LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/05/28

GREBA OROKORRA : IBIL



GAUR GREBA...

ETA BIHAR,

  ZER?

GAUR, beste behin ere, euskal langileok gure indarra erakutsiko dugu. 

Burgesiak sinestarazi nahi digu haiek ematen digutela lana, haiek direla mundua mugitzen dutenak, haiek gabe gu ez garela ezer. 

GAUR bezalako egunetan, langileok ikusten dugu Kapitalismoaren gezurrak noraino diren erabat faltsuak: guk mugitzen dugu mundua, guk gelditu ahal dugu Sistema hiltzaile eta terrorista hau, guk eraiki ahal dugu bestelako sistema bat, langile eta zapaldu guztien zerbitzura funtzionatuko duen sistema:

  S O Z I A L I S M O A




Eta bihar, zer? Soldatapeko esklabutzara itzuliko gara batzuk, eta beste batzuk, soldatagabeko miseriara, langabezira



Zertarako greba orokorrak orduan? Egun bateko protestak izateko? Ala balizko kapitalismo leun eta “humanoago” baten esperantza faltsuak pizteko? 




Ez gaitezen engaina. Kapitalismoaren krisi globala politiko eta sindikalista erreformistek esaten diguten baino askoz sakonagoa da. 



Haiek sinestarazi nahi digute “Ongizate Estatura” itzuli ahal garela, greba orokor batzuk eginda, presio moduan, Burgesiak amore emango duela eta galdutako eskubide sozialak berreskuratuko ditugula.  

Gezurretan ari dira, eta badakite.


II. Mundu Gerra Inperialista ondoren, Kapitala berriz metatzeko zikloa berrabiatu zen 60 milioi pertsonen hilobien gainean



Irabaziaren Tasa berreskuratu zen, eta Oligarkia Inperialistek eta beren morroi sozialdemokratek berriz ere sinestarazi nahi izan ziguten Kapitalismoa eternoa dela, krisi ekonomikoak “iraganeko kontuak” zirela. 
           

Baina berriz ere Sistema Kapitalista krisian murgildu zen 70. hamarkadan, haren berezko barne kontraesanenen ondorioz eta Herri Langileok Inperialismoaren kontra egindako borroka heroikoengatik. 

Horren aurrean Burgesiak kontraofentsiba gogorra eraman zuen aurrera neoliberalismoaren eskutik, gerrak piztuz munduan zehar eta jadanik barnetik oso ahulduta zegoen Bloke Sozialista erabat suntsituz edota Kapitalismoranzko bidean jarriz. Honela, beste 20 urteko hazkunde ekonomikoa lortu zuten, krisiaren eztanda sahietsezina atzeratuz. 

2008az geroztik, eztanda horren erdian gaude.

 

Langileok argi izan behar dugu, Burgesiak krisi hau baliatu behar duela ezinbestez bere Irabaziaren Tasa berreskuratzeko, edozein preziotan, Kapitalaren metatzearen beste ziklo bat abiatu ahal izateko.  


Hil ala biziko kontua da hau munduko oligarkia guztientzat, beren klasearen etorkizuna jokoan baitute. 

Haien artean lehia gupidagabean ari dira, eta horrek, ekarri digu langabezia, prekarietatea areagotzea, bereziki gazte eta emakumeen artean, murrizketak, pribatizazioak, etxegabetzeak, lan baldintzen okerragotzea, soldaten jaitsiera, errepresioaren areagotzea, eraso inperialistak...

Langileok jakin behar dugu ohiko protestek ez dutela Burgesia mugiaraziko. 

Krisiaren bidez Langileriak lortutako konkista sozial guztiak ezabatu nahi dituzte, eta helburu horretan ez dute amore emango

Guretzat ere, langileontzat, hil ala biziko borroka da hau.  
        

Aurreko krisietan gertatu zen bezala, honek ere basakeria eta sarraski aro batean sartuko gaitu, zeina III. Mundu Gerra batean buka baitaiteke.

Langileok garbi ikusi behar dugu Burgesiak etengabe egiten dizkigun erasoen kontrako estrategia defentsibo hutsak porrotera eramango gaituela. 

GAUR bezalako greba orokorrak baliagarriak dira Euskal Langileriaren klase kontzientzia eta praxi iraultzailea indartzen duten neurrian

Baina sindikatuek planteatzen dutenetik haratago jo behar dugu. Defentsarik onena erasoa denez, Sistema Kapitalista suntsitzearen aldeko borroka berpiztu behar dugu:

 I R A U L T Z A     S O Z I A L I S T A



 Behin eta berriz aipatzen diguten Euskal Estatuak ez digu askorik lagunduko, sozialista ez bada 

Eta Euskal Estatu Sozialista lortzeko, Iraultza Sozialista bururaino eraman behar dugu, Langileen Biltzarretan oinarritutako Errepublika Sozialista eraikiz



IBILek, Iraultzaileen Bilguneak, Maiatzaren Lehenean plazaratu zituen Euskal Errepublika Sozialistaren hamar puntuak. Gure ustez, horiek dira Euskal Herri Langilearen eta bereziki Euskal Langileriaren erabateko emantzipazio eta askatasun nazional zein soziala bermatuko dituzten neurriak.



Helburu hori lortzeko EUSKAL LANGILERIAK bere klase kontzientzia etengabe indartu eta sakondu behar du: formakuntza, antolakuntza eta borroka



Gaurko greba urrats inportantea da bide honetan eta bihartik aurrera borrokan segitu behar dugu fronte guztietan: herri, auzo, lantoki eta ikastetxe guztietan langileen komite unitarioak sortuz, Kapitalismoaren aurkako konfrontazioa aurrera eramateko. Ildo beretik, Herri Mugimendu iraultzaile guztiak indartu behar ditugu: gazteria, amnistia, feminismoa, ekologismoa, antiimperialismoa... 

Zeren beldur gara?
 
Zeren esperoan gaude?



Kateak bakarrik ditugu galtzeko, mundu oso bat dugu lortzeko: 



S O Z I A L I S M O A
  ala
 B A S A K E R I A!

 



GORA LANGILEON BORROKA !



GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA,



EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN BIDEAN !

JO TA KE, IRABAZI ARTE !
 

 

40 iruzkin:

  1. Mikel Garcia Idiakez, ARGIA

    Mehatxu sotila


    Andonik esan dit oraingoan ez duela greba egingo, ezin duela. Nagusiak debekatu al dion galdetu diot. “Ez, baina ostiralerako pieza guztiek bukatuta egon behar dutela agindu dit, eta horretarako ostegunean lan egin beharko dut nahitaez”. Sotilki egindako mehatxua ere mehatxu da.

    Hizkuntza Eskolan azterketak greba egunean egitea lanera behartzeko beste modu sotil bat da, adibidez. Berdin gutxieneko zerbitzu “gehiegizkoak” ezarriz gero, sindikatuek salatu duten moduan.

    Greba egunean lan egiteko eskubidea bermatzearekin matraka ematen dutenei entzun nahiko nieke greba eskubidea ere tinko defendatzen. Izan ere, garaiotan inoiz baino handiagoa da hurrengo EREan kaleratua izateko beldurra, eta –subliminalki edo agerian– hori baliatzen da enpresa ugaritan, ez bakarrik greba oztopatzeko, baita ordu-estrak eskatzeko, diru gutxiagogatik betekizun gehiago agintzeko edo oro har lan-baldintzak eskasteko.

    Lanuzteari aurka egiteko erarik sotilena, dena den, herritarrona da maiz: greba egun asko direla dagoeneko, egun horretako soldata galtzeko baino ez duela balio, agintariek politika berberarekin jarraituko dutela greba orokorra egin ala ez… Greba egun bat baino estrategia eraginkorragoak bilatu behar ditugula egoerari aurre egiteko? Guztiz ados, baina herritarron indarra eta haserrea erakusteko gutxieneko adierazpide honekin bat egiteko prest ez dagoena inplikatzen al da –inplikatuko al da– mobilizazio eta estrategia bortitzagoetan? Eskaintzen al du alternatibarik kexatik harago?

    ErantzunEzabatu
  2. Greba "ezorduko estropezua" da,

    Eusko Jaurlaritzaren ustez

    Berria.info 2013-05-28 - 13:46:56


    Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan du ostegunerako deitutako greba orokorra "ezorduko estropezua" dela ekonomia eta enplegua indartzeko, eta gaineratu du helburu horiek eragile ekonomiko guztiek partekatu beharko lituzketela.

    Erkorekak adierazi du greba egin nahi dutenen nahiz lanera joateko asmoa dutenen eskubidea bermatuko duela Jaurlaritzak. "Bi eskubideak izan behar dira Jaurlaritzaren aldetik aitortuak eta bermatuak, eta saiatuko da hala izan dadin".

    Halaber, grebak "ez du laguntzen denek norabide berean krisi ekonomikoaren irteerarantz lan egiten", Erkorekaren esanetan. Gainera, oroitarazi du bost urtean egiten den zortzigarren greba orokorra izango dela ostegunekoa, eta erantsi du aurrekoek ez dutela "saihestu ekonomiak okerrera egitea eta langabezia era kezkagarrian haztea".

    "Horrek erakusten du greba orokorra, ekonomia indartzeko eta lanpostuak sortzeko tresna gisa, ez dela egokia", ondorioztatu du.

    ErantzunEzabatu
  3. 30 Nazio ezberdinetako 46 sindikatuk bat egin dute mundu osoan Euskal Herriko Maitazaren 30eko greba orokorrarekin.

    LABek dagoeneko mundu osoko 46 sindikaturen babes mezuak jaso ditu Maiatzak 30eko Greba Orokorra babestuz. Sindikatuok 5 kontinenteetakoak dira.

    Bat egin duten sindikatuen artean, honako hauek daude: PAME (Grezia), USB (Italia), SAT (Andaluzia), PEO (Zipre), CTA (Argentina), SAT (Andaluzia), CTB eta CGTB (Brasil), Unete (Venezuela), CITU eta AITUC (India), eta Estatu espainiar zein frantziarreko hainbat sindikatu.
    Halaber, nazioarteko 6 erakunde sindikal, tartean Munduko Federazio Sindikala (MFS) bera 82 milioi langile ordezkatzen dituena, eta Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak (PSNSE) batn egin dute greba orokorrarekin, eta metal eta meatzagintzako, zerbitzu publikoetako, eraikuntza eta egurreko Nazioarteko Sindikatuen Batasunek ere.

    ErantzunEzabatu
  4. Maiatzak 30eko greba orokorrerako atxikimenduen zerrenda:

    -Mundu mailako erakundeak:

    - Federación Sindical Mundial - Munduko Federazio Sindikala (MFS – FSM)
    - Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma – Plataforma de Sindicatos de
    Naciones sin Estado (PSNSE)
    - Unión Internacional de Sindicatos de Servicios Públicos (UIS SP)
    - Unión Internacional de Sindicatos del metal y la minería (UIS MM)
    - Unión Internacional de Sindicatos de Construcción y Madera (UITBB)
    - Oficina Regional Europea de la FSM (Eurof).
    - EUROPA:
    - Katalunia:
    - Intersindical - CSC
    - COS
    - IAC
    - Galiza:
    - CIG
    - CUT
    - Andaluzia:
    - Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT)
    - Asturies:
    - CSI
    - Kanariak:
    - Intersindical Canaria
    - FSOC
    - Valentzia:
    - Intersindical Valenciana (IV)
    - Aragoi:
    - CUT
    - Intersindical de Aragón (IA)
    - Purna gazte erakundea
    - Gaztela:
    - Bloque Obrero
    - Italia:
    - Unione Sindicale di Base (USB)
    - Grezia:
    - PAME
    - Txipre:
    - PEO
    - Errusia:
    - Partido Obrero internacionalista (POI)
    - Frantziar Estatua:
    - NPA alderdia
    - Solidaires
    - Kortsika:
    - STC
    - Portugal:
    - Central General de Trabajadores de Portugal (CGTP-IN)
    - Sindicato de Agricultura, comercio y alimentación FESAHT
    - Sindicato de Construcción FEVICCOM
    - Espainiar Estatua:
    - CSUPyJ (Central Sindical Unitaria de Pensionistas y Jubilados)
    - Cobas
    - Coordinadora Sindical de Clase (CSC)

    - AMERIKA:
    - Argentina:
    - Central de Trabajadores de Argentina (CTA)
    - Brasil:
    - CTB
    - CGTB
    - Conlutas
    - Costa Rica:
    - Undeca
    - Kuba:
    - Central de Trabajadores de Cuba (CTC)
    - Puerto Rico:
    - Frente Socialista
    - Txile:
    - Sindicato de minería Siteco
    - Uruguai:
    - PIT - CNT
    - Sindicato de transporte Ascot
    - Venezuela:
    - UNETE
    - Guadalupe:
    - UGTG
    - Martinika:
    - UGTM
    - AFRIKA:

    - Kongo:
    - UTEA

    - ASIA:
    - Filipinak:
    - National Democratic Front (NDF)
    - India:
    - CITU
    - AITUC
    - Pakistan:
    - Apfutu
    - PGFTU

    - OZEANIA:
    - Kanakia:
    - USTKE

    ErantzunEzabatu
  5. Elkartzenek deialdia egiten du gehiengo sindikal eta sozialak Maiatzaren 30ra deitutako greba orokorrera.

