LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/19

...eta PNVk ere Donostiako Aske Guneari "eskua zintzoki" luzatu dio!

 

EAJ-PNVko ZAKURREK
DONOSTIAKO ASKE GUNEARI
"ESKUA ZINTZOKI"
LUZATU DIOTE
(zer demontre espero zenuten, bada?) 

 
«Bide honetan zintzoki eskua luzatzen diogu EAJri 
Herri Harresi honetan parte hartzeko»

 

BERRIA
Berria.info   2013-04-19 - 07:27:49

  Ertzainak atxiloketak egiten

Herri Harresian daudenei

 indar gehiagorekin oldartzen ari zaie 

Ertzaintza, zortzi gazteak atxilotzeko

  Ertzainak, eskopetekin


Ertzaintza Aske Gunean sartu da, eta jendea arrastaka eta kolpeka ateratzen hasi da. Goizaldean sartu da, eta Herri Harresia osatzen dutenen oihu artean ari da zortzi gazteak atxilotu nahian. Lekukoen arabera badira zenbait zauritu.

Atxiloketak Aske Gunean

Ertzaintza goizeko 06:00ak inguruan iritsi da Bulebarrera, eta ordu laurden geroago hasi da Herri Harresia desegin nahian. Kostatzen ari zaie, ordea, jendea banaka ateratzea, iritsi diren unean ere ehunka baitziren gazteei babesa ematen ari zirenak. Lekukoen arabera asko dira hurbildutako ertzainak. Kazetariei handik ateratzeko eskatu ondoren, hiru abixu eman dituzte eta gero hasi dira jendea arrastaka ateratzen. Kazetariei Kioskoan egoteko esan diete, euren lana ez "oztopatzeko".
irudia

Oier Lorente zortzi gazteetako batek animo mezuak eman dizkie eurak babesten ari direnei: "Aupa gazteak! Guk ere maite zaituztegu". Herri Harresitik eramaten dituztenen artean pena eta amorrua ikus daitekeela diote lekukoek. Twitter sare sozialean #resist8 etiketa ari dira erabiltzen. Gazteen aldeko oihuak uneoro entzun daitezke Herri Harresian, baita Aitor Iberoren aldeko oihuak ere. Aurreko astean atxilotu zuten Ibero, beste auzi batean zigortua.

Espero bezala, ehunka dira zortzi gazteak babesten ari direnak Herri Harresian. Elkarri helduz modu baketsuan eragotzi nahi dute zortzi gazte zigortuen atxiloketa. Lekukoen arabera, ordea, ertzainak kolpeka ari dira gazteak atxilotu nahian. Iñigo Cabacasen aldeko oihuak entzuten dira Bulebarrean.

Ertzainak herri harresiaren aurrean 

Atzo egun osoz aritu zen Ertzaintza joango zelako zurrumurrua. Iñigo Urkulluk herenegun esan zuen Ertzaintza "polizia judiziala ere" badela eta epaileen agindua beteko zuela. Donostia inguruko komisaldegietan mugimenduak somatuta, Herri Harresia iristen zenerako prestatu ziren Bulebarrean zeudenak.

Atzo goizaldean jada bi aldiz joan zen Ertzaintza baina bietan ere inor atxilotu gabe bueltatu ziren.
 

 
Urkullu jauna, burges basko nazionalista, bere zipaioekin aski kontent: "Ertzaintza Polizia integrala izatea nahi dugu, eta integrala den heinean Polizia judiziala ere bada". Amen, zu hor eta ni hemen!

 Donostian azken egunotan bizi izan duguna askok ez dugu denbora askoan ahaztuko, eta batez ere gaurkoa. 

800 bat pertsonak tinko eutsi diote beren militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteei babesa emanez. 

Goizeko 6:00etan esnatu dituzte lo zeudenak, baina ertzainek ez dute lortu harresia gainditzea. 

Sekula baino jende gehiago zegoen Bulebarrean.







Ertzaintzak

 oihu artean atxilotu ditu zortzi gazteak,

 Herri Harresia bi orduz desegiten aritu ostean

 

"Maite zaituztegu" oihu artean eraman dituzte zortziak. Ertzaintza 06:00etan sartu da Aske Gunean, eta jendea arrastaka eta kolpeka atera du. Gutxienez 20 zauritu badira, ertzainak borrekin hasi direlako eta harresian zeudenak indarrez eraman dituztelako. Herritarrak udaletxearen aurrean eta Alderdi Ederren bildu dira protesta egiteko.

