ATZO,
GREBA EGIN GENUEN!!!
AURRERA, EUSKAL LANGILERIA!!!
AURRERA, EUSKAL LANGILERIA!!!
GAUR-BIHAR-ETZI,
ETA EGUNERO,
FORMAKUNTZA,
ANTOLAKUNTZA,
ETA BORROKA!!!
GARAIA DELARIK,
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
EGINEN DUGU!!!
ETA ORDUAN,
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA
ERAIKITZEN HASIKO GARA!!!
Atzo, milaka eta milaka langileok Greba Orokorra egin genuen Hego-mendebaldeko Euskal Herrian, hau da, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian. Ondikotz eta tamalez, Euskal Langileriaren klase-kontzientzia ez da aski indartsua momentuz, eta ez da grebarik izan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Oraindik euskal langileok bide luze eta malkartsua dugu aurrean, benetako Greba Orokorra Euskal Herri osoan egin aitzin, eta gure klase kontzientzia nazionala urratsez urrats eta pausuz pausu indartu eta garatu behar dugu. Klase kontzientzia behar dugu, bainan ez nolanahikoa. Klase kontzientzia iraultzailea eta euskalduna, sozialista eta antikapitalista, feminista eta ekologista, internazionalista eta antinperialista behar dugu, langileok askatuko bagara, libre izan nahi badugu, geure buruen jabe. Zinezko eta benetako kontzientzia iraultzaile global eta integrala, euskal langileok geure eginkizun historikoa praxiaz egin eta erdiets dezagun: zapalkuntza kapitalista Euskal Herrian suntsitzea, eta Euskal Errepublika Sozialista eraikitzea.
IBILek, Iraultzaileen Bilguneak antolakundeak bere agirian dioenez, atzo, beste behin ere,
euskal langileok gure indarra erakutsi genuen. Burgesiak sinestarazi nahi digu, bere toxikabide eta inkomunikabide guztien bidez,
haiek ematen digutela lana, haiek direla mundua mugitzen dutenak, haiek gabe gu
ez garela ezer. Alienatu eta konplexuz bete nahii gaituzte, deus ez bagina bezala, beren soldatapeko esklabuak, beren morroiak, bere menpekoak...Bainan ez da egia, eta atzo bezalako egunetan langileok ohartzen gara geure klase sozialaren botere errealaz: guk mugitzen dugu mundua, guk gelditu
ahal dugu Sistema hiltzaile eta terrorista hau, guk eraiki ahal dugu bestelako
sistema bat, langile eta zapaldu guztien zerbitzura funtzionatuko duen sistema:
S O Z I A L I S M O A
Eta Greba Orokorraren aurrean, langileon indarraren aitzinean, nahiz eta erabateko lanuztea ez izan, egunen batez indar hori antolatu, zabaldu eta egituratzearen beldur-ikaraz, zaunka hasi dira burges guztiak, denak batera, berdin dio UPNkoak edo PNVkoak izan: "Confebaskek dio "porrot" egin duela greba deialdiak, eta ezer ez duela konponduko" "Zortzigarren Greba Orokorrak porrot egin du".
Mezu hori nabarmendu du Confebask enpresarien elkarteak atzoko greba deialdiaren harira. Noski, haien klase-interesak defenditu behar dituzte! Arazoa bertzelakoa da: eta guk, euskal langileok, gure klase-interesak zein diren badakigu? Sindikatuei sinestuko diegu, erraten digutelarik gure klase-interesak geure "eskubideak" defenditzea direla? Hori bakarrik? Ez dugu bertze klase-interesik?
Kapitala eta Burgesia sendo eta indartsu daudelarik, Langileria defentsiban egonda, sindikatuen lana garrantzitsua da, Kapitalismoaren baitan langileon eskubideak eta posizioak defenditzeko, eguneroko lan, borroka eta gatazka ttikietan, eta ahal izanez gero, hobetzeko. Baina borroka ttiki edo haundi horiek beti gelditzen dira Kapitalaren metatze zikloen baitan, Sistena kapitalistaren eskemen barnean, LANA eta KAPITALAren arteko botere harreman asimetrikoaren presondegian. Ez dago deus ere Kapitalismoaz haratago? Soldatapeko esklabutzatik irteteko esperantzarik ez dago?
Bistan da baietz! Hori da, hain zuzen ere antolakunde iraultzaileen lana, Langileriari bereziki eta Herri langileri oro har erakustea, hitzez eta ekintzez, badela bertze aukera bat, SOZIALISMOA, alegia.
Kontzientzia iraultzailea piztu eta sustatzea, sakondu eta zabaltzea, sendotu eta indartzea! Lan hori egin ezean, Langileria Kapitalismoaren ortzemugan preso dago, ez du perspektiba askatzaile eta iraultzailerik, eta krisi larien garaian, etsipeank jota, faxismorantz jo ohi du, irtembide bila. 1929an halaxe gertatu zen herrialde batzuetan, eta gaur egungo krisia hagitzez sakon eta larriagoa da. Erne, beraz! Sozialismoa ala Basakeria ez da eslogan bat bakarrik, esperientzia historikoaren ingude gupidagabean, larrutik, malkoz, odolez eta izerdiz, munduko langile eta zapaldu guztiek nekez, minez eta oinazez ikasitako lezio ikaragarria baizik.
Segi dezagun Burgesiaren mertzenarioen arrantza eta espantuekin: Yolanda Barcina Nafarroako presidentea ezkor mintzatu zen atzo goizean greba deialdiaren inguruan, eta adierazi zuen ez duela ekonomia hobetzen lagunduko. "Galera ekonomiko gehiago ekarriko ditu", adierazi du.Gero, aski ez zuenez, OPUS DEI sekta nazionalkatoliko eta ultrakapitalistaren neskame xume eta esanekoa den politikero profesional ustel honek zera erran du gaur: "Greba abertzale bat dagoen bakoitzean erradikalek txikizioak eragiten dituzte". Esana zuen Yolanda Barcina presidenteak bezperan: «Badakigu zer gertatzen den sindikatu abertzaleek grebara deitzen duten bakoitzean. Poliziak bere lana egingo duela espero dut».
Nafarroako Gobernu eta UPNko presidente Yolanda Barcinak gaur esan duenez,
"Iruñean eta Nafarroan greba abertzale bat dagoen bakoitzean, ELAren eta
LABen ondoan erradikalen talde bat dago txikizioak eragiten". Barcinak
azaldu du "hiri osoan zehar" kalteak eragin eta UPNko egoitzan
pintaketak egin zituztela; "onartezinak dira pertsona horiek darabilten
indarkeria", gaineratu du. Uste dut neofrankista espainolista etonida honen ergelkeriek ez dutela kritikarik ere merezi...
Greba orokorraren kontra hitz egin zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ere, atzo. Sindikatu guztien babesa ez duten grebek "ez dituzte kentzen gobernuak; elementu publikoak apurtu eta jendea bere onetik ateratzeko baino ez dute balio", haren iritziz. Galdera egin zien sindikatuei: "Uste dute hurrengo egunean Eusko Jaurlaritzak dimisioa eman edo bere politika aldatuko duela?". Halaber, esan die "boterea nahi badute hauteskundeetara aurkez daitezela". Azkunak adierazi zuen EAJrena dela sindikatuen jardunaren "erruaren zati bat", sindikatuei "30 urtean etengabe amore" eman dielako. Nolako fatxa baskoa!