    Egungo egoerari hurbilketa labur bat:

    Elkartzenen azkenaldian errepikatzen ari garen bezala, jendartearen sektore gero eta zabalago baten bizi baldintzen prekarizazio prozesu bat ematen ari da. Hau honela da, lege kolpez gero eta bortitzago ematen ari diren lan eta gizarte eskubideen murrizketen ondorioz. Prekarizazioa areagotuz doa egungo krisi ekonomiko koiuntura honetan, aberaztasuna ez bait da era justuago batean banatzen ari. Diru publikoa lotsagabekeri guztiz esku pribatuetara pasatzen ari da, herritar sektoreak eta langile klasea direlarik krisiaren ondorioak pairatzen ari direnak; elite politikoak eta ekonomikoak (patronala eta bankuak) paktu bat egina dute krisitik irten eta beren irabazi tasak berreskuratzeko herritarron prekarizaioaren gainetik bada ere.

    Berebiziko garrantzia du Kapitalismoa eta krisia eskutik doazela ohartzea. Sistema honetan, batetik, esku gutxitan aberaztasunaren pilaketa ematen da eta bestetik prekarizazio gero eta orokortuagoa eta pobrezia. Elite ekonomiko eta politikoak oraingo sistemaren ezaugarri txarrenak finduko dituen beste sistema bat nahi du, hau da, abantaila edo pribilegio gehiago, beraien hierarkiak, desberbintasun gehiago....

    Guzti honengaitik, herritar guztiei deialdia luzatzen diegu beraien lan eta eskubide sozialen aldeko hautua egin dezaten. Gutxi batzuen mesedetara baino, gehiengoaren beharrizanei erantzungo dion garapen eredu baten alde mobilizatu daitezen.

    Elkartzenetik uste dugu aski dela. Aski da inposaketez. Aski da Europa eta EEBBek murrizketa hauek diseinatzeaz eta aski da espainiar eta frantses gobernuek zein beraien sukurtsal autonomikoek murrizketa hauek inposatzeaz, gure ekinbide propiorako mugak estutuz.

    Maiatzak 30 Greba Orokorra

    Hilaren 30an eskubide sozial eta laboralen defentsarekin hitzordu garrantzitsua dugu. Euskal Herriak lege kolpez inposaturiko murrizketa berri honi ezezkoa ematen diola agerian utzi behar du. Herritarrak egun horren prestaketan era aktiboan aritzera eta egunean bertan piketeetan eta deitzen diren mobilizazioetan parte-hartzera animatzen ditugu.

    Herri hau egunero-egunero aurrera ateratzen dugunok, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea eduki behar dugula uste dugu. Oinarritik egungo garapen ereduaren alternatiba eraiki ahal izateko. Greba Orokor hau anbizio haundiagoa duen ekintza baterako hasierako urratsa da. Borroka egun honekin batera eta eragile sozial eta sindikal ezberdinok egin dugun moduan, gure herrirako alternatiba sozial baten eraikuntzan biztanleria osoa parte hartzera gonbidatu nahi dugu. Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna alternatiba horren hazia izango da.

    Beste mundu bat posiblea delako eta beste Euskal Herria bat beharrezkoa dugulako!

    Euskal herrian 2013 ko Maiatzaren 26an.

    ErantzunEzabatu

  6. Berria.info »
    Euskal Herria

    EUSKAL HERRIA
    Lau banketxeri eraso egin diete bart gauean Ondarroan

    23:15 aldera gertatu zen erasoa; Laboral Kutxako, Caixako BBVAko eta Kutxabankeko bulegoei harriak bota dizkiete.

    Berria.info 2013-05-29 - 08:18:38



    Artabide eta Kanttoipe kaleetan dauden bulegoei egin die eraso talde batek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

    Harrikaden ondorioz, kalte materialak eragin zituzten kristaletan

    ErantzunEzabatu
  7. Maiatzak 30an emakumeok kalera!

    Data: 29/05/2013

    Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxakook maiatzaren 30eko grebarako prentsaurrekoa egin dugu.

    Hurrengo maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak, 2012ko martxoaren 29an lehen aldiz egin genuen bezalaxe, emakumeak kaleak okupatzera deitzen ditugu. Orduan, etxeko eta zaintza lanak ikustarazteko beharra nabarmendu nahi izan genuen,lan hauek eremu pribatutik ateratzeko. Horretarako, Euskal Herriko emakumeei deialdi bat luzatu genien beraien amantalak balkoietan eskegitzeko alde batetik,eta bestetik, oinarrizko behar hauek bermatzeko erantzukizun sozial bat eskatzeko.Urtebete pasa da eta merkatu ekonomiak eta politika ultrakontserbadoreek beraien bidea inposatuz jarraitzen dute biztanleriaren gehiengoaren bizi baldintzak etengabe larriagotzen doazen heinean. Eta larriagotze horretan, emakumeok egoerarik larrienak bizitzen ari gara. Guzti hau era ikusezinago batean ematen da gainerako biztanleriarekin alderatuz: zaintza lanek, gure soldatapeko lanek eta gure bizitzek ez dutelako berdin balio sistema heteropatriarkal kapitalista honetan.
    Hala, sistema honek bere egiturazko krisia baliatu du, bere burua berriro ere asmatu eta aurretik ezagutu ez dugun eta atzera bueltarik ez duen eredu aldaketa batera eramateko. Horretarako gure oinarrizko eskubideak eta arrisku egoeran dauden kolektibo eta herritarrak sakrifi katuz. Egoera honetan emakumeok asko dugu galtzeko.

    Honengatik guztiagatik ondorengoa aldarrikatzen dugu:
    E M A K U M E O N A U R K A K O P R E K A R I E T A T E S E L E K T I B O R I K E Z !
    Ez delako kasualitatea gure lan eta bizi baldintzek okerreranzko joera hartzea: langabezi tasa altuagoak, behin-behinekotasuna, aldirokotasuna, azpi enplegua,soldata diskriminazioa... Prekarietateak eta pobreziak, kasu gehiegitan du emakume aurpegia.

    L A N A , A B E R A S T A S U N A E T A E N P L E G U A R E N B A N A K E T A R I B A I !
    Etxeko eta zaintza lanak, aitortzarik gabeak eta eskubideetan eta bermeetan hanka motz direnak, lanak direlako. Bizitzaren iraunkortasunerako ezinbestekoak dira lan hauek eta aberastasuna eta ongizatea ahalbideratzen dute guztiz ikusezinak izan arren. Bizitza eta pertsonek sistemaren erdigunean egon behar dute eta ez merkatuak eta kapitalak.
    Gainera, Emakumeon Mundu Martxatik, feminismoak eztabaida eta aldaketarako proposamenen erdigunean presente egon behar duela aldarrikatzen dugu. Hau kontutan hartzen ez duen edozein aldaketarako alternatibak zein zilegizko proposamenak, jarraituko du emakume eta gizonen arteko egiturazko bereizkeri egoera eta injustizia erreproduzitzen.
    Arrazoiak soberan ditugulako, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik espresuki emakumeei maiatzak 30eko greba orokorrean kalera ateratzeko deialdia luzatzen dizuegu eta baita etxeetan greba egin dezagun ere!

    Euskal Herriko Emakumeen Martxarako Plataforma.

    ErantzunEzabatu
  8. Continúa la guerra socio-económica de exterminio de la burguesía en el Estado español


    Hemos conocido, por mediación de la Plataforma de Afectados por la Hipoteca de Madrid, el caso de un nuevo proletario llevado al suicidio por la desesperación ante un sistema social y económico inhumano y genocida. En esta ocasión, el suicidio se ha producido en Chiclana por un desahucio ejecutado por el Banco Popular, cuyos accionistas deben saber que hasta el último céntimo de sus dividendos está manchado de la sangre de proletarios como el compañero de Chiclana.

    Por este motivo hemos decidido dar a conocer la carta que su hijo de 19 años, Samuel Carrillo Peña, ha escrito este lunes 20 de mayo y publicado en diversos medios y redes sociales.

    Aunque nosotros cada día tenemos más claro que no hay, tal y como defienden el oportunismo y el revisionismo, una línea de continuidad entre crisis económica y Revolución, entre lucha económica y lucha revolucionaria, hechos como estos nos incitan a seguir trabajando con más fuerzas en la titánica tarea de contribuir a conquistar la hegemonía marxista-leninista en el seno del movimiento comunista del Estado español, peldaño imprescindible para llegar a lo alto y reconstituir el Partido revolucionario del proletariado, la única herramienta con la que los proletarios más conscientes y combativos podemos sacudirnos el yugo de un sistema decadente y genocida.

    Por último, no queremos perder la oportunidad de valorar muy positivamente lo que está aconteciendo en los barrios proletarios más pobres de diversas ciudades suecas. Las masas más profundas de nuestra clase vuelven a demostrar que, lejos de ser ese “lumpen” tan despreciado por el revisionismo, son el auténtico embrión de ejército proletario en los países imperialistas. Por supuesto, ante la inexistencia de Partido Comunista, estos jóvenes sufrirán una represión brutal y, sobre todo, no podrán encauzar su rabia por los conductos del Partido de nuevo tipo, la única entidad política y social que puede emprender con éxito el camino de la Revolución socialista en cualquier país capitalista. Si el tiempo nos lo permite, pronto profundizaremos en algún trabajo posterior en la cuestión de este tipo de luchas de masas y los vacíos de poder en los países imperialistas, así como en la necesidad de considerar estos espacios como las futuras bases de apoyo de la guerra revolucionaria contra los Estados imperialistas.



    ErantzunEzabatu
  9. Carta de Samuel Carrillo Peña:

    Hola a todos:

    Me llamo Samuel Carrillo Peña tengo 19 años, escribo esto para dar a saber que el lunes 20 de mayo del 2013 a las 12 de la noche estando fuera de casa, recibimos una llamada de mi padre Miguel Carrillo Picardo con 53 años, que no podía seguir con esto.

    Cuando fuimos en su busca a casa nos lo encontramos ahorcado en un pino situado dentro de nuestra parcela. Mi padre cobraba por una minusvalía 940 euros y mi madre otra minusvalía de 360 euros, con una letra de una hipoteca de 1.300 euros, con 6 hijos y dos de ellos viviendo en su casa.

    Llevaban tiempo que no podían pagar la letra y estaban a la espera de ser desahuciados. Ese mismo día recibió una carta procedente de Madrid del Banco Popular informándole de que en un plazo de dos días tendría que pagar una cantidad de 163.000 euros. Mi padre todavía estaba en tratamiento desde que hace 3 años sufrió un cáncer y desde entonces ya no pudo trabajar más. Recibía una pensión de 940 euros cuando llevaba más de 30 años cotizando. Siempre pudo ayudarnos mí y a mis hermanos en cualquier problema que surgiese porque nunca le faltó su trabajo. Viendo a sus hijos parados y, viendo que no podía hacer nada y encima esperaba el desahucio, se vio impotente y decidió quitarse la vida.

    Doy a saber para que, al menos, su muerte no sea en vano y la gente y esos señores/as de los bancos se enteren que, poco a poco, están destrozando familias y acabando con personas humanas.

    Me he visto obligado yo, mi madre y mi hermano, a irnos a vivir a casa de mi hermana estando ésta también con su marido, los dos en paro, ya que no tenemos valor de volver a entrar en la casa donde se ahorcó nuestro padre. De todas formas, en poco nos van a desahuciar.
    Ahora me quedo yo en la calle, con un hermano de 14 años y una madre de 53 con unos ingresos de 360 euros solamente. Yo, con solo 19 años, me veo obligado hacer de cabeza de familia y sin trabajo. Estoy dispuesto a hacer cualquier cosa para tirar adelante con mi hermano y mi madre. Por favor ayudadme a que esto salga a la luz pública y a que la gente se entere de lo que están haciendo con las personas, ya que esto mismo que nos está pasando le pasa a muchas mas gente y por desgracia me veo en la calle y sin mi padre.

    ErantzunEzabatu
  10. IBILek, maiatzaren 3Oko Greba Orokorrerako bere agirian, baieztapen gogorra egiten du:

    "Ez gaitezen engaina. Kapitalismoaren krisi globala politiko eta sindikalista erreformistek esaten diguten baino askoz sakonagoa da. Haiek sinestarazi nahi digute “Ongizate Estatura” itzuli ahal garela, greba orokor batzuk eginda, presio moduan, Burgesiak amore emango duela eta galdutako eskubide sozialak berreskuratuko ditugula. Gezurretan ari dira, eta badakite."