 
2013 Apirilak 19

Goizeko 06:00ak aldera iritsi da ertzaintza Bulebarrera. Bi ordu baino gehiago behar izan ditu ehundaka lagunek auzipetuen inguruan eraiki duten herri harresia desegin eta gazteak eramateko.

 

Ertzaintza borrekin eta kolpeka oldartu zaie bertan zeuden lagunei eta hainbat zauritu daudela zabaldu da twitter bidez. Herri Harresian zeuden lagunak banan-bana arrastaka atera ondoren, Herri Harresiaren bihotzean zeuden Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Otaegi eta Ekaitz Ezkerra atxilotu ditu Ertzaintzak. Beste bi gazte atxilotuak izan direla konfirmatu da, bat Aitor Carrera donostiarra izan da eta bestea berriz neska bat. Oraindik ez dago neskaren nortasunaren inguruko berririk.


Atxiloketen ostean eserialdiak egin dituzte bertan zeuden ehundaka lagunek. Era berean, Txerra Bolinagak, Eleak mugimenduko kideak, mobilizazioak iragarri ditu datozen egunetarako. Lehenengoa gaur bestan Aske Gunetik arratsaldeko 19:00etan aterako den manifestazioa eta bestea bihar 11:00etan Martutenera egingo den martxa izango da.


Beñat Apalategik, epaiketa berean absolbituta geratu zen gazteak, gogoratu du gazteen kontrako epaiketa politiko gehiago datozela eta adierazi du hau dela hauek gelditzeko modua. Hurrengo Aske Gunea Burlatako gazteei laguntzeko egin beharko litzatekeela zioen.




argia 

Ertzaintzak

 ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzekin

 izandako jokaeraz

Xabier Letona

2013-04-19 
Gaur goizaldean Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin izandako jarrera bortitza salatu nahi du ARGIAk.

 Goizaldean Ertzaintza Boulevardera iristean eta Arbelaitz lanean ari zela, ertzain batek eskukada batez smartphonea bota dio lurrera eta bera ere gogor astindu du, nahiz eta bere kazetari akreditazioa oso agerian zuen: ARGIAko akreditazioa zeukan esku batean eta bestean telefonoa.

Bere bideo grabaketan ongi entzuten den gisan, ertzainei etengabe jakinarazi die kazetaria zela eta uzteko bere lana egiten. Bere blogean ere argi kontatzen ditu izandako arazoak. Hala ere, beste kazetari talde batekin, Arbelaitz Boulevardeko kioskora eraman dute, beren lana libreki egitea eragotziz.

Herritarrak badu informatua izateko eskubidea, eta ez bakarrik Siriako Alepoko irudiekin, Tunisiakoekin edo Tahrir-eko plazakoekin. Legeak babestu egiten du eskubide hori eta ez du ez hanka ez buru lege hori zaindu behar lukeen Ertzainak Arbelaitz eta beste kazetariak kioskora eramatea, beren lana mugatuz. Are logika gutxiago du eta erabat salagarria da Arbelaitzek jasandako tratu txarra.

Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria

 

ETA ZAKURRAK ZAUNKA,
BETI BEZALA...

Idoia Mendia (PSE): "Antzerki handi horrek ez du ezertarako balio. Oso mezu nahasgarria bidaltzen du. Justiziarekin zerbait zintzilik baldin baduzu aurkeztu egin behar duzu zeure burua. Horrelako agerraldiek ez diote laguntzen ezertarako klima politikoari".

Antonio Basagoiti (PP): "Batasunaren aurka irmoagoa izanda, lehenago lortuko da bakea. Ertzaintzak gehiago atxilotu, eta irmoago jokatzen badu, are gehiago pentsatuko du SORTUri estalkia ematen ari zaion jendeak".
  