UPN eta PNV bat datoz, beraz, eta normala da, biak alderdi burges eta kapitalistak direlakotz. Haien kalse-interesak defenditzen dituzte, hortzez eta haginez, jakina! Bainan orduan, zertan ari dira euskal sindikatuak, PNVri akordioak eskaintzen? Erotu al gara-edo? Seriotan ari dira? Geroago aztertuko dugu Ainhoa Etxaideren mintzaldi anbiguo eta harrigarria!
Mezu hori nabarmendu du Confebask enpresarien elkarteak atzoko greba deialdiaren harira. Noski, haien klase-interesak defenditu behar dituzte! Arazoa bertzelakoa da: eta guk, euskal langileok, gure klase-interesak zein diren badakigu? Sindikatuei sinestuko diegu, erraten digutelarik gure klase-interesak geure "eskubideak" defenditzea direla? Hori bakarrik? Ez dugu bertze klase-interesik?
Kapitala eta Burgesia sendo eta indartsu daudelarik, Langileria defentsiban egonda, sindikatuen lana garrantzitsua da, Kapitalismoaren baitan langileon eskubideak eta posizioak defenditzeko, eguneroko lan, borroka eta gatazka ttikietan, eta ahal izanez gero, hobetzeko. Baina borroka ttiki edo haundi horiek beti gelditzen dira Kapitalaren metatze zikloen baitan, Sistena kapitalistaren eskemen barnean, LANA eta KAPITALAren arteko botere harreman asimetrikoaren presondegian. Ez dago deus ere Kapitalismoaz haratago? Soldatapeko esklabutzatik irteteko esperantzarik ez dago?
Bistan da baietz! Hori da, hain zuzen ere antolakunde iraultzaileen lana, Langileriari bereziki eta Herri langileri oro har erakustea, hitzez eta ekintzez, badela bertze aukera bat, SOZIALISMOA, alegia.
Kontzientzia iraultzailea piztu eta sustatzea, sakondu eta zabaltzea, sendotu eta indartzea! Lan hori egin ezean, Langileria Kapitalismoaren ortzemugan preso dago, ez du perspektiba askatzaile eta iraultzailerik, eta krisi larien garaian, etsipeank jota, faxismorantz jo ohi du, irtembide bila. 1929an halaxe gertatu zen herrialde batzuetan, eta gaur egungo krisia hagitzez sakon eta larriagoa da. Erne, beraz! Sozialismoa ala Basakeria ez da eslogan bat bakarrik, esperientzia historikoaren ingude gupidagabean, larrutik, malkoz, odolez eta izerdiz, munduko langile eta zapaldu guztiek nekez, minez eta oinazez ikasitako lezio ikaragarria baizik.
Segi dezagun Burgesiaren mertzenarioen arrantza eta espantuekin: Yolanda Barcina Nafarroako presidentea ezkor mintzatu zen atzo goizean greba deialdiaren inguruan, eta adierazi zuen ez duela ekonomia hobetzen lagunduko. "Galera ekonomiko gehiago ekarriko ditu", adierazi du.Gero, aski ez zuenez, OPUS DEI sekta nazionalkatoliko eta ultrakapitalistaren neskame xume eta esanekoa den politikero profesional ustel honek zera erran du gaur: "Greba abertzale bat dagoen bakoitzean erradikalek txikizioak eragiten dituzte". Esana zuen Yolanda Barcina presidenteak bezperan: «Badakigu zer gertatzen den sindikatu abertzaleek grebara deitzen duten bakoitzean. Poliziak bere lana egingo duela espero dut».
Greba orokorraren kontra hitz egin zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ere, atzo. Sindikatu guztien babesa ez duten grebek "ez dituzte kentzen gobernuak; elementu publikoak apurtu eta jendea bere onetik ateratzeko baino ez dute balio", haren iritziz. Galdera egin zien sindikatuei: "Uste dute hurrengo egunean Eusko Jaurlaritzak dimisioa eman edo bere politika aldatuko duela?". Halaber, esan die "boterea nahi badute hauteskundeetara aurkez daitezela". Azkunak adierazi zuen EAJrena dela sindikatuen jardunaren "erruaren zati bat", sindikatuei "30 urtean etengabe amore" eman dielako. Nolako fatxa baskoa!
UPN eta PNV bat datoz, beraz, eta normala da, biak alderdi burges eta kapitalistak direlakotz. Haien kalse-interesak defenditzen dituzte, hortzez eta haginez, jakina! Bainan orduan, zertan ari dira euskal sindikatuak, PNVri akordioak eskaintzen? Erotu al gara-edo? Seriotan ari dira? Geroago aztertuko dugu Ainhoa Etxaideren mintzaldi anbiguo eta harrigarria!
Noski, politiko burgesek zaunka egiten dute, baina Burgesiaren zakurrek hozka: hamahiru gutxienez badira
grebaren harira Iruñean atxilotutakoak. Eguerdiko manifestazioaren
ondoren, istiluak izan ziren grebalarien eta Poliziaren artean. Oldartu
egin zitzaien Polizia manifestariei protestaren amaieran, Sarasate
pasealekuaren inguruan. Bost pertsona atxilotu zituzten: edukiontziei su
ematea leporatu diete lauri, eta besteari, autobus batzuen aurka harriak
jaurtitzea. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi zuen,
gainera, polizia bat zauritu egin zela istiluetan; zauritutako
manifestarien berririk ez dute eman oraingoz.
Eguerdirako zortzi lagun atxilo hartuak zeuzkan Espainiako Poliziak.
08:30 aldera atzeman zituzten lau, Arrotxapea auzoan; Poliziak dio
"kalera botatzeko materiala" eta autobusen gurpilak zulatzeko gailuak
atzeman zizkietela. Horietako bat jadanik aske utzi dutela azaldu du Ateak Ireki webguneak. Burlatan atzeman zituzten beste lau, 10:15ean. Desordena publikoak eragitea egotzi diete.
Dozenaka eta dozenaka lagun identifikatu zituzten, gainera, han eta
hemen. Atzoko 17:00etan, honakoa izan zen Ertzaintzaren balantzea: atxilotu bat
(Donostian, desobedientzia delitua egotzita), bost inputatu eta 57
identifikatu. Piketeak zorrotz zaintzen aritu ziren zipaioak, eta ez diete
saltokietara eta lantegietara hurbiltzen utzi kasu askotan. Bilbon, El
Corte Ingles inguruan, Bilduko batzarkide Aitor Torre atxikita eduki zuen
Ertzaintzak; Bilduko iturriek BERRIAri azaldu diote Torre "lasaitasuna"
eskatzera hurbildu zela poliziengana, eta orduan atxiki zutela. Salaketa
jarriko diotela esan diote, "agintariari errespetua faltatzea"
egotzita.
Tentsio une batzuk gorabehera, nahiko lasaia izan da greba
eguna. Hernanin (Gipuzkoa), molotov koktelak bota dituzte zenbait
banketxetara; Etxarri Aranatzen (Nafarroa), bi edukiontzi erre dituzte,
eta Ezkabarten (Nafarroa) pneumatikoak. Trenbideetan sabotaiak izan
dira: katenaria moztu dute Bilbon eta Zaratamon (Bizkaia). Bart gauean, Iruraitz-Gaunan (Araba) moztu zuten katenaria,
eta zerbitzua eten behar izan zuten Gasteiz eta Altsasu (Nafarroa)
artean.