    Noraino ari dira gezurretan sindikalista erreformistak? Noraino sinisten dute, zinez eta benetan, "Ongizate Estaturat" itzultzen ahal garela? Ezin jakin... Ziur naiz ELA, LAB eta Greba Orokor hau deitu duten gainontzeko sindituetako militante gehienek (nire ustez UGT eta CCOO ez dira sindikatuak izatera iristen, aspaldian bihurtu ziren oligarkiaren aparatu parasindikalak...) uste dute baietz, borroka eginez Ongizate Estatua itzuliko dela. Baina ziur naiz sindikatu hauetako zuzendaritzek ederki asko badakitela ezetz, ezinezkoa dela, Europa kapitalistak orain arte kate inperialistan okupatu duen tokia galtzear duela, eta horren ondorioz, Europako Oligarkia guzti-guztiek, Alemaniako Burgesia buru dutela, Europako Herri langileei oro har eta Langileriei bereziki eraso frontal eta gupidagabea egitea erabaki dutela, Irabaziaren Tasa berreskuratzeko, eta ondorioz, mundu mailako ekonomia kapitalistan "lehiakorrak" izateko.

    Gai honek sakontzea merezi duela uste dut, zeren azterketa honek baldintzatuko ditu hurrengo urteetako estrategiak eta taktikak, klase bakoitzak aurrera eramanen duena.

    ErantzunEzabatu
  11. Ongizate-estatua, Ingelesez "Welfare State", bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik eta Europa kapitalistan gehien bat garatu eta gauzatu zen estatu-eredu bat da, estatu bateko herritar guztiei prestazio, laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dizkiena hezkuntza-, osasun- eta lan-arloan.

    Kapitalismoaren eraldaketa horren helburua bikoitza eta dialektikoa zen, nahiz eta Burgesiaren propagandan eta bere morroi politiko-sindikala den Sozialdemokraziaren ideologietan bakarra agertu: Kapitalismoak sortzen dituen ezberdintasunak eta bazterketa-egoerak samurtzea. Hori hala izanik, beti ekutatzen da bigarren helburua, Burgesiaren zinezko helburua, jakina, ez zen inolaz ere Kapitalismoa samurtzea, ezta humanizatzea ere, ideologia erreformistek eta errebisionistek sarritan erraten diguten bezala. Benetako helburua, Iraultza Sozialista indargabetzea zen, langile-aristrokrazia sendoa sortuz, mugimendu sindikala eta ezkerreko alderdiak Inperialismoaren sisteman integratuz eta iraultzaileak minorizatuz eta baztertuz. Oligarkia inperialistak Sobiet Batasunaren beldur baiziren, batez ere Txinan Iraultza Sozialista nagusitu zenetik, eta II Mundu Gerraren ondorioz Europa ekialdean Sozialismoaranzko joera zuten Herri Demokraziako Errepublikak ugaritu zirelarik. Europa mendebaldea zen Inperialismoaren erdiguneko kateko begirik ahulena, bertan langile mugimendu indartsuak zeudelakotz, sozialdemokratak, sozialistak eta komunistak. Indar hori indargabetu behar zen, eta horretarako abiatu zen Ongizate estatua.

    Alde batetik, langileen borroken emaitza izan zen Ongizate estatua, II Mundu Gerra ondoren, nazi-faxismoaren aurkako garaipena erdietsi eta gero, Europako estatu kapitalista garatuetan lortu zen estatu berria. Oroitu behar da garai berean ekonomikoki eta estrukturalki hagitzez ahulagoa den Europa hegoaldean diktadura militarrak zirela: Portugal, Espainia, Grezia, Turkia... langileen garaipen partzial eta mugatua izan zen, Kapitalismoa ederki baliatu zuena. Ongizate estatua antolatzeko behar zen aberastasun soziala, Hirugarren Munduan, hots, Kapitalismoaren periferiako lurraldeetan lortutako etekin eta irabazi erraldoietatik lortu zituzten Burgesiek. Honela,Europa mendebaldeko langileak neurri handi batean Inperialismoaren konplize objektibo bilakatu ziren. CHE Guevarak horixe salatu zuen 1960 hamarkadan.

    Beraz, Ongizate estatua egoera historiko kontraesankor baten emaitza da, eta ez, inolaz ere, Kapitalismoaren eboluzio naturala. Salbuespen historiko handi bat izan da.

    ErantzunEzabatu
  12. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren historia

    Sorrera eta garapena

    Elkartasun-ideia beti agertu izan da langileriaren barruan, I. Internazionalean antolatu eta estatua hartu zuenez geroztik, elkartasunezko gizarte-politika lortzeko eta ezartzeko funtsezko tresnatzat. Dena dela, garai horretan bertan gertatu ziren beste prozesu batzuk ere gogoan izan behar ditugu; esate baterako, estatua enplegu-sortzaile osagarritzat hartzean, ongizatezko estatu-forma batzuk sortu ziren Eskandinaviako herrialdeetan, mende hasieran; eta Bismarcken Alemanian, berriz, gizarte-prestaziorako derrigorrezko sistemak sortu zituzten, helburu bikoitz batez, batetik produkzioa hobetzea, eta bestetik, aldiz, langileria zatitzea, klase gisa eratzen ari zen unean hain zuzen.

    Alabaina, herrialde industrializatuak 1940ko hamarraldiko lehen urteetan hasi ziren gizarte-babes unibertsaleko sistemak eratzen; izan ere, 1929ko krak hark garbi erakutsi zuen merkatu-ekonomia libreak muga handiak zituela, eta bi gizarte eredu borrokan ari zirelarik, sozialista bata eta kapitalista bestea, bide berriak jorratu beharra zegoen; horrenbestez, orduz geroztik hitz egin daiteke Ongizate-estatuaz.

    Keynesen proposamenak dira Ongizate-estatuaren instituzionalizazio horren oinarririk sendoenak; estatuak ekonomian parte hartzea bultzatzen zuten proposamenok, merkatuaren akatsak eta gehiegikeriak saihestearren hain justu. Honi deitu izan zaio merkatu-ekonomia soziala.


    Babes-sistema hauen formulazioak bide askotarikoak egin ditu, baina formulazio nagusiak bi dira. Aipatu dugun bezala, mende amaieran Alemanian patronalak hainbat aseguru sortu zuen, eta aseguru horiek zabalago eta derrigorrezko egin zituztenean sortu zen lehen formulazioa; Alemania, Frantzia, Belgika edo Austriako kasua da. Sistema hau ez da berez unibertsala, korporatiboa baizik, eta industriako langileentzat pentsatua; hauen errentak eta prestazioak, lehendik eginiko kotizazioaren araberakoak izango dira. Kontratu-mota hori aldatu egiten da enpresaren eta langile motaren arabera; beraz, langileriaren baitan oso egoera desberdinak izan daitezke.

    Sistemaren finantzaketa enplegatzaileen eta enplegatuen bidez lortzen da funtsean, eta Estatuaren partaidetza txikia da; edonola ere, Elizak partaidetza handia izan du, historian zehar, antolaketa-mailan. Sistema hau okupazionala, instituzionala, konpentsatzailea eta kontserbadorea dela esaten da.

    Bigarren sistemak, aldiz, bi printzipio ditu oinarritzat: lehena, gizarte babesaren unibertsaltasun eta uniformetasun printzipioa da, babes sozial hori hiritarren eskubidetzat hartuz hain justu; eta bigarrena, berdintasuna bilatzea mailarik altuenetan, hau da, guztientzako behar besteko errentak bermatzea, gutxieneko beharrak estaltzea baino urrunago helduz. Esana lortzeko, jende guztiari enplegua bermatu behar zaio, eta hori finantzaketa-zergen bidez lortzen da. Ondorioz, Estatua da enplegatzaile nagusia, eta eragile ekonomiko behinena; funtsezko industriak nazionalizatzea ere ohiko bidea da. Hauxe da Eskandinaviako herrialdeen kasua, Ongizate Unibertsaleko estatua, interbentzionista eta sozialdemokrata. Bi sistema horien arteko aldea hobeto ulertzeko: lehen sisteman, osasun-laguntza Gizarte Segurantzak eskaintzen du, eta horretan sartuta daude kotizatzen dutenak eta horien familiak, ez besterik; bigarren sisteman, berriz, guztiek osasun-laguntza dute, Osasun Zerbitzu Nazional baten bidez.

    ErantzunEzabatu
  13. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren historia

    Bi sistema nagusi horietatik tarteko hainbat sistema sortu dira. Holanda, Italia, Suitza edo Irlandan, hasieran korporatiboa zen sistema arindu eta demokratizatu egin dute, laguntza unibertsaleko sistema batzuk antolatuz, osasun-laguntzarako, besteak beste. Kontrako bidea egin dute, inondik ere, Erresuma Batuan, Kanadan, Estatu Batuetan eta Japonian, ezen hasieran unibertsalak ziren zerbitzuak moldatuz joan dira, sistema korporatiboak sortuz, pentsioei dagokionez batez ere. Erresuma Batuan sistema unibertsal bat abian jartzen ahalegindu zen Alderdi Laborista, 1945 eta 1951 epean gobernuan izan zenean; Beveridge Txostena zen, 1942koa. Ipar Ameriketako "New Deal" haren helburua ere antzekoa zen.

    Gaur egun, herrialde horietan, estatuak lagundu egiten die bizitzeko baliabiderik ez dutenei, bai gutxieneko sarrera batzuk emanez, bai onura sozial batzuk eskainiz, esaterako etxebizitza, hezkuntza edo osasuna. Ongizatearen Estatu Liberala esan zaio horri.

    Azkenean, beste herrialde-multzo bat aipatu behar da; aurreko bi sistema horiek neurri batean nahastuz, nahiko berandu eratu dute Ongizatea-estatua, eta askotan, osatu gabe utzi dute, gainera; Europa Hegoaldeko herrialdeek osatzen dute talde hori: Grezia, Portugal eta Espainia, hain zuzen. Batzuek hondar-eredua esaten diote.

    Herrialde horietan, gizarte elkartasunaren oinarri nagusia familia zen, eta laguntza-sareak Elizaren eskutan zeuden; ez da denbora asko laneko errentak eta osasun-laguntza sartu zirela sisteman, eredu korporatiboari jarraiki lehenak, eta eredu unibertsalari, berriz, bigarrena. Espainian, Ongizatearen Estatua 1960ko hamarraldian hasi zen, lan- paternalismoa nagusi zen une batean; 1970eko hamarraldiko mobilizazio sozialen eraginez, bete beharreko pauso bihurtu zen, eta azkenean instituzionalizatu egin zen; 1980ko urteetan, azkenean, orokor bihurtu da –1975ean BPGren %25,7koa zen gastu publikoa, 1985ean %42,6koa, eta 1995ean, berriz, %50,6koa–.1930-1940 urteen bitartean egituratze-prozesuan zegoen hainbat gizarte, bai gizartean bai politikan; klase-borroka nabarmena zen horietan, eta sozialismo sobietarra erreferentzia handia zen. Gizarte horietan oinarrizkoa izan da ongizatea-estatua eraikitzea, gizarte-bakea eta legitimitate politikoa lortzeko. Sindikatuen eginkizunak gainditu egin zuen enpresaren eremua, bai hiritar gehienentzako babes soziala lortu behar zenean, bai Ongizatearen Estatuko programa eta instituzioen gestioan; hala, biztanleriaren interes sozialak ordezkatzeko forma berriak ekarri zituen sindikatuen lanak.

    Lan honen emaitzetako bat merkatuaren berezko logika arintzea eta kontrolatzea izan zen; bide batez, aukera eman zuen gizarte kapitalista hauetan interes eta balio ez-kapitalistak babesteko. Etengabeko gizarte-erreforma honen bidez, bizi-baldintzen hobekuntza nabarmena heldu zen. Laguntza sare bat antolatu zen, erretiro eta elbarritasun pentsioez, osasun eta langabezi aseguruez, dohaineko hezkuntzaz eta etxebizitzarako zein kontsumo kolektiborako laguntza publikoez; hala, gizabanakoak eta familiak nahiko lasai bizi zitezkeen, etorkizuna ez baitzegoen hain kolokan. Izan ere, ordu arte eliteek beste inork ez zuen segurtasun pribilegio hori.

    Ongizate-estatuaren ezarpena eta maila neurtzeko parametroak bat baino gehiago dira; esate baterako, autore batzuek gastu publiko osoa hartzen dute neurritzat, baina parametro erabiliena gastu soziala da. Adierazle honi begiratuz gero, garbi ikusiko dugu nola Ongizate-estatua bihurtu den nagusi, gizarte industrialetan; are gehiago, ideologia liberal nabarmen duten herrialdeetan ere sartu da, Estatu Batuetan, besteak beste.

    Ongizatearen Estatua 1945 eta 1975 bitartean garatu eta finkatu zen, aurreratutako ekonomien funtsezko garapen aldi batekin bat eginez. Urte horietan harreman estua izan zen ekonomia-garapenaren eta Ongizate-estatuaren hedapenaren artean, erregimen politikoa edozein zela ere.

    ErantzunEzabatu
  14. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren historia

    Errealitate honek bi interpretazio aukera ematen ditu: lehenaren arabera, garapen ekonomikorik gabe ez litzateke posible izango Ongizate-estaturik, eta bigarrenaren arabera, berriz, Ongizate-estatua antolatu izanak sustatu du garapen ekonomikoa.