EAJ (Donostia):

 "Donostiarrok ezin gara egon

 azken egunetan

 pairatu dugun egoerak menperatuta"


Ertzainak Aske Gunera sartu, gazteak atxilotu eta segituan heldu dira hainbat alderdi eta taldetako eragileen erreakzioak.
Berria.info   2013-04-19 - 14:29:35

EAJ (Donostia): "Bulebarra okupatu dute, eta Donostiako alkateak beste leku batera begiratu du. Egoera ezohikoa eta onartezina izan da azken egunetakoa, erabat kafkiarra, eta udal gobernua ez da behar zuen mailan egon. Izagirre da sortu den egoeraren erantzule, eta azalpenak eman beharko ditu. Ertzaintzak lan zaila izan du, baina neurriz aritu da, eta emaitza ona izan da. Donostiarrok ezin gara egon azken egunetan pairatu dugun egoerak menperatuta".
Urquijo «felicita» a la Ertzaintza por «cumplir con su obligación»
 

El delegado del Gobierno español en la CAV, Carlos Urquijo, ha «felicitado» a la Ertzaintza por «cumplir con su obligación» al detener a seis de los ocho jóvenes condenados por el Tribunal Supremo y por haberlo hecho «sin provocar ningún tipo de incidente».
Naiz.info|Gasteiz|2013/04/19

«En estos casos lo que hay que hacer es actuar con la máxima prudencia y bien está lo que bien acaba», ha explicado a Efe Urquijo, que ha conversado por teléfono con la consejera de Seguridad de Lakua, Estefanía Beltrán de Heredia.

El delegado del Gobierno español ha «felicitado» a la Ertzaintza «por cumplir con su obligación» tras efectuar las detenciones y porque «se ha hecho de una manera ordenada, sin provocar ningún tipo de incidente».
 

Herenegun, blog honetan bertan hauxe idatzi genuen, negar malkoei ezin eutsiz

"PNVri Herri Harresiarekin bat egitea eskatzea? Baina gazte hauek non bizi dira? Oraindik ez dira ohartu zer eta nor den PNV? Azken 110 urteek ez dute deustarako balio? "Eskua zintzoki" luzatzen diote PNVri? Ba eskurik gabe geldituko dira, jakina, Burgesia baskoaren zakurrek hozka eginen dietelakotz, eta beherahala! 

PNVri eskua luzatu? Bai to! PNVri sudurra luzatu behar zaio, gezurren gezurrez eta Euskal Herria 110 urtez sistematikoki saldu eta traizionatzeagatik. PNV arras koherentea da, gazteok, Burgesia basko nazionalistaren klase-interesak defenditzen ditu hortzez eta haginez, eta Euskal Herri Langilearen ETSAI AMORRATUA da, hasi Xabier Arzalluzengandik, segi Ardantza, Atutxa, Josu Jon Imaz, Iñigo Urkullu eta bukatu Joseba Egibar "jatorrarenganaino"...)".

"(Oraingo Ezker Abertzalea politikoki erabat jokoz kanpo zegoela bagenekien, mundu mailako krisi kapitalistak ustekabean harrapatua zuela, "peace process" baten erdian... 

“Give peace a chance in the Basque Country: justice and freedom for political prisoners” hitzaldian parte hartu du SORTUk Created on Wednesday, 17 April 2013 16:46

 Gorka Elejabarrieta, SORTUko ordezkariak atzo CAMPAC eta HALDANE elkarteek, Garden Court Chambers-en (Londres erdialdean) antolaturiko hitzaldian parte hartu zuen. Hitzaldia Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatua zen "GIVE PEACE A CHANCE IN THE BASQUE COUNTRY: JUSTICE AND FREEDOM FOR POLITICAL PRISONERS" izenburupean. Hitzaldiaren moderatzailea Bill Bowring izan zen, ELDHeko lehendakaria eta berriki aurkeztu den "Bakearen bidean presoen eskubideak errespetatu" (On the path to peace respect prisoners´ rights) nazioarteko ekimenaren sinatzaileetako bat. Hitzaldian parte hartu zuten ere Iratxe Urizar Behatokiko kideak, Asier Aranguren EPPK-ko bozeramailetza taldeko kideak eta Alistair Lyons BirnbergPeirce Solicitors abokatu bulegoko kideak.