Egunean zehar gertatu ziren istiluei buruz hitz egin zuten PPk eta
UPNk. Nerea Llanos PPko parlamentariak kontu hartu zion Eusko
Jaurlaritzari, eta ohartarazi zuen "kale borroka berpizten" ari dela.
Segurtasun Sailaren jardunari buruz argibideak eskatuko ditu Eusko
Legebiltzarrean. UPNk, berriz, istiluetan sortutako kalteen eta kaleak
garbitzeko lanen gastua sindikatuek pagatzea nahi du. Sergio Sayas
bozeramaileak esan du "kalteak, pintaketak eta delituak egiteko doako
barra" jartzen dela "sindikatu abertzaleek lanuzte batera deitzen duten
bakoitzean". Bertze politiko burges zaunka... eta bitartean, epaile burgesek ere hozka egiten dute, jakina, horretarako ordaintzen diete-eta: atzoko grebaren egun berean, beste greba egun bateko istiluei buruzko
epai bat argitaratu du Iruñeko auzitegiak. Joan den urteko martxoaren
29an egindako greban pikete batean parte hartu zuen pertsona bati
urtebete eta hilabete bateko espetxe zigorra jarri dio, polizia bati
harri bat bota ziolako. Iluntzean gertatu zen erasoa, Sarasate
pasealekuan. Epaiak dio harriak beso batean jo zuela polizia, baina ez
ziola zauririk eragin. Badakigu zer den klase justizia: langileendako injustizia, burgesendako, "lege demokratikoa".
Euskal sindikatuen leloak eta esloganak oso ahulak eta mottelak iruditu zaizkit, erabat defentsiboak, eta horrela ez goaz inora. Kapitalismoaren ofentsiba gupidagabe honen aurka, langileok gogor jokatu behar dugu, eta lehengo urratsa, eufemismoak eta motelkeriak baztertzea da:
Zer da "Euskal Herriak eredu propioa", eta zer ote dira "Eskubide sozial eta laboral duinak" ? Zer adierazi nahi da horrekin? Kapitalimoaren mugen barnean aterabidea dagoela krisi honetan? Nik argi eta garbi dut Kapitalaren krisi global honek ez duela irtenbiderik guretako, langileondako, Sozialismoa ez bada. Kapitalismoaren barnean egiten ahal diren konponbide guzti-guztiak, Burgesiaren mesedetan izanen dira, eta Langileriaren kaltetan.
Horregatik erabat ados nago IBILen agiriarekin: "Langileok argi izan behar
dugu, Burgesiak krisi hau baliatu behar duela ezinbestez bere Irabaziaren Tasa
berreskuratzeko, edozein preziotan, Kapitalaren metatzearen beste ziklo bat
abiatu ahal izateko. Hil ala biziko kontua da hau munduko oligarkia
guztientzat, beren klasearen etorkizuna jokoan baitute.
Haien artean lehia
gupidagabean ari dira, eta horrek, ekarri digu langabezia, prekarietatea
areagotzea, bereziki gazte eta emakumeen artean, murrizketak, pribatizazioak,
etxegabetzeak, lan baldintzen okerragotzea, soldaten jaitsiera, errepresioaren
areagotzea, eraso inperialistak...
Langileok jakin behar dugu
ohiko protestek ez dutela Burgesia mugiaraziko.
Krisiaren bidez Langileriak
lortutako konkista sozial guztiak ezabatu nahi dituzte, eta helburu horretan ez
dute amore emango. Guretzat ere, langileontzat, hil ala biziko borroka da hau."
Euskal sindikatuak zergatik ez dira argiago mintzatzen? Zeren beldur dira? Zeren esperoan daude? Begira, honela mintzatu zen Ainhoa Etxaide duela urtebete, LABeko VIII Biltzarrean, Barañainen, 2012ko ekainaren 22an:
"Europar Batasunaren proiektu kapitalistak porrot egin du. Hamarkadak egin dituzte bitarteko publiko guztiak sistema finantzieroaren eta multinazional handien esku jartzen hauek inolako neurririk gabe espekulatu zezaten. Hauek beste sistema finantzieroekin lehiatu zezaten. Eta langileak larruz ordaintzen ari gara proiektuaren porrota Europa osoan.
Politika berdin berdinak leku guztietan, ondorio berdinekin ezinbestean. Amildegira garamatzate, gutxi batzuk egoera honetan negozio itzela egiten jarraitzen dute bitartean. Luze hitz egin dugu egoeraren inguruan. Oso kezkatuak eta nazkatuak gaudelako. Hiru urte erreformak eta murrizketak nola inposatzen dizkiguten ikusten eta guk esandakoa betetzen ari da.
Bide horrek krisi larritu besterik ez du egiten eta orain erreskatearen bidean ito nahi gaituzte.
Iruzur historiko baten atarian gaude. Hartu daitekeen biderik okerrena hartuko dute gure izenean eta gure borondatearen kontra. Ez da zilegia gure etorkizuna krisi hau sortu duen sistema finantzieroa salbatzeko zorpetzea. Ez da zilegia herritarrak pobreziara kondenatzea. Espekulatzaileak sarituko dituzte langileoi murrizketa ikaragarriak inposatuz. Herriari hitza eman gabe, konponbideetatik oraindik eta gehiago urrunduz. (...)
Orain da garaia. Langileon Euskal Herria eraikitzeko garaia.
Eta LABeko kideok badakigu non dagoen gure indarra:
KONPROMISOA, ANTOLAKUNTZA, BORROKA ETA BETI BETI, IPARRA ARGI: EUSKAL ESTATU SOZIALISTA BAT ERAIKITZERA GOAZ. SOZIALISTA. LANGILEENA.
GORA MUNDUKO LANGILERIA! GORA LAB!!!»
Holako zerbait erran zuen atzo Gasteizen? Hain garbi mintzatu zen? Bankaren nazionalizazioa eskatu zuen? Burgesia espropiatzearen alde? Hutsik dauden etxeak sozializatu behar direla, kalte ordainik gabe? Begira, hona hemen bere hitzaldia, oso osorik. Nik azpimarrak bakarrik jarri ditut. Nork bere iritzia osa dezala!
AINHOA ETXAIDE,
LABeko IDAZKARI NAGUSIAREN INTERBENTZIOA
Greba orokorrak parlamentu sozialak omen dira. Hemen dago Herriaren parlamentua; Kapitalak bereak egin dituen gobernu eta instituzioen aurrean. Berriro, langileen duintasunak hartu ditu Euskal Herriko kaleak, politiko gehienek bere duintasuna aspaldi galdu zutelako instituzioetan.
Gauzek bihar berdin jarraituko omen dute. Hori da patronalak grebari buruz esateko duen guztia. Egoera aldatuko duena zer den badakigu: eredu berri bat eraikitzea, hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez. Justizia sozialean oinarritutako prozesu soberanista bat burutuz.
Egin ezazue behingoz Herri honen mesedetan lan piskat enplegua sortzea zuen esku dagoelako. Aprobetxa ezazue eguna enplegua sortuko duen politikei buruz hitz egiteko, ezagunak dira eta gaur Euskal Herriko herri guztietan entzuten dira: lana banatzea, lanorduak murriztuz eta ordu extrak debekatuz. Industrian inbertitzea, zerbitzu publikoak indartzea, ekonomia suspertzeko prestazioak eta soldatak hobetzea. Emakumeek egunero egiten duten ekarpenaren balio ekonomikoa behingoz aitortzea eta enplegu iturri bilakatzea.