    Lehena zalantzan jarri ez arren, bigarren interpretazioaren aldeko argudioak asko eta sendoak dira. Ongizate-estatuak eragin positiboa izan du hazkunde ekonomikoan, hainbat lanetan adierazi duten bezala. Eragin positibo horrek mekanismo asko erabili ditu:

    Ongizate-estatuak prestazioak eta soldata sozialak eskaini zizkien herritarrei, eta familiek errenta handiagoa zuten eskura; kontsumo-ahalmena areagotu zenean, eskariak gora egin zuen, ekonomia-hazkundeari bultzada handia emanez.

    Gizarte-zerbitzuetako eta ondasun kolektiboetako azpiegitura-inbertsioak (ospitaleak, eskolak, etxebizitzak, osasun etxeak, zahar etxeak, kulturuneak, etab.) merkatu garrantzitsu bihurtu ziren; herri-inbertsioak funtsezko elementua izan dira garapen ekonomikoan.

    Ekonomiaren gizarte-eremuak izan zuen enplegu-hedapen handiena, epe horretan; esate baterako, emakumea modu masiboan heldu zen lan-mundura.

    Enplegu publikoa eta para-publikoa agertu ez balira, Ongizate-estatuak sortu baitzituen, gaur egun pairatzen dugun egiturazko langabezia are latzagoa izango zen beharbada. Esandakoa laburbilduz, azken berrogeita hamar urteetan Europan eta beste inguru garatu batzuetan Ongizate-estatua eratu delarik, gizarte-barneko antolaketa hobetu egin da, eta ekonomia suspertu, jendeak etorkizun berri bat ikusi du aurrean, eta gainera eskubideez gozatzeko aukera izan dute. Alabaina, azken hamabost urte hauetan kontraesan handiak sortu dira egitura-mailan, eta dagoeneko ekin diote Ongizate-estatua berraztertzeari; izan ere, batzuk hasiak dira estatu-formula honen egokitasuna zalantzan jartzen.


    ErantzunEzabatu
  15. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren krisia

    Ongizatea-estatuaren krisia 1975ean hasi zen, krisi ekonomikoaren ondorioz, hain zuzen. Dena dela, krisiaz hitz egitean aipamen bat egin behar da, atzeraldi batzuk izan diren arren (1974-75, 1979-83 eta 1990-94), bidea goranzkoa izan baita, oro har. Datu batek egokiago argituko du aipatutakoa: hamabosten Europaren BPG %2,4 hazi zen, batez beste, 1985 eta 1995 bitartean.

    Nolanahi ere, krisiaren interpretazioaren inguruan alde handiak daude. 1980az geroztik, tesi neoliberalak nagusitu dira munduan, bai politikan bai ideologiaren mailan.

    Tesi horien mamia gastu publikoa murriztea da, eta horren barruan, gastu soziala batik bat. Ondorioz, Ongizatearen Estatuaren aurka jo dute bereziki. Hala eta guztiz ere, eraso horiek ez dute aldaketa adierazgarriegirik eragin babes sozialeko sistemetan; esate baterako, ez Thatcher administrazioak Erresuma Batuan, ez Reagan administrazioak Estatu Batuetan, ez zuten lortu gastu soziala nabarmen murrizterik, nahiz eta gogotik ahalegindu ziren esparru errentagarrienak pribatizatzen, eta gizarte talde ahulenak, berriz, egoera kaskarragoan uzten. Izan ere, gastu publikoan erretiroko pentsioek daramate zatirik handiena, eta gai hori ukiezina da ikuspegi politikotik.

    Egiaz, urte horietan europar gizarteek egokitu egin dute gizarte gastuaren hazkundea –hamabikoen Europan BPGren %24,1 hartzen zuen 1980an, eta %27,7 1994an–, hazkunde ekonomikoaren moteltzea kontuan hartuta. Salbuespen bat edo beste bada, hala ere. Adibidez, Espainiak aurrerapen handiagoa egin zuen laurogeiko hamarraldian, 1980ko %18,2tik 1994ko %23,6ra igaroz. Jauzi handia, baina oraindik Europako batez bestekotik lau puntu beherago. Azaldutako datuen argitan ikusten denez, Espainiako Ongizatearen Estatua azken bi hamarraldietan eratu da, krisi ekonomikoaren epe latzenean, hain zuzen; aldiz, bere Ongizate-estatua oparotasuneko urteetan eratu zuten europar herrialde gehienak ahalegin bizian ari dira bere gastu soziala murrizteko. Eta Espainiaren denbora-gorabehera horren ondorioz, Ongizate-estatuaren egitura ahula da, eta gestio-arazo asko ditu.

    Aipatu behar da Ongizate-estatuak egitura-krisi bat baduela; are gehiago, krisi hori batetik, eta elkartasunezko instituzioak deslegitimatu nahi dituen eraso neoliberala bestetik, hainbat erreforma gertatzen ari da egituran, gizarte prestazioetako batzuk pribatizatuz eta horien kopurua eta kalitatea murriztuz.

    ErantzunEzabatu
  16. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren krisia

    Ongizate-estatuaren krisiak hiru eragile nagusi ditu:

    Herri finantzen aurrekontu krisia, gizarte babeseko sistemetan ez dagoelako kotizatzen dutenen eta onuradunen arteko orekarik; lanaren ekarpenak beherantz doaz, eta pentsioak, osasun gastuak eta gastu sozialak, berriz, gorantz. Kultura, demografia eta ekonomia joerak ere kontuan izan behar dira, eta horien artean nagusiak hauek dira: jaiotza-tasa murriztea; bizi-itxaropena luzatzea, 77 urtera heldu baita dagoeneko; lanbide bizitza aktiboa murriztea (langabezi egoera luzeak, ezintasunak, garaiaz aurretiko erretiroak, aurre-erretiroak, etab), 25 eta 55 urte bitartera mugatzen ari da-eta, eta langileak hogeita hamar urtez kotizatzen du, eta 45 urtez bizi da prestazioetatik; enplegu tasa txikia emakumezkoen artean, 15en Europan %45,3koa baitzen 1997an, eta gizonezkoena, berriz, %66koa; eta langabezi tasa altua –1997an %10,7–, ezen kotizatzen egon behar zuen taldea langabetuena izanik, horren ordez areagotu egiten du gizarte gastua, langabeziagatiko prestazioak direla eta. Azken bi puntu horietan, Espainiaren egoera oso larria da: enplegu tasarik baxuenetakoa du emakumezkoen artean, eta langabezi tasa orokor altuena ere bai; hau da, gizarte gastuaren oinarria kotizatzen duen talde txiki bat da.

    Lehiakortasun ekonomikoaren krisia, agente ekonomikoen jarduera ekonomia global batean gauzatzean, enpresen, herrialdeen eta lurraldeen arteko lehiakortasunaren egitura aldatu egin baita. Munduko edozein tokitan produzitzeko eta saltzeko ahalmena izatean, batzuek abantaila handiak dituzte produkzio kostuetan, bai babes sozial kaxkarra eskaintzen duten herrialdeek, bai elkartasun mekanismoak familian oinarritzen dituztenek. Hala, enpresek herrialdez aldatzen dituzte lantegiak eta bulegoak, kosturik txikienak bilatuz hain zuzen. Enpresa-estrategia horien eraginez, Europako enplegu eskaintza murrizten ari da, eta Ongizate-estatuaren krisia areagotzen.

    Legitimitate krisia, Ongizate-estatua oinarri sozial eta politikoa galtzen ari da. Arrazoi nagusiak bi dira: produkzio egitura aldatu egin da, eta alde batean dira oso langile gaituak behar dituzten lanak, eta bestean, berriz, gaitasun berezirik behar ez dutenak; azkeneko horien egoera, gainera, behin behinekoa izaten da. Erdi mailako lanak desagertu egin dira, automatizazioaren eraginez, eta lanbide-jarduera batetik beste batera igarotzea ohiko kontua da gaur egun, teknologia aldaketa bizkorrak horretara bultzatzen gaituelako.

    ErantzunEzabatu
  17. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren krisia

    Horren ondorioz, lanbide sekuentziak oso aldakorrak dira, ezin dira aurrez ikusi, eta zeharo indibidualizatuta daude; indibidualismoa gero eta sendoagoa da gure gizartearen balio sisteman, eta gizabanakoa da aberastasuna, boterea eta desirak metatzeko prozesuen erdigunea.Aipatutako bi arrazoi horiek direla-eta, irtenbide indibidualak bilatzen dira (osasun-sistema pribatuak, pentsio fondoak, eskola pribatuak, etab.), eta galtzen ari dira elkartasun arau unibertsalak; gogoan izan hauexek direla Ongizatearen Estatuaren oinarria. Gizarte estratifikazio berri bat agertzen ari da, eta dagoeneko ez dira “aberatsak” eta “pobreak”, baizik eta “produktoreak” eta “ez-beharrezkoak”. Ongizate-estatua babes hutsa da, gero eta ospe txarragoa duena gainera, eta sisteman galtzaile gertatzen direnak, batez ere hiri handietan, haren estalpean babesten dira.

    Gaur egun, beraz, Ongizate-estatuaren etorkizunari buruzko eztabaida behin eta berriro agertzen da azken bi hamarraldietan.

    Iritzi gehienak bat datoz: gaur egungo diseinuaren arabera ezin zaio estatu mota horri eutsi, baina alde handiak daude jorratu beharreko bideak zein diren erabakitzeko. Batzuek desegitea proposatzen dute, argudio ekonomikoetan oinarriturik; instituziorik errentagarrienak pribatizatzea proposatzen dute, Ongizate-estatua mailarik minimoenean mantenduz, egoerarik larrienak besterik ez estaltzearren.

    Horien arabera, Ongizate-estatuaren finantzaketak inbertsiorako aurrezkia murritzarazten du, ez baita aurreztu behar etorkizuneko beharrak asetzeko, Estatuak berak aseko baititu; gainera, lan-merkatuaren funtzionamendua ez da egokia, lan-kostuak areagotzen direlako, eta marjinazio egoerak betikotu egiten dira, pobreziaren tranparen bidez; izan ere, pobreei nahikoa zaizkie laguntzak eta onura publikoak, eta ez dira egoera txar horretatik irteten ahalegintzen. Iritzi horren beste muturrean daude Ongizate-estatua mantentzearen aldekoak, egin beharreko aldaketak eginik betiere.

    ErantzunEzabatu
  18. WIKIPEDIA

    ONGIZATE ESTATUA

    Ongizate-estatuaren krisia

    Gizarte-berdintasun eta justiziako argudioak aipatzen dituzte, eta horien ustez, giza kapitala ez da bakarrik langile-sorta bat, behar dituen ezagutzaz hornitua, baizik eta langile produktiboz osatutako talde bat, osasuna eta hezkuntza ahalbidetzen dizkioten bizi baldintzak dituena. Horregatik, hainbat erabaki hartzea ari dira proposatzen:

    Estatuaren parte-hartze estrategikoa, produktibitatearen baldintza sozialetan, batez ere hezkuntza eta prestakuntza jarraituko sistemen bidez (helduen hezkuntza eta lanbide-birziklatzea).
    Enpleguaren eta lanaren erreforma, behin-behinekotasunaren kontra joz eta lanordu-kopurua murriztuz, soldatak neurri berean txikiagotuz, eta ordu horiek betetzeko lanpostuak sortuz. Produktibitatea areagotzeko eta lanpostu gehiago sortzeko, eskaria beharko da, hau da, kontsumo kolektiboa mantentzea ezinbestekoa da.
    Zahartzarorako politika berria, neurri kuantitatiboak baino gehiago kualitatiboak landuz. Esate baterako, edadeko langileak lanean mantendu, nahiz eta ordu gutxiagoz izan, birziklatze politiken bidez, eta langileak egokitzea, daukaten lan-esperientzia erabiltzearren. Edadeko pertsonek ospitaletan denbora luzez hartzen dituzten ohe gehienen ordez, kostu txikiagoko baliabideak erabiltzea, hala nola etxeko laguntza-zerbitzuak, egoitza-sistema berriak, edo familiaren laguntza.
    Muga-zergak murriztea eta mundu-merkatuko interbentzioa, babes-mailak eta gizarte-eskubideak kontuan izanik betiere; esate baterako, GATT Akordioari itun sozial bat eranstea.
    Elkartasunezko instituzioak deszentralizatzea, atzera legitimazioa lor dezaten laguntzeko; hau da, laguntza-instituzio sare askotarikoa antolatzea, onuradunen eta gizarte-agenteen parte-hartze gero eta handiagoa izan dadin, bai gestioan bai garatuko diren gizarte-programei buruzko eztabaida nagusietan.
    Elkartasunezko mekanismoak gizarte zibilari hedatzea. Hala eta guztiz ere, honek ez du berekin ekarriko Estatuak bere ardurak bazterrean uztea. Gizarte zibilaren lana bultza daiteke, bere arazoak azter ditzan; eta horretarako, ezinbestekoa da aurrekontu publikoaren zati bat bideratzea, ekimen pribatua susper dadin elkartasunaren gestioaren arloan. Horrela, eskuzabaltasun indibidualak leku gehiago izango luke, eta baita ardura kolektiboak ere boluntarioez osatutako laguntzari bidez, gorantz doan fenomenoa baita. Neurri horietako batzuk dagoeneko gauzatzen ari dira Europar Batasunean azken urteotan, gobernu aurrerakoien babesean. Edonola ere, hainbat joera dago: batzuek zerbitzuak deszentralizatzera eta hauek lurraldea esparruka banatzera jotzen dute; beste batzuek, berriz, zerbitzu horiek integratzera, gehiegizko espezializazioa eta koordinazio falta gainditzeko; horiez gain, zenbaitek areagotu egin nahi du alor publikoaren eta pribatuaren arteko laguntza; eta ez da falta prebentzioaren ikuspegi estrategikoa garrantzitsuagotzat jotzen duenik; azkenean, gizarte baitako elkar laguntza handitzea proposatzen dutenak daude. Dena dela, joera guzti-guztiak gizarte-zerbitzuen barruan daude, eta finantzaketa mugatua dute, eta izango dute, harik eta bi atal nagusiei heltzen ez zaien arte: lan-munduaren eta beronen kotizazio egituraren erreformari batetik, eta bestetik, mundu-merkatuaren testuinguruan gutxieneko baldintza sozial batzuk finkatzeari.

