podemos, queremos y vamos a ser otra cosa: ciudadanas de Euskal Herria, un estado independiente, pequeño y bien gestionado, con una economía popular basada en el respeto a la naturaleza y destinada a garantizar el bienestar material y cultural de sus gentes.” Orain ulertu dut, gu izanen gara Luxemburg txapelarekin, Holanda ikurrinaz jantzirik edota Finlandia xuri-gorri-berde. Corporación Mondragón, bainan Euskal Herria osoan. Estatu kapitalista ttiki ttukun pollit bat ... aaaa, xoragarria!!!!

Eta azkenean iritsi gara kaparrada hau eragin duen artikulurat, aleluia, haurride maiteok! Pasa den igandean argitaratu zuen Iker Casanovak: “Después de las elecciones... acuerdo nacional”, GARAn, 2012ko abuztuaren 26an. Testu antologikoa, zinez. Irakurri beharrekoa. Gaur egungo Ezker Abertzalearen ideologia nazionalista eta burges txikiaren paradigma osoa. Eta bizkarrezurrean beheiti hotzikara sortzen duena ...

“Hace unos meses realizaba desde estas páginas una serie de consideraciones sobre las próximas elecciones vascongadas. Básicamente pedía que la nueva izquierda abertzale asumiera sin complejos la tarea de presentarse a ellas con la intención de ganarlas y formar gobierno si fuera posible”.

“ ... si queremos liderar un cambio estratégico y realizar una política sólida y coherente, con un amplio respaldo parlamentario, social y mediático, deberíamos apostar por un «gobierno fuerte» de coalición.”

“Desde este análisis, creo que Euskal Herria Bildu debería proponer públicamente al Partido Nacionalista Vasco conformar un gobierno en el marco de un acuerdo político para afrontar las tres cuestiones que tanto ellos como EHB han definido, con una u otra terminología, como centrales: el cierre del ciclo de confrontación armada, la definición del nuevo marco jurídico para Euskal Herria y la gestión de la crisis económica.”

“Esta no debería ser una propuesta trampa destinada ser rechazada y a provocar contradicciones en las filas jelkides, sino un emplazamiento sincero para la colaboración. Por eso ha de ser realista y evitar planteamientos incompatibles con la ideología y la cultura política del PNV. Si vamos en la dirección correcta, no importa ir un poco más lentos para no dejar atrás a nadie.”

“Por otro lado no deberíamos ofrecer, ni podemos permitir que así lo entienda el aparato de Sabin Etxea, una cesión en aspectos sociales a cambio de la implicación del PNV en una política de construcción nacional. Se trataría de un acuerdo establecido de igual a igual en el cual las cuestiones en las que no haya consenso deberían ser dilucidadas en un terreno intermedio entre las posiciones de uno y otro.”

“Igualmente, hemos de evitar la caracterización de este acuerdo como un frente anti-partidos españolistas. Este no debe ser un gobierno para la revancha ni la exclusión, sino un eficiente instrumento de una política de diálogo inclusivo cuyo fin debe ser la conformación de los nuevos consensos transversales que sirvan de base para pasar página a la era del conflicto y adentrarse en la etapa de la confrontación democrática.”

“Está sobradamente argumentada, desde Euskal Herria y desde otros pueblos, la necesidad de una alianza interclasista en una lucha de liberación nacional. A lo largo de la historia, la izquierda abertzale se ha sentado en la mesa decenas de veces con el PNV en busca de esa alianza. Desde la época de Ekin hasta Lizarra, pasando por Xiberta. Se ha hecho en momentos en los que la izquierda era más ortodoxa que hoy en día y generalmente el interlocutor de la izquierda abertzale era ETA, representada por Txillardegi, Etxebarrieta, Argala, Txomin... No cabe, por tanto, atribuir la búsqueda de un acuerdo con los jelkides a espurias intenciones reformistas o a la falta de combatividad, sino al hecho constatado históricamente de que solo la unidad de todos los abertzales puede dar a este pueblo la fortaleza que necesita para hacer frente al reto de la lucha por su libertad."

   

El PSE será en un futuro próximo un interlocutor más de la nueva izquierda abertzale, el representante del españolismo civilizado con el que incluso se podrá llegar a acuerdos en diversos ámbitos institucionales. Deberíamos intentar igualmente que fuera parte constituyente de los consensos fundacionales de esta nueva etapa política. Pero el PSE ni es ni puede ser una opción como aliado estratégico porque es un partido español. Si buscamos aliados en el camino hacia la independencia, las opciones, nos guste o no nos guste, se reducen a una, el PNV.”
“Habrá que forzar a moverse al PNV, no de su ideario político, ya que eso es algo que cada partido elige con libertad, sino para que su praxis sea consonante con esos objetivos que dicen defender y con el reclamo de los cuales mantiene hoy inoperante a buena parte de la base independentista.”


“Vayamos entonces por partes y empecemos por proponer a este partido no una dinámica independentista a corto plazo, sino un acuerdo nacional sobre los tres ejes señalados anteriormente."

Esta no debe caracterizarse como la legislatura de la independencia, sería vender humo, sino la de la normalización política. El objetivo debe ser crear un escenario de confrontación democrática de proyectos y de superación de las consecuencias del ciclo de conflicto armado. A partir de ahí, la acción social e institucional del independentismo deberá construir las bases para crear esa amplia mayoría independentista que necesitamos para lograr nuestra meta. En ambas tareas ayudaría la existencia de un gobierno fuerte de unidad abertzale.

Uste dut paragrafo hauek irakurtzean blog honetako irakurle iraultzaileak, komunistak izan ala ez, goragale larria sentituko dutela. Nik bederen bai. Noraino iritsiko da oraingo Ezker Abertzalearen oportunismoa, erreformismoa, likidazionismoa? Noraino integratuko dira Sistema Kapitalista-Inperialistan?


Zer da “gobernu indartsu” bat? Zer eginen du LABek “gobernu indartsu” horrek legalitate espainol eta kapitalista inposatzen duenean, zipaioak greban izanen diren langileen kontra bidaltzen dituenean? Ala ez ditu zipaioak jabego pribatua defenditzera bidaliko? Gurekin eskuz esku eta besoz beso Iraultza Sozialista eginen dute, EH Bilduko kontseilariak hala agintzen dielakotz? Politikillo burges ttiki hauek adarra jotzen digute, ala uste dute ergelak garela?
Hau guztia irakurrita, irtenbide bakarra ikusten dut nik: Mendebaldeko Hiru Probintzietako hurrengo hauteskundeetan bozka iraultzailea eskatzea, hau da, ez abstentzioa, baizik eta Euskal Iraultza Sozialistaren aldeko bozka, Sistema kapitalista eta etnozidarendako “boto baliogabea”, bainan euskal langile iraultzaileondako zinez baliosa. Bistan da, xiberotarrek, lapurtarrek eta nafarrok ez dugu bozkatzerik izanen. Baina bertze eskualdeetako militanteekin batera alternatiba iraultzaile bat eraikitzen hasten ahal gara. Lehenbailehen!


IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!