Guzti horrek sortzen du enplegua, baina zuek UKO EGITEN DIOZUE ARAZO HORI KONPONTZEARI. Horregatik, gaur, Greba Orokor berri baten aurrean gaude.
Gauzek bihar berdin jarraituko omen dute. Bai noski, egoera aldatzeko eredu berri bat eraikitzen ez bada. Eredu berria eraiki behar dugu: hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez, Iruñeko eta Gasteizko parlamentuak eredu sozial berri bat eraikitzeko behar ditugun aldaketa politiko eta sozialak adosteko erabiliz.
Egoera aldatuko da politikak aldatzen direnean, eta aberastasuna, GUK SORTUA DEN ABERASTASUNA, arazoa konpontzeko erabiltzen dugunean: gaur esku gutxi batzuetan dagoen aberastasuna herritarrak babesteko, ekonomia erreala indartzeko eta eredu berria eraikitzeko erabiltzen dugunean emango zaio buelta egoera honi.
Biharko egoera ekonomiko eta soziala gaurko bera izango bada, zuek zarete horren erantzule, zuek hartzen dituzuen erabaki politikoek garamatzelako horretara.
Berriro greba? Bai berriro ere euskal langileak kaleak hartzen!! Gure borrokan aurrera egiteko modua hau delako. Gure posizioak, aliantzak eta eskakizunak bihar gaur baina indartsuagoak izango dira.
Guztiaren gainetik, borrokak merezi duelako eta gure ETORKIZUNAREN JABE IZAN NAHI DUGULAKO GAUR EUSKAL HERRIAK GREBA OROKORRA egin du berriro ere. ZORIONAK!
Zorionak greba hau antolatzeko Euskal Herriko bazter guztietan egoera honek alternatiba duela aldarrikatzen ibili zaretenei. Zorionak mehatxuen gainetik gaur burujabetza ariketa bat egin eta kalera ateratzea erabaki duzuenei! Eta nola ez, gure elkartasunik beroena hori egiteko aukera lapurtu dieten guztiei guztiei, zerbitzu minimoetan dabiltzatenei, eskubiderik gabe lan egitera kondenatuak daudetenari eta Euskal Herrian behar luketen baina oraindik ez dauden euskal langile guzti guztiei.
Guri ez digu inork entzun langileei esaten greba egiteak arazoak egun batetik bestera konpontzen dituenik. Guk egia esaten dugu: egoera honi buelta ematea bide luze baten emaitza izango dela, eraldaketa prozesu baten emaitza izango dela.
Onartzen dugu zaila izango dela, baina guk dioguna da PROZESU HORI POSIBLEA DELA LANGILEOK BIDE HORI HARTZEN BADUGU ETA LANGILEOK BAGARA HERRI HONETAN BENETAKO PROTAGONISTAK. Eta EUSKAL HERRIAN PROZESU HORI MARTXAN DAGOELA.
Aldaketak eragin egin behar dira, ez dizkigute oparituko. Ez ditu inork guk behar ditugun aldaketak borrokatuko.
Aldaketak eragiteko bidea eragileak izatea da, begiraleak izateari utzi eta eraldaketa prozesuaren motorrak izatea. Alternatibarik dago? noski baietz, langile borroka eta mugimendu sozial sendo duen herriak beti beti dago alternatiba.
Mobilizazioak alde batera uzteko eta akordioak egiteko garaia omen da. Gu prest gaude benetako akordioak egiteko, bai: erreforma fiskal sakon bat egiteko beharrezkoak diren akordioak, zerbitzu publikoak garatzeko akordioak, lanordua murrizteko formulak adosteko akordioak.
Non dira HORRETARAKO PREST DAUDEN GOBERNU ETA INSTITUZIOAK?
Herri akordioak eskatu ditu Urkulluk. Gaur erakutsi dute inoiz baino argiago ze leku duten gure arazoek eta gure eskakizunek euren agendan. Herri akordioak ezin dira Herririk gabe eraiki Urkullu jauna, ezin dira Herri hau aurrera ateratzen duenari bizkarra emanez atera. Zuzendu ezazu behingoz zure ipar orratza.
Herri hau ez dute dozena bat espekulatzailek aurrera ateratzen, Herri honen motorra euskal langileak gara!! Herri akordioak nahi badituzu greba honetan dituzu edukiak eta subjektua.
ES LA HORA DEL ACUERDO. Sí. Para cambiar de forma radical las políticas que han generado esta situación. Motivos non os van a faltar porque ayer nos presentaron la agenda de las nuevas reformas: atacar pensiones, otra reforma laboral, una fiscalidad todavía más injusta, privatizar aún más la sanidad. Reformas que se suman a la LOMCE, y a los recortes que este Gobierno ya está haciendo.
Es el momento de acordar fórmulas para repartir el trabajo reduciendo jornada y no permitiendo meter horas extras habiendo más de 200.000 personas en el paro. Es hora de reconocer de una vez el valor economico de la aportación que realmente hacen las mujeres y hacer de ese ejercicio una gran fuente de empleo digno.
¿Acuerdos? Claro que los necesitamos. Necesitamos acuerdos para impulsar cambios reales. Razones sobran para apostar por un cambio radical de las politicas, existe masa social para hacerlo y motivos no van a faltar para dejar de una vez este camino diseñado en Bruselas y aplicado desde Madrid.
Ayer nos presentaron la agenda de nuevas reformas, atacar pensiones, salarios y medidas para imponer un sistema fiscal mas injusto si cabe, privatizar sanidad. ¿Acuerdo de pais? Aqui esta la fuerza social necesiaria para hacer el acuerdo basico: NO APLICAR TODAS ESAS REFORMAS Y DEPOSITAR EN LA SOCIEDAD VASCA LA CAPACIDAD DE DECIDIR QUE POLITICAS VAMOS A HACER PARA SALIR DE ESTA CRISIS.
Llevamos 6 huelgas generales mostrando que hay mayoria social y sindical suficiente para apostar por otra via que no sea la imposición de medidas antisociales. Huelgas y todo tipo de movilizaciones rechazando reformas capitalistas y reivindicando una salida propia y construida de forma democratica a esta crisis. ¿DONDE ESTA EL GOBIERNO VASCO PARA CONSTRUIR ESOS ACUERDOS?
¿CUALES SON LAS INSTITUCIONES DISPUESTAS A SER INSTRUMENTOS REALES AL SERVICIO DEL PROCESO DE TRANSFORMACION SOCIAL QUE EUSKAL HERRIA NECESITA ANTE ESTA CRISIS?
El problema no somos nosotros. Para construir acuerdos hay que hacer algo tan básico como apostar por gestionar esta crisis de forma democrática. Garantizando la participación de la sociedad en las decisiones que determinan cómo va a ser nuestro futuro, permitiendo a la sociedad vasca decidir sobre las políticas económicas y sociales que se tienen que aplicar. Hay que hacer un ejercicio básico de soberanía política: plantarse ante el poder económico y dejar de ser obediente a un Estado que no reconoce nuestro derecho a decidir nuestras políticas económicas y sociales.
Los acuerdos de País son necesarios para avanzar en un proceso de construcción nacional y social. Son necesarios para construir un nuevo modelo social. Acuerdos para destruir derechos sociales y laborales no son acuerdos, SON PACTOS AL SERVICIO DEL CAPITAL. Si de lo que se nos acusa a los que hoy hemos salido a la calle es de no torpedear esos pactos SI, EFECTIVAMENTE SOMOS CULPABLES y queremos seguir siendo un tropezon en el ese camino.