    ErantzunEzabatu
  19. WIKIPEDIA, kontu jakina da, ez da inolaz ere Teoria Komunista Iraultzailearen entziklopedia, ezta hurrik eman ere. Hala ere, artikulu luze honetan esaldi argigarriak aurkitzen ahal dira, Burgesia eta Sozialdemokraziaren ideologia gainditzen laguntzen ahal digutenak, eta Ongizate etstauaren benetako funtzioa zein izan zen argitzen ahal digutenak:

    "Bismarcken Alemanian, berriz, gizarte-prestaziorako derrigorrezko sistemak sortu zituzten, helburu bikoitz batez, batetik produkzioa hobetzea, eta bestetik, aldiz, langileria zatitzea, klase gisa eratzen ari zen unean hain zuzen."

    Prefosta, I. Internazionalaren endakatze eta degenerazio erreformista eta errebisionista (Berstein, Kautski...), Rosa Luxemburg-ek hain ongi argitu eta salatu zuena, Burgesia alemanaren politika horrekin lotura zuzena du (Bismarck Oligarkia prusiarraren morroi bat bertzerik ez zen, beren menpeko lider jeniala...). Eta kontu bera erraten akal dugu Britainia Handiko langile mugimenduaz eta laborismoaz, jakina, eta oro har Europako Kapitalismo Inperialistaren erdiguneko estatu guztiez.

    ErantzunEzabatu
  20. Hona hemen bertze esaldi argigarria:

    "Alabaina, herrialde industrializatuak 1940ko hamarraldiko lehen urteetan hasi ziren gizarte-babes unibertsaleko sistemak eratzen; izan ere, 1929ko krak hark garbi erakutsi zuen merkatu-ekonomia libreak muga handiak zituela, eta bi gizarte eredu borrokan ari zirelarik, sozialista bata eta kapitalista bestea, bide berriak jorratu beharra zegoen; horrenbestez, orduz geroztik hitz egin daiteke Ongizate-estatuaz."

    Beraz, Sozialismoaren eta Kapitalismoaren arteko lehian, Ongizate estatua "erdibidean" kokatu nahi dute ideologo burgesek, (Euskal Herrian Elkarrik eta Lokarrik egiten duten bezala...) hobeki estaltzeko operazioaren benetako helburua: Iraultza Sozialista indargabetzea Inperialismoarene erdiguneko estatuetan, eta Europa mendebaldean bereziki. Eta komunista iraultzaileok argiki aitortu behar dugu beren helburua ederki erdietsi zutela Burgesiek: ez zen Iraultza Sozialistarik izan Europa mendebaldean. Langileria Inperialismoaren sisteman integratu zen, eta Oligarkiak ematen zizkien ogi-papurrak ederki jan zituen: "purra, purra!". Bitartean, Kapitalismoaren periferiako estatu, kolonia eta lurraldeetan, Herri Langileek benetako GENOZIDIOA jasan behar izan zuten, Auchswitz bat, SHOAH bat urtero: goseteak, gerrak, eritasunak, errepresioa, estatu kolpeak... infernua lurrean. Ongizate estatua, Kapitalismoaren erdiguneko Langileriek behar zuten/genuen anestia zen, kloroformo kontsumista eta indibidualista....

    ErantzunEzabatu
  21. Hona hemen bertze perla bat:

    "1930-1940 urteen bitartean egituratze-prozesuan zegoen hainbat gizarte, bai gizartean bai politikan; klase-borroka nabarmena zen horietan, eta sozialismo sobietarra erreferentzia handia zen. Gizarte horietan oinarrizkoa izan da ongizatea-estatua eraikitzea, gizarte-bakea eta legitimitate politikoa lortzeko."

    "Gizarte-bakea"? "Legitimitate politikoa"? Norena? Norendako? Bistan da, Nazi-faxismoa garaitu ondoren, Kapitalismoa arriskuan ikusirik, (bera baita nazismoa, faxismoa, frankismoa sortu zituen Piztia...) Burgesiak behar zuen "bake soziala", hau da, klase borroka leundu eta indargabetzea. Eta "legitimitate politiko" hori, Kapitalismoarena da, Kapitalaren diktadura estaltzen duen Sistema parlamentarioarena, "Demokrazia", alegia.... Hori guztia izan zen Ongizate estatua, eta bizirik izan zen Sozialismoaren mehatxuak iraun zuen bitartean. Orain Burgesiek ez dute horrelako azenarioa behar, ez baitira Iraultzaren beldur...

    ErantzunEzabatu
  22. Hona hemen blog hau sortu zelarik, 2012ko uztailean, hemen bertan argitaratu ziren gogoetak, LABeko zuzendaritzak zentsuratu zituenak bere Biltzarrean ager ez zitezen (zeren beldur ziren, bada?), eta gaur egun, LABek berak deitutako Greba Orokorraren bezperan, interesgarri izan daitezkeenak:

    LABeko BILTZARRERAKO PONENTZIA ALTERNATIBOA:

    ERAIKI DEZAGUN EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

    1.- Kapitalismoa: sistema zapaltzaile hegemonikoa planeta osoan

    1.1.- Zer da kapitalismoa?

    1.- Kapitalismoa gaur egun planeta osoan hegemonikoa den sistema zapaltzailea da. Eurasiako mendebaldean XII-XV. mendeetan emeki-emeki eta urratsez-urrats eraikia, Feudalismoaren baitan garatu zen. XVI. mendean Eurasia mendebaldeko estatu protokapitalistek Amerika eta Afrikaren konkista eta arpilatze sistematikoari ekin zioten, eta honek izugarri azkartu zuen ekoizpen modu hau, Feudalismoa eraldatzeraino eta Absolutismoa sortuz. XVIII eta XIX mendean Eurasiako gainontzeko lurraldeak eta Ozeaniakoak menderatu eta kolonizatu zituzten jadanik kapitalistak ziren estatuek, eta Absolutismoa erreformatuz edota irauliz, kapitalismoaren klase nagusiak, burgesiak, hegemonia eta boterea eskuratu zuen planeta osoan. Horretarako kontrairaultza industriala baliatu zuen, ekoizpen indarren hazkunde erraldoia eraginez, eta aldi berean oreka ekologikoa modu larrian hausten hasiz.

    2.- Kapitalismoa da Humanitateak ezagutu duen sistema zapaltzaile eraginkor, krudel eta gupidagabeena. Lau ekimen lazgarrietan oinarritzen da: genozidioak, herri eta klaseen exterminio sistematikoa, etnozidioak, herri eta hizkuntzen suntsitze planifikatua, feminizidioak, emazteen aurkako bortxakeria etengabe eta orokorra, eta ekozidioak, espezie eta izaki bizidunen desagertze masiboa.

    ErantzunEzabatu
  23. 3.- Kapitalismoa kapitalaren metaketan eta birsortzean datzan sistema politiko-ekonomiko-militar-kultural globala da. Hasieran Feudalismoaren baitan azpisistema hazkor eta erasokor gisa sortua, laster nagusitu zen, gainontzeko zapalkuntza zaharragoak (patriarkatua, arrazismoa, etnizismo linguistiko eta kulturala, produktibismoa …) integratuz bere baitan. Honekin batera, ekoizpen sistema zaharragoak (despotismoa, esklabutza, feudalismoa …) azpiratu eta subordinatu zituen. Honek erran nahi du kapitalismoa ezin dela erabat irauli bera baitan integratu dituen zapalkuntza zahar eta sakonagoak suntsitu gabe. Horiegin ezean, botere zapaltzaileen saretze eta metatzearen logikak kapitalismoa birsortzen du luze gabe.

    4.- Kapitala ez da diru meta huts bat. Kapitala harreman sozial bat da, klase sozialen artean gertatzen den ekoizpen modu espezifiko bat, zeinaren baitan dinamika sozial osoa dirua metatzeari eta gauza eta izaki oro merkantzia bihurtzeari begira egiten den. Merkantzia da kapitalismoaren minbiziaren metabolismoaren zelula basikoa, merkantzien ekoizpena.

    ErantzunEzabatu
  24. 1.2.- Kapitalismo inperialistaren krisi globala

    6.- XIX. mendearen bukaeran kapitalismoak planeta osoa konkistatua zuen, nahiz eta bertze ekoizpen moduak oraindik existitu bere mundu-ekonomiaren periferian. Bera zen hegemonikoa eta XX. mendean zehar bera nagusitu da, gero eta arlo sozial gehiago merkantilizatuz.

    7.- XX. mendean kapitalismoak bi krisi gogor eta sakon bizi izan zituen, estatu batzuen hegemonia kolokan jarri zituztenak, bertze estatu batzuen nagusikeria ezarri zituztenak eta batez ere kapitalaren metatze eta hazkunde zikloetan aldaketa sakon eta estrukturalak eragin zituztenak. Krisi horien azaleratze lazgarrienak bi Mundu Gerrak izan ziren.

    ErantzunEzabatu
  25. 8.- 1945ean kapitalaren metatze dinamikan uhin luzeko ziklo bat zabaldu zen, zeinak 30 urtez-edo iraun baitzuen. Geroztik kapitalismoa krisian murgildu da, bizkortze ziklo ttiki eta labur batzuk tartean. 2007az geroztik bertze krisi global batez mintza gaitezke argiro.

    9.- Krisi global honek batasun eta koherentzia ikaragarria du, bainan hobeki ulertzeko, arloz arlo aletu behar dugu: krisi ekonomikoa, ekologikoa, politikoa, ideologiko-kulturala, militarra, elikadurazkoa, patriarkala … krisi bakar eta globalaren une eta guneak dira, poliedro makabro bakar baten alde desberdinak.

    ErantzunEzabatu
  26. 11.- Honek guztiak argi uzten digu ez gaudela ziklo laburreko krisi ekonomiko baten aurrean. Askoz sakonagoa da. Krisi sistemikoa bizitzen ari gara. Eta luzera doa, bi irtenbide posiblerekin: oligarkia inperialistaren garaipena, eta kapitalaren metatze eta hazkunde ziklo berri baten zabaltzea, ezin imajinatuzko miseria, oinaze eta sufrimendua Herri Langileendako, ala Herri Langileen Iraultza Sozialisten ziklo luze baten irekitzea planeta mailan, kapitalismoa suntsitzeko eta “omnia sunt communia!” lelo miresgarrian laburbiltzen den zibilizazio baten eraikuntza progresiboa. Sozialismoa, komunismoaren helburu eta utopia gabe, laster ala berandu gelditu egiten da, eta burokratizazio eta botere hierarkiko-zapaltzaileen metatze eta kiribiltzearen ondorioz, emeki-emeki kapitalismorantz itzuli egiten da.

    12.- Ez gaitezen engaina, kapitalismo inperialista ezin da eztitu, ezin da leundu, ezin da zibilizatu. Hori ameskeria izan zen lehen, azken 60 urteetan, Inperialismoaren Erdiguneko Herri Langileak lokartu eta usteldu zituen lilurakeria kriminala, Kapitalismoak Periferiako Herri Langileak esplotazio errukigabearen osin beltzean amiltzen zituen bitartean. Orain Eurasia mendebalde, Japonia eta Estatu Batuetako Herri Langileak lokamuts horretatik esnatzen ari gara, Kapitalaren atzaparrek gure ateetan ere jotzen dutelakotz. “Ongizate Estatua”, Kapitalismoaren konplizeak izateko eta Iraultza Sozialistak zapuzteko Sistemak eman zigun gozokia agortu da, eta negarrez esnatu gara: “Non dago gure biberoia?”. Kapitalak ez du jadanik beharrezko. Ez da Iraultzaren beldur. Fini predikia eta segi lanerat!