Oraindik ez genekiena da errealitatez kanpo ere bizi direla. Klase borroka areagotzen ari da planeta osoan -Siriatik Venezuelarat- eta Burgesiak gogor erasotzen du Herri Langileen aurka nonhai, irabazien tasa igo nahian, plusbalioa handitzeko asmoz. Grezian eta Portugalen, Euskal Herrian eta Italian. Bitartean, Oraingo Ezker Abertzaleak hemengo Burgesia Basko Nazionalistari "eskua zintzoki" luzatzen dio, eta hemengo Burgesia Basko Nazionalistak, beti bezala, eta normala denez, zaunka hasi eta eskua janen dio ausiki batez. Bere klase interesak ditu Burgesia Baskoak, prefosta!!! Zer espero zuten, bada, Oraingo Ezker Abertzalekoek? Horretarako behar zen hainbertze neke eta borroka ASKE GUNEAn, PNVri "eskua zintzoki" luzatzeko? ) 




20130419_askegunea 

(PNV "erdian" dagoela? Zer, "ELKARRI" bezala? Baina non bizi dira gazte hauek? Ez al ziren euskal gazte iraultzaileak? Orduan, zer pasatu zaie? Non galdu dute kontzientzia iraultzailea? Ez al dakite PNV klase-alderdi bat dela, eta Burgesia Baskoaren interes ekonomiko eta politikoak defenditzen dituela, eta interes horiek Euskal Herri Langilearen interesekin ANTAGONIKOAK direla? Zipaoiek urte hauetan guztietan emandako ostien bidez egia hau oraindik ez dute ikasi? Ba laster PNVren zakurrek, Espainiako Oligarkia Neofrankistaren erranetara, bertze ostia-entsalada bat emanen diete, Iñigo Cabacasi bezala, eta espetxerat igorriko dituzte. Han ikasteko aukera izanen dute. 
 Aske Gunea, atxiloketen ondoren

Negar egiteko gogoa sortzen dit honek guztiak... Noiz esnatuko dira Oraingo Ezker Abertzaleko militanteak? Noiz ohartuko dira PNVrekin ez dagoela zereginik? PNVrekiko balizko akordioetan amets egiten dute, Iker Casanovak bezala? Gazte miresgarri hauen borroka eredugarria horrela bukatu behar da, PNVri  "eskua zintzoki" luzatuz?   Zipaioak dinbi-danba ASKE GUNEAn sartzen direnean, "eskua zintzoki" luzatuko diote krixto guztiari, eskua, borrak, pilotak, ostikoak, irainak eta jakina, eskuburdinak ere!)


Zer gehiago erran daiteke? Aupa, gazte borrokalariak!!! Eutsi eta ez etsi! Eta batez ere, esna zaitezte, ireki begiak, klase kontzientzia piztu, zeuen buruz eta bihotzez pentsatu, eta bidea, laster ala berandu zuek zeuek aurkituko duzue! 

Eta ororen gainetik, ez egin inolako kasurik "lasaitasuna" eskatzen dizueten politikillo profesional horiei, PNVri "eskua zintzoki"  luzatzeko eskatzen dizueten politikero erreformistei, "gatazkaren konponbidean elkarrekin joan behar dugu denok" behin eta berriz erraten dizueten ke-saltzaile gezurtero horiei!

Gaur betetzen dira, egunez egun, 40 urte Eustakio Mendizabal "Txikia" euskal gudari iraultzaile miresgarri eta eredugarria Algortan erail zutela Francisco Franco diktadore faxista nazionalkatolikoaren txakurrek.  Eta gaur sartu dira Aske Gunean PNVren zipaioak, Francisco Francoren oinordekoen erranetara, txintxo-txintxo... "Txikiak" bere hitza utzi zion Euskal Herri Langileari. Hona hemen:

EZ ETSI



“Ene Herria

Ez etsi

Ez da oraindik iritsi

Baina

Ez etsi ...

Eta eutsi!

Noizbait beharko baita iritsi

Kantuari ez utzi

Eta

Borrokaren dantzara jautsi

Oinaze minez hil zirèn semeak goretsi

Bizia baitzuten utzi

Baina kantuari ez utzi

Eta

Ez etsi

Ez etsi

Ez etsi.”

 

 
AURRERA
 EUSKAL GAZTERIA IRAULTZAILEA!!!

PNV,
ZIPAIO BASKOAK,
BURGES ZAPALTZAILEAK,
NEOFRANKISTEN MORROIAK,

EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAIAK! 

BORROKA DA 
BIDE BAKARRA!!!

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA 
DA IRTENBIDE BAKARRA!!!

GORA
EUSKAL
ERREPUBLIKA 
SOZIALISTA!!!