Euskal Langileok erantzukizun osoz ari gara jokatzen krisi honen aurrean. 2009an eman genezakeen urratsik garrantzitsuena eman genuen: gure eskubideak defendatzea, Euskal Herrian gure eskubide sozialetan oinarritutako eredu berri bat ezartzeari ez uko egitea. Eta gaur aurrera urrats garrantzitsua eman dugu bide horretan.
Hori da krisi honetan gure erantzukizun historikoa: etorkizunean eskubideak edukitzea gaur egiten dugunaren emaitza izango da. ETA ESKUBIDEAK IZANGO DITUGU, BEHAR DUGUN ETA MEREZI DUGUN EREDU SOZIALA IZANGO DUGU LANGILEOK HERRI HONEK BEHAR DUEN ALDAKETA PROZESUAREN ZUTABE ETA PROTAGONISTA NAGUSIAK izatea erabaki dugulako.
Greba batek ez du egoera egun batetik bestera iraultzen. Horrela da, egoera iraultzeko iraultza behar delako. Gaur greba egin dugu, bihartik aurrera GUTUN SOZIALA EZTABAIDATUKO DUGU. TRESNA BERRI BAT LANGILEON EUSKAL HERRIAREN ALDE BORROKATZEKO.
PARTE HARTU, HITZA HARTU, EGIN ZAITEZTE ZUEN ETORKIZUNAREN JABE, EGIN GAITEZEN GURE HERRIAREN ETA GURE ETORKIZUAREN, JABE HORRETARAKO DUGUN BIDEARI EUTSIZ: ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA, HORREK EGIN GINTUEN ESKUBIDEEN JABE ETA BORROKAK EGINGO GAITU ASKEAK.
Gora Euskal Herriko langileria!!!
Gora Euskal Herria libre eta sozialista!!"
Niri haluzinantea iduritzen zait PNVko burgesia baskoaren ordezkari politiko-komertziala den Urkulluri akordioak eskatzea edota eskaintzea, non eta Greba Orokorraren ekitaldi nagusiaren erdian. Horretarako ez genuen atzo Greba Orokorra egin!
Begira zein izan den PNVren erantzuna, zein izan behar zen, bada?
Berriz ere, IBILen agiria aipatu behar dut, uste dudalakotz argi eta garbi mintzatzen dela, nahiz eta egia batzuk latzak eta garratza izan:
"Eta bihar, zer? Soldatapeko esklabutzara itzuliko gara batzuk, eta beste batzuk, soldatagabeko miseriara, langabezira. Zertarako greba orokorrak orduan? Egun bateko protestak izateko? Ala balizko kapitalismo leun eta “humanoago” baten esperantza faltsuak pizteko? Ez gaitezen engaina. Kapitalismoaren krisi globala politiko eta sindikalista erreformistek esaten diguten baino askoz sakonagoa da.Haiek sinestarazi nahi digute “Ongizate Estatura” itzuli ahal garela, greba orokor batzuk eginda, presio moduan, Burgesiak amore emango duela eta galdutako eskubide sozialak berreskuratuko ditugula. Gezurretan ari dira, eta badakite."
Atzoko Greba Orokorra oso baliagarria izan da kontzientziak pizteko, indarra erakusteko, Euskal Langileria kalera jotzeko, eta Kapitalaren eraso basati eta gupidagabearen aurka hortzak erakusteko. Sindikatuek politika ekonomikoa eta soziala aldatu ezean protestekin jarraituko dutela iragarri dute, eta guk badakigu Burgesiak ez duela amore emanen. Beraz, Greba Orokor gehiago izanen dira, eta greba horiek euskal iraultzaileok baliatu behar ditugu Euskal Langileriaren kontzientzia eta praxi iraultzailea areagotu eta indartzeko. Eta hori ez da sindikatuen eskutik etorriko, sindikatuek beren borroka LANA eta KAPITALAren arteko harremanetan kokatzen baitute, LAN INDARRA ahalik eta baldintza hoberenetan saltzeko, langileen interesak KAPITALISMOAREN MUGEN BAITAN defenditzeko. Eta hortik ez dira mugituko, behin eta berriz ikusi izan dugun bezala. Haien lana beharrezkoa da Langileriaren eguneroko interes mugatuen defentsan, Kapitalismoak krisirik ez duelarik. Bainan 1929ko krisia baino hagitzez sakon eta larriagoa den honetan, sindikatuak baino antolakunde indartsuagoak, militanteagoak behar ditugu. Euskal Langileriaren klase kontzientzia, praxi iraultzaile antikapitalista, batasun nazionala eta proiektu sozialista landuko dituen antolakunde unitario bat behar dugu, ez alderdia, ez sindikatua, hauteskunde politiko eta sindikaletara aurkeztuko ez dena, baizik eta kalean, lantokietan, ikastetxeetan, leku orotan, langileen interes global eta estrategikoak defendituko dituena egunero. Euskal Langileriaren Antolakunde Iraultzailea behar dugu. Oraingo sindikatuen akuilua izanen dena, ez haien kontra jotzeko, bainan haratago eramateko, Sozialismorantz. Sindikatuen lan, borroka eta plateamendu defentsiboak ez dira txarrak berez, baizik eta insufiezenteak, ez dira nahikoak izanen egoerari buelta emateko. Horregatik, eta horregatik bakarrik, kritikatzen ditut asko ez direlakotz eta aldi berean, bultzatu egiten ditut, Euskal Langileriaren erresistentzia eta kontzientzia, horrelako ekimenik gabe, erabat itzaliko delakotz.
Hona hemen berriz ere, IBILen gogoetak:
Hori da, hain zuzen ere, blog honetatik egiten den deialdias eta proposamena. Sortu behar dugu sindikatuen estrategia defentsibotik haratago joanen den langileen erakunde zabala, eguneroko brroka guztietan klase kontzientzia pizteari lehentasuna emanen diona, Kapitalismoaren kontrako borroka etengabe sustatuko duena, Sozialismoaren aldeko teoria eta praktika lantoki, ikastetxe, herri eta auzo guztietan aurrera eramane duena. Eta aldi berean, egoera gogor eta katastrofiko honetan, langileen arteko elkartasun praktiko eta hurbila eratuko duena: etxebizitza, elikadura, haurren eta adinduen zaintzea, irakaskuntza, langabeziak eragiten dituen gaitz psikologiko larriak, errepresioaren ondorioak: isunak, atxiloketak, erasoak... Elkartasun sare trinkoak antolatu behar ditugu, borroka areagotzeko, eta ez langileak are gehiago desmobilizatzeko...
Proposamena eginda dago. Zortzigarren Greba Orokorra egin genuen atzo. Bertze batzuk izanen dira. Izan beharko dira. Eta hagitzez hobeki prestatu beharko ditugu, Burgesiari hortzak erakutsiko badizkiegu! Garai gogorrak datoz euskal langileondako. Oligarkia espainolak eta frantsesak ez digute deus ere oparituko, aitzitik, euskal langileok areago zapaltzera heldu dira, etekin eta irabazi handiagoak lortu nahian.
Euskal sindikatuak zergatik ez dira argiago mintzatzen? Zeren beldur dira? Zeren esperoan daude? Begira, honela mintzatu zen Ainhoa Etxaide duela urtebete, LABeko VIII Biltzarrean, Barañainen, 2012ko ekainaren 22an:
"Europar Batasunaren proiektu kapitalistak porrot egin du. Hamarkadak egin dituzte bitarteko publiko guztiak sistema finantzieroaren eta multinazional handien esku jartzen hauek inolako neurririk gabe espekulatu zezaten. Hauek beste sistema finantzieroekin lehiatu zezaten. Eta langileak larruz ordaintzen ari gara proiektuaren porrota Europa osoan.