    ErantzunEzabatu
  27. 1.3.3.- Nazio zapalduen egoera anbiguoa.

    17.- Gurea bezalako Nazio zapaldu batean, berebiziko garrantzia du munduko Nazio zapalduen egoera aztertzea, beti ere langileon ikuspegitik, hau da, klase ikuspegitik, Nazio zapaldu guztietan bi proiektu nazional izaten baitira: bertako burgesiarena eta Herri Langilearena.

    18.- Luze joko liguke munduan zehar bizi diren Nazio eta Herri zapaldu guztien zerrenda egiteak eta beren egoerak xeheki aztertzeak, eta horretarako Nazio Biltzar monografiko bat egitea proposatzen da, hemendik sei hilabetera eta afiliazio osoari irekia, honako gaiarekin: “Askapen Nazionala eta Askapen Soziala: Independentzia eta Sozialismoa Euskal Herrian eta munduan”.

    19.- Nazioarteko egoerari dagokionez, azpimarratu behar da nazio auziez eta arazoez Kapitalismo inperialistak egiten duen erabiltze maltzur eta kontrairaultzailea, Herri Langile askorengan ilusio faltsuak piztuz eta Herri batzuk bertzeen kontra mugiaraziz, beti ere Kapitalaren logikaren baitan.
    Adibide paradigmatikoa dugu Kosovon edota Hego Sudanen, non erabat zilegi diren eskakizun eta eskubide nazionalak manipulatu diren Inperialismoarentzat estrategikoak diren eskualdeetan estatu satelite eta txotxongilo batzuk sortzeko, hango burgesia “nazionalista”ren laguntzaz eta Herri Langileen desorientazioaz edota etsipena baliatuz.

    20.- Nazio zapalkuntza, etnozidioak bezalaxe, kapitalismoa baino hagitzez zaharragoak eta sakonagoak dira, eta ezin da, bertzerik gabe, dena Sozialismoarekin konponduko dela erran, ezta hurrik eman ere.

    Halaber, ezin da Herri Langilea engainatu eta manipulatu, ilusio faltsuak sortuz, pentsatuz Inperialismoak Nazio zapalduen askatasuna onartuko duela, baldin eta gure borroka eta eskakizunak “moderatzen” baditugu.

    Horrelako jukutria eta engainua egiteko badira Nazio zapalduetako burgesia “nazionalistak”, zeinek mundu osoan zehar berdin-berdin jokatzen baitute, Irlandatik Kurdistanerat eta Palestinatik Euskal Herrirat.

    Nazio zapalduetako Herri Langileendako, ez dago independentziarik sozialismorik gabe, eta alderantziz.

    ErantzunEzabatu
  28. 1.4.- Euskal Herri Langilea Kapitalismoaren krisi globalean

    23.- Euskal Herri Langileak gaur egun pairatzen duen zapalkuntza ulertu ahal izateko, gure marko geopolitikoa aztertu behar dugu lehenik, hau da, Eurasiako mendebaldea eta bereziki “Europar Batasuna” autoizendatu den estatu kapitalisten egitura inperialista eta bere bihotz politiko-ekonomiko-militarra, Eurogunea, alegia.

    24.- Laburbilduz, “Europa” autoizendatzen den koalizio inperialistak XX. mnedean galdutako hegemonia berreskuratu nahi du sistema inperialistan, eta horretarako aliantza hirukoitza egin dute hiru estatuk: Britainia Handiak, Estatu Frantsesak eta Alemaniak. Beren helburua, ekonomia kapitalista lehiakorrena sortu XXI. mendean, Estatu Batuei eta Japoniari aurrea hartuz eta gorantz heldu diren estatu kapitalista “berriak” (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) menpean mantenduz.
    25.- Horretarako proiektu inperialista global bat ezarri dute martxan, eta oraingo krisia baliatu nahi dute Eurasia mendebaldeko Herri Langileei beren egitasmo kapitalista inposatzeko, intoxikazio nazionalista eta arrazista baliatuz eta errepresioa erabiliz, egoeraren arabera. Indar hegemoniko kapitalistaren eraikuntza-prozesu honen buruan, hiperestatu inperialista bat ukanen dugu, neofaxismo parlamentario batez jantzirik. Krisiak kontraesan eta arazo guztiak areagotu ditu, epeak azkartuz.

    ErantzunEzabatu
  29. 26.- Luze joko liguke proiektu neofaxista honen azaltzeak (“IV Reich”, oligarkia alemanaren geopolitikan) bainan erran dezagun aurreko urteetan bezala, Herri Langileen konplizitatea erosi nahi izanen dutela balizko “itun eta elkarrizketa” sozialen bidez. Bainan XXI. mendeko kapitalismoak ezin du gauza handirik eskaini, planeta beraren muga ekologikoak agerian direlakotz honezkero. Lehiakortasuna behar da hegemonia lortzeko, eta hori, langileen esplotazioa areagotuz eta irabazien tasa handituz erdiesten da, Txinako estatu kapitalismoak egunero oroitarazten digun bezala.

    27.-“Europa” deitzen den proiektua oligarkia inperialista europarrek sortu dute, eta arrazismoa du oinarri eta helburu. Euskal Herri Langilearendako ez dago etorkizunik hor, etnozidioa bururatzea eta esplotazioa zein miseria soziala areagotzea ez bada, nahiz eta inperialismoaren “polizia onak” kontrakoa sinestarazi nahi behin eta berriz.

    28.- Euskal Herri Langilea bi estatuk zapaltzen dute, hierarkia inperialistan toki eta funtzio desberdinak betetzen dituztenak: estatu espainola eta estatu frantsesa.
    Krisia gogor du kate-begirik ahulena den estatu espainola, beren baitako kontraesan guztiak areagotuz eta neofrankismoaren zein berrezarkuntza borboitarraren miseriak agerian utziz. Estatu espainola amiltzen ari da egunetik egunerat, eta honek luze gabe krisi orokor bat ekarriko du.

    29.- Euskal Herri Langileak eta LABek bereziki aukera hau baliatu behar dute Euskal Errepublika Sozialistaren aldeko aldarria indartzeko eta monarkia neofrankista, kapitalista eta etnozidaren aurka jotzeko.
    Halaber, estatu espainoleko Herri Langileekiko elkartasuna eta elkarlana bultzatu behar dira, gu guztiok zapaltzen gaituen “estaca” denon artean hausteko. Beti ere, jakina, hala Euskal Herriaren euskalduntasuna, naziotasuna eta independentzia aldarrikatuz eta zainduz, nola sozialismoaren aldeko borroka indartuz.

    30.- Estatu frantsesari dagokionez, garbi dago hierarkia inperialistan gorago dagoela eta egonkorragoa dela. Hala ere, Hollandek gorpuztu duen lilura sozialdemokrata faltsua itzaltzen denean, borroka sozial gogorrak agertuko dira, VI Errepublika ekarriz. Krisi horretan Euskal Herri Langileak eta LABek bereziki Euskal Errepublika Sozialistaren aukeraren aldeko lana egin behar du etengabe, langileei erakutsiz ez dagoela irtenbiderik Errepublika jakobino, etnozida eta kapitalistaren baitan.

    31.- Katea beti hausten da begirik ahulenean, eta gaur egun hori Eurasiako hegoaldean kokatzen da: Grezia, Italia, Portugal eta Estatu espainola, Zentzu horretan LABek etengabeko elkartasuna bultzatu behar du Greziako Iraultza Sozialistarekin, eta bereziki PAME langileen frontearekin, internazionalismorik onena nork bere Nazioan Iraultza egitea dela jakinda.

    32.- Behin eta berriz errepikatu behar dugu gure analisi eta azterketen bizkarrezurra: “Ongizate Estatuaren” lilura amaitu da, garai berriak eta latzak heldu dira, Historiaren bertze fase batean sartzen ari gara, eta honek jauzi kualitatiboak eskatzen ditu kontzientzian eta praktikan.

    Gure praxi osoa irauli behar dugu, Iraultza Sozialistaren zerbitzuan jartzeko, gure VIII Biltzarraren leloak hain ongi adierazten duen bezala: “Orain da garaia! Eraiki dezagun langileon Euskal Herria.”

    ErantzunEzabatu
  30. 3.- Euskal Herri Langileak egoera irauli behar du

    34.- Maila politiko eta ekonomikoan gertatzen ari den lurrikarak zer-nolako egoera utziko duen ikuskizun dago oraindik. LABen ustez, bi prozesuak, askapen nazionala eta askapen soziala txanpon bereko bi aldeak dira, prozesu berberaren aurkia eta ifrentzua. Euskal Herriak Herri gisa etorkizuna izanen badu, eta Euskal Herri Langileak geure buruen jabe izanen bagara, Euskal Iraultza Sozialista egin behar dugula argi dago LABen ustez.

    35.- LABen lan eta eginkizuna euskal langileen artean klase eta nazio kontzientzia eta praktika areagotu eta sakontzea da, urratsez urrats eta milaz maila, euskal langileriak argiro ikus dezan askatasunerako irtenbide bakarra Euskal Errepublika Sozialista dela, Estatu kapitalista espainol eta frantsesarekiko haustura demokratiko eta iraultzailea.

    36.- Estatutismoa eta erreformismoa agorturik daude Hego Euskal Herrian, eta honek ateak ireki ditzake alternatiba erradikalagoak eraikitzen hasteko.

    Halaber, Ipar Euskal Herrian urte luzez egindako desmartxadepartamentalista eta instituzionalista akituta dago: estatu frantsesak ez fitsik emanen bide horretatik, denbora irabazten ari ziren, bertzerik ez.
    37.- Triunfalismotik urrun, urte luzeetako lan eta borroka gogorrak ditugu aitzinean, krisi global lazgarri baten erdian, eta geure buruak horretarako prestatu behar ditugu.

    Sindikalismo klasikoak, bai ezkerrekoa eta sozio-politikoa, nola erreformista eta sozialdemokratak beren mugak agerian utziko dituzten datozen urteotan.

    Jauzi kualitatiboa egin behar dugu, sindikatuaren lana eta langleen antolakundearena uztartuz eta sinergian bilduz.

    38.- Honek eredu berri bat dakar LABendako, geroago xeheki azalduko duguna, eta aldi berean eredu berria ekarri behar du Euskal Herri Langilearen erakunde eta antolakunde guztiendako, bai historikoki Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren baitan kokatu direnak, edota Ezker Abertzalean, nola korronte hortik kanpo aritu direnak ere.

    XX. mendeko 30. hamarkadako esperientzia latzak gogoan hartuz, ez da garaia sektarismo eta harrokeriarako, alderantziz baizik.
    Gaur egungo Euskal Herri Langilearen kontzientzia maila apal eta ahuletik abiatu behar dugu, aldaketa sozialerako aliantza zabalak bultzatuz eta sustatuz, erabat posible diren (baina sistemarendako asimilaezinak diren ) neurri ekonomiko xumeak proposatuz eta borroka berriak piztuz, praktika sozial horretan kontzientzia maila igo dadin.

    Martxoaren 29ko greba paradigmatikoa izan da alde horretatik, eta ildo horretan segitu behar dugu. Murrizketen kontra eta aldaketa sozial eta nazionalaren aldeko Fronte Zabala sortu behar dugu Euskal Herrian, emeki-emeki erradikalizatuko dena.

    ErantzunEzabatu
  31. 39.- Euskal Iraultza eta Euskal Errepublika Sozialistak ortzemugan izanik, oraingo erronka da eguneroko borroka ttikiak eta helburu handiak etengabe uztartzea, praktika iraunkor baten bidez. Horregatik proposatzen da sindikatuaren egitura osoa mantenduz, egitura batzuk altxatzea militanteen lana izatea, Euskal Herri Langilearen Erakundea sortuz gure baitan, helburu estrategikoen alde lan eginen duena eta sindikatua dinamizatuko duena.
    Horretarako bortz urteko prozesua proposatzen da, urratsez urrats, LAB egoera politiko-sozial larri honetara egoki dadin, Euskal Herri batu, independente, euskaldun eta sozialista eraikitzeak eskatzen duen praxi iraultzailea gara dezagun.

    40.- Euskal Herrian “prozesu demokratikoa” bezala ezagutzen dena, zinez eta benetan, iraultza iraunkorraren fase herritar-demokratikoa bertzerik ez da. Hau da, bi estatu zapaltzaileekiko haustura iraultzailearen lehen fasea, iraultza sozialistaren bidean. Hau atzentzea eta ahazteak 1936-39ko kontrairaultazarat eraman gaitzake, edota Txilen 1973an gertatu zen sarraskietarat.

    41.- Kapitalismo inperialistak Euskal Herri Langilearen autodeterminazioa, eta beraz, Euskal Errepublika Sozialista baten sorrera, bakebidez eta “demokratikoki” onartuko duela sinestea ameskeria suizida da. Langileriaren mendez mendeko esperientzia historiko guztien kontra doan auto-engainu tamalgarria, kasurik hoberenean.