EZ ETSI,
EUTSI,
AIZKORAK HARTU,
MENDITIK JAUTSI,
ETSAIAREN GAINERAT JAUZI, 
 JAUSI,
ETA HAUTSI!!!
La Ertzaintza, en el corazón del muro popular, llega hasta Aitor Olaizola, Oier Lorente y Adur Fernández, que levantan el puño. (ARGAZKI PRESS)

3 iruzkin:

  1. NAIZ INFO / GARA

    La Ertzaintza llega al corazón del muro popular y detiene a seis de los jóvenes condenados

    Alrededor de un centenar de ertzainas han tardado más de dos horas en sacar a rastras a las más de 800 personas que han pasado la noche en Boulevard para arropar a los ocho jóvenes condenados, quienes también han sido detenidos.
    NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/04/19


    EUSKAL HERRIA | Aske Gunea
    La Ertzaintza llega al corazón del muro popular y detiene a seis de los jóvenes condenados

    Alrededor de un centenar de ertzainas han tardado más de dos horas en sacar a rastras a las más de 800 personas que han pasado la noche en Boulevard para arropar a los ocho jóvenes condenados, quienes también han sido detenidos.
    NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/04/19|Iruzkin 1

    Alrededor de las 6.00, un amplísimo despliegue de la Policía autonómica ha rodeado el Boulevard donostiarra con la intención de arrestar a los ocho jóvenes condenados por el Tribunal Supremo.

    Los jóvenes han formado el muro popular que en anteriores ocasiones ha evitado los arrestos.

    Más de un centenar de agentes de la Brigada Móvil y de Seguridad Ciudadana han rodeado con un cordón policial a los congregados, que se mantienen sentados alrededor de los seis jóvenes condenados, mientras que otros agentes han cortado todos los accesos al Boulevard donostiarra.

    Tras alertar en tres ocasiones de que se iba a proceder a las detenciones de los condenados, los agentes han comenzado, pasadas las 6.30, a llevarse uno a uno a los manifestantes, que permanecen sentados y han adoptado una actitud de resistencia pasiva al tiempo que corean gritos como «Zuena biolentzia, nazkarria», «Herriak ez du barkatuko», «Iñigo Cabacas gogoan zaitugu» y también han podido escucharse canciones como ‘Lepoan hartu eta segi aurrera’.

    Antes de comenzar la actuación, el mando responsable del operativo ha mantenido una conversación con el senador de Amaiur Urko Aiartza, quien le ha asegurado que los manifestantes mantendrían una actitud de resistencia pasiva y no actuarían de manera agresiva contra la Ertzaintza.

    El mando, a su vez, le ha informado de que su intención era llevarse uno a uno a los concentrados de manera ordenada y sin efectuar cargas, siempre que estos mantuvieran una actitud pacífica.

    Acto seguido, han comenzado a sacar a los integrantes del muro popular, uno a uno y a rastras.

    Algunos de ellos han sufrido heridas leves a causa de puñetazos y porrazos recibidos por la Ertzaintza.

    Tras más de dos horas, los agentes han llegado al corazón de ese muro popular, donde resistían seis de los ocho condenados –Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Otaegi y Ekaitz Ezkerra–, quienes han sido arrestados entre gritos de apoyo de los presentes.

    ErantzunEzabatu
  2. GARAren proganda pro-inperilaistak "euskal udaberria" deitu dio antzerki derrotista honi... benetan negargura sortzen dit

    ErantzunEzabatu
  3. Atzo ustekabean iruzkin bat ezabatu nuen, bainan berriz idatziko diot. Hau nioen gutti goiti beheiti:

    "Antes de comenzar la actuación, el mando responsable del operativo ha mantenido una conversación con el senador de Amaiur Urko Aiartza, quien le ha asegurado que los manifestantes mantendrían una actitud de resistencia pasiva y no actuarían de manera agresiva contra la Ertzaintza."

    Noizdanik zen Urko Aiartza politiko profesionala ASKE GUNEKO bozeramalea? Nork aukeratu zuen? Non? Nola? Zergatik? Eta batez ere, zer egiten zuen zipaioekin solasean, Herriarekin eserita eta Herri Haserria osatzen egon beharrean?

    "Algunos de ellos han sufrido heridas leves a causa de puñetazos y porrazos recibidos por la Ertzaintza."

    Hau zer da, PNVren aldeko kazetaritza? Bertze hedabiddetan irakurri dugu 20 zauritu inguru izan direla. Zer irakurri dut nik, GARA ala DEIA?


    ErantzunEzabatu