Politika berdin berdinak leku guztietan, ondorio berdinekin ezinbestean. Amildegira garamatzate, gutxi batzuk egoera honetan negozio itzela egiten jarraitzen dute bitartean. Luze hitz egin dugu egoeraren inguruan. Oso kezkatuak eta nazkatuak gaudelako. Hiru urte erreformak eta murrizketak nola inposatzen dizkiguten ikusten eta guk esandakoa betetzen ari da.
Bide horrek krisi larritu besterik ez du egiten eta orain erreskatearen bidean ito nahi gaituzte.
Iruzur historiko baten atarian gaude. Hartu daitekeen biderik okerrena hartuko dute gure izenean eta gure borondatearen kontra. Ez da zilegia gure etorkizuna krisi hau sortu duen sistema finantzieroa salbatzeko zorpetzea. Ez da zilegia herritarrak pobreziara kondenatzea. Espekulatzaileak sarituko dituzte langileoi murrizketa ikaragarriak inposatuz. Herriari hitza eman gabe, konponbideetatik oraindik eta gehiago urrunduz. (...)
Orain da garaia. Langileon Euskal Herria eraikitzeko garaia.
Eta LABeko kideok badakigu non dagoen gure indarra:
KONPROMISOA, ANTOLAKUNTZA, BORROKA ETA BETI BETI, IPARRA ARGI: EUSKAL ESTATU SOZIALISTA BAT ERAIKITZERA GOAZ. SOZIALISTA. LANGILEENA.
GORA MUNDUKO LANGILERIA! GORA LAB!!!»
Holako zerbait erran zuen atzo Gasteizen? Hain garbi mintzatu zen? Bankaren nazionalizazioa eskatu zuen? Burgesia espropiatzearen alde? Hutsik dauden etxeak sozializatu behar direla, kalte ordainik gabe? Begira, hona hemen bere hitzaldia, oso osorik. Nik azpimarrak bakarrik jarri ditut. Nork bere iritzia osa dezala!
AINHOA ETXAIDE,
LABeko IDAZKARI NAGUSIAREN INTERBENTZIOA
Greba orokorrak parlamentu sozialak omen dira. Hemen dago Herriaren parlamentua; Kapitalak bereak egin dituen gobernu eta instituzioen aurrean. Berriro, langileen duintasunak hartu ditu Euskal Herriko kaleak, politiko gehienek bere duintasuna aspaldi galdu zutelako instituzioetan.
Gauzek bihar berdin jarraituko omen dute. Hori da patronalak grebari buruz esateko duen guztia. Egoera aldatuko duena zer den badakigu: eredu berri bat eraikitzea, hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez. Justizia sozialean oinarritutako prozesu soberanista bat burutuz.
Egin ezazue behingoz Herri honen mesedetan lan piskat enplegua sortzea zuen esku dagoelako. Aprobetxa ezazue eguna enplegua sortuko duen politikei buruz hitz egiteko, ezagunak dira eta gaur Euskal Herriko herri guztietan entzuten dira: lana banatzea, lanorduak murriztuz eta ordu extrak debekatuz. Industrian inbertitzea, zerbitzu publikoak indartzea, ekonomia suspertzeko prestazioak eta soldatak hobetzea. Emakumeek egunero egiten duten ekarpenaren balio ekonomikoa behingoz aitortzea eta enplegu iturri bilakatzea.
Guzti horrek sortzen du enplegua, baina zuek UKO EGITEN DIOZUE ARAZO HORI KONPONTZEARI. Horregatik, gaur, Greba Orokor berri baten aurrean gaude.
Gauzek bihar berdin jarraituko omen dute. Bai noski, egoera aldatzeko eredu berri bat eraikitzen ez bada. Eredu berria eraiki behar dugu: hemen, Euskal Herrian, gure bidea eginez, Madrileko erabakietatik aldenduz, botere ekonomikoaren aginduen aurrean planto eginez, Iruñeko eta Gasteizko parlamentuak eredu sozial berri bat eraikitzeko behar ditugun aldaketa politiko eta sozialak adosteko erabiliz.
Egoera aldatuko da politikak aldatzen direnean, eta aberastasuna, GUK SORTUA DEN ABERASTASUNA, arazoa konpontzeko erabiltzen dugunean: gaur esku gutxi batzuetan dagoen aberastasuna herritarrak babesteko, ekonomia erreala indartzeko eta eredu berria eraikitzeko erabiltzen dugunean emango zaio buelta egoera honi.
Biharko egoera ekonomiko eta soziala gaurko bera izango bada, zuek zarete horren erantzule, zuek hartzen dituzuen erabaki politikoek garamatzelako horretara.
Berriro greba? Bai berriro ere euskal langileak kaleak hartzen!! Gure borrokan aurrera egiteko modua hau delako. Gure posizioak, aliantzak eta eskakizunak bihar gaur baina indartsuagoak izango dira.
Guztiaren gainetik, borrokak merezi duelako eta gure ETORKIZUNAREN JABE IZAN NAHI DUGULAKO GAUR EUSKAL HERRIAK GREBA OROKORRA egin du berriro ere. ZORIONAK!
Zorionak greba hau antolatzeko Euskal Herriko bazter guztietan egoera honek alternatiba duela aldarrikatzen ibili zaretenei. Zorionak mehatxuen gainetik gaur burujabetza ariketa bat egin eta kalera ateratzea erabaki duzuenei! Eta nola ez, gure elkartasunik beroena hori egiteko aukera lapurtu dieten guztiei guztiei, zerbitzu minimoetan dabiltzatenei, eskubiderik gabe lan egitera kondenatuak daudetenari eta Euskal Herrian behar luketen baina oraindik ez dauden euskal langile guzti guztiei.
Guri ez digu inork entzun langileei esaten greba egiteak arazoak egun batetik bestera konpontzen dituenik. Guk egia esaten dugu: egoera honi buelta ematea bide luze baten emaitza izango dela, eraldaketa prozesu baten emaitza izango dela.
Onartzen dugu zaila izango dela, baina guk dioguna da PROZESU HORI POSIBLEA DELA LANGILEOK BIDE HORI HARTZEN BADUGU ETA LANGILEOK BAGARA HERRI HONETAN BENETAKO PROTAGONISTAK. Eta EUSKAL HERRIAN PROZESU HORI MARTXAN DAGOELA.
Aldaketak eragin egin behar dira, ez dizkigute oparituko. Ez ditu inork guk behar ditugun aldaketak borrokatuko.
Aldaketak eragiteko bidea eragileak izatea da, begiraleak izateari utzi eta eraldaketa prozesuaren motorrak izatea. Alternatibarik dago? noski baietz, langile borroka eta mugimendu sozial sendo duen herriak beti beti dago alternatiba.
Mobilizazioak alde batera uzteko eta akordioak egiteko garaia omen da. Gu prest gaude benetako akordioak egiteko, bai: erreforma fiskal sakon bat egiteko beharrezkoak diren akordioak, zerbitzu publikoak garatzeko akordioak, lanordua murrizteko formulak adosteko akordioak.
Non dira HORRETARAKO PREST DAUDEN GOBERNU ETA INSTITUZIOAK?