    42.- Talka eta gatazka gogor batera prestatu behar dugu geure burua, jakinik Kapitalismo Inperialista krisi larrian dela, hortzez eta haginez defendituko dituela bere pribilegio eta irabazkinak, bere klase egitura, bere hegemonia planeta osoan. Horretan ez dira oso diferenteak izanen Monarkia espainola eta Errepublika frantsesa, biak baitira Kapitalaren diktadurak une zehatz batean hartu duen mozorro instituzionala. Baina muina berbera da: burgesiaren tirania.

    43.- Panorama politiko berrian klase sozial bakoitzaren, beren baitako frakzioen, eta beren indar politiko, sindikal eta sozialen birkokatze estrategikoa gertatzen ari da. Indar politiko independentista eta subiranisten eremua egituratze bidean dago. Eremu honetan bi proiektu nazional daude: burgesiarena eta langileriarena, Euskal Estatua (guk arrazoi historikoengatik nahiago dugu Estatu Baskoa erran) eta Euskal Errepublika Sozialista. Berriz ere Irlandan 1916-1937an gertatutakoa errepikatzera goaz? Ez dugu fitsik ikasi? Ez dugu zekalea astintzen duen haizearen xuxurla aditzen?

    ErantzunEzabatu
  32. 44.- LABek Euskal Herri Langilearen interesak defenditu behar ditu, klase sindikatua delakotz, euskal langileriaren antolakundea delakotz.

    Zabaldu den fase berri honetan LABek indar independentista eta subiranisten akuilua izan behar da, behin eta berriz eztabaida piztuz eta proiektu politikoak argituz: zein izanen da balizko Euskal Estatu horren klase-izaera? Zein klase sozialen interes eta mesedetan antolatuko da? Zein izanen da kapitalismoaren tokia Estatu horretan? Estatu kapitalista izanen da? Estatu sozialista? Zer da Estatu sozialista bat izatea, XX. mendeko esperientzia historikoen argitan? Sozialismo estatistak porrot egin ondoren, Sobiet Batasunean bezala, edo estatu kapitalismo bilakatu eta gero, Txinan bezala, zein da Langileon Euskal Herria eraikitzeko bidea?

    45.- Galdera deseroso eta korapilatsuak gaur egun indar independentista eta subiranista hegemonikoendako, bainan Euskal Herri Langilearen interesak ororen gainetik defenditzeko sortu zen erakundearendako beharrezkoak eta ezinbertzekoak. LABek eztabaida hori ireki eta zabaldu behar du, eta bere klase-autonomia aldarrikatu argi eta garbi, ozenki eta sakonki. LABek euskal langileriaren mesedetan jardun behar du, euskal langileen klase interesen arabera jokatu, eta ez subordinatu bere taktika eta estrategia langileenak ez diren bertze klase-interes batzuen azpian.

    LAB bilakatu behar da Euskal Herri Langilearen autokontzientziaren bihotza, edota bihotz bat, bertze batzuen artean, nahiago bada, baina beti ere langileriaren interesetan errotua eta tinkatua.

    Gogoan har dezagun 1921ean sindikatuei buruz Alderdi Boltxebikean izan zen polemika. 90 urte geroago, zer ikasten ahal dugu?

    ErantzunEzabatu
  33. 4.- Euskal Errepublika Sozialistaren bidean

    46.- Euskal Errepublika Sozialista eraikitzea da gure proiektu estrategikoa, Euskal Herria politikoki egituratzeko eta sozialki askatzeko. Euskal Errepublika Sozialistaren kontsignan laburbiltzen dira gure lau helburu estrategikoak: Independentzia, Sozialismoa, Batasuna eta Euskalduntasuna.

    47.- Hori haustura iraultzaile baten bidez gertatuko da, burgesia espainol eta frantsesak ez baitigute horrelako garaipenik oparituko.
    Beren klase-interesen autoukazioa izanen litzateke hori, eta beren suizidio politiko eta soziala oligarkia inperialista bezala. Eta hori ez da inon inoiz gertatu, guk dakigula.

    48.- Ezin jakin prozesu iraultzailearen fase hau nola joanen den, jakinda Euskal Iraultzaren oraingo etapa 1958an abiatu zela. Ezin gauza askorik erran aldez aurretik.
    Badakigu eraikiko dugun Herri eta Langileen Kontraboterearen indarren baitan egonen dela garaipenaren gakoa, eta nazioarteko testuinguruak aunitz baldintzatuko duela bilakaera.

    49.- LAB Euskal Herri Langilearen zerbitzura dagoen antolakunde sindikalista iraultzailea da, eta Euskal Herri Langileak berak, bere biltzarren bidez, erabakiko du hartu beharreko bidea eta jorratuko beharreko ildoa.

    LABek bere indar guztiez bultzatuko du Euskal Langileriaren autonomia eta autoantolakuntza, bere balizko interes korporatibo, burokratiko edota sektorialen gainetik.

    50.- Badakigu sozialismoa ulertzeko modu ezberdinak eta oso desberdinak daudela eta korapilo teoriko eta praktiko asko askatu beharko ditugula prozesu iraultzailean zehar.
    Baina LABek ez du horren beldur izan behar. Aitzitik, eztabaidari ekin behar dio gogoz eta gogor, euskal langile abertzale eta iraultzaileen batasuna bilatuz, batzen gaituena lehenetsiz eta zatitzen gaituena bigarren plano batean utziz.

    Kapitalismo inperialistaren ofentsiba orokorraren aurrean, abertzale iraultzaile guztion batasuna da garaipena emanen digun bide bakarra.

    51.- Euskal Errepublika Sozialista definitzea eta XXI. mendeko Euskal Sozialismo Iraultzailea ezaugarritzea dira hurrengo bortz urteetarako erronkak, eta horretarako oinarrizko txostena prestatuko da urte eta erdiko epearekin, eztabaidari ekiteko 2014ko urtarriletik aitzina.

    Eztabaida IX. Kongresuan bukatuko da, kontrakoa erabakitzen ez den bitartean. Orduan burutuko da LABen eraldatze prozesua, Euskal Herri Langilearen sindikatua eta erakundea izateko bidean.

    52.- Hona hemen LABen ezaugarriak:

    1.- Sindikatu eta erakunde abertzale eta sozialista.

    2.- Sindikatu eta erakunde euskalduna.

    3.- Sindikatu eta erakunde iraultzailea eta
    internazionalista.

    4.- Sindikatu eta erakunde burujabea.

    5.- Sindikatu eta erakunde feminista eta ekologista.


    5.- LAB Euskal Herri Langilearen Erakundea

    53.- Ponentzia honetan aipatutako guztia egiteko, LABek erabakitzen du hurrengo bortz urtetan honako ekimenak eramanedituela aurrera:

    1.- Sei hilabeteko epean bere afiliatu guztiek erabaki beharko dute nolako inplikazioa hartu nahi duten sindikatuarekin: afiliatu hutsa ala militantea.

    2.- Epe horretan sindikatu egiturek LABeko militanteen prestakuntza plana zehaztuko dute, Euskal Herri Langilearen Erakundeko kide izateko beharrezko diren eztabaida eta jakingaiekin.

    3.- Honako gai hauek gutxienez agertuko dira:

    - Euskal Herri Langilearen historia

    - Euskal Nazio Askapen Mugimendu
    Iraultzailearen historia

    - Euskal Herriko sindikalismoaren historia

    - Kapitalismoaren azterketa eta teoria iraultzaileak

    - LABen historia

    - Sindikalismoa gaur egun

    4.- Urtebetez eginen dira premilitantzia mahai hauek, inolako salbuespenik gabe.

    5.- Prozesu hau bukatzean, militanteek Herriko Biltzarrak osatuko dituzte.

    6.- Edozein afiliatuk eskubidea du militantea izateko, eta horretarako, urtean bitan, udaneta neguan, premilitantzia mahaiak eginen dira herrialde guztietan.

    7.- Herri Biltzarrean parte ez hartzeak militantzia ezabatzea ekarriko du, beti ere afiliazioa mantenduz. Urtebeteko epean militantzia eskatzen ahalko da berriz.

    ErantzunEzabatu
  34. Hau guztia duela urtebete proposatu zen LABeko Biltzarrean eztabaidatzeko, aldez aurretik jakinik ia ezinezkoa zela programa komunista iraultzaile hau sindikatuaren Kongresuan nagusitzea, bainan polemika, eztabaida eta gogoeta eragin nahian, eta batez ere, Euskal Langileriaren sektorerik borrokalarienarengana, LAen inguruan dabilenarengana, iritsi nahian. Helburua, Euskal Herri Langilea prestatzea, klase borrokaren hurrengo bataila gogorretarako.

    LABeko zuzendaritzak, Ainhoa Etxaide, Jabi Garnika eta Jagoba Zulueta buru, ZENTSURATU EGIN ZUTEN testu honen eztabaida. Testu hau ez zen afilatuei zabaldu, ez zen haiengana iritsi. Zergatik? Zeren beldur ziren? Nor babesten ari ziren, honela jokatuz?

    Urtebete joan da geroztik, eta nork bere ondorioak aterako ditu.

    ErantzunEzabatu
  35. Hona hemen BERRIA egunkariko albiste bat, argiro erakusten duena sundikatuek Ongizate estatuaren defentsan deitu dutela greba hau, IBILek, hain zuzen ere, kritikatzen duen jarrera defentsiboa:

    2013-05-29

    Greba orokorra

    «Eredu soziala jokoan dagoelako» egin dute bihar kaleak hartzeko deia

    Agintariek sustraitu nahi dituzten «jarrera axolagabeari» eta «beldurrari» aurre egiteko eskatu dute Muñozek eta Etxaidek

    Pentsioen erreforma berriaren irizpideak «lotsagarriak» direla ohartarazi dute


    Mobilizatzeko garaia da, bihar greba orokorrera deitu duten sindikatu eta gizarte eragileen ustez. Agintari ekonomiko eta politikoek hartu duten bidea iraultzekoa. Izan ere, egungo krisi ekonomikoa gainditzen denean, bestelako eredu sozial bat izango dugula jakina da, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren hitzetan. Etorkizuneko eredu horren norabidea orain zehaztuko dela ohartarazi du. Horregatik duela berebiziko garrantzia orain indar egiteak: «Etorkizuneko eredu soziala nolakoa izango den dago jokoan». Neoliberalismoaren bidetik hartzen ari diren neurrien aurrean «aktibatu» beharra aldarrikatu du. «Herritarrok aldaketa prozesu bat bultzatu eta burura eramateko gai bagara, asko dugu irabazteko».

    Biharko grebak eredu sozialaren aldeko borroka indartuko duela seguru dago LABeko burua. Eta grebaren ondoren ere «agenda sozialak» jarraipena izango duela. Gutun sozialaren inguruko elkarlana izango du, hargatik, jomuga nagusi.

    Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren iritziz, neoliberalismoak herritarrei bidaltzen dizkien «desesperazio mezuei» aurre egiteko garaia da. Eskubide eta politika sozialen murrizketa gehiago etorriko direla iragarri du Muñozek, baina bide hori aldatzea posible dela adierazi du.

    ELAko buruaren iritziz, botere ekonomiko eta politikoak badakite herritarren aktibazioa dela aldaketarako gakoa, eta horixe saihestu nahian ari dira. Grebaren baliagarritasuna zalantzan jartzean, esaterako, herritarren artean «jarrera axolagabea» sustatu nahi dute, «indibidualismoan eror» daitezela. Mobilizazioa saihesteko «beldurra» eragiten ari direla ere salatu du. Eta ez makurtzeko eskatu du. Kapitalaren saio horiei aurre egin eta kaleak betetzeko. Areago, Muñozen ustez, egungo egoeran grebarako deia egitea da «arduraz jokatzea».

    Aberatsak aberastuz

    Datu batzuk plazaratuta marraztu du Etxaidek egungo errealitatea. IBEX 35eko enpresek iaz 25.000 milioi euroko irabaziak izan zituztela gogoratu du, eta handiagoak espero dituztela aurten, 35.000 milioikoak. 35 enpresa horietatik %94k zergak saihesten dituztela, egoitzak dituztela zerga paradisuetan. Espainiako barne produktu gordinaren %4 baino gehiago, 40.000 milioi euro inguru, «zilegi ez den zor baten interesak ordaintzera» bideratzen direla. «Eta estatu hori da aberats eta txiroen arteko aldea gehien handitu den lekua».

    Egoera hori izanik, herenegun pentsio erreforma berriaren traza nagusiak plazaratu direla azaldu du, eta «lotsagarria» dela irizpidea: «Antza denez, pentsioa jende gehiegik jasotzen duela, gehiegizko pentsioak direla eta denbora gehiegiz jasotzen direla da jasanezina, eta ez politika honi esker elite ekonomikoa gero eta aberatsagoa egiten ari dela».

    ErantzunEzabatu
  36. Berria.info » Euskal Herria

    Iritzia.

    LABeko emakume idazkaritza: Emakumeok grebara, borrokara, Euskal Herria iraultzera!

    Berria.info 2013-05-29 - 08:11:59

    Urteak eman ditugu krisiaz hitz egiten, krisia gora, krisia behera. Benetan krisian egotea zer den ongi dakigunak emakumeok gara.

    Urte askoan egon gara etxean giltzapeturik, “gure lanak” omen zirenak egitera kondenaturik eta gizonezkoenak omen ziren esparruak debekaturik. Borroka handiz lortu genuen egoera hori atzean uztea, ez guztiz hala ere: lan munduan ere esparru berezietara konfinatu gintuzten, zenbait enplegu galarazi eta prekarietatearen prekarioena guretzat gorde.

    Emakumeok esparru pribatuan egiten dugun lanak ez dauka aitortzarik eta lan munduan diskriminazioa eta gizonekiko aukera berdintasunik eza pairatzen dugu. Honek arrazoi nagusi bat dauka: emakumeok historikoki bete izan dugun lan erreproduktiboak (etxeko lanak zein zaintza lanak) eta lan munduan nagusiki betetzen ditugunak ez dute inoiz aitortza politiko eta sozialik izan, gizonezkoekin gertatu ez bezala.

    Ez dugu sekula borrokan etsi, eta hauxe da momentua gure borroka indartzeko. Sistema kapitalista patriarkal honen porrota eta ezintasuna erakutsi duen krisi honi sisteman gehiago sakonduz bilatu nahi diote irtenbidea. Askotan esaten dugu krisi honen emaitza kapitalismo basatiena izatea bilatzen dutela, baina, zer esan nahi du honek emakumeon kasuan? Urteetako atzerapausoa gure eskubideetan, bai lan munduari dagokionez, bai eta jendartean betetzen dugun tokiari eta funtzioari dagokionez ere, are gehiago duela 50-60 urtetako egoera malenkoniaz gogoratzen duen estatu baten barruan.

    ErantzunEzabatu
  37. Krisiaren aitzakiarekin aplikatzen ari diren politiken emaitzak zelan jotzen gaituen emakumeok bereziki ikusten dugu egunez egun. Langabeziak gora egiten jarraitzen du etengabe, eta nahiz eta emakumeen okupazio tasa gizonezkoena baino txikiagoa izan, oraindik ere emakumezkoak gara langabezi tasa altuena jasaten dugunak, % 50’77 hain zuzen ere. Lanari eustea lortu dugunean ere, lanaldi partzialean aritzeko aukera eskaini digute “kontziliatu” ahal izateko eta, gainera, gure hobe beharrez egiten dutela esaten digute… Aurpegia behar da gero! Hitz politak urtean behin, baina borondate politikorik ez daukate lan erreproduktiboa emakume eta gizonen artean banatzeko formula errealak ezartzeko; egungo sistema hau mantentzeko beharrezkoa da gure bizkar uztea eta, lan egiten tematzen bagara, lan baldintza prekario eta jasanezinetan egin dezagula.

    Zerbitzu publikoak murriztea eta sistema publikoa deuseztatzeak ere zigor bikoitza dakarkigu emakumeoi: alde batetik, emakumeok lan baldintza duinik nonbait lortu badugu, sektore publikoan izan da eta, bestetik, murrizten eta pribatizatzen ari diren zaintza lan horiek gure gain hartzera beharturik gaude emakumeok; emakume asko eta asko lan merkatua utzi eta etxera itzultzera behartuak ikusten ari dira euren buruak.

    Babes sozialean egiten ari diren murrizketek ere zuzen jotzen gaituzte, gu garelako prestazio eta laguntza jasotzaile nagusiak. Pobreziak eta bazterketa sozialak emakume izena eta aurpegia dauka: baliabide ekonomiko nahikorik edo dependentzia ekonomiko handia dugulako, lan merkatu arautuan sartzeko ezintasunagatik edota lan merkatuan pairatzen dugun prekarietate eta diskriminazioagatik.

    Eta bizi dugun egoera hau nahikoa ez balitz, krisiak sakabanatzen duen langabezia eta pobreziarekin batera, frustrazioa eta amorrua ere zabalduz doaz. Horrekin batera, familia tradizionalaren eredua indartzeko, objektu huts edo erabakitzeko gaitasunik gabeko subjektu bilakatzeko, hau da, emakumeok bigarren mailako herritarrak bihurtzeko, erasoaldi ideologiko latza bizitzen ari gara. Honek guztiak lehen mailako ondorio zuzena dauka: indarkeria sexista, etxean zein kalean, etengabe ugaltzea.

    Emakumeok emerjentzia egoeran gaude. Gasteizko eta Iruñeako Gobernuak aplikatzen ari diren politikak errotik aldatu behar dira. Gure agintarien politikak elite ekonomikoei begira egoteari utzi, eta behingoz herriari begira, eta emakumeei begira jartzera behartu behar ditugu. Presio soziala eta Euskal Herrian erantzuteko dugun gaitasuna hartzen dituzten erabakiak baldintzatu ditzakete, eta hala egin dute orain arte, aldaketarako bidean borrokaren balioa agerian geratu da. Eta denon artean jorratzen ari garen aldaketa horretan, emakumeok borroka handia egin beharko dugu, jendarte justurik ez baita sortuko, emakumeon egoerari irtenbiderik eman ezean.

    Emakumeok barruan dugun amorrua modu kolektiboan askatzeko aukera bikaina dugu maiatzaren 30ean. Desadostasuna plazaratu, baina baita emakume eta gizonezkoen parekidetasunean oinarrituko den eredu sozio-ekonomiko propio baten eraikuntzan urratsak egiten jarraitzeko egingo dugu bat emakumeok greba orokorrarekin.

    Emakumeon aktibazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da, baita gure ekarpena ere. Prozesu sozial indartsua dago martxan Euskal Herrian eta prozesu horretan Euskal Herriko gutun soziala lantzera goaz. Herri honetako esparru ezberdinetako emakumeok parte hartu eta gure herrirako zein eredu sozio-ekonomiko nahi dugun erabaki behar dugu. Emakumeon aldarrikapen feministak bertan islatzeko eta horren alde denok borrokatzeko, gure presentzia beharrezkoa da.

    Zutik, beraz, Euskal Herriko emakumeok, 30an kalera atera, nahikoa dela ozen oihukatzeko, aldaketa ekarriko duen prozesu sozialari hauspoa emateko, indarrak biltzeko eta Euskal Herria behingoz iraultzeko!

    Zaloa Ibeas De La Cruz, Miren Conde Rekondo, Izaskun Garcia Bordagarai

    LABeko emakume idazkaritzaren izenean

    ErantzunEzabatu
  38. Berria.info » Papereko Edizioa »
    Iritzia

    2013-05-29

    Hizpideak
    Greba egiteko arrazoiak

    Iñaki Petxarroman

    ipetxarroman@berria.info

    Azken bost urteotako zortzigarren greba orokorra egitera deitu dute biharko Hego Euskal Herrian. Krisia hasi zenetik, kolokan jarri dituzte ongizate sistema deitutakoaren oinarri ia guztiak: lan eskubideak, lan hitzarmenak, gizarte babeserako neurriak, hezkuntza, osasuna eta pentsio publikoak... Langileak inoiz baino egoera behin-behinekoagoan daude, eta langabezia errekor historikoen atarian dago.

    Gazteen, emakumeen, adinekoen eta etorkinen egoera eskasten ari da etengabe, eta sistemaren kudeatzaileen politikek, gainera, ez dute arintzen haien egoera, sarritan okertu baizik.

    Grebara ateratzeko inoiz baino arrazoi gehiago daudela entzuten da hedabideetan eta herritarren arteko kaleko elkarrizketetan. Baina gero eta gehiago kostatzen zaio jendeari grebara joatea. Eta hor ikusten da agintariek lortua dutela lan baldintzak eta, oro har, klase apal eta ertainen bizi-baldintzak okertzearen xedeetako bat, besteak beste. Eskarmentuak erakutsi baitu greba oraindik protesta bide eraginkorra dela langileen eskubideei eusteko.

    ErantzunEzabatu
  39. ARGIA

    Bai, klase borroka da

    Xabier Letona
    2371. alea
    2013-06-02

    Greba orokorrak une zehatz batean zerbait konpon dezakeen ala ez, hori da sindikatuek deialdia egiten duten bakoitzean zabaltzen den galdera nagusietakoa eta, hainbat arrazoirengatik, erantzunak ere ez dira erabat garbiak. Batetik, greba orokor baten helburua ez da momentuan ezer konpontzea, gizarteko botere harremanetan eragiteko langile klasea eta klase ertainen indar agerpen bat baizik. Bestetik, goi mailako klaseak babesten dituzten botere ekonomiko eta instituzionalak ere, egunerokoan buru belarri ari dira borroka horretan, eta orain arte nagusitasuna erakutsiz gainera.

    Bitxia da, greba eskubidea lorpen sozial gisa saldu ohi dute egungo demokrazia liberalek, klase borrokan langileriak lortutako lorpen gisa. Eskolan eta unibertsitateetan ikasitako kontuak dira, baina hori bai, irakaspen horiek iraganeko kontu gisa gura dituzte askok. Berdin gertatzen da hauteskundeekin eta sufragio unibertsalarekin, lorpen sozial eta politikoak dira, baina hauek bai, hauek demokraziaren adierazpen gorena moduan saltzen dira: “demokraziaren festa”.

    Greba eskubidea indarrean jartzen denean, ordea, demokraziaren aurkako gisa saltzen da Estatuaren bozgorailuetatik: liskarra da, ez du ezer konponduko, errealitatearen kontrakoa da, instituzioetatik kanpo ez da ezer lortuko… Iraganeko aldaketa politiko eta sozialak azaltzeko balio du klase borrokarenak, baina, antza, egungoa azaltzeko. Edo hori nahiko litzateke bederen

    ErantzunEzabatu
  40. Sobiet Batasunaren blokea hondoratu zenean historia amaitu zela iragarri zuen Francis Fukuyama ideologo neoliberal ospetsuak: ideologia borrokaren amaiera, AEBen eta kapitalismoaren garaipen erabatekoa irudikatu nahi zuen esaldiak, hortik aurrera zoriontasunaren eraikitzea besterik ez balego moduan. Nagusitasun hark, aldiz, egungo krisiaren areagotzea besterik ez zuen ekarri, XX. mendeko Krisi Handiaren ondoren, kapitalismoak izan duen handiena. Eta kontua da, kapitalismoaren indarrak ondo baino hobeto antolatu direla krisi zorrotzenean ere diruaren interesak ondo defenditzeko, eta klase langile eta ertainak ezinean dabiltzala azken bi hamarkadetako erasoaldiaren aurrean.

    Mendebaldeko herrialdeek munduko ekonomi indarraren erdia galduko dute 2030erako

    Ez da diskurtso hutsa, eta Europan inon baino hobeto ikusten da hori. 1945etik 1975era kapitalismoaren urrezko urteak bizi izan ziren Europako mendebaldean: ongizate gizartearen ereduan sakonduz, gizarteko sektore oso zabalek munduan ordura arte lortutako bizimaila handiena erdietsi zuten. Eta berriro akademiara eta eskolara joz, azalpena nahiko kontsentsuzkoa da: garapen teknologikoa giltzarri izan zen ekonomi hazkunderako, eta estatuen barneko langile indarren presioa eta bloke komunistaren presioa giltzarri izan ziren ongizatearen estatuak aberastasuna banatzeko egindako ahaleginean.
    Munduaren testuinguruan, hazkunde ekonomiko itzela gertatzen ari da hainbat herrialdetan: Txina, India, Brasil, Errusia, Hegoafrika... eta horren ondorioz, datozen 20 urteetan 3.000 milioi pertsona gehiago iragango da klase ertainen sektore zabal eta malgu horretara. Ez da zalantzarik honek eragin handia izango duela kliman, baliabideen erabileran, energia beharrean... eta baita ere klase borroken indar harremanean. 1990eko hamarkadan, 1500 milioi pertsona gehitu zitzaizkion munduko lan merkatura, batez ere Txina, India eta SESB ohiaren bloketik etorriak. Horrek eragin handia izan zuen mundu mailako lan merkatuan, lan indarraren prezioa jaitsiz eta, batez ere herrialde garatuetako langile klasearen baldintzak okerrera bultzatuz. AEBetako NICen arabera (National Intelligence Council, CIAren azterketa geopolitiko eta ekonomikoak egiten dituen erakundea), Mendebaldeko herrialdeek indar ekonomikoaren erdia galduko ei dute hemendik eta 2030era (%56tik %25era). Batek daki hala izango den zehazki, baina joera hori dela bai. Eta horren aurrean, norbaitek pentsatzen du aberatsenek halako diru galera erraldoia besterik gabe onartu behar dutela? Haiek euren tresnak dituzte eta erabiltzen ari dira.
    Langile eta klase ertainen tresna dira greba, mobilizazioa, negoziazio kolektiboa, hauteskundeak, gizarte mugimenduak, ekonomia soziala, estatuen partehartze handia ekonomian, ikerketa eta garapena, zerga presio handiagoa... Esparru horietan guztietan emango da XXI. mende hasieran bizi-bizi den klase borroka

    ErantzunEzabatu