Herri akordioak eskatu ditu Urkulluk. Gaur erakutsi dute inoiz baino argiago ze leku duten gure arazoek eta gure eskakizunek euren agendan. Herri akordioak ezin dira Herririk gabe eraiki Urkullu jauna, ezin dira Herri hau aurrera ateratzen duenari bizkarra emanez atera. Zuzendu ezazu behingoz zure ipar orratza.
Herri hau ez dute dozena bat espekulatzailek aurrera ateratzen, Herri honen motorra euskal langileak gara!! Herri akordioak nahi badituzu greba honetan dituzu edukiak eta subjektua.
ES LA HORA DEL ACUERDO. Sí. Para cambiar de forma radical las políticas que han generado esta situación. Motivos non os van a faltar porque ayer nos presentaron la agenda de las nuevas reformas: atacar pensiones, otra reforma laboral, una fiscalidad todavía más injusta, privatizar aún más la sanidad. Reformas que se suman a la LOMCE, y a los recortes que este Gobierno ya está haciendo.
Es el momento de acordar fórmulas para repartir el trabajo reduciendo jornada y no permitiendo meter horas extras habiendo más de 200.000 personas en el paro. Es hora de reconocer de una vez el valor economico de la aportación que realmente hacen las mujeres y hacer de ese ejercicio una gran fuente de empleo digno.
¿Acuerdos? Claro que los necesitamos. Necesitamos acuerdos para impulsar cambios reales. Razones sobran para apostar por un cambio radical de las politicas, existe masa social para hacerlo y motivos no van a faltar para dejar de una vez este camino diseñado en Bruselas y aplicado desde Madrid.
Ayer nos presentaron la agenda de nuevas reformas, atacar pensiones, salarios y medidas para imponer un sistema fiscal mas injusto si cabe, privatizar sanidad. ¿Acuerdo de pais? Aqui esta la fuerza social necesiaria para hacer el acuerdo basico: NO APLICAR TODAS ESAS REFORMAS Y DEPOSITAR EN LA SOCIEDAD VASCA LA CAPACIDAD DE DECIDIR QUE POLITICAS VAMOS A HACER PARA SALIR DE ESTA CRISIS.
Llevamos 6 huelgas generales mostrando que hay mayoria social y sindical suficiente para apostar por otra via que no sea la imposición de medidas antisociales. Huelgas y todo tipo de movilizaciones rechazando reformas capitalistas y reivindicando una salida propia y construida de forma democratica a esta crisis. ¿DONDE ESTA EL GOBIERNO VASCO PARA CONSTRUIR ESOS ACUERDOS?
¿CUALES SON LAS INSTITUCIONES DISPUESTAS A SER INSTRUMENTOS REALES AL SERVICIO DEL PROCESO DE TRANSFORMACION SOCIAL QUE EUSKAL HERRIA NECESITA ANTE ESTA CRISIS?
El problema no somos nosotros. Para construir acuerdos hay que hacer algo tan básico como apostar por gestionar esta crisis de forma democrática. Garantizando la participación de la sociedad en las decisiones que determinan cómo va a ser nuestro futuro, permitiendo a la sociedad vasca decidir sobre las políticas económicas y sociales que se tienen que aplicar. Hay que hacer un ejercicio básico de soberanía política: plantarse ante el poder económico y dejar de ser obediente a un Estado que no reconoce nuestro derecho a decidir nuestras políticas económicas y sociales.
Los acuerdos de País son necesarios para avanzar en un proceso de construcción nacional y social. Son necesarios para construir un nuevo modelo social. Acuerdos para destruir derechos sociales y laborales no son acuerdos, SON PACTOS AL SERVICIO DEL CAPITAL. Si de lo que se nos acusa a los que hoy hemos salido a la calle es de no torpedear esos pactos SI, EFECTIVAMENTE SOMOS CULPABLES y queremos seguir siendo un tropezon en el ese camino.
Euskal Langileok erantzukizun osoz ari gara jokatzen krisi honen aurrean. 2009an eman genezakeen urratsik garrantzitsuena eman genuen: gure eskubideak defendatzea, Euskal Herrian gure eskubide sozialetan oinarritutako eredu berri bat ezartzeari ez uko egitea. Eta gaur aurrera urrats garrantzitsua eman dugu bide horretan.
Hori da krisi honetan gure erantzukizun historikoa: etorkizunean eskubideak edukitzea gaur egiten dugunaren emaitza izango da. ETA ESKUBIDEAK IZANGO DITUGU, BEHAR DUGUN ETA MEREZI DUGUN EREDU SOZIALA IZANGO DUGU LANGILEOK HERRI HONEK BEHAR DUEN ALDAKETA PROZESUAREN ZUTABE ETA PROTAGONISTA NAGUSIAK izatea erabaki dugulako.
Greba batek ez du egoera egun batetik bestera iraultzen. Horrela da, egoera iraultzeko iraultza behar delako. Gaur greba egin dugu, bihartik aurrera GUTUN SOZIALA EZTABAIDATUKO DUGU. TRESNA BERRI BAT LANGILEON EUSKAL HERRIAREN ALDE BORROKATZEKO.
PARTE HARTU, HITZA HARTU, EGIN ZAITEZTE ZUEN ETORKIZUNAREN JABE, EGIN GAITEZEN GURE HERRIAREN ETA GURE ETORKIZUAREN, JABE HORRETARAKO DUGUN BIDEARI EUTSIZ: ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA, HORREK EGIN GINTUEN ESKUBIDEEN JABE ETA BORROKAK EGINGO GAITU ASKEAK.
Gora Euskal Herriko langileria!!!
Gora Euskal Herria libre eta sozialista!!"
Niri haluzinantea iduritzen zait PNVko burgesia baskoaren ordezkari politiko-komertziala den Urkulluri akordioak eskatzea edota eskaintzea, non eta Greba Orokorraren ekitaldi nagusiaren erdian. Horretarako ez genuen atzo Greba Orokorra egin!
Begira zein izan den PNVren erantzuna, zein izan behar zen, bada?
"Beste leku eta garai batean"
bizitzea egotzi die
Aitor Estebanek sindikatuei
EAJko diputatuaren arabera, "ametsetan"
daude ELA eta LAB. PSE-EEko idazkari nagusiak "langileen tresna
garrantzitsuenarekin arinkeriaz jokatzea" egotzi die sindikatuei.
Adegiko idazkari nagusiak esan du borrokak ez duela "leku onera"
eramaten eta "beste garai bateko estrategia" dela.
Berria.info 2013-05-31 - 11:02:01
EAJk Espainiako Kongresuan duen
taldeko bozeramaile Aitor Estebanek ELA eta LAB sindikatuen aurka jo du
greba orokorraren biharamunean. "Badirudi herri honetako sindikatu
batzuk ametsetan daudela, beste leku eta garai batean bizi direla", esan
du.
Onda Vasca irratian hitz egin du Estebanek. Bertan, sindikatuei ohartarazi die "benetako herri ordezkaritza hautestontzietan" dagoela, "nahiz eta momentu batzuetan jende asko kalera atera". Estebanen iritziz, "herritar guztiek bozkatzeko aukera dutenean" ordezkatzen da herritarren borondatea.
Atzoko grebaz mintzatu da gaur goizean Patxi Lopez PSE-EEko idazkari
nagusia Radio Euskadin eginiko elkarrizketan. ELAri eta LABi esan die
"aldatzeko asko" dutela, eta "langileen tresna garrantzitsuenarekin
arinkeriaz jokatzea" egotzi die.
Lopezen ustez, "orokorra ez beste edozer" izan zen greba, eta nabarmendu du ez zuela izan sindikatu guztien babesa. "Zortzigarren greba izan da krisia hasi zenetik, eta arinkeriaz jokatu dute langileen tresna garrantzitsuenarekin", azaldu du.
Beharrezkotzat jo du "lan kulturaren erreforma, eta ulertzea enpresa ahaleginak hitzartzeko esparrua" dela. Kritikatu du Espainiako Gobernuak, egin nahi duen lan erreformaren bidez, sindikatuen papera "mugatu" nahi duela, "ziur aski baita haiek desagertzeraino ere". Sindikatuek "asko dute esateko", baina "baita aldatzeko ere", Lopezen esanetan.
Jose Miguel Aierza Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteko idazkari
nagusiak ere atzoko grebaren aurka jardun du Euskadi Irratian eginiko
elkarrizketan. Esan du ez duela "ezertarako" balio izan, eta langile eta
enpresen arteko harremana aldatzearen alde agertu da: "Zenbat eta
harreman hobea, langabezia gutxiago".
Aierzak uste du "akordioa" behar dela langile eta enpresarien artean. Borroka "beste garai bateko estrategia" bat dela eta "leku onera" ez daramala azaldu du.
Onda Vasca irratian hitz egin du Estebanek. Bertan, sindikatuei ohartarazi die "benetako herri ordezkaritza hautestontzietan" dagoela, "nahiz eta momentu batzuetan jende asko kalera atera". Estebanen iritziz, "herritar guztiek bozkatzeko aukera dutenean" ordezkatzen da herritarren borondatea.
Lopez:
"orokorra ez beste edozer" izan zen greba
Lopezen ustez, "orokorra ez beste edozer" izan zen greba, eta nabarmendu du ez zuela izan sindikatu guztien babesa. "Zortzigarren greba izan da krisia hasi zenetik, eta arinkeriaz jokatu dute langileen tresna garrantzitsuenarekin", azaldu du.
Beharrezkotzat jo du "lan kulturaren erreforma, eta ulertzea enpresa ahaleginak hitzartzeko esparrua" dela. Kritikatu du Espainiako Gobernuak, egin nahi duen lan erreformaren bidez, sindikatuen papera "mugatu" nahi duela, "ziur aski baita haiek desagertzeraino ere". Sindikatuek "asko dute esateko", baina "baita aldatzeko ere", Lopezen esanetan.
Adegi: borroka, "beste garai bateko estrategia"
Aierzak uste du "akordioa" behar dela langile eta enpresarien artean. Borroka "beste garai bateko estrategia" bat dela eta "leku onera" ez daramala azaldu du.
Berriz ere, IBILen agiria aipatu behar dut, uste dudalakotz argi eta garbi mintzatzen dela, nahiz eta egia batzuk latzak eta garratza izan:
"Eta bihar, zer? Soldatapeko esklabutzara itzuliko gara batzuk, eta beste batzuk, soldatagabeko miseriara, langabezira. Zertarako greba orokorrak orduan? Egun bateko protestak izateko? Ala balizko kapitalismo leun eta “humanoago” baten esperantza faltsuak pizteko? Ez gaitezen engaina. Kapitalismoaren krisi globala politiko eta sindikalista erreformistek esaten diguten baino askoz sakonagoa da.Haiek sinestarazi nahi digute “Ongizate Estatura” itzuli ahal garela, greba orokor batzuk eginda, presio moduan, Burgesiak amore emango duela eta galdutako eskubide sozialak berreskuratuko ditugula. Gezurretan ari dira, eta badakite."
"II. Mundu Gerra
Inperialista ondoren, Kapitala berriz metatzeko zikloa berrabiatu zen 60 milioi
pertsonen hilobien gainean. Irabaziaren Tasa berreskuratu zen, eta Oligarkia
Inperialistek eta beren morroi sozialdemokratek berriz ere sinestarazi nahi
izan ziguten Kapitalismoa eternoa dela, krisi ekonomikoak “iraganeko kontuak”
zirela. Baina berriz ere Sistema Kapitalista krisian murgildu zen 70.
hamarkadan, haren berezko barne kontraesanenen ondorioz eta Herri Langileok
Inperialismoaren kontra egindako borroka heroikoengatik. Horren aurrean
Burgesiak kontraofentsiba gogorra eraman zuen aurrera neoliberalismoaren eskutik,
gerrak piztuz munduan zehar eta jadanik barnetik oso ahulduta zegoen Bloke
Sozialista erabat suntsituz edota Kapitalismoranzko bidean jarriz. Honela,
beste 20 urteko hazkunde ekonomikoa lortu zuten, krisiaren eztanda sahietsezina
atzeratuz. 2008az geroztik, eztanda horren erdian gaude."
Hona hemen berriz ere, IBILen gogoetak:
"Langileok
garbi ikusi behar dugu Burgesiak etengabe egiten dizkigun erasoen kontrako
estrategia defentsibo hutsak porrotera eramango gaituela. GAUR bezalako greba
orokorrak baliagarriak dira Euskal Langileriaren klase kontzientzia eta praxi
iraultzailea indartzen duten neurrian. Baina sindikatuek planteatzen
dutenetik haratago jo behar dugu. Defentsarik onena erasoa denez, Sistema
Kapitalista suntsitzearen aldeko borroka berpiztu behar dugu:
I R A U L T Z A S O Z I A L I S T A"
Hori da, hain zuzen ere, blog honetatik egiten den deialdias eta proposamena. Sortu behar dugu sindikatuen estrategia defentsibotik haratago joanen den langileen erakunde zabala, eguneroko brroka guztietan klase kontzientzia pizteari lehentasuna emanen diona, Kapitalismoaren kontrako borroka etengabe sustatuko duena, Sozialismoaren aldeko teoria eta praktika lantoki, ikastetxe, herri eta auzo guztietan aurrera eramane duena. Eta aldi berean, egoera gogor eta katastrofiko honetan, langileen arteko elkartasun praktiko eta hurbila eratuko duena: etxebizitza, elikadura, haurren eta adinduen zaintzea, irakaskuntza, langabeziak eragiten dituen gaitz psikologiko larriak, errepresioaren ondorioak: isunak, atxiloketak, erasoak... Elkartasun sare trinkoak antolatu behar ditugu, borroka areagotzeko, eta ez langileak are gehiago desmobilizatzeko...
Proposamena eginda dago. Zortzigarren Greba Orokorra egin genuen atzo. Bertze batzuk izanen dira. Izan beharko dira. Eta hagitzez hobeki prestatu beharko ditugu, Burgesiari hortzak erakutsiko badizkiegu! Garai gogorrak datoz euskal langileondako. Oligarkia espainolak eta frantsesak ez digute deus ere oparituko, aitzitik, euskal langileok areago zapaltzera heldu dira, etekin eta irabazi handiagoak lortu nahian.
Has gaitezen sortzen
Euskal Langileriaren
Antolakunde Iraultzailea!
E L A I
AURRERA, EUSKAL LANGILERIA!!!
BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!
IRAULTZA DA IRTENBIDE BAKARRA!!!
SOR DEZAGUN
EUSKAL LANGILERIAren
ANTOLAKUNDE IRAULTZAILEA!!!
ANTOLAKUNDE IRAULTZAILEA!!!
GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!!!
GORA
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!!
JO TA KE, IRABAZI ARTE